PENTSAMENDU ETA HISTORIA ALDIZKARIA. REVISTA DE PENSAMIENTO E HISTORIA
JOSEBA AGIRREAZKUENAGA XABIER ALTZIBAR LUIS ALBERTO ARANBERRI “AMATIÑO” JOAN MARI TORREALDAI URTZI URRUTIKOETXEA
JUNIO 2017 EKAINA. Nº 56 ZBK. 5€
JUAN MARI ABURTO “GAUZA SERIOA DA NIRETZAT EUSKARAK GARAPENA IZATEA BILBON”
80 urte. 80 urte pasa dira bai, Eguna euskarazko lehen egunkariak argia ikusi zuenetik. Mirari bat ote? Mirari bat izan al zen 1937an euskarazko egunkari bat sortu ahal izatea? Mirari bat ote gerra garaian, gerra baten erdian, euskarazko egunkari bat kaleratu izana? Ez. Eguna ez zen mirari baten ondorioa, ezina ekina bilakatzearen ondorioa baizik; esfortzu, ahalegin eta lan askoren fruitua dugu Eguna: Errepublikaren garaiko euskal kulturaren loraldiaren fruitu, Euzkadi egunkariaren bultzadaren fruitu, Eusko Jaurlaritzaren -lehentasuna gerran jarrita zuen baina politika eraikitzailearen aldeko eredu politikoa landu zuen Jaurlaritza horren- apustuaren fruitu, euskaltzale/abertzale askoren konpromisoaren fruitu. Otsailaren 10ean, Bilboko Udalak, EuskalPenKlubak, Deiak, Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak antolatuta, “Euskal prentsaren hastapena, oraina eta geroa” izenburupean mintegi bat egin genuen. Zenbaki berezi honetan mintegi horretako ekarpen nagusiak jaso nahi izan ditugu. Interesgarriak, mamitsuak betean, hausnarketa sakonerako bide ematen dutenak. Eta beste behin gure ADNari leial izaten: atzokoan finkatuz, gaur biharkoa bultzatu; iragana, oraina eta etorkizuna kate bereko katebegiak baitira.
JOSEBA AGIRREAZKUENAGA
4
ELISABETH PÉREZ FERNÁNDEZ 16
XABIER ALTZIBAR
20
JUAN MALK
28
ELKARRIZKETA: JUAN MARI ABURTO
32
LUIS ALBERTO ARANBERRI “AMATIÑO”
40
JOAN MARI TORREALDAI
44
RUTH JUAN
56
URTZI URRUTIKOETXEA
60
APUNTE DIRECTOR
66
AITOR ARAKISTAIN
68
EDITA: SABINO ARANA FUNDAZIOA. MANDOBIDE, 6-3º. 48007 BILBAO. T: 94 405 64 50. idazkaritza@sabinoarana.org www.sabinoarana.org DIRECTOR: JOSÉ ANTONIO RODRÍGUEZ RANZ. COORDINADORA: OLGA SÁEZ. COLABORAN EN ESTE NÚMERO: JOSEBA AGIRREAZKUENAGA, XABIER ALTZIBAR, MARTXELO OTAMENDI, LUIS ALBERTO ARANBERRI “AMATIÑO” , JOAN MARI TORREALDAI, URTZI URRUTIKOETXEA. FOTOGRAFÍA: TXETXU BERRUEZO. DISEÑO: LGRTM. IMPRIME: FLASH IMPRESIÓN. D.L.: BI-986-01. ISBN: 1578-0058
EGUNAREN SORRERA (1937), EUSKALDUNON KONTAKIZUNEAN: EZINA EGINA
E
uskarazko lehen egunkariaren argitalpena eta garapena, euskaldunon kontakizunean eta historian, jazoera garrantzitsua da, mugarria esango nuke. Oraingoan, egunkariaren sorrera gizarte berriaren fenomeno bezala kokatzen eta interpretatzen saiatuko naiz. Hasiera halabeharrez 1729an, Manuel Larramendik Salamankako unibertsitatean irakasle zela argitaratu zuen euskal gramatika izango dugu, ezina egina bihurtu zuelako eta amaiera Eguna egunkariaren itxieran jarriko dugu, 1937ko ekainaren 13an. Baina lotura hau, 1929an Argia astekariak sortu zuen euskal egunkariaren egitasmoa premiatzat aldarrikatu zuenean.
1. AURREKARIAK Egunari buruzko lehen azterketa, Gorka Reizabalek 1973an egin zuen Nafarroako Unibertsitatean baina emaitzak tamalez ez ziren argitaratu. Leioan, 1988an, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Zientzia eta Komunikazio Fakultatean, Manuel TuĂąon de Lararen zuzendaritzapean prentsaren historiari buruzko bigarren Jardunaldian aurkeztu nuen egunkariaren azterketa. Bertan garaikide zituen beste egunkarien artean Egunaren izaera eta berezitasunak alderatu nituen eta ondoren 1990ean Eusko Jaurlaritzak edizio fakzimila argitaratu zuen eta Egunako kazetari izandakoek garai bateko kazetari esperientzia geureganatu zuten1. 1. Reizabal Gorka, Eguna, Ăşnico diario en euskera. (Bil-
4
1~12. EGUNAREN SORRERA (1937), EUSKALDUNON KONTAKIZUNEAN: EZINA EGINA. JOSEBA AGIRREAZKUENAGA
ezinbestekoa eukiko dugu ondoko orrietan2.
JOSEBA AGIRREAZKUENAGA EHUKO HISTORIA GARAIKIDE SAILEKO KATEDRADUNA
Gerora beste ekarpen jakingarriak argitaratu dira Eguna egunkariari buruz, Xabier Altzibar Iñaki Sarriugarte edo Urko Apaolazarenak besteak beste3. Egunaren sorrera euskalaritzaren azterketa historikoaren harian kokatu behar dugu. Kontakizun horren baitan, euskaldunon iraupena bera bait dugu ezina egina bihurturik, mendez mende. Manuel Larramendik, XVIII mendean euskarari buruzko diskurtsoa eta historia berritu egin zuen. 1729 data jakingarria dugu eta 1929, berrehun urte beranduago ere, euskarazko egunkariaren premia aldarrikatu zen, euskaldunon kultur modernizazioaren abiadan.
2. M . LARRAMENDI EL IMPOSIBLE VENCIDO (1729): EZINA EGINA
Baina euskal prentsaren historiaren azterketarako Javier Diaz Nociren ikerketa, doktoregoa burutzeko egin zuena, dugu hurrengo jauzi handia. Eta oraingo honetan ere Javier Diaz Nociren erreferentzia bao, 1937). Nafarroako Unibertsitateko Informazio Zientzietako Fakultatean 1973eko irailak 10an irakurritako tesina. Argitaragabea. Javier Diaz Nociren bidez jasotako informazioa. Agirreazkuenaga Joseba, ”Prentsa euskaraz: 1936eko gudaldia eta lehen euskal gobernuaren garaia. Prensa en euskara durante la guerra civil y primer gobierno vasco, 1936-1937”, II Jornadas de Historia de la Prensa, celebradas en Leioa y organizadas por Tuñón de Lara en 1988. Agirreazkuenaga Joseba, ”Prentsa euskaraz: 1936eko gudaldia eta lehen euskal gobernuaren garaia. Prensa en euskara durante la guerra civil y primer gobierno vasco, 1936-1937”. En Comunicación, cultura y política durante la II República y la guerra, Bilbao, UPV-EHU, 1990, 125-150. Agirreazkuenaga Joseba, “Eguna: Euskeraren egunerokotzea Komunikabideetan”. Eguna (Edición facsímil del primer diario en euskera). Gasteiz-Vitoria, Servicio central de publicaciones del Gobierno Vasco, 1990, 10-30. Agirreazkuenaga Joseba, “Prentsa euskaraz: 1936eko Gudaldian eta Lehen Euskal Gobernuaren Garaian” Jakin 50. zenbakia. 1989.
M. Larramendiren heriotzaren 250 urte bete dugu. Euskararen aldeko jarrera intelektualaren abiapuntua izan zenez gero eta erronka moduan bizitza bera eta euskararen etorkizuna hartzen zuen ezkero, ekarri behar dugu oraingo honetan gurera ere. XVIII mendean frantses eta gaztelaniar-espainiarraren akademiak eratu ziren eta akademiak zeregin nagusi baterako sortu ziren: Hizkeretatik abiaturik, hizkuntza sortu eta asmatu. Eta hizkuntza zuen erresuma, nazio edo komunitate kultua litzateke. Bestelakoak barbaroak 2. Diaz Noci, Javier. Euskal prentsaren sorrera eta garapena (1834-1939). Donostia, Sociedad de Estudios Vascos - Eusko Ikaskuntza. 1995. Diaz Noci Javier, Euskal prentsaren sorrera eta garapena.(1834-1937). Leioa, 2007, ISBN, 978-84-8438-135-8 Diaz Noci Javier, Historia del periodismo vasco (16002010). Donosti, Eusko Ikaskuntza - Sociedad de Estudios Vascos. 2013. 3. Altzibar Xabier, “Etxegerrateak sorturiko “Eguna” lehen euskal egunkaria”, Oihenart, 14, Donostia, Eusko Ikaskuntza, 47-56. Sarriugarte Iñaki, “Euskarazko lehenengo egunkaria: 36ko gerran Bilbon sorturiko Eguna” Euskalingua 2010, 17, 36-58. h t t p : //w w w. a r g i a .e u s / b l o g a k /u r k o - a p a o l a za/2017/02/08/eguna-lehen-euskal-egunkaria-sortu -zutela-gogoan/
2~12. EGUNAREN SORRERA (1937), EUSKALDUNON KONTAKIZUNEAN: EZINA EGINA. JOSEBA AGIRREAZKUENAGA
5
ziren. Honela nazio kultu eta barbaroen artean zegoen mundua banaturik eta euskaldunak nazio barbaroen artean sailkaturik agiri zirenez gero, M. Larramendi kezkatu eta haserretu egin zen. “De la antigüedad y universalidad del Bascuence en España: de sus perfecciones y ventajas sobre otras muchas lenguas” liburua argitaratu zuen Salamancan 1728an, euskararen apologia eginez, Espainiako publikoari begira idatziriko liburua eta argumentarioa garatu zuen. Euskal hizkuntza gramatika eta hiztegia behar zuen jauzia emateko eta hurrengo urtean euskal gramatika, El Imposible vencido. Arte de la lengua Bascongada, argitaratu zuen, hau da ezina egina. Lehen erronkari eustea lortu zuen: Euskara lengoaia edo hizkera ugarikoa
XIX MENDEAN BARRENA ASTEKARIAK ETA EGUNKARIAK GIZARTE BERRIAREN ISLA ETA ADIERAZPIDEA BIHURTU ZIREN
ez ezik, hizkuntza ere bazen, gramatikaren jabe eta gramatikara makurtu eta egokitua izan zelako. Ondoren Baionan bizi izan zen eta bertan Iparraldean euskararen bizitasuna eta tradizio literarioa ikasteko aukera izan zuen. 1745ean Donostian “Diccionario Trilingüe del castellano, vascuence y latin” argitaratu zuen. Beraz gramatika eta hiztegiaren jabe zen euskara, baina oraindik ez zen sortu euskal hizkuntza, euskara hizkera ugarikoa zen eta tradizio literario sendoak agiri ziren. Hizkera eta hizkuntzaren arteko diferentzia ez du hizkuntzalariak jartzen aginteak baizik. Herri mailan euskal hizkerak bizi biziak ziren baina ez horrenbeste agintearen eta jakintzaren esparruan, ez zegoen definiturik hizkuntza kultua eta landua, ez zelako jorratzen. Landu egin behar zen. Larramendi euskararen
6
apologiaren ildoa hasi zuen baina gazteleraz egiten zuen defentsa kanpora begira, hau da, Espainiako erresumako agintariei begira burutu zuen bere diskurtsoa.
3. X IX MENDEA, EUSKAL HIZKUNTZAK JENDARTEKO KOMUNIKAZIOAN XIX mendean barrena astekariak eta egunkariak gizarte berriaren isla eta adierazpidea bihurtu ziren. Frantsestearen garaian jadanik Donostian eta Gasteizen Bizkaiko gobernuaren agindupeko agerkari ofiziala, (Gazeta de Oficio del Gobierno de Vizcaya 1810-1813) bi hizkuntzetan argitaratzen hasi zen, frantsesez eta espainieraz. Abando eta Bilbon aldiz, San Fraiskuko komentuan, euskaraz orriak eta bertsoak argitaratzen ari ziren. Frantsestearen aurkakoak ziren eta giro horretan P.P. Astarloaren eskutik edo ondotik “Aintzinako Euskaldunen Alabantzak” burutu ziren eta kontakizun bera adierazten du “urteco domeca gustijetaraco” liburuaren sarreran4. Euskararen aldeko joera, euskaldunen nortasunaren muina bihurtu zuen, euskal lege eta Jaungoikoaren aldeko parez pare. Donostialdean ere euskaraz argitaratzen dira bertso paperak. Bertso paper hauek har genitzake euskarazko komunikazio publiko idatziaren adierazpide gisa. Ez ziren ez egunkariak baina bai agerkariak. Baina bertso paperetan hizkera ugari azaltzen ziren. Euskararen aldeko diskurtsoan Juan Inazio Iztuetaren nortasuna eta ekintza gogoratu beharra dago. “Euskara hil ezkero Fueroak ez dira biziko; bainan Euskara bizi bada, Fueroak biztuko dira. Fueroak nahi dituanak, maite izan behar du Euskara eta Euskara maite dabenak, Euskaldunai
4. Astarloa Pedro Pablo, Urteco domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, ceinzubetan azalduten dan erromaco catecismua ...Bilbo, Eusebio Larunbe, 18161818. Altzibar Xabier, Bizkaierazko klasikoak. Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundia, 1992.
3~12. EGUNAREN SORRERA (1937), EUSKALDUNON KONTAKIZUNEAN: EZINA EGINA. JOSEBA AGIRREAZKUENAGA
Euskaraz behar die hitzegin eta adierazo, berai dagozkioten gauza guzti guztiak. Bestela, zapuztuko da Euskara, muishinduko dira Euskaldunak eta ihes eingo dute Fueroak”5. Euskal hizkuntza eta nortasun politikoa lotu egin zituen, euskaltzaletasun politikoaren adierazpena eta euskara agenda politikoaren zati eta erro berekoak eginez. Mende bukaeran, beste horrenbeste egingo du Sabin Aranak. 1856an Bilbon, Irurac Bat agerkaria azaldu zen, beste agerkari baten jarraipen gisa, Boletin de Comercio. Azken hau Espainiako gobernuaren eraginez itxi arazi zuten eta J.E. Delmasek agerkari berriari ekin zion. Adierazgarria zera da, lehen zenbakian, lehen editoriala, hau da, agerkari berriaren helburuak eta joera azaltzeko unean, euskaraz eta gazteleraz argitaratu zela. Horrez gain euskarari goraipamena egiten ziola. Lehenago ordea, 1848an, Agustin Chahok Baionako Ariel agerkariaren eranskin gisa Uscal Herrico Gasetaren bi zenbaki argitaraturik zituen jadanik eta Le Républicain de Vasconie-ren baitan euskarak garrantzia hartu zuen. XIX mende amaieran jadanik, agerkariak euskaraz idatzirik agiri ziren. Baionan astekariak euskaraz argitaratzen dira: Le Reveil Basque (1886) liberalen ildokoa, gorria eta Escualduna (1887) zuria katoliko integristen aldekoa. Azken honek sortu zuen euskarazko kazetaritza bizkorra, hizkuntza komunikatiboa euskaraz idatzia. 1888an Parisen Gure izarra emigrante euskaldunentzat hasi zen argitaratzen. Ameriketako Kalifornian ere euskaraz argitaratzen zen. Escualdun Gazeta (1885) Californiaco Eskual Herria (1893). Bilbon ere Kaliforniako aldizkaria irakurtzen zen, S. Aranak behintzat aipatzen zuen6. Beraz, mende amaieran, ideien zabalkunderako euskarazko espazio 5. Iztueta Juan Ignacio, Gipuzkoako provinciaren kondaira edo historia. Donostia, I.R. Baroja, 1847. 6. Arbelbide Xipri, Californiako Eskual Herria: Jean Pierre Goytino. Bilbo, Euskaltzaindia, 2003.
komunikatiboa beharrezkotzat hartzen hasi zen. Bazirudien bazegoela egon publiko irakurlea. Aldi berean, Bilbon Euskalerriakoen bidez eta Sabin Aranaren bidez euskarazko argitalpenari zergati politikoa eransten zitzaion, J. I. Iztuetak azaldu zuen ildotik.
EUSKAL HIZKUNTZA ETA NORTASUN POLITIKOA LOTU EGIN ZITUEN, EUSKALTZALETASUN POLITIKOAREN ADIERAZPENA ETA EUSKARA AGENDA POLITIKOAREN ZATI ETA ERRO BEREKOAK EGINEZ
1895-1899 garaian Bilbon, Bizkaitarra, Baserritarra, El Correo Vasco agerkari politiko jeltzaleak zirenak, euskarazko artikuluak tartekatzen zituen, euskarazko komunikazioari ikusgarritasun berria emanez. Euskarazko argitalpena ez zen hizkuntz argitalpena, politika berri bat adierazteko ikurra ere. Bizkaiera euskal hizkuntza jasoa eta kultua bihurtu nahi zuen mezu politiko abertzale berria erantsiaz. Resurrección Maria Azkuek euskararen katedra Bilboko institutuan irabazi ondoren, (1888) euskal gramatika, euskaraz eta gaztelaniaz, 1896an Euskaltzale agerkaria eta ondoren euskal hiztegi berria burutu zituen. Gero Ibaizabal (1902) aldizkaria sortu zuen eta bere ondora Ebarista Bustintza deitu zuen. Honek hartu zuen bere ordezkaritza eta aurrerantzean euskal kazetaritzaren ikur egin zen. Hendaian 1901ean euskaltzaleen lehen bilkura nagusia egin zuten, euskal hizkuntza literarioa eta estandarra sortzeko asmoz, gutxienez ortografia arloan. Agerkari buruen zeregina zela hori azken batean aldizkarien bidez egiten ari zelako bidea, baina ez zen lortu akordiorik, euskal egitura politikoak ere oso bestelakoak zirelako. Hegoaldean bestalde, euskaraz argitaratzea egituratzen ari zen euskal
4~12. EGUNAREN SORRERA (1937), EUSKALDUNON KONTAKIZUNEAN: EZINA EGINA. JOSEBA AGIRREAZKUENAGA
7
abertzaletasun berritzailearekin lotzen zenez gero, adibidez, 1899an Euskaltzale aldizkaria debekatua izan zen. Aldizkariak hiru euskaretan argitaratzen ziren: Lapurdi-Behenafarreraren ereduan, Gipuzkeran eta Bizkaieran. Zalantzarik gabe, kazetaritza eta hizkuntzaren aldetik garatuena, landuena komunikazioa lortzeko unean idazle eta irakurleen aldetik Iparraldekoa zen, laputar-behenafarrerazkoa.
EUZKADI EGUNKARIA, JELTZALEEN EGUNKARIA ZENA, 1913AN SORTU ZENEAN, AZALEAN EUSKARAZKO ARTIKULUA ARGITARATU ZUEN. BAINA LEHEN ZENBAKIAN EZ EZIK ZENBAKI GUZTIETAN. EUSKARAZKO KOMUNIKAZIOA EGUNEROKOAN HASI ZEN ARGITARATZEN. EUSKARA EZ ZEN BERAZ BAZTERREKO BASERRITAR ETA MENDITARREN HIZKUNTZA. HIRIKO BIZTANLE ETA IRAKURLEENA ERE BAZEN
Hegoaldean S. Aranaren jarraitzaileentzat euskara armarria bezalakoa agiri zen, elementu diferentzial gisa eta ez horrenbeste tresna komunikatibo legez. Hizkuntza jasoa zela adierazteko kultismoz bete nahi zuten eta horretan hizkuntza landuegia edo bereziaren eredua bihurtu zen. Baina jeltzaleen ildoak bere eragin bizia izango zuen XX mendean barrena, azken batean hizkeratik hizkuntza kultua sortzeko eredua S. Aranaren ereduan oinarrituz.
4. 1 919AN, EUSKALTZAINDIAREN SORRERA 1918an Oñatin Eusko Ikaskuntzen lehen kongresua antolatu zen eta bertan, hizkuntzaren sailean euskarazko akademiaren premia aldarrikatu ondoren, erakunde berri bat burutzeko erabakia hartu zen. Lehen euskaltzain eragileak lanean jarri ziren eta 1919an lau euskal Aldundien laguntzaz erakundea indarrean jarri zen. Helburua, euskal hizkuntza bateratua sortzea zen, hau da, hiru euskal hizkuntzen artean, bizkaiera, gipuzkera eta lapurtar-nafarreratik, ahalik eta euskara bateratu bat sortzea. Argitaratzen ziren egunkari eta aldizkarietan eragiteko asmoz, Euskaltzaindiak euskal testuak egunkarietara bidaltzeko zerbitzua antolatzeko asmoa zuen Bilbon eta baten batzuen buruan, euskara hutsezko egunkari baterako lehen urratsa zen ondoren egitasmoari ekiteko. Baina ekimenak ez zuen aurrera egin.
5. I RUÑEAN ZERUKO ARGIA ETA DONOSTIAN ARGIA. 1919- 1921
Euzkadi egunkaria, jeltzaleen egunkaria zena, 1913an sortu zenean, azalean euskarazko artikulua argitaratu zuen. Baina lehen zenbakian ez ezik zenbaki guztietan. Euskarazko komunikazioa egunerokoan hasi zen argitaratzen. Euskara ez zen beraz bazterreko baserritar eta menditarren hizkuntza. Hiriko biztanle eta irakurleena ere bazen eta E. Bustintzaren lana izan zen, ez bakarrik ikur, komunikazio tresna ere bazela adieraztea.
Iruñean Kaputxinoek Zeruko Argia sortu zuten 1919an eta Donostian bestalde beste aldizkari berri bat sortu zen Argia. Bi aldizkari desberdin ziren eta bi ekimen. Oraingoan Argiako esperientzia eta kazetaritza interesatzen zaigu azpimarratzea7. Lehen zuzendaria Jesus Karrera izan zen, Jesusen lagundiaren kidea baina hil ondoren, Bittor Garitaonaindiak hartu zuen ardura. Aldizkari katolikoa
1916a Euzko Deya euskaaldizkaria sortu zuen eta
7. J. Diaz Nocik aztertzen du sakonki, aipatu ditugun liburuetan eta atal hau burutzeko informazio jakingarriak bidali dizkidanez, esker mila.
razko
8
aurrerantzean, sabindarren ildoko euskara herritarra, zuzena baina aldi berean S. Aranaren ereduari hertsiki lotua.
5~12. EGUNAREN SORRERA (1937), EUSKALDUNON KONTAKIZUNEAN: EZINA EGINA. JOSEBA AGIRREAZKUENAGA
zen eta nekazariak zituen buruan. Eredua, iparraldeko Euskualduna zen. Euskarari dagokionez, Bittor Garitaonaindia, bizkaierazkoa izan arren, gipuzkera osotuaren alde egin zuen 1921ean eta gerora R.M. Azkuek Euskaltzaindiburu zela euskara batuaren eredu jarri zuen. Euskarazko egunerokoa euskaltzaleen buruan zegoen eta honela, 1929an, Euskaltzaleak mugimenduaren eraginez, euskal egunkariaren sorrerari ekin zitzaion. Argia astekaria, egunkaria bihurtzea zirudien biderik zuzenena.
6. E GUNKARIA BADATOR!!!! ERRONKA BERRIA 200 urte ziren ezina egina bihurtu zenekoa, Larramendi gogoratuz, Argia astekariaren inguruan eta lankide ziren pertsona batzuen ekimenez, balizko egunkariaren 0 zenbakia argitaratu zuten. Horra lehen orrian argitaratu zutena8: “Egunkaria badator!!!...Bai, jauna! Egunkaria berbera ezpadator ere, ori etorbidean jarri bearra, zirt edo zart egin bearra, bai, badator. “Euskaltzaleak” lan aundia egin du bi illabete auetan, ixillik egon bada ere. Batez ere, arren eta arren itzaldi bi oietara etortzea eskatzen diegu EuskaltzaleBatz edo Federación de Euskeristas delakoaren Bazkun guziei, ordezkari bitartez: EUSKALTZAINDI, JAUNGOIKOZALE, EUSKERAREN ADISKIDEAK, ESKUALTZALE BILTZARRA, BARAIBAR TALDEA, eta abar. Ordezkari bana bialtzea ORDAINDU EGINGO ZAIE. Azkenik, lengoak gutxi badituzu, irakurle, entzun belarri ertzera esan bear dizugun zertxo bat: itzaldi oietara bazatoz, gauz jakingarriak irakatsi ezezik, esku sari bat, ‘erregalo’ bikain bat emango dizugu. Ez iñori esan, baña...EGUNKARIA ESKUAN IPIÑIKO DIZUGU” ( Argia, 1929-6-16). 8. 0 Zenbakia ikusteko eta Eguna egunkaria: http:// www.hemeroketa.eus/argi.htm
EUSKARAZKO EGUNEROKOA EUSKALTZALEEN BURUAN ZEGOEN ETA HONELA, 1929AN, EUSKALTZALEAK MUGIMENDUAREN ERAGINEZ, EUSKAL EGUNKARIAREN SORRERARI EKIN ZITZAION
Jeltzaleen buru ideologikoa zena, Engrazio Aranzadik, “Kizkitzak” Euzkadi egunkarian egitasmoaren alde agertu zen (1929-6-23). Lizardik ere parte hartze zuzena izan zuen, egunkari berria burutzeko proposamen zehatzat eta bidegarritasun ekonomikoa bilatuz9. 1929.eko uztailak 14ko Argian iragarki hau agertu zen: “ARGIA onekintxe batean, izenik gabeko paper bat dijoakie arpidedunei. ¿ORI ZER DAN? euskerazko egunerokoaren aurre-erakuskia edo ‘muestra’. Oso ongi irten eztigun arren, antzeman bide diozu, irakurle, euskeraz egunkari polit askoa egin-eziñik eztagoala. IRAKURRI astiro, ta bereala azte-aldean dakarren txarteltxoa bete, ebaki ta ARGIAra biali zaiguzu, itxigabeko estalkipean, ‘Impresos’ gañean jarririk ta txakur txikiko selloz ADISKIDEA: zure esku dago euskel-egunerokoa uste baño lenago ate aal-izatea. EUSKALTZALEAK”. B. Garitaonaindia hil ondoren, 1930ean Ander Artzeluzek hartu zuen Argiaren zuzendaritza. Azpiegitura egina izanik, azkenik, euskarazko 9. Hona hemen Lizardik Argia eta egunkaria argitaratzeari buruz esan zuena: “Nere aburua zan astekariegunkariak BAT egitea. Artara, egunkaria besterik elitzake izango, ta onek, astean bein, ale berezi bat ateratze’aalluke. Astearen egunetarik bostean, beraz, egunkaria eskuan dezutenaren aundiko litzake. Igandeetan, berriz, ale berezia, ale aundia: au da, egun ari dagokion egunerokoa ta, erdian sartuta, beste ainbesteko astekaria. Ale aundi ori egunkari naiz ‘Argia’irakurle guzi ei elduko litzaioke: bere lanik aundiena egunkaria zabaldu ta bazterretarañotzea litzake. Egunkariak, esateko, aste gorrian egunero iru milla ta bosteun ale salduko lituke, ta igandean zazpi, zortzi, agian amar milla ale, berezi oietarik, orrela bere bideak gerorako urratuz. Badirudi, gañera, biak bat ez egiñenean, elitzakela ain erreza astekariarpideduna egunkariarpidedun egiten”. Eusko Ikaskuntzaren Deia, 1929ko ekainak 27.
6~12. EGUNAREN SORRERA (1937), EUSKALDUNON KONTAKIZUNEAN: EZINA EGINA. JOSEBA AGIRREAZKUENAGA
9
egunkari berria sortu beharrean, El Dia egunkaria argitaratzea erabaki zuten bereziki bertan dirua jarri zutenek eta egunkari horretan “euskal atala” izenekoa argitaratu zen. El Dia bitarteko egunkari legez azaldu zen baina aldi berean, jeltzaleen politika indartzeko tresna ere izan zen. Guztira, II errepublikaren garaian, Euskal Herrian 19 egunkari argitaratzen ziren. Bilbon, Euzko Pizkundearen bidez, Euzko izeneko euskarazko astekaria argitaratzen hasi ziren, Manuel Ziarsoloren zuzendaritzapean. Balizko egunkariaren lehen urratsa, nahiz eta urte biren buruan bukatu. Beraz, 1931ean, Euskal Herrian euskarazko espazio komunikatiboa ernetzen ari zen, euskarazko egunkaria helburu eta II errepublikaren garaian euskaltzaletasuna zabaldu egin zen.
7. G ERRA GIROAN, EUSKO JAURLARITZAREN ERAKETA (1936) 1936an, Espainiako armadako zenbait militar, karlista eta falanjisten laguntzaz, II errepublikaren aurka jo zuten baina ez zuten lortu agintea hartzea eta porrot horren ondorioz, egoera berria, aurrez aurreko gerra bilakatu zen. Italia eta Alemaniako agintariak matxinatuak lagundu zituzten eta erabakigarria bihurtu zen. Herrialde demokratak gerran parte hartze zuzenari uko egin zioten eta Sobiet Batasunak baino ez zizkion saltzen armak II errepublikari, ordainketak egin ondoren. Euskal Herrian karlistak eragile zuzen zuzenak ziren eta toki batzuetan indartsuak eta horrela Nafarroan eta Araban agintea lortu zuten. Berehala, euskal aldizkari asko desagertu ziren: Bizkaian Euzkerea, Bizkaitarra, Jagi-jagi, Ekin, Euskera, Karmen’go Argia eta Txistularia Gipuzkoan Poxpolin, Argia, Gipuzkoarra, El
10
Día, Antzerti, Eusko Langille, Igandeko orria, Yakintza eta Anuario de Eusko Folklore, Nafarroan Amayur, La Voz de Navarra eta Zeruko Argia; Araban Gure Mixiolaria . Eta giro horretan, Euskadiko autonomia estatutua Espainiako Parlamentuak onartu egin zuen eta 1936ko urriaren 7an Eusko Jaurlaritza eratu zen. Eusko Jaurlaritza sortu eta berehala eguneroko agerkari ofiziala argitaratu zen: “Euzkadiko Agintaritzaren Egunerokoa” euskaraz eta espainieraz. Agerkari hori, T. Monzonek zuzentzen zuen gobernazioko sailak argitaratzen zuen eta bere inguruan Gipuzkoatik etorritakoak zeuden, itzultzaile lanetan, Argia eta El dia egunkarian euskaraz ari zirenak.
8. E GUNAREN SORRERA, EZINA EGINA, HEMEN GARA Abenduan, egunkarientzat papera murriztu egin zen eta horren ondorioz Euzkadi egunkariak ere orri gutxiago argitaratu beharko zituen. Giro horretan, Eusko Alderdi Jeltzaleko Bizkai Buru Batzarreko burua zen Juan Ajuriagerrak eta inguruan seguru asko ere eragile izaten Lauaxetak, agindu zuten euskaraz egunkaria argitaratu behar zela. Beraz Euzko Pizkundeko enpresakoek, urte berrian, 1937an, Eguna egunkaria argitaratzen hasi ziren, Donostiako El Dia egunkari desagertuaren euskarazko izena jarri. Euzkadi egunkarian, Eguna egunkariaren sorrera honela azaldurik agiri da: “Eguna, en estos momentos va a cumplir con dos grandes misiones: la mission de la euzkerización de nuestro pueblo y la misión de la cristianización del mismo” (19371.26). Beranduago enpresa berberaren ekintzatzat agiri da “magnífica ampliación de la pagina euzkerica de Euzkadi” legez (1937.3.4). Egunaren enpresa egitura Euzkadirena zen baina bestalde, egunkari
7~12. EGUNAREN SORRERA (1937), EUSKALDUNON KONTAKIZUNEAN: EZINA EGINA. JOSEBA AGIRREAZKUENAGA
berezia zen bere zuzendaritza eta erredakzio talde propioa zuelako. Manuel Ziarsolo zen zuzendaria, lehenago Euzko aldizkariarena izan zena eta aldizkari horren eragina nabaria da Eguna egunkari berrian. Zuzendariordea Agustin Zubikarai, ondarrutarra 21 urte baino ez. Erredakzioaren ardura guztia berea zen. Erredakzioan, Eusebio Erkiaga (Lekeitio) Jose Mari Arizmendiarrieta (Barinaga-Markina), Alejandro Mendizabal (Mutriku). Kazetari lanetan idazle zirenak, gehienak gazteak ziren: Batzuk, Gipuzkoakoak ziren eta El Dia egunkariko euskal atalaren arduradunak. Euzkadiko agintaritzan lanean ari ziren, testuak itzultzen: Andres Arzelus, Txomin Arruti, J. Insausti, I. Eizmendi “Basarri”, Fausto Leunda, Andoni Arozena. Beste batzuk, gudariak ziren eta guda-oinetatik albisteak bidaltzen zituzten. Horrez gain, euskaltzale ziren emakume eta gizonak, idazlanak argitaratzen zituzten. Euskaraz egunkaria izatearen egitasmoaren aldeko euskaltzale guztien helburu izan zen. Ezinezkoa zirudiena egina bihurtu zuten. Egunkariaren egitura narratiboari dagokionez, atal desberdinetan banaturik agiri da. Gaztelerazko egunkarien egitura hartzen dute eta beraz berritasun guztiak bereganaturik. Ez da egunkari propagandistiko hutsa, egunkari profesionalaren helburua bete egin zuten. Lehen hiru hilabeteetan horrela izan zen. Martxoaren 31n, Mola jeneral faxistaren ofentsiba Eusko Jaurlaritzak kudeatzen zuen lurraldearen aurka hasi zenean, halabeharrez, gudako albisteen inguruan antolatu zen egunkariaren egitura informatibo nagusia. Laburki horra egunkariaren egitura nagusiak: - I zenburuak: Badago aldea adibidez, Argia egunkariaren O zenbakia eta Egunaren artean. Egunan izenburuak garrantzitsuak dira, Eusebio Erkiagaren ardura zen. -A lbisteen egitura: Ajentzietako berriak hartzen dituzte eta itzuli edo moldatu. Jendarteari
begirako kazetaritza lantzen zuen, argazkiari berebiziko garrantzia emanez. Iritzizko kazetaritzak garrantzia zuen eta aldi berean literaturak, idazleak eta bertsogintzak isla nabarmena zuen. Beraz egunkariak egitura berritzailea zuen, garaian garaiko egunkarien ildokoa. Une batzuetan, iritzizko kazetaritzaren jeneroak egunkariaren atal nagusia hartzen zuen. -E gunekua: Editoriala zen eta interesgarriak dira garaian garaiko giroa ezagutzeko. Egunekoan azaldutakoak bere horretan merezi du lan monografikoa, zuzendaritzaren iritzia, kezka eta interpretazioa adierazten zuelako. -B erriak: Euskal Herriak eta atzerrikoak adierazten dira. - “ Euzkadi errijetako izparrak”: Euzko eta Euzkadi egunkarietako kronikalariek tokian tokiko albisteak idazten zituzten. Sare interesgarri honek zera adierazten du: herri guztietan idazle alfabetatuak euskaraz idazteko gai zirenak sortu zirela eta aldi berean tokian tokiko irakurleak. Beraz euskarazko ingurune komunikatiboa sortuz joan zena, 1937an, bazuen oinarria. - “ Guda oñetan” eta “Euzko zaingoetan”: Gudaldiaren berri erakusten zuen. - “ Bilbaoko izparringijak diñuena”: Beste egunkari eta aldizkarien berri laburtuak agiri ditu. Horrez gainera agiri dira beste atal bereziak: “Jel Azija”, “Jaungoikoa eta Lagizarreko”(Jel) doktrina abertzalearen erakusle zen. Basarrik “nere bordatxotik” izeneko atala zuen, “Kaleko marmara” J. Insausti “Uzturre”. -M arrazkiak eta argazkiak: Aipatu dugunez argazkien
8~12. EGUNAREN SORRERA (1937), EUSKALDUNON KONTAKIZUNEAN: EZINA EGINA. JOSEBA AGIRREAZKUENAGA
11
bidezko kazetaritza burutu zen eta marrazkiak ere agiri dira. J. M. Uzelai eta Arrue anaien pintura lanak zabaldu ziren. Karikaturak ere lantzen dira eta azpiko iruzkinak zuzendariarenak ziren, M. Ziarsolo, Abeletxerenak. Publizitaterik ez da agiri, A. Zubikarairen iritziz “goikoen” aginduz, hau da publizitatea bereziki Euzkadi egunkarira bideratzen zen. Hala ere, iragarki txikiak azaltzen dira. Azken batean, Eguna egunkaria Euzkadi egunkariaren atal gisa pentsaturik zegoela adierazten du portaera horrek.
EUSKAL HIZKUNTZA ABERTZALETASUNAREN MUINA ZELA ALDARRIKATU ZUTEN
Euskarari dagokionez, Erredaktoreak Bizkaia-Gipuzkoako mugaldekoak ziren. Bi eredu zeuden lehian: gipuzkera osotua, Euzkadiko Agintaritzan nagusi zena; eta bizkaiera sabindarren ildokoa Euzkerea aldizkarian zegoena. Batasunaren premia nabarmenagoa egin zen eta azken batean bizkaiera osotuaren alde egin zuen gehien bat, hizkuntza erraza, zuzena baina agian herritarren ohiko hizkeratik jasoegia. Oraindik euskaldun publikoa ez zegoen ohiturik euskaraz irakurtzera. Garbizaletasunaren ukituak agiri dira baina Euzkerea aldizkariaren joera alde batera alboratu zuten. Beraz, laburbilduz, idazle eta kazetari bakoitza bere erara idazten zuen. Ez zegoen estilo bateraturik baina erredakzioko kazetariak bizkaiera osotua erabiltzen zuten. Euskaltzaindiaren erreferentziarik ez da agiri Eguna egunkarian ez eta Azkuerenik. Kazetarientzat erreferente nagusia Ebarista Bustintza zen, kazetari eredugarria bai idazkera aldetik zein euskararen ildoan.
12
9. D ISKURTSU POLITIKOA Lehenengo eta behin “Egunekua” izeneko sailak adierazten zuen egun eguneko iritzi nagusia. Beste batzuetan “gure Euzko Alderdi Jeltzaleaz” ari da beraz, Euzko Alderdi Jeltzalearen (PNV) ildokoa zen bete betean, agiri agirian ez azaldu arren. Dena dela laburbilduz hauek ziren diskurtsu politikoaren joera nagusiak: 1.- Antifaxismua eta askatasuna: Interesgarria da Iparraldean argitaratzen zen Euskualduna aldizkariaren aurka eta Jean Ybarnegaray deputatuaren aurka egiten du. Iparraldeko aldizkaria, Xalbat Arotzarena apaizaren gidaritzapean, Mola eta karlisten alde jarri zen eta Egunarentzat gerra lehendabizi faxismuaren eta askatasunaren aldeko borroka zen eta erlijio sinismenak alde batera uzten zituen. Hitlerrek eliza katolikoaren aurka hartu zituen neurriak azpimarratu zituen zenbait albistetan. 2. Euskal herritarren askatasunaren alde euskal abertzaletasunaren bidez. Abertzaletasuna jelkidea zen besterik barik, ANVren ildokorik ez zen agiri. 3. Euskal hizkuntza abertzaletasunaren muina zela aldarrikatu zuten. 4. Kristautasun katolikoa. Hierarkia katolikoa faxisten alde egin zuenez gero, herriko abadeen joera goraipatzen zuen. 5. Eusko Jaurlaritzaren defentsa sutsua. Kultura saileko J. M. Leizaolaren babesa zuen eta sarritan agiri dira gobernuko kideak. 6. Baserritar eta arrantzaleen aldeko berriak eta artikuluak. J. M. Arizmendiarrieta edo Txomin Arrutik baserritarren kezkak eta arazoak aipatzen zituzten. Gizarte auziaz artikuluak argitaratu ziren baina industria giroko langileak ez dira aipatzen.
9~12. EGUNAREN SORRERA (1937), EUSKALDUNON KONTAKIZUNEAN: EZINA EGINA. JOSEBA AGIRREAZKUENAGA
10. E GUNAREN SLOGANAK Egunkarian barrena hainbat atalek merezi du azterketa zehatza. Adibidez, lehen orrian argitaratu zuen “Egunekua”, editoriala esango genukeena. Baina ondoan bildu ditut, egunkariaren goiburuan, lehen eta azken orrian argitaratzen ziren sloganak. Esaldi horiek bere laburduran, errekdatoreen ikuspegiaren adierazle argia dugu. Publizitatearen adierazle zuzenak dira baina bestalde edukiz beteriko sloganak, garaian garaiko gogoa eta asmoa ezagutzeko. Slogan bakoitzaren frekuentzia aldatu egin zen. Apiriletik aurrera, gerra gogortu zenean ekainean Bilbo erori baino lehenago, slogan bakoitzaren errepikapena gehitu egin zen. Adibidez, 79 zenbakikoa 36 laukitan errepikatu zen, 111 zenbakikoa 42 laukitan, 97 zenbakikoa 24 laukitan eta 110ekoa 12 laukitan. Egoera larrian bizi indarra zabaldu nahi luke. Dena dela esaldi guztietan herriaren egoera agonikoaren ikuspegia adierazten du, hil zorian zegoen aberriaren egoera. Laburbilduz, honako hauek dira agiri diren gaiak: 1. Euskararen aldekoak, 6 zenbakitan 2. Sabin Arana aipatuz, euskal abertzaletasunaren aldekoak 3. Auzi soziala eta zuzentasun sozialaren alde 4. Guda giroan, askatasunaren arerioen aurka 5. Iraganeko historiako gertakizunak gogoratzen dira 6. Deiak, elizkizunak eta ospakizunak 7. Albiste berriak adierazteko asmoz argazkien bidez. Egunkariko ortografia bere horretan utzi dut, rr izkian ezik, rr bikoitza jarri dut kasu guztietan. Ezkerrean agiri den zenbakia egunkariaren zenbakia da eta slogan desberdinak baino ez ditut kopiatu, errepikatu ezkero, behin baino ez dut jasotzen. “Zenbakia: O. Aberrija abenda barik, ezta ezer. Ele bako errija ezta ezer. Elia irakurri ta izdatzi barik, ezin
bixi lei. Euskerea, ba, ezin bixi izango da, euskeraz idazti egityen ezpadogu. Azkatasun aldez burrukatzen danian olakoxe tramankuluak erabil biar ixaten dira, ta gure gudarijak keiak! ateratzen dabez. (Kainoi bat argazkian). l. E UZKO-ORDUBA. Gaur, gabeko saspiretatik sortziretara. Madrid’eko irratetxetik euzko-gayez atonduriko sayua ixango da. 3. ¡ ¡Euzkotarra!! ltxartu zaiteze. Euzko abertzaletasunak artu ta duruan indarraren durundijora. ¿Eulija-ete? Eulija dirudi ezta? Ezta bana ori burnizko txorija da; egazkin arinetakua. Gudaldijetan beriak eta bost egiten dabezanetaikua. Suaga edo kanoi bi daruaz, 20 eunen lodijerakuak. Ibili bariz 450 kilometro orduko. Ezebez, Barcelona›ra orduterijan elduko litzake Bilbao›tik (Abioia argazkian). 4. G ixona dan gixonak bere eskubidiak sutsu aldeztu biar dituz. Baita, beste aldetik, egin biarrak zurki bete be. Euzkeraz idaztia la irakurtia euzkerearen osasuna ber-bera da. 6. G euk ezukeldun abertzaliok, euzkerea erabiltzen ezpadogu, Euzkadi’ren kaltez lan-egiten dogu. Aberkide maitia. Zu euzkelduna zaraia izparringi abertzalietan argitaltzen doguzan euzkerazko idazkijak irakurten ezpadozuz, zu etzara benetako jeltzalia. lO. Z in-esaten dot: Aberrija olan eskatu eskero, aizkide gustijak eta sendi arte gustija, lagatzeko be, gertu nagola, ta nire ogasunak, osasuna ta bixitzea bera be, Aberrijarren emongo dodazala. ARANA-GOIRI.
10~12. EGUNAREN SORRERA (1937), EUSKALDUNON KONTAKIZUNEAN: EZINA EGINA. JOSEBA AGIRREAZKUENAGA
13
Abertzaliak Euzkadi geure bijotzan dogu. Eta bijotzan dogula, maite-maiterik dogu geure aberrija. ll. G AURKO EGUNEZ: 1816. Gobernu espanarrak Bizkaya’ri eskatuen dautso zelangua dan bere irakaspidia erakutsi dagijon. Espana’ren lenengo orkartia geure irakastoleetan, ara emen. 12. « II nayago dot ikusi. bano aberrijaren amaya» Arana-Goiri. 14. A berririk eztozu? Ba-dozu Aberrija ¿zergatik eztozu maitetan bere izkerea? 16. E rriren batek bere izkera galtzen ba-dau, beste baten otsena egin dalako da. ¿Erri otsein baten semia ixan gura dozu? 18. Z eure Aberrijaren izkerea ezpa-dozu maitetan, eztozu maitetan zeure Aberrija bez. 22. G AURKO EGUNEZ 1985’KN Abando’n gaur «Sabin-Etxia» deritxonan, jayoten da Arana-Goriti’tar Sabin. 23. P aris’en «Eguna»ren izparkaria dan «Zetargi», gaur asten da ango berriak idazten. Irakurri arretaz. 24. I gandean ez geratu paxistak ildako euzkel idazlien elizkixunertara juan barik. 26. B iyar ez geratu paxistak ildako euzkel idazlien elizkixunera jauan barik. 27. G aur ez geratu paxistak ildako euzkel idazlien elikixunera juan barik. 28. A mazortzi millara eldu gara. Noiz ogei millara? II onetan, zeuk gura ba dozu. 35. B ASERRIRA BEGIRA BASERRITARREN AUXIA ERABAGI DAGIGUN.
14
39. G aurko izpar urtena: Gaitantxu txoria, kayolartu dabe. 40. 1 8 urtetik 45’artekuak euren agiriak atara biar ditue aste onetan. 42. Gaur biyar eta etxi 18 urtetik 45 artekuak gudari kontrol agiriak atara biar ditue. 44. A rgazki-ingoskia. Gaurtik asita larunbat gustietan argazki orri berezia argitaJduko dogu. 45. Etzi 99 urte Espartero’k gure diputaziñoak españarretan biurtu ebazan. Gogoratu euzkotarra. 46. G aur 99 urte Espartero’k gure diputaziñoak españarretan biurtu ebazan. Gogoratu euzkotarra. 47. A tzo, Oviedo’ko atetan Errezola jaunagaz egoala eriotzaz zauritu eben paxista ankerrak Saseta ospatsua. 48. Z ER EGIN DOZU GAUR ABERRIAREN AZKATASUNAREN ALDE? 50. Abertzale: Gaur Euzkadi Buru Batzarak dagitzun deya irakuri egizu arretaz, eta al-badozu, ez ukatu zeure laguntza. 5!. B ilbotar euzkeltzale ori: Zuaz gaur arratsaldean Jon deunaren elizan asiko dan euzkel-misiñora, Jainkua’ren itza entzutera. 53. « Gudari» aldizkingi barria, datoren larunbatez agertuko da. 54. N eure aberria maite dot eta berari aurka dagitson edozer gorrotau biar dot. Arana-Goiri.
37. A tzo ogei milla atara genduzan. Noiz ogetabi milla?
56. E rri batek bere izkuntzea galdu ba-dau beste erri baten jopu egin dalako izango da. Eta ik, jopu dan erriaren semea izan nai dok?
38. P axistak jaurtitako emakumiei, EGUNA’k agurrik beroena.
59. Z eure aberri-elia maite ezpa -dozu, zeure aberria bez, eztozu maite.
11~12. EGUNAREN SORRERA (1937), EUSKALDUNON KONTAKIZUNEAN: EZINA EGINA. JOSEBA AGIRREAZKUENAGA
65. A ma ilgo zara motzen azpian, ilgo zara zeu betiko? Itxaron Ama jarion biot, neure odola lenago! Arana-Goiri. 69. E uzkadi’k barruan eta kanpuan dauz areyuak. Gaiztonek, barruko areyuak dira. Au eztogu aztu biar. 73. E uzkadi’ren areiuak euren arpegiak abertzale irudiaz estaldu oi-dabez sarritan. Orregatik, batez be, gaur zur ibiltzea dagokigu abertzalioi. 79. E uzkadi’ren seme ona ixateko, beraren aldez bixitza emoteko gerturik egon biar da. (Arana Goiri). 97. L arri-aldijetan agertu biar da sendotasuna. Jolas-aldian, edonor da baikor ta adoretsu. enetako abertzaleak estu 110. B aldietan ezagutzen dira, beroen ta zindoen orduantxe egoten diralako. 111. E gija. Euzkadi Aberri txikija da, geuria baña. Eta bere lurraldiearen neurkin bateta euzkotar bat diran bitartian iraungo da. 137. N agi ta alper dabillana etoya da. Igeka dabillan bakotxa areyua. Pusilla erabilteko indarik eztabenak gogortze lanetan atxurra erabili daike. Bilbao makur barik, zutik iraun biar da, azkatasunari begira, azkatasun-gogo ori ixango dalako gurendearen bide ta onarri.
historiaren ekimenean eta modu jakinean, euskaldunon historian kokatu zuten beraien burua eta ekimen berritzailea. Beraz, Egunaren sorrera eta garapena modu horretan begiratu eta aztertu behar da lehendabizi. Euzkadi egunkariaren atala izatetik enpresa berberaren atala izatera igaro zen. Euskarari dagokionez, hizkuntza kazetaritzarako egokitzen saiatu zen eta bi eredu aldi berean lantzen ziren: bizkaiera osotua, erredakzioko arduradunen aldetik eta gipuzkera osotua bestelako hainbat lankideren aldetik. Euskara mota biren bilgunea zen eta bereziki askatasunaren alde ziren garaiko euskaltzale guztien ekimena. Euskaltzale karlista edo tradizionalistek ez dute lekurik egunkarian, kritikak hartzeko izan ezik. Guda oinetatik gudari kazetariak agiri dira eta azken batean, euskaraz espazio komunikatibo berritzaile baten egoeraren isla izan zen, ernetzear eta sortzen eta egonkortzen zegoen komunitate euskaldun modernoaren adierazle, euskaraz eguneroko bizitza bideratzeko helburu zutenena. Hego Euskal Herrian gelditu ziren Egunako kazetariak errepresioa jasan zuten eta hurrengo batean zehatzago eta sakonago aztertzeko gaia dugu.
LABURBILDUZ ONDORIO NAGUSIAK Egunaren lehen orrian lehen zenbakian, editorialean argi eta garbi adierazten da ezinezkoa zirudiena, euskarazko egunkaria, egina zegoela eta horrela “hemen gara” aldarrikatzen dute. Beraz euskaldungoaren
12~12. EGUNAREN SORRERA (1937), EUSKALDUNON KONTAKIZUNEAN: EZINA EGINA. JOSEBA AGIRREAZKUENAGA
15
ELISABETH PÉREZ FERNÁNDEZ Siempre dibujando y escribiendo, estudié Bellas Artes y años después fundé de Bonito Editorial. Seguí especializándome y recibiendo algún que otro premio y beca. Ahora combino trabajos de ilustradora freelance con teatro, animación, diseño, y proyectos de gestión cultural en Bilbaoarte. También colaboro con el DEAC del Museo de Bellas Artes de Bilbao y actualmente represento a los ilustradores e ilustradoras vascas como presidenta de Euskal Irudigileak APIE. Me gusta contar historias, y ha sido precioso poder describir con imágenes lo que el periódico Eguna aportó a la sociedad vasca en su corta vida: “El refugio / Aterpea” la calma de saber lo que estaba ocurriendo en ese momento. “Zahar-barriak / Las Viejas-Nuevas” las noticias en euskera llegaban por fin a los rincones donde no se hablaba castellano. “Sumendia / El volcán.La quema” La resistencia de una ciudad ante el ataque.
EGUNA EGUNKARIA (1937): ZER DAKIGU IDAZLEEZ?
1. SARRERA 1936ko otsailean eskuinak hauteskundeak galduta, militarrak, faxistak eta erreketeak altxatu ziren Errepublikaren aurka, gerra ekarriz eta diktadura militarra ezarriz, baina Errepublikaren aldeko jende xeheak aurre egin zien eta gerra luzatu egin zen. Militar eta faxistek helburutzat zuten suntsitzea ordura arteko askatasun demokratikoak, langileen eskubideak eta Galizia, Katalunia eta Euskadiren autonomia, baita gaztelaniaz bestelako hizkuntzak. 1936ko urrian Errepublikak Autonomia Estatutua onartu ondoren, Euzko Jaurlaritza osatu zen eta Euzko Gudarostea eratu. Urte bukaeran Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ), paper banaketak eskaintzen zion aukeraz baliatuz, Euzkadi egunkariko euskal atala egunkari bihurtu zuen Eguna izena emanik.
20
1937ko Urte Berri egunetik ekainaren 13ra arte, Bilbo erori arte, 138 zenbaki kaleratu zituen egunkari euskaldunak. Bilbon ateratzen zen, eta uste denez 8.000–10.00 ale zabaltzen zituen egunero, inoiz gehiago ere bai, eta Ipar Euskal Herrian 300 inguru. Gertaera horiek kontuan izanda, egunkariaren egileak nor izan ziren azaltzera mugatuko gara lan honetan. Horretarako, lehenik, gure memoriaren berreskuratze prozesuaz gogoeta egingo dugu (2.); egunkariari buruzko argibide eta azalpen oinarrizkoak eman ondoren (3), idazle mota desberdinak bereizi eta azalduko dugu labur-labur nor izan ziren idazle aipagarrienak, eta, garrantzitsuenen kasuan gaiei, edukiei edo hizkuntza moldeari buruzko argitasun batzuk (4.); azkenik, idazleon soslaia eta haien arteko elkartasuna erakutsiko
1~8. EGUNA EGUNKARIA (1937): ZER DAKIGU IDAZLEEZ?. XABIER ALTZIBAR
protagonistak edo lekukoak isilik egon baitira, familiakoei ere ez kontatzeraino. Euskal literaturaren historigileek ere (Villasante, Mitxelena, A. Zabala) ezin izan zuten egunkaria aipatu ere egin, ahoan bozala jarrita zutelako. Gero, galtzaileen ondorengo belaunaldi gazteagoek ez dute interesik erakutsi, batetik ezagupen ezagatik eta, bestetik, beren buruei besteri begiratzen jakin ez dutelako, konturatu gabe gerra garaiko eta ondoko urte luzeetako jazarpena Estatu kriminal berberak egina zela.
XABIER ALTZIBAR EHUKO EUSKAL HIZKUNTZA ETA KOMUNIKAZIO SAILEKO IRAKASLEA
Ez da harrigarria, beraz, berrargitalpenaren aurkezpenean eta egunkariaren erredakzio taldeari eskainitako omenaldian (1990/03/31) 4 idazle baino ez agertzea argazkian (Zubikarai, Mendizabal, Basarri, Uzturre). Esan nahi baita, 1990ean, 53 urte igarota, ia inork ez zekiela edo ez zuela gogoratzen nor izan ziren egunkariko idazle garrantzitsuenak eta, beraz, berrargitalpena eta omenaldia guztiz txalogarriak baina oso berandukoak zirela; orduko hilak ziren idazle asko, eta gelditzen zirenen gomuta iluntzen hasia.
dugu (5.), eta ondorio gisa egunkariaren funtzioak eta berezitasuna ohartaraziko (6.).
EUSKAL LITERATURAREN HISTORIGILEEK ERE (VILLASANTE, MITXELENA, A. ZABALA) EZIN IZAN ZUTEN EGUNKARIA AIPATU ERE EGIN, AHOAN BOZALA JARRITA ZUTELAKO
2. D ENBORA GALDUAREN BILA 1937ko ekainaren 13an Eguna desagertu zenetik hona 80 urte igarota, egunkaria handi-handika ezagutzen dugu baina ez zehazki. Hona zergatik. Alde batetik, Francoren diktadurapean ehortzita egon zen 40 urtez; hau da, Bizkaiko Aldundian gordeta baina katalogatu gabe, ezkutatuta, harik eta 1990ean Eusko Jaurlaritzak faksimil gisa berrargitaratu zuen arte (Eguna: 1990). Bestetik, jazarpena eta debekua hain latz-zorrotza izan da non idazle
Zorionez, memoriaren higadurak urte luzeetan lan sakona egin arren, frankismoaren azken urteetan oroimen txinparta batzuk ezjakintasunaren geruza zulatzen hasi ziren: bibliografoak egunkaria aipatzen hasi ziren (San Martin: 1968; Bilbao: 1973); G. Reizabalek unibertsitate-ikerlan serio bat egin zuen gai nagusiak hartuz, argitaratu ez dena (Reizabal: 1973); S. Onaindiak idazle zenbaiten berri eman zuen bere euskal literaturaren historian (Onaindia: 1974-1990), eta oroimen liburu gutxi batzuetan
2~8. EGUNA EGUNKARIA (1937): ZER DAKIGU IDAZLEEZ?. XABIER ALTZIBAR
21
protagonistek gerra garaiko giroa eta egunkariaren inguruko zerzelada batzuk kontatu zizkiguten (Zubikarai: 1983, 2014; Onaindia: 1988). 1990ko berrargitalpena urrats erabakiorra izan zen. Egunkari osoa ale bakar batean irakurtzeko aukera eskaintzeaz gain, sarrera argigarri batean J. Agirreazkuenagak alderdi nagusi batzuk aztertu zituen, Zubikarai erredaktoreburuaren adierazpenak jasota (Agirreazkuenaga: 1990). Ordutik aurrera ugalduz joan dira ikerketak: Diaz Noci (1995), Altzibar (1997, 2015), Sarriugarte (2010) etab. Ondorioz, 80 urte igarota, ezagutzen ditugu handi-handika honako alderdi hauek: euskal egunkariaren proiektua (Lizardi eta Mendi-Lautarena), sortu eta garatu zen testuinguru historikoa, idazleen pentsamolde orokorra eta propaganda eta publizitate nahiz irudi eta zirrimarren garrantzia.
ERDARAZKOAK BEZALAKO EGUNKARI NORMALA IZAN ZEN, EUSKAL KAZETARITZAREN HISTORIAN LEHEN ALDIZ; HAU DA, AZPIEGITURA FINKOKOA ETA ERREDAKTORE ETA KOLABORATZAILE ORDAINDUAK ZITUENA
22
zegokeela, oraindik idazle asko bizi zirelako, baina ikerketarako baldintzak eta motibazioa agian eskasagoak ziratekeen, eta, bestalde, azken urteetan, Memoria Historikoaren Legeak ikerketa eta ezagupena bultzatu du. Beste abantailarik ere badugu orain: kontsultagai jarritako baliabide lagungarriak (armiarma.com, Urkiza 1999).
3. A RGIBIDE ETA AZALPEN BEHARRENAK Erredakzioa Bilboko Posta kaleko 17an, 2. solairuan, kokatu zen hasieran; gero, Kale Nagusiko 43an, gorengoan. Lau edo sei orrirekin agertzen zen gehienetan. Jaurlaritzak babestua izan zen, nahiz autonomia erlatiboa zuen. Gerra garaiko egunkaria zenez, gaiak, idazlan motak eta edukia egoerara egokitu ziren; bestela esan, neguko hilabeteetan, fronteak nahiko finkatuak zeudelarik, kolaboratzaileen, gudarien eta herrietako berriemaileen idazlan ugariago atera zituen baina martxo bukaeratik aurrera, faxisten erasoldian, gutxitu eta, ostera, borrokaldien informazioa (zentsurak baimendua), editorialak eta propaganda eta agitazioa ugaldu.
Ordea, idazleak nor izan ziren eta zer idatzi zuten, oso gutxi aztertu da. Gainera, gehienek ezizenez sinatzen zutenez, identifikazioa korapilotsuagoa bihurtzen da, kontuan izanik arlo honetan lan gutxitxo egin dela. Esan dugunez, 1990rako eta lehenago ere, gandutzen hasia zen oroimena. Adibidez, izenordeak identifikatzeko asmoz Zubikaraik egindako zerrendan 40 izenorde identifikatu gabe daude eta beste batzuk huts nabarmenez josita (Eguna 1990: 42).
