PIXEL+ GAE- REN ARGAZKI ALDIZKARIA
GERDA TARO/ JUDITH PRAT Emakume fotokazetariak
CARLOS MEDIAVILLA Paisaiak
JOSE SAN FRANCISCO Beste begiradak Hain urrutik, hain gertu
GORKA ELARRE Fotomuntaietan aditua
STOP MOTION Argazki teknika
?ENTRE EL HUMO Y LA BRUMA? SIGFRIDO KOCH BENGOECHEA
2. | 2021ko hiruhilekoa
Editoriala Et a... Nor k idazt en du edit or iala? Aldizkariko erredakzio taldeak idazten du,
bere ideia eta ezagutzekin
noski. Eta nor garen galdetuko zenigukete.
gonbita egiten genion. Oso pozik gaude,
Noski, aldizkariko kredituetan gure izenak ikus ditzakezue, baina, egia esan, oraindik
beraz, pixkanaka- pixkanaka, edizio honetarako eta etorkizunerako lankidetza
ez
horiek jasotzen ari garelako, ez bakarrik
gara
aurkeztu
aldizkariko
irakurleengana.
laguntzeko
gure elkarte fotografikoarenak, baita beste elkarte fotografikoenak ere.
Nortzuk gaude Pilar Aguayo eta Maribel Garcia izenen atzean? Bada, GAEko bi
Gure helburuetariko bat gure GAEren erreferente izatea da, eta hiru hilean behin
bazkide, eta, hala, argazkilaritza zaleak.
aldizkari elebidun bat daukagunez, Euskal Herriko argazkigintzan presentzia
han-
diagoa dugula ikusten dugu. Pozten gara gure lehen zenbakiak izan duen onarpen
Eta galdetuko zenukete, ere. Zergatik gaude aldizkariko erredakzio-taldean?
onarekin, bai gure GAEn, bai hortik kanpo. Ale honetan, gustuko izango dituzuen atal
Eta? Zergatik ez?
berriak eskaintzen dizkizuegu. Horietako bat "Argazki- teknikak" da, non "Stop Mo-
Zer ezaugarri, trebetasun edo gaitasun eskaintzen ditugu proiektu hau aurrera
tion" teknika aurkezten dugun, beste bat
ateratzeko? Bada, gure artean eta GAEko
"Argazki
gainerako bazkideen artean antzeko ezau-
hau
parte hartzera, erakusketetara joatera eta egitera
bultzatzen
tokiko, estatuko eta nazioarteko lehiaketetan parte hartzera animatzen zaituztegun.
gaituzten arrazoiei dagokienez, esan genezake sentitzen dugula zerbait interes-
Eskerrak eman nahi dizkiegu argazkilariei
garria eta berritzailea egiten dugula, gure elkarte
publikoaren
non GAEn antolatzen ditugun tailerretan
diogu proiektu honi. aldizkari
iritzi
argazki bozkatuenak biltzen dituena, eta hirugarrena, "Pixel+ek aholkatzen du" da,
garriak edo trebetasunak izatea. Dedikazio eta ilusio handiz eta beldurrik gabe ekingo
Eta
popularrak",
fotografikoaren
gure aldizkariaren bigarren ale hau egiteko
berrikuntzan
eskaini dizkiguzuen erraztasunengatik. Oso pozgarria izan da guretzat partekatu eta
aurrerapauso bat ematen laguntzen diguna. GAEk argazkigintzan gure
gozatu ditugun une horiek.
ikaskuntzan lagundu digunaren parte akUdaberri eder bat,
tibo eta erantzule sentiarazten gaitu.
argiz eta kolorez
betea, opa dizuegu. Bai
aldizkariaren
aurkezpenean
zein
Datorren udan hemen izango gaituzue
aurreko editorialean, elkarteko bazkideei
berriro. 01
Fotokazetaritza
Emakumefotokazetariak Emakume fotokazetarien helburua gutxi dakigun herri edo eskualdeetako bizibaldintzataz dokumentatzea da. Gerren eta politika absolutisten mundo honetan agintari gehienek nahiago dute ezikusiarena egitea. Bere lanean, gatazkan dauden eremu horietara hurbilduz egoerari buruz gehiago ezagutu eta bertakoek pairatzen duten prekeritate eta izugarrikerien berri ematen digute, argazki eta kontakizunen bitartez. "Irme Shaber " historialari alemaniarrak, 1994an, Gerda Taroren lana ikertu zuen, eta bere izena eta historian merezi duen tokia berreskuratu zituen.
Ger da Tar o Gerda Pohorylle 1910ean Sttutgarten (Alemania) jaioa eta Endre Ernö Friedmanen bikotekidea izandakoa, gerra-fronte batean hildako lehenengo emakume fotokazetaria bezala ezagutzen da. Fronte hau Bruneten zegoen, Madrilen, eta Espainiako Gerra Zibilean gertatu zen 1937an. Poloniatik Alemaniara emigratutako familia burges judu baten ondorengoa izanik, Suitzako Laussane Unibertsitatean ekonomia ikasi zuen. Gaztetatik politika ezkertiarretan militatu
zuen. Alemanian atxilotu zuten nazien aurkako propaganda banatzeagatik. Une horretatik aurrera, familia osoak Alemaniatik alde egin behar izan zuen, halabeharrez. Bere gurasoek Palestinako Eretz Yisrael ingurura joan nahi zuten, non juduek aberri seguru bat berrezarri nahi zuten. Bere anaiak Inglaterran babestu ziren eta Gerdak, 23 urte zituela, bere lagun Ruth Cerfekin Parisera ihes egin zuen. Ez zuen bere familia berriz ikusi. 02
Fotokazetaritza
Ju dit h Pr at Artikulu honetako gure protagonistak zuzenbidea ikasi eta giza eskubideetan espezializatu zen. Berak azaltzen duenez, abokatu izatetik fotokazetari izatera igarotzea modu naturalean gertatu zen, bere istorioak lagunduko zituzten irudiak erabiltzeko premian, horiek ulergarriagoak eta, nolabait, sinesgarriagoak izan zitezen eta gogoeta egitera eraman gaitzaten. Bakarrik bidaiatzen du. Inguruko "fixer "en laguntzarekin programatzen ditu bidaiak. "Fixerrek", arrisku eremuetan, 03
fotokazetariei erreportajeak egiten laguntzen diete. Iturriak, itzultzaileak eta gidoiak eskaintzen dizkiete. Azken urteotan Afrikara, Latinoamerikara eta Ekialde Ertainera bidaiatu du, Yemengo gerrari, Congoko EDko koltan meatzeetako espoliazioari, Nigeriako Boko Harameko indarkeriari, Kurdistango gatazkari, inguruko herrialdeetako errefuxiatu siriarren egoerari, Ciudad Juarezeko feminizidioari eta Espainiako Covid19ko pandemiari buruz dokumentatuta.
GerdaTaro Ni ere Rob er t Cap a naiz Gerda Pohorylle, Endre Friedmann, hungariar fotokazetaria, eta bera bezala, judua ezagutu zuen Parisen, urtebete geroago.
Parisen zegoen Taro Okamoto izeneko lagun eta artista abangoardista japoniarraren abizena hartuz. Garai hartan lan falta handia zegoen eta beraien egoera ekonomikoa ez zen oso ona. Orduan, biek asmatu zuten Robert Caparen personaia, fikziozko argazkilari estatubatuar bat, eta bere agente bihurtu ziren Europan.
Bere lagun Rut Cerf, garai hartan Friedmannen modeloa zenak, argazki saio batean laguntzeko eskatu zion. Endre eta Gerda maitemindu egin ziren eta oso bizimodu bizi eta sutsua hasi zuten. Argazkilaritza ikasi zuen eta laster bere laguntzaile pertsonala bihurtu zen .
Ger da Tar o
En dr e Er n ö Fr iedm an n
Izen ulergarriagoa nahi zuten eta Frank Capra zine zuzendariaren izenaren antza zuenez egoki xamar iruditu zitzaien. ?Capa? hungarierazko hitz bat da, marrazoa esan nahi duena.
Geroago, Gerdak argazkilari editore gisa lan egin zuen Alliance Photon, eta 1936an lortu zuen lehen kredentziala fotokazetari gisa. Orduan aldatu zuen izena ?Gerda Taro?ra, garai hartan 04
Fot o de Fr iedm ann
Biek asmatu zuten Robert Caparen personaia, fikziozko argazkilari estatubatuar bat. Horrela, Europan intolerantzia politiko handia gutxitzen eta AEBetako merkatuan sartzen ere saiatzen ziren.
rietan. Arrakastaz bete zituzten fronteak Aragoi, Madril, Toledo eta Kordoban.
Hortik aurrera, bere argazki guztiak sinatzen hasi ziren Robert Capa izenarekin. "Ezizen" honi esker enkargu asko lortu zituzten eta euren garaikide frantsesak baino hiru aldiz gehiago kotizatzen zuten.
Kordobako Cerro Murianon egin zen, hain zuzen, mundu osoan ezaguna den "miliziano baten heriotza" argazki ospetsua. Argazkian, tirokatutako soldadu errepublikar bat hila erortzen agertzen da.
1936an Espainiako Gerra Zibila hasi eta bi astera iritsi ziren Bartzelonara, gatazkaz informatzeko asmoz.
Argazki hori, lehen, Capari egozten zitzaion baina egiaztatu da Gerda Tarok egin zuela, maleta baten aurkikuntzari esker. Bertan, Espainiako Gerra Zibilari buruzko egindako materiala zegoen.
Hortik argitaratu ziren bere erreportaje batzuk Frantziako "Vu" eta "Regards" eta Suitzako "Zürcher Illustrierte" aldizka05
06
"Muerte de un miliciano" argazki ezaguna Gerdari egozten zaio gaur egun. (Argazki honek eskubide guztiak ditu, baina hemen ikus dezakezue).
