bizi
Larrabetzuko udalaren aldizkaria 4. alea, 2016ko udaberria. www.larrabetzu.eus
LARRABETZU GIZA ESKUBIDEEN URRAKETA ETA MEMORIA HISTORIKOA
5
194 6 3 9 1 u Larrabetz
aurkibidea
Egindako lanak Udaletxean kontsultau ahal izango dira bulegoko ordutegian, eta udalaren webgunean.
Los trabajos elaborados se podrán consultar en el Ayuntamiento, en horario de oficina y en la web municipal.
Informazino guztia hemen aurkituko dozue:
Toda la información la puedes encontrar en
www.larrabetzu.eus
www.larrabetzu.eus
Zure inplikazinoa oso garrantzitsua da guretzat eta parte hartzera animatzen zaitugu. Zure ekarpenak Udaletxera ekarri zeinkez goizetan edo Angulerin arrastietan edo helbide elektronikoa erabiliz: udala@larrabetzu.eus
Tu implicación es muy importante y te animamos a participar. Puedes hacernos dejarnos las propuestas en el propio Ayuntamiento a las mañanas o en Anguleri a las tardes de lunes a viernes o vía mail: udala@larrabetzu.eus
OBRA BEREZIAK AZKEN HILATEBEETAN Recordarte que puedes seguir la información del día a día del ayuntamiento en nuestras cuentas de TWITER, FACEBOOK y en nuestra web, www.larrabetzu.eus
Argitaratzailea: Lege Gordailua: Diseinua: Maketazioa eta inprimaketa:
Larrabetzuko Udala BI-1309-2015 IBEGRAFIK (Lorena Elizburu) IBEGRAFIK www.ibegrafik.com
ALDIZKARIAREN KOSTUA. 1.200 ALE (inpresioa+edizioa+diseinua+banaketa): 1.295 euro
1.- Otsailean, Haurreskolako modulo bateko sabaia aldatu da, itoginak agertu direlako. Faktura guztira: 5.841 € 2 - Igerilekuko kanpoko dutxak aldatu dira. Faktura, guztira: 11.670 € 3.- Bidekurtzeta bidea konpontzeko lanak hasi dira. Aurrekontua: 94.730 €
instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/
UDALETXEKO JENDEAURREKO ORDUTEGI BERRIA / NUEVO HORARIO DE ATENCIÓN AL PÚBLICO Apirilaren 11tik aurrera / A partir del 11 de Abril 08:00 -13:30 Astelehen, eguazten, eguen eta barikuetan Lunes, miércoles, jueves y viernes 08:00 -18:00 Martitzenetan / Martes Udako ordutegia / Horario de verano 08:00 -14:00 Ekainaren 15etik irailaren 15era Del 15 de junio al 15 de septiembre
Aurrerapenean erispide eta helburu batzuk ezartzen dira Plan Bereziaren benetako idazketarako oinarri izango diranak eta, horrek dauan garrantzia kontuan hartuta, udalbatza honek jente-aurrean jarri gura dau marti eta apirila osoan, halan gura dauanak oharrak eta iradokizunak egin daizan.
Como conocerás el Ayuntamiento está inmerso en el proceso de elaboración y aprobación del Plan Especial de Protección y Conservación del Casco Antiguo de Larrabetzu (PERI). En la actualidad el Ayuntamiento ha redactado el Documento de Avance del mencionado Plan Especial con el fin de fijar unas bases ciertas y aceptadas, que facilite así la tramitación del Plan. En el Avance se establecen una serie de criterios y objetivos que servirán de base a la redacción propiamente dicha del Plan Especial y, debido a su relevancia, esta corporación quiere someterlo a exposición pública durante todo el mes de marzo y abril al objeto de que puedan formularse observaciones y sugerencias por quien lo desee.