Erdarazkoak bezalako egunkari normala izan zen, euskal kazetaritzaren historian lehen aldiz; hau da, azpiegitura finkokoa eta erredaktore eta kolaboratzaile ordainduak zituena. Horri esker milaka ale ateratzen zituen egunero (ustez, 8.00010.000 inguru eta egun batzuetan gehiago), batez ere gudarien artean banatzen zen dohainik eta kalean 15 zentimoan saltzen zen baina gutxi. Irudi ugarik (argazki, zirrimarra, lauki) osatzen eta apaintzen zuten informazioa, egunkariari itxura ederra emanez.
Ondorioz, gorago azaldutako arrazoiengatik, ikerlariok memoriaren higadurari adabakiak ipintzen jardun beharra dugu, desorduan, galdutako denbora berreskuratu nahian. Egia da trantsizio garaietatik aurrera memoria berreskuratzeko aukera hobea
Euskara moldeari edo erredaktoreen lan esperientziari dagokienez, jeneralizazio edo topiko batzuk zabaldu dira: bizkaiera baino ez zela erabiltzen, neologismo sabindarrez betea, euskara molde hark ez duela eraginik izan, edo idazleak gazteak
3~8. EGUNA EGUNKARIA (1937): ZER DAKIGU IDAZLEEZ?. XABIER ALTZIBAR
eta beraz trebatu gabeak zirela etab. Egiari zor, esan behar da idazleen artean gipuzkoar asko zegoela, idazle asko ez zirela hain gazteak, gehienek ez zituztela neologismoak erruz erabiltzen, eta, gure ustez, Egunako euskararen eta gerra ostekoaren eta gaurkoaren artean ez dagoela hainbesteko desberdintasunik. Edozein modutan, idazle gehien-gehienak bikainak dira. Tamalez, hiztegi eta corpusetan ez da bildu haien euskara.
4. I DAZLE ETA GAI GARRANTZITSUENAK Artikulu honetan idazle garrantzitsuenei buruz jardungo dugu. Idazle hitza adiera zabalean erabiltzen dugu, abertzaleen prentsa-tradizioan bezala; hau da, ez soilik literatura lanen egileak izendatzeko baina kazetaritzako lanak ere moldatzen zituztenak, bertsolariak barne (bertsoak prentsan ateratzen dituztelarik). Idazleen artean lau mota bereiziko ditugu: zuzendaria eta erredaktoreak (2.1.), kolaboratzaileak (2.2.), gudari-idazleak (2.3.) eta herrietako berriemaileak (2.4.). Aipamenetan, labur beharrez, egunkaria (E laburduraz) eta zenbakia jartzen dugu, eta inoiz orrialdea ere bai. Adib.: E 100:1 (Egunaren 100. zenbak, 1. or.). 4.1. Zuzendaria Manuel Ziarsolo Abeletxe izan zen (Bilbao, 1902). Zuzendariordea edo erredaktoreburua, Augustin Zubikarai (Ondarroa, 1914). Erredaktoreak, Eusebio Erkiaga (Lekeitio, 1912), Jose Maria Arizmendiarrieta (Barinaga [Markina], 1915) eta Alexander Mendizabal (Mutriku, 1915). Zuzendariak, alderdiaren konfiantzazkoa izanik, begiratze lana egiten zuen; gure uste, zirrimarra eta politikako berrien glosa labur umorezko zenbaiten egilea ere bada. Erredaktoreek informazioa itzuli eta moldatu behar izaten zuten, albisteak bat-batean taiutu eta erredakziora bidalitako lanak zuzendu. Gazteak izan arren, ez ziren hasi berriak kazetaritzan, batzuek bazematzaten 3-4 urte idazten egunkarietan
(Euzkadi, El Día) edo aldizkarietan (Argia, Euzko etab.). Informazioak betetzen zuen toki handiena, sinatu gabeko sail ugaritan: lehen orrialdeko izparrak, “Atzerriko izparrak”, “Atzoko eguna euzko-zaingoetan”, “Bilboko izparringijak diñuena” etab. (herrietako informazioari dagokionez, ik. 4.4.). Dirudienez, J. M. Leizaola Justizia eta Kulturako sailburuari esker informazioa eskuraerrazagoa zuten. Idazle batzuek diote beste inon baino informazio gehiago argitaratzen zela Egunan. Gerrako berri ematean, egunkariak faxisten basatikerietan (bonbardaketak, herrietako errepresioa, emakumeen kanporatzeak, umeen atzerriratzeak etab.) eta gudarien heroismoan jartzen zuen arreta. Zirraragarriak dira azken aldiko borroka bizien kontaerak, edo hildako buruzagien hil-berri gorazarrezkoak. Gertaera horiei buruzko datuak, zerzeladak eta lekukotasuna eskaintzen du egunkariak.
EGIARI ZOR, ESAN BEHAR DA IDAZLEEN ARTEAN GIPUZKOAR ASKO ZEGOELA, IDAZLE ASKO EZ ZIRELA HAIN GAZTEAK, GEHIENEK EZ ZITUZTELA NEOLOGISMOAK ERRUZ ERABILTZEN, ETA, GURE USTEZ, EGUNAKO EUSKARAREN ETA GERRA OSTEKOAREN ETA GAURKOAREN ARTEAN EZ DAGOELA HAINBESTEKO DESBERDINTASUNIK
Informazioa emateaz gainera, artikulu ugari idatzi zituzten erredaktoreek ezizenez. Zubikaraik ezizen ugari erabili zituen (Arteta, Akilla, Kresala etab.). Erkiagak Endaitz eta Eusebi. Mendizabal mutrikuarrak denetariko berriak erredaktatu zituen, gipuzkeraz: kirol eta epaitegietakoak, kanpoko egunkarietatik jasotakoak, eraildako idazleen omenaldiari buruzkoak (E 28). Jakina denez, hainbat idazle, kultura bultzagile eta apaiz erail zituzten faxistek, abertzale edo
4~8. EGUNA EGUNKARIA (1937): ZER DAKIGU IDAZLEEZ?. XABIER ALTZIBAR
23
euskaltzale izate hutsagatik (Aitzol, M. Lekuona, Markiegi, G. Osoro Aberri, Arrieta Kilimon, Onaindia, Peñagarikano, Sagarna). Editorial franko ere Mendizabalenak dira. Baina sinatu gabeko horiek baino gehiago dira hark Txaranbel, Mendigain, Mandazketa, Laudatz, Baso Mutil eta beste gaitzizen batzuez sinatutako artikuluak. Horietako gehienetan faxisten eta haien aldekoen (Eskualduna astekaria) jokabidea zorrotz gaitzesten du; beste batzuetan S. Aranaren irakaspenak azaltzen ditu. Idazteko erraztasun handia zuen eta hiztegi aberatsa. Kazetari lanagatik batez ere, heriotza zigorra eman zioten – gero 6 urteko kartzelaz konmutatua–, eta ondoren beste 3 urte eman zituen bortxazko lanetan.
ARIZMENDIARRIETAK PENTSARAZTEN DUTEN IRITZI-ARTIKULUAK IDATZI ZITUEN ARRETXIÑAGA EZIZENEZ
Arizmendiarrietak pentsarazten duten iritzi-artikuluak idatzi zituen Arretxiñaga ezizenez. Elizaren dotrinaren ikuspuntutik aztertzen ditu orduko gizarte- eta ekonomia-politikako gaiak eta haien oinarri ideologikoak, eta faxismoa eta bere izaera kapitalista eta estatu-nazionalismoa gogorki kritikatzen. Uste dugunez, editorialak eta azalpenezko edo agitaziozko artikuluak ere idatzi zituen Txingar ezizenez, non gerran sartzeaz gogoetak egiten dituen eta etsaien jokaera gaitzesten: “Gu España egiteko asmoa eben”, “Erlejiñoak eskatzen al dau Euzkadi il eta España indartzeko?” (E 111). Mendizabal bezala, Kardaberaz taldekoa izan zen Gasteizko seminarioan; idazle bikaina eta lexiko aberatsekoa, halaber. Heriotza zigorra eman zioten Egunan idazteagatik, gero 6 urteko kartzela eta azkenean absolbitu; apaiztu ondoren ere, zigor moduan, Arrasatera
24
bidali zuten. Harrezkero, beste bide bat hartu zuen, kooperatiben mugimenduaren sortzaile nagusia bilakatu baitzen. Gaur egun, santu izateko bidean da. 4.2. Kolaboratzaileak bi motatan bereiziko ditugu: ordainduak eta bestelakoak. Ordainduak nor ziren badakigu, P. Azkueren paper bati esker. Haien artean badira heziketa gaiak jorratu zituztenak, bi emakume hain zuzen: J. Azpeitia Arritokieta-k (Zumaia, 1888) eta J. Gabilondo Maite (Mungia, 1902). M. Arruza Arrugain euskara irakasleak (Bilbo, 1890) euskararen irakaskuntza pedagogikoa eta idazkera argi eta erraza hartu zuen hizpide Belaustegigoitia Montxor-ekiko ika-mikan. Politikagaiak landu zituzten I. Eizmendi Basarrik (Errezil, 1913) eta J. Insausti Uzturrek (Tolosa, 1912). Basarri izan zen kolaboratzaile ugariena, artikuluak ez ezik editorialak eta erreportajeak ere idatzi zituen. Uzturre Euzko Jaurlaritzaren buletinaren itzultzaileetariko bat izan zen. Gizarte gaiak landu zituen, bereziki, Tx. Arruti Mendi Lautak (Zarautz, 1897). Aspaldiko kazetaria zen, Euskaltzaleak erakundean lan handia egina. Eleberri bat ere atera zuen zatika, Loretxo, Zarauzko errepresioaren eta Legutianoko batailaren lekukotasuna jasotzen duena; etenda geratu zen, ordea. F. Belaustegigoitia Montxor legelariak (Laudio, 1876) gizarte-gaiez ez ezik jokabide moralaz eta euskararen idazkeraz jardun zuen. Ideologiaz ez ezik hizkuntzaz ere sabindar sutsua zen, ulerkaitz samarra (artikuluen bukaeran neologismoen zerrendatxo bat jartzen zuen, ordea). Gogoeta filosofikorako eta estilo literariorako joera erakusten du T. Agirre Barrensoro euskara irakasle, kazetari, olerkari eta eleberrigileak (Errezil, 1898). Trebetasun handiz eta hiztegi aberatsez idazten du, bizkaieraz gehienbat. Uztaro eleberria publikatu zuen gerra garaian (1937), arrakasta handikoa egunkariko idazle edo irakurleen artean. Beste bi kolaboratzaile Euzkadi egunkariko kazetariak ziren: Imanol Enbeita (Muxika, 1884) eta A. Ruiz
5~8. EGUNA EGUNKARIA (1937): ZER DAKIGU IDAZLEEZ?. XABIER ALTZIBAR
de Azua Ogoñope (Elantxobe, 1904). Lehena, Euzkadi-n Uribitarte’tar Ibon sinatzen zuen aspaldiko kazetaria, “Naskaldija” sailaren idazleetariko bat izan zen. Ogoñope irrati-kazetaria zen Bilbao Irratian, larunbateko “Euzkel ordua” arrakastatsuaren arduraduna, halaber EAJk 1938an Bartzelonan ateratzen zuen Euzkadiren euskal atalarena. Gainerakoen artean, aipamena merezi dute honako hauek, besteak beste: J. Abando Erletxue (Bilbo, 1885), S. Alustiza Ilintxa (Legazpi, 1912), M. M. Apalategi Gudariarteko (Ataun, 1901), N. Arizmendi Atarrene (Donostia, 1887), A. Arozena A-BI (Lasarte, 1907) –irudigilea lanbidez, antzerkigilea eta Egunako irrimarragileetariko bat–, B. Batiz Barbin, Pake-Nai, Leaburu’tar Bikendi (Munitibar, 1907), E. Ertze (Lekeitio, 1910) –gudarien kapilaua, Batiz bezala–, G. Murua Eztanda (Lazkao, 1894) –ahoz eta lumaz baserritarren elkartasunaren eta Eusko Jaurlaritza bideratzen ari zen erreformaren alde ari zena–, G. Urrutia Urtzago, Larrin-Etxebarria’tar Gotzon (Nabarniz, 1890), eta Zetargi delako bilbotarra. 4.3. Gudari-idazleak Guda-oinetako gudariek lagun, herritar eta familiakoen berri jakin nahi zuten egunkariaren bidez eta egunkariak bultzatu zituen idaztera. Kronikak eta bertsoak igortzen dituzte guda-oinetatik, gudari-etxetik edo batzokitik. Batailoi edo konpainia askotan egon zen bat edo beste “guda idazki ageriak” idazten zituena; taldekideen bozeramale gisa ari ziren. Elkarri zuzenduak dira guda-idazkiok, baina guztiei irekiak, bereziki lagun edo herritarrei, jakiteko non diren edo bizi diren. Horregatik, askotan elkarrizketa estiloan eginak dira, hitanoz. Gudarien kronika eta artikulu ia guztiak fronteak geldi zeuden aldikoak dira edo Asturiasetik bidalitakoak. Gudari-idazleen artean elkarrekin lotura estua dute batzuek, esaterako mutrikuarrek (Andonegi’tar Kuireka, A. Alberdi Andoni, F. Ibarzabal Ametza etab.); Andonik lekukotasun balioa duten bertso batzuk argitara zituen, 1936/12/26an
Kalamuan izandako borrokaldi gogorra kontatzen dutenak (E 53). Azpeitiarrek osatzen dute beste talde bat (I. Olaizola Otarmi, Z.’tar P. etab.). Amaiur batailoikoek, beste bat (E. de la Hoz Eguzki getariarra, Igerra azpeitiarra etab.). Indar handikoak dira Eguzkiren kronikak, adib. Asturiasko guda-oinetatik bidaliak. Hona beste batailoi edo konpainia batzuetako idazleak: Andoni, Itxarkundia batailoikoa (Arozena A-BI berbera?), Euzkaldunako Gudari Bat delako tolosarra, Gurtubai legazpiarra, J. A. Idigoras Olabeagatarra. Gudari-idazle batzuk, gazte kementsuak, borrokan hil ziren, adib. J. Mitxelena Bortane eibartarra, Marrazki irakaslea. J. Peña Aitza (Aretxabaleta, 1914) Santanderko ospitaletik aterata fusilatua izan zen, ustez.
EGUNAK EUZKADIREN TRADIZIOA JASO ETA DEI EGIN ZIEN IDAZLEEI HERRIETAKO BERRIAK EUSKARAZ BIDALTZEKO
Gudari-idazle eta kapilau batzuek bertsoak edo olerkiak argitaratu zituzten. Aipagarriak dira, bertsolarien artean, Basarri, E. Uriarte Utarre, Zulo eta Zorrotz, eta olerkarien artean S. Muniategi (Arteaga-Gautegiz, 1912), S. Onaindia Igotz edo Otarri (Amoroto, 1909) eta Goxabaran delakoa. 4.4. Herrietako berriemaileak Egunak Euzkadiren tradizioa jaso eta dei egin zien idazleei herrietako berriak euskaraz bidaltzeko (E 3). Informazio hori “Euzkadi errijetako izparrak” sail berezian publikatzen zen. Berriemaileak ez dira beti berak, gerrako gorabeheren arabera aldatzen dira; batzuk herritarrak dira, beste batzuk atsedenaldian dauden gudariak edo Gipuzkoatik ihesi
6~8. EGUNA EGUNKARIA (1937): ZER DAKIGU IDAZLEEZ?. XABIER ALTZIBAR
25
etorriak; horregatik herri batzuetan badira bizpahiru berriemaile eta beste batzuetan berriemaile bera bizpahiru herritan ari da. Herritarren eta gudarien kontuak dituzte hizpide, izan ere gudariak herriko berrien gose ziren. Berriemaileok kronikak idatzi zituzten (artikuluak ere bai askok). Ohargarria da haietako franko emakumeak zirela. Hona herrietako berriemaile ugarienak, herrika: Arrankudiaga: Iturralde errenteriarra; Begoña: G. Gorostiza Aixerixa elgoibartarra; Bermeo: I. Azpiazu Ixaka elgoibartarra, G. Lizaso Litargi errenteriarra eta J. Urkidi; Durango: Errotari eta Sorkunde; Gernika: J. Bareño Belumendu; Mañari: E. Bustinza Mañariko; Markina: E. Aginaga Ete; Muxika: E. Enbeita Txindor-Kumia; Zeanuri: Tx. Manterola Baserritar Bat.
GERRATEKO GERTAERAK KONTATZEA, EAJREN MEZULARI IZATEA ETA IDAZLEAK ELKARREKIN, HERRITARREKIN ETA GUDARIEKIN HARREMANETAN JARTZEA IZAN ZEN EGUNAREN EGITEKOA
5. I DAZLE JELTZALEEN SOSLAIA ETA HAIEN ARTEKO ELKARTASUNA Hainbat belaunalditako idazleak elkartu ziren Egunan: zaharrenak Kirikiñoren maisutzapean hasi ziren Euzkadin (1813-1928), gazteagoak Lauaxetarenean (1928-1936), gazteenak Egunako erredaktoreenean. Batzuk EAJkoak, beste batzuk hurbilekoak ziren. Batzuk sindikatuetakoak, are STVko Euzko Langillen edo Ereintzan idazten zutenak (Uzturre, Eztanda). Euskal Errepublikaren aldekoak dira: hori aldarrikatzen dute gudari-idazleek beren gutun bukaerako “Jel eta Euzko-Erkal-aldez” agurretan. Itxarkundia batailoiko Andonik hauxe idatzi zuen: “asko ilko gaituk
26
apika (...). Guk ikusi ez arren, Euzko Erkal [‘Errepublika’] Azkea izango dek gure aberriya” (E 113:4). Kulturaz, aurreko urteetako Pizkundea ezagututakoak dira, etxean edo herrian jasotako tradizioari jarraipena ematen diotenak; hori nabarmena da, batez ere gipuzkoarretan. Bertsozaleak, antzerkizaleak, musikazaleak eta literaturazaleak dira. Ospakizunetan bertsolariak agertzen dira, irratian ere bai. Beste idazle asko antzerkizaleak dira, are antzezle jardundakoak (Itxarkundiako Andoni eta Lizaso komandantea, Atarrene, Eguzki, Bortane, Ete, E’tar Miren etab.). Antzerki-mina sentitzen zuten (Victoria Eugenian S. Jose egunez antzerki jaira joaten ziren, ihesean antzerki-liburuak utzi beharra izan zuten); guda-oinetan zein Gipuzkoan faxistek eraildakoen artean antzezleak daude piloka. Batzokian hazi eta kontzientziatuak dira, zaharragoen maisutzapean, batzokiak baitziren antzerki mintegi. Egunan bertsolarien eta antzeztutako antzerkien zerzelada ugari agertzen dira, baita opera eta abesbatzei buruzkoak. Gero, gerra garaia izanik ere, literatura bultzatu zuen egunkariak, adib. kontakizunak eta folklore-lanak; aipagarriak dira Mañarikorenak, Euzkadi, Eguna eta Euzko-Endan argitaratuak. Gainera, Pizkunde garaian Euskaltzaleak erakundeak bultzatutako proiektu batzuei jarraipena eman zien Egunak, adib. VIII. Olerki Eguna eta Euzkel Irakurle Batzaren sariketa; azken honek idazle berriak eta batez ere gudari-idazleak plazara jalgiaraztea bilatzen zuen. Idazle jeltzaleen arteko kidetasuna handia zen. Gerra baino lehenagotik ere elkar ezagutzen zuten askok. Egunkarian nabari denez, idazle batzuek bitartekari edota bultzagile lana egin zuten herri berekoen artean: Mendizabalek mutrikuarren artean, Otarmik azpeitiarren, Belu-Menduk gernikarren edo Uzturrek tolosarren artean. Bestalde, gerrak, idazleen erailketek, errepresioak eta atzerriak sendotu egin zuten elkarrekiko atxikimendua. Elkartasun, ia anaitasun hori agertzen da hala idazleen arteko gutunetan, ospakizunetan, errefuxiatu
7~8. EGUNA EGUNKARIA (1937): ZER DAKIGU IDAZLEEZ?. XABIER ALTZIBAR
herrikideen elkar ikuste edo agurtzeetan nola gero atzerrian, haietako zenbait elkarrekin bizitzera eta laguntzera behartuta aurkitzen direnean.
6. O NDORIO GISA: EGUNAREN EGITEKOA ETA BEREZITASUNA Gerrateko gertaerak kontatzea, EAJren mezulari izatea eta idazleak elkarrekin, herritarrekin eta gudariekin harremanetan jartzea izan zen Egunaren egitekoa. Idazle askoren elkargune, eragile eta sustatzaile izan
zen, eta elkarlanaren fruitu; ehundik gora idazleren elkarlanaren emaitza. Egunkari berezia, alderdi horretatik. Eskerrak bihurtu nahi dizkiet: S. Arana Fundazioari, lerro hauek idaztera gonbidatzeagatik; Mendizabal, Arizmendiarrieta eta Enbeitaren familikoei, eman didaten informazioagatik, eta J. Agirreazkuenaga eta I. Sarriugarteri, zuzenketa batzuengatik.
BIBLIOGRAFIA Agirreazkuenaga, J., 1990, “Eguna: euskararen egunerokotzea komunikabideetan”, Eguna. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 9-30. Altzibar, X., 1997, “Etxagerrateak sorturiko Eguna, lehen euskal egunkaria”. Oihenart 14: 47-56. --, 2015, “Eguna egunkariko idazleak”, Eridenen du zerzaz kontenta: sailkideen omenaldia Henrike Knörr irakasleari (1947-2008). M. J. Ezeizabarrena & R. Gómez (arg.). Bilbo: UPV-EHU. 27-48 or. Bilbao, J., 1973, Eusko Bibliographia, III. lib. (Diarassarry-Garriga). Editorial Auñamendi. Diaz Noci, J., 1995, Euskal prentsaren sorrera eta garapena (1834-1939). Cuadernos de Sección-Medios de Comunicación 5. Donostia: Eusko Ikaskuntza. 255-266. Eguna, 1990, Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, Kultura eta turismo Saila. Edizio faksimila. Etxebarria 2005:15 Onaindia, S., 1974, Euskal Literatura, III. Bi menderen artean, 1895-1920. Etor. --1975, Euskal Literatura, IV. Ogeigarren mendea, 1910-1935. Etor. --1977, Euskal Literatura, V: 19151940. Etor. --1988, Oroi-txinpartak. Bilbao: Igarri. --1990, Euskal Literatura, VI: Geure mendean. Etor.
Pablo Azkueren paperak: EBB-3636, EBB-364-5. Abertzaletasunaren Agiritegia. Sabino Arana Fundazioa. Bilbao. Reizabal, G., 1973. Eguna, único diario en euskera (Bilbao, 1937), Nafarroako Unibertsitatea. San Martin, J., 1968, Escritores euskéricos (catálogo bio-bibliográfico de escritores contemporáneos en vascuence). Editorial La Gran Enciclopedia Vasca. Sarriugarte, I., 2010, “Euskarazko lehenengo egunkaria: 36ko gerran Bilbon sorturiko Eguna”. Euskalingua 17:36-58. Bilbao: Mendebalde Kultura Alkartea, 2010. Urkiza, J., 1999, Aldizkari eta egunkarietako euskal bertso eta olerkien bibliografia. Markina-Xemein: Karmel sorta 11. --2008, Bertso eta olerkien hemeroteka [online]. Donostia: Susa. <http:// urkiza.armiarma.com>. Zubikarai, A., 1983, Makillen egunak (Guda baten kerizpe ta autsetan). Gaubeka. --1990, “Euskal egunkaria”. Eguna, Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, Kultura eta turismo Saila. 31-41. --2014, Euri eta txingor. Gerrateko oroimenak. Bilbao: Labayru Ikastegia. www.armiarma.com
8~8. EGUNA EGUNKARIA (1937): ZER DAKIGU IDAZLEEZ?. XABIER ALTZIBAR
27
JUAN MALK, 1977 Dibujante desde infante, con título de diseñador gráfico (UPB Medellín), artista urbano integrante del colectivo internacional APC, impresor de fanzines, láminas y camisetas, ilustrador por vocación. La vida encanta, la realidad espanta.
JUAN MARI ABURTO â&#x20AC;&#x153;Gauza serioa da niretzat euskarak garapena izatea Bilbonâ&#x20AC;?
