IZENA:____________________________________ DATA:_____________
Maite Domínguez
ENERGIAK (ariketak) 1.- Zer da energia? Zer energia mota daude?
2.-Nondik lortzen dute energia landareek? Eta gainerako izaki bizidunek?
3.- Zer da energia kimikoa? Eta energia nuklearra?
4.- Esan nola deritzon elektroiek material eroale baten barnetik zirkulatzen dutenean azaltzen den energiari. Eman elektrizitatearen eroalea den material baten izena.
5.- Zeintzuk dira egoera hauetako energia motak? a) Ur beroa:......................................................................................................... b) Piztuta dagoen telebista:............................................................................. c) Higitzen ari den autoa:................................................................................. d) Hegazkinetik jauzi egin duen paraxutista:............................................... 6.- Zeintzuk dira energiaren propietateak?
7.- Zer da energia potentzial grabitatorioa? Nola kalkulatzen da?
8.- Zer da energia zinetikoa? Nola kalkulatzen da?
9.- Azal ezazu energiaren kontserbazio-printzipioa.
10.- Zer da energia mekanikoa?. Zein da energia mekanikoaren ekuazioa?
11.- Zer dira energia-iturri berriztagarriak? Jarri lau adibide.
12.- Zer dira energia-iturri berriztaezinak? Jarri lau adibide.
13.- Zer energia-mota dute honako sistema hauek? a) Hegaz egiten ari den helikoptero batek:.............................. b) Eguzkiak:................................. c) Haizeak:.................................... d) Piztuta dagoen bonbillak:..................... e) Higitzen ari den automobil batek:........................ f) Zentrifugatzen ari den garbigailu batek:............... g) Balkoi batean eskegita dagoen lorontzi batek:..................... h) Pila elektriko batek:.................. i) 20 m-ko altueratik erortzen ari den harri batek:.........................
14.- Lotu ezkerreko zutabeko energia mota bakoitza eskuineko zutabean dagokion kontzeptuarekin. *Energia hidraulikoa *Errekuntza *Energia nuklearra *Biodegradagarria *Energia eolikoa *Aerosorgailua *Energia kimikoa *Atomoak *Biomasaren energia *Hidroelektrikoaa 15.- Higitzen ari den itsasontzi bateko bidaiariek badute energia zinetikoa? Azaldu zure erantzuna.
16.- Zeren arabera aldatuko da gorputz baten energia potentzial grabitatorioa?
17.- Noiz da handiagoa erortzen ari den sagar baten energia potentzial grabitatorioa? Eta energia zinetikoa?
18.- Pilota bati kolpe bat eman eta higitzen hasten denean, energia zinetikoa duela esaten dugu. Ondoren, gelditutakoan, desagertu egin da energia? Azaldu zure erantzuna.
19.- Bonbona bateko butanoa bukatutakoan, zer gertatu da butanoaren energiarekin? Azaldu zure erantzuna.
20.- Zergatik sukaldeko tresna gehienek dute egurrezko edo plastikozko kirtena?
21.- Lata bat gasolinak du energiarik? Zergatik? Zer-nolako mota?
22.- Azal itzazu gertatutako energia aldaketak adibide hauetan: a) Saskibaloi-baloia igotzen ari den bitartean, partiduari hasiera emateko arbitroak botata.
b) Automobilak frenatzen duenean.
23.- Zertan dira desberdinak energia-iturri berriztagarriak eta berriztaezinak?
24.- Egin zerrenda bat, gure eguneroko bizitzan energia eurrezteko har ditzakegun bost neurri adieraziz.
25.- Esan energia-iturri hauek berriztagarriak ala berriztaezinak diren. *Ikatza:………………………………………………………………………………….. *Itsasoko olatuak:………………………………………………………………… *Petrolioa:………………………………………………………………………………. *Eguzkia:…………………………………………………………………………………. *Eguzkia:…………………………………………………………………………………. *Uranioa:…………………………………………………………………………………. *Gas naturala:………………………………………………………………………………….
26.- Masa desberdinetako bi gorputz abiadura desberdinetan higitzen dira. Adierazi zeintzuk diren erantzun zuzenak eta azaldu zergatik: a) Masa handiagoa duen gorputzak energia zinetiko handiagoa izango du beti.
b) Bi gorputzek energia zinetiko berdina izan dezakete
c) Masa txikiagoko gorputzak energia zinetiko handiagoa izan dezake.
27.- Zer-nolako energia mota du bi metroko altueran dagoen zementu zaku batek?
28.- Bi tren berdinen abiadurak desberdinak dira, bata mantxo doa eta bestea oso azkar. Zeinek du energia handiagoa? Zein harreman dago energia zinetikoa eta abiaduraren artean?
29.- Zer energia-mota aprobetxatzen da ondoko energia-iturrien ustiapenean? Ikatza:……………………………………………. Petrolioa:……………………………………….. Uranioa:………………………………………….. Eguzkia:…………………………………………… Haizea:……………………………………………. Urtegietako ura:……………………………
30.- Sailka itzazu ondorengo energia-iturriak: Ikatza - Petrolioa – Haizea – Uranioa – Energia hidraulikoa – Eguzki energia Energia-iturri berriztagarriak Energia-iturri berriztaezinak
31.- Egia (E) ala Gezurra (G)?. a) Sistema material baten gainean indar bat ezartzen den guztietan Lana egiten da. b) Energia potentziala (Ep) mugitzen ari diren gorputzek duten energia mota da. c) Lur planetan gero eta energia gutxiago dago. Energia agortzen ari da. d) Energia erregai mota bat da. e) Joulea (J) da Lanaren unitate-neurria. 32.- Azal ezazu zein energia-transformazio gertatzen den eskuak igurtzean.
33.- Jarri X dagokion lekuan.
34.- Aukera ezazu erantzun zuzena: Erradiazio elektromagnetikoen bidez transmititzen den energia- mota honetakoa da: • Energia termikoa • Erradiazio-energia • Energia mekanikoa Ikatza, petrolioa eta gas naturala, mota honetako energia handia daukatelako, erabiltzen dira erregai modura: • Energia kimikoa • Energia mekanikoa • Erradiazio-energia
Haizearen energia mekanikoari esker, ondoko energia-mota lor daiteke: • Energia kimikoa • Energia elektrikoa • Energia nuklearra
Zentral hidroelektrikoetan, uraren indarrak aparatu hau higiarazten du: • Alternadorea • Turbina • Presio handiko urlurruna Batez ere kontsumitzen dugun energia da: • Energia eolikoa • Energia geotermikoa • Energia hidroelektrikoa
Energia iturri berriztagarria da: • Haizea • Erregai fosilak • Gas naturala
Zein prozesuri esker lortzen da energia nuklearra uraniotik? • Nukleoaren fusiotik • Nukleoaren fisiotik • Nukleoaren errekuntzatik
Zeinek du energia potentziala? • Zentral hidroelektriko bateko ur-biltegiko urak • Abiadura handiz higitzen ari den trenak • Edalontzi bateko kafe beroak
Belauntzi baten energia da: • Eolikoa • Zinetikoa • Hidraulikoa
35.- Lotu gezien bidez energia motak eta ezaugarriak:
36.- Lotu gezien bidez bi zutabe hauek.
37.- Aztertu errusiar mendi baten eskema hau. Bagoneta A puntuan askatuko da, behera aske joan dadin. Hori kontuan hartuta, erantzun galderei.
a)Errusiar mendiko zer puntutan du energia potentzial handiena? …………………………………………………………………………………………………………………………………………. b) Errusiar mendiko zer puntutan du energia zinetiko handiena? …………………………………………………………………………………………………………………………………………. c) Jarri ordenan errusiar mendiko puntuak: batetik, energia potentzial handienetik txikienera, eta bestetik, energia zinetiko handienetik txikienera. …………………………………………………………………………………………………………………………………………. ………………………………………………………………………………………………………………………………………….
ENERGIAK - LANA (buruketak) 38.- Kalkula ezazu automobil batek egindako lana, jakinda autoaren pisua 10 000 N-ekoa dela eta 3 km egin dituela.
39.- 100 kg-ko masa duen motozikleta bat higitzen ari da 25 m/s-ko abiaduraz. Zein da motorraren energia zinetikoa?
40.- Zein da 30 kg-ko masa duen gorputz baten energia potentziala, 50 mko altueran kokatuta badago?
41.- Txirrika baten bidez, langile batek igotzen du 100 N-eko gorputz bat 5 m-ko altueratik 15 m-ko altuerara. Zenbatekoa da langileak egindako lana?
42.- 1 100 kg-ko masa duen automobil bat 80 km/h-ko abiaduraz higitzen ari da. Zenbatekoa da autoaren energia zinetikoa? Zenbateko altueraraino igo beharko genuke autoa, izandako energia zinetiko guztia energia potentzial grabitatorio bihurtzeko?
43.- 1 kg-ko gorputz bat 10 m-ko altueratik uzten dugu erortzen. Zer abiaduraz helduko da lurzorura? Ebazteko, kontuan izan energiaren kontserbazio-printzipioa.
44.- a) Tenis-partidu batean, 65 g-ko tenis-pilota bat ateratzen da 200 km/h-ko abiaduraz.Zein da bolaren energia zinetikoa?. b) Zein da lurzorutik 5 m-ra dagoen 65 g-ko gorputz baten energia potentzial grabitatorioa?
45.- 3kg-ko gorputz bat 20 m/s-ko abiaduraz higitzen ari da. Zenbatekoa da gorputz horren energia zinetikoa?
46.- Kalkula ezazu 140 km/h-ko abiaduraz higitzen ari den 3 kg-ko gorputz baten energia zinetikoa.
