1 minute read

2.2.6. Informazio sistemak

esan nahi du afiliatutako biztanleria nabarmen handitu dela, eta horren arabera kontabilizatzen direla ezbeharrak. Hori dela eta, litekeena da horrek 2019an izandako intzidentzia-indizeen beherakada batzuk azaltzea, ziur asko, jakinarazitako istripuen kopurua mantendu egin baita eta erreferentziako biztanleria hazi.

Aurreko estrategiaren ebaluazioak adierazten duenez, pertsona autonomoen multzoan jarri behar da arreta, ezbehar-tasan desberdintasunak sor baitaitezke gainerako taldeekiko.

Advertisement

2.2.6. INFORMAZIO SISTEMAK

Informazio sistemekin lotutako lana funtsezko jarduera-ildo bat izan da, aurreko bi estrategietan presente egon dena, eta hobekuntza handiak izan ditu azken estrategian. Hala ere, eta egindako aurrerapenak gorabehera, ildo horretan lanean jarraitu behar dela adierazi da, beste lan asko egiteko oinarria baita.

Ildo horretatik, Osalanen web guneak ematen duen informazioa egokitu du, eta, hala, ezbeharrei eta gaixotasun profesionalei buruzko informazioa askoz eskuragarriagoa da. Hileroko datuek eta horien bidez egiten diren txostenek sexuaren arabera banatutako informazioa biltzen dute.

Gainera, aurreko estrategiaren ebaluazioan adierazten zen bezala, hainbat jarduera garatu dira, eta horien helburua izan da prebentzio zerbitzuek laneko osasunari buruzko datuen berri ematea, bai arriskuekiko esposizioari buruzko datuak, bai osasunerako kalteei buruzkoak (gaixotasun profesionalaren susmoak eta lanarekin zerikusia dutenak). Gaixotasun profesionalei dagokienez, sistema bat garatu da, Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuko lehen mailako arretako eta arreta espezializatuko profesionalei jakinarazteko aukera ematen duena.

Informazio sistema horien guztien ondorioz, elkarlanean hasi dira laneko eta osasuneko arriskuen prebentzioan esku hartzen duten erakundeak, Prebentzio Zerbitzuak, Osakidetza, mediku-ikuskapenak, Osalan, Gizarte Segurantzaren mutua laguntzaileak eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala.

Aurreko estrategian izan den garapena kontuan hartuta, hiru erronka nagusi ditu esparru honek:

- Eusko Jaurlaritzarentzat adierazle-multzo bat garatzea, pertsonek laneko segurtasunarekin eta osasunarekin duten egoera genero-ikuspegitik baloratzeko aukera emango duena, zeharkako ikuspegitik begiratuta, eta eragileak kontuan hartuta.

- Bide telematikoak finkatzea, EAEko prebentzioaren kudeaketan eragina izango duten datuak lortzeko teknologia berriak erabiltzeko.

- Datuak aztertzeko sistema bat ezartzea, azterlanak, analisiak eta ikerketak errazago egin ahal izateko, horretarako eskuragarri dauden datuak erabili eta horiei etekina atereaz, eta errealitatearen ezagutza zehatzagoa ahalbidetzen duten genero-ikuspegia eta beste aldagai batzuk kontuan hartuz.

Horiek dira diagnostikoak agerian utzi dituen hiru erronka nagusiak; horietan aurrera egitea espero da.

This article is from: