01
Z
Konstantinos Gavras, Costa-Gavras
Frantzia / Aljeria n 1969 n 127 min n Zuzendaria: Costa-Gavras Gidoia: Jorge Semprún Antzezleak: Jean-Louis Trintignant, Jacques Perrin, Yves Montand eta Irene Papas
Filma Greziako Diktadura garaian kokatzen da. Diputatu ezkertiar baten pertsonaia baten inguruan (Yves Montand) datza zuzendariaren ikuspegia, herrialdea gobernatzen duen Batzar Militarraren kontrako mitin pazifistak ematen dituelarik. Gobernuak sistematikoki oztopatutako hitzaldietako bat amaitzean, kotxe batetik ateratako gizabanako batek kolpatu egiten du heriotza eraginez. Guztiz partziala eta manipulatua den poliziaren ikerketaren arabera, auto istripu bat izan zela ziurtatzen da. Bitartean, ikerketa faltsuaren eta Diktaduraren kontrako protestak areagotu egiten dira kaleetan. Alde batetik instrukzio epaile bat (Jean-Louis Trintignant) eta beste aldetik kazetari bat (Jacques Perrin) kasua ikertzen hasten dira. Pixkanaka frogak eta lekukoak aurkituz doaz, eta poliziaren goi karguen aginduetara dagoen eskuin muturreko talde batean ezartzen da hilketaren erantzunkizuna. Ikerketa aurrera joan ahala, goi karguen inplikazioa gero eta argiagoa da. Epailea hausnarketak baztertzeko gonbidatzen dute, baina hala eta guztiz ere, kasuarekin jarraitu eta azkenean Batzar Militarreko goi karguak hilketan inplikatzea lortzen du. Epaiketa ematen den bitartean, lekuko guztiak hilda agertzen dira. Aldi berean epailea kasutik kanpo uzten dute eta kazetariari hiru urteko espetxe zigorra ezartzen diote. Filma, bere thriller itxura dela medio, Batzar Militar greziarraren funtzionatzeko modua agerian uzten du, Diktaduraren kontrako aldarrikapen indartsu eta askatasunaren aldeko oihu batean bihurtuz. Amaierako kredituetan argi ikusten da mezua, bertan Batzar Militarrak ezarritako debekuak agertzen dira. Filma benetako egoera batean datza eta 1963an Grigoris Lambrakis diputatuaren heriotzarekin zerikusia izan zuten gertaeretan oinarritzen da.
Costa-Gavras es considerado el principal iniciador del llamado “cine político”. Sus películas trascienden la coyuntura histórica que aborda el argumento para convertirse en símbolos universales contra la intolerancia, la represión y la falta de libertades. Los abusos del fascismo griego, del estalinismo soviético, del imperialismo estadounidense en Latinoamérica y del colaboracionismo francés fueron diseccionados en películas como Z, La confesión, Estado de sitio o Sección especial, respectivamente. Obras que pretenden suscitar la reflexión sobre la intemporalidad y universalidad de los mecanismos represivos de los estados totalitarios. Su cine, en tanto testimonio de las principales convulsiones históricas del siglo XX, nunca ha dejado indiferente a nadie.