Crisis y salud laboral

Page 1

Info Krisia eta lan osasuna sistema kapitalistaren “krisia” aspalditik pairatzen ari gara eta langileriarengan eragindako ondorioak gero eta nabarmenagoak dira. Kaleratze masiboak, ixteko mehatxuak, erregulazio espedienteak…bezalako ondorioek eragin zuzena dute egunerokotasunean, baita langileon osasunaren kaltetan ere.

Osasunean eragindako ondorioak ez dira berdinak guztiontzat, baina honek ez du esan nahi langileria orori eragiten ez dionik. Izan ere, krisiaren hasieran kolektibo jakin batzuengan

(emakumeak, gazteak, etorkinak edota eraikuntza sektorean) eragin nabarmenagoa bazegoen ere; egun kolektibo eta adin guztietan agerizko eraginak daude. “Krisia eta langileriaren osasuna” ikerketa LABek 2009an Nafarroan eta bereziki metalgintza sektorean egindako ikerketa baten arabera (“Krisia eta langileriaren osasuna”), krisiak eragindako ondorioak nabarmenak dira. Osasunean eragindako ondorio guztiak (osasuna orokorra, osasun mentala, mediku bisitak, botiken kontsumoa…) ERE egoeran dauden edota langabetuak dauden pertsonengan nabarmenagoak dira. ERE egoeran dauden pertsonen osasun mentalaren ondorioak hirukoitzak dira, egoera normalean dauden enpresen langileriarenak baino. Halaber, lan eskasaren pertzepzioak medikuarenganako bisitak eta botiken kontsumoa areagotzen duela agerian utzi zen. Estatu espainolean dagoen prebentzio sistema erabat inkonpetentea da krisiak eragindako lan baldintzen kaskartzeari aurre egiteko, eta are inkonpetenteago ondorio eta arrisku psiko-sozialei aurre egiteko.

zuen. Bere kaleratzeak gertaera latz honetan izugarri eragin zuelakoan gaude. 2010ean beste langileekin batera, kaleratua izan zen eta 2011ean berriro hartu zuten lanean. Baina aurten, enpresak hitzarmenari uko eginez, beste 40 langileekin batera, berriro kaleratu zuen. Enpresa berak, sei hilabete ondoren, ETTren bitartez 50bat langile berri kontratu zituen. Enpresaren irizpide ideologikoak agerian geratuz. Grezia Herrialde honetan krisia abiatu zenetik ematen ari den fenomenoa azpimarratzekoa dela uste dugu. Izan ere, datu ofizialen arabera, 2007tik, hau da, krisi ekonomikoaren eztanda abiatu zenetik, 2011 bitarte suizidioen kopurua %43a areagotu egin da.

Suizidioak krisi garaian Zenbait depresio arazoak zoritxarreko gertaerak eragin izan ditu. Joan den 2013ko irailean, 45 urteko Sunsundeguiko langilea-ohia zen Javi Paniaguak bere buruaz beste egin

LAn osAsunAren BuLetin informAtiBoA.

www.labsindikatua.org


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Crisis y salud laboral by LAB Nafarroa - Issuu