4 minute read
6. HELBURU ESTRATEGIKO ETA OPERATIBOAK
HELBURU ESTRATEGIKO ETA OPERATIBOAK
Ondoren, estrategiaren ikuspegiaren ardatzen arabera definitutako helburu estrategiko eta operatiboak zehaztuko dira. I.ARDATZA:KULTURA. LAP EUSKAL
Advertisement
GIZARTEAREN EZAUGARRI KULTURAL GISA
1. Laneko segurtasunari eta osasunari buruz kontzientziatuago dagoen gizartea, laneko arriskuak prebenitzeko orduan ezagutza hobea duena eta arduratsuagoa dena.
1.1. Lanak osasun-iturri izan behar duela uste duen biztanleriaren proportzioa ezagutzen da (sexuaren, adinaren eta jatorriaren arabera banatua).
1.2. LAP zer den dakiten, betetzeko eskatzen duten eta konpromiso aktiboa duten biztanleen proportzioa handitu egiten da.
2. LAPean kontzientziatuago dagoen kolektibo autonomo bat.
2.1. Langile autonomoen proportzioa ezagutzen da (sexuaren, adinaren eta jatorriaren arabera banatua), lan arriskuen prebentzioari buruzko araudiari buruz informatuta dagoena eta lanak osasun-iturri izan behar duela uste duena.
2.2. LAPari buruzko araudia ezagutzen duten eta lanak osasun-iturri izan behar duela uste duten langile autonomoen proportzioa handitu da.
II.ARDATZA:PREBENTZIOAREN KUDEAKETA SENDOA ETA
KALITATEZKOA. LAP ERAKUNDEEN
(ADMINISTRAZIOAK,ENPRESAPUBLIKO ETA PRIBATUAK) BIKAINTASUN EZAUGARRI GISA ENPRESA-SARE JASANGARRI,MODERNOETALEHIAKOR BAT SENDOTZEAREN TESTUINGURUAN
3. Enpresak erresilienteak dira eta osasun krisi eta larrialdi-egoerei aurre egiteko gaitasuna dute
3.1. Osasun-larrialdien, epidemien eta SARS Cov2aren aldi berrien prebentziorako behar diren neurriak hartzen dira lantoki guztietan, enpresa bakoitzeko prebentzio zerbitzuen, langileen ordezkarien eta enpresaburuen eta sindikatuen parte-hartzearen eta akordioen bidez, Osalanen, lan ikuskaritzaren eta lan agintaritzaren laguntzarekin.
4. Enpresek eta erakundeek kalitatezko LAParen eredu bat dute.
4.1. Prebentzioa enpresen eta erakundeen kudeaketan integratuta dago, aukeratutako prebentzio-antolakuntzaren modalitatearekin koordinatutako barne-baliabideen bidez: prebentzioaren kudeaketa beren estrategia- eta kudeaketa-planetan kontuan hartzen duten enpresak ugaritzen dira.
4.2. Kalitatezko LAP eredu bat dago, prebentzioekintzako tresnen bidez, eta enpresek eredu hori erabiltzen dute. 4.3. Kalitatearen prebentzioa kudeatzeko eredua enpresa txikiei (25 langile baino gutxiago dituztenak) egokitzen zaie:
4.4. Kalitatezko prebentzioaren kudeaketa-eredua esparru soziosanitarioko, ostalaritzako eta merkataritzako jardueretan diharduten lehen sektoreko eta zerbitzuetako enpresa eta erakundeetara egokitzen da: araudian jasotako prebentzio-jarduerak egin dituzten zerbitzuen sektoreko eta lehen sektoreko enpresen ehunekoa handitzen da.
4.5. Kalitatearen prebentzioaren kudeaketa lortzen da, genero-ikuspegia txertatzen duena eta beste ezaugarri eta determinatzaile sozial batzuk kontuan hartzen dituena (adina, jatorria).
5. Lanarekin zerikusia duten istripu eta gaixotasunek osasunean eragindako kalteak murrizten dira.
5.1. Lanaldian eta in itinere lan istripu larriak murrizten dira.
5.2. Nahasmendu muskuloeskeletikoen intzidentzia murrizten da, bai emakumezkoen artean bai gizonezkoen artean, bizi-zikloan zehar.
5.3. Gizonezkoen artean eta emakumezkoen artean lanetik eratorritako arrisku psikosozialak murriztu egiten dira bizi-ziklo osoan.
5.4. Gaixotasun Profesionalak azaleratzen dira, eta haien intzidentzia murriztu egiten da, bai emakumezkoen artean bai gizonezkoen artean, beren bizi-ziklo osoan.
III.ARDATZA: GOBERNANTZA:
BOTERE PUBLIKOEK GOBERNANTZAK LANEKO SEGURTASUNEAN ETA OSASUNEAN DUEN BALIOA NABARMENTZEN DUTE
6. Botere publikoek legeak egiten dituzte euskal administrazioaren eskumenen barruan, dauden arauak berrikusten dituzte eta haien hobekuntza sustatzen dute, betetzeko aholkuak ematen dituzte eta betetzen dela kontrolatzen dute.
6.1. Euskal Osasun Publikoaren Lege berria argitaratzen da, laneko osasunari buruzko kapitulu bat barne.
6.2. LAPerako helburuak eta adierazleak berrikusi eta hobetzen dira Osasun Planean.
6.3. Prebentzio Zerbitzuen osasun-jarduerak arautzen dituen dekretua argitaratzen da, 306/1099 Dekretua ordezten duena.
6.4. Estatuarekin lankidetzan aritzen da LAParen araudia berrikusteko
6.5. LAPeko araudia hobeto betetzen da.
7. Gobernuaren eta beste administrazio publiko batzuen politika guztietan laneko segurtasuna eta osasuna hobetzeko jarduketak sartzen dira.
7.1. Eusko Jaurlaritzaren politiketan laneko segurtasuna eta osasuna hobetzeko jarduerak sartzen dira. Laneko Arriskuen Prebentziorako
Euskal Behatoki bat sortzen da. 7.2. Administrazioen artean lankidetzarako gune bat sortzen da, laneko segurtasuna eta osasuna hobetzeko.
7.3. Administrazio elektronikoa orokortzen da laneko arriskuen prebentzioaren arloan.
7.4. LAPen lan egin dezaketen profesionalen kopurua handitzea bultzatzen da.
8. Laneko arriskuak prebenitzeko egungo ereduan (pertsona autonomoak, plataformak, etxeko lana) txertatzeko zailtasunak dituzten lan-moduen azpian dauden kolektiboen lan-baldintzak eta laneko segurtasuna eta osasuna hobetzen dira.
8.1. Lan egiteko moduengatik laneko arriskuak prebenitzeko egungo ereduan txertatuz
LAPean sarbidea izateko zailtasunak dituzten kolektiboetako bakoitzaren zailtasunak aztertzen dira.
8.2. LAPari buruzko araua betetzeko zailtasunak dituzten herritarrak informatu eta sentsibilizatzen dira (pertsona autonomoak, plataformetan lan egiten dutenak, etxeetan lan egiten dutenak).
9. Ezagutza sortzen da, LAPeko prestakuntza, ikerketa eta berrikuntza sustatuz, generoikuspegia kontuan hartuta, eta horri esker aurrea hartzen zaie aldaketa sozialei (zahartzea, lana antolatzeko modu berriak, globalizazioa), teknologikoei (digitalizazioa, automatizazioa) eta ingurumenekoei (klima-aldaketa).
9.1. LAParen arloko ikerketarako eta berrikuntzarako baliabideen dedikazioa handitzen da.
9.2. Ezagutza-sare edo -gune bat sortzen da
LAPen ikerketa-proiektuak garatzeko.
9.3. Gizarte-, teknologia- eta ingurumen-erronka berriei buruzko ezagutza eta ikerketa garatzen da.
10. Informazio- eta adierazle-sistema egokiak ezartzen dira, datuak modu sistematikoan bildu, aztertu eta eragileei eta gizarteari itzultzeko, osasuna prebenitu eta babesteko beharrezko neurriak ebaluatu eta planifikatzeko, generoikuspegia eta beste gizarte-determinatzaile batzuk kontuan hartuta.
10.1. EAEko biztanleen lanak osasunean eragindako arrisku eta kalteen mapa egin eta argitaratzen da, sexuaren arabera banatuta.
10.2. LAPak EAEn duen egoerari buruzko adierazle-multzo bat argitaratzen da, eta emaitzak neurtu, jarraitu eta zabaltzen dira.
11. Laneko segurtasuna eta osasuna hobetzeko akordioak lortzen dira, hitzarmen kolektiboetan jasotzen direnak.
11.1. Sinatzen diren hitzarmen kolektiboetan LAPari buruzko klausulak sartzen dira, generoaren ikuspegitik, bai eta bestelako determinatzaileak ere, adina, jatorria.
12. Gizarte-eragileekiko elkarrizketa indartu eta sendotzen da, LAParen kudeaketa-eredu bat lortzeko, pertsonak erdigunean jarri eta gizartedeterminatzaileak barneratzen dituena. 12.1. Elkarrizketa sustatzen da Elkarrizketa Sozialaren Mahaiaren bidez.
12.2. Gizarte-eragileek Osalaneko Kontseilu Nagusian parte hartzeko elkarrizketa sustatzen da.