LARRABETZUKO BIDE PUBLIKOEN INBENTARIOA
27.
Edizioa/2021eko UDA - ALE BEREZIA
BESTE BASOGINTZA BAT POSIBLE DA
2020. urtean abian jarri genuen Larrabetzuko udalerriko bide publikoen inbentarioa eguneratzeko, egiteko, idazteko, berrantolatzeko eta digitalizatzeko prozesua. Toki erakundeen ondasunen inbentarioen arautegiak agintzen duenera moldatu behar da, 1372/1986 Errege Dekretuak onetsitako Toki Erakundeen Ondasunen Araudiarekin bat etorriz. Ekaineko Osoko Bilkuran, Larrabetzuko titulartasun publikoko bideen inbentarioa sortzeko Udalaren proposamena onartu zen. Udalaren proposamenak 54 bide jasotzen ditu udal-titulartasuneko bide gisa. Une horretatik aurrera, herritarrek 90 eguneko epea dute alegazioak egiteko. Bideen proposamena Udal webgunean, www.larrabetzu.eus, kontsultatu daiteke, eta baita udaletxean bertan. Honenbestez, 90 eguneko epea ireki da herritarren alegazioak jasotzeko.
En la sesión plenaria de junio se aprobó la propuesta municipal de creación de un inventario de caminos de titularidad pública de Larrabetzu. Dicha propuesta de vías se puede consultar en la web municipal www.larrabetzu.eus y en el propio Ayuntamiento. Se abre un plazo de 90 días para presentar alegacione.