Potemkin Zinema - NO

Page 1

15

NO

Pablo Larrain Pablo Larrain Matte, 1976 urtean jaiotako gidoilari eta zuzendari Txiletarra da.

Chile 2012 116 min Zuzendaria: Pablo Larrain Gidoia: Pedro Peirano Antzezleak: Gael García Bernal, Alfredo Castro, Luis Gnecco, Nestor Cantillana, Antonia Zegers

1973 urtean Pinochetek estatu kolpe bat eman zuen eta Salvador Allenderen gobernu ezkertiarrarekin amaitu zuen. Poterean egon zen bitartean belaulnaldi oso baten garbiketa aurrera eraman zuen. Hilketak eta torturak egunero gertatzen ziren. 1988 urtean bere jarraipenari buruzko erreferendum batera deitu zuen pentsatuz errez irabaziko zuela. Erreferendum horren kanpainan eta emaitzan murgiltzen da “No” filmak. Filmak Pinocheten jarraipenari kontra zeuden pertsonen eta alderdien kanpaina erakusten digu. Kanpaina hau gehienbat alderdi ezkertiarrak antolatu zuten. Pinocheten jarraipenari ez ezatearen aldeko kanpaina indartzua aurrera eraman zuten komunibabide eta kaleetan naiz eta gobernuak behin eta berriz berain kontrako ostopoak jarri. Publizitatean aditua den René Saavedrak (Gael Garcia Bernal) da film honen protagonista. Urteetan zehar Mexikon erbesteratua izan da eta Txilera bueltatu ondoren erreferenduman eza irabastearen aldeko kanpainan buru belarri lan egiten du. Zuzendariak kamara eskuan eramanda eta mugimendu ugari eginez naturaltasuna lortzen du. Teknika horrekin eta egiazko materiala fizioarekin nahastuz benetakoa dirudien fizioa eraikitzea lortzen du. Humore beltza eta argazkia erabiltzen du garai horretako gogo aldartea islatzeko. Aktoreak gainera lan handia egiten dute. Beste alde batetik edizioa egokia da eta filma momentu guztietan erritmo egokia mantentzea lortzen du. Lana Argitxua eta positiboa da eta erakusten du publizitatea ez dela bakarrik balio kontsumismoa sustatzeko. Filman ezkerrerak erabili dezakeen tresna preziatu bezala agertzen da.

Lau dira zuzendu dituen filmak: lehengoa -Fuga-, 2005 urtean filmatutakoa eta horrengatik hainbat sari jaso bazituen ere, hurrengoak -Tony Manero y Post Mortem- bere arrakasta sendotu zuten. Azkenik, 2012 urtean errodatutako eta gaur ikusiko dugun No filma 2013 urteko Oscar sarietan “ Ingelesez besteko film onena” kategorian saritutako pelikula dugu . Tartean, bideoklipak eta ezaguna egin den Prófugos telefilma zuzendu du ere . Familia eskuindar ezaguna badu ere, Larrainek antipinochetistatzat du bere burua. Egungo eskuina eta diktadurako garaiak aski erlazionatzen ditu, eta kulturaren galeraren errudunak eskumako politiken ondorio direla salatzen du. Ezkertiarra eta kultur zale amorratua da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.