Ipuinak (2.alea)
6.B mailako ikasleak Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoa
1. edizioa: 2011eko urtarrila. IRUĂ‘A Saila : Eskolako liburu digitalak
PANPI N UM EZ URTZ A Bazen behin Maialen izeneko neskato bat, neska hura Goibel izeneko herri txiki batean bizi zen. Maialen oso aberatsa zen, hiru katu, txakur bat eta bi neskame zituen. Ile horikoa zen, beti oso ongi orraztuta zeraman. Ez zen ez oso altua, ez oso baxua, begi berde oso politak eta handiak zituen eta asko gustatzen zitzaion sokasaltoan ibiltzea. Panpin pila bat zituen, panpina berri bat ekartzen ziotenean panpin zaharrak ahazten zituen eta horrela bere panpinak pixkanapixkanak baztertuta gelditzen ziren. Behin bere amarekin supermerkatura joan zen, eta joaten zen egun guztiak bezala, erosketako gurditxoak duten eserlekuan esertzen zen. Lehenenego babarrunak erosi zituzten, ondoren yogurtak, jarraian mahats zukua eta azkenik ilarrak. Mahats zukua hartu ondoren, Maialeni txikle bat jateko gogoa sartu zitzaion, orduan eskua poltsikora sartu zuen marrubizko txikle bat jateko asmoz. Eskua poltsikoan zuela, nabaritu zuen han ez zegoela txiklerik bere panpin zahar bat baizik. Panpina poltsikotik atera, begirada bat eman, eta berriz poltsikora sartu zuen, edo hala uste izan zuen berak. Baina panpina ez zuen poltsikora sartu, nahi gabe izozkailu handi batera erori zitzaion, bere amak ilarrak hartzen ari zen bitartean. Bera konturatu egin zen, baina panpin zahar bat zenez han utzi egin zuen, eta pozik eta alai joan zen etxerantz. Maialen supermerkatutik atera bezain laster Maddi izeneko neskato bat sartu zen supermerkatura. Maddi, marroi koloreko ilea zuen, begi berdeak eta irripar haundi- haundia. Oso langilea zen, beti bere amaren enkarguak egiten zituen txintik ere esan gabe. Bere gurasoak oso langileak ziren, baina diru kopuro eskaxa zuten. Ezin zioten bere alabari jostailu asko oparitu.
Izozkailuen tokira iritsi zirenean Maddi, panpintxo bat ikusi zuen izozkailuen barruan. Hilda zirudien, harrituta gelditu zen neskatxa. Soineko arrosa bat zeraman, borobiltxo arrosa batzuekin eta zapatarik ez zuen. Maddi etxera iritsi zenean, bere amari ohial zati bat eskatu zion, panpinari galtza batzuk egiteko. Berak josi eta josi zebilen galtza batzuk egin zizkion eta etxetik aurkitu zituen panpinen galtzerdi batzuk hartu zituen, hurrengo egunean eramateko. Hurrengo egunean, sartu bezain laster tximista baino azkarrago joan zen izozkailu haundietara, han panpina ikusi zuen. Eta izozki baten kutxa baten estalkiaren gainean lotan zegoen. Bere “ohearen� ondoan utzi zizkion galtzerdiak eta galtzak plastikozko poltsatxo txiki-txiki batean. Eta bere amarekin joan zen ezer ez susmatzeko. Egun horretan erosketa asko egin zituzten. Eta Maddik ez zekien zergatik. Etxera itzuli zirenean bere aita egunkaria irakurtzen ari zen, korrika berarengana joan zen eta pospolo kaxa huts bat eskatu zion. Aitak harridura aurpegiarekin begiratu zion eta kaxoi batetik pospolo kaxa huts bat atera zion. Alabari muxu bat eman zion eta alaba berriz ziztu bizian joan zen bere gelara. Bere amak atea itxi zuenean Maddi korrika ikusi zuen eta aitari begiratu zion harridura aurpegiarekin, aitak ere aurpegi berdinarekin begiratu zion eta biak barrezka hasi ziren. Bitartean Maddi, bere logelan zegoen pospolu kaxa hutsa margotzen. Kolore biziekin margotzen ari zen, horia, berdea, morea, laranja, urdina... Oso ongi geratu zitzaion, baina berak uste zuen zerbait falta zitzaiola poxpolo kaxari. Eta ideia bat etorri zitzaion burura. Poliki-poliki bere gurasoen logelara hankapuntetan joan zen, bere
amaren soineko gorri bat ohearen gainean zabaldu zuen eta azpiko ilaratik lentejuelak hartzen hasi zen. Hamar-hamabost lentejuela inguru hartu zituen. Ondoren, soinekoa ezer gertatu ez balitz bezala bere tokira itzuli zuen. Eta berriz hankapuntetan abiatu zen bere gelara. Bere gelan itsaskina hartu eta lentejuelak itsatsi zituen. Oso polita geratu zitzaion ohetxoa. Gero amari eskatu zion beste eguneko ohialarekin, maindiretxo bat egin zion estaltzeko, eta bere panpinen etxetik albornoz bat hartu zuen. Azkenean bere ama zerbait egiten ari zela konturatu zen eta Maddiri galdetu zion, Maddik dena kontatu zion: - Panpina.......Arropak....izozki tapa...Pospolo kaxa hutsa... Bere amak ulertu egin zuen eta laguntzea proposatu zion. Baina esan