3 minute read

2.2.2. Eragileen arteko lankidetza

2.2.2. ERAGILEEN ARTEKO LANKIDETZA

Eragileen arteko lankidetza aztertzean, ikuspuntu desberdinetatik ikusi behar da, aipatzen den eragilearen edo eragileen profilaren arabera.

Advertisement

a)Administrazioenartekolankidetza

Euskal administrazioak Estatuko beste administrazio eta erakunde publikoekin izan duen lankidetza eta koordinazioa nahiko positiboa izan da, eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalarekin (INSS) egindako lana nabarmendu behar da. Lan horri esker, administrazioen arteko komunikazioa hobetu da, sendotzen jarraitzeko aukera ematen baitu.

Alde horretatik, interesgarria da estatuko administrazioarekiko lankidetza sendotzen jarraitzea, administrazio hori baita LAParen eremu teknikoan eragiten duten eskumenen arduraduna, eta, beraz, EAEn aplikatzearen arduraduna. Hori dela eta, interesgarria litzateke Eusko Jaurlaritzatik lankidetza, koordinazio eta komunikazio handiagoa bultzatzea laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan eskumena duen administrazio zentralarekin, etorkizunean aldaketak egin ahal izateko, hala araugintzakoak nola erregulaziokoak, bai eta ikaskuntzak lortzearekin zerikusia dutenak ere.

Bestalde, Osalanen eta Lan Ikuskaritzaren arteko koordinazio eta komunikazio estuagoa, azkarragoa eta bizkorragoa behar da, horiek baitira eragile nagusiak, bakoitza bere helburu eta funtzioekin, LAParen araudia ezagutzen eta betetzen dela bermatzeko.

b)EuskoJaurlaritzakoSailen integrazioa

Eusko Jaurlaritzako Sailen arteko lankidetza eta koordinazioa nabarmen hobetu da azken urteotan, baina nabaria da oraindik egiteko dagoen bidea. Ildo horretan, estrategia ez da soilik lan arloan eskumena duen Sailaren eta Osalanen kudeaketatresna, eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako Estrategia Eusko Jaurlaritzaren estrategia orokor gisa ulertu behar da.

Lanean jarraitu behar da, lan istripuak eta lanjatorria duten gaixotasun profesionalak ere osasunarazoak direla kontuan hartuta, eta horrek lagundu behar du osasunaren eta laneko osasunaren arteko bereizketa gainditzen; era berean, ulertu behar da enplegua osasunaren funtsezko determinatzailea dela, eta, beraz, laneko arriskuen prebentzioa sustatu behar dela osasunari lotutako jardueretan.

Horren azpian dagoen ideia nagusia da LAPak eta laneko osasunak zeharkako izaera dutela, eta sail desberdinek beren formulazio- eta ezarpenprozesu osoan konpromisoa hartu eta lortu behar dutela, baina, horrez gain, Eusko Jaurlaritza osoa inplikatzen du, gai horrek eragiten dien politika publiko eta jarduketa eremu guztiak barne.

Aurrekoaren ildotik, estrategiaren helburuei dagokienez sailek duten erantzukizuna definitu beharko litzateke, estrategia formulatuz parte har dezaten. Azken urteotan, Lan arloko eskumenak dituen Sailaren eta OSALANen konpromisoa nabarmendu da, baita Osasun Sailaren, Emakunderen eta lehen sektoreko organo eskudunen lankidetza ere. Konpromiso hori sendotzen jarraitzea espero da, eta, aldi berean, beste sail eta erakunde publiko batzuen inplikazioa areagotzea.

Funtsezko erronka da osasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko informazio garrantzitsua eta eragingarria sailen artean partekatzea.

c)Gizarte-eragileenarteko lankidetza

Aurreko estrategian agerian geratu ziren une batzuetan gizarte-eragileen arteko lehentasunak bateratzeko izaten diren zailtasunak, eta, beraz, haien arteko lankidetza eta koordinazioa errazteko zailtasunak.

Gizarte-elkarrizketa horren oinarria hiruko lankidetza da, enpresaburuen, sindikatuek ordezkatutako langileen eta Administrazio Publikoaren ordezkariak barne hartzen dituena, eta laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko edozein proposamen edo jarduera finkatzeko oinarria izan behar duena. Ildo horretatik, Osalaneko Kontseilu Nagusia hiru alderdiko ikuspegiaren erakusgarri da, Administrazio Publikoa, enpresasektoreko ordezkariak eta langileak barne hartzen baititu.

Hala ere, kontuan hartu behar da, ebaluazioan adierazitako hau: “Bost langiletik batek ez du hitzarmenik, eta Segurtasun eta Osasun Batzordeetan sortzen diren gizarte-elkarrizketarako zailtasunak daude. 2019ko lehen hiruhilekoko datuek erakusten dutenez, langileen %34,2k baino ez dute hitzarmen kolektibo bat indarrean; langileen %47,9k, berriz, indarrean dagoen hitzarmen luzatua du, eta berritzeko zain dagoena”. Datu horiek negoziazio kolektiboaren egoera larria eta negoziazio bidean dauden hitzarmen kolektiboetan osasuna sustatu eta zaintzearekin lotutako prebentzio neurriak sartzeko zailtasuna islatzen dute.

Gizarte-elkarrizketa hori indartu egin zen urtarrilaren 15eko 3/2019 Dekretua, EAEn Gizarte Elkarrizketarako Mahaia sortzeari buruzkoa, onartzearekin, eta, kasu honetan, Mahai horretako Laneko Osasuneko taldea, non parte hartzen baitute, Osalaneko Kontseilu Nagusian gertatzen den bezala, hala erabaki duten enpresaburu- eta sindikatueragileek. Alde horretatik, nabarmentzekoa da parte hartzen duten eragileen konpromisoa.

Hala ere, gaur egungo lan-merkatuaren agertoki berrian, egituratze maila txikiko sektore eta/edo lanpostu batzuk identifikatu dira, oso atomizatuta dauden sektoreak, ordezkaritza sindikalik ez dutenak. Horretarako, hiru alderdiko eredu hori ez da nahikoa, eta enpresa eta langile-kolektibo horiek lortzeko elkarrizketarako formula alternatiboak erabili beharra planteatzen da.

Alde horretatik, etxeko enplegatuak aipatzen dira, lankidetzako plataformetakoak, edo oso sektore desberdinetan eta atomizazio handia izanik lan egiten duten pertsona autonomoak. Hau da, beharrezkoa da biztanleria horrengana baliokateari arreta handiagoa jarriz iristea, beste eragile batzuen bidez, eragile horiek modu kolektiboan ordezkatzen dituztelarik, eta laneko arriskuen kultura eta prebentzioa sustatzeko kanal gisa balio dezaketelarik.

5 Lan Harremanen Kontseilua (2019). Gizarte- eta Lan-egoera Euskadin. Hemendik berreskuratua: https://www.crl-lhk.eus/images/infSociolaboral/Semestral/CRL_Situacin_Sociolabora_Euskadi_I_Semestre_2019.pdf

This article is from: