IZENA:____________________________________ DATA:______________________ Maite Domínguez
INDARRAK 1.- Adierazi formula matematiko baten bidez, zer erlazio dagoen pisuaren eta masaren artean. Zer indar mota adierazten du formulako g letrak? Zer indar mota da pisua? Zer unitate erabiltzen da Nazioarteko Sisteman pisua adierazteko?
2.Begiratu irudiari . Azaldu zergatik mugitzen den baloia, zer indar mota eragiten zaion eta azeleraziorik gertatzen den higiduran. 3.- Zer da Newtona? Zer unitate-sistemari dagokio?
4.- Idatzi indarren formula eta esan zer adierazten duten formula horretan erabili dituzun letrek.
5.- Zer azelerazio ematen zaio 250 kg-ko objektu bati, 10 N-eko indarra ezartzen bazaio?
6.- Azaldu zer eragin sortzen duten indarrek gorputzetan, bai eta zer indar mota dauden ere, gorputzekiko duten elkarrekintzaren arabera
7.- Azaldu zer ezaugarri nagusitan diren desberdinak pisua eta masa. Zer gertatuko litzaioke objektu baten pisuari, Lurrean egon ordez Lurraren grabitatearen erdia duen planeta batean balego?
8.- Defini itzazu. a) Indarra.
b) Masa.
c) Marruskadura.
d) Pisua.
9.- Lurrean dagoen pilota bati ostikoa jo diogu, eta pilota erabat gelditu arte ibili da. Zer indarrek eragin dute higidura horretan? Pentsatu eta aipatu gutxienez hiru indar mota. 10.- Zergatik esaten da masa eta pisua ez direla magnitude bera?
11.- Zer da grabitatea?
12.- Astro txikiek handiek baino grabitate indar txikiagoa dute. Beraz, zeren araberakoa da indar hori?
13.- Osatu indarrei buruzko taula hau. Idatzi indar mota bakoitzaren definizioa eta bizpairu adibide. Indar motak Ukipen-indarrak
Urrutiko indarrak
14.- Bi eskema hauetan pilota baten mugimendua adierazi da. Marraztu eskemen gainean adibide bakoitzean adierazitako egoera. Esan zein kasutan adierazi den marruskadura-indarra. a) Marraztu gezi bat, pilota azkarrago higiaraziko duen indarra adierazteko. b) Marraztu gezi bat, pilotaren abiadura murriztuko duen indarra adierazteko.
15.- Gogoratu gorputz baten pisua eta masa ez direla gauza bera: P = m 路 g . Pisua esaten zaio gure planetak gorputz bat erakartzeko duen indarrari. a) Zer unitatetan adierazten da pisua? b) Norbaitek 50 kg-ko pisua duela esaten dugunean, egiaz, ez dugu benetako pisua adierazten, baizik eta haren masa. Masa aldatzen al da, Lurrean egon ordez Ilargian badago? Eta pisua?
16.- Behean, zenbait objektu dituzu, objektu horiei indar bat eman zaie, eta horren eraginez, forma aldatu zaie. Indarra emateari uztean, objektu horietako zein leheneratuko da (elastikotasuna), eta zeini aldatu zaio forma behin betiko (plastikotasuna)
17.- Marruskadura-indarrak higikariak geldierazten dite. Zer azelerazio eragiten du, positiboa ala negatiboa?
18.- 10 kg-ko objektu bati 5 m/s2 – ko azelerazioa eman nahi diogu. Zenbateko indarra eragin beharko diogu?
19.- Non izango du pisurik handiena 1 kg laranjak, Lurrean ala Ilargian. Non izango du masarik handiena?
20.- Zer-nolako indarra da grabitatearena, urrutikoa ala ukipenekoa?
21.- Zuzena al da gorputz batek 10 kg-ko pisua duela esatea? Azaldu zure erantzuna
22.- Esan zer pisu izango duen kamioi batek, 2 t-ko masa duela kontuan hartuta. Eta zer pisu izango luke, Lurreko grabitatearen erdia duen planeta batean? Eta zer pisu luke 20 m/s2 – ko grabitatea duen planeta batean egongo balitz?
23.- Zeintzu dira indarra eta masa neurtzeko erabiltzen diren tresnak?
24.- Zeintzu dira masa eta pisuaren arteko ezberdintasunak?
25.- Osa itzazu ondorengo esaldiak: -Indar baten efektuak hauexek izan daitezke: higidura-egoera edo geldi-egoera aldatzea.................................................. -Indarren intentsitatea neurtzeko ................................. erabiltzen da eta .......................-etan adierazten da. 26.- Ondorengo marrazkietan bost indar adierazten dira. Zeintzuk dira urrutiko indarrak eta zeintzuk ukipenekoak?
27.- Zeintzuk dira baieztapen zuzenak? a) Gorputz batean eragindako indarra eta lortutako azelerazioa dira: - Berdinak - Zuzenki proportzionalak - Alderantziz proportzionalak. b) Lurrak guregan eragiten duen erakarpen indarra deitzen da: - Pisua - Masa - Presioa c) Gorputz baten mugimenduaren aldaketak adierazten du: - Abiadura dagoela - Masa dagoela - Indar bat ezarri dela d) Gorputzek duten egoera mantentzeko joera deitzen da: - Presioa - Azelerazioa - Inertzia e) Marruskadura indarra - Gorputzen mugimenduari kontrajartzen da - Grabiatateari kontrajartzen da - Urrundik sortzen da f)
- Gorputz batek 10 kg pisatzen du - Gorputz batek 98 N pisatzen du - Gorputz baten pisua balantzaz zehazten da.
g) 4 kg-ko masa batean egindako 2 N-eko indarrak honako azelerazio hau ematen dio: - 0,25 m/s2 - 1 m/s2 - 0,5 m/s2 28.- Bi lagunek soka baten bi muturretatik tira egiten dute. Berdinak dira bi indarren norabideak eta norantzak?
29.- Lurrean dagoen gorputz bat bultzatzen dugu baina ezin dugu mugitu. Zeintzu izan daitezke zergatiak?
30.- Lotu gezien bidez: 1) Pisua 2) Deformazioa 3) Masa 4) Dinamometroa 5) Higidura aldaketa 6) Balantza
a) Gorputzen materia kantitatea b) Indar baten efektu estatikoa c) Masak neurtzeko erabiltzen da d) Gorputza dagoen tokiaren araberakoa e) Gorputzen pisua neurtzeko erabiltzen da f) Indar baten efektu dinamikoa
31.- Intentsitate berdineko bi indarren erresultantearen intentsitateak, dio irakasleak klasean, zero edota bakoitzaren bikoitza balio dezake. Arrazoitu irakasleak esandakoa.
32.- Zer indar behar du tona bateko automobil batek 1,2 m/s2–ko azelerazioa har dezan?
33.- Zein da 80 kg-ko gorputz batek behar duen indarra 4 m/s2-ko azelerazioa lortzeko?
34.- 800 kg-ko automobil baten motorea arrankatzerakoan 1 280 N-eko indarra egiteko kapaza da. Zein da automobilak arrankatzerakoan lortzen duen azelerazioa?
35.- Gurditxo batean 10 N-eko indarra egitean jostailua mugitzen da 1,2 m/s2-ko azelerazioaz. Zein da gurditxoaren masa?
36.- 45 kg-ko masa duen gorputz batean 5 N eta 10 N-eko direkzio eta norantza bereko bi indar ezartzen dira aldi berean. Zer azelerazio lortuko du gorputzak?
37.- 100 kg-ko armairu bat higitu nahi dugu, horretarako 350 N-eko indarra ezartzen diogu. Lurzoruak kontrajartzen duen marruskadura-indarra 200 N-ekoa bada, zein da armairuaren azelerazioa?
38.- Gorputz bat 100 N-eko indarrez erortzen da. Zein da bere masa? 39.- 20 tona-ko locomotora batek 3 m/s2-ko azelerazioaz arrankatzen du. Zein da lokomotoraren motoreak egindako indarra?
40.- Zenbat pisatzen du Lur planetan 20 kg-ko gorputz batek? Ilargiaren grabitatearen azelerazioa Lurraren seirena dela kontuan hartuta, zein izango litzateke gorputz berberaren pisua ilargian ?
41.- Lur planetan zein da 100 N-eko pisua duen gorputzaren masa? Eta Ilargian?
42.- Haizeak bultzatzen du 1 000 kg-ko belauntzi bat 2 000 N-eko indarrez. Aldi berean urak kontrajartzen du 1 500 N-eko marruskadura-indarrez a) Zein da indar netoa? b) Zer azelerazioz mugituko da belauntzia?
43.- Futbolari batek 600 g-ko baloi bat kolpeatzen du 300 N-eko indarrez. Zein azelerazioz higitzen da baloia?