Jakingo dozun lez, Udala, Larrabetzuko Urigune Historikoko Babes eta Zaintzarako Plan Berezia egiten eta onartzen dabil murgilduta. Gaur egun, Udalak aitatutako Plan Berezi horren Aurrerapen Agiria idatzi dau egiazko oinarriak eta ontzat emondakoak finkatzeko, holan Planaren tramitazinoa errazteko.
https://twitter.com/larrabetzuudala
ESKOLA PUBLIKOA Lehendakari Agirre, z.g. 94 455 81 72 KZ GUNEA Anguleri jauregia 94 403 33 74 FUTBOL ZELAIA Errebale, z.g. 635 722 696 FRONTOIA Lehendakari Agirre, z.g. 94 455 82 76 UDAL IGERILEKUA Lehendakari Agirre, 4 94 455 71 32 OSAKIDETZAKO KONTSULTATEGIA Kontsultategia: 944 557 000 Hitzordua: 946 007 400 Larrialdiak: 944 100 000 Harremanetarako: Helbidea: Errebale 2 Telefonoa: 944 557 000
Sei hilabete igaro dira BIZI LARRABEZTU aldizkariaren lehen alea argitaratu genuenetik eta herritarrak informatuta mantentzeko lanean jarraitzen dugu. Esku artean duzun ale honetan 2015.urteko kontuak eta 2016. urteko aurrekontuen atal nagusiak aurkezten dizkizugu. Honen inguruko informazio gehiago www.larrabetzu.eus orrialdean aurki dezakezu. Aldizkarian udaleko berdintasun batzordeak 2016rako egindako planifikazioa ere aurkezten da eta baita memoria historikoaren berreskurapenari buruz egindako erreportaia bat ere. Aurreko alean egindako moduan, herriko elkarte baten inguruko idazkia ere badakar ale honek, Olarreta pilota elkarteari dagokiona oraingo honetan.
PERI
www.facebook.com/larrabetzun
UDALETXEA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 94 455 7029 ANIMAZIO SOZIOKULTURALA Anguleri Jauregia 94 455 79 09 BAKE EPAITEGIA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09 GIZARTE LANGILEA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 UDAL ARKITEKTOA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 UDAL BULEGOA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 udala@larrabetzu.e HAURRESKOLA Andra Mari, 35 94 455 71 73
AURKEZPENA
UDALA: PERI
www.larrabetzu.eus
AURKEZPENA 2 PERI. OBRAK 3 GIZA ESKUBIDEEN URRAKETA ETA MEMORIA HISTORIKOA Larrabetzu 1936-1945 4-5 BERDINTASUNA 6-7 UDAL KONTUAK 8-9 OLARRETA PILOTA ELKARTEA 10-11 EUSKARA SUSTAZTEKO ERABILERA PLANA 12
1. En Febrero se ha cambiado el techo de uno de los módulos de la Haurreskola, debido a la aparición de goteras. Total factura: 5.841 € 2. Modificaciones en el acceso a la piscina para cumplir con las recomendaciones del GV. Total factura: 11.670 € 3. A final de marzo comienzan las obras para arreglar el camino de Bidekurtzeta. Presupuesto: 94.730 €
3
Jarri gurekin harremanetan!!! E-posta: memoria@karraderan.org Telefonoa: 650.65.77.61
CONTÁCTANOS: • Si has sido testigo directo de lo acontecido en el periodo 1936-1945. •S i tienes conocimiento de lo sucedido en la época. •S i en su día encontraste restos del cinturón de hierro en la zona. • Si tienes en tu domicilio documentación de la época • Si tienes noticias de enterramientos en la zona •S i tiene cualquier tipo de información interesante sobre el época o el cinturón de hierro en Larrabetzu... Entre todos y todas estamos reescribiendo la historia. Tenemos que recuperar nuestra memoria y darla a conocer…. Escríbenos a memoria@karraderan.org o llámanos al teléfono: 650.65.77.61
instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/
4
Baina lasterketaz haragoko ekimena da Karraderan. 1936ko gerrako eta lehen frankismoko garaietan Larrabetzun izandako giza eskubideen urraketak ikertzeko eta Burdin Hesiaren aztarnak balioan jartzeko egitasmo osoa darama altzoan. Eta horretan dihardu iazko martxotik. Oroimen historikoa berreskuratzeko hitzarmena sinatu zuten orduan Karraderan Kirol eta Kultur Elkarteak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Larrabetzuko Udalak. Eta Eusko Jaurlaritzaren babesa ere jaso zuen egitasmoak. Ordutik hona, hainbat lan egin dira norabide horretan, hamaika herritarren borondatezko lan eta konpromisoari esker. Askoren artean, Burdin Hesiaren aztarnen sailkapen arkeologikoa eta garbiketa egin, 36ko gerra bizi izan zuten hainbat larrabetzuarren lekukotza jaso eta garaiko gertakariak balioan jartzeko ibilbide kulturalen diseinuan aritu da lan taldea lanean. Eta hiru borrokalari errepublikarren hobiak ere aurkitu dira orain arteko jardunean, Urkulu mendin eta Leginan.