Argazkia Gerdari egozten zaio, bere estiloagatik edo Leica kamerak erabiltzen zuen enkuadre karratu motagatik. Bere estilo propioa garatu zuen, bonba atentatuen, haur zaurituen edo familiakoen argazkiekin. Fronteko lehen lerroko gertaerei ere argazkiak ateratzen zizkien.
Informatu nahian, bere artea erakusteko eta fotografia oso dramatikoak egiteko helburuarekin, oso egoera arriskutsuetan jartzen zen.
Saludos, Life, Illustrated London News eta Volks-Illustrierte. Valentziako atentatuaren berri ematen zuten bere argazkiak, oso baloratuak izan ziren. Gainera, 1937ko uztailean, Taroren argazkiak nazioarteko prentsak eskatu zituen, bera bakarrik Madrilgo Brunete eskualdeaz informatzen zuenean ?Ce Soir ? egunkariarentzat. Bere bakarkako lehen lanetik, Bruneteko batailaren lehen fasea da non errepublikarrak garaitu zuten, arrakasta handiz argitaratu zen ?Regards? aldizkarian 1937an. Argazki horiek nazioarteko prentsak eskatu zituen, Taroren argazkiak izan baitziren garaipen horren testigantza bakarra; propaganda nazionalista frankistak, berriz, kontrakoa zioen, eremu hori bere kontrolpean zegoela.
Ez da ezagutzen Gerdak Friedmannen ezkontza proposamenari uko egiteagatik edo Ernest Hemingway eta George Orwell bezalako intelektual antifaxisten zirkuluarekin zuen harremanagatik, elkarrekiko independenteagoak izatea eragin zuena, eta Gerda ?Photo Taro?rekin sinatzen hasi zen eta Endre Friedmann Robert Capa ezizenarekin jarraitu zuen.
Errepublikanoek Bruneteko guduan lortutako Taroren argazkiak izan ziren garaipen horren testigantza bakarra, propaganda nazionalista frankistak kontrakoa baieztatzen zuen bitartean.
Gerdak fronteko lehen lerroko gertaerei argazkiak atera zizkien. Informatu nahian, bere artea erakusteko eta fotografia oso dramatikoak egiteko helburuarekin, oso egoera arriskutsuetan jartzen zen.
Handik gutxira, Fronte frankistak eraso egin zuen berriro, eta Tarok bizia arriskuan jarri zuen lubakietan, erasoa argazki ugari eginez. Errepublikar tropen atzerakadan atera zen Gerda lubakitik argazki- karrete bat lortzeko, eta Nazioarteko Brigadetako Walter jeneralaren autoaren estriboan eseri zen.
1937tik aurrera Gerdak kontratu independente bat sinatu zuen Frantziako ?CE Soir ? egunkari komunistarekin. Hurrengo egunkariak bere lanak erabiltzen hasi ziren: 07
Frankisten kontra- eraso horren ondorioz,
Friedmann bere zain zegoen Frantzian,
Gerda larri zauritu zen. Etsaien hegazkinak
zeren hurrengo egunean Taro hara bait zi-
bonbardatzen hasi ziren, eta, haien hegaldi bajuan, autoa balantzaka hasi zen. Gerda
hoan. Bera gabe Gerda Espainiara bidaiatzen uzteagatik egozten zion errua.
bidera erori zen eta, zoritxarrez, atzeraka
Bere bizitza, berregiten saiatu bazen ere, ez
zebilen tanke errepublikar batek harrapatu
zen inoiz berdina izan.
zuen. Escorialeko "el Goloso" ospitale ingelesean
Bere bizitza Indotxinako gerran utzi zuen
ingresatu zuten 1937ko uztailaren 26an.
1954an mina bat zapaldu zuenean. 40 urte
Gerdak
zituen.
momento
hortan
ez zeraman
pasaporterik gainean, bainan bera ezagutu zuten Rafael Alberti eta Mª Teresa Leon bezalako intelektualei esker Parisko Père-
Ik er t zeko lan ean , h on a h em en er r ef er -
Lachaise
en t zia in t er esgar r i bat zu k :
hilerrian
lurperatu
ahal
izan
zuten, hobi komun batean ordez.
2011ko "la maleta mexicana" film doku-
27 urte beteko zituen sei egun geroago. Egun horretan bertan, abuztuaren 1ean,
mentalak Espainiako Gerra Zibilean Gerda, Friedmann eta Seymourrek ateratako 4500
Frantziako alderdi komunistak, bere kon-
negatibo dituen maleta baten istorioa kon-
promiso politikoa eta trayectoria antifaxista ezagutzen zituenak, bere hileta
tatzen du. Bilduma sailkatuz, Caparen argazki asko benetan Tarorenak direla aurkitu zen.
antolatu zuen, bertara jende asko joan zelarik. Alderdi berak Alberto Giacomettiri monumentu hilobirako.
bat
eskatu
zion
bere
08
09
10
Gerda Taro
- Susana Fortesen "Waiting for Robert Capa" eleberria (2011)
Kristen Lubben ikertzaileak Tarori buruz esan zuenez, "Bere argazkiak askoz ere posatuagoak dira, kamera angeluak markatuta dituztela. Friedmann, mugimenduan askoz ere fokatuago zegoen ".
- Alt-Jindie rock talde britainiarraren "Taro" abestia
Xatakafoto.es-eko artikulu batean jakinarazi digutenez, azkenean justizia egin da eta orain arte Robert Capari egotzitako argazkiak sinatu dira Gerda Taro izenarekin.
Nir e u st ez, Ger da Tar o ah azt u t a utzitako argazkikaria da, gar ai gu zt iet ako ger r ak o f ot ok azet ar ir ik on en ar i bur u z du gu n in f or m azioa Rober t Capar en a bait a, Endr e Fr iedm an n bikot ek idear ek in lot u a.
xatakafoto
Bere argazkiekin erakusketak egin dira, 2007an Ameriketako Estatu Batuetako International Center of Photographyn eta 2016an Leipzigen (Alemania), eta Wikipedian bere figura ezaguna da (dokumentu honen zati handi bat bertatik lortu dut). Badir a best e ain t zat espen bat zu k er e, h ala n ola ·2017tik bere izena daraman kale bat Madrilen, Victoria hiribidetik Durango kalera doana, hiriaren ipar-mendebaldean.
·Bere omenez, bigarren mailako eskola bat eta bere obraren erakusketa iraunkor bat Leipzigen (Alemania), 2018an.
- Parisko kale bateko errotulua 2019an
- Googleren Doodle bat urtebetetzea ospatzeko, abuztuaren 1ean, 2018an
oren argazkiak
11
Judit Prat EXPOLIO
Ju dit h Pr at -en er ak u sk et a Gipu zk oak o Ar gazk ilar i Elk ar t ean
Joan den urtarrilaren 15ean, Judith Prat argazkilaria izan genuen Gipuzkoako Argazkilari Elkartean. ?Africa imprescindible?- ren eskutik ?Expolio? erakusketa aurkeztu zigun.
bihurtzea. Erakusketa honek Espainiako leku askotan egin du ibilbidea.
Oker egoteko arriskurik gabe, baiezta dezaket Judith Prat, bere garaian Gerda Taro bezala, giza eskubideen defendatzaile ausarta dela. Benetako informazio egiazkoena eskaintzeko asmoz, gatazkan dauden eremuetara modu arriskutsuan hurbiltzen diren pertsonak.
?Africa imprescindible? erakusketaren jatorrizko komisarioak dira, eta haiek proposatu zioten Nigerian eta Congon egindako lanak "Expolio" erakusketan 12
...askotan "zer" kontatzen dugu "zergatik" kontatu gabe...
Judithek dioenez, fotokazetaritzatik askotan "zer " kontatzen dugu "zergatik" kontatu gabe, eta ikuslea, gatazka eta gerra horiek zergatik gertatzen diren ulertzeko behar beste tresnarik gabe, uzten dugu. Oso erraza da pentsatzea gatazka horiek gerra tribalen eta herri horien arteko liskarren ondorioz gertatzen direla, harago begiratu gabe, baina sakonago bilatzen badugu, konturatzen gara, neurri handi batean, horien atzean arazo ekonomikoak daudela, eta hauetan berehala agertzen da mendebaldea erantzuleetako bat bezala. Eta horrek, ikusle gisa beste errealitate baten aurrean kokatzen gaitu.
"Benetako zailtasuna da gizadiarengan behar besteko fedea izatea, sinisteko nahiko pertsonak, gobernukoak, militarrak edo kaletar soil izan, kezkatu egiten direla informazioa paperera edo webgunera iristen denean edo telebistaren pantailan ikusten denean".
Eta onartzea emakume horiek. itxaropen horretan, bizia arriskatzeko ausardia badutela eta izan zutela, ikusleak "kezka ditezen" eta beren erosotasun- eremutik arazo horiei buruz ?hausnar dezaten?.
Judithen hitzek gogora ekartzen dizkidate, 2012an Siriako gerran obus batek hildako "The Sunday Times" egunkariko berriemaile, Marie Colvinek hitzaldi batean esandakoak.
Mary Colvin gerra-korrespontsalak esaten zuen, kontatutako berria, irakurtzean zaila zela gizateria kezkatzea .
