3 minute read

8.2. Estrategiaren gauzatzea, jarraipena eta ebaluazioa

8.2. Estrategiarengauzatzea, jarraipena eta ebaluazioa

Estrategiaren aurrerapena aurreikusitako moduan gainbegiratzeaz, jarduketen jarraipenetik eta emaitzen baloraziotik abiatuta, Osalan buru duen Batzorde Teknikoa arduratuko da. Batzorde horretan, Plana gauzatzeko erantzukizuna duten organo guztiak egongo dira ordezkatuta.

Advertisement

Batzorde horrek ekintzen egoera aztertuko du, adierazleak aztertuko ditu eta finkatutako helburuekiko lortutako aurrerapenak ebaluatuko ditu, eta Zuzendaritza batzordearentzako eta Kontrol organoentzako txostenak prestatuko ditu. Era berean, identifikatutako desbideratze eta/edo disfuntzioei aurre egiteko neurriak proposatuko ditu, bai eta helburuetan edo estrategietan sakoneko aldaketak planteatuko ere, emaitzak edo agertokialdaketak kontuan hartuta.

Batzordeak gauzatzeari eta adierazleei buruzko informazioa eskatuko die Batzordean ordezkaritza jarraitua ez duten baina ekintza neurri batzuen edo lehentasunezko ildo batzuen erantzule diren sail edo erakundeei.

Eusko Jaurlaritzaren egituratik kanpo dauden eragileek Estrategiaren hurrenez hurrengo etapetan parte hartzeari dagokionez, dela aholkularitzaren esparruan, ekintzetan parte hartuz edo jarduera material zehatzak eginez, jarduera horiek lankidetzaformulen bidez edo behar bakoitzerako egokiak diren kontratu publikoen bidez antolatzen dira. Garrantzi berezikotzat jotzen da autonomia erkidegoetako, udaletako eta estatuko beste administrazio eta erakunde publiko batzuekin lankidetzan aritzea. Helburu estrategikoa da, eta lan-ildo baten bidez lortu behar da. Ildo horren barruan, behar diren elkartze- eta lankidetza-mekanismoak jarriko dira.

Gizarte-eragileek, halaber, Estrategiaren jarraipenean eta ebaluazioan parte hartuko dute Osalaneko Kontseilu Nagusiaren bidez. Organo horren aurrean aurkeztuko dira Batzorde Teknikoak egindako txostenak, egindako aurrerapenak eta helburuak eta lan-ildoak berrikusteko proposamenak ezagutzeko.

JARRAIPENERAKO ETA EBALUAZIORAKO TRESNAK

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategiaren ebaluazioa modu sistematikoan eta iraunkorrean egingo da, indarraldi osoan. Estrategiaren jarraipena Batzorde Teknikoaren aldizkako bileretan egingo da. Bilera horietan ekintzen egoera eguneratuko da, aurrerapenak eta egon daitezkeen disfuntzioak egiaztatuko dira eta azken horiei buruzko neurriak proposatuko dira.

Horretarako, emaitzei buruzko adierazle-multzo bat izango da, helburuekin eta aurrerapen-adierazleekin lotua, ekintzak gauzatzeari eta jarduera eremu bakoitzean aurreikusitako mugarriak betetzeari buruzkoa. Azken horiek Ekintza Planen neurriekin, haien lorpenarekin eta epearekin dute zerikusia.

Adierazleen sistemak jarduketen aurrerapenak eta emaitzak islatuko dituen aginte-taula bat osatzen du. Estrategia honen betetze maila neurtzeko, batetik, “betetze” adierazleak erabiliko dira, lan-

ildoei eta ekintzei lotutako hurrenez hurrengo urteko Ekintza Planetan definituak, eta, bestetik, “inpaktu” adierazleak, Osalanek egiten dituen lan istripuei eta gaixotasun profesionalari buruzko datuetatik eta intzidentzia-indizeetatik sortuak, horiek hainbat aldagairen arabera bereizita, EAEko laneko segurtasunaren eta osasunaren egoeraren panoramika bat emateko.

Batzorde Teknikoak ekintzen ardura duten erakundeen informazioa bildu, adierazleak kuantifikatu eta egindako aurrerapenak baloratuko ditu.

a)Urterokojarraipentxostenak

Batzorde Teknikoak txostena egingo du urtero, eta Zuzendaritza Batzordeari jakinaraziko dio zer egoeratan dauden Estrategiako ekintzak, egutegia betetzeari eta atazak gauzatzeari dagokienez, bai eta zer aurrerapen egin diren ere. Halaber, desbideraketen berri emango du, eta horien inguruan hartutako edo hartzeko dauden neurriak adieraziko ditu. Txosten hori helburu eta jarduketetarako definitutako adierazleen azterketan oinarrituko da.

Zuzendaritza Batzordeak urteko ebaluazioaren emaitzen berri emango die barneko eta kanpoko eragileei.

b)Tartekoebaluazioarentxostena

Batzorde Teknikoak Estrategiaren garapenaren ebaluazio orokorra egingo du 2024aren amaieran, indarraldiaren erdian. Ebaluazio hori Zuzendaritza Batzordeari eta Gobernu Kontseiluari aurkeztuko zaio, eta gai hauek bilduko ditu, besteak beste:

• Ezarritako helburuen eta horiek lortzeko diseinatutako jarduketen egokitasuna.

• Helburuak lortzeko aurrerapausoak eta espero zenarekiko desbiderapenak.

• Kontuan hartu beharreko egoera-aldaketa garrantzitsuak.

• Egindako kudeaketaren balorazioa eta antzemandako disfuntzioak.

• Aplikatzen ari den kudeaketa- eta jarraipensistemaren eraginkortasuna. • Maila estrategikoan eta/edo exekutiboan egin beharreko aldaketak.

Bitarteko ebaluazioa urteko txostenen ondorioetan eta barneko eta kanpoko eragileen pertzepzioan oinarrituko da, eta horiei balorazioa eskatuko zaie.

Bitarteko ebaluazioaren emaitza barneko eta kanpoko eragileei eta herritar guztiei jakinaraziko zaie.

c)Ex-postebaluazioa

Estrategia bukatutakoan, Batzorde Teknikoak ebaluazio zehatza egingo du ezarritako ekimenen eragina ezagutzeko, honako alderdi hauek kontuan hartuz:

• Egindako jarduketa bakoitzaren arrakasta edo porrota.

• Lortutako emaitzak eta inpaktuak, hasieran aurreikusi gabeko ondorioak agerian utziz.

• Diseinatutako estrategiaren asmatzeak eta akatsak, hurrengo planetan aplikatzeko ikasitakoak.

• Eraginkortasuna.

• Aplikatutako kudeaketa- eta jarraipenmekanismoak egokitzea.

• Hurrengo jarduketarako garatu beharreko ildo estrategiko eta ekonomikoei buruzko aurreikuspenak.

Ex-post ebaluazio-dokumentua Gobernu Kontseiluari helaraziko zaio, azter dezan eta Legebiltzarrera bidal dezan, eta dokumentua zabaldu egingo da, eragileek eta gizarte osoak horren berri izan dezaten.

This article is from: