4 minute read

OSASUNAREN ARLOAN ETA ESTRATEGIAREN PRINTZIPIO ZUZENTZAILEAK

EUSKO JAURLARITZAREN MISIOA LANEKO SEGURTASUNAREN ETA OSASUNAREN ARLOAN ETA ESTRATEGIAREN PRINTZIPIO ZUZENTZAILEAK

Administrazio publikoek Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren arloan duten eginkizuna ez da aldatu aurreko euskal estrategiaren garaiarekiko, nahiz eta aurrera egin duen emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko legeria onartzean. Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legeak definitzen du, oraindik ere, administrazio publikoek, langileen osasuna eta segurtasuna babesteko maila handitzeko, lan-baldintzen hobekuntza sustatzeko duten erantzukizuna. Hori dela eta, indarrean jarraitzen du, oro har, aurreko Laneko Segurtasun eta Osasunerako 2015-2020 Euskal Estrategiaren Misioak. Horrela, LAParen Legeak Administrazio Publikoei agintzen die:

Advertisement

• Prebentzioaren arloko hezkuntzaren hobekuntza sustatzea irakaskuntza maila guztietan eta kualifikazio profesionalen sistema nazionalari dagokion prestakuntza-eskaintzan, bai eta laneko arriskuak prebenitzeko beharrezkoak diren giza baliabideen prestakuntza egokitzea ere.

• Enpresaburuek, langileek eta horien ordezkaritza-erakundeek, bai eta administrazio publikoek ere, egiten dituzten jarduerak sustatzea, laneko segurtasun- eta osasunbaldintzak hobetzeko eta laneko arriskuak murrizteko, babes-modu berriak ikertzeko edo sustatzeko eta prebentzio-egitura eraginkorrak sustatzeko.

• Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioaren eraginkortasuna sustatzea, sexuarekin lotutako aldagaiak kontuan hartuta, bai datuak bildu eta tratatzeko sistemetan, bai laneko arriskuen prebentzioaren arloko azterlan eta ikerketetan, lanaren ondoriozko kalteak langileen sexuarekin lotuta egon daitezkeen egoerak detektatu eta prebenitzeko.

• Laneko arriskuen prebentzioa enpresaren kudeaketa-sisteman eraginkortasunez sar dadin sustatzea, enpresa txiki eta ertainen berariazko beharrak eta zailtasunak kontuan hartuta.

• Laneko Arriskuen Prebentziorako Legearen 11. artikuluak administrazio publikoei ezartzen dien

azken agindu bat da lan, osasun eta industria gaietan eskumena duten administrazioen jardunak koordinatzea, langileen segurtasuna eta osasuna modu eraginkorragoan babesteko.

Lan arloan eskumena duten Administrazio publikoen jarduketak 7. artikuluak arautzen ditu eta osasun arloan 10. artikuluak.

Horrenbestez, laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan, Eusko Jaurlaritzaren MISIOA da:

• Euskal gizarteak ondo egindako lanaz eta enpresa-bikaintasunaz duen kulturan segurtasuna eta osasuna integratzea, laneko arriskuen prebentzioari buruzko informazioaren, prestakuntzaren eta ezagutzaren bidez.

• Enpresaburuei, langileei eta gainerako eragileei

EAEko enpresa eta administrazio publikoetan

Laneko Arriskuen Prebentziorako jarduerak egiteko erraztasunak ematea, laguntza eta aholkularitza teknikoa emanez eta enpresa mota desberdinen eta kolektiboen behar zehatzei erantzunez, bereziki arazo gehien dituztenenak (enpresa txikiak eta beren lan-moduen ondorioz laneko arriskuen egungo prebentzio-ereduan sartzen ez diren kolektibo zaurgarriak).

• Laneko Arriskuak Prebenitzeko Araudia bete dadin bultzatzea, enpresei eta prebentzioerakundeei beren zailtasunak konpontzen lagunduz eta ez-betetze larriak eta/edo errepikatuak zaintzen eta zehatzen lagunduz.

• Beste administrazio eta erakunde publiko batzuekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea langileen segurtasuna eta osasuna hobetzeko proiektu eta jardueretan. • Laneko arriskuen prebentzioan parte hartzen duten eragileekin lankidetzan aritzea, eta horien guztien eta gizarte osoaren parte-hartze aktiboa sustatzea, laneko segurtasuna eta osasuna hobetzeko.

• Emakumeen eta gizonen berdintasuna bermatzea, laneko segurtasunaren eta osasunaren babesari dagokionez.

MISIO hori gauzatzeko, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartzen du Laneko Segurtasun eta Osasunerako 2021-2026 Euskal Estrategiaren garapena bideratu eta gidatzeko, laneko arriskuen prebentzioa bere politika guztietan integratuz.