zion bi astetan ez zirela supermerkatura joango gauza asko erosi zituztelako. Bi aste pasata, supermerkatura joan ziren eta egin zuten lehenengo gauza izozkailu haundietara joatea izan zen. Amak panpina ikusi zuen eta Maddiri esan zion joaterakoan kutxazainari galdetuko ziola. Maddik albornoza eta ohetxoa jarri zizkion paketetxo batean. Maddi joateko orduaren zain irrikitan zegoen. Kutxazainarengana ailegatu zirenean Maddiren amak galdetu zion ea panpina saltzen zuten eta kutxazainak harrituta esan zuen: - Hemen ez dugu panpinarik saltzen!! Eta Maddiren amak panpin bat zegoela esan zion eta hirurak izozkailu haundietara joan ziren. Kutxazainak panpina ikusi, eskua sartu eta Maddiri horrela esan zion: -Papina zurekin askoz hobeto egongo da. Maddi, pozaren-pozez saltoka eta biraka hasi zen panpina eskuetan zuela. Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila nahi duzun plazan. IRENE
Baziren behin Bartzelonako herri batean lau mutiko oso ganberroak zirenak, 17 urte zuten eta 5. mailan zeuden oraindik. Lehenengoak, Ander zuen izena. Begi urdinak zituen eta oso azkarra zen. Bigarrenak, Julen zuen izena. Begi berdeak zituen eta oso azkarra zen buruz. Hirugarrenak, Edu zuen izena. Begi marroiak zituen eta oso elastikoa zen. Laugarrenak, berriz, Peki zuen izena. Begi urdinak zituen eta oso lodia zen. Lau mutil hauek Bartzelonakoak ziren. Polizia Madrilekoa zen eta Bartzelonako jende guztia gorrotatzen zuen. Berak begi bat urdina zuen eta bestea marroia. Lodia zen eta hanburgesak gustatzen zitzaizkion, baina puntu ahul bat zuen: jartzen bazenion barazkia aurpegiaren aurrean goitikatzen zuela. Chigrinsky, Bartzelonako jokalari kaxkar bat zen, oso aberatsa zen eta luxuzko etxe bat zuen . Bere kotxea Opel Astra bat zen. Katu bat zuen eta beti egiten zion kasu. Betaurrekoak zituen eta esaten zuten inoiz ez zutela jakin ze koloretakoak zituen begiak. Bartzelona oso hiri polita eta handia da, 4.000.000 biztanle du gutxi gora behera eta Kataluinako hiriburua da. Horkoak dira Bartzelona eta Espa単ola liga BBVAkoak. Zonalde asko ditu : Gotikoa, Les Corts, Sans, Via Olimpika, Ramblas... Zonalde guzti horiek famatuenak dira baino askoz gehiago dira. Ere gauzak oso famatuak daude: Diagonala, Colonen Estatua, Cam nou, Parque Well... Bartzelonakoak ziren eta ez zitzaien ezer gustatzen Chigrinsky. Bazekiten non bizitzen zen eta egun batetan pensatzen zuten joatea eta etxe guztia arrosaz margotzea. Egun batean, Parque Wellen gelditu ziren plana egiteko Edu eta Peki ados zeuden hurrengo egunean joan behar zirela, baino Julen eta Ander ez beraiek egun berean joan behar zirela esaten zuten. Pentsatu zuten 100 pertsonei esatea eta boto gehiago dutenak irabazten zuten. Ordu erdi bat geroago, botoak zeuden. Hona hemen: Eduk eta Pekik %52 zeukaten, Julen eta Ander %48.
Orduan, hurrengo egunean egingo zuten. -Bihar egingo dugu baino gauean, bestela konturatuko da.-esan zuen Eduk. -Ez!!!!! bihar arratsaldean entrenamenduan daudela.-erantzun zion Pekik. -Goazen ba, orain nondik sartu ahal garen ikustera joanen gara eta bihar badakigu nondik sartu ahal garen.-esan zuen Anderrek. -Ideia ona!!!-baieztatu zion Julenek. Ordu erdi pasa eta gero han zeuden. -Zu Julen ikusi atzetik, Ander zu joan eskuinera, ni ezkerretik eta zu Peki ikusi aurretik.-agindua eman zuen Eduk. -Ehhh!!! hemen dago apurtuta baino ikusten dudanatik tranpa asko daude.-Ohikatu zuen Julenek. Hurrengo egunean prest zeuden Chigrinskyren etxera sartzeko eta aurreko egunean ikusi zuten lekutik sartu ziren. Tranpa asko zeuden eta nor sartu behar zen lehenengo esan behar zuten. -Peki!-esan zuen Julenek. -Ander.-esan zuen Pekik. -Julen.-erran zuen Eduk. -Ez, ni joanen naiz lehenengo- agindu zuen Ibiltzen hasterakoan, Julen eta Edu desagertu ziren, eta azkar hasi ziren bilatzen, baino ez zituzten aurkitzen. Tranpa asko pasatu behar zituzten kokrodiloetatik salto egin, minak ez ikutu... Julen eta Edu ez ziren desagertu, baizik eta atetik joan ziren, aurkitu zuten giltzarekin. Bi ordu eta erdi egon ziren itxoiten ailegatu ziren arte. Oso zikinak zeuden eta ia ezin zuten ibili. Beraiek berriz atetik sartu ziren eta oso garbiak eta ongi zeuden. Han ikusi zuten Chigrinsky, baina ez zegoen lotan, festa bat egiten ari zen, orduan pentsatu zuten hobeto zela joatea eta hurrengo egunean bueltatzea, eta hori erabaki zuten.
