BIZI LARRABETZU 2020

Page 1

22

Zenbakia/Uda 2020


2 2020ko Uda BIZI LARRABETZU SARRERA / PRESENTACIÓN

Argitaratzailea: Larrabetzuko Udala / Lege Gordailua: BI-1309-2015 / Diseinua, maketazioa eta inprimaketa: ALDIZKARIAREN KOSTUA: 16 orrialde. 1.050 ale: inpresioa + edizioa + maketazioa + banaketa: 1.450 €


2020ko Uda BIZI LARRABETZU 3

SARRERA / PRESENTACIÓN

HERRI BIZIA, HERRI OSASUNTSUA Gauza jakina da Larrabetzu herri bizia dala, eta, zelan ez, holan izaten segidutea gura dogu. Baina ez dago osasun bako bizitasunik, horregatik, ondinokarren arduraz jokatzeko eskatzen deutsuegu, gogorrena pasa dogula emoten dauan arren, koronabirus ditxosoa gure artean dagoalako ondino be. Bizi eta osasuntsu gura zaituegulako. Konfinamendua hasi zanetik makinatxu bat neurri hartu doguz, hamaikatxu lan egin doguz herritarron laguntzagaz (dala informatzeko, dala herritarrei laguntzeko, dala konfinamendua arintzeko, dala eragindako kalte ekonomikoak zelanbait leuntzeko…). Horren barri emoten deutsuegu ale honetan. Eskerrak emon gura deutsueguz, bereziki, halako zereginetan parte hartu dozuen larrabetzuarrei. Hori dala eta, danari leku egitea ezinezkoa jakunez, horreetako batzuen testigantza ekarri dogu orriotara. Baina bizitzak aurrera darrai, eta aurrera darraigu geuk be. Beste fase batean gagoz sartuta eta bestelako erabagiak hartzeko ordua da:

liburutegia, kiroldegia, igerilekua, kultureskaintza, udalekuak… Bagoaz, honenbestez, “normalidade barria” deritxan horretara hurbiltzen. Ez da fazila, atzokoak ez daualako gaurko balio, eta gaurkoak bez, segurutik, biharko. Edozelan, argi daukaguna da edozeren gainetik herritarren segurtasuna lehenetsiko dogula, eta ez dala berau bermatuko ez dauan zerbitzurik emongo. Uda jatorku orain. Saia gaitezan gozatzen, eta egin daigun, ahal dala, bertatik bertara: bertoko dendatan erosiz, bertoko taberna eta jatetxetan janez eta edanez, bertako kulturaz, inguruaz eta berbakaz gozatuz. Eta egin daigun, lehen esan bezala, arduraz eta zentzunaz. Animo guztioi eta besarkada handi bana gehien sufritzen dozuenoi. Larrabetzu es un pueblo vivo y, cómo no, queremos seguir siéndolo. Pero no hay vida sin salud, por lo que pedimos al vecindario que actúen con responsabilidad, porque el Coronavirus todavía está entre nosotros. Entre todas y todos saldremos de esta. Queremos un Larrabetzu alegre, solidario, dinámico, … y sano!

AURKIBIDEA TELEFONO-GIDA...................................................................... 2 SARRERA....................................................................................... 3 OBRAK.......................................................................................4-5 UDAL DIRU LAGUNTZAK................................................... 6-7 KORONABIRUSA LARRABETZUN................................. 8-11 KONFINAMENDUAN EGINDAKOA ............................12-13 GYN BERDEA. HERRIKO PARKEAK ............................14-15 OROIMEN TXATALAK ........................................................... 16

UDALETXEKO JENDEAURREKO ORDUTEGIA/ HORARIO DE ATENCIÓN AL PÚBLICO Ekainetik irailera /de junio a septiembre. Astelehenetik barikura. De lunes a viernes

08:00 -14:00 • UDALETXEA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 94 455 7029 • ANIMAZIO SOZIO- KULTURALA Anguleri Jauregia 94 455 82 71 • BAKE EPAITEGIA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09 • GIZARTE LANGILEA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 • UDAL ARKITEKTOA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 • UDAL BULEGOA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 udala@larrabetzu.eus • HAURRESKOLA Andra Mari, 35 94 455 71 73

• ESKOLA PUBLIKOA Lehendakari Agirre, z.g. 94 455 81 72 • KZ GUNEA Anguleri jauregia 94 403 33 74 • FUTBOL ZELAIA Errebale, z.g. 635 722 696 • FRONTOIA Lehendakari Agirre, z.g. 94 455 82 76 • UDAL IGERILEKUA Lehendakari Agirre, 4 94 455 71 32 • OSAKIDETZAKO KONTSULTATEGIA Kontsultategia: 944 557 000 Hitzordua: 946 007 400 Larrialdiak: 944 100 000 Harremanetarako: Helbidea: Errebale 2 Telefonoa: 944 557 000


4 2020ko Uda BIZI LARRABETZU OBRAK • Eskolan leihoak aldatzea. 3 gelako leihateak aldatu dira. Horrela, ikasgelen isolamendua hobetzen da. Azken urtean 5 gelatan aldatu dira leihoak. Aurrekontua: 19.850 € • Autokarabanentzako aparkalekuaren eta aisialdirako gunearen obrak uztailan amaituko dira. Aurrekontua guztira: 172.510 € • Martxan dira Belarrinagako ur-hornidurako sarea hobetzeko obrak. Enpresa: Urre. Aurrekontua: 82.700 € • Plazako aterpearen obra lizitatu da. Eskaintza onena duen enpresa: Zamacola Construcciones. Aurrekontua: 196.749 €. Gauzatzeko epea: 20 aste. • Han comenzado las obras para la mejora de la red de • Cambio de ventanas en la escuela. Se han cambiado los ventanales de 3 aulas. Con esto se mejora el aislamiento de las aulas. En el último año ya se han cambiado las ventanas en 5 aulas. Presupuesto: 19.850 € • En julio finalizarán las obras del parking de autocaravanas y zona de esparcimiento. Total presupuesto: 172.510 €

abastecimiento de aguas en Belarrinaga. Empresa: Urre. Presupuesto. 82.700 € • Ha sido licitada la obra de la zona cubierta de la plaza. La empresa con la mejor oferta calidad/precio ha sido Zamacoa Construcciones. El presupuesto es de 196.749 €. Plazo de ejecución 20 semanas.


2020ko Uda BIZI LARRABETZU 5

El pasado año se detectó que había problemas en el césped artificial del campo de fútbol, problemas que afectaban a la estabilidad del terreno y que podían suponer un riesgo para todas las personas que practicaban deporte en el campo. Tras varias reuniones con la empresa que había renovado el césped en el año 2014, esta reconoció que era un problema de fábrica, del material empleado, problema que existe en numerosos campos de fútbol en los que se ha instalado ese tipo de césped (Errenteria, Azpeitia, Bilbao…)

FUTBOL ZELAIA Iaz antzeman zen arazoak zeudela futbol-zelaiko soropil artifizialean. Arazo horiek lurraren egonkortasunari eragiten zioten eta arriskutsua zen bertan jokatzen zuten pertsona guztientzat. 2014 urtean zelaia berritu zuen enpresarekin hainbat bilera egin ondoren, enpresa horrek aitortu zuen fabrikazio arazoa zela, material-arazoa, hain zuzen ere. Arazoa futbol-zelai askotan dago: Errenteria, Azpeitia,

Bilbo… Arazo horren aurrean, bi bide zeuden: gaia auzitegietara eramatea ala enpresarekin negoziatzea. Bigarren bidea hautatu genuen eta urtarrilean ados jarri ginen: enpresak zelaia guztiz berrituko du, kalitate hobeko beste bat jarrita, duela 6 urte ordaindutakoarekiko % 60ko deskontuarekin. Guztizko aurrekontua: 51.000 €. Soropil berriak 11 urteko bermea izango du.

Ante este problema había dos opciones: llevar el tema a tribunales o negociar con la empresa. Optamos por la segunda opción. Así, en enero llegamos a un acuerdo según el cual la empresa renovará completamente el césped, colocando uno nuevo de mejor calidad, haciendo un descuento de un 60% respecto a lo pagado hace 6 años. Presupuesto total 51.000 €. El nuevo césped tendrá una garantía de 11 años.

Uztailaren 1an udal igerilekuak irekiko dira. Igerilekuetan sartu ahal izateko, zorrotz bete beharko da prestatu den protokoloa. El 1 de julio se abrirán las piscinas municipales. Para poder entrar en las piscinas se tendrá que cumplir escrupulosamente el protocolo preparado.


6 2020ko Uda BIZI LARRABETZU

DIRULAGUNTZAK.

En los plenos de abril y mayo se han aprobado las subvenciones municipales anuales:

DIRU LAGUNTZAK 2020 KIROL ELKARTEAK Txokoan......................................................................3.213,00 € Olarreta...................................................................... 7.889,89 € Uritarrak......................................................................7.684,95 € Guztira...................................................................18.787,84 € KULTUR ELKARTEAK Zutunik!......................................................................8.700,00 € Izar Argia..................................................................... 1.710,00 € Gaztelumendi...........................................................3.150,00 € Itallen..........................................................................2.000,00 € Bizkargi......................................................................2.000,00 € Guztira.................................................................. 17.560,00 €

PUTZU SEPTIKOAK 3 eskaera....................................................................... 460,90 € EUSKARA IKASTEKO DIRU LAGUNTZAK 6 eskaera................................................................... 1.058,00 € BEHARRIZAN EKONOMIKOAK DITUZTEN FAMILIAK 8 eskaera................................................................... 2.478,00 € Guraso Elkartea...................................................... 9.000,00 € Gure Etxea Elkartea...............................................2.500,00 € Harrera Elkartea......................................................... 500,00 €

Edonola ere, aurten bizi dugun egoera berezia kontuan hartuta, 2021 urtean zati batean edo guztiz itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko, kontuan hartuko dira proportzionaltasun eta berdintasun oinarriak. Horretarako, kasu zehatz bakoitzaren inguruabarrak aztertuko dira. Teniendo en cuenta la situación especial de este año, en el año 2021, en el momento de justificar las actuaciones realizadas, se tomarán en consideración los fundamentos de proporcionalidad e igualdad. Para ello, se analizarán las circunstancias de cada caso concreto.


2020ko Uda BIZI LARRABETZU 7

COVI-19 DIRULAGUNTZAK EZOHIKO PREMIAZKO LAGUNTZAK, COVID-19K TXIKIZKAKO MERKATARITZAN, OSTALARITZA ESTABLEZIMENDUETAN ETA LANGILE AUTONOMOETAN DUEN ERAGIN EKONOMIKOARI AURRE EGITEKO. COVID-19a pandemiak gogor kolpatu ditu langile autonomoak eta ostalaritzako negozioak. Aparteko egoera horren aurrean, Udal Gobernu Taldeak laguntza ekonomiko berezia jarri du martxan sektore horrentzat. Maiatza eta ekainean zehar laguntza berezi horien oinarriak prestatu eta jendaurrean azaldu dira. Ordenantzan, oposizioak Gobernu Taldearen testuari egindako ekarpenak ere jaso dira eta ekaineko osoko bilkuran aho batez onartu da. Laguntzak 20.000 €-ko aurrekontua du eta beharrezkoa izanez gero, diru gehiago dedikatuko zaio. Pertsona edo erakunde bakoitzak, gehienez, 950 €-ko laguntza izango du. Laguntzak uztailean udaletxean eskatu ahal izango dira.

AYUDAS URGENTES EXTRAORDINARIAS PARA HACER FRENTE AL IMPACTO ECONÓMICO DEL COVID-19 EN EL COMERCIO MINORISTA, ESTABLECIMIENTOS DE HOSTELERÍA Y TRABAJADORAS Y TRABAJADORES AUTÓNOMOS Los trabajadores autónomos, los comercios y la hostelería han sido golpeados fuertemente en sus negocios con la pandemia. Ante esta excepcional situación, el Equipo de Gobierno ha puesto en marcha una ayuda económica especial para este sector. Durante los meses de mayo y junio se han preparado y expuesto públicamente las bases que regularán estas ayudas. La ordenanza correspondiente se ha aprobado, por unanimidad, en el pleno municipal de junio. En ella se han recogido aportaciones realizadas por parte de la oposición, al texto del Equipo de Gobierno. La ayuda tiene un presupuesto de 20.000 €, y en caso de necesidad, podrá contar con más dinero de partidas vinculadas. La ayuda máxima por persona o entidad será de 950 €. En julio se podrá comenzar a pedir las ayudas en el ayuntamiento.


8 2020ko Uda BIZI LARRABETZU

Covid-19 LARRABETZUN Bizi Larrabetzu aldizkariko ale honetan inoiz baino gehiago zuongana, herritarrongana, hurbildu gura izan dugu. Denok daukagu bizi izandakoaz, eta oraindik ere bizi dugunaz, berba egiteko beharra. Dendaria, tabernaria, osasun-arloko langilea, laguntzasarean parte hartu duen gaztea, laguntza-saretik laguntza jaso duen adinekoa, batxilergoko ikaslea, desinfekzio-taldean parte hartu duen herritarra, maskarak egin dituen joskilea... Gura genuke herritar guztion testigantza hemen jaso, baina hori ezin denez, herrikide batzuei eskatu diegu beraien esperientzia eta bizipenak kontatzeko lau galdera laburretan: 1. Zelan zaude? 2. Zelangoak izan dira zuretzat azken hiru hilabeteak? Zelan bizi izan duzu konfinamendua? 3. Zelan ikusten duzu etorkizuna? 4. Zelangoa izatea gustatuko litzaizuke?

En este número de la revista Bizi Larrabetzu hemos querido acercarnos más que nunca a la ciudadania del municipio. Todos tenemos la necesidad de hablar de lo que hemos vivido y de lo que seguimos viviendo. Dependienta/e, tabernero/a, sanitaria/o, joven participante en la red asistencial, persona mayor que ha sido asistido por la red asistencial, estudiante de bachillerato, ciudadano/a que ha participado en el grupo de desinfección, elaborador/a de mascarillas... Nos gustaría recoger aquí el testimonio de toda la ciudadania, pero como eso no es posible, hemos pedido a algunas vecinas y vecinos que nos cuenten sus experiencias y vivencias en cuatro preguntas breves:

1. ¿Cómo estás? 2. ¿ Cómo han sido los últimos tres meses para ti? ¿Cómo has vivido el confinamiento? 3. ¿Cómo ves el futuro? 4. ¿Cómo te gustaría que fuera?


2020ko Uda BIZI LARRABETZU 9

INES MENIKA 1. Ondo gagoz. Orain lehen baino hobeto. Lasaiago behintzat, bai. 2. Oso gogorra izan da pasa doguna, ze, batetik, lan asko eduki dogu. Ganera, lehenengotan gauza batzuk falta izaten ziran eta ezin genduzan dendan salgai imini. Hasierako sasoi hori oso gogorra izan da. Baina, hasierako urduritasun hori kenduta, jendea oso ondo portatu da eta beti egon da laguntzeko prest, eta eskerrak emoteko aprobetxatu gura dot. Maila pertsonalean be gogorra izan da, ze alaba Lodresen dago bizitzen eta ezin izan dogu, eta orain be ezin dogu alkar ikusi. 3. Ez dakit nik, ba; motz ikusten dot, egia esan. Ez dakit zer dan hau guztia, inork be ez daki… Beldurragaz ikusten dot, ze, ondino, ez dot ikusten konpondu danik. 4. Pasa daitela hau dana gripe baten moduan, bukatu daitela eta datorrela normalidadea behingoz; oraintxe momentuan horixe da gehien gustauko jatana.

