Potemkin Zinema - 4 luni, 3 saptamini si 2 zile

Page 1

16

4 luni, 3 saptamini si 2 zile Cristian Mungiu

Errumania n 2007 n 113 min n Zuzendaria: Cristian Mungiu Gidoia: Pedro Cristian Mungiu Antzezleak: Anamaria Marinca, Laura Vasiliu Vlad Ivanov, Alexandru Potoceanu

Filme honen protagonistak Otilia eta Gabita ditugu. Bi gazte hauek errumaniarrak dira eta euren unibertsitate garaia da. Errumaniako hiri txiki bateko ikasle erresidentzia batean partekatzen duten gelan bizi dira, errumaniar estatu sozialistaren azken urtean. Otilia haurdun geratu da, eta Gabitaren babesa eta laguntzarekin, abortatzeko erabakia hartua du. Uneko legediaren arabera, alabaina, haurdunaldia etetea legez kanpokoa da. Hori dela eta, klandestinoki, Gabitak zita bat hitzartu du, hotel bateko gela batean, Bebe jauna delako batekin, Otiliari abortua eragin diezaion. Abortatze prozesua, berriz, zailtasun eta zapalkuntzaz beteriko bidea izango da. Otilia eta Gabitaren egun osoa kontatzen duen flim honetan, Gabitaren bikotekide den Atirekin eta honen familiartekoekin harremana ere ikusiko da, Atiren amaren urtebetetze festaren bitartez. Otilia eta Gabita jendarte patriarkalaren zirkuituetan noraezean eta kolpeka irudikatuko ditu pelikulak. Hala, legez kanpoko jardueren ziurgabetasunak bultzatuta, Bebe delakoaren tratu ankerrera indartuak izango dira, hainbat mailatako erasoak pairatuz, eta jendartearen presioak bultzatuta, aurre egin gabe. Abortuaren legezkotasun ezak, familia eta egitura tradizionalaren presioak eta erabaki sekretuaren beldur eta lotsak oso presente ditu filmak. Hitz gutxitan, bere gorputzaren gaineko erabakia hartu izanagatik. emakume batek (eta gertuko beste batek) estatuaren, familiaren, zapalkuntza sexualaren eta orokorrean patriarkatuaren kontrolpean pairatzen duen ziurgabetasun eta errepresioa islatzen du filmak. Kritika oso onak jaso izan dituen filma dugu, 2000. hamarkadako errumaniar zinemaren berpiztearen hasieratzat ere hartu dena. Izan ere, 2007-an Cannes Jaialdian Urrezko Palma irabazi zuen. Zinema teknikaren eta gidoiaren bitartez, bi emakumeen istorioan eta egiturazko arazoaren baitan murgiltzen gaitu filmak, emakumeek jasandako erasoen izaeraz ohartarazten.

Cristian Mungiu, 1968an jaio zen Lasi-n, Errumanian. Ingeles-Literatura ikasi ondoren, Zinemagin tza ikasketak ere burutu zituen Bucarest-en. 1994ra arte irakasle zein prentsa, erradio eta telebista-kazetari aritu zen. Bere unibertsitateko garaian zehar, lan egin zuen Errumanian zuzendaritza-laguntzaile bezala. 1998an, lizentziatu ondoren, hainbat motz egin zituen. Hala ere, bere lehen largometrajea, “Occident�, estreinatu zen 2002ko nazioarteko Cannes-en Jaialdian. Gainera, Mobra Films sorreran ere partehartu zuen 2003an. Zuzendari moduan, hauxe dire bere filmak: - Occident (2002) - 4 luni, 3 saptamani si 2 zile (2007) - Amintiri din epoca de aur (2009) - Oltre le colline (2012)


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.