>Info > Azken ikasturteetan izandako dinamikari jarraituz balantze txosten honen bitartez LAB Haurreskolak egindakoaren eta hurrengo hilabeteei begira ditugun erronken berri eman nahi dizue.
irakaskuntza >haurreskolak
Sarrera Ezinbestekoa iruditzen zaigu langile orok lortutakoaren gainean informatuta egotea eta ditugun erronken berri izatea, nahi duenari ekarpenak, ezinegonak edota salaketak plazaratzeko bide ematen diolako. Ikasturte bukaera gogorra izan genuen, leku aldatzea, hauteskunde sindikalak, uztaileko mugimenduak, esleipenak,‌.Eta hasiera ere ez da samurragoa izan, baina borrokarako prest gaude!!!
Hauteskunde sindikalak 2015ean Gipuzkoa eta 2016an Araba eta Bizkaiko Hauteskunde sindikalak burutu ostean, LAB sindikatua indartsu irten da. Guztira
Preben delegat.
Lantoki. Arteko Batzord.
LAB
29
7
2
Finkoek hartu zituzten Lep artekoen plazen kopurua uztaileko esleipenetan banatu zen, lep arteko berriak emanez, ordezkoen zerrendaren hurrenkeraren arabera, zerrenda orekatuz. Era berean, zihur gaude, apurka apurka langileen haurreskola batetik bestera desplazamendu gutxiago lortuko dugula.
STEILAS
13
3
1
Uztaila-Iraileko mugimenduak
5
1
0
47
11
3
15/16
ELA Delegat.
Emaitza hauek langileon babesa ematen digute, egunerokotasunean ditugun arazoak konpontzeko eta negoziazioak aurrera eramateaz gain, 0-3 zikloaren ereduaren eraldaketarekin jarraitzeko, Haurreskolak unibertsala, doakoa, euskalduna eta kalitatekoa izan arte.
Leku-aldatzea
> irakaskuntza www..iruten.eus @labirakaskuntza
2016 IRAILA-ABENDUA BALANTZE TXOSTENA
LAB sindikatuak Haurreskolak Partzuergoko Lekua aldatzearen araudia sinatu zuen, alde sozialetik bakardadean, bi urterik behin gauzatuko den prozesu hau plazak blindatzen zituen akordioak ahalbideratu zuen:
Azkenengo ikasturteatan bezala, aurtengo uztaila eta irailean, langile batzuk beste haurreskola batera desplazatu dituzte. LABek beti zalatu duenez, uztailean, haurren erreferenteak diren hezitzaileak mugitzen dituzte, zaintza hilabetea bihurtuz eta arlo pedagogikoa guztiz baztertuz. Iraila, ikasturtea oinarrituko den hilabetea hankaz gora jartzen dute, berriro ere egokitzapena eta hezkuntza irizpideak galduz. Dena den, leku aldatzea burutzearen ondorioz ohikoa den baino mugimendu gutxiago izan dira aurten, mugituak
finkoak
LEP artekoak
Partzial. amortiza
2013
42
37
28
2014
59
44
19
2015
66
30
7
2016
35
25
9
>Info
irakaskuntza >haurreskolak
Ikasturte hasiera gogorra izan dugu, iraileko mugimenduez gain, urtero legez, kurtsoa hasi eta Jarraibide Orokorretako liburuan enpresak aldebakarrez erabakitako aldaketak topatu ditugu. Ordezkoen lan baldintzen kontrako erasoak izan ditugu. Baina LABen, argi daukagu ez dugula onartuko kontratu prekarioengan prekarizazio gehiago: -Ordezkoen abuztuko nominetan iruzurrik kontratupean egonda hilabetea kobratzea dagokigu, LAB sindikatuak 2015eko abuztuko nominen erreklamazioak egin ditu eta jada langile hauek kobratu dute. - Ordezkoen araudian jartzen ez duenaren aplikaziorik: +Eszedentzia fiktizioetan langabeziko prestazioaren gaineko kontrolik +Edozein prozeduretan bapateko aldaketarik. Horregatik guztiagatik, inoiz baino gogo gehiagorekin abiatuko dugu ordezkoen araudi duinaren negoziazioa. Afiliatuen asanbladetan eta labordezkoak@gmail.com helbidean jasotako ekarpenak aztertuko eta mahaira eramango ditugu.