ESTRATEGIAREN PRINTZIPIO ZUZENTZAILEAK

Laneko Segurtasun eta Osasunerako 2021-2026 Euskal Estrategiaren oinarri diren printzipioak ezin dira Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legearen unibertsaltasun-bokaziotik at utzi, ezta arau horren oinarri diren printzipioetatik at ere: eraginkortasuna, koordinazioa eta partehartzea.

Laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko arautik datozen printzipioez gain, Eusko Jaurlaritzak XII. Legealdirako Programan bere gain hartutako printzipioak ere gehitu behar dira, “Euskadi martxan” dokumentuan adierazitakoak.

Programa horretan hiru printzipio ezartzen dira:

1- Osasuna bermatzea. COVID-19 pandemiak osasun arloko arau- eta gobernu-tresnak eguneratzea eskatzen du, izandako mehatxu

berrien arabera. Horregatik, gobernu-programa berriaren helburua da duela hamarkada bat baino gehiago hasitako paradigmaaldaketan sakontzen jarraitzea, osasunaren eta gizartearen arloak bateratuz eta osasunikuspegia politika guztietan txertatuz.

2-Ekonomia eta enplegua suspertzea. Gobernuprogramaren helburu partekatuak honako hauek dira: enpleguei eustea, prekarietatearen eta behin-behinekotasunaren aurkako borroka genero-ikuspegitik, eta ekonomia suspertzea, hazkunde-bidea berreskuratzeko eta gure langabezia-tasa berriro %10etik behera jartzeko.

Jarduera koordinatua da, kalitatezko enpleguaren aldeko apustu argia eginez eta Gizarte Elkarrizketarako Mahaiarekin egiten dena, lan- eta gizarte-arloko politika publikoak negoziatzeko eta ituntzeko tresna gisa, eta horiek lan-harremanetan eta negoziazio kolektiboan eragina izan dezaten.

3- Inor atzean ez uztea. COVID-19ak sortutako egoeraren konplexutasunak erakunde publikoen ahalegina eskatzen du, inor atzera ez uzteko eta gizartea kohesionatua mantentzeko.

Egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritza bat dator zerbitzu publikoak bermatzeko beharrarekin, gizarte-politiken aldeko apustu irmoarekin eta egoera ahulenean dauden pertsona eta taldeekiko elkartasunarekin, krisi honetatik inor baztertu gabe ateratzeko helburu partekatua lortzeko. Eusko Jaurlaritzak helburu partekatutzat jotzen du gizarte, sindikatu, enpresa eta politika arloko erakundeek eta Euskadiko gainerako erakundeek berreraikitze neurriak hartzerakoan parte har dezaten lortzea.

Hortaz, Laneko Segurtasun eta Osasunerako 20212026 Euskal Estrategiaren oinarri diren printzipioak honako hauek dira:

• Pertsonengan oinarritua: Pertsonei begira egindako Laneko Arriskuen Prebentzioa, laneko osasuna sustatuz.

• Unibertsaltasuna: Kolektibo guztietara –enpresaburuak, langileak, prebentzioko profesionalak, gizarte-eragileak– eta gizarte osora iristea.

• Berdintasuna eta integrazioa: Genero-ikuspegia txertatzeari arreta berezia jartzea eta laneko osasunean desberdintasunak sor ditzaketen faktore guztiak kontuan hartzea.

• Integraltasuna, laneko osasunaren zeharkakotasuna politika publiko eta pertsonen bizitzaren dimentsio guztietara.

• Gobernantza: Herritarren parte-hartzea eta beste eragile eta erakunde batzuekiko lankidetza sustatzea, gardentasuna eta osotasuna oinarri hartuta, laneko segurtasuna eta osasuna hobetzeko.

• Gardentasuna eta erantzukizuna baliabide publikoen erabileran: Helburuak betetzeko eraginkortasuna eta efizientzia, herritarrei kontuak emanda eta hobetzeko autokritika eginda.

• Erresilientzia. Lan merkatuaren egoera aldakorretara eta balizko larrialdi egoeretara egokitzeko gai izatea eta kasu bakoitzean erantzun egokienak eskaintzeko malgutasuna izatea.

• Berrikuntza. Erronka zahar eta berriei erantzuteko irudimenezko formulak identifikatzea ahalbidetuko duten ingurune eta gaitasunak garatuz.

• Errealismoa, pragmatismoa eta aplikagarritasuna:

Prebentzioa kudeatzeko zailtasun handienak dituzten enpresa eta sektoreei arreta berezia eskaintzea, eskura dauden baliabideez jabetuz eta helburu lorgarriak ezarriz.

This article is from: