11
(678)
Mohamed Diab
Egipto n 2010 n 100 min n Zuzendaria: Mohamed Diab Gidoia: Mohamed Diab Antzezleak: Nelly Karim, Bushra, Nahed El Sebai, Omar El Saedd, Basem El Samra
Emakumeen borroka askatasuna eta berdintasunaren alde, hau da laburbilduz filmaren argudio nagusia. Emakumeen eskubideen suntsiketa gizarte patriarkalan zehaztasun osoz erretratatua agertzen da Mohamed Diabek egindako filman. Filmaren Egiptoko hiru emakume protagonistak biolentzia matxista eta gizarte patriarkala inposatzen dien opresioa onartu beharrean, gizarte guztia aholkatzen dien bezala, aurre egitea erabakitzen dute naiz eta potere patriarkal osoa beraien kontra izan. Gizartearen isiltasuna, familiaren presioak, gizonen poterea; guztia dago beraien aurka baina hala ere aurrera egingo dute beraien borrokarekin.
Egiptoko gidoilari gazte garrantzitsua. Unibertsitatean ikasi zuen eta merkataritzan lizentziatu zen. Horretan lan egin ondoren benetan gustatzen zitzaion lanara ekin zion eta zinemako gidoiak idazten hasi zen. Isildutak dauden baina munduan eta gizartean nabariak diren gaietaz idazten du. 2005ean New York Film Academytik pasatu ondoren gidoi hauek idatzi zituen:
Hiru emakume hauek oso ezberdinak dira eta bakoitza erabaki propioak hartzen ditu bere egoerari frente egiteko orduan, baina azkenean hirurak gizarte patriarkalan murgilduak daude eta sistema honek jartzen dien trabekin aurkitzen dira. Haien artean elkartasuna jaio egiten da eta egoera honi aurre egiterakoan bakarrik ez daudela konturatzen dira.
- Real Dreams (Ahlam Hakekeya, 2007) - The Island (El Gezira, 2007) - The Replacement (Badal Faed, 2009) - Congratulations (Alf Mabrouk, 2009)
Filmak kontatzen duen historioa Egipton benetan emandako kasu batean oinarrituta dago. Hango emakumeek, jasandako eraso sexualuei aurre egiteko, antolatu egin ziren eta epaitegietara eraman zuten beraien kasua isistasunarekin amaituz.
El Cairo 678 bere bosgarren filma da gidoilari eta bere lehenengoa zuzendari.
Mohamed Diabek drama soziala eta suspensea komedia tanta batzuekin nahasten du honetan bere lehen filman. Azpimarratzekoak dira eszenen planifikazio potentea eta irudien eta gidoiaren kalitatea. Azken hau oso orekatuta dago eta inoiz ez da gidoi tranpetan edo gehiegizko dramatizazioetan jausten. Aktoreak ere lan polita egiten dute.