2 minute read
4. LANEKO SEGURTASUNAREN ETA OSASUNAREN IKUSPEGIA 2021-2026
PRINTZIPIOINSPIRATZAILEA:
Advertisement
Gizarteak, antolakundeek eta botere publikoek pertsonen osasunaren ikuspegi integrala dute, eta horiek laneko Segurtasunaren eta Osasunaren arloko politika eta jardueren erdigunean kokatzen dira, kontuan hartuta osasunari eragiten dioten eta desberdintasunak sortzen dituzten askotariko determinatzaileak (lana, adina, generoa, etnia eta abar).
Gizartea, erakundeak eta botere publikoak prestatuta daude lan eta gizarte esparruaren aldaketen ondoriozko arrisku faktore eta egoera berriei aurre egiteko eta lana pertsonen baldintza eta gaitasun berrietara egokitzeko.
A. LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA
EUSKAL GIZARTEAREN EZAUGARRI
KULTURAL GISA
Gizarteak, oro har, aktiboki parte hartzen du laneko arriskuen prebentzioan, eta bizimodu osasungarri batekin bat datozen jokabide seguruak eta jarrerak sustatu, mantendu eta eskatzen ditu.
Laneko arriskuen prebentzioa herritarrek barneratzen dute, eta laneko osasuna balio onartua eta eskagarria da.
Eragileek, batez ere enpresaburuek –lidergotik– eta langileek –parte-hartzearen bidez–, lankidetzan eta erantzukizunez jarduten dute, laneko arriskuen prebentzioak ongi egindako lana ezaugarritzen duela ohartuta.
ENPRESA PUBLIKOAK ETA
PRIBATUAK) BIKAINTASUNAREN
EZAUGARRI GISA ENPRESA-SARE JASANGARRI,MODERNOETA
LEHIAKOR BATEN TESTUINGURUAN
Enpresek eta erakundeek genero-ikuspegia aintzat hartuta osatzen dute LAP, enpresa-kalitatearen eta -bikaintasunaren osagaitzat hartuta; aukera, lehiakortasun-elementu, erabaki-hartze kritiko/estrategiko eta inbertsio errentagarri gisa ikusten dute.
Enpresek eta erakundeek lan-baldintzak hobetzea sustatzen dute, prebentzio-ekintza eraginkorragoa izan dadin eta etengabe hobetzeko prozesuan langileen bizi-kalitatea hobetzeko neurriak har daitezen.
Administrazio publikoak proaktiboak dira eta erreferente bihurtzen dira, enplegu-emaile gisa eredu izanik; Laneko Arriskuen Prebentzioaren garapena sustatzen, babesten eta gainbegiratzen dute bikaintasunez, modu koordinatuan eta eskura dituzten baliabide guztiekin.
C.BOTERE PUBLIKOEK
GOBERNANTZAK LANEKO
SEGURTASUNEAN ETA OSASUNEAN
DUEN BALIOA NABARMENTZEN
DUTE
Botere publikoek politika koordinatuak garatzen dituzte, ebidentzietan oinarrituak, pertsonen osasunaren ikuspegi integralarekin, eta kontuak ematen dizkiete herritarrei gardentasunez, ebaluazio-lanari esker.
Botere publikoek antolatu eta kontrolatu egiten dute, errealitatera egokitutako araudi baten bidez, eta, aldi berean, laneko arriskuen prebentzioaren arloan informazioa, ikerketa, prestakuntza, aholkularitza eta zabalkundea emateko sistemen bidez kudeaketarako ezagutzak eta tresnak sortzen dituzte.
LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNERAKO EUSKAL ESTRATEGIA 2021-2026
IKUSPEGIA
BIZITZA OSASUNGARRIA
LAN-INGURUNE OSASUNGARRIA (Osasunarenikuspegiintegrala) PERTSONAKERDIGUNEAN,desberdintasunaksortzendituzten gizarte-baldintzatzaileeiarretaematea ARRISKU FAKTORE ETA AGERTOKI BERRIEI AURRE EGITEKO prest
EUSKAL GIZARTEA ERAKUNDEAK (enp. publikoak eta pribatuak) BOTERE PUBLIKOAK
LAP EZAUGARRI KULTURAL gisa (LAP barneratua, balioa)
ERAGILE GUZTIEN INPLIKAZIO ETA PARTE-HARTZE AKTIBOA
JOkabide SEGURUAK SUSTATZEN, MANTENTZEN ETA ESKATZEN dituen gizartea LAP, ENPRESA-BIKAINTASUNAREN EZAUGARRIA
Kudeaketan eta estrukturan integratua (internalizatua)
Ondo egindako lana hobekuntza Lehiakortasun faktorea Enpresaren etengabeko hobekuntza
Lidergoaren bidez, partaidetzaren bidez eta berdintasuna txertatuz Administrazio publikoak proaktiboak
dira eta eredugarriak enplegatzaile gisa EBIDENTZIAK sortzen ditu eta herritarren artean KONTUAK EMATEN DITU
Laneko segurtasuna eta osasuna balioan jartzen dituzte
Arautzen (araua) eta kontrolatzen du
Tresnak sortzen ditu Informatzen, aholkuak ematen eta zabaltzen ditu
Kalitatezko informazio sistema integrala