47.- 1000 g-ko lorontzi bat eskegita dago 15 m-ko altueran dagoen balkoi batean. Zenbatekoa da lorontziaren energia potentziala?
48.- 2 000 g-ko gorputz bat 20 m/s-ko abiaduraz higitzen ari da. Zenbatekoa da gorputz horren energia zinetikoa?
49.- 850 g-ko lorontzi bat eskegita dago 17 m-ko altueran dagoen balkoi batean. Zenbatekoa da lorontziaren energia potentziala? 50.- Zein da 4 kg-ko masa duen gorputz baten energia potentziala, 150 m-ko altueran kokatuta badago?
51.- 1.100 kg-ko automobila 80 km/h-ko abiaduran dabil. Zenbateko energia zinetikoa du? Zer altuerara igo beharko litzateke, energia zinetikoa eta energia potentziala baliokideak izateko?
52.- Demagun kilo bateko objektu bat lurretik 10 m-ra duzula. Askatu eta gero, zer abiadura izango du lurrera iristean? Problema ebazteko, kontuan izan energiaren kontserbazio-printzipioa.
53.- Txirrindulari batek bizikletarekin batera 75 kiloko pisua du eta 36 km/h-ko abiaduran dabil bide lauan. Malda batera iristean, pedalei eragiteari utzi dio, erabat geldirik geratu arte. Zer altueratan egongo da bizikleta gelditzean?
54.- 65 gramoko tenis-pilota 200 km/h-ko abiaduran atera da. Zenbateko energia zinetikoa du pilotak? 15 kiloko gorputz bat lurretik 5 metrora dago. Zer energia potentzial du?
55.- Higitzen ari diren bi gorputzen masak berdinak dira. Baten abiadura bestearen abiaduraren bikoitza da. Zer erlazio dago bi gorputzen energia zinetikoen artean?
56.- Beste gorputz baten masa bikoitza duen gorputza haren abiadura erdira higitzen da. Bietako zeinek du energia zinetiko handiena?
57.- Beste gorputz baten masa hirukoitza duen gorputza haren abiaduraren herena higitzen da. Bietako zeinek du energia zinetiko handiena?
58.- Auto baten masa 1200 kg-koa da. Kalkulatu zer lan egiten den kasu hauetan: a) 100 N-eko indarrarekin bultzatzen dugu autoa 30 segundoz, eta autoa ez da mugitzen.
b) 200 N-eko indarrarekin bultzatzen dugu autoa, eta 15 metro mugitzen dugu.
59.- Zer-nolako lana egiten da gorputz bat 30 N-eko indarrez bultzatu eta higiduraren norabidean 100 m-an zehar eragiten duenean?
60.- Eraikin batean 196 N-eko pisua duen ontzi bat 50 m-ko altuerara igotzen da. Kalkulatu ontziak aipatutako altuerara iristean hartzen duen energia potentzial grabitatorioa.
61.- 2 kg-ko masa duen harri bat gorantz bota, eta 5 m-ko altuerara heldu da, erortzen hasi aurretik. Zein da une horretan energia zinetikoa? Eta potentziala?
62.- Zein izango da 98 N-eko pisua duen gorputz baten energia potentziala, gorputza 51 m-ko altueran baldin badago?
63.- Zer-nolako altuera hartuko du 30 kg-ko masako gorputz batek Nafarroan, 15 000 J-ko energia potentzial grabitatotioa hartzen badu?
64.- 10 m/s-ko abiaduraz higitzen ari den 80 kg-ko tigre batek salto egiten du eta 3 m-ko zuhaitz batera igotzen da. a) Salto egin baino lehen zenbateko energia zinetikoa du tigreak? b) Zuhaitz gainean dagoenean zenbateko energia potentziala du?
65.-Gorputz batek 20 kg-ko masa du. Noiz dauka energia gehiago: geldirik eta 4 m-ko altueran dagoenean, edo lurzoruan 2 m/s-ko abiaduraz higitzen denean?
66.- 100 g-ko harri bat 10 m-ko altueran eta 30 m/s-ko abiaduraz higitzen ari da. Zenbatekoa da harriaren energia mekanikoa?
67.- 200 kg-ko gorputz bat bultsatzen dugu 8 080 N-eko indarrez eta 134 m-ko distantzia mugitzen dugu. Lurzoruak egindako marruskadura-indarra 2 400 N-koa izan da. Zein izan da egindako Lan netoa?
68.- 24 kg-ko harri bat uzten da erortzen libreki 86 m-ko altuera batetik. Kalkula ezazu: a) Harriaren energia potentzial grabitatorioa. b) Harriaren abiadura lurzoruan kolpeatu baino lehen.
69.- 1760 kg-ko automobil batek 15 m egiten ditu 1,25 m/s 2-ko azelerazioaz. Zein izan da egindako lana?