>
Europako sententzia
Berri onak ere izan ditugu, hauek Europatik etorri zaizkigu, eta kontratuen behin behineko tasaren kontratako neurriak ezartzen ditu. Alde batetik esaten du, estrukturalak diren lanpostuak ezin direla urtez urte banatu, interinitate kontratuak izan behar direla, ope edo leku aldatze baten bidez behin betikotu arte. Haurreskolak Partzuergoan horrela egiten da kontratazioa eta zentzu horretan, poztekoa da. Bestalde, kontratu bukaera guztietan kalte ordaina ordaindu behar dela esaten du, beraz, LAB Partzuergoan ere kalte ordainen erreklamazioa sartzen hasi da.
> irakaskuntza www..iruten.eus @labirakaskuntza
2016 IRAILA-ABENDUA BALANTZE TXOSTENA
>
Formazioa
Lanbide guztietarako eta bereziki, gurea bezalako hezkuntza arloan ezinbestekoa den formazioak kalitateko zerbitzu egokia eskaintzera bideratuta egon beharko luke. Haurreskolak Partzuergoa martxan dagoenetik, langileok formatzeko eredu desberdinak erabili dira (Orebe, Apatxin, Garatu, Barrutik,......) eta eredu bakoitzak bere alde positibo eta negatiboak izan ditu. Horren inguruan, langileen partetik hainbat gogoeta eta ekarpen jasotzen ditugu eginten ditugun bisitetan. Haurreskolak Partzuergoaren arduradunekin horiek guztiak elkartrukatzeko eta haiengandik zuzeneko informazioa jasotzeko, kurtsoaren hasieran, batzarra eskatu genuen. Momentu horretan, arduradunen agenda arazoak zirela eta, ez genuen hitzordurik zehaztu. Batzarraren berririk ez dugu izan eta berriro ere, azaroaren 16an eskaera bera zuzendu genuen Partzuergora. Hala eta guztiz ere, bigarren eskaera horren berririk ere ez dugu izan oraindik. Batzar horretarako proposatu genuen gai-ordena hauxe izan zen: â—? Formazio-plana â—? Barrutik taldea â—? Kanpoko formazioa Nahiko lotsagarria iruditzen zaigu egoera hau, kontuan izanda teorian, alde guztiok interesa dugun gai baten inguruan holako errespetu falta adieraztea.
>Info >
2016 IRAILA-ABENDUA BALANTZE TXOSTENA
irakaskuntza >haurreskolak
Baremazio/berbaremazio deialdia 2016-2017
2016ko baremazio/bizbaremazio deialdia egiteko negoziazioari ekin genion burututako ikasturteko lehenego mahai negoziatzailean. Deialdia azaroaren 13an hedabideetan eta Haurreskolak Partzuergoaren web orrialdean argitaratu zen eta han agertzen zen moduan, prozesu honetan 2016ko azaroaren 13ra arteko (egun hau barne) merituak baloratuko dira.
kasuan; baimena sinaturik aurkeztu ezean, behin-betiko zerrendan “ez erabilgarri” moduan agertuko baitira eta BEHIN BEHINEKO EGUTEGIA
2017/01/27
kontratazio berririk ez baitzaei eskainiko.
Behin-behineko zerrenda argitaratu
bigarren
aldagaia
aurkeztu
zigun
Partzuergoak, LAB sindikatuak ordezkoen kontrako
2017/01/30-2017/02/10 Erreklamazioak aurkezteko epea 2017/03/10
Bestaldetik,
erasotzat hartu duena, eta zorionez, puntu honetan
Behin-betiko zerrenda argitaratu
agertutako irmotasunari esker, gelditzea lortu genuena “Eszedentzia fiktizioak bezala ezagutzen ditugun egoerak, hautagaien zerrendan amatasuna, aitatasuna, hiru urte baino
Alde batetik, aurtengo prozesuan berrikuntza aipagarri
gutxiago duen haurra zaintzeko edo bigarren graduko
bat agertu zen, hain zuzen ere pasa den urtean eta
senitartekoen zaintzarako etena onartu zaien hezitzaileei
adingabekoekin lan egiten duten beste arloetan jada
zerbitzu-alditzat hartuko zaie epe hori”, ordezkoen eta plaza
jorratuta zegoena:
hutsak betetzeko araudian oinarrituz.
“Nahitaezko eskakizuna izango da, adingabeekin ohiko
Haurreskolak Partzuergoak denbora hori zenbatu ahal
harremanak izatea eskatzen duten lanbide eta jardueretara jo
izateko hautagaiak epe horretan ez duela lanik egin, ezta
ahal izateko eta horietan jarduteko, Sexu-delitugileen
langabeziako
Erregistro Zentralaren ziurtagiri bat aurkeztea. Delitu horiengatik zigorrik jaso ez dutela egiaztatzen duena edo erantzukizuneko
adierazpena
aurkeztu
dezakete
edo
subsidiorik
jaso,
eguneratutako lan bizitza aurkeztuz ziurtatzea nahi zuen. Gure ustez, atarian dugun ordezkoen araudiaren
Haurreskolak Partzuergoari Sexu-delitugileen Erregistro
negoziazioan tratatzeko gaia da eta LABek
Zentralean datuak kontsultatu ahal izateko esanbidezko
desberdinetan dauden langileen eszedentziak (finko, LEP
baimena ematen diona”.
arteko eta ordekoak) negoziatu behar direla ulertzen
Horretarako, deialdiarekin batera, Sexu-delitugileen Erregistro Zentralean datuak kontsultatzeko baimenaren eranskina izan dugu eskuragai. Baimen hau langile guztiok sinatu beharko dugu, finkoek zein ordezkoek, baina egia esanda garratzi handiko kontua da ordezkoen .
prestaziorik
egoera
duela. Era
berean,
ez
dugu,
inondik
inora
onartuko,
langabeziaren prestazioaren gainean inongo kontrolik edota erabilerarik egitea enpresaren aldetik, eta hori LABek argi utzi zion enpresari.
>Info >
irakaskuntza
2016 IRAILA-ABENDUA BALANTZE TXOSTENA
>haurreskolak
Euskara Batzordea
Arlo honetan aurrerapauso handiak eman direla uste dugu, baina oraindik ere lan handia dago egiteko. Euskera batzordea sortu zenetik, hizkuntz irizpideak finkatzen joan dira arlo ezberdinetan, eta orain idatzitakoa praktikara eramatea izango litzateke hurrengo pausoa. Azpimarratzekoa da, aurtengo ikasturtean formakuntza saioko bi ordu hezitzaile guztie euskarari eta Haurreskolako Hezkuntza irizpideak aurkezteko erabili izana. Horrekin batera, martxan jarri da pilulen bitartez hizkuntzaren inguruko mezuak bidaltzea eta oso harrera ona izan du hezitzaileen artean. Oroar aurten jarritako helburu gehinak bete dira, baina oraindik ere, hornitzaileekin eta familiekin euskararen erabilera handitu nahi da. Aurreko ikasturtean euskararen eguna ospatzeko postal lehiaketa egin zen, eta aurten berrikuntza modura Hitz kuttunaren mosaikoa antolatu da, eta ekintza honek ere harrera beroa izan du Haurreskoletan. Lehen aipatu bezala aurrerapausoak eman badira ere, orain arloz arlo jarraipena egitea dagokigu. Guztien artean euskara irizpideak bermatu daitezen, plangitza zehatzak egin eta plangintza horiek betetzen direla bermatu behar dugu.
>
Arreta zuzena
Arreta zuzena 45minututik 60 minutura pasatzeak izugarrizko garrantzia dauka. Haurreskoletan, prestakuntzarako denbora eskubidea izateaz gain, gelan haurrekin lan egiten dugunez, arlo pedagogikoari garrantzi gehiago ematea ezinbestekoa da. Prestakuntza, koordinazioak, planifikazioak, gurasoekin bilerak, jarraipen batzordeak, materiala prestatzeko.... Haurreskola partzuergoak aurten ere, urtero bezala, epea ireki du 60 minutuko prestakuntza egin ahal izateko. Iaz 27 eskaera egin baziren aurten 15 eskaera bakarrik egin dira. Egiten ditugun bisitetan, hezitzaileekin hitz egin ondoren zera baieztatu dugu, haurreskola batzuetan 45 minutu egiteko ere, arazoak daudela, beraz, eskaera egitea ezinezkoa dela. LABen oso kezkaturik gaude datu eta egoera hauekin. Guk Arreta zuzeneko batzordean garbi utzi dugu, benetan irtenbide bat eman nahi badiogu gai honi bitartekoak jarri behar direla. Garbi dago ekonomikoki ere apostu bat egin behar dela eta hezitzaile gehiagoren kontratazioa ezinbestekoa dela. Enpresak garbi erantzun digu, ekonomikoki ez dutela ezer egingo arreta zuzena 60 minutura pasatzeko, eta prest daudela eskaera epea luzatzeko. LABetik gure eskaerari eutsiko diogu, baina bitartean ahal duten haurreskolei eskaerak egitera animatzen diegu. Agian, irailean posible ez da izango haurreskola batzuetan, baina ikasturtea aurrera joan ahala egoera aldatzen bada, eskaera egiteko aukera irekita egongo da. Gure esku dagoen guztia egingo dugu arlo pedagogikoa landu eta gure lanaren aitortzan aurrerapausuak emateko.
>Info
irakaskuntza
2016 IRAILA-ABENDUA BALANTZE TXOSTENA
>haurreskolak
>Lan Osasuna Lan-arriskuak Txostenaren hasieran aipatu dugun bezala, Haurreskolak Partzuergoak aldebakarrez egindako aldaketa berriak egin ditu; Oraingo honetan, haurdunaldiko arriskuagatiko prestazioaren inguruko informazio atalean. Horren arabera, tramitazioa onartzeko, langileak gutxienez 24 asteko haurdunaldia eduki beharko duela, jardun osoan lanean baldin badago. Jurisprudentziak, haurdunaldi arriskua jardun motara lotu ez arren.
LAB sindikatua prest dago fase horretan egin beharreko ekarpen guztiak egiteko, baina jakinda hartu beharreko neurri batzuek gastu ekonomikoa suposatuko dutela, eta ikusita enpresa honetan aplikatzen diren murrizketak eta neurri ekonomizistak, honen gainean egon beharko gara, aplikatu beharreko neurriak aplika ditzaten.
Lan istripuak eta in itinere istripuak Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
Baja
4
9
2
Bajarik gabe
3
5
5
Guztira
7
14
7
Lantokien arteko batzordea – ARRISKU PSIKOSOZIALAK Ikasturte honetako helburua, Haurreskolak Partzuergoko arrisku psikosozialen ebaluazioa egitea da. Ebaluazio honek lan-egoera bateko baldintzak zeintzuk diren azaltzen ditu, lan-antolamendua, lanaren edukiak/kargak edo lanaren garapena adibidez. Aldagai hauek, lana aurrera eramateko gaitasunean eta langileen osasunean (fisikoa, psikikoa eta sozialean)eragina badute, beraz, langileek arrisku psikosozialekiko duten esposizioa murriztea da proiektu honen helburua. Lanketa hau egiteko, prebentzio zerbitzuak, udaberri aldera, inkesta bat pasako du hezitzaile guztiok bete dezagun, inkesta hau konfidentziala izango dela bermatuta egonda. Beraz, langile guztiak parte hartzera animatu nahi ditugu, oso garrantsitzua izango baita inkesta honetatik jasotzen ditugun erantzunak. Baina langileen parte hartzea bezain inportantea da, emaitza horiek hobetzeko egin beharko diren neurri zuzentzaileen plana.
>
Bidalitako INFOak
Info 1._16-17 ikasturte hasiera Info 2._Leku aldatzea eta kodifikazioa Info 3._Haurdunaldiagatiko arriskua Info 4._ADI, ordezkoen araudia Info 5._ADI, ordezkoen araudiaren aplikazioa Info 6._Europako sententziaren eragina Info 7._ 6 orduko arreta zuzena Info 8._Baremazioa eta mahai negoziatzailea Info 9._Baremazio aldia Info 10._Aurtengo negoziazioak
>Info >
2016 IRAILA-ABENDUA BALANTZE TXOSTENA
irakaskuntza >haurreskolak
Aurrera begirako erronkak
Ordezkoen araudia zaharkitua geratu da; orain hiru
Ikasturtean
urte negoziaketari ekin genion arren, bertan behera
erronka, hauek mahai negoziatzailean isla badute ere,
geratu zen. Momentu horretan, alde bakoitzak
guztion ekarpena egitea ezinbestekoa da horretarako
genituen marra gorriak ez zuten baldintzarik sortzen
afiliazio batzarrak egingo ditugu, baita haur eskoletara
negoziaketa aurrera egiteko. Orain beste errealitate
bixitak ere. Bestela deitu egoitzetara edo bidali emaila.
baten aurrean
gaude; 13. artikulua eta leku-
aldatzearen ondorioz, egoera hau baliatu nahi dugu ordezkoen araudia eguneratu eta aldagai ezberdinak sartzeko. Beraz, proposamenik baduzue, bidali email honetara: labordezkoak@gmail.com
hezitzaile kopurua asko igo bazen ere kudeaketako plantilan ez da proportzioan igo. Oraindik hainbat ditugu
negoziatzeako:
barne
promozioa,
lanpostuen zerrenda eta funtzioak, ordezkapenak... Eszedentzien
gaia ere
landu
baditugu
garatzeko
hamaika
Era berean, 0-3 zikloaren ereduaren eraldaketa eta aitortza politikoaren bidean,
Legebiltzarra, Eusko
Jaurlaritza eta bereziki hezkuntza saila interpelatuko dugu, PNVk eta PSEk datozen urteetan Eusko Jaurlaritzaren norabidea zehaztuko duen akordioa
Bestaldetik, urte gutxiren buruan, haurreskoletan
kontu
zehar,
nahi
dugu,
erdietsi dutela ikusita. LABen iritziz, bi alderdiek kaleratu duten akordioaren bertsioa oso eskasa da, eta zerbitzu publikoen eta langileen lan baldintzen joera okerrera izango da, ez dielako urrundik ere heltzen zerbitzu publikoek dituzten beharrei, eta gai zentralak direnak aipatu ere egiten ez dituelako: euskararen
lan
hitzarmena sinatu zenetik hona, langile ugarik hartu dute borondatezko eszedentzia. Guk baldintza hauek hobetu nahi ditugu eta urte honetan horretan lanean jardun.
erabilera, kolektiboaren
zerbitzuen
kalitatea,
eskubidea,
negoziazio
enpleguaren
sorrera,
pribatizazioak atzera botatzea, arreta ratioak‌ 0-3 zikloari dagokionez, hasteko ez dute Hezkuntza atalean sartzen. Familia eta haurtzarorako pakto baten baitan sartzen dute, kontziliazio neurrietan, hain zuzen
Plantilaren adin maila goruntz doa eta arreta
ere, gurasoan ordutegiei egokitutako Haurreskolak
zuzeneko batzordean hamaika hausnarketa egiteaz
Partzuergoko zerbitzuak handituz.
