Borroka da bidea

Page 1

Info

Nafarroako laNgileeN buletiN iNformatiboa. 2014ko urtarrila

Borroka da bidea Hiri garraioko grebaren amaiera gazi-gozoa izan da. alde batetik, langileen borroka grina txalotu beharra dago: borrokak emaitzak ematen dituela erakutsi dute, enpresa harroputza mugiaraziz. beste alde batetik, langileen batzordea ez da egon borroka grin horri dagokion mailan eta negoziazioetan amore eman du. greba amaitu egin da. Dirugosez diharduen enpresa baten mende egongo ez den kalitatezko garraio publikoaren aldeko borrokak, aldiz, aurrera darrai. KRONOLOGIA 2012. urtea: TCC enpresak 3 milioi euro banatzen ditu akziodunen artean, autobus flota zaharkitu, bidai-txartela garestitu eta zerbitzua kaxkartzen doan bitartean. Langabezian dauden pertsonentzako bono soziala bezalako aldarrikapei muzin egiten die.

2013ko uda: 2013ko amaiera bitartean indarrean dagoen hitzarmenarekiko deskuelgea (=soldata murrizketa) iragartzen dio enpresak Langile Batzordeari, 2013 eta 2014rako ustezko galerak argudiatuz. Alabaina, Mankomunitatearen arabera 70.000 euroko irabaziak egongo dira urte horietan DESKUELGE GABE eta 1,9 milioi

www.labsindikatua.org

hurrengo bi urteetan. Gainera, hilabete gutxi batzuen buruan amaituko den lan hitzarmenarekiko deskuelgea eskatzea zentzugabea da guztiz. Kontua da TCCk deskuelge bidez soldata jaitsiera inposatu nahi duela 2013rako eta modu horretan hitzarmen berria abiapuntu horretatik negoziatzen hasi. Honela bada, TCCren bentako asmoa honakoa da: oraindik eta diru gehiago irabaztea langileen kontura. 2013ko iraila-urria: Noski, Langile Batzordeak ezezko borobila ematen dio burugabekeria horri. LABek mobilizazioei ekitea proposatzen du, deskuelgeari aurre egiteko bide eraginkor bakarra baita. Alabaina, Batzordearen gehiengoak deskuelge prozesuaren emaitzaren zain egotea hobesten du, Lan Auzitegian lehen eta Nazio Batzorde Aholkuemailean gero. Emaitza, espero zitekeen bezala, langileen kontrakoa da, deskuelge prozedura alde sozialaren borondatearen kontrako atzerapausuak inposatzeko diseinatu baitzuen PPk bere lan erreforman: Nazio Batzorde Aholkuemaileak laudo bidez %5,38ko soldata murrizketa baimentzen dio enpresari 2013rako eta enpresak aipatu murrizketa hitzarmen berrira pasatzeko asmoa adierazten du. Noviembre 2013: Berandu bada ere, mobilizazioei ekiten zaio (lanuzteak), bi helbururekin: 1) lan hitzarmen berriak %5,38ko soldata murrizketa indargabetu dezan. 2) etorkizunean enpresak deskuelgea aplikatu ez dezan (ultraaktibitatea eta deskuelgearen kontrako klausula). Uneoro, langileria prest zegoen laudoak ezarritako soldata murrizketa 2014rako onartzeko, baina aipatutako murrizketa hurrengo urteetan (non irabazi izugarriak aurreikusten baitziren) berreskuratzearen truke. 2013ko Abenduak 16: Langileek greba mugagabeari ekiten diote, %100etik gertu dagoen jarraipenarekin. UPNren Gobernuak gutxieneko zer-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.