1 minute read
3.2.2. Espainiako esparru estrategikoa
3.2.2. ESPAINIAKO ESPARRU ESTRATEGIKOA
Espainiako azken estrategiak, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Espainiako 2015-2020 Estrategiak, “EBren esparru estrategikoa laneko osasunaren eta segurtasunaren arloan 2014-2020” eta aurreko “Laneko Segurtasun eta Osasunerako Espainiako Estrategia 2007-2012” ditu oinarri. Aurreko etapetan hasitako jarduera-ildoei jarraipena emateaz gain,
Advertisement
HELBURU OROKORRAK
A) Laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko legeria hobeto aplika dadin sustatzea eta autonomia erkidegoetan finkatzea, batez ere enpresa txiki eta ertainetan.
B) Langile guztiei dagokienez, lan baldintzak etengabe hobetzen laguntzea, berdintasunez, arreta berezia eskainiz gaixotasun profesionalen eta lanarekin lotutako gaixotasunen prebentzioari. lan-baldintzen egungo egoerarekin bat datozen erronka berriei aurre egitea eta gaixotasun profesionaletan are gehiago eragitea planteatzen du 2015-2020 Estrategiak.
Estrategia horrek bi helburu orokor ditu: lau helburu espezifiko, 15 ardatz eta 35 jarduera-ildo.
HELBURU ESPEZIFIKOAK
1. Laneko arriskuen prebentzioan diharduten erakundeen eraginkortasuna hobetzea.
2. Laneko arriskuen prebentzioa aztertu, ikertu, sustatu, lagundu, aholkatu, zaindu eta kontrolatzeko
Administrazio Publikoen jarduerak bultzatzea.
3. Laneko segurtasun- eta osasun-baldintzen hobekuntza sustatzea, gizarte-solaskideen eta Autonomia
Erkidegoen parte-hartzearekin, bereziki arrisku handieneko sektore, jarduera, talde eta enpresetan.
4. Gizarte-solaskideen parte-hartzea eta enpresaburuen eta langileen inplikazioa indartzea laneko segurtasuna eta osasuna hobetzeko zereginean.