13
Cong oko ED
Judith Prat-en argazkia
14
Judith Kongora joan zen lehen aldian, 2013an, ia 25 urte irauten zuen gerra bat zegoen. "Afrikako mundu-gerra" deiturikoa isilik zegoen mendebaldeko munduan. Bere helburua Koltan- eko meategiei argazkiak ateratzea eta horietako batean sartuz ikertzea zen. Baina, horretarako, beste bi bidaia egin behar izan zituen hara. Bere dilema mendebaldeko ikuslea, irudi horien bidez, errealitate horretara interpelatzea zen. Koltana oso mineral estrategikoa da gaur egun, eta, horrekin gailu teknologiko gehienak egiten dira, baita arma adimendunak edo industria aeroespaziala ere, hamaika aplikazio. Mineral honen erreserben %80a Congon dago. Judithen arabera, nazioarteko interesen sare korapilatsu bat dago, Congoko koltan hori zakuratzeko. Congoko gobernari usteletatik hasi, eta inguruko herrialdeetaraino, Ruanda kasu, zein koltana izan gabe esportatzaile handienetako bat den eta fabrika multinazionalak bere gailuetarako erabiltzen dutenak. NBEren arabera, Ruandak eta bere gobernuak Congoko azken urteetako talde armatu beldurgarrienetako bat, M23, finantzatu du. Kaos horretan, eta 40 talde armatu baino gehiagorekin, koltana legez kanpo ateratzen jarraitzen du.
15
KOLTAN Minak
Judith Prat-en argazkia
16
2014an, egoera hori legeztatu nahian, AEBak Dod Frank legea egin zuen, non teknologia fabrikatzen zuten enpresak erabilitako koltanaren jatorria deklaratu eta hura gatazkan zeuden eremuetatik ez etortzea ziurtatu behar zuten. Urtebete geroago, gutxi gorabehera, Europak antzeko lege bat egin zuen. Ley Dod Frank - USA - 2014 Ley del Parlamento Europeo 2015 Arazoa da gobernuek ez dutela modu eraginkorrean egin debeku horren jarraipena, eta arazoa areagotu egiten dela koltana enpresa bitartekariek lortu dutenean. Gobernu estatubatuarrak adierazi zuen oso zaila zela material teknologikoak ekoizten zituzten enpresen% 70ek koltanaren jatorria iker-tzea. Judith asko kezkatzen duen beste gai bat meatzarien baldintzen ingurukoa da. Meategiek ez dute segurtasunik, eta egunero eraitsi eta hiltzen dira horietako batzuk. Lanaldiak egunean 15 edo 16 ordukoak dira. Gizon indartsuak eta gazteak dira, 50 kg inguruko zakuak ateratzen 17
dituzte eta ateratzen duten zakuen kopurua garrantzi handia dute haien soldatan. Eguneko soldata 6 edo 7 ?-koa da. Meatzari horietako batzuk gatazkan dauden lekuetatik edo preso izan diren lekuetatik datoz, eta etorkizun hobea bilatzen dute. Horrekin uler daiteke herrialdean dagoen egoera txarra. Meategi gehienak talde armatuek kontrolatzen dituzte, eta ez daudenak bidean geldiarazi ohi dituzte, koltaneko merkantzia guztia edo zati bat eskatuz. Meategietatik gertu prostituzioeremuak daude, non emakume gehienek beste herrixka batzuetatik ihes egin duten gatazka eta heriotza seguru batetik. Ez dute bizirauteko beste modurik. Congoko indarkeria, 40 talde armatuk ez ezik, gobernuaren armadak ere eragiten du. Bahiketak eta giza eskubideen urraketak daudenean, ez dago ezarri daitekeen gizarterik, batez ere emakumeei. Jendea eta haurrak inguruko herrialdeetan babesten dira. Horietako batzuk talde armatuek errekrutatzen dituzte. Sei milioi hildako eta bederatzi milioi errefuxiatu izan dira.
Nig er ia
Judith Prat-en argazkia
18
Antzeko zerbait gertatu zitzaion Nigerian, herrialdeko ipar- ekialdean Boko Haram taldearen genero indarkeria dokumentatzera joan zenean. Judithi oso harrigarria egiten zitzaion Afrikako lehen potentzia ekonomiko izendatu zuten Nigeriako herrialde bat, Hegoafrikaren gainetik, BokoHaram bezalako talde jihadista bat sortu izana.
Kasu honetan ere, herrialdearen baldintza ekonomikoak eta baliabide naturalak ikertzea erabaki zuen, Nigeria baitzen Afrikako petrolio ekoizlerik handiena.
Petrolio hau, Nigereko deltan ekoizten da, gune eder bezain kutsatu batean, munduko 10 gune kutsatuenetako eta munduko hidrokarburoz kutsatuena.
19
Bertan 50 bat petrolio enpresa daude finkatuta. Erabateko utzikeria dago isurketen mailan eta tokiko ekosistemaren kontserbazio txarrean. Herrialdeko dirusarrera nagusia petrolioa da.
Nigeria Espainiako petrolio eta gas hornitzaile nagusietako bat da.
Nahiz eta Judithek aitortu ez dela egoten oso konforme NBEren adierazpen batzuekin, baina, oraingoan, gai horri buruz esandakoa aipatu du. Judithek dio NBEk kalkulatu zuela 30 urte eta 1.000 milioi dolar baino gehiago beharko zirela kutsatutako eremua isurketaz garbitzeko, kutsatzeari uzten badiote.
Judith Prat-en argazkia
20
Petrolioaren isurketen ondorioz, dena kutsatuta dago, urak, lurra, janaria,... denak petrolio usaina du.
Han dena kutsatuta dagoela aitortzen digu, urak, lurrak, denak petrolio eta gas usaina du. Familia horiek lur horietatik eta ur kutsatu horietatik jasotzen dutenarekin elikatu behar dute, eta beren putzuetako ur horiek ere, kutsatuta edaten dituzte.
80ko hamarkadan, Ogoniak, Nigerren deltan jatorria zuen herria, mugitzen eta kutsaduragatik protestatzen hasi ziren, eta MOSOP (Ogoni Herriaren Biziraupenerako Mugimendua) sortu zen, baina, berehala, gobernuak, manifestazio eta mugimendu guzti horiek moztu zituen. Egoera salatzeagatik exekutatu zituzten ekologista ezagun batzuk, baita egoera horren aurka talde armatuek egindako edozein altxamendu ere. Zonaldean sortu den azken mugimenduetako bat "Nigerren deltaren mendekugileek" boikota egin diete konpainia eta findegi batzuei 2016an.
Eremu horretan, kutsadura horrek eragindako gaixotasunen tasa oso altuak daude, besteak beste, minbizia. Osasun publikorik ez
21
dutenez, jendea gaixotu eta etxean hiltzen da.
Judithek jakinarazi zigun, ha-laber, aberastasunaren banaketa eskasa eta iparraldeko biztanleek estatuaren aldetik jasotzen duten tratu desberdina. Alde handia dago Nigeriako iparral-dearen eta hegoaldearen artean. Iparraldean, musulmanen eta nekazarien gehiengoarekin, pobrezia-atalasea handia da, biztanleriaren % 88 baino gehia- go maila horretatik behera baitago zenbait eremutan. Hegoaldean, zifra oso handia izanik ere, hori, egia esan, txikiagoa da: % 30. Antzeko aldeak ikusten dira hezkuntzan eta osasunean. Nigeria ez da soilik petrolioa kontuan hartzen duen potentzia, enpresa teknologikoetan eta zineman ere bada. Dagoeneko "Nollywood" bezala ezagutzen da, munduko bigarren potentzia delarik, Bollywooden ondoren eta Hollywooden aurretik. Baita modan ere, diseinatzaile eta pasarela ezagunekin, "Lagos Fashion week" kasu.
La violencia de Boko Haram
Image Courtesy by Think Defence - Boko-Haram
22
Boko Harameko talde jihadistari dagokionez, 2014an munduko hilkorrena izan zela azaldu digu. 50.000 pertsona baino gehiago hil ditu. Judith Nigeriara joan zenean, 2014an, apenas entzuten zen ezer talde jihadista horri buruz. Informazio gehiena Si-riako gerrari buruzkoa zen. Bitxia zen, baita ere, tankeak eta gerrako armak, armadak berak erabiltzen zituenak baino modernoagoak izatea. Galdera zen nola lortzen zituzten arma horiek Nigeriak ez badu armamentu fabrikarik. Neurri batean, armadaren kuartelei eraso eginez, eta baita jeneral ustel batzuek saldu egiten zituztelako ere. Ahaztu gabe arma trafikoa ere negozio handia dela mundu osoan.
Nigeriako ipar- ekialdeko biztanleria honek, Boko Haramen erasoak ez ezik, Nigeriako ar-
madaren erasoak ere jasan ditu. Jihadisten eskuetan egon eta armada berreskuratzen ari zen zonaldeetara Judith hurbiltzen saiatu zen, baina ezin izan zen horietan barneratu, armadak biztanleria deserradikalizatzeko prozesuak aplikatzen ari zirela adierazi baitzion. Azkenik, Boko Haramen aurkako borrokak ere sufrimendu handia eragiten du herritarrengan eta estatuak ezin die bizibaldintza hoberik eskaini.
Gerra hauen ondorioa herri hauen exodoa da. Maiduguri hiriak bikoiztu egin du bere populazioa; izan ere, desplazatuen zelaietan bizi dira, baldintzak oso gogorretan eta janari gutxi dute. Ume umezurtz asko dabil errepideetan, janaririk eta etorkizun oparorik gabe. Taldeka elkartzen dira babes bila.
