Delegatuen Oinarrizko Formakuntza - Ordezkariak

Page 1

n e r a u t a k i d : a S in i s u g a n a n s k tre a i r a k z e d r o


e r a u t a k i d Sin a o i z a i l i f a â—?

â—?

2

: a r r a d n i n

Sindikatuaren oinarri-oinarria, posible egiten duena, afiliazioa da. Afiliazioaren balioa eta garrantzia.


n e r a o i z t n u f i r a Ordezk a z t i o k i izaera b ●

Lantokiko arazo eta beharrei erantzuten diegu. ●

3

Lankideekin egon, lankideei entzun eta elkarlanean erantzun eraginkorrak bilatzen ditugu. Langileen izenean gara ordezkariak, baina ez dugu elkarlanean egin beharreko lana euren ordez egiten! Kolektiboan egiten dugu lan, horrelaxe baikara indartsuak.

LABen ordezkariok gure eredu eta egitasmo sindikala lantokian jorratzeko eginkizuna dugu. OREKAn dago gakoa.


n e r a z t i r a k z e Ord ●

4 ●

a n e p u a r i

4 urteko iraupena. Eginkizunak ez dira automatikoki bukatuko, hauteskunde berriak egindakoan baizik. Enpresa batzorde bateko ordezkariak enpresa edo kargua uzten duenean edo kargutik kentzen dutenean, aurkeztu zen zerrendako hurrengo pertsonak hartuko du haren kargua. Kargua uzten duena langileen ordezkaria baldin bada, beraren atzean boto gehien lortu zituen pertsonak beteko du kargua, beste sindikatu batekoa edo independentea izan arren. Karguaren iraupena bukatu aurretik ordezkaria kargutik kentzeko, gutxienez aukeratu zuten langileen heren batek beren-beregi deitutako batzar bat egin beharko da eta erabakia gehiengo osoz hartu, bozketa libre, sekretu, zuzen eta pertsonalaren bidez. Kargugabetzeak ezin dira hitzarmen kolektiboaren negozioan zehar egin.


n e e d r o z t a B a s e r a p u d En n e m a n o i z t n u f ●

Presidente eta idazkari gisa arituko diren pertsonak aukeratuko dituzte euren kideen artean. Bakoitzak, bere funtzionamendu araudi propioa egin dezake eta enpresa eta lan agintaritzari kopia bidali. Gutxienez bi hilabeterik behin egin behar dute bilera, edota batzordekideen heren batek edo ordezkatutako langileen heren batek hala eskatuta. ●

Erabakiak gehiengoz hartuko dira beti.

Komenigarria da bilera bakoitzaren akta egitea.

5

Deialdia batzordeko kide guztiei helarazi behar zaie (ahoz, iragarki-taularen bidez, idatziz...) Jaso behar dira: bileraren lekua, eguna, ordua eta gai-ordena.

Gomendagarria da enpresa batzordeak enpresa zuzendaritzarekin egiten dituen bileren akta jasotzea, sarritan froga gisa erabil daitezke eta.


o k z e g e l n e k i a r e a k d i z b e u d r k s O e a t e n e m u esk Ordu sindikalen kreditua: ●

Ezin dira langilearen kontratuaren arabera proportzionalki murriztu (baja, oporrak...).

Lanaldi partzialeko langileek zein lanaldi osokoek ordu kreditu berbera izango dute.

6

Hitzarmenean edo enpresarekin adostu ezean, hilabete bateko orduak ezin dira beste batekoekin metatu. Ordezkariek orduak trukatu ahal dituzte euren artean, aukera hori jasotzen bada.

Txandaka lan egitean, txandatik kanpo erabilitakoak lan-ordutzat hartuko zaizkio aintzat, dagokion txanda neurri berean murriztuta. Ordu-sindikalak ordu normalak balira bezala ordaindu behar dira, osagarri guztiak barne. Prestakuntza ikastaroetan, mintegietan, batzarretan eta konferentzia sindikaletan parte hartzea orduen barne dago. Ez dago enpresaren baimenaren menpe. Egiaztagiri bat eskatzen baduzu, sindikatuak emango dizu.


o k z e g e l n e k i a r e a k d i z b e u d r k s O e a t e n e m u esk Informazioa jasotzeko eskubidea: ●

Alor ekonomikoan: balantzeak eta memoriak jasotzeko eskubidea

Kontratazioan: kontratu guztien funtsezko kopia jaso, ABLEen bidez sinatzen diren kontratazioen berri jaso...

Azpikontratak: azpikontraten datuak, kontratuaren iraupena...

Praktikaldiak eta lankidetza hitzarmenaren berri izan.

Enpresan sartzen diren aparteko orduen inguruko informazioa.

...

Aldez aurretik kontsultatua izateko eskubideak:

7

Urteko lan egutegia ezartzeko.

Plantila birmoldaketak, kaleratzeak... egiten direnean.

Lana kontrolatzeko eta antolatzeko sistemak abian jarri edo berregokitzean.

...


o k z e g e l n e k i a r e a k d i z b e u d r k s O e a t e n e m u esk Negoziazio eskumenak: ● ●

Enpresa hitzarmenak edo itunak, zein hauetan egin beharreko aldaketak, negoziatzeko eskumenak. Berdintasun planak negoziatzeko eskumena.

Lan osasunaren alorrean: ● ● ●

Absentismoaren datu eta arrazoien inguruko informazioa jasotzeko. Prebentzio neurri, gogoeta eta azterketen informazioa jasotzeko. Segurtasun eta higiene neurriak kontrolatzeko.

Jarduera sindikala garatu ahal izateko lokal egoki bat eta iragarki taula erabiltzeko eskubidea.

8


n e l a k i d n i s i r a k z e d r a s O e b a b o k z lege â—?

â—?

â—?

â—?

9

Ordezkari sindikala kaleratua izanez gero eta epaitegiak kaleratze hori baliogabetzat joko balu, ordezkariak eskubidea du lantokira bueltatu eta bere lanpostura itzultzeko edo kalte-ordainaren dirua jasotzeko. Enpresak ordezkaria arau-hauste larri edo oso larri batengatik zigortu nahiko balu, ordezkariak eskubidea du kontraesan espediente bat ireki diezaioten. Honela, berari entzuteaz gain, enpresa batzordea eta langileen gainerako ordezkariak ere hitz egin eta entzunak izango dira. Ordezkaria izateagatik promozio profesional edo ekonomikoetan diskriminatua ez izateko eskubidea du. Arrazoi teknologiko, ekonomiko edota antolakuntzazkoengatik enplegua aldi baterako edo behin-betiko eten behar den kasuetan, ordezkariak enpresan edo lantokian jarraitzeko lehentasuna izango du.


u t a k i d n i S

k a e d i b a i l a b aren

Prestakuntza eta ezagutza transmititzeko baliabideak: ●

Oinarrizko prestakuntza sindikala + feminismoko modulua. Prebentzio ordezkariek bi moduluko lan osasuneko prestakuntza jasotzen dute. Gai zehatzetan sakontzeko ikastaroen katalogoa. Bestelako materialak:

Ekintza Sindikaleko Gida, monografikoak eta esperientzien bilduma

Gidak eta protokoloak

Gai sozialen inguruko argitalpenak (Talaia, Bizitza erdigunean jartzeko urratsak artikulu-bilduma eta sindikatuaren proposamenak ezagutarazteko Haritik).

10

Praktika da prestakuntza bitartekorik onena. Sindikatuko beste ordezkari eta kide batzuengandik ere asko daukagu ikasteko. Edozein baliabide behar edo zalantzarik izatekotan, federazioko kideak laguntzeko gertu egongo dira.


b n e r a u t a k i S i nd

k a e d i b a i al

Aholkularitza sindikal integrala:

11

Aholkularitza ekonomikoa.

Aholkularitza juridikoa.

Lan Osasuneko Idazkaritza.

Idazkaritza Feminista.

Euskara Idazkaritza.

Prestakuntza Idazkaritza.


b n e r a u t a k i S i nd

k a e d i b a i al

Delegatuen batzarrak: â—?

Eskualde, azpi-sektore edo federazioko delegatuen batzarrak maiz egiten ditugu LABen ildo sindikala zein egitasmo zehatzak eztabaidatzeko. Lantoki zehatzetako gatazkak ere landu daitezke bertan.

Komunitatea: â—?

12

LAB komunitate handi bat da. Komunitate horren parte zaren aldetik, bere laguntza izango duzu. LABkideon arteko elkartasuna eta babesa ezinbestekoa da tokian tokiko erronka eta borrokei aurre egiteko.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.