bizi
Larrabetzuko udalaren aldizkaria 1. Alea, 2015eko udazkena. www.larrabetzu.eus
LARRABETZU
aurkibidea
AURKEZPENA
2
UDALAREN OSAKETA
3
ETORKIZUNARI BEGIRA 4-5
ONGI ETORRI GUZTIOI
LANAK 6-7 DIRU-LAGUNTZAK 2015 8 ALBISTE LABURRAK
8-9
HORI BAIK 50 URTE
10-11
KONTRAZALA
12
UDALETXEA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 94 455 7029 ANIMAZIO SOZIOKULTURALA Anguleri Jauregia 94 455 79 09 BAKE EPAITEGIA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09 GIZARTE LAGUNTZAILEA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 UDAL ARKITEKTOA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 UDAL BULEGOA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 udala@larrabetzu.e
Argitaratzailea: Lege Gordailua: Diseinua: 2 Maketazioa eta inprimaketa:
HAURRESKOLA Andra Mari, 35 94 455 71 73 ESKOLA PUBLIKOA Lehendakari Agirre, z.g. 94 455 81 72 KZ GUNEA Mikel Zarate 94 403 33 74 FUTBOL ZELAIA Errebale, z.g. 635 722 696 FRONTOIA Lehendakari Agirre, z.g. 94 455 82 76 UDAL IGERILEKUA Lehendakari Agirre, 4 94 455 71 32 LARRABETZUKO ANBULATEGIA Errebale Kalea, 2 94 455 70 92
Larrabetzuko Udala BI-1309-2015 IBEGRAFIK (Lorena Elizburu) IBEGRAFIK www.ibegrafik.com
Bizi LARRABETZU Larrabetzuko Udalaren aldizkarian, gure herria eta udal jardueren inguruko informazio zabala aurkituko duzue. Jakitun gara gaur eguneko gizartean komunikazioak duen garrantziaz, zertan ari garen eta eskaintzen dugunaren berri ematearen beharrizanaz. Gure kudeaketa eredua gardentasunean eta parte-hartzean oinarritzen delako, Udaleko azken berriak, funtzionamendua, herritarroi eskainitako zerbitzuak eta gainontzeko informazioa kaleratzeko erabiliko ditugu Bizi LARRABETZU aldizkaria, www.larrabetzu.eus eta sare sozialak. Urtean Bizi LARRABETZU aldizkariaren 4 ale kaleratuko dira baina esku artean duzuen hau ez da eredu itxi bat. Guztion artean hobetzea espero dugu, eta horretarako iradokizun eta ideia berriei zabalik dago. Laster, bilera baterako deialdi zabal bat egingo dugu. Bertan aldizkariari buruz hitz egin nahi duten guztiek parte hartzeko aukera izango dute. Zuen iritziak jasotzeko: udala@larrabetzu.eus
Bizi LARRABETZUN será una revista trimestral cuyo principal objetivo es informar sobre nuestro pueblo y sus actividades municipales. Sabedores de la importancia de la comunicación en la sociedad de hoy en día, y basándose nuestro modelo de gestión en la transparencia y en la participación, utilizaremos Bizi LARRABETZUN, www.larrabetzu.eus y la redes sociales para ello. Este es un primer número abierto a todo tipo de sugerencias, aportaciones, ideas,.. que puedan mejorarlo. En breve realizaremos una reunión en la que podrán participar todas aquellas personas interesadas en mejorar esta revista municipal. Para contactar con Bizi LARRABETZUN: udala@larrabetzu.eus
ALDIZKARIAREN KOSTUA. 1.000 ALE (inpresioa+edizioa+diseinua+banaketa): 1.150 euro
www.larrabetzu.eus
UDALA: FUNTZIONAMENDUA
MAIATZEKO EMAITZAK 713
660
465
481
11
15
13
4
Nuloak
22
31
Zuriak
22
33
Alkatea: Iñigo Gaztelu Bilbao Eunate Guarrotxena Arzubiaga Patxi Aguayo Meana Isabel Etxebarria Bereziartua Arrate Onraita Martin Arantza Itziar Martinez
Osoko bilkura baino lehen egiten dira eta herritar guztientzat daude zabalik. Udalak herritar guztioi dei egiten dizue berorietara joateko, parte har dezazuen udal erabakietan. Aurretiaz jakinaraziko da noiz izango diren eta aztertuko diren gaiak. Las comisiones informativas se realizan antes del pleno y son comisiones abiertas a todo el vecindario.
Hirigintza eta Herri Lanak Burua: Iñigo Gaztelu EH Bildu
Gobernazioa, Ogasuna, Ongizatea eta Langileria Burua: Iñigo Gaztelu Bilbao EH Bildu Arrate Onraita (EH Bildu) Eunate Guarrotxena (EH Bildu) Joseba Ugarte (EAJ-PNV) Estibaliz Bolunburu. (EAJ-PNV)
Hezkuntza, Aukera Berdintasuna, Osasuna eta Gazteria Burua: Arantza Itziar EH Bildu Arrate Onraita (EH Bildu) Isabel Etxebarria (EH Bildu) Ana Maria Jauregibeitia (EAJ-PNV) Estibaliz Bolunburu (EAJ-PNV)
Kultura, Euskara eta Kirola Burua: Isabel Etxebarria EH Bildu Patxi Aguayo (EH Bildu) Arantza Itziar (EH Bildu) Miguel Angel Gaztelu (EAJ-PNV) Maria Luisa Mezo (EAJ-PNV)
Ingurumena, Nekazaritza eta Garapen Ekonomikoa Burua: Patxi Aguayo EH Bildu
Isabel Etxebarria (EH Bildu) Arantza Itziar (EH Bildu) Ana Maria Jauregibeitia (EAJ-PNV) Maria Luisa Mezo (EAJ-PNV)
instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/
Eunate Guarrotxena (EH Bildu) Patxi Aguayo Meana (EH Bildu) Miguel Angel Gaztelu (EAJ-PNV) Joseba Ugarte Yurrebaso (EAJ-PNV)
Miguel Angel Gaztelu Barrena Maria Luisa Mezo Loroño Joseba Ugarte Yurrebaso Estibaliz Bolunburu Garcia Ana Mari Jauregibeitia Olazabalaga
https://twitter.com/larrabetzuudala
BATZORDE INFORMATIBOAK:
www.facebook.com/larrabetzun
2015 Partehartzea %79
2011
Diru kontuak: ALKATEAREN SOLDATA: 35.000 euro gordin urtean. Udal talde bakoitzak hilean 140,00 euro jasoko ditu, gehi 55,00 euro udal talde bakoitzaren zinegotzi bakoitzeko. Plenoetara joateagatik 24 euro kobratuko dira eta batzorde bakoitzagatik 20 euro. EHBILDUko talde politikoak erabaki du ez kobratzea dieta horiek. 4.000 euro aurreztuko ditu udalak EHBILDUren hautetsien erabakiarekin. Udaletik kanpoko erakundeetan: • Ur-partzuergoa: Patxi Aguayo EH BILDU • Jata-Ondo: Isabel Etxebarria EH BILDU • Mankomunitatea: EH Bildu: Iñigo Gaztelu eta Arantza Itziar EAJ: Maria Luisa Mezo eta Miguel Ángel Gaztelu • Eskola Kontseilua eta Haur-eskola Kontseilua: Arantza Itziar • Hitzarmen Batzarrak eta Lankidetzako Administrazio Elkarteak: Iñigo Gaztelu • Euskal Fondoa: Iñigo Gaztelu
3
ELKARRIZKETA
Iテ選GO GAZTELU Hiru hilabete igaro dira udalbatza berria martxan jarri genuenetik, eta zein da gaur egungo egoera? Lehenik eta behin gure eskerrik beroenak eman behar dizkiogu Asuni, aurreko legegintzaldian alkate izandakoari eta berarekin batera elkarlanean ibilitako taldeko kide guztiei. Izan ere, une guztietan prest agertu dira legegintzaldi berri honetan edozertan laguntzeko eta beraiek hasitako bideari jarraipena emateko hori ezinbestekoa da. Azken lau urteotan udalean lan handia egin da eta laster ikusiko ditugu lan horren fruituak. Beste alde batetik, oposizioarekin dugun harremana egokia da, nahiz eta guk nahi genuenaren kontra ezezkoa eman zioten batzorde desberdinetan zenbait erantzukizun hartzeari. Udaleko eguneroko lanari dagokionez, udal langile desberdinekin bildu gara beraien iritzi, zalantza edota iradokizunak entzuteko eta beraien lana hobeto ezagutu ahal izateko.
UDALAREN EGOERA EKONOMIKOA Azken urteotan egindako gestio ekonomiko onari esker, mantenimenduari dagozkion zenbait lan egin ahal izan ditugu eta epe labur zein luzean beste inbertsio garrantzitsu batzuk ere egin ahal izango ditugu.
Zeintzuk dira proiektu garrantzitsuenak urte honetarako?
4
Alde batetik, gaur egun martxan dauden proiektuak ditugu eta horietan garrantzitsuena ludoteka berria eraikitzea izan daiteke. 2016 urte hasierarako eskolan integratutako gune berria izango dugu eta eskolako patio eremua ere handitu eta egokituko dugu. Horrez gain, Errekondo kalearen urbanizatzea ere aipatu behar dugu. Proiektu es-
Parte hartzea gure oinarria izango da
trategiko honen bidez trafikoari irteera emango zaio, eskola inguruak seguruago bilakatuz eta mugikortasun planari bide emanez. Gainera, mahai gainean dugu Plan Orokorraren azken fasea, Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi duena edukien %90ean eta baita honen barnean dagoen PERIaren garapena ere. Proiektu horiek oinarrizkoak dira Larrabetzuk aurrera begira izango duen garapenerako eta beraz, ondorengo hilabeteetan amaiera ematea espero dugu. Esandako guztiez gain, datorren urteari begira aurrekontuak, tasak, ordenantzak, etab. berrikusi eta aztertzen ari gara.
HERRITARREN PARTE HARTZEA. UDALAREN IKUSPUNTUA. EHBILDUren herri programan argi esan genuen parte hartzea udaleko lanaren oinarrietako bat izango dela. Argi dugu ez dela erraza honetarako formulak aurkitzea baina gure esku dagoen guztia egingo dugu herritar guztiek udaleko arlo guztietan parte har dezaten.
Zergatik argitaratzen dugu papereko aldizkaria? Argi dugu udala eta herritarren arteko komunikazioa hobetzeko lan asko egin behar dela eta horretarako ezinbestekoa da informazio guztia herritar guztiengana iritsiko dela bermatzea. Horregatik jarri dugu martxan Larrabetzuko etxe guztietara iritsiko den aldizkari hau. Aldizkariaz gain, udaleko web orrialdean (www.larrabetzu.eus) hobekuntzak egiten ari gara teknologia berriak aprobetxatuz komunikazioa errazteko.
www.larrabetzu.eus
ACTUACIONES EN MARCHA: La construción de la nueva ludoteca y la urbanización este año de Errekondo kalea.
La participación popular en el funcionamiento municipal es una de nuestras prioridades para esta legislatura; aunque somos conscientes de que no se dará de la noche a la mañana, trabajaremos en esa dirección. Estos meses tenemos casos prácticos donde podemos desarrollarlo: presupuestos 2016, tasas, PERI,…. Somos los vecinos y vecinas los interesados en conocer de primera mano cómo se toman las decisiones que luego repercutirán en nuestro día a día.
https://twitter.com/larrabetzuudala
Este año se van a realizar importantes inversiones y también se han realizado trabajos de mantenimiento que no estaban previstos a los cuales podemos hacer frente gracias a la buena gestión de los últimos años.
www.facebook.com/larrabetzun
En primer lugar tenemos que agradecer a la anterior alcaldesa, Asun y a todo su equipo de gobierno, por toda la ayuda que nos han brindado y que nos siguen dando para responder ante el día a día de las actuaciones municipales y la citación de los proyectos y expedientes que están en marcha
Además tenemos sobre la mesa la fase final del nuevo plan general, que el Gobierno Vasco ha visto con buenos ojos en el 90% de su contenido, y el desarrollo del PERI para el casco antiguo.
Tenemos claro que la comunicación ayuntamiento-vecindario hay que trabajarla y mejorarla. Sin información no puede haber comunicación ni participación. Por esto hemos puesto en marcha esta revista.
instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/
5
LANAK
FRONTOIA / FRONTÓN Frontoiaren alboko horma konpondu da. Piszinako aldea inpermeabilizatu egin da, ez sartzeko urik. Barruko horma konpondu eta pintatu egin da. Lanaren aurrekontua: Presupuesto de la obra: 48.500 €
Aldundiak diruz lagundutakoa: Subvención de la diputación: 7.800 €
ESKOLAKO JANTOKIA Jantokiko sabaia jaitsi da zarata xurgatu eta gutxitzeko. Guraso elkarteak ordaindu du lan hau. Udala, bere aldetik, argiteriaren aldaketaz arduratu da; LED fokoak jarri ditu. Foko aldaketaren aurrekontua: 4.850 euro Presupuesto del cambio de focos en el comedor escolar: 4.850 euros.
LEHENDAKARI AGIRRE KALEA Kale horretako 22 zuhaitzen oinarriak konpondu dira. Kautxo eta harria jarri dira eta perimetroko zoladura berregin da.
6
AURREKONTUA 4.361,50 Reparaciones en la Calle Lehendakari Agirre. Presupuesto 4.361, 50
ZAIN DAUDEN PROIEKTUAK / PROYECTOS A LA ESPERA
BIDEKURTZETA
Erreka ondoko lursaila desjabetu da kalea urbanizatzeko proiektua martxan jartzeko, aurreikusi bezala.
Bidea konpontzeko proiektua 185.000 eurokoa da eta abuztuan Foru Aldundiak %90eko diru-laguntza eman digu, 166.500 euro. Datozen hileetan martxan jarriko dira bidea konpontzeko obrak.
Errekondo kalea: Lanen amaieraren aurreikuspena 2015eko abendua kostua: 110.000 Euro
LUDOTEKA
El proyecto para arreglar el camino de Bidekurtzeta es de 185.000 euros y en agosto la Diputación nos ha concedido la subvención del 90% del proyecto, 166.500 euros, con lo cual en los próximos meses se realizarán las obras de reconstrucción del camino.
https://twitter.com/larrabetzuudala
Urbanizacion de la calle Errekondo: Finalización prevista diciembre 2015 coste total de 110.000 Euros
www.facebook.com/larrabetzun
ERREKONDO KALEA Behin hori eginda, trafikoa bertatik bideratuko da eta Lehendakari Agirre kalean arindu, eskola parean.
www.larrabetzu.eus
DATOZKIGUN PROIEKTUAK / PROYECTOS EN CURSO
Laster hasiko dira abadearen etxeko lanak. Proiektuan ondoko lanak sartzen dira: etxearen hustuketa, hormigoia jartzea bi solairutan eta ludoteka jartzea beheko solairuan; gainera, kanpoaldea eskolan integratzeko lanak ere bai.
Aurrekontua 180.000 Euro Coste previsto 180.000 Euros Amaiera: 2016ko urtarrila Finalización: enero del 2016
UDALETXEKO TEILATUA Martxoan aldatu zen teilatua: egurrezko habe berriak jarri eta teilaberritu zen. Kostua guztira: 91.800 Euro Aldundiak lagundutakoa: 73.540 Euro
Coste total: 91.800 Euros Subvencionado por la diputación: 73.540 Euros
ELEXALDEKO ZEBRA-BIDEA / PASO DE CEBRA DE ELEXALDE
instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/
Reforma de la antigua casa del cura para una nueva ludoteca y su integracion en la escuela.
Baimena eskatu dugu bertako zebra-bidea igotzeko, ibilgailuen abiadura murrizte aldera.
Hemos solicitado autorización para para colocar una elevación en el paso de cebra de Elexalde para reducir la velocidad de los vehículos.
7
AURREKONTUAK 2015eko uztailean udal aurrekontua egoera onean zegoen. Aurten, inbertsio handiak egin ahal izango ditugu, aurreko urteetako gerakinei esker. Bestalde, urte hasieratik hona, ezusteko batzuei aurre egin behar izan diegu (frontoiko lanak, eskolako argiteria, Leginarako ur-bonba eta beste konpoketa batzuk). Gastu horiek, beste diru partida batzuetan doiketak eginez finantzatuko dira. Laster hasiko gara 2016ko aurrekontuak lantzen; udal zerga eta tasak berrikusteko garaia ere bada, hurrengo urterako planteamentua egiteari begira. Parte hartze prozesua irekitzeko asmoa dugu, nahiz eta horrela luzatu daitekeen erabakiak hartzeko denbora, 2016ko aurrekontuak ixteko.
ALBISTE LABURRAK
BIRZIKLAPENA RECICLAJE Kaleetako paperontzi zaharrak pintatzen, konpontzen eta birziklatze-ontzi bihurtzen ari gara, hondakinen sailkako bilketa bultzatzeko.
Iniciativa municipal para mejorar la recogida selectiva de los residuos.
A julio del 2015 tenemos una buena situación en el presupuesto municipal. Este año nos hemos planteado realizar importantes inversiones gracias al remanente de los años anteriores. Más información sobre la situación económica en nuestra web, www.larrabetzu.eus, http:// www.larrabetzuko-udala.com/es-ES/Noticias/ Paginas/20150820_Presupuestos2015.aspx
DIRU-LAGUNTZAK HEMEN 2015 URTEAN EMANDAKO DIRU-LAGUNTZAK:
ELKARTEA Txokoan BHK Karraderan Olarreta Uritarra
8
EMANDAKOA 2.427,60 3.615,38 4.418,79 4.418,79
Guztira Garmitxa Hori Bai Txinpasmendi Gurpide Gure etxea Izar Argia Gaztelumendi Kukubel
14.880,57 637,50 4.000,00 6.100,00 392,00 2.500,00 2.717,15 2.762,43 4.377,50
Guztira
23.486,58
PANELAK / PANELES Kontratu bat sinatu dugu paneleko informazioa kudeatuko duen enpresarekin. Urtebetez, hileko 150 euro ordainduta, plazako panela dinamizatzeaz arduratuko dira. Informazio guztia udalak bidaliko du, eta animatzen ditugu kultur eta kirol elkarte guztiak informazioa bertara bideratzera, panelean agertzea gura badute. Erabili ezazue helbide elektroniko hau: liburutegia@larrabetzu.eus
Animamos a las diferentes entidades culturales deportivas del pueblo a enviar la información al ayuntamiento para poder colocarla en el panel. Utilizar la siguiente dirección electrónica: liburutegia@larrabetzu.eus
www.larrabetzu.eus
ARETXABALA LIBRE ETA ZABALIK: LARRABETZUKO UDALAK AHOBATEZ ARETXABALA KE-AREN ALDE ONARTUTAKO MOZIOA
Oso une itxaropentsua bizitzen ari gara, politika egiteko modu berriarekin, bai instituzioak, bai erakundeak. Euskal gizartea bere osotasunean, aho betez nabarmendu dute orain salatzen dugun honelako makro-epaiketaren antzeko prozesuek ez dutela inolako lekurik, iraganeko argazkiak direla.
Adierazpen honen berri Larrabetzuko herriari emango zaio.
En Julio aprobamos una moción con los votos a favor de los concejales de EHBILDU y los del PNV a favor del ARETXABALA y denunciando los juicios políticos. PODEIS LEER LA MOCIÓN COMPLETA EN NUESTRA PÁGINA WEB, WWW.LARRABETZU.EUS
instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/
Egunotan, oraintsu emandako epaitzaren bitartez, 104 herriko tabernen itxiera eta hauen ondasunen konfiskazioa gauzatu da, besteak beste Larrabetzuko Aretxabaleta Kultur Elkartearenak; neurri berberaren ondorioz ere hainbat pertsonen atxiloketa etorri da politika egiteagaitik soilik.