Judith Praten "bokoharam una guerra contra ellas" Vimeon. bokoharam una guerra contra ellas 23
Em akum eak
Image courtesy by Carsten ten Brink
Azkenik, Judithek indarkeriatik ihes egiten duten eta kaiuko batean bizia arriskuan jartzen duten emakumeen gaia jorratu zuen, eta horren harira esan zuen "genero- jazarpena" ez zela esplizituki jasotzen 1951ko Genevako Konbentzioan. Hitzarmen honetan erregularizatu egiten dira pertsonek errefuxiatu-estatusa izateko dituzten eskubideak eta horri heltzeko eskubidea dutenak.
doren, euren komunitatean gaitzetsiak direla esan zigun. Horietako batzuk prostituzioan jardutera behartuta daude bizirauteko. Nigerian, Boko- Haramek suntsitzen zituzten herrietan bizi ziren emakumeak bahitu eta esklabo sexual bihurtu zituen. Sexu- eskaerak onartzen ez dituzten emakume batzuk leku jendetsuetan lehertaraztera behartu ditzakete. 20142015 aldian soilik, Boko- Haramek 2.000 emakume eta neska baino gehiago bahitu zituen.
Judithek, Congon, bortxatuak eta mutilatuak izan ziren emakume batzuk ere ezagutu zituen, eta, kasu batzuetan, on24
Judithek salatu du emakumeen aurkako indarkeria "gerra-arma" gisa erabili dela, ez bakarrik herrialde horietan, baita gatazkan dauden askotan ere. Are indarkeria gehiago dago; izan ere, emakumeek ihesean doazenean eta desplazatu- esparruetan babesten direnean sufritzen dutena, non kasu batzuetan, babestu behar dituztenek erasotzen dituzte berriro.
Judithek armadak erreskatatu eta egoera horretatik igaro ziren emakumeekin hitz egiteko aukera izan zuen. Informazio hori guztia bideo batean jasotzen da, eta webgunean ikus daiteke. http://judithprat.com
Judithi nabarmentzea gustatzen zaio berak ez dituela biktimei argazkiak egiten, baizik eta bizirik atera diren emakumei, bizitzaren aurrean borrokatzen duten eta, elkartuta eta konponbide-bideak bilatuta, beren egoerari aurre egiten ari direnei. Judithek haiengan benetako heroiak ikusten ditu.
Judithek salatu du emakumeen aurkako indarkeria gerra- arma gisa erabili dela, ez bakarrik herrialde horietan, baita gatazkan dauden askotan ere. Berarentzat, indarkeria bikoitza dago emakumeen kasuan, eragindako guztiek jasaten duten indarkeria orokorra gehi sexuindarkeria, eta hirugarren indarkeria- mota bati buruz ere hitz egiten digu: emakume horiek beren komunitatera itzultzean jasaten duten "desohore". Eta hain agerikoak ez diren, baina era berean kaltegarriak diren beste indarkeri pila.
Garrantzitsua iruditzen zaio haiei buruz ez hitz egitea mendebaldeko begiradatik. Uste du, benetan garrantzitsua dela haiei entzutea eta haien inguruko egoeraz zer iritzi duten jakitea. Judithek gogoeta hau egin zigun: leku bat bisitatzen denean eta alderdi desberdinak, gizarte- eragileak, erakundeak eta abar elkarrizketatzen direnean, eta lortutako informazioa aztertzen denean, gehienetan ez da emakumerik elkarrizketatu. Kontakizunak informazio horren% 50 baino ez du, biztanleriaren % 50. Emakumeek ematen dituzten ikuspegi eta iritzia bere ñabardurekin, falta da. Haien kontakizunak ezinbestekoak dira egoerari benetako estaldura eman ahal izateko.
Boko-Haram = Mendebaldeko hezkuntza debekatuta dago. Boko-Haramek Chibokeko (Borno) eskola bateko 276 neska bahitu eta esklabo egin zituen 2014an, Nigeriako iparrekialdean. Horietako batzuk, 22, askatzea lortu zuten, baina 112k oraindik leku ezezagunean jarraitzen zuten 2019an. Une horretatik aurrera, familia askok erabaki zuten neskak eskolara ez bidaltzea. Hezkuntzarik ezak pobreago bihurtzen ditu, eta denboran irauten duen indarkeria da.
25
Proiektua
Bestebegiradabatzuk: Hainurrutik,haingertu Jose San Francisco Begiradak eta begiratzeko moduak markatzen dute San Franciscoren fotografia; mugak hausten dituzte; aurpegi bakanak hurbiltzen; sustrai urrutietako fisonomiak geureganatzen. San Franciscoren kamerak urrutikoa zirudiena hurbiltzen digu; argazkilariak, izatez, gurekin bizi direnen aurpegiak eskaintzen dizkigu, gure kaleetan dabiltzanenak, gure antzeko bizitzak bizi dituztenenak, gure gurari antzekoen atzetik dabiltzanenak. Gu bezalakoak dira, gureak dira. Kontua da haiekin gurutatzatzen garenean, apenas ikusten ditugula beren aurpegi arimadunak, apenas erreparatzen diegula haien begiradek kontatzen dizkiguten historiei. Anjel Lertxundi. zoirengatik hurbildu nintzela haietara, betiere nire kam eraren objetiboren bidez. Erakusketaren izenburua "Hain urruti, Hain gertu" izan zen, eta nabarmendu beharreko beste konstante bat, begirada zen; hortik beste kontzeptua: ?Beste Begiradak? .
Proiektu hau bakarrik jaio zela esan dezakegu. Ez zen aldez aurretik pentsatutako ideia izan. 70eko hamarkadan hasi nintzen argazkigintzarekin urte batzuk deskonektatu ondoren, 2010eko hamarkadaren hasieran, kamera digital bat oparitu zidaten, Toskanako erretratu ikastaro batean ia estreinatu nuena. Opor fotografiko zoragarriak izan ziren, eta, nola ez, paisaia ere egin nuen; baina, funtsean, erretratua egin nuen.
Anjel Lertxundirekin harremanetan jartzeko aukera izan nuen; kafe bat hartu eta nire argazkiren bat erakutsi nion. Berehala jabetu zen nire ideiaz, eta argazkiak ateratzeko orduan nire sentimenduak deskribatzen dituzten hitzetan bihurtu zuen. Bestalde, nire anaia Luisek, Arte Ederretan lizentziatu eta margolariak, proiektuaren alderdi filosofikoa osatu zuen, beraiek bakarrik egiten dakiten bezala.
Hainbat herrialdetatik zetozen modelo profesionalekin egindako nere lehenengo esperientzia izan zen. 2014an Gipuzkoako Argazkilari Elkartean Erakusketa prestatzen ari nintzela, konturatu nintzen merezi zuten argazkiak jatorri geografiko desberdineko pertsonen erretratuak zirela, eta hainbat arra26
Proiektua
Ibra / Senegal 27
Sanaka Morayas / Sri-Lanka Horren guztiaren ondorioz, esku artean zerbait nuela konturatu nintzen. Esan nezake proiektu bat nuela garatzeke. Argazkiak inprimatuta neuzkan eta erakutsi egin nahi nituen. Logikoa denez, ezin dituzu argazkiak behin eta berriz erakutsi; gauza berriak egin behar dira erakusketetarako. Proiektuaren zati materiala Photogunen inprimatutako argazkiak dira; aurkezpena hobetzeaz gain, inprimatu aurretik argazkiak batera lantzeak ikusten erakusten dizu.
oso baliotsuak dira zure lana ezagutarazteko eta modeloekin harremanetan jartzeko. Erretratuari buruzko ikastaro eta tailer monografikoetara joateak zure artxiboa handitzen laguntzen du. Kamerarekin lanean hasi aurretik modeloarekin elkarrizketa bat hitzartzea eta nire proiektuaz hitz egitea gustatzen zait,. Ez da beti posible, baina saiatzen naiz horrela izan dadin. Zure lana erakusteak eta argazkiak atera nahi dituzun pertsonarekin gustuak bat etortzeak asko errazten du argazkilariaren eta modeloaren arteko harremana, eta hori emaitzan nabaritzen da.
Ezagunen, sare sozialen eta argazkilaritzari buruzko hainbat webguneren arteko ereduak bilatu ditut. Azken horiek 28
Papus Kabore / Burkina-Faso Funtsezkoa da kam era aurrean dagoen pertsona eroso sentitzea. Argazkilari afizionatu bezala, saio gehienak elkartrukekoak dira. Beti sinatzen dut kontratu bat argazkien era- bilera ezkomertziala zehaztuz.
lortzen ez duzulaz jabetzen naiz. Berariaz bilatu gabe, kalean aurkitzen nituen pertsonei erretratuak egiten joan nintzen, edo "munduko arrozak" bezalako ekitaldietan, edo behin, Konstituzio Plazan, gure Konsti maitean, Japoniari buruzko topaketa batean, Zinemaldian, Inauterietan, bidaietan edo arrazoiren batengatik harremanetan jartzen nintzen pertsonekin. Beti aurpegi bitxiak, nolabait atentzioa ematen zidatenak.
Logikoa denez, ez duzu beti arrakasta izaten eta ezarritako helburua lortzen. Badira desadostasun uneak eta saio batzuetan ez duzu argazki txukunik lortzen: gutxienak direla esan nezake. Artearen munduan beste askok bezala, argazkirik onena egiteke dagoela uste duzu; hala ere, egindako lan batzuez harro nago, eta saiatzen ez bazara 29
Tahití 30
31
Ulorin Vex / Inglaterra 32
Beste begirada batzuk
Argazki bat ikusteak, begirada hutsetik haratago joateko behar adina denbora ematen digu.
Batzuetan, begirada arretagabeak, gure ikusmenaren ardatz zuzenetik urrun dagoenak, pentsarazten digu zein unetan irudiak itzuliko digu bere arreta. Argazki horietan etengabeko asmoa dago begiradaren zentzu bikoitzaren jarraitutasuna aurkitzeko. Behatzen zaitut, baina behatua sentitzen naiz, eta orduan irudi soil batek bizitza propioa duela dirudi. Jadanik ez dira gure jakinminaren xedea, galdegiten digun subjektua baizik. Agian hau da erretratu hauen benetako balioa.
Argazki bati begiratzen diogunean, egunen egunerokotasunean oharkabean pasatzen diren xehetasunekin topo egiten dugu, normalean oharkabean pasatzen den guztia, argazki-kamera baten objektibotik begiratzen duenaren begi arretatsuentzat izan ezik. Baina beste gauza askori buruz ere espekulatu dezakegu.
Une honetan beti dago zerbait gehiago. Eta hori nabari da, bat- batean buelta eman eta aurpegi horiek berriro aurkitzen ditugunean, xehetasun berri bat aurkitzen dugunean, tolestura berri bat azalean, kolore berri bat begiradan, aldarte berri bat, eta izaki erreal bezala begiradarekin jarraitzen digutenean. Begira dezagun edozein angelutik, begirada beti dago bizirik aurpegi hauetan.
Batzuetan, begiratzen ditugun irudiek galdetzen digute. Beste batzuetan, begirada inprimatua gugana, ikusleengana, zuzentzen da. Orduan, sentsazio kezkagarri batek zeharkatzen gaitu; guri begira daude, eta gugan zer ikusten duten galdetzen hasten gara. Argazki hauen aurpegietan ikus daiteke hori. Aurpegi ezberdinak, begirada ezberdinak, behatuak izateaz ahazten direla diruditenak, eurek behatzeko.
Luis San Francisco Argazki hauetan ikusten dugu, baina, aldi berean, ikusiak izatearen sentsazioa dugu. Orduan, hamaika galdera sortzen dira: Zer dago argazkikoen begiraden atzean? Zer pentsamendu darabiltzate buruan? Zer sentsazio izango dituzte gure jakinminaren objektu sentitzean?... 33
Blanca / Turkia 34
Mali 35
36
Adrielly / Brasil 37
República Checa 38
Francia 39
Argazki teknika
StopMotion Stop Motion film animatuak egiteko teknika bat da, non objektuak fisikoki manipulatzen diren mugimendu txikiak eginez, banaka argazkiak ateratzen dira eta "fotograma" moduan erreproduzitzean mugimendua dutela eman dezan. Beraz, edozein objektu mota anima daiteke.
- ?Hotel elektrikoa? (Segundo de Chomón, Frantzia, 1908) Bere lanik hoberena.
- ?Los Inquilinos de al lado? (Émile Cohl, Frantzia, 1909) - Fotograma berean stopmotion animazioa eta irudi erreala konbinatu zituen lehen filma.
- ?Achmed printzearen abenturak? (Lotte Reiniger, Alemania, 1926) - Kontserbatzen den lehen film luze erabat animatua (cut-out teknikaren bidez egina).
Stop Motion teknikaren lehen kasua Albert E. Smith eta J. Stuart Blackton izan ziren "The Humpty Dumpty Circus" (1897) filmerako non zirku bateko akrobata eta animalia panpinak bizia hartzen duten. Gordetzen den lehen bideoa "Matches appeal" (1899) da, Arthur Melbourne- Cooper ingelesaren pospolo animatuen propaganda militarreko film laburra.
- ?Fetitxe la maskota? (Ladislas Starewitch, Frantzia, 1933) Starewitchek osatu zituen hamarnaka filmetako lanik eraginkorrena da.
?Matches appeal? (1899), - ?King Kong? (Merian C. Cooper eta Ernest B. Schoedsack, AEB, 1933) - Lehen esandako guztiagatik.
Émile Cohl, frantziarra, eta animazio europarraren aita ere aitzindariak izan zen, baita ere Alexander Shiryaev, rusia zaristako dantzaria ".
- ?Barbe- Bleue? (Jean Painlevé eta René Bertrand, Frantzia, 1936) - Plastilinazko lehen animazio-filma koloretan.
Stop motionen hastapeneko beste lan aipagarri batzuk honako hauek dira:
40
Argazki teknika
Teknika hau oso ezaguna egin da azken urteotan, eta Fantastic Mr. Wes Andersonen Fox, Wallace eta Gromit telesailak eta Tim Burtonen filmak.
ekoizpen guztiek kritika oso onak jaso dituzte; bai "a Grand Day Out" (1989), "The Wrong Trousers" (1993) eta "a Close Shave" (1995) film laburrek, bai "Wallace & Gromit: The Curse of the Were-Rabbit" (2005) film luzeak.
"Wallace y Gr om it " britainiar telesaila da, buztinezko pertsonaiekin egina eta Aardman Animationseko Nick Parkek sortua. Telesailak lau film labur eta film luze bat ditu. Pertsonaia nagusiak Wallace, izaera oneko asmatzailea, eszentrikoa eta gaztaren maitalea, eta Gromit, txakur isil, leial eta argia dira. Lehen film laburra, "A Grand Day Out", 1989an argitaratu zen. Pertsonaia horien inguruko
Azken hau, Stop motionen bigarren film animatuena izatea lortu du, "Chicken Run" Parken beste sorkuntza batek soilik gainditu duena.
Wallace and Gromit
41
Tim Bu r t on Kalifornian jaio zen 1959ko abuztuaren 25ean. Haur lotsatia izanik pinturan, marrazkian eta beldurrezko eta fantasiazko film zaharretan babesten zen, bere nortasun berezia sortzeko balio izan diona.
agertokiak, pertsonaiak... prestatu, 100 kam era operadore inguru behar izan ziren. Estilo berezia lortzearren, Burtonek artistak animatu zituen euren esku nagusia ez erabiltzea pertsonaien zirriborroak egiterakoan.
Stop motion teknikan Vincentekin 1982an hasi zen eta Frankenweenie teknikarekin 1983an. Beetlejuice (1988) eta Batman (1989) filmen zuzendari eta ekoizlea izan da.
110.000 fotograma inguru hartu zituzten filma osatzeko. Filmaren minutu bakoitzeko 7 egun "filmatu" behar izan ziren eta 3 urte behar izan ziren bukatzeko. Beltza, zuria eta laranja aukeratu ziren kolore nagusitzat. 230 dekoratu erabili ziren 19 platotan. Pertsonaiak latexez eginak zeuden metalezko eskeleto baten gainean. Guztira 227 txotxongilo erabili ziren.
Vincent (1982)
1993an ?Gabon aurreko amesgaiztoa? filma estreinatu zen. Horretarako, animatzaile talde bat elkartuz "Skelletor studio" konpainia sortu zuten eta Gidoia,
42
Agertokiak tamaina errealeko eszenografiak balira bezala argiztatuak izan ziren. 30 argi- elementu ezberdin behar izan ziren efektu desberdinak sortzeko.
Pesadilla antes de Navidad
Bere ibilbideko beste titulu garrantzitsu batzuk Sleepy Hollow (1990), Eduardo Manostijeras (1993), Charlie y la fábrica de chocolate (2005), La Novia cadáver (2005), Alicia en el país de las Maravillas (2010) izan dira.
Guztira 23 film zuzendu ditu, 14tan ekoizlea izan da, 6tan idazlea eta beste 6tan animatzailea.
Tim Burtonek irudimen handia erakusten duen unibertso propioa sortzen jakin du.
"Txikitan ikusten dituzun gauza asko zurekin geratzen dira; zure bizitzaren zatirik handiena esperientzia horiek bereganatu nahian pasatzen duzu".
43
Stop Motion prozedura artistiko bat da, eta, beraz, egile bakoitzak bere ideiak adierazteko edozein teknika erabil dezake. Pertsonaiak sortzeko erabiltzen diren material ohikoenetako batzuk honako hauek dira: plastilina edo forma emateko metalezko eskeleto bat estaltzen duen beste edozein material xaflagarri, jostailuak, papera, frutak edo istorio bat eraikitzeko bururatzen zaigun edozein objektu. Argazkiak lortu ondoren, bideo- editore batekin ?frame?ak batzen dira filma
44
sortzeko; ?frame? bakoitzari programak ahalbidetzen digun gutxieneko denboraren balioa emango diogu eta, ondoren, audioa gehitzen zaio. Animazioaren azken emaitza fotograma kopuruaren eta objektuei argazki baten eta bestearen artean ematen diegun mugimenduaren araberakoa izango da. Frameen arteko mugimendua zenbat eta txikiagoa izan eta argazki gehiago egin, orduan eta hobeto geratuko da, naturalago. Film arrunt baten abiadura simulatzeko
Et xean egin dait ezk een st op m ot ion adibideak .
Frutak 1 Frutak 2 Papera Panpinak Beste ideak
segundoko 24 fotograma behar dira. Nahiz eta gutxiagorekin ere egin daitekeen; motelago doala dirudi, baina gure sormena beste efektu bat emanez erabiltzeko aprobetxa dezakegu. Filmak sortzeko oinarrizko editoreak Windowsen Movie Maker edo Mac ordenagailuetan instalatuta datorren iMovie dira. ideia bakarra izan behar da, pazientzia eta denbora luzea pasatzeko gogoa.
Nik neuk, 2020ko konfinamenduan, 3 urteko biloba ezin nuenez ikusi, bere jostailuekin stop motion bat sortzea bururatu zitzaidan, eta hori izan zen emaitza. Niri asko gustatu zitzaidan, ilusio handiz egin nuen eta oso ondo pasatu nuen, baina berari, bere jostailuak bakarrik mugitzen zirela ikusteak, ez dakit grazia handirik egin ote zion...
Jostailuak
45
Paisaiak
CarlosMediavilla
Hemen aurkezten ditugun argazkiak Dolomitetara 2018ko abuztuan egindako bidaiakoak dira.
Tr e Cim e de Lavar e Foto página siguiente: Tre Cime de Lavare.
Reflex digital. 16.0 mm. f/2.8, 1/13 s,f/11, ISO 400 46
Paisaiak Carlos Mediavilla, Urretxuko bizilaguna, Euskal Herrian erreferente den argazkilaria da eta gure Argazkilari Elkartearen lagun ona. Oso ohikoa da gurekin izatea gure rallyetan, tailerretan eta beste jarduera batzuetan. Pertsonalki ezagutzen ditudanetatik, bera da bokazionalena. Kamera eskuan duela ezagutu dut beti. Argazkiak egiterakoan asko zaintzen du prozesu guztia. Helburua argi finkatzen du, ingurunea aztertzen du eta bertako argi miresgarriak arrapatuz gu liluratzea lortzen du. Benito Cantero, Bergarako adiskidearekin hurbildu zen leku zoragarri horretara. Furgoneta batean 1700
47
km egin ondoren Camazzei eta Cortina d 'Ampezzon kanpatu zuten 8 egunez. Goizean goiz mendira abiatzen ziren ibilbide desberdinak egin ahal izateko eta bertako argiak profitatuz, gozatzeko. Kanpinera itzuli eta merezitako afariaren ondoren hurrengo egunerako bidea prestatzen zuten. Argazkigintzarekiko zaletasuna etengabea da bere bizitzan. Oso argazkilari ona da hainbat argazki estilotan, eta askotan saritu dute. Oso ezaguna da, besteak beste, Sanferminetako argazki ospetsuengatik. Baina oraingoan "Paisaien" argazkiak aurkezten dizkigu.
48
49
Collado Rodella
Reflex digital. T* 2.8/21 (a 21 mm.), 1/320 s, f/5.6, ISO 125
50
Carlosi, natura izugarri gustatzen zaio; Mendiko txangoak eta jarduerak egitea bere aisialdiaren zati handi bat da. Sentsazio on eta paisaia eder horiek berekin eramaten ditu eta guri transmititzen dizkigu bere argazkien bidez. Carlosek, natura helburu bakarra den lekuetara, bidai asko egiten ditu, paisaia oniriko eta ia jenderik gabeko lekuetara, non naturak gonbidatzen zaituen. Asko bidaiatzen du, eta buruan beti dauka ideia bat, plan bat, proiektu bat. Paisaia zoragarri eta sinestezinaz gain, Carlosek toki hau aholkatzen du, dena ondo prestatua dagoelako: Mendi- ibiliak, eskaladak, ferratak, etab. Carlosen arabera Dolomitetako eguraldia oso aldakorra da eta aldi berean esker onekoa, argi harrigarriak eta trekking izugarriak dituena. Gaur egun, eguraldia iragartzeko eskura ditugun aplikazioek asko laguntzen dute hurrengo egunetako ibilbideak prestatzeko orduan. Bere bizitzako une honetan, bere asmoa da, bere errutinarekin jarraitzea, naturaz eta argazkigintzaz gozatuz.
51
Selva di Cador e 52
Reflex digital. 70-200 mm. f/2.8 (a 200 mm.) 1/40 s, f/2.8, ISO 400, trípode 53
Selva di Cador e 54
Reflex digital. 70-200 mm. (a 140 mm), 1/250 s, f/5, ISO 100
55
Lago Car ezza 56
Reflex digital. 16.0 mm. f/2.8 (a 16 mm.), 4 s, f/22, ISO 31, flash estroboscópico 57
Cr oda da Lago 58
Reflex Digital. 21 mm. 20 s, f/16, ISO 40 59
M on t e Cr ist allo desde Passo Giau
Reflex digital. 70-200 mm. f/2.8 (a 135 mm.), 1/5000 s, f/4, ISO 250 60
El Cat in accio desde el valle de Vaiolet
Reflex digital. 70-200 mm. f/2.8 (a 125 mm.), 1/125 s, f/10, ISO 100 61
Fotomuntaietan aditua
62
Fotomuntaietan aditua
GORKA ELARRE
Gor k a Elar r e dut izena, Donostiakoa naiz eta zorte handia dut gehien gustatzen zaidanetik bizitzeko: diseinu grafikotik, argazkigintzatik eta moldaketa digitaletik.
63
Monocromático Martínez
64
1999. urteaz geroztik, diseinu grafikoa, argazkilaritza eta moldaketa digitala dira nire lanbidea, nire hobbya eta nire pasioa; ez ditut lan gisa ulertzen, nire bizitzaren zati gisa baizik; izan ere, ia eguneko 24 orduetan horretan pentsatzen ari naiz. Denbora libre pixka bat dudanean, argazkiak eta diseinuak hobby bidez egiten ditut.
Pertsona alai eta baikorra naizela uste dut, gauzen alde ona bilatzen saiatzen naiz beti. Gehienetan umore onean egoten naiz, eta aukera dudanean besteei irribarre eginaraztea asko gustatzen zait. Horregatik, bai nire argazkietan, bai egiten ditudan fotomuntaietan, eta aukera izanez gero ahal den gehienetan umorezko pintzelkada bat sartzen saiatzen naiz.
65
El niño que hay en mí 66
Izaera artistikoa betitik datorkit, txikitan, geldirik egoteko modu egokiena zen nere amaren prentsa arrosako aldizkariak margotzea edo moztea eta horiekin collageak egitea.
Argazkilaritzarekiko dudan grina ere garai berekoa da; izan ere, aita argazkilaritza zale amorratua izan da beti, eta txikitatik oroitzen naiz argazki- kamerekin eta, batez ere, diapositiben proiektorearekin ibiltzen nintzela, eta horiek behin eta berriz ikustea gustatzen zait.
67
1999an
Grafikoa ik nintzen,
horretan
argazkilari g
ere, kirol-e
antolatze
enpresa bat
zituzten ed
laguntze
ekitaldiak es
egun ere b
lan egit
antolatzen
ekitaldie
ematen. D
180re
kirol-ekit
argazkiak a
Portada revista Spyke
Ca 68
Diseinu
kasten hasi eta urte
n bertan
gisa lanean
ekitaldiak
en zituen
tean. egiten
do nolabait
en zuten
staliz. Gaur
beraientzat
ten dut
n dituzten
en berri
Dagoeneko
en bat
talditako
atera ditut.
artel para FullGas 69
Urte horretan bertan Photoshop ezagutu nuen, eta berehala zaletu nintzen. Gaur egun, nire lanbidearen zati bat izateaz gain fotomuntaiak egiteko zaletasuna ere badut. Batzuek futbola edo beste edozein zaletasuna lantzen duten bezala nik, fotomuntaiak egiteari eman nion. Nire senide, lagun eta lankide guztiei muntaien bat edo beste egin diedala uste dut. Honetatik gehien gozatzen dudana jendeak haiengan dituen erreakzioak ikustea da. 1.000 inguru izan behar ditudala kalkulatu dut.
Ikasketak amaitu ondoren (urte asko eman nituen espezialitate desberdinetan), hiru urtez aritu nintzen kirol- nutrizioko enpresa batean diseinatzaile grafiko gisa, eta, horren ondoren, 2016an, nire ilusiorik handienetako bat bete ahal izan nuen: diseinu grafikoko eta argazkigintzako nire estudioa muntatzea eta niretzat lan egitea.
Inoiz ez diot formakuntzari utzi; gaur egun, estudioaz gain, fotomuntaiei buruzko ikastaroak ematen ditut ?DR online? eskolan. Gehien identifikatzen dudan argazki mota da, hor aska baitezaket nire sormen guztia.
70
71
Cantando bajo la ola Donostiwood
72
Don ost iWood proiektua da jarraitzaile gehien izan dituen proiektuetako bat. Donostiako hainbat txokotan ateratako argazkien bilduma bat da, non film ezagunen eszenak birsortu ditudan, filmetako pertsonaiak integratuz. Hemen ikus daitezke: Don ost iWood
Forest Gump Donostiwood
73
Donostiwood 74
75
Lector empedernido
76
Hainbat esteka ere utziko dizkizuet, sartu nahi badituzue ere. www.gorkaelarre.com Facebook Instagram DR escuela
77 52
Erakusketa
ENTREELHUMOYLABRUMA Sig fr id o Koch Beng oechea Jose Luis García de Madinabeitiagatik
San Telmo museoak aurkezten du Sigfrido Koch Bengoechearen ?Entre el humo y la bruma? erakusketa . Erakusketak 150 irudi inguru biltzen ditu, gehienak argitaratu gabeak, eta Lee Fontanella eta Juantxo Egañak komisariatua da. Otsailaren 18tik maiatzera 23ra izango da ikusgai.
Pasajes 1910 - Cromobromuro, 16,6 x 17,7 cm 78
Erakusketa San Telm o M u seoar en pr en t sa-oh ar r a, 2019ko m aiat zar en 17k oa.
Gainera, Sigfrido Koch Bengoetxearen funtsarekin lehen erakusketa lanari ekin zaio. Erakusketa datozen hiru urteetan egingo da, Lee Fontanellak komisariatuko duena.
Koch f am iliak , Sigf r ido Koch Ben goet xea et a Sigf r ido Koch Ar r u t i ar gazk ilar ien ar t xiboen bildum ar en doh ain t za egin dio m u seoar i.
San Telmo Museoak Sigfrido Koch Bengoechearen "Entre el humo y la Bruma" erakusketa aurkezten du.
San Telmo Museoak familiaren eskuzabaltasuna nabarmendu eta eskertu nahi du, baita ere museoaren lana indartzen duen dohaintzaren garrantzia, eta ondarea kontserbatzen eta zabaltzen laguntzeari zein euskal gizartea hobeto ezagutzeko elementuak ekartzeari dagokionez, Donostiako bi argazkilari ezagun horien lanaren protagonista nagusietako bat baita.
Erakusketak 150 irudi inguru biltzen ditu, gehienak argitaratu gabeak, eta Lee Fontanella eta Juantxo Egañak komisariatua da.
Erakusketa honen bisita eta gozamena gomendatzea pentsatu nuen. Italiako legio hegazkinek eta Alemaniako Kondor legioak Euskal Herrian egindako bonbardaketen ondorioak erakusten dituzten argazki horiek
Bildumak negatibo, plaka, diapositiba eta positibo ugari biltzen ditu, baita "gerraren albuma" ere, Koch Bengoetxeak Gerra Zibilari buruz egindako materiala, zein ezuste baliotsua den.
oso interesgarriak eta harrigarriak direla esan nahi nizuen, baita ere XX. mendeko Gipuzkoa poetiko batean paseatzera gonbidatu argazki bikain batzuen egilearen eskutik. Nahiz eta Koch abizenak mende bat baino
Dohaintza hau jasotzean, bilduma osatzen duten lanak kontserbatu eta zabaltzeko konpromisoa hartzen du museoak.
gehiagoko euskal argazkigintza eskatu, ezin dugu alferrik galdu argazki historiko, dokumental, poetiko eta oso biltzaile onaren lagin
Hasierako prozesu teknikoaz gain (hura osatzen duten material guztiak erregistratzea, katalogatzea eta lokalizatzea), museoak bilduma digitalizatzeko plan bat egin eta abiarazi eta bere web orriaren eta bere bildumen katalogoaren bidez, zabalduko du. 79
garrantzitsu
bat
miresteko
aukera.
Errepublikako eskuadrila Ebroko frontean-Escuadrilla republicana en el frente del Ebro
80
81
Ut zidazu e ar gaz ist or io t xik i bat
Willy Koch argazk berrien aitzindar zen. Argazkigintz sortzailearen ma eraman zuen. Kr lismoaren' aitzind bezala aipatzen d
Willy Koch Schön jarduera profesio komertzialaz gain egin zuen egile-a
Gantz tinten esp zen, garaiko arga erakusketetan pa tratuak eta biluzi erabili zuen tekn piktorialisten leh izen berezietako
Desnudo femenino, 1906 Bromóleo transportado. 48 x 36 cm
?Mi 82
zk iz bet et ako k on t at zen .
kilaritza joera rietako bat izan za abangoardia aila garaienera itikoek 'piktoriadarietako bat dute.
neweissek, bere onala eta n lan handia argazkilari gisa.
ezialista bat izan azki areto eta aisaiak, erreiak aurkezteko nika, argazkilari hen belaunaldiko bat bihurtuz.
revista gráfica? - 1934 83
84
Koch erretratugile eta argazkilari bikaina zen Estatu mailan. Garaiko kulturako per- tsona ospetsu asko erretratatu zituen.
1912an, Fraisoro Nekazaritza Eskolak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eskolarako publizitatea emateko Willy Koch- i argazki batzuk egitea eskatu zioten.
Donostiako erdiguneko argazki estudioa zuzentzeaz gain "El Pueblo Vasco" edo "El nuevo mundo" bezalako komunikabide garrantzitsuentzat lan egin zuen.
Urte berean, inauguratu berri zen "La Perla del Océano" bainuetxearen argazki- erreportaje interesgarria egin zuen.
85
Urte haietan, Willy Kochek iloba bat, Albr ech t Sch om m er Koch , etxean hartu zuen, Lehen Mundu Gerraren ondoren Alemania oso gazterik utzi zuena. Bere osabaren estudioan hasi zen ikasten. Pintura eta marrazketa argazkigintzarekin uztartzen zituen: laborategia, ukituak eta garaiko metodo guztiak. Argazkigintzan, erretratua da bere espezialitateetako bat, eta horren erakusgarri dira bere liburuetan inbentariatuta dauden 160.000 negatibo baino gehiago.
Estudio eta familia honetan Sigf r ido Koch Ben goech ea (Donostia, 19081973) argazkilari bezala hazi zen. 1936an, Koch familia Alemaniara erbesteratu zen, eta, handik gutxira, Bigarren Mundu Gerraren hasieran, hiru anaiak Wehrmachtek errekrutatu eta frontera bidali zituen (hiru anaiak Donostiara itzultzea lortu zuten). Bigarren urtean, Sigfridok ihes egitea lortu zuen, baina amerikarrek harrapatuta, preso eremu batean giltzapetu zuten, nondik, denbora baten ondoren, ihes egitea ere lortu zuen ere.
Albrecht Schoomer Koch, Alber t o Sch om m er Gar cíaren aita azken hamarkadetako espainiar sormen panoramako argazkilari nabarmenetako bat, argazkilaritza ikasketak Parisen eta Kolonian egin zituen. Bere hastapenak 1960 eta 1970eko hamarkadetako Espainiako artearen joera berritzaileenekin lotuta daude. Bere karreran zehar ehundaka aldiz bidaiatu zuen mundu osoan zehar, berrehun liburu baino gehiago argitaratuz. Teknika ondo menderatzen zuen argazkilari sortzaile bat, argazkiaren oinarriak aldatu zituena, argiak aldatuz: argi bakarra erabiliz eta itzalak kartoi mehe zuriarekin argituz.
Oinez eta jarritakoa besterik gabe, Suitzara iritsi eta azkenean Euskal Herrira itzultzea lortzen zuen. Ordutik aurrera argazkigintzan aritu zen, eta sari- sorta bikaina lortu zuen. Saritutako bere argazki asko eta beste batzuk "País Vasco. Gipuzkoa "(Bilbo, 1948) liburuan, Fausto Arocena, José Arteche eta Dionisio Azkueren 143 argazki eta testuekin ikus daitezke (1).
Begira zein unetan! 1936an Sigf r ido Koch Ar r u t i (Donostia, 1936- 1992), Sigf r ido Koch Ben goech ear en semea, jaio zen Donostian.
Willy Koch Donostiako Magdalena Bengoechearekin ezkondu zen. Lau semealaba izan zituzten: Willy, Sigfrido, Carmen eta Pablo. Lau anaiak argazkigintzan aritu ziren. Koch Bengoechea familiak Askatasunaren hiribidean sortu zuen argazki- estudioa Euskal Herrian garrantzitsuenetako bat izan zen. Bertan 25 pertsona baino gehiago izan zituen, positibatzaile, ukitugile eta argazkilarien artean.
(1) Jakin ezazue liburu hau elkartearen liburutegian daukagula. Liburu goxoa izateaz gain argazki bakoitza zer parametrorekin (argibaldintzak, erabilitako materiala, erakusketa) hartu zen adierazten duen atal bat dauka. 86
Sigfrido Koch Bengoechea eta Sigfrido Koch Arruti Gipuzkoako Argazki Elkarteko bazkideak izan ziren. Harrotasun bat gure GAE maitearentzat.
87
88
Sigfrido Koch Arruti artista eta argazkilari familia batean jaio zen. Argazkilaritzaren teknika ikasi zuen Alemanian, Belgikan eta Holandan, eta batez ere bere aita eta maisu Sigfrido Koch Bengoetxearen ondoan trebatu zen. Berak sarritan aipatzen du klaserik onenak aitarengandik jaso zituela, San Telmo museora egiten zituen etengabeko bisitetan eta naturan zehar egiten zituen bidaia eta txangoetan. Belaunaldi paregabe baten garaikidea, Eduardo Chillida, Joxemiel Barandiarán, Jorge Oteiza, Nestor Basterretxea, Julio Caro Baroja... maiz erretratatzen ditu, beren esentzia gerorako jasoz. Bere lana inpresionisten eragin piktorikoak markatzen du. David Hamiltonen estiloarekin ere antzekotasun batzuk nabaritu daitezke. Norbaitek Sigfrido Koch Arruti 'irudiaren poeta' zela esan zuen.
"Txikitatik argazkigintzarekin kontaktua izatea logikoa da, baina nire bizitzan izan dudan kontakturik garrantzitsuena, prestakuntza aldetik, pinturarekin eta eskulturarekin da. Zorionez, irakasle onak izan nituen, hala nola Ballet Bartzelonan, erretratugile bikaina (garai hartan argiztapenaz gehien zekiten argazkilarietako bat), eta Cobreros marrazkilaria Donostian", gogoratu du. (Diario Vasco, 2015eko irailaren 18ko aipamen).
89
Erretratugile bikaina izan zen, baina abstrakturik garbiena landu zuen bere sormen eboluzioaren etapa ezberdinetan. Kamera arruntak eta sentsibilitate baxuko zein altuko filmak erabiltzen zituen bere erara behartzeko. Bere azken garaian, iraungitako filmekin esperimentatzen zuen. Flous, ?grano?aren erabilera artistikoa, argi- ilunak eta argiaren bilaketa ditu ezaugarri.
Argazkilari donostiarraren lanaren ezaugarririk nabarmenena, bereizten duen mundu onirikoa da Ramon Serrasentzat ere. "Berak egindako filtroak erabiliz lortzen zuen giro lanbrotsu hori". (Diario Vasco, 2015eko urriaren 11).
Ramon Esparza kritikariak, artistaren heriotzaren harira, 1992ko apirilaren 29an ?El Mundo? egunkarian azaldu zuenez: ?? Bere ibilbideak argiak, testurak, egiturak, bizimoduak eta ohiturak jorratzen ditu, "Flou"ak eta ?granoak? emandako giro erromantikoaren ikuspegitik, euskalduntasuna ulertzeko nolabaiteko modu mitologiko bat argazkien bidez adierazteko".
Alberto Schommerrek honako hau idatzi zuen (Diario Vasco, 1993ko abenduaren 10a): "Bere irudiak benetako denbora eta historia errepikaezinaren denbora dira. Bere irudi ederrek lirismoa berreskuratu nahi dute batzuetan, eta besteetan gizakiaren ekintzaren indarra. Errealitatea abstrakzioa eta eraldaketa ere bada, eta Sigfrido Kochek ildo horretatik ikertu zuen". 90
91
Baina itzul gaitezen artikulu honen xedera... Sigf r ido Koch Bengoech ea et a San Telm o m u seoan m ir et s dezak egu n " Entre el humo y la bruma" er ak u sk et a.