Hurrengo egunean, gaueko 12:30etan Chigrinskiren etxera joan ziren, han zegoen potxoloa lotan. Orduan sartu ziren dena arrosaz margotzera eta apurtzera. Egunsentian, altxatu zirenean egunkarian albiste hori zegoen eta lauak poz-pozik jarri ziren Ezinezko Misioa egin zutelako. Hala bazan kalabazan sar edo ez bazan margotu dezala etxe hortan. UNAI
BI UME O SO DE S B E RDIN, non OTE daude? Baziren behin bi ume oso desberdin; bata, Lili izeneko txinatar bat zen, bere ilea ikatza bezain beltza zen eta ez luzea ez motza, altuerari dagokionez bere gelako altuena zen baina gelako denak oso baxuak ziren. Bestea, Max, Australian jaiotakoa, ile marroia eta begiak berdin zituen. Max altuagoa zen baina ez asko. Desberdinak ziren, oso desberdinak, bi gauzetan izan ezik, 10 urte zituzten eta bakarrik zeuden familiarik gabe .Bakoitzak gauza desberdinengatik ez zuten familiarik, baina egoera berean zeuden. Familiaren bila ibilian.
Biak txikiak izan arren ez zuten bere herrira bueltatu nahi eta hainbeste ibiliz azkenean elkartu ziren. Elkarketa ez zen izan toki oso polit batean baizik eta kobazulo busti, ilun eta beldurgarri batean. Bere agurra ez zen politena izan ere, bakarrik begiratu eta burua altxatu zuten. Gero eta gehiago hitz egiten hasi ziren. Biek galdera bakarra zeukaten bestearengandik zergatik zeuden bakarrik, baina ez ziren ausartu. Bakarrik bazekiten urte berberak zituztela, izenak eta zerbaitetaz alde egiten ari zirela. Goizean Maxek zerbait polita egiteko nahian gosaria Liliren “ohera� eraman zuen, baina Lilik ez zeukan ezta oherik eta gosaltzeko oso gutxi gainera txarrena Lili bera baino lehenago altxatu zela izan zen. Ateratzeko ordua iritsi zen baina bost minutu pasata Max, ezin zuen ongi ibili alde batetik bestera, zapatak min egiten ziolako hemendik eta handik. Azkenean buruak eztanda egingo ziola pentsatuz gelditu ziren haren zapata begiratzeko, eta ez ziren harritxoak ezta urra ere, paper dotore bat zen, eta zerbait idatziarekin. Lili Max pixka bat kexika delaren inpresioarekin gelditu zen baina inpresio gehiago eman ziona beldurtiarena, papera irakurtzean negarrez eta ezkutatzen hasi zen baina berak irakurtzean berdin gelditu zen.
Max badakit orfanatotik atera zarela, poliziari deitu eta berriro han egongo zara .Eta zu, Lili gartzelan egon behar duzu, zure hiriak gerra galdu du baina lasai hemendik gutxira han egongo zara. Benetan arazotan zeuden, norbaitek izkutuan espiatzen zegoen baina nor?. Ideia pentsatzen zuten bitartean zergatik bata gartzelara eta bestea orfanatora joan behar ziren jakin nahi zuten. Max hasi zen: - Ni txikitatik orfanatoan egon naiz, ez didate inoiz adoptatu, gainera han nuen lagun bakarra ezta ere ez zutenez adoptatzen saldu egin zuten merkatuan, ez ditut ezagutzen nire gurasoak eta jendea nire gurasoak ea famatuak ala edozein pertsona baziren galdetzen dutenean belarrira esaten diote eta orduan liluratzen dira baina denbora gutxi pasatu eta gero korrika alde egiten dute, horregatik nire gurasoak ezagutu nahi ditut eta orfanatotik eskapatu naiz hori egin ahal izateko.- Esan zuen oso baxu. Ondoren Lilik jarraitu zuen: – Ba nire herriak guda txikiak zituen baia ez zen nabarmentzekoa, guk bizitza normala jarraitzen genuen eta eskolan nengoenean ohiuak, negarrak... entzuten ziren, irakaslea izuturik izkutatzeko esan zigun eta berak atea irekitzean ume guztiak etxera joan zirela esango zuela, baina bere plana ez zen ongi atera, etxeetan egon zirenez bazekiten ez zeudela. Ume guztiak eta irakaslea gartzelara joan ziren ni izan ezik, ateratzean herrian ez zen inor gelditzen.-Kontatu zuen negar egiten zuen bitartean. Oso penaturik zeuden eta konturatu ziren orain elkartuago egon behar zirela. Ideia bat izan zuten, pelikuletako bat zen baina agian funtzionatuko zuen. Beren jantziak beste batzuekin aldatu zituzten eta ziztu bizian atera, hain azkar joaten ziren pareta baten kontra jo zutela. Esnatzean, toki liluragarri batean zeuden. Karteltxo txiki bat ikusi zuten, uste zuten irakurtzen bazuten jakingo zutela non zeuden baina ez, kartelean jartzen zuena letrak ziren baina ez batikoak, ejipziarrak ezta txinatarrak, non egongo ote ziren?¿? ¿ Ikaratuak zeuden, baina ezin ziren plaza horren erdian gelditu, nonbaitera joan behar ziren. Bapatean, pausuak entzun zituzten, zuhaitz moduko batera igo ziren.
