Odearen diseinu eta garapen ekintzak programa instituzionalak

Page 1

ODE-AREN DISEINU ETA GARAPEN EKINTZAK: PROGRAMA INSTITUZIONAK Ideia baten indarra: IKT-en ezarpen eraginkorra hezkuntza sisteman. Hezkuntza eduki digitalak estrategia modura. Beharrezkoa da IKTen kalitatea, fidagarritasuna, erabilera ezagutzea. Erabilera hori ona bada, eskolek geroz eta gehiago eskatuko dituzte horrelako zerbitzuak. Baina erabiltzaile bakoitzak ez ditu zerbitzu berak eskatzen hainbat arrazoiengatik, hala nola, adina, bakoitzaren maila... Horregatik, garrantzitsua da zerbitzu aukera desberdinak izatea eskakizun guzti hauei erantzuna emateko.

Zer ulertzen dugu hezkuntza eduki digitalez hitz egiten dugunean? Hizkuntzalariak asko saiatu dira galdera honi erantzuna ematerako orduan. Zerbitzu guzti hauek direla eta, curriculumean aldaketak egitera behartuta gaude, hauek pixkanaka sartzen joateko. Diseinu honek aukera guztiak indartu behar ditu, batez ere, sare sozialak sortzeko eta modu honetan, elkartrukatzea bermatzeko.

Eduki digitalaren garapena eta diseinurako plan instituzionalak Jada urte asko dira Espainiako hezkuntza sailak teknologia berriak sustatzeko, programa eta proiektu anitzak erabiltzea bultzatzen duela. Honela, lehenik Lisboako estrategian oinarrituta, Internet en la escuela plana jarri zen martxan, eta beranduago, Internet en el aula sartzen da, guzti hau, AVANZA planaren barruan. Hau, IKTeak erabiltzen jakiteko errekurtso, zerbitzu eta aplikazio pedagogikoak izan ditzagun sortu zen. Honenbestez, Espainiako hezkuntza saila, proiektu ugari aurrera eramaten saiatzen ari da, ikerkuntzarako eta honen garapenerako. Guzti hau, Hezkuntza sailak sortutako creaci贸n de materiales multimediarekin, eta Europa mailako proiektuekin, adibidez, Minerva, eramaten da aurrera.


Hezkuntza eduki digitalen garapena Internet eskolan planaren barruan 90eko hamarkadatik, Informazio eta komunikazioko zentro nazionalak, hezkuntza digitala bultzatzeko produkzio ezberdinak egin ditu. Guzti hau, gaur egun ikasgeletan IKTek izan duten hazkuntzari aurre egiteko sortua izan zen eta helburu nagusia unibertsitatez kanpoko hezkuntza bultatzean da. Ezaugarri nagusienak, besteak beste,

eduki irekiak, moldatzaileak eta

flexibleak izateaz gain, hiru perfilek erabil dezakete: ikasleek, irakasleek eta publikoak. Modu honetan, elkarlana bultzatu da. Internet en la escuelak aurrerakuntza handia suposatu zuen elkarlanari emandako garrantziagatik eta modu honetan, kolaboraziorako linea bat ireki zuen instituzio ezberdinen elkarlana errazteko.

Lan egiteko modu berriak: “internet en el aula” Tresna digitalen sarrera ikastetxeetan, proiektu parte hartzaileen bitartez. Horretarako, erabakietarako

eragile

ugari

organoak,

behar

taldearen

dira:

errepresentaziorako

koordinatzaileak,

IKTak

organoak, ikaskuntzan

integratzen laguntzen duten adituak… eta beharrezkoa da hauen guztien arteko komunikazio egokia, baita parte hartzea ere. Interneten el aula malgua, uneoro egokitu daitekeen, partaide guztiekin partekatu nahi da eta aurreko programan, hain zuzen, Interneten la escuela oinarritzen da. Honen guztiarengan, eragin zuzena du ODE (Objeto Digital Educativo) kontzeptuak. Helburu digitalak mailetan sailkatzen dira eta maila bakoitza bestearengandik independientea da eta funtzio zehatza betetzen du. Honela, ondorengo maila hauek bereizten dira: “media”, “helburua ikaskuntza da”, “sekuentzia didaktikoa” eta “formazio programa”. Bestalde, edukien produkzioari dagokionez, OAn (Objeto de aprendizaje) oinarritzen da. Adituek zehazten dituzte, ikasgelako beharren arabera egokitzen dituztenak.


Hezkuntza baliabide irekien ezarpena IKTak ikastetxeetan sartu direnetik, geroz eta handiagoa da hezkuntza baliabide irekien (Recursos educativos abiertos REA) eskaera. Arrazoi honengatik, zenbait ekimen eta jarduera aurrera ematen ari dira hezkuntzaren eta teknologiaren estandarrak ezarri eta garatzeko. Modu honetan, ikerketak, analisiak‌ egin dira baliabide hauen etekina eta eraginkortasuna aztertzeko.

Garapen, administrazio, aurkikuntza, bisualizazio eta ODEren berreskuratzeko prozesuen inguruko estandarizazio proiektuak Proiektu hauek egun arte gehien garatu direnak dira. Organizazioak nahiz hezkuntza objektuen klasifikazioak, arkitektura modular bat jarraitu behar dutela adostu da zenbait administrazioen eskutik. Metadatuen aplikazio zehatzaren (LOMES) perfilaren diseinua eta elaborazioa onartu da eta aplikazio espainiarraren perfilak, aurretik aipaturiko administrazioen artean arreta berezia jarri du hezkuntza eta didaktika meta-informazioaren organizazioan. Arrazoi nagusia, ODEaren diseinu instrumentalaren inguruko informazioa lortzea da. Modu honetan, perfil honen bitartez

etiketatutako edozein ODEek

ahalbidetuko dio edozein erabiltzaileri (ikasle, tutore‌) ez bakarrik ODEa aurkitzea mota honetako informazioaren bidez, baita informazio guzti hori edukitzea ere.

Konbinazio, enpaketamendu eta ODEaren transferentziaren prozesuen estandarizazio proiektuak Gutxiago daude garatuta eta bertan, AENORean parte hartzen duten administrazio berdinek parte hartzen dute, izan ere, proiektu hauetan estandar original bat sartzea erabaki da eta aurreko kasuan ez bezala, berri bat garatzea.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.