Erakusketak, ondo bereizitako bi zatitan, museoko kaperetako bitan, agertzen diren 150 irudi inguru biltzen ditu, bi erakusketa independente balira bezala. Izan ere, hala dirudi. Lehenengoak, "Gerraren albuma" izenekoak, Gerra Zibilean argitaratu gabeko argazki hunkigarri eta dramatikoak erakusten dizkigu inguruan, garai hura dokumentatzeko balio duen material gehigarriarekin batera. Argazki dokumentala da, gerrako erreportari batena, gerra baten izugarrikerien testigantza.
Bizkaiko frontea-Frente de Bizkaia
92
Bigarren aretoan Gipuzkoa bukoliko batean barrena ibil gaitezke, oso sentsibilitate berezia duen argazkilari baten eskutik, argazkiak ateratzen dituenaren esentzia atzemateko. José de Artechek argazki hauei buruz 1948an argitaratutako "País Vasco-Gipuzkoa" liburuan kontatzen diguna irakurri: ? Egileak poeta arima du; beraz, badaki begiratzen, badaki gelditzen eta begi-nini lasaiekin begiratzen inork begiratzen ez duen eta gelditzen ez den lekuetan; inor joaten ez den eszenetara joaten da eta berpiztu eta finkatu egiten ditu, edertasuna antzua izan ez dadin? ?
Agian guk argazki horiek gelditu eta begi- nini lasaiekin begiratu beharko genituzke, eta "Gipuzko aletuz" gure proiekturako inspirazio eta erreferentzia ezin hobetzat hartu.
Saregileak-Rederas
93
Sare hedatuak. Donibane.
Hernaniko xokoa
Lerro hauetan esan dezakegun ezerk, ezta argazkiek ere, ezin izango dute ordezk bisita egitea Sigfrido Koch Bengoechearen lana dastatzeko.
Azken oharrak:
Enbor bereko beste belaunaldi bat Willy Koch Louveli da, Pablo Koch Bengoetxearen semea, bait egun fotokazetaria dena. Sigfridoren lau alabetako bik ere, Edurnek eta Nagorek, aitaren pausoak jarraitu dituzte. Azkenik, Marco Bialon Koch gazteak artista familia honen ibilbide luzea itxiko du.
94
Zaldibia
Argazkien jatorria:
katu San Telmo museora
Willy Koch Schöneweiss www.guregipuzkoa.eus www.hernandorena.eus/fraisoroko-postalak ?San Sebastián? Aldizkaria www.todocoleccion.net
a Justy Garcia Koch ere, gaur
www.realsociedadfotograficapictorialismo.blogspot.com/ Sigfrido Koch Bengoechea www.santelmomuseoa.eus ?País Vasco: Guipúzcoa" Liburua Sigfrido Koch Arruti www.guregipuzkoa.eus 95
G.A.E. Herritarren iritzia ere aintzako
Gure elkartean, beste askotan bezala, "bazkideen arteko" lehiaketak ditugu, non argazkiak epaimahaikoek baloratzen dituzten. Baina, gainera, iritzi "herrikoia" jakitea gustatzen zaigu. Lehiaketara ateratako argazkiak bazkideen aretoan daude ikusgai eta ikusleak gustuko dituen hiru bozka ditzake. Badakigu beti ez datorrela bat epaimahaiak aukeratutakoekin. Hala ere, hemen erakutsi nahi ditugu.
Fernando Moreno 96
Juan Antonio Unzurrunzaga
Jose Ramón Varela 97
Arantxa Cortajarena
Juan Antonio Unzurrunzaga 98
Juan Ignacio Arzadun
Marian Lázaro 99
Juan Antonio Unzurrunzaga
Miguel Calvar 100
Agustín Diaz
101
PIXEL+ek Aholkatzendu Gu r e GAEn jOSE BENITO RUIZen t ailer r a
Non : Gipuzkoa Argazkilari Elkartea, San Juan Kalea 27, Donostia Noiz: ekainaren 19-20ko asteburua (12 orduko tailerra). Larunbata 30a. 09:30tika 13:30etara eta 16:00tik 20:30 etara. Igandean 31a 09:30tik 13:30etara. Saln eu r r ia: bazkideak 70? . Besteak: 85?. Izen -em at ea: Tel: 943 421 386 Email: sfg@sfg-ss.com
Er ak u sk et a: La Pat agon ia. Con f in Au st r al Au t or ea: Lu is Fr an k e Noiz: matxoaren 19tik maiatzaren 6ra
FIAP-ek babestua foto Reus-en laguntzarekin
Er ak u sk et a : " Plan ean do el r io Zam beze" . Au t or ea : J.M . Elosegu i Noiz: maiatzaren 7tik 27 ra.
102
Er ak u sket a: Ar gizaiola
Euskadiko argazki lehiaketen txpelketa.
Noiz: maiatzaren 28 tik ekainaren 17 ra.
Er ak u sk et a: Ondar ear i Begir a 7 URTE ONDAREARI BEGIRA
Ondarebiziako Ondareari Begira argazkilehiaketaren 7 edizioetako onena erakusten duten 21 argazkiren erakusketa.
Noiz: ekainaren 18tik uztailaren 8ra
Gu r e h ir ian SAN TELM O M u seoa ENTRE EL HUM O Y LA BRUM A. SIGFRIDO KOCH BENGOECHEA Noiz:: Otsailaren 18tik maiatzaren 23ra Asteartetik igandera, 10:00-20:00. Sar r er a: 6 ? Bisit a gidat u ak . Doh ain . Otsailaren 27tik aurrera. Asteartetan: 11:30 (cas) + 19:00 (eus) Larunbatetan: 11:30 (eus) + 19:00 (cas) TABAKALERA Ku t xa Ku lt u r ar t egu n ea M ARGARET WATKINS - BLACK LIGHT Noiz: martxoaren 5tik maiatzaren 30era 103
KOLDO M ITXELENA KULTURUNEA SEEING AUSCHWITZ 27.01.2021 - 03.07.2021 Or du t egia: Asteartetik larunbatera 11:00 - 14.00 eta 16:00-20:00 festivos cerrado
Eu sk al Her r ian
II Ar gazk i Eu sk al Liga Euskal Herriko Argazki Elkarteen Federazioak (FAFPV/EHATE) antolatzen du lehiaketa, gaur egun elkarte horretako kide diren 25 elkarte eta 500 bazkide baino gehiagoren arteko harremanak eta ezagutzak bultzatzeko. 2021ko martxoaren 1etik Partte hartzeko: liga.f eder acion f ot ovasca
M ar ijose Cu elir en er ak u sk et a: Ezin ezko m u n du ak
Non : Eibar - Cúpula de Portalea Noiz: maiatzaren 7tik 20ra.
104
Gu r e m u get at ik at
IX SALÓN FOTOGRÁFICO DIGITAL ILLA DE M ENORCA 2021
Gaiak :
Saln eu r r ia: 20? ( 10tik gorako talde batentzat 10? bakoitza).
B. Libre - Monokromoa, FIAP-ren araudiaren arabera.
A. Libre - kolorea
C. Bidaiak . FIAP-ren araudiaren arabera.
Dat a: h uztailaren 15era arte. Par t eh ar t zea et a oin ar r iak : ILLA DE MENORCA bases
LA CASA DE LA FOTOGRAFÍA Argazkigintza maite duten guztientzako prestakuntza-proiektu berria, José Ben it o Ru izen Un añ o de f ot o proiektutik eboluzionatutako metodo propioan oinarritua. Proiektu hori aitzindaria izan zen online prestakuntzan.
At zer r ian Nazioar t eko Ar gazk i Leh iak et a 1ST PHARAOHS INTERNATIONAL PHOTOGRAPHIC SALON 2021
Egipt ok bere lehen nazioarteko lehiaketa egingo du aurten. Ea animatzen zareten, zorte ona izan eta aukera izango genukeen, egoerak uzten badigu, sariak jasotzera hurbiltzeko. Parte hartzeko datuak eta webgunea eskaintzen dizkizuegu.
Gaiak A) Libre . Kolorea
Dat ak : Irekiera : 2021ko otsailak 5a
b) Libre Monokromoa C) Natura D) Bidaiak E) Erretratoa
Itxiera: 2021ko uztailak 5a Emaitza: 2021ko abuztuak 3a. Katalogoa: 2021ko urriak 5a
Parte hartzeko: ht t p://w w w.pipcegypt .com /salons 105
Donostia, 2021ko apirila
Erredakzioa: Maribel García eta Pilar Aguayo Maketazioa: Jaione García Kolaborazioa: Jose Luis García de Madinabietia . ?Entre el humo y la bruma?- Sigfrido Koch Bengoechea-ri buruzko artikuloa. Azaleko argazkia: Gorka Elarre Harremana: Gipuzkoako Argazkilari Elkartea pixelplus@sfg-ss.com www.sfg-ss.com
Argitalpen honetan jasotzen diren argazki guztiak egileenak dira eta ezin dira erabili haien berariazko baimenik gabe. Aldizkarian agertzen diren argazkiak egileek laga dituzte bertan agertzeko, eta horrek ez du esan nahi GAEari eskubiderik lagatzen zaionik. NGTren argazkiak, honen antolakuntzak lagatzen ditu, eta trofeoaren hedapenari dagokionez erabiltzeko eskubidea du. Egileren batekin harremanetan jarri nahi baduzu, artikuluetan agertzen diren harremanetarako kanalen bidez egin dezakezu. GAEa ez da aldizkari honetan emandako iritzien erantzule.