ANA SANZ 1. Poco a poco quitando el miedo a lo que hemos pasado.... 2. Los últimos tres meses han sido un poco angustiosos porque no sabíamos cómo iban a venir las cosas. Mi marido y yo somos los dos autónomos y la verdad es que lo pasas mal sin cobrar nada y con muchos recibos para pagar.... 3. Pues la verdad es que no lo veo muy bien porque para nosotros las fiestas del pueblo, el txakoli eguna, kuadrilla eguna.... nos inyecta una cantidad de ingresos que luego te deja pasar el año más tranquila y no lo vamos a tener, osea que no sé.... 4. Hombre, pues... ¡Me gustaría que fuese como siempre, jaja!

NAIA MADARIAGA 1. Orain hobeto, baina topera gabiz beharragatik eta abar. Umeak etxean dagoz eta gu lanean, eta hori ondo eroatea gatxa da. 2. Azken hilabeteak oso gogorrak izan dira, gure familia Larrabetzutik kanpo bizi da, orduan ez da erraza izan familia ezin ikustea. ERTEan egon gintzazan eta ez gengian zer pasako zan. Ume bi txiki daukaguz eta batzuetan gogorra izan da dana... Buruari bueltaka parau barik... Ganera, beharrean hasi ostean, oin ardura umeak nogaz itxi... Logistika zelan egin daukagu buruan, eta buf!!! Oso gogorra dana!! Baina gero, herrien boluntario guztiak ikusten dozuz eta “subidoia” emoten deutsu horrek: gazteak jo ta fuego, sufaltadore-taldeagaz bikain, maskarak egiteko taldea... La oxtia... Herriaren jarrera txalotzekoa izan da. 3. Black is beltza ikusten dot, etorriko dana la terriblea izango da eta beldurragaz gauz, bai, beldurra... Batzuetan berba hori esatea... dekozan ondorioak itzelak dira baina holan sentiduten naz, beldurrez. Beharrean ez dakigu zer pasako dan, umeakaz ez dakigu zelan egingo dogun be, eta euran etorkizunak be arduratzen deusku. Umeak eta nagusiak ahaztu dabez/doguz pandemia honetan eta oso oso larria izan da hori niretzat. 4. Ez dakigu zelan bueltako diren eskolara eta horrek be arduratzen gaitu eta edukiko dabezen ondorioak be latzak izango dira. LIDE GOROSTIOLA 1. Ondo nago. Egoera nola dagoen ikusita, pozik nago Ni neu osantsu nago, eta baita gurasoak eta semeak ere. Inguruan ere ez dut kasu larririk izan. Beraz, ikusitakoak ikusi ondoren, uste dut pozik egoteko modukoa dela. 2. Lehen hiru-lau asteak oso gogorrak izan ziren. Osasungintzaren eremuan inoiz bizi izan dugun egoerarik larriena izan da; ospitalean ez dugu sekula halakorik bizi izan. Nik neuk, mediku naizen aldetik eta gizartean dudan erantzukizunagatik, guraso eta semeengandik bakartzea erabaki nuen hasieratik:


10 2020ko Uda BIZI LARRABETZU lanetik etxera eta etxetik lanera besterik ez nuen egiten, guztiz isolatu nintzen. Oso gogorra izan da, baina uste dut hori egitea zegokidala. Erosketak egitera ere ez naiz atera kalera, nebak utzi dizkit etxeko atarian; eta, auzokideen laguntza ere izan dut, bai konpostarekin, eta baita bestelako beharrekin ere. Egoerarik makurrenean, pertsonen alderik ederrena ere ikusi dut: lankideen eta auzokideen arteko elkartasuna izugarria izan da, eta alde horrekin geratuko naiz. Kontzientzia kolektiboa hartu dugu, eta pozik nago zentzu horretan. Gure esku egon dena egin dugu, ulertu dugu guztiok genuela egoerari eusteko giltza, eta uste dut oso harro egon behar dugula egin dugun lan horrekin. Beti dago zerbait ikasteko, eta, argi dago, gertatu denari buruzko gogoeta sakona egin ondoren, zer ikasia izango dugula aurrerantzean ere. 3. Epe laburrean, uste dut, datozen hilabeteak borroka egitekoak izango direla. Hemendik gutxira neurri bereziak ezarri nahi dituzte, osasungintza sistemaren eta gure harremanen kalterako. Argi dut osasungintzan, formakuntzan eta irakaskuntzan inbertsioak egin behar direla. Osasungintza sistema publikoa behar dugu, eta aurrez aurreko arreta galdu ez dadin, ezarri nahi dituzten neurrien aurrean, bestelako proposamenak egin behar ditugu. Gizartearen kontzientzia aldatu behar da, hurkoan gehiago pentsatu behar dugu, eta elkartasunean sakondu. 4. Normaltasunera ahalik baldintza onenean itzultzea nahiko nuke, gizarte kontzientziatuago batean. Inbertsioena gakoa dela iruditzen zait: osasungintzan, formazioan eta irakaskuntzan aurrera urratsak egin behar ditugu. Nolanahi ere, uste dut, norabide horretan lan asko dugula egiteko oraindik. Baikorra naiz, hala ere, uste baitut elkarrekin indarra eginez gero, lortuko dugula. Akaso ez berehalakoan, baina bidea urratuko dugu. Eskerrak eman beharrean ere banaiz. Izan ere, senide, auzokide zein lagunen berotasuna sentitu dut momentu oro. Unerik gogorrenetan, hiz-asperturako edo negarrerako beharra izan dudanetan, gertutasun hori sumatu dut, eta oso eskertuta nago. Bestalde, haurrak ere aipatu nahi ditut: pandemia honen kudeaketan bazterrean geratu dira haurrak. Asko sufritu dute eta beraiek zaintzea dagokigu, gure etorkizuna baitira. Nagusiei buruz zer esan: beraiek zaindu izan gaituzte gu, eta dena zor diegu. Beraiek zaindu eta babestea ere badagokigu. JOSE LUIS MARTINEZ 1. Bien, estoy bien, y la familia también está bien. 2. Bien, tranquilamente. Tengo un hijo que suele venir a comer todos los días entre semana. Como vive en Vitoria al principio

no podía venir, pero tiene el trabajo en Derio, así que mientras ha podido ha venido a comer conmigo. Y el resto, pues como todos, con el teléfono y demás. 3. El futuro lo veo muy difícil y habrá muchas personas que lo pasen mal. Ya había antes muchas que lo estaban pasando mal. ¿Qué va a pasar con esas personas que van a tener mas necesidades, que por desgracia son muchas, y cada vez más? Lo que se necesitan son puestos de trabajo. El patrón o el gran capital la solución la tiene fácil, y no va a tener nunca problemas, los problemas los tienen los que tienen que buscar el trabajo. Yo hecho de menos, de las personas que tienen capacidad para crear una empresa, interés para crear trabajo y aportar a la sociedad de manera honesta. 4. Tenemos que ser lo suficiente valientes y generosos para mirar todos por el bien común. Los que mandan que hablen de lo que el pueblo necesita y miren por el propio bienestar del pueblo sin tirarse los trastos a la cabeza. Durante estos próximos años , 3 o 4, que pueden ser muy duros, que se gaste lo menos posible en cosas superfluas; no necesitamos grandes cosas para vivir. Queremos vivir pero no hace falta vivir a lo grande. Y ser lo suficientemente inteligente para crear puestos de trabajo para los más necesitados. Todo el mundo.

MAITE MARTÍNEZ 1. Ondo nago, krisia gazi gozoa izaten ari da, baina alderik onenak aprobetxatzen saiatzearekin eta emaitza txiki batzuk ikustearekin pozik geratzen naiz. 2. Nik neuk ondo bizi izan dut. Baserrian bizi garenez, itxialdia ez da hain latza izan. Gainera, lehen baino denbora gehiago izan dugu ortu komunalean lan egiteko, eta jadanik Galdakaoko Elkarlaguntza Sarean uzta banatzen gabiltza. Hala ere, kanpoko berriek inpotentzia sentiarazi didate. Jendea zelako etxeetan itxi behar izan den pentsatzea, ur eta argi arazoekin, janaria lortzeko baliabide asko moztuta, lagun ez diren etxekideekin, dirurik lortu ezin eta alokairua ordaintzen jarraitu beharrean... Eta poliziaren presentzia nola handitu eta zilegitu den ikustea, haien boterea handitzeko aukera izan dela sumatzea, eta


2020ko Uda BIZI LARRABETZU 11

gehiegikeriak salatzeko espaziorik ez aurkitzea. AEBetako azken gertaerak agerikoenak izan dira, eta jendearen erantzunak argi apur bat eman dio kontuari. Baina uste dut horrelako erantzunak ez badira ondo antolatzen, duten potentzial iraultzailea galtzeko arriskua dagoela. Berdin pentsatzen dut gure inguruan sortu diren laguntza eta elkartasun keinu eta sareekin ere. Horiek bizimoduaren antolamendua aldatzeko potentziala izan dezakete, baina asmatu behar da nondik heldu. Dena den, oso esanguratsua da jendearen prestutasuna eta pozgarria da erantzuteko gaitasuna eta azkartasuna ikustea. 3. Oso latz ikusten dut. Aurreikusia zegoen krisi ekonomikoa izugarria izango da, eta jende asko oso larri ibiliko da. Gizartea eta ekonomia antolatzeko modua aldatzen ez bada, horrelakoak ziklikoak izango dira beti. Poliziaren presentzia zilegitu dela ere uste dut, eta baita lege errepresibo batzuk ere. Horrek gobernua gero eta autoritarioago bihurtzea ekar lezake, jendearen oniritziz, eta beldur handia ematen du. Hala ere, inguruan antolakuntzarako esparru interesgarriak daudela uste dut, eta ni neu horietan nabilenez, errora begiratu eta erroari buelta emateko gogotsu gabiltzala ikus dezaket, hainbat esparrutan: etxebizitza, elikadura...