Larrabetzuko Udalbatzak, larrabetzuar guztion ordezkaria den neurrian, Auzitegi Gorenari eta Espainiar Gobernuari emango die adierazpen horren berri.
https://twitter.com/larrabetzuudala
Duela hamabi urte eta “Dena da ETA” teoria eta partiduen legearen aitzakipean 35/02 epaiketa ireki zen eta honen eskutik, egunkarien itxierak, talde politikoen ilegalizazioak eta hainbat pertsonen atxiloketak etorri ziren. Eskubide zibil eta politikoen urraketa nabari honek, bai nazio zein nazioarteko mailan mota ezberdinateko hainbat erakunde zein banakakoen kontrazko mespretxu argia adierazi egin du.
- Sendo salatu nahi dugu egun hauetan bizitzen ari garen moduko prozesuak inoiz ez datozela bat, baina are eta gutxiago gaur egun, Euskal Herria bizitzen ari den egoera politikoarekin, alegia, gure Herria bidezkoa eta iraunkorra izango den bakearen oinarriak sendotzen hasi den uneetan. Larrabetzuko Udaletik agimtzen dugu mota honetako jokabideak ezabatzeko lan egingo dugula, eskura ditugun baliabide guztiekin.
www.facebook.com/larrabetzun
AUZITEGI GORENAK 35/02 HERRIKO TABERNEN AUZIAREN INGURUAN HARTU DUEN ERABAKIAREN AURREAN, LARRABETZUKO UDALBATZAK HONAKO ADIERAZPENA ONARTZEN DU:
Hau guztia dela eta, EHBildu eta EAJ-PNV Udal Taldeek hurrengoa aldarrikatu nahi dute: - Bizitzen ari garen honelako egoerek gure Herriaren eskubide zibil eta politikoen defentsan atzeranzko pausuak ematea suposatzen dutela. - Gauzak horrela, Larrabetzuko Udaleko zinegotziek gure elkartasuna adierazi nahi diegu kaltetuak suertatu direnen bazkide zein langileei. Aretxabala Kultur Elkartearen lokala da itxi nahi dutena. Espazio fisikoa, kulturala, politikoa, erreferentziala suntsitu nahi dute. Topagune librea eta herritarrok sortutakoa da likidatu nahi dutena.
9
HERRITARREKIN BERBETAN
HORI BAI Hamar urte dira Miren Zorrozuak Andra Mari 23 eraikinaren atea gurutzatu zuela. Eta ordutik lanean ari da Hori Bai gaztetxeko asanbladan. Herriko ehunka herritarren bizipenen adibideetako bat da Miren gaztearena. Ehunka izan baitira 50 urte hauetan, Hori Bai kultur elkartean lehenik eta gaztetxean gero, parte hartu duten larrabetzuarrak. 1965ean, frankismo beteko garai betean, sortu zen Hori Bai kultur elkartea. Herriko gazteentzat zegoen kultur eskaintza murritzari aurre egin asmoz ireki zituen ateak, eta gaur egun ere norabide horretan jarraitzen du lanean. Mende erdia bete du aurten, eta beste horrenbeste ospatzea da Hori Baiko kideek duten helburua.
Nola bizi izan duzue 50. urteurrena? Mende erdia betetzea harro sentitzeko modukoa da. Poza sentitu dut herritar bezala eta baita Hori Baiko kide bezala ere. Belaunaldien artean sortu eta gorde da Hori Bai, eta hori oso aberasgarria da. Nire kasuan gurasoak gaztetxearen partaide izan ziren gaztetan eta nik ere bide hori jarraitu dut. Norabide horretan egin genuen Gazte Eguneko ekitaldia. Belaunaldi ezberdineko 25 herritar elkartu genituen oholtzan, sorreratik hona asanbladan parte hartu duten horiei guztiei esker iritsi delako mende erdia betetzera gaztetxea. Eta guztiekin ospatu nahi izan genuen.
Herritarrak oso presente dituzue.
10
Hori Bai ezin da ulertu Larrabetzuko herritarrik gabe. Herritarrek mantentzen dute bizirik; gaztetxeak antolatzen dituen ekitaldietan parte hartuz, behar izan denean konponketa lanak eginez, edota bestelakoetan laguntza eta babesa emanez. Larrabetzuar gehienek parte hartzen dute Hori Baik urtean zehar antolatzen duen ekitaldi batean ala bestean, eta horri esker egiten dugu aurrera.
Zein da asanbladak duen osasuna?
Zaila da belaunaldi berriek atea zeharkatzea?
Hitz batekin, zer da Hori Bai?
2015 / 10 / 17
Bizkaiko aizkolariaren 2. Kategoriko txapelketa
2015 / 10 / 18
Larrabetzuko produktuen azokea
2015 / 10 / 21-22
Batzorde informatiboak udaletxean
2015 / 10 / 22
Bizkargi dantza taldeko bazkide bilera
2015 / 10 / 25
Domekak Hori Bain: Iker Laurobaren kontzertua
2015 / 10 / 28 Ohiko plenoa udaletxean
2015 / 10 / 31
instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/
Gazte egunaren prestaketa lanetarako belaunaldi berriak gerturatu dira guregana eta horrek indartu gaitu. Lan egiteko gogoak ditugu oraindik eta horretan jarraituko dugu. 30 gazte baino gehiago elkartu gara egin ditugun asanbladetan, eta kopuru horiek gutxitan ikusi dira gurean.
2015 / 10 / 15
Herri batzarra. Tasak eta ordenantzak datorren urterako
https://twitter.com/larrabetzuudala
Pasa den ikasturtea gora-beheratsua izan da. Elkarte edo mugimendu guztiek bezala, momentu onak eta txarrak bizi izan ditu Hori Baik bere ibilbidean. Eta azken urtea zaila izan da, kostata antolatu ditugu gauzak. Herritarrek ere nabaritu dute hori eta asko dira kezkatuta guregana etorri direnak; laguntzeko prest agertzen dira herritarrak beti. Hain zuzen, horri esker bete ditu Hori Baik 50 urte. Herritarrek elikatu dute eta elikatzen dute Hori Bai, eta neurri batean ala bestean, zuzenean ala zeharka, partaide sentitzen dira herritarrak.
AGENDA
www.facebook.com/larrabetzun
Udalarekin harreman ona dugu. Gaur gaurkoz, ez dugu trabarik eta egiten dugun eskaeretan erantzun ona jaso dugu. EAJren garaietan ez zen gauza bera gertatu, hor dago 2004an gaztetxea botatzeko egin zuten saiakera. Eta gaztetxearen bigarren solairua konpontzean ere neurriak hartu zituen udalak, lanak legez kanpokoak zirelakoan. Aldundira eraman zuen auzia Udalak, eta Diputazioak gotzaindegira jo zuen, eraikina beraiena omen delako paper ofizialen arabera. Auzia geldi dago, eta gotzainek esan digute ez gaituztela botako, baina eraikina jausten utziko dutela. Baikor gaude hala ere, udalaren eta herritarren babesa dugulako orain.
www.larrabetzu.eus
Nolako harremana duzue udalarekin?
II. Txakurkrossa Larrabetzun
Eskola bat. Uste dut, Hori Baiko asanbladetatik igaro den edozein herritarri galdetuz gero esango duela, gora beherekin bada ere, asko ikasi duela bertan. Belaunaldi ezberdineko jendearekin lan egiten ikasten da eta elkarrengandik ikasten dugu denok. “Hori Bai existituko ez balitz, sortu egin beharko zen�. Esaldi hori entzun nion duela gutxi 1965ean Hori Bairen sorreran parte hartu zuen gazteetako bati 50. urteurrenaren harira egindako elkarrizketa batean. Eta hala uste dut nik ere.
11
LARRABETZUKO JAIAK: ANDRA MARIAK ETA EMETERIAK
Udalaren jarraipena egiteko erabili sare sozialak eta gure webgunea WWW.LARRABETZU.EUS Utiliza las redes sociales para seguir la última hora de la información municipal y a través de nuestra web realizar peticiones administrativas www.facebook.com/larrabetzun
https://twitter.com/larrabetzuudala
instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/
ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO, SARTU GURE WEBGUNEAN: WWW.LARRABETZU.EUS ETA ARGAZKI GALERIAN IKUSIKO DITUZU.