Salbu zeudenez hiria begiratzen hasi ziren, dena arraroa zen, etxeak landarezkoak ziren eta airerik gabeko pilota baten itxura zeukaten. Lurra, fieltrozkoa zen ukitzean, baina ibiltzean intxable moduko bat ematen zuen. Pertsonaiaren pausuak gero eta gogorrago entzuten ziren eta beraien jakin-mina gero eta gogorragoa zen. Azkenean beraien aurretik igaro zen, dena ilea zen eta zerbait bizkarrean disdiratzua zeukan. Konturatu ziren dena hain arroroa baldin bazen zuhaitza nolakoa izango ote zen?. Enborra gozokizkoa zen baina ostoak muki itsaskor berde bat bezalakoa. Pertxona iletsua joan zen baina soinuak ez ziren bukatzen, oraingoan, zuhaixka baten atzean, zerbait mugitzen zen, altxatu eta halako poza neskatxa txiki normala zen, bakarrik ilea buruan zeukana. Kaixo esatera ausartu ziren baina ez askoz gehiago. Neskatoak berdin erantzun zuen. Zuhaitzatik jaitsi ziren berarekin elkartzeko eta non zeuden esateko. -Non gaude?- Adierazi zuten biek batera. -Eeez dadakit usustee duut pepe.- Erantzun zuen totelka. -Zerengandik izkutatzen zara? -Pelikularen... Ezin izan zuen bukatu ze pelikula eta zergatik izan behar zion beldurra. Neskatoek ikusi zituztenez alde egin behar izan zuten, baina berriro paper bat ikusi zuten.
Gelditu zaitezte, zuen atzetik goaz, gero eta gehiago joaten bazarete gero eta okerragoa jartzen duzue zuen egoera. Gero eta beldur handiago zeukaten, ez zekiten non ezkutatu, beldurra izan arren etxe batean sartzea adostu zuten. Atea ezin zen ireki, bien artean ostikada batez etxe guztia erori zen, kartoizkoa baitzen.....eta ahots bat entzun zen: -“KORTEN� Ezin zuten sinetsi, dena pelikula bat zen!!, baina noiztik?? Beren bizitza osotik edo mundu arraroarena bakarrik?? Eta zer jarraituko du? Pelikularena ala benetazkoa?. OLATZ
JUNE ETA JASONEREN UDA Herri arrunt bateko etxe batean bizi ziren bi biki eta beraien gurasoak. June eta Jasone ziren bikiak. Biak ausartak eta zaletasun asko zituzten. Adibidez, oso gustukoa zuten eskalatzea.11 urte zituzten eta beraien urte betetzea udan zen. Ospatzeko beraien gurasoekin eta bi lagunekin joan behar ziren jolas parke batera egun batzuk pasatzera. Baino hori baino lehenago ondoz ondoko herrira kanpaldiz joango ziren. Goizean, June ze egun zen begiratu zuen egutegian eta egun bat falta zen kanpaldira joateko. Jasone harrituta gelditu zen: - Ai ama, ai ama, ai ama, ez garela apuntatu – Jasone Junerekin batera- Ai ama, ai ama, ai ama. - Lasai, lasai, izena emanda daukazuela - esan zuen amak. Beraz, askoz lasaiago gelditu ziren. Hala ere oso urduri zeuden beraien urtebetetzea oso hurbil zegoelako. Oso ongi oroitzen ziren norbait gonbidatu behar zutela beraien urtebetetzera. Baita ere nor gonbidatu. Biak oso argi zeukaten nor gonbidatu: Irati eta Aitor ziren, lauak lagun onenak ziren eta. Hori pentsatu eta gero, maletak egiten hasi ziren bitartean ama Interneten sartu zen eguraldia begiratzeko. Eta egun guztietan bero handia egingo zuela jartzen zuen: -
Ez ahaztu bainujantziak sartzea, bero handia egingo duela!- esan zien amak Bai amatxo!- erantzun zuten biek batera.
Maletan denetarik sartu zuten, hori bai, bakoitzak bere maleta zeukan. Etxeko sarreran utzi eta jolastera abiatu ziren, Junek Aitorri eta Iratiri deitu zien. Lauak bainujantziak jarri eta etxeko lorategira joan ziren. (Lorategia June eta Jasoneren etxean zegoena zen) mangerarekin jolastu zuten, igerilekuan sartu ziren eta zukuak edan zituzten
Erlaxatzen zeudenean Jasonek galdetu zien ea beraien urtebetetzera joan nahi zuten. Eta baietz esan zuten. Lauak batera nora joatea erabaki zuten. Bakoitzak aukera bat proposatu zuen. June hasi zen: -
Nik proposatzen dudana portabentura da.
-
Ba niri berdin zait- Gero Jasone
-
Nik ere portabentura proposatzen dut - Jarraian Aitor
-
Nik portabenturara joan nahi dut.- Irati azkena
Denak batera: -
Portabenturara joanen gara!!!!- oihukatu zuten.
Etxera korrikan sartu ziren, eta amari esan zioten portabenturara joan nahi zutela. Ama berriro Interneten sartu zen eta portabeturako bidaia erosi zuen. Tartean jolasten jarraitzen zuten eta bat-batean konturatu ziren etxera bueltatzeko ordua zela. Baina arratsalderako gelditu ziren berriro leku berdinean. Joan zirenean dena biltzen gelditu ziren baina jateko gosea handitu nahi zuten gauza asko eta onak zeuden esperoan. Belarria tente zeukaten biak ea noiz deitzen zituzten jateko. Oso pozik zeuden kanpaldira eta gero portabenturara joan behar zirelako. Bat-batean: -
Jateraaaaaaaaaaaa! – entzun zuten eta bildutako guztia bota eta jatera joan ziren.
Mahai gainean pasta goxo-goxo bat zegoen salsa batekin eta gero azpizunak zeuden. Postrerako izozkia. Jaten hasi ziren, iruditzen zuen ez zutela inoiz jan.Hala ere pixka bat utzi zieten gurasoei jateko. Izozkia falta zitzaien baina lagunak itxaron zituzten. -
DIN DON!!.