gain, neurri onuragarri batzuk hitzartzea ezinbestekoa jotzen dugu. Zahartze progresiboa aztertzeaz gain, konpromezu batzuk eskatu nahi dizkiegu: errelebo kontratua, adin batetik aurrera arreta zuzeneko orduak jaistea, 64 urterekin erretiroa..
> irakaskuntza www..iruten.eus @labirakaskuntza
>Info
irakaskuntza
2016 IRAILA-ABENDUA BALANTZE TXOSTENA
>haurreskolak
PISAko emaitzen aurrean, hezkuntza eta ebaluazio eredu berri batean sinesten dugu Egun hauetan izan dugu 2016ko PISA txostearen emaitzen berri. Berriz ere, agintariak autokonplazentzian edota zurikerian ikusiko ditugu emaitzen araberako diskurtsoa fintzen. LABek bere aldetik, beste hezkuntza eta ebaluazio eredu batean sinisten dugun heinean, garbi dugu txosten honek merkatuaren eta kapitalaren interesei erantzuten diola. Ordua da, beraz, gure bide propioa eraikitzen hasteko, baita ebaluazioaren inguruan ere. Hezkuntza, eskubidea izatetik, errentagarritasun eta produktibitate parametroen arabera neurtu beharreko ekoizkin izatera degradatzen du ELGAk (Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundea) eta etorkizunean haien enpresetako lan-indarra izanen direnentzako entrenamendu zelaian bilakatu nahi du eskola. Behar beharrezkoa dugu bestelako ebaluazio sistema bat eraikitzea. Ikaslea ez ezik, irakasle taldea, eskola, familiak, berritzeguneak eta irakasleen laguntza zentroak, administrazioa, hezkuntza zerbitzuak‌.eta finean sistema guztia baloratuko duena. Beti ere hobekuntzan, ekitatean, aukera berdintasunean oinarrituko dena eta hobekuntza horretan egiteko plan, neurri zehatzak eskainiko dituena. Ordua da beraz, paradigma errotik aldatu eta gure bide propioa eraikitzen hasteko, baita ebaluazioaren inguruan ere. Horra erronka: euskal hezkuntza komunitateak pentsatu eta adostutako, irundu eta ehundutako, ebaluazio eredu berri bat sortzea. LABen prest gaude, horretara goaz.
> Ez ahaztu... Urtarrilaren 31ko 9/2012 Dekretuan jasotako aldi baterako ezintasunengatiko osagarrien erregulazioa indarrean sartu zenetik, arrazoi honengatik gure soldatan holako deskontuak egiten dizkigutela: - %50: 1.go egunetik 3.era - %75: 4. egunetik 20.era - %100: 21. egunetik aurrera Badaude hiru egoera %100ean babestuta daudenak: - Haurdunaldia - Interbentzio kirurjikoaren ondorengo baja - Ospitalizazioaren ondorengo baja Horretarako, ezinbestekoa da bajarekin batera egoera horiek egieztatzen dituen agiri medikoak. Norberaren ardura da lehenengo bost egunetan agiriak bajarekin batera bidaltzea.
> Gogoratu...
Kantitate erreklamazioak egiteko urtebeteko epea daukagula. Beraz, momentu honetan, eta kontuan hartuta kanpotik zein enpresaren erabakietatik datozen erreklamatzeko arrazoiak, hauek dira eskuartean ditugun gaiak: - 2016.eko abuztuko nominak: hilabete honetan kontratupean egon ziren ordezkoei, nominean deskontuak aplikatu eta txarto ordaindu zaie. - Europa Sententzia: LEP arteko, lan-metaketadun zein ordezkoei kontratu amaieratan kalte ordainak jasotzeko eskubidea onartzen zaie. Beraz, holako kasu batean baldin bazaude, gurekin harremanetan jarri.