• I nteresekoa den beste ezeren berri baduzu…
https://twitter.com/larrabetzuudala
Hiru urte dira BH Karraderan lasterketaren lehen edizioa egin zenetik. Mendi lasterketa hutsa izatetik harago, herriko historia eta kultura lantzeko kirol proba gisa sortu zen. 31 kilometroko lasterketa prestatu zen Larrabetzuko mendietan zehar dauden Burdin hesiaren aztarnetatik, horretarako, 36ko gerrako gertakarien historia gogora ekarri eta balioan jartzeko asmotan. Aurreko edizioetan 300 korrikalari inguru elkartu dira ekitaldian eta, eguraldia gora behera, giro onez herritarren borondatezko laguntzari esker antolatzen da eguna. Anoa puntuetan, bidegurutzeetan eta edozein txokotan lasterkariak laguntzen izaten diren boluntario horiengatik ez balitz, ez litzateke lasterketarik egongo. Horregatik, inor baino gehiago, larrabetzuarrak dira eguneko protagonistak.
Euskal Herrian 6.300 pertsona baino gehiago hil ziren 1936ko gerran. Eta Bizkaian 903 lagun fusilatu ala exekutatu zituzten frankistek 1937tik 1945era bitarte. Era batean ala bestean, milaka izan dira gerra eta frankismo garaietako bortizkeria beren larruazalean sufritu zutenak. Eta horregatik, beharrezkoa Larrabetzuko giza eskubideen urraketak ikertzea, fusilatuak, bonbardaketa eta tiroengatik hildakoak, langileen batailoietan esklabotza lanetan aritu zirenak, isunak ordaindu zituztenak, ilea moztu zieten emakumeak, erbestera joan behar izan zirenak ala preso egon zirenen memoria bizirik gordetzeko. Frankismoaren aurka eta demokrazia eta askatasunaren alde borrokatu eta errepresioa jasan zuten herritarren oroimena gordetzeko. Mina ekarri zuen 1936ko Gerrak, baina herri honen ondare historikoa da. Herri gisa ikertu, ezagutu eta gorde behar den ondarea.
• 1 936 eta 1945 urte bitarteko gertakarien testigu zuzena bazara. • Garaiko gertakarien berri jaso baduzu. •T xikitan, Burdinazko Hesiaren aztarnetan jolastu baduzu. • E txean, garaiko dokumentazio idatzia ala argazkirik baduzu. • Hilobiraketen berri baldin baduzu.
www.facebook.com/larrabetzun
Sastrakaz beteriko zuloak ez dira zulo soilak. Eta han-hemenka dauden harri multzoak ez ditu, berez, naturak pilatu. Lur azpian dauden balak, ez ditu inork lurperatu. Hamaika dira Larrabetzuk gordetzen dituen 1936ko gerraren aztarnak. Ezkutuan daude batzuk eta ageriago besteak. Baina denak, duela zortzi hamarkada Frankoren armadari eusteko eraikiak. Aurten, 80 urte beteko dira armada Espainiako Errepublikaren aurka altxatu zela. Eta 80 urte beteko dira, altxamendu horri eusteko Bilbo defenditzen zuen 80 kilometroko defentsa sarea eraikitzeari ekin ziotela. Gerora, matxinatuek Burdin Hesi gisa bataiatuko zutena, alegia. Mendi bazter horietatik lasterka arituko dira hilaren 12an, Burdin Hesia Karraderan lasterketan.
www.larrabetzu.eus
OROIMENERAKO URRATSAK
80 urtez lurperatutako errealitateari lurra kendu eta pixkanaka airera ateratzen ari da Karraderan elkartea; hiru belaunaldiz isilpean izan den historia berridazten, alegia. Norabide horretan jarraituko du datozen urteetan ere, 1936 eta 1945 urteen bitarteko larrabetzuar guztien historia lur azpitik atera eta, zortzi hamarkadaz indarrez ezkutatu eta isilarazi den historiari ahotsa jartzen. Beharrezkoa da gertatutakoa ahanzturatik berreskuratu eta Larrabetzuko historiaren zati bat ezagutzera ematea. Datozen belaunaldiek jakin eta ulertu dezaten herrian zer gertatu zen, eta horrek zer eragin zuen. Sastrakaz beteriko zuloak ez daitezen berriz izan zulo soilak, han-hemenka pilatuta dauden harri multzoek zentzua izan dezaten, eta lur azpian, ez dadin bala bakar bat ere geratu.
5
8
UDALETIK BULTZATUKO DOGU: • L ana eta enplegua baldintza duinetan banatua izan dadin • Zaintza lanak partekatuak izan daitezen • Afektibitatea eta sexualitatea modu anitzean
Gertukoan ere, Euskal Herrian bertan, lege eta araudiek berdintasunaren aldeko marko orokorra ezarria badute ere, badugu eman beharreko urrats ugari. Izan ere, berdintasun faltsuaren diskurtsoa hedatzen dihardu, eta honek, berdintasunaren alde aktibatu beharreko neurriak moteldu besterik ez ditu egiten, egoera irreal bat irudikatuz.
6
Udaletik garbi daukagu, benetako eskubideen berdintasuna lortzeko bidea, eguneroko lanari eustea dela. Bai erakundeetan bai jendartean ere. Gure herriko emakumeen ahotsa entzun nahi dugu; merezi duten lekua eskeini, haien beharrizanetara erantzun, ekarpenak egiteko esparruak zabaldu… Honen adibide garbia Txokoan da. Larrabetzuko emakume pilotariek egin duten lana eta aurrera egiteko erakutsi duten indarra aipatu nahi dugu. Era horretako ekimenak txalotu eta gehiago gauzatzeko animatu nahi ditugu gure herriko emakumeak. Udala beti egongo da haien alde.
• Estereotipoak zein rolak gaindituak izan daitezen • Eraso sexual eta sexistak desagertu daitezen • Prekarietateak eta pobreziak emakume izena eduki ez dezaten • Erabakiguneetan aritzeko aukera berak sor daitezen
ZER EGITEN GABILTZA UDALEAN: • Indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloa martxan jarri dogu. • Lezamako Bake Epaitegian gertatutakoa salatu dogu eta osoko bilkuran aho batez aprobatu. Erasoak salatu egingo doguz! • Ikastaroak antolatu. Prestatuta daukaguz bi: Autodefentsa eta Hizkuntzaren erabilera (ikuspuntu androzentrista). • Larrabetzuko Emakume Taldearen sorkuntzaren parte aktiboa izan gara. Bertan egongo gara.
Compromisos de actuación adquiridos por el Ayuntamiento: • Puesta en marcha de un protocolo de actuación ante la violencia machista. •D enuncia de cualquier agresión o ataque machista: En el pleno de febrero se aprobó por unanimidad una moción en contra de los funcionarios judiciales por su actuación en el Ayuntamiento de Lezama (la moción se puede leer en www.larrabetzu.eus) •P uesta en marcha de diferentes cursillos a lo largo del año: autodefensa, utilización del lenguaje. • Participación en el embrión del nuevo grupo de mujeres de Larrabetzu. •C ontrolar que las decisiones internas o públicas que se tomen desde el Ayuntamiento tengan como base la igualdad de oportunidades. •A brir una ventana a cualquier aportación en este tema a través del correo electrónico del Ayuntamiento udala@larrabetzu.eus o contactando directamente con la responsable de la Comisión de Igualdad Arantza Itziar.
instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/
Finantza krisiak eragindako murrizketek lehenik, eta ustez bertatik ateratzeko hartutako hainbat neurrik ondoren, azken urteotako jazarpen bortitzena eragin dute jendartearen eskubide oinarrizkoenen galera orokorrean, eta bereziki emakumeen eskubideengan. Eta horrela, diskurtso eta praktiken arteko kontraesanak agerikoak ari dira izaten, parekidetasunaren, ekitatearen eta berdintasunaren esparruan.
• Libreki eta seguru bizi ahal izan dadin
Desde el Ayuntamiento vamos a luchar diariamente por la igualdad de oportunidades para las mujeres. La labor es diaria y contínua porque hay mucho camino por recorrer.
https://twitter.com/larrabetzuudala
Emakume-gizon eta borroka feministari esker, asko izan dira emandako urratsak emakumeen eskubideen alde, baina ezin dugu ahaztu gaur egun, zoritxarrez, leku askotan badela eman beharreko pausurik emakumeen eskubide oinarrizkoenak eskuratzeko bidean.
Gracias a la lucha feminista se han dado muchos pasos en la igualdad de oportunidades, pero desgraciadamente tenemos que reconocer que en mucho ámbitos de nuestra vida diaria todavía falta mucho por hacer.
www.facebook.com/larrabetzun
Udaletik emakumeei ahotsa eman nahi diegu
www.larrabetzu.eus
MARTXOAK
8 DE MARZO. Demos voz a las mujeres.
• E ste año publicaremos un trabajo sobre la historia colectiva de las mujeres en Larrabetzu.
• Edozein aportazio jasotzeko, hemen helbide bat: udala@larrabetzu.eus edo zuzenean Berdintasun Batzordearen arduradunarekin kontaktatu (Arantza Itziar). • Udalaen hartzen diren erabakiak, beti berdintasuna oinarritzat edukitzea zihurtatu. • Larrabetzuko emakumeen historia kolektiboari buruzko lan bat aurkeztuko dogu aurten
7
www.larrabetzu.eus
UDAL KONTUAK
2016ko AURREKONTUAK: Larrabetzuko Udala - Ayuntamiento de Larrabetzu
Diru gehiago proiektu estrategikoentzat. EJERCICIO ECONÓMICO DE 2016
CAPÍTULOS
DENOMINACIÓN
Importe
A) OPERACIONES CORRIENTES 1
Gastos de Personal
455.911,00
2
Gastos de Bienes Corrientes y Servicios
3
Gastos Financieros
4
Transferencias Corrientes
Ahora este ayuntamiento se encuentra en la situación en la que l la devolución a la Diputación será de 126.783 euros. Esto supone que los ingresos para el 2016 serán menores de lo previsto.
698.301,00
En el año 2015, con la devolución correspondiente del 2014, el Dinero que el Ayuntamiento de Larrabetzu recibió de la Diputación fue de 1.399.000 euros Para el año 2016, lo que recibiremos de la Diputación será de 1.310.000 euros un 6,37% menos que en el año 2015.
1.027.250,00 1.200,00
B) OPERACIONES DE CAPITAL Inversiones Reales
88.864,00
9
Pasivos Financieros
21.900,00
https://twitter.com/larrabetzuudala
6
TOTAL PRESUPUESTO DE GASTOS
La Diputación de Bizkaia nos informó en Octubre que el año 2016 tendríamos que devolver a la diputación 81.418 euros, debido a que las cuentas de la diputación no cumplían con lo previsto, con el consecuente impacto para las cuentas municipales.
www.facebook.com/larrabetzun
RESUMEN ESTADO DE GASTOS
Cierre del 2015: La diputación nos pide más dinero del previsto
2.293.426,00
RESUMEN ESTADO DE INGRESOS CAPÍTULOS
DENOMINACIÓN
Importe
A) OPERACIONES CORRIENTES 1
Impuestos Directos
395.000,00
2
Impuestos Indirectos
70.000,00
3
Tasas y Otros Ingresos
350.553,00
4
Transferencias Corrientes
1.471.473,00
5
Ingresos Patrimoniales
6.400,00
6
Enajenac. de Invers. Reales y otros ing.¡r. deriv. Act. urbanist. TOTAL PRESUPUESTO DE GASTOS
SARRERAK
8
Herri mailan, diru-sarreren gorakada ez da larrabetzuarren presioa igotzean oinarrituko eta gehien behar dutenentzako diru-laguntzak mantentzen jarraituko dugu.
GASTUAK Eraginkorragoak izateko, gastuak murrizten jarraitu nahi dugu. Adibidez, telefono-gastua %15 merketzea lortu dugu (eguneroko funtzionamenduan).
GARAPEN SOZIAL ETA EKONOMIKOA Larrabetzurentzat estrategikoak diren proiektuei lagundu: nekazaritza, memoria historikoa, garapen sozial ekonomikoari laguntza zuzenak, …
2.293.426,00
PROIEKTUAK
GARDENTASUNA
Larrabetzurentzat oinarrizkoak diren proiektuak garatzen jarraitu: mugikortasun plana (Errekondo kalea, Lehendakari Agirre kalea, aparkalekuak...), Bertoko azpiegiturak (Errebale 2rako proiketuak, abadearen etxea, Gure Etxea zaharra...).
Kontuen egoerari buruzko aldizkako informazioa eman.
INGRESOS
Los ingresos totales suponen un 5,6 % más que lo previsto. El aumento se ha debido a la recaudación por impuestos sobre construcción, tasas de basuras y la empresa Conten. También ha repercutido la subvención recibida en 2015 por el arreglo del tejado del edificio del Ayuntamiento realizado en 2014. GASTOS
Tras la última modificación de crédito realizada en diciembre, nos quedamos al 94% del previsto. La no finalización de las inversiones previstas (Ludoteca nueva, Errekondo, red de aguas, terminar el PGOU), ha supuesto que en la partida de las inversiones estemos al 33% de lo previsto.
El remanente del Ayuntamiento el 1 de enero del 2016 es de: 767.068,79 € Vamos a incorporar al presupuesto del 2016 las inversiones no finalizadas en el 2015:
instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/
B) OPERACIONES DE CAPITAL
2015. Terminamos el año con las cuentas saneadas.
• PGOU: 19.456,80 € • PERI: 44.027,25 € • Reposición Red de Agua:91.290,57 € • Ludoteca nueva: 155.345,61 € • Urbanización calle Errekondo: 114.641,84 € Teniendo en cuenta lo anterior, el remanente a día de hoy en el 2016: 342.306,72 € De esta cantidad, dedicaremos una parte a lo que la Diputación nos pide que devolvamos y no estaba reflejado en el presupuesto del 2016. 9
www.larrabetzu.eus
EGUENA
Lau entrenatzaile ari dira astero Olarretan. Erlantz Garcia, Joanes Camara, Maialen Rodriguez eta Ane Villanueva. Esku pilotan 30 neska mutiko badabiz, eta beste 50 lagunetik gora palan. Eta aste osoko jarduna frontoian. Esku pilotako bi entrenamenduren ostean, gaur fisikoa landuko dute palan ari direnek. Entrenamendu laburragoa, baina kirol plangintzaren barruan.