2. Konfinamenduko asteak akademikoki frustranteak eta gogorrak izan dira. Lan karga handia jarri digute eta selektibitate hitzak munstro zatar baten aurpegia bereganatu du. Lehia eta presioa sentitzen dut uztailaren 6,7 eta 8an pentsatzen dudanean, lehen geneukana bainoa handiagoa. Institutuan egunero eserita pasatzen genituen zazpi orduak, pantailaren aurrean pasa ditugu. Nekatuta eta ikasteko gogo gabe utzi naute klase telematikoek. Gainera, nire buruarekin egoteko denbora oso gutxi izan dut, sartu diguten erritmoaren eta monopentsamenduaren erruz: SELEKTIBITATEA. 3. eta 4. Larrialdi egoera ez da bukatu. Egia da kalera irteteko baimenarekin iragana guztiz ahaztu dugula, eta orainaldia inoiz baino gogotsuago bizitzen ari garela. Baina badakigu gure bizitzen larrialdi egoera hurrengo kurban datorrela, kapitalismoak sortutako krisiaren ordaina gure gain nabaritzen baitugu beste behin. Benetako birusa nor den argi utzi du konfinamenduak: kapitala. Krisi honen aurrean gustatuko litzaidake ozen entzutea etxetik irten garela eta kalean gaudela, haserre eta inoiz baino zuhurrago.

AMAIA BARRENA 4. Amesteaz ari bagara, gustatuko litzaidake gaur egun existitzen den guztia iraultzea. Kritikoki eta zintzotasunez aztertzea zer den egungo mundutik aldatu nahiko genukeena, eta nola egin behar den. Etorkizuna komunala izateko: jendearen arteko harremanak elkartasunezkoak izatea, bata bestearekiko bizitzaren arduradun izatea, eta bakoitzak bere lana eta soldata izateak dakarren indiferentzia gainditzea. Bizitzeko behar ditugun bitartekoak denon artean eskuratu eta erabiltzea, eta ez bakoitzak bere etxean konpondu behar izatea.

OLAIA AGUAYO 1. Birritan pentsatu gabe erantzungo banu, primeran nagoela esango nuke. Ia hiru hilabete etxe barruan pasa ondoren, nire burua kaletik “aske� ikustea ondo egotearen seinale dirudi. Baina, benetan, haserretuta eta iruzurtuta sentitzen naiz. Hiru hilabetez egon baikara albistegietako ziriak bazkaltzen eta afaltzen. Eta orain ziri horien guztien kontra joateko ordua denean, tabernetako terrazetan gaude; zuritoak edaten eta gobernutik etorritako gezurrak ahazten.

1. Ondo. Konfinamenduaren hasiera nahiko gogorra izan zan, ezjakintasun handiarekin, baina behin martxa hartuta, ondo. 2. Aldaketa handiak bizi izan ditugu gure egunerokotasunean. Nik hezkuntzan egiten dut lan eta hasieran telelanarekin zoramena izan zen. Aldaketa handiak nozitu genituen oso denbora gutxian. Konfinamendua mila egitekorekin pasa dut: telelanean, irakurtzen, musika entzuten, maskarak eta hainbat gauza josten... Udalak eta patchwork taldeak joskile sarea martxan jarri genuen eta oso hunkigarria izan da Larrabetzuko herriaren erantzuna. Oihalak batu, moztu, egin, banatu... 900 maskara banatu dira herrian. 3. Bada, nahikoa zaila izango da lehengo egoerara berriro bueltatzea, baina apurka-apurka lortuko dogu. Badakigu ez dela bardina izango 4. Galdera zaila. Baina uste dut honetatik guztitik asko hausnartu beharko dugula danok, eta gauza txikiak askoz gehiago baloratuko ditugula. Momentuan momentukoa bizi eta aurrera egin beharko dogu datorrenarekin.


12 2020ko Uda BIZI LARRABETZU

LARRABETZUKO HERRIA PANDEMIAREN AURKA: HERRITARRAK, ELKARTEAK ETA UDALA ELKARLANEAN! • Martxoaren 12an liburutegia, ludoteka eta kiroldegia itxi genituen. • Martxoaren 13an Udaletxea itxi genuen, baina beti pertsona bi egon dira telefono-deiak zein mezu elektronikoak erantzuteko. • Martxoaren 14an Haur-eskolako atzeko partea, txinboak-eta zigilatu egin genituen. • Martxoaren 16tik 20ra, konfinamenduaren lehen astean, hainbat Udal-bando publikatu eta zabaldu genituen. Besteak beste: konfinamenduan zer egin ahal den eta zeintzuk diren osasun-neurriak azaltzeko bandoa, erosketak Larrabetzun non eta nola egin ahal diren azaltzeko bandoa, gazteekin eratutako laguntzaile-sarearen berri emateko bandoa, erosketak egitean kontuan hartzeko neurriak zeintzuk diren azaltzeko bandoa... • Martxoaren 17an, gazteekin batera, laguntzaile-sarea martxan jarri genuen. Arestian aipatutako bandoa egin eta sare sozialetan horren berri eman eta zabaldu genuen. • Mankomunitatearekin koordinatu gara, eta Gurutz Gorriarekin kontaktu zuzena eta etengabea izan dugu (Txorierri mailan, Derion koordinazio zentroa martxan). • Astero, udaletxetik, 60 telefono-dei egin izan ditugu. Adineko jendeari deitu izan zaio jakiteko zelan dauden eta zerbait behar duten ala ez (horrela egin izan dugu, astero, 2. fasean sartu arte). • Astero, gizarte-zerbitzuko langileekin batzarra-harremana, herrian arazoak zeintzuk diren aurreikusteko. • Laguntzaile-sarearekin koordinatuta 5-6 pertsonari erosketak etxera eraman dizkio zinegotzi-talde batek. • Azpikontratutako enpresekin batzar telematikoak egin ditugu, eta telefonoz harreman iraunkorra egon da. • Kontratuak mantendu: ORTZADAR, XAKER, ERAGINTZA, CLYMAGROUP, AREATZA JARDINES, ARKITEKTOA, EKONOMILARIA, AHOLKULARI JURIDIKOA… • Erromesen aterpetxea, Osakidetzari eskaini genion (herritar baten ideia izan da). • Herritarrekin batera, maskarak egiteko sarea martxan jarri genuen. Ia 1000 maskara egin ziren eta herritarren artean banatu genituen. Hala eskatu digutenean adineko jendearen etxeetara joan gara, beren-beregi, maskarak ematera. Horrez gain, EUDELek emandako maskarak (onak, txarrak ez ziren banatu) dendarien artean banatu genituen. • Apirilaren 8an, udal-langileek Elikagaien Bankutik janaria ekarri eta banaketa berezi bat egin zuten. • Kale-desinfekzioa ekimena abiatu genuen boluntarioekin batera, eta astero herriko kaleak desinfektatzen dira. • Apirilaren 26an Gora Haurtzaroa ekimenarekin bat egin genuen eta eguna antolatu genuen Txinpasmendi Guraso Elkartearekin eta Bizkargi Dantza Elkartearekin batera.

• Deskonfinamenduko lehen fasean sartuko orduko beste Udalbando bat argitaratu genuen herritarrei arduraz jokatzeko eskatuz eta neurriak gogoraraziz. Bandoa atarietan itsatsi genuen eta plazan afixa handi bat jarri genuen. • Bizkargi Eguna dela eta Udal-bando bat argitaratu genuen, Memoria Historikoarekin lotuz eta Ikurriña balkoian jartzera deituz. • Fotokopiak debalde egin dizkiegu beharrizana izan duten herriko ikasleei. • Merkatarientzako eta autonomoentzako diru laguntzak martxan. Parte hartze prozesua zabalik dago eta ekaineko plenoan onartuko da. • Ibilgailuen errolda krisiaren aurretik berritu zenez, ibilgailuen zerga ordaintzeko epea ekainaren 30era arte da luzatu da. • Herriko tabernariekin batzarra. Informazioa eman genuen eta euren Kezkak jaso genituen. • Maiatzan, Udal-langileak udaletxean lanean hasi ziren segurtasun eta osasun neurriekin: maskarak, manparak, gelak…. • Gazteek janari bilketa egin zuten beharrizana daukaten familientzat. Eurekin elkarlanean aritu gara janariak banatzeko. • Bideo bat egin dugu herriko medikuntza-arloko profesionalekin, oraindik arduraz jokatu behar dugula gogorarazteko. Horretaz gainera, AIKOR!-en iragarkia ipiniko da. • Larrabetzuko Umeen Kontseiluarekin (LUK) batera Konfinamenduaren altxorrak ekimena abiatu dugu, Larrabetzun egin diren sormen-lanak biltzeko eta, geroago, erakusketa bat egiteko. • Igerilekuak, udako txangoak…. Egin ala ez egin unean-unean aztertzen ari gara….. Enpresekin kontaktuan, Osakidetzako gomendioak aztertzen, EUDELek esandakoa kontuan hartzen… • Oraingoz, dena kontuan hartuta, eta osasuna lehenetsita, erabaki da igerilekuak ekainaren 15ean ez zabaltzea. Bandoa egin da eta sare sozialetan erabakiaren berri eman da.

ETORKIZUNERAKO, DATOZEN HILABETEETAN MARTXAN JARTZEKO: • Kiroldegia erabiltzeagatiko urteko abonuaren zati proportzionala itzuli norbanako eta familiei. • Kiroldegiko ikastaroetan izena eman duten pertsonei ikastaroen dirua itzuli, modu proportzionalean. • Datorren urteko ordenatza fiskaletan aldaketak egitea aztertu.


2020ko Uda BIZI LARRABETZU 13

KONFINAMENDUKO ALTXORRAK Konfinamendu egoera ezarri zenetik ziur gaude etxe asko sormen laborategi bihurtu direla. Hori dela eta, Larrabetzuko Udalak, Umeen Kontseiluarekin batera, sormenak opari egindako hori jaso gura du, herriaren memoriarako altxor gisan. Bakoitzaren zaletasunetatik, gustuetatik edo beharrizanetatik sortu edo sortuko duzuen horrek batuz herri-erakusketa bat antolatu nahi genuke. Edozein motatako lanak izango dira ongi etorriak, sormenak ez baitu mugarik ezagutzen: margolanak, edozein materialez egindako eskultura zein eraikuntzak (legoak, maketak...), idazlanak (ipuinak, olerkiak...), musika konposizioak, abestiak, antzerkiak, argazkiak, bideofilm laburrak, etxean egiteko esperimentuak, sukalde errezetak... Azken finean, sormenak eskaintzen digun espazio zabal horretan sortutako edozer.

Formatuari dagokionez, zuek aukeratutakoa: Teknologia berriak erabili daitezke, argazkiak, bideoak, audioak... edo eskulanak izan daitezke. Ume eta nagusiei zuzendutako ekimena da hau. Bakarka sortutako lanez gain, badakigu egoera berezi honetan familiok, kolektibo moduan, artelan ugari sortu dituzuela, eta uste dugu polita dela elkarrekin egindako hauek ere jasotzea. Ahal denean erakusketa bat egitea da asmoa, hala, lehiaketen epaietatik urrunduz elkargune bihurtu nahi dugu ekimen hau. Zuon altxorrak ekartzeko modu bi aurreikusi ditugu: • Lan digitalak emailez: konfinamedukoaltxorrak@ gmail.com • Lan fisikoak: Errebalen, data eta ordutegi hauetan: - Ekainak 29 eta 30 - 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara


14 2020ko Uda BIZI LARRABETZU

BIODIBERTSITATE ZELAIAK GURE BERDEGUNEETAN Dakizuenez, Gym Berdeako taldeak 5 urte daramatza gure herriko berdeguneentzako Naturarekiko alternatiba hurbilak bultzatzen. 13 gunetan jardun dugu eta oraingo honetan zuengana zuzentzen gara lan ildo berri bat partekatzeko. Erreparatu diezaiegun Uri inguruan, Agarren, Eleizalden, Gaztelumendin‌ ditugun landa loretsuei. Ganaduzaleek kudeatutako belardiak dira, herbizidarik gabe tratatutakoak eta hazi transgenikoz inbaditutako pentsuen kontsumoa saihestuz; Beraietatik datorkigu bertokoa den elikagaia. Begiratu ditzagun belardi hauek pixka bat hurbilagotik. Hazten uzteak, lore eta fruituen garatzea laguntzen du. Horrela, organismo sare anitza beraietan bizi daiteke: tximeletak, erleak, sirfidoak, karnabak, kalakak, txorruak eta baita belatzak, saguak,

gabiraiak, hontzak, mozoloak, uzubiak, gauhontzak‌ Azken 50 urteetan, belardi (eta laborantza

lurrak) bertan behera uztearekin batera, baso-ustiapenak eta jardinak hedatuz joan dira. Lorategietan belarra soropil eran kudeatzen

da. Belardietan ez bezala, mozketek belarkarak neurri handian murriztea eragiten du; eta euretariko gehienak ez dira gai loreak eta fruituak sortzeko. Horregatik, soropilaren biodibertsitatea askoz murritzagoa da belardietakoa baino. Hori konpentsatzeko, Udal Gobernu Taldearekin batera, herriko berdeguneen diseinua kudeatzeko plana egin dugu, soropil gunea eta belardiak konbinatzeko. Horrela, biodibertsitatea bultzatuko dugu eta elementu bien arteko kontaktuaz gozatu ahal izango dugu. Herriko hiru gunetan hasiko gara lanean proiektuarekin: Basagurenalden, Miradoren eta Zubitalden. Guneak mugarritzeko pintatutako taketak jarri ditugu. Zuen lankidetza eskatzen dugu aipaturiko kokaguneak zaintzeko.


2020ko Uda BIZI LARRABETZU 15

PRADERAS DE BIODIVERSIDAD EN NUESTRAS ZONAS VERDES Como sabéis, el equipo de Gym Berdea lleva 5 años en el impulso de alternativas cercanas a la Naturaleza para nuestros espacios verdes. Contamos ya con 13 zonas de intervención y nos dirigimos ahora a vosotras y vosotros para compartir una nueva línea de trabajo. Pensemos en esas praderas floridas que aún podemos contemplar en los alrededores de la villa, en Agarre, en Elizalde, en Gaztelumendi… Son herbazales gestionados por baserritarras, que obtienen así un recurso alimentario que es local, libre de herbicidas y que evita los piensos, invadidos ya por las semillas transgénicas. Miremos un poco más de cerca estas praderas. Dejarlas crecer permite el desarrollo de las flores y los frutos. De esta forma, toda una red de organismos pueden vivir en ellas: mariposas, abejas, sírfidos, jilgueros, tarabillas, verderones, así como cernícalos, ratoneros, gavilanes, autillos, mochuelos, cárabos, lechuzas. Esta primera temporada, implementaremos el proyecto en 3 zonas del municipio: Basagurenalde, Miradore y Zubitalde. Para delimitar las distintas zonas, hemos instalado estacas pintadas. Os pedimos vuestra colaboración para preservarlas en su ubicación.


16 2020ko Uda BIZI LARRABETZU

OROIMEN TXATALAK Argazki, dokumentu eta objektuen bilketa egiten ari gara: Larrabetzuko Oroimena proiektua garatzeko 1936ko gerrako (edo aurreko) eta diktadura sasoiko materialak (argazki, eskutitz, eskola liburu, objektu‌) identifikatu eta bildu nahi ditugu. Etxean zerbait baduzu, eraman itzazu Anguleri kultur etxera. Argazkia atera edo eskaneatu ondoren itzuliko dizugu. Argazki biak: Hori Bai kultur elkartearen lehen urratsak eta eta Kartoizko Banda. Jose Luis Barrenetxeak emandakoak dira.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.