http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Orrialdeak/default.aspx
URTE BARRI ON DANOI!
2018ari amaierea emoten deutsogu eta 2019a
hasten jaku. Aurten be zenbatu ezinak izan dira
herrian egin diran proiektuak, herri-ekitaldiak,
jarduerak… Batzuk baino ez aitatzearren:
LARRABETZU2025 parte hartzeko proiektuak
etxebizitza, hondakin, euskerea eta abar
moduko proposamen zehatzak ekarri dauz
mahai ganera. Herriko auzotarrek aurkeztu
dabezan eta datozen hil honeetan landuko
diran proposamenak.
Derrigorrez aitatu behar da herritarrek
EUSKARALDIAN euki daben partaidetza:
506 pertsona izan ziran euskerearen aldeko
proiektu honetan parte hartze aktiboa eukiteko
izena emon ebenak.
Aldi berean, garrantzitsua da martxan dagozan
eta laster amaituko diran obrak azpimarratzea:
aparkaleku barria Agirre Lehendakarian,
aterpe barria plazan, lekua lehengoratutea
Miranda bihurgunean, eragingarritasun
energetikoaren hobekuntza pelotalekuan LED
argiak instalauta…; guztira 560.000 euro baino
gehiagoko inbertsinoa herr