LAN SEGURUA, OSASUN ITURRI EUSKADIN
8.2. Estrategiaren gauzatzea, jarraipena eta ebaluazioa Estrategiaren aurrerapena aurreikusitako moduan gainbegiratzeaz, jarduketen jarraipenetik eta emaitzen baloraziotik abiatuta, Osalan buru duen Batzorde Teknikoa arduratuko da. Batzorde horretan, Plana gauzatzeko erantzukizuna duten organo guztiak egongo dira ordezkatuta. Batzorde horrek ekintzen egoera aztertuko du, adierazleak aztertuko ditu eta finkatutako helburuekiko lortutako aurrerapenak ebaluatuko ditu, eta Zuzendaritza batzordearentzako eta Kontrol organoentzako txostenak prestatuko ditu. Era berean, identifikatutako desbideratze eta/edo disfuntzioei aurre egiteko neurriak proposatuko ditu, bai eta helburuetan edo estrategietan sakoneko aldaketak planteatuko ere, emaitzak edo agertokialdaketak kontuan hartuta. Batzordeak gauzatzeari eta adierazleei buruzko informazioa eskatuko die Batzordean ordezkaritza jarraitua ez duten baina ekintza neurri batzuen edo lehentasunezko ildo batzuen erantzule diren sail edo erakundeei. Eusko Jaurlaritzaren egituratik kanpo dauden eragileek Estrategiaren hurrenez hurrengo etapetan parte hartzeari dagokionez, dela aholkularitzaren esparruan, ekintzetan parte hartuz edo jarduera material zehatzak eginez, jarduera horiek lankidetzaformulen bidez edo behar bakoitzerako egokiak diren kontratu publikoen bidez antolatzen dira. Garrantzi berezikotzat jotzen da autonomia erkidegoetako,
udaletako eta estatuko beste administrazio eta erakunde publiko batzuekin lankidetzan aritzea. Helburu estrategikoa da, eta lan-ildo baten bidez lortu behar da. Ildo horren barruan, behar diren elkartze- eta lankidetza-mekanismoak jarriko dira. Gizarte-eragileek, halaber, Estrategiaren jarraipenean eta ebaluazioan parte hartuko dute Osalaneko Kontseilu Nagusiaren bidez. Organo horren aurrean aurkeztuko dira Batzorde Teknikoak egindako txostenak, egindako aurrerapenak eta helburuak eta lan-ildoak berrikusteko proposamenak ezagutzeko.
JARRAIPENERAKO ETA EBALUAZIORAKO TRESNAK Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategiaren ebaluazioa modu sistematikoan eta iraunkorrean egingo da, indarraldi osoan. Estrategiaren jarraipena Batzorde Teknikoaren aldizkako bileretan egingo da. Bilera horietan ekintzen egoera eguneratuko da, aurrerapenak eta egon daitezkeen disfuntzioak egiaztatuko dira eta azken horiei buruzko neurriak proposatuko dira. Horretarako, emaitzei buruzko adierazle-multzo bat izango da, helburuekin eta aurrerapen-adierazleekin lotua, ekintzak gauzatzeari eta jarduera eremu bakoitzean aurreikusitako mugarriak betetzeari buruzkoa. Azken horiek Ekintza Planen neurriekin, haien lorpenarekin eta epearekin dute zerikusia. Adierazleen sistemak jarduketen aurrerapenak eta emaitzak islatuko dituen aginte-taula bat osatzen du. Estrategia honen betetze maila neurtzeko, batetik, “betetze” adierazleak erabiliko dira, lan-
163