Entzun zuten eta korrika atea ireki zuten, Irati eta Aitor ziren,izozki bana eman eta lorategira joan ziren jatera. Bazekiten uretan ezin zirela sartu digestioa egin arte. Digestioa egitea ez zen beraien gustukoa baina bazekiten zergatik egin behar zen. Ordu eta erdi egon ziren hitz egiten kanpaldiaz eta portabenturaz, lauak oso urduri zeunden kanpaldira joan behar zirelako eta ez zekiten zer egin despistatzeko. Denetarik frogatu zuten: beste gauzez hitz egitea, telebista ikustea, harrapaketatara jolastea ‌ baina ez zuen ezertarako balio. Pentsatu zuten igerilekuan jolasten bazuten edo urarekin jolasten bazuten despistatuta egongo zirela. Baina bakarrik ordu bat pasatu zen eta ordu erdia falta zitzaien. Etxera sartu eta zukuak prestatu zituzten. Etxean bakarrik zeudela konturatu ziren (egia esanda bazekiten baina ez ziren oroitzen) zukuak egiteko kriston saltsa sortu zuten, gutxienez bildu zuten baina zukua lurretik edalontziak bota zituzten eta bukatu zutenean konturatu ziren bi ordu pasa zirela jan
zutenetik. Bainujantziak jarri eta pentsatu gabe uretan murgildu ziren. Eta bai kanpaldiaz ahaztu ziren. Baina dena bezala eguna bukatzen hasi zen eta bakoitza bere etxera itzuli zen afaltzera. Ongi afaldu, eta telebista pixka bat ikusi zuten. Lokartzera laster joan ziren hurrengo eguna gogorra izango zelako - RING-RING-RING!!!- esnagailua zen Biak ohetik saltoka jeiki ziren, eta gosaltzeko tostadak jan zituzten. Arropa jantzi eta autobusera igo ziren.
Ailegatzerakoan, kanpin mota batean jaitsi ziren. Kanpin hori kanpaldi bat bezalakoa zen, eta bakarrik bungalowak zeuden. Lauei elkarrekin tokatu zitzaien. Bungalowean sartu eta handi handia zela ikusi zuten. Bakoitzaren oheak aukeratu eta maleta desegin zituzten. Gero sarreran denak bildu ziren monitoreak ezagutzeko. -
Mutil honek Martin du izena eta berarekin mendira joango zarete, Neska honek Nerea du izena eta eskalatzeko monitorea da, beste neska hau Marta deitzen da eta hondartzan edo igerilekuan egongo zarete berarekin, mutiko honek plastika monitorea izango da- esan zuen kanpaldiko nagusiak.- Baina gaur libre zaudete jolasteko.
Denak korrikan abiatu ziren jolastera. Goseak zeundetenez tabernara joan ziren eta han pintxo batzuk jan zituzten onena zen ez zituztela ordaindu behar zeren lehen kanpaldian ordaintzean dena sartzen zen. Bueno pintxoa jan eta gero bainu jantziak jantzi zituzten hondartzara joateko. Hondartzan oso ongi pasatu zuten baina jateko ordua zen.Jaten zuten bitartean, planak egin zituzten arratsalderako baina ez zituzten oso argiak. Bakoitza gauza bat nahi zuelako Asko jan zutenez logelara joatea erabaki zuten, pixka bat erlaxatzeko eta janaria jaisteko. Ez zuten asko iraun, eskalatzera joan zirelako eta gero igerilekura egia esanda gauza pilo bat egin zituzten egun hartan, disfrutatu nahi zutelako egun libre hori. Eguna benetan oso ongi aprobetxatu zutela baina azkenean leher eginda zeuden denak . Afaldu eta gero monitoreak jokoak antolatzen zituzten eta inor ez zen joan lo egin nahi zutelako. Konturatu gabe aste bat baino gehiago pasa zen eta kanpaldia bukatzen zela konturatu ziren. June eta Jasone oso urduri zeuden lau egun falta zirelako
beraien urtebetetzerako. Eta portabenturara joateko. Dena den kanpaldia oraindik ez zen bukatu orduan asko despistatzen ziren horri esker. Egunak joan, eta egunak etorri, kanpaldiak bere amaiera izan zuen. Beste egun librearekin. orduan bikiak oso-oso urdurik zeuden hurrengo egunean beraien urtebetetzea zelako baina beste aldetik triste kanpaldia bukatzen zelako horregatik eguna asko disfrutatu zuten. Baino jan ondoren etxera bueltatu ziren beste maleta bat prestatu eta ondo ondo deskasatu zuten bueltatzean. - RING RING!!- esnagailua entzun zuten eta batera ZORIONAK ZURI ZORIONAK BETI ‌ - Altxa zaitezte Portabenturara joan behar garela - esan zuen amak beren opariak ematen. - Argazki kamera bat!!-esan zuen Junek - Nik ere bai daukat hori- esan zuen Jasonek. Oso pozik zeuden eta estrenatu behar zituzten. Kotxera igo eta argazkiak egiten egon ziren beren lagunekin . Hotelera iristerakoan dena utzi eta korrika behera jaitsi ziren parkera joateko gurasoak beraien atzean joan ziren arrato osoan, mexikar jatetxe batera joan ziren jatera. Parkean bertan zegoena. Eta argazkiak egiten egon ziren batbatean jatetxetik atera eta iturri handi bat zegoen denak iturrian jarri ziren eta Jasone argazki batzuk egin zituen June altxatu zenean bere kamara iturrira erori zen azkar azkar artu zuten eta suerte asko izan zuen. Ez zitzaiolako puskatu baina hala ere Junek izugarrizko sustoa eraman zuen. Atrakzio guztietan ibili ziren eta batzuetan zorabiatuta atera ziren. Primeran pasatu zuten lehenengo egunean. Baina ilundu zen eta atrakzioak itxita zeuden, orduan hotelera bueltatu ziren afaltzera. Afaltzeko denetarik zegoen kroketak, tortilla, entsalada ‌ Bueno ez zela ezer faltatzen. Gau hartan lo sakon-sakona egin zuten denek eta goizean primeran altxatu ziren - Ups! Ahaztu zitzaidan zuen opariak ematea, tori- esan zuen Iratik - Niri ere bai- Aitorrek. - Poltsa bat, eskerrik asko Irati, eta belarritako batzuk, eskerrik asko Aitor.Jasonek - Nirea ere asko gustatu zait, eskerrik asko biei- esan zuen Junek - Bueno gaur joango gara, ze pena oso ongi pasatu nuen atzo- Aitorrek
- Bai, baina bakarrik bi egun hartu nituen- esan zuen amak - Maletak egin, laster joanen garela gosaldu eta gero noski- aitak. Denak maletak egiten hasi ziren penarekin baina oso ongi pasatu zuten egun horretan . Maletak egin eta gero bera jeitsi ziren gosaltzera eta gosaltzeko gauza pilo bat zeuden: fruta, flan arrautzak, denetarik. Gosaldu eta kotxera sartu ziren eta berriro Jasonek argazki makina atera zuen bat-batean June harria bezain gogorra gelditu zen eta esan zuen bere kamara ez zuela hartu orduan korrika joan zen eta atezaintzan galdetu zuen ea kamara bat aurkitu zuten eta suerte handia izan zuen berriro. Beste susto ederra eraman zuen eta gurasoak haserretu ziren berarekin.
HAIZEA
HIRU KATUEN ABENTURA MIRESGARRIAK Baziren behin hiru katu, familia baten maskotak zirenak; katu bat Mitxi deitzen zen, 2 urte zeukan eta elurra bezain grisa zen, Lurrek urte 1 zeukan, bere kolorea marroizka zen zuhaitz bat bezalakoa, eta azken katua Ur deitzen zen, hiru urte zeukan eta beltza zuen bere gorputza, hodeiak bezalakoa.
Familia hau Irlanda bizitzen zen, Irlandan , dakizun bezala, elur asko egoten da, etxe handi batean bizitzen ziren eta jende hori oso aberatsa zen. Familia honen kideak hauek ziren: Aita, Xabi, 37 urte , Ama, Aitziber, 38 urte, Arreba, Jone, 11 urte, Anaia, Mikel, 14 urte eta bukatzeko familiarekin, beste arreba bat, Irene, urte 1. Egun batean, familia oporretara joan zien oporrak Parisen pasatzera. Maletak limusinara eramaten zuten bitartean, atea irekia utzi zuten eta katuek aprobetxatu zuten eta ihesi egin zuten. Katuek ez zekiten nun zeuden oso txikiak zirelako baino bazegoen Ur arreba handixeagoa zena horrexegatik, bere anaia hartu, Lur, eta bere arreba Mitxi, hartu eta mendi tontor batera eraman zituen. Mendi horren izena Slieve Donard zen eta bere altuera gutxi-gorabehera 849 metrokoa da. Hiru katuak hozkirrituta zeuden eta bapatean, hiruak erori ziren. Bueltaka, bueltaka eta bueltaka bapatean gelditu ziren, esnatzerakoan dena zirriborratua ikusten zuten. Gaua bat pasata,familia oporretatik etorri ziren. Konturatu zirenean katuak etxean ez zeudela urduri jarri ziren, eta bilatzen hasi ziren. Lehenengo, beste katuen etxean begiratu zuten eta galdetu zuten: – Kaixo, aurkitu al duzue edo ikusi duzue hiru katu? – Hemen ez dugu ezertxo ere ikusi bakarrik nire katu polita- erantzuna hauxe
– – – – –
izan zen Tori argazki bat eta ikusten badituzu deitu telefono honi Eskerri asko, esan telefonoa mesedez 698522413 Agur, eskerrik asko entzuteagatik Agur , agur, mutiko eta neskatxa
Eta bilatzen eta bilatzen jarraitu zuten, gaueko 12:00ak ziren eta oraindik bilatzen jarraitzen zuten baina amak esan zuen: – Bihar izango da beste egun bat, goazen lo egitera – Bale, ama goaz lo egitera Biharamunean, katuak biziraupena egin behar zuten eta horregatik aztarrika egin behar zuten. Aztarrika, eta aztarrika egina kobazulo bat aurkitu zuten bueno hori ez zen kobazulo bat, hori etxe polit bat zen. Katuak han oso berotuak zeuden berogailua zegoelako, txokolate txurroekin ... Familiakoek, berriz, ez zekiten non zeuden eta hurrengo egunean bilaketa berriro hasi zen. Jone eta Mikel atean jo “tok,tok” eta neskatxo gazte bat atera zen: – Nortzuk zarate zuek?- galdetu zuen neskatxak – Gu Mikel eta Jone gara, hiru katuen bilaketa egiten ari gara, ikusi ahal duzu hiru katu? - Esan zion – Nolakoak ziren?- galdetu zion – Katu bat grisa, beste katu bat marroia, eta bukatzeko katuekin beltzaerantzun zioten - Ikusten baduzue deitu telefono honetara: 698522413, Agur – Gero arte mutiko eta neskatxa. Agur Eta bapatean kaleko kartel batean ikusi zuten “ Slieve Donard izeneko mendian eskalada handia egongo da, izena emateko mendi horren kabinara joan behar zarete” Mikelek, ama eta aitari proposamena egin zien eta biei ongi iruditu zitzaien, baina Xabik esan zuen: – Arratsaldean joan behar zarate, orain segi bilaketarekin – Bale, aita segi behar dugu agur,agur – Agur, seme-alaba Arratsaldea iritsi zen, korrika eta korrika izena ematera joan ziren mendira. Iritsi zirenean ilara handi bat zegoen eta beraien artean hau esan zuten: – Nire ustez, ez da egongo guretzako lekua -esan zuen Mikelek
– Mikel egongo da bai nire ustez, bai -esan zuen Jonek Iritsi zen ordua emateko izena, eman zuten izena eta arreba Jonek esan
zuen: – Ikusten duzu Mikel daukagu lekua -esan zuen Jonek – Arrazoia daukazu Jonek -esan zuen Mikelek
Eguna iritsi zen eta eskalada egin behar zuten, behar zuten guztia prestatuta zegoen : – Nire ustetan irabazi behar dugu, oso indartsuak gara -esan zuten Mikelek eta Jonek Ordua iritsi zen, mendira joateko. Kotxea hartu eta lehiaketaren lekura abiatu ziren. Lekura iritsi arropa guztia jantzi prestatu eta irteeran jarri ziren. – Zorte on Mikel -esan zuen Jonek – Zorte on Jonek -esan zuen Mikelek Eskalada hasten da 3,2,1,0 piiiiiiii, eskalada hasi da eta anaia-arrebak ongi zihoazen, bitartean aita eta amak behetik animatzen zeuden: – Animo Mikel eta Jone, animo zuek irabaziko duzuela -esanen zuten Xabik eta Aitziberrek. Hori egiten zuten bitartean familia katuak ahaztuta zeukaten eta bapatean Mikel ailegatu zen lehengoa, Jon bigarren eta beste gizon bat hirugarren. Han goian dena elurrez beteta zegoen eta Mikel zapaldu zuen batbatean leku batean eta hiru katu atera ziren. Eta Jonek esan zuen: - Hauek ez dira Mitxi, Lur eta Ur gure maskotak eta gure katua-eta esan zion Mikelek – Bai, arreba hauxe dira gure katuak Bera jaitsi eta aita amari erakutsi eta hauxe esan zuten: – Hauek ez dira gure katuak, ezta? – Bai ama hauek dira gureak. Etxera eraman eta han ohe berriak, janari aldaketa eta etxe berri bat katuentzat egin zuen familiak. Hurrengo egunean, katuak oso gustura sentitzen ziren etxe berrian eta familia honekin oso gustura zeuden. Hurrengo hilabetean pentsatu zuten denok oporrak egin behar zutela. ETA HALA BAZAN ETA EZ BAZAN SAR DADILA KALABAZAN ETA ATERA DADILA IRLANDAN Maitane
MISTERIOA ESKOLAN Inoiz ez dut ahaztuko gertatu dena. Pentsatu dut gaur goizean. A! barkatu, nire burua aurkeztea ahaztu zait: Nahia dut izena, 11 urte ditut eta Eskola eskolan ikasten dut: hau da, eskolak Eskola du izena. Altua eta ilehoria naiz. Begiak zeru kolorekoak ditut, eta ezpainak gereziak bezain gorri-gorriak. Hasiko al naiz istorioa kontatzen? Eskolako lehen eguna zen. Ni eta nire bi lagunak, Andrea eta Ander, eskolara gindoazen. Ander eta Andrea bikiak dira. Biak, ni bezain altuak dira. Ile marroia dute, begien antzera, eta ezpainak arros-arrosak. Bueno, segi dezagun: gelan sartu, eta denak gure lekuetan eseri ginen. Orduan irakasle berria sartu zen gelan. Irakasle hau, beste guztiak baino altuagoa zen, eta ilegorria. Denak banaka-banaka hasi zen begiratzen, begiz-begi, eta aurpegiz-aurpegi, ondoren izenak galdetu zizkigun. Eguna bukatzean, gela osoa irakasleari buruz hasi ginen hitz egiten. Nahiko irakasle arraroa zen: lana egiten ari ginenean, bat-batean, farrez hasten zen ero baten moduan: -ja-ja-jaeta gero, berriz ere ixil-ixilik geratzen zen. Hurrengo egunean, matematika saioan geundenean, bat-batean, irakasle bat sartu zen gelan izu aurpegiarekin, eta izugarrizko berri bat eman zigun: - Itziar desagertu egin da!!!Denak izozturik geratu ginen, bueno, denak irakaslea izan ezik. Farrez hasi zen sorgin baten moduan, zerbait farregarria izango balitz bezala: -ja-ja-ja-ja!Orduan, zintzilik zeukan koilare handi urdina erori, eta nire oinetaraino etorri zen. Lurretik hartu, eta eskuetan nuen bitartean ahots xume bat entzun genuen: -Lagunduu... atera hemendik...Ander, Andrea eta ni harriturik gelditu ginen, eta zuzendariari, zer gertatzen ari zen jakiteko, gaua eskolan pasatu genezaken, galdetzea erabaki genuen.
Eskola bukatzean, eta txirrinak jotzean, berokiak hartu eta ziztu bizian abiatu ginen zuzendaritzara. Zuzendariari, gertatutakoa kontatu genion, eta onartu egin zuen, gaua eskolan pasatzen utzi gintuen: – Baina baldintza batekin.-esan zuen orduan - Heldu bat bilatu behar duzue zuekin egoteko – Bale- erantzun genuen eta, Ander eta Andrearen gurasoei galdetzera joan ginen. Ezetz esan ziguten, oso nekatuta zeudelako. Ondoren, nire amari galdetu genion, bainan, erantzun berdina jaso genuen, eta oraingoan, eskolako berogailuak izorratuta zeudelako. Behatzak, eskuak eta baita besoak ere, gurutzatu genituen eta nire aitarengana jo genuen. Baina oraingoan ere ezetz bat jaso genuen. Alde bakarra zen, oraingoan okerrago izan zela, ze, zergatia galdetzerakoan, – Argatik!-erantzun zigun. Ez genekien zer egin. Bakoitza aulki batean eseri ginen, eta pentsatzen hasi ginen. – Badakit!- ohiu egin nuen. – Nire anaiak 18 urte ditu, heldua da beraz!- oraingoan, oso erraza izan zen: laguntzen bazigun, donuts bat erosiko nion. Eskolan sartu bezain pronto, irakaslearen “bulegoa” bilatzen hasi ginen, eta berehala aurkitu genuen, bainan giltzaturik zegoen. Orduan giltzen gelaz oroitu ginen eta haruntz abiatu ginen. Denak begiratzen hasi ginen, baina errazena denak kaxa batean sartzea zela erabaki genuen. Banaka-banaka, denak frogatzen hasi ginen, eta kasualidadez, azkena izan zen atea ireki ziguna. Barruan sartu eta berehala igarri genuen misterioa, zerbaitengatik gure irakasleak, Itziar, paretaren kontra lotu zuen kate batekin. Zorionez erraza izan zen askatzea, giltza kandaduan sartuta ahaztu zitzaiolako. – Itziar!-egin genuen ohiu. Orduan, jakin behar zena zen, zergatik lotu zuen Itziar irakasleak. Bainan... ez genuen inoiz jakin, zergatik?... ARGATIK! Je,je,.... Ez, momentuan bertan..., nire ohean esnatu nintzelako. -Dena amets bat soilik izan da!!- egin dut oihu gaur goizean.
MALEN
MUTILA ETA B E RE ILEA E gun euritsu batean, bazen mutil bat nahi zuena kalera atera lagunekin baina ateratzen bazen ilea bustiko zitzaion eta ezingo zuen jarri ongi, zeukalako ilea alde batera eta oso zaila zegoelako berriro ongi jartzea. Orduan, bi edo hiru ordu pasatu ondoren euria egiten gelditu zen. Lagunei deitu zien baina bakoitzaren amak esan zion atera zirela. Orduan, berak uste zuen ez zutela berarekin atera nahi, baina bapatean mugikorra hasi zen musika jotzen eta beraren lagunak ziren, momentu horretan esan zioten futbol zelaian zeudela. Etxetik futbol zelairaino joan zen txirrindularekin baina oso mantso joan zen, bere ilea ez nahasteko. Hasi ziren jolasten, lagunen artean egin zituzten bi talde. Jolasten hasi ziren bitartean, mutila beti lepoa mugitzen ari zen ez mugitzeko eta ongi izateko ilea. Baina bapatean lepoa mugitu zuen eta entzun zen soinu bat:bere lepoa zen. Abisu bat zen: Lepoa hausteko arriskua zeukan. Baina berak segitu zuen egiten bestela oso gaizki izango zuelako ilea.
Orduan, lepoa apurtu zitzaion, hasi zen negarrez eta besteek deitu zieten bere amari eta medikuei. Mediku batek esan zuen ongi jarriko zela aste bat pasata. Mutilak debora horretan ezin zuen mugitu lepoa, horregatik ilea hasi zitzaion gaizki jartzen: •
Lehenengo egunean hasi zitzaion ilea luzatzen.
•
Bigarren egunean kolorez aldatzen hasi zitzaion.
•
Hirugarren egunean zorriak jartzen zitzaizkion ile guztietatik eta arkakusoak ere.
•
Laugarren egunean, hasten zitzaion ilea erortzen eta horrela zazpigarren eguneraino.
•
Zazpigarren egunean lepoa ongi jarri zioten eta mutilak ilea nahi zuen moztu baina amak ez zion uzten ile horrekin oso ongi zegoelako. Mutila, ama ez zegoenean, hartu zituen guraizeak eta moztu zuen ile
guztia. Ama etorri zenean hasi zen asko-asko ohiukatzen eta eraman zuen ileapaindegi batera. Amak mutila zigortu zuen lagunekin gelditu gabe. 10 aste pasata ilea zeukan berriro eta orduan ileapaindegira eraman zuen eta bidetik egon zen negarrez ez zuelako nahi aldatu ilea. Ailegatu zirenean ile apaindegira neskak ilea jarri zion zeukan moduan baina umea haserre haserre joan zen etxera lepoa mugitzen.
Orduan, mutila ohitu zen ile honekin egoten eta amak ikusi zuenean oso ongi zeukala ilea eta bere semea ez zegoela haserre berarekin eraman zuen ileapaindegira berriro egitera beste ile mota bat. Mutilak nahi zuen kresta egin, ama ez zegoen oso ohituta baina hala ere utzi zion egitea hori. Lagunek esan zuten oso polita zegoela zeukan orrazkerarekin, denek nahi zuten bera bezalako ilea baina bakoitzaren amak ez zien uzten eta bakoitza bere ilearekin gelditu zen betirako.
HA SIER
6ยบ B gelako ikasleak Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoa
IRUร A