BARIKUA
EGUAZTENA
“Gure lana ondo egitearen ondorio be bada hau guztia” aitortzen du Erlantz Garcia entrenatzaileak. Urteak neska mutikoak entrenatzen, eta poz berezia nabari zaio zeregin horretan. “Giro oso euskaldunean ari gara” eta “kalean baino euskara gehiago entzuten da frontoian” berak nabarmendu duenez. “Kirol gogorra da esku pilota, baina neska mutikoak ondo ikasten ari dira” entrenatzaileak dioskunez, eta ikusten denez kirolari berriak gogotsu ari dira astero entrenatzen.
Hasi da eskola kirola. Asteburuan topaketak, txapelketak eta partidak. Uribe Kostan ibiltzen dira esku pilotan dabiltzanak, txapelketa eta kategoria ezberdinetan bikoteka. Palakoak topaketak dituzte asteburuetan. Miribillako frontoian be, lantzean
behin neska pilotariak batzen dira, beste herri batzuetako neskekin batera. Gaur egun Olarreta eta Larrabetzu nesken eremuan erreferentzia bihurtzen ari dira, bai palan eta baita esku pilotan be ari direnen kopurua eta maila ikusita.
ZAPATUA
neko hasi dira txapelketa eta topaketetan parte hartzen. Mini teniseko pala, eta gomazko pilotarekin dabiltzan alebinak entrenatuko dira gaur. Arrastiko 16:00etan hasi eta 19:00ak arte pala eta pilotakadak ikusi eta entzuten dira sarearen beste aldetik.
lan guztia ikusiko da”. Etenbako hobekuntza ikusten du Gorkak kirolarien artean, “ez bakarrik kirol mailan, hezkuntza aldetik be asko daukagu egiteko”. Entrenatzaileekaz “oso pozik” dago Saratxu, “lan itzela egiten ari dira egunero egunero Maialen, Ane, Joanes eta Erlantz”. Palakoak gogotsu ari dira entrenatzen. Eta frontoiko sarreran eta barruko panelean asteburuko kartelak ipinita daude.
Goizean hasita partiduak egoten dira herriko frontoian. Pala partiduak esku pilotakoak baino luzeagoak izan ohi dira, eta horregatik tarte luzeagoa behar izaten da. Gure herriko neska-mutilak astebururo ari dira jokatzen, txapelketa ezberdinetan
gainera. Aurten dagoeneko Euskal Herri mailako pare bat finalera heldu dira Olarretako palistak. Ematen duenez txapel bat baino gehiago eskuratuko dituzte, eta zer ospatua egongo da.
DOMEKA
ASTELEHENA MARTITZENA
Palan jokatzeko aukera dago aspaldian herrian. Orain txikitatik hasi daitezke neska zein mutil. Lehenago neskek baino ez zuten jolasten gurean, baina gaur egun denetarik dago. Eta ilusioagaz hasi da mutiko talde bat behe mailatik. 10 bat neska mutil txiki ari da entrenatzen. Eta dagoe-
Ia egunero hurbiltzen da frontoira Gorka Saratxu be. Olarreta elkarteko zuzendaritzako kidea da. Eskuartean aste honetako kartelak eta egutegia. Asteburuko kartelak eta deialdiak. Bigarren denboraldia du urte bakarrean. “Gogorrena hasiera izan zen, dana barria eta denboraldia hasita, baina ikasi dugu, eta bagoaz ohitzen” dio berak hasierako gogoa eta ilusioa gogoratuz. Baina “politena dagoen giroa ikustea da, eta urte batzuk barru hemengo
Aste osoa entrenatzen ibili ostean, zapatu-domeketan izaten dituzte partiduak entrenatzaileek be. Joanes eta Erlantz palan ari dira, bikote ezberdinetan. Ane Villanuevak eta Maialen Rodriguezek be palan jokatzen jarraitzen dute. Ez dira nekatzen. Frontoia daukate aste osoan izerdi, neke eta atseden leku. Domeka arrastia da, eta Joanesek ordezkatu du, aste osoan sarreran egon den Jone Goiri.
Izan be, Jone Goiri bera da frontoiko egunerokoa ondoen ezagutzen duena, lan egiteaz gain Olarretako zuzendaritzako kide eta Txokoan emakume pilotarien elkartean be ari da. Domeka arrasti eta iluntzetan Joanesek ikusten du zelan neska mutikoak ari diren frontoian olgetan. Kaleko arropakaz, negu zein uda. Olgetan. Frontoia horretarako da eta.
instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/
Ez dira 17:00ak baina bokata jaten agertu dira beste dozena bat pilotari. Poltsa gorria eskuan, bertatik takoak jartzeko materiala atera dute. Eskuak prestatu, bokatari azken haginkada emon, eta kantxara doaz hauek be. 9 eta 10 urtekoak dira. Dagoeneko txapelketetan dabiltzan 3 neska eta 9 mutil.
Aste osoan frontoia beterik
https://twitter.com/larrabetzuudala
10
Arrastiko 16:00etan eskolatik urten eta neska mutikoak arineketan frontoira doaz. Pozik. Girotzeko olgetan hasi, eta bata bestea harrapatzen ibiltzen dira batetik bestera. Eta olgetan jarraitzen dute. Pilotazaletasunean murgiltzen ari dira 6 eta 7 urteko 14 bat neska mutiko.
www.facebook.com/larrabetzun
OLARRETA PILOTA ELKARTEA
11
INAUTERIAK, SANTA AGEDA ETA EMAKUME CUP
Euskara Sustatzeko Erabilera Plana (ESEP) 2015-2017 2015. urtean herriko hainbat lagun batu ginen euskarari indar berritua eman guran. Larrabetzu euskararen arnasgunea dugu gaur egun, eta etorkizunean ere hala gura genuke. Eta horregatik, euskararen diagnosia egin genuen. Diagnosiaren eta 2011ko erabileraren neurketaren arabera, lehen euskaldunak ziren eremuetan gazteleraren presentzia handituz doa. Honetaz kezkaturik, plan estrategikoa martxan jartzea adostu genuen, euskal komunitatea ilusioz elkartu, eta sendotzeko asmoz. Urtebetean oso esperientzia onak jaso ditugu: Darabilgu, gure logoa; web orria, darabilgu.eus,; 40tik gora lagunek egin zuten hizkuntza jarrerak aldatzeko formakuntza tailerrak; kultur ekitaldiak; liburu eta euskararen egunak; euskara ikasteko dirulaguntzak handitu… Urte amaierarako, 100 lagun baino gehiagok hartua zuten euskara indartzeko ardura! Aurten ere egitasmo berriak daude. Hauek Web orrian dituzue. Euskara guztion arteko komunikazio tresna dugu. Dakienak erabiliz eta ez dakienak ulertuz edo ikasiz, herri guztia partaide izatea da gure ametsa; eta amets hau, zurekin bizi gura dugu. Euskalgintzan ere elkar gaitezen!
En el Ayuntamiento entendemos que el euskara en Larrabetzu es vehículo de comunicación y cultura. El idioma es una de las expresiones culturales más arraigadas de una comunidad y por eso creemos importante preservar lo que se denomina “arnasgunea”, zona donde el euskara se habla con normalidad. Asi, en 2015, elaboramos un diagnóstico para conocer su verdadera realidad, y un plan estratégico que quiere incluir a tod@s l@s cuidadan@s en la defensa de sus derechos lingüísticos, para que cada uno pueda utilizar su idioma, en el entorno bilingüe que nos rodea. Nuestros esfuerzos se dirigen a animar a quien lo sabe para que lo comparta, al que lo aprende para que lo practique, y a quien no lo sabe para que lo entienda y/o lo aprenda. Con ello no sólo nos enriquecemos todos, sino que también nos relacionamos de manera diferente con nuestros vecinos, fomentando el entendimiento mutuo.
www.darabilgu.eus
ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO, SARTU GURE WEBGUNEAN: WWW.LARRABETZU.EUS ETA ARGAZKI GALERIAN IKUSIKO DITUZU.