>Info >
Dagoeneko 5 urte pasa dira ETA erakundeak behin betiko su etena eman zuenetik. Munduko toki guztietan gatazka armatuaren amaieran preso eta iheslarien aferari irtenbidea ematen zaio. Zoritxarrez Euskal Herrian horrelakorik ez da gertatu, frantziar eta espainiar Estatuek urratsik eman ez dutelako, eta euskal herritarrok jakin izan ez dugulako afera hau konpontze egoeran jartzen.
irakaskuntza
2016 IRAILA-ABENDUA BALANTZE TXOSTENA
>haurreskolak
Haurreskoletako langilei ekimen berri honetan parte hartzeko gonbitea heldu zaigu. Dinamika honen helburua, preso eta iheslariekiko atxikimendua nagusiki, sinaduraren bitartez egitea. Inoiz Euskal Herrian egin den sinadurarik erraldoiena egin nahi da. Helburua 150.000
sinadura lortzea euskal langileen artean. Behin 150.000 sinaduren helburua lortuta, sinadura horiek guztiak preso eta iheslarien arloan lanean diharduten eragileen esku utziko ditugu beraiek kudea ditzaten; baita euskal sindikatuen esku ere. Azken urte hauetan lan mundutik ez gara gai izan euskal preso eta iheslarien afera langileon dinamikan txertatzeko. Urrun dira, oso urrun, egoera askoz zailagoak zirenean euskal langileriak eta euren ordezkariek esparru honetan eginiko ekarpenak: Ibaetako foroa, elkarteratzeak, baraualdiak, manifestuak, lan uzteak, ... Paradoxikoki, euskal jendartean baldintza objetiboak askoz hobeak direnean preso eta iheslarien gaia langile mugimenduaren ajendan ez dago.
> irakaskuntza www.iruten.eus @labirakaskuntza
Badakigu langileok erronka handiak ditugula bizi eta lan baldintzetan galdu ditugun eskubideetan aurrera egin ahal izateko, baina jakin badakigu ere, preso eta iheslariak etxeratzeko bidea IREKI egin dezakegula eta IREKI egingo dugula. Horretarako arrazoiak soberan eta ezberdinak egon arren (elkartasuna, giza eskubideak, proiektu politikoa, elkarbizitza, ...), funtsezkoak eta sinpleak diren bi arrazoi besterik ez ditugu aipatuko: Arrazoi LOGIKOA: GARAIA delako. Gatazka armatuen amaierarekin batera, mundu guztian, preso eta iheslariak etxerako bidean jarri izan dira, eredu desberdinei jarraikiz (guztiak batera, taldeka, epeka, legeak aldatuz edo ez, ...) baina etxerako bidean. LANGILE arrazoia: hauteskunde ziklo, kalkulu eta agenda politikoen gainetik, behin baino gehiagotan izan da erabakiagarria langileon bultzada aldaketa sakonak eragiteko. Beraz,LAB-Haurreskoletatik datozen astetan Euskal Herrian zehar martxan hasiko den dinamika horretan parte hartzeko deia egiten diegu haurreskoletako langileei. Esan dugun bezala tresna nagusia sinadura bilketa izango da eta ZURE LAGUNTZA
ERE BEHARREZKOA DA.
Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
Nafarroa
Iparraldea
Tel: 945258404 Fax: 945258039
Tel: 944706924 Fax: 944706909
Tel: 943458562 Fax: 943456645
Tel: 948382474 Fax: 948221276
Tel: 0559595020 Fax: 0559595021
haurreskolak.ara@ lab.eus
haurreskolak.biz@ lab.eus
haurreskolak.giz@ lab.eus
irakaskuntzanafarroa@ lab.eus
baiona@lab.eus