Ezohiko elkarrizketa da hau, normalean kazetari batek Bilboko auziez egingo liokeelako elkarrizketa Bilboko alkate Aburtori. Baina, aurreko alkateekin alderatuta, oraingo alkate honek askoz profil euskaldunagoa erakutsi duenez, kazetariak elkarrizketa beste bide batetik eramatea planteatu du: Aburto alkateak euskararekin eduki duen harremana, eta Bilbok euskararen berreskurapenean jokatu behar duen papera. Elkarrizketa hau EAJk eta PPk Madrilen akordioa lortu baino lehenago egina dago.
MARTXELO OTAMENDI ARGAZKIAK: TXETXU BERRUEZO
2~8. JUAN MARI ABURTO
33
Meritu bikoitza…
“ARDURA HANDIA EDUKI BEHARRA DAGO, GERRA HASI ETA GERO, EGUNA EGUNKARIA ARGITARATZEKO, ETA EUSKARAZ”
Bai, proiektu hura bultzatu zutenek, eta langileek, ideiak eta asmoak oso garbi zeuzkaten. Helburu garbia zeukaten, eta hori oso garrantzitsua da edozer gauza egiteko. Kontraesana ematen du ez argitaratzea euskarazko egunkaria “bake” garaian, eta bai egitea gerra gorrian.
Orain dela aste gutxi, EGUNAren 80. urteurrena bete da. Nola imajinatzen dituzu EGUNAko kazetariak lanean? Ardura handia eduki beharra dago, gerra hasi eta gero, EGUNA egunkaria argitaratzeko, eta euskaraz. Ordura arte sekula egon gabekoa. Eguneroko, bereziki, gerraren gaineko informazioa ematen zuen, frontean zeudenei eta bestelako herritarrei.
34
3~8. JUAN MARI ABURTO
Horrela gertatzen dira gauzak. Egon ziren saio batzuk lehenago, baina ez ziren gauzatu. Ikaragarria da, gerraren erdian, frontea atzeraka zetorrenean lan hori hartzea. Jende bereziak bakarrik egin lezake hori. Tropa animatzea ere bazuen helburu EGUNAk, informatzeaz aparte, noski. Beste kontraesan bat: duela 80 urte Bilbon euskarazko egunkari bat egiten zen; gaur egun, ez.
Horrela gertatu zen orduan; Bilbo oraindik zona liberatua zen, eta inon egitekotan Bilbon egin beharra zegoen, beste hiruburuak hartuta zeudelako. Gaur egun ez da egiten. Asko aldatu da Bilbo orduz geroztik; ikaragarri handitu da, eta euskarak indarra galdu du hamarkadotan, gazteleraren mesedetan. Bi omenaldi jaso ditu EGUNAk duela gutxi.
“KONTZIENTEA NAIZ ALKATEAREN FIGURAK, GIZARTEARI BEGIRA, OSO LAN GARRANTZITSUA EGIN DEZAKEELA EUSKARAREN PRESTIGIOAN”
Hori eta gehiago zor genien EGUNA egin zutenei. Posta kalean zeukan egoitza EGUNAk, eta hor egin genion lehen omenaldia, eraikinaren kanpoaldean, kalean, denon bistan. Bigarren ekitaldia Euskaltzaindiaren egoitzan egin genuen, eduki akademikoarekin, hitzaldiekin eta mahai inguru batekin. Zeu euskalduna zara, eta bi ekitaldiotan esaldi bera entzun nizun: “Bilbok euskara behar du, euskarak Bilbo behar du”. Hori berria da Bilboko alkate baten ahoan, orain artekoei entzun gabekoa. Hori da zure jardunaren atzean dagoena. Ulertu behar da Bilboren egoera soziolinguistikoan gauza batzuk egitea zailagoa izan dela beste leku euskaldunagoetan baino. Udala gizartean isla izan da hamarkada horietan, eta une bakoitzean egin ahal zena egin da. Baina nabarmena izan da defizit hori alkatetzetan. Zu zara, horrenbeste urte pasatuta, lehen alkatea euskarazko konbertsazio bat eduki daitekeena. Horrela gertatu da; begira dezagun aurrera ea zer egin dezakegun euskara normalizatzeko Bilbon. Erreferentzialtasuna galdu du Bilbok euskararekin? Hamarkada askotan bai, baina nik uste dut hori aldatu dela azken
4~8. JUAN MARI ABURTO
35
hamarkadotan; gero eta gehiago entzuten da, presentzia handiagoa dauka orain, erakundeen jardunean, eta herritarren eguneroko bizitzan ere bai. Aipatu dudan esapide hori (“Bilbok euskara behar du, euskarak Bilbo behar du”) euskaldunak zeuden bi ekitalditan entzun dizut. Entzuleak erdaldunak direnean ere esaten diezu?
Leku guztietara nirekin daramadan ideia da. Oso gauza serioa da niretzat euskarak garapena izatea Bilbon. Oso argi daukat, ez daukat zalantzarik horretan, eta kontzientea naiz alkatearen figurak, gizarteari begira, oso lan garrantzitsua egin dezakeela euskararen prestigioan. Pagasarrira igo, begiraleku horretatik Bilbora begiratu eta ez al zara deprimitzen, pentsatzen hasita
hor azpian dagoen hori guztia euskaldundu behar dela? Horregatik esaten dut euskarak Bilbo behar duela.
“GERO ETA GAITASUN HANDIAGOA DAUKAGU EUSKALDUNARI ZERBITZUA EUSKARAZ EMATEKO”
36
5~8. JUAN MARI ABURTO
Bilbon jokatzen da euskararen etorkizuna? Ez Bilbon bakarrik, baina neurri handi batean bai. Oso hiri handia da, eta euskarak Bilbon aurrerapauso handia ematen badu, orokorrean ere emango du. Lan ikaragarria dago, baina EGUNA egunkariak bezala, guk ere determinazio hori hartuta daukagu.
Nola eragin? Bilbo da Euskal Herriko hiri nagusia, handiena. Eta euskaldun gehien daukana. Baina oso sakabanatuta daude. Hala da, baina euskaraz antolatzen ari garen ekitaldiei esker, gero eta bilduagoak daude, ez horren sakabanatuak. Bide horretatik segitu behar dugu. Udaletxean zer osasun dauka euskarak? Gero eta gaitasun handiagoa daukagu euskaldunari zerbitzua euskaraz emateko, kontratazio berrietan euskararen eskaera oso zabaldua dago…
“NIRE LAN IBILBIDEAN AUKERA HANDIA EDUKI DUT EUSKARAZ LAN EGITEKO”
Eta lan hizkuntza? Hori zailago da orokorrean, euskaraz ez dakiten dexente daudelako, baina sail batzuetan gero eta gehiago gertatzen da. Hor alkatearen eta zinegotzien figura sartzen da. Dudarik gabe. Arduradunok egiten badugu, prestigioa emango diogu euskarari etxeko langileen artean. Gako garrantzitsua da. Zer jarrera daukate zinegotziek? Denetarik. Abertzaleek euskaraz egiten dute, eta besteek, gazteleraz. Etsigarria da PPko batzuen jarrera batzarrean idazkaria bertaratutakoen zerrenda pasatzen ari denean, sekula “bai” erantzuten ez dutenak. Behin baino gehiagotan esan izan diet horrenbeste kostatzen al zaien “bai” esatea. Ezta hori ere. Nola zabaldu orduan euskara Pagasarritik ikusten den hiri itzel horretan? Prestigio soziala da giltzetako bat. Hortxe dauzkazu Athleticeko jokalariak, ia gehienek badakite. Ez dizut azalduko zer garrantzi daukan
Athleticek Bilbon; belaunaldi gazteek, umeek, jokalari horiek euskaraz hitz egiten ikusten dituztenean, euskarak urrats bat egin du, urrats garrantzitsua. Gaur egun Bilbon, eskolari esker, ume gehienek badakite euskaraz txukun samar. Zure kasu partikularrean, euskaldun berria zara? Ez, txikitatik jakin izan dut; gero, adin batean, erdi galduta eduki nuen, eta gero erabat berreskuratu nuen. Etxeko hizkuntza izan da zuretzat? Gurasoekin? Ez erabat. Ama Fikakoa zen, euskalduna, eta aita Deriokoa zen. Aitak ia dena ulertzen zuen, baina berba egin ez. Hortaz, gazteleraz hitz egiten nuen etxean, salbu Fikara joaten nintzenean, amamarekin erabat euskaraz egiten bainuen. Ikasketak?
6~8. JUAN MARI ABURTO
37
Gazteleraz denak, eskola eta unibertsitatea. Deustuko unibertsitatean ikasi nuen zuzenbidea, gazteleraz, baina egunero geneuzkan atsedenaldietan, 45 minutu irauten zutenak, eskola lagun euskaldunak topatzen nituen euskaraz berba egiteko. Eta unibertsitate aurrekoak?
“URKULLU LEHENDAKARIAK OSO GARBI DAUKA DEFINITUTA BIDEA: PROPOSATU, EZTABAIDATU, ADOSTU ETA NEGOZIATU”
Horiek ere gazteleraz. La Sallen ikasi nuen, Santiago Apostolen, eta azken urteetan Deustuan. Garai hartan eredu bakarra zegoen, gaztelaniazkoa. Etxean gazteleraz, eskolan ere bai, euskara gutxi hitz egiten zen Bilbo hartan… Horrela da, horregatik saiatzen nintzen unibertsitatean euskaldunekin praktikatzen. Behin ikasketak bukatuta, lanean hasita, izan al duzu aukera euskaraz lan egiteko? Bai, ibili naizen lanpostuetan bai. Barne Sailean lan egin nuen Atutxa sailburuaren garaian, eta, lantaldean asko euskaldunak zirenez, euskaraz egiten nuen Atutxarekin, Martiarena sailburuordearekin eta beste batzuekin. Gero aldundian ere bai, diputatu nintzen, eta diputatu nagusiarekin, lantaldearekin. Ondoren, Jaurlaritzan sailburu nintzela berdin,
38
7~8. JUAN MARI ABURTO
lehendakariarekin, lankideekin… Nire lan ibilbidean aukera handia eduki dut euskaraz lan egiteko. Udaletxean orain. Etxe honetan gero eta euskaldun gehiago dago. Zinegotzi euskaldunen artean euskaraz egiten dugu, inguruko lankideekin ere bai, etortzen diren herritarrekin… Asko daukagu egiteko oraindik erabat normalizatzeko, baina aurreratzen ari gara, eta hau Bilbo da… Gatozen politika orokorrera. Nola ikusten duzu egoera? Autonomia Estatutua berritzeko ahalegina egingo da Eusko Legebiltzarreko lantaldean… Lan interesgarria dauka lantalde horrek, aurreko legegintzaldian hasi zuen lana bukatu behar du orain; iritsi da momenturik garrantzitsuena: testuak aztertu eta erabaki. Espainiako egoera politikoa ikusita, posible ikusten duzu edukietan benetako aurrerapena egitea? Hori da helburua, ahalik eta akordiorik zabalena lortzea Eusko Legebiltzarrean, gero oinarrizko akordio horrekin Madrilera elkarrekin joateko. Urkullu lehendakariak oso garbi dauka definituta bidea: proposatu, eztabaidatu, adostu eta negoziatu. Beste modurik ez dago egiteko. Bi zailtasun daude: lehena, adostasun zabala lortzea Eusko Legebiltzarrean, PPtik EH Bilduraino; eta bigarrena, Madrilek onartzea Legebiltzarrean adostutakoa. Ezer ez da erraza. Gure alderdiak lan handia egingo du adostasun hori lortzeko, eta lor liteke bakoitzak bere aldetik jartzen badu. Zailtasuna ikusita ere, baikor naiz lortuko dugula. Lortuko duzu PPko zinegotziek batzarrean “bai” erantzutea idazkariaren galderari? Esperantza badut.
8~8. JUAN MARI ABURTO
39
EGUNA ASTEKARIAREN EREDUA
D
EIA egunkariak EGUNA izeneko astekaria argitaratzeari ekin zion 1986an. “Katea ez da eten” lelopean, astekari hura jaio zen 1937ko EGUNA egunkariaren gomutaz eta egituratu, berriz, 1980ko hamarkadaren hondarrean sortu behar omen zen euskarazko egunkari berriaren prototipotzat. Laburbilduz, bost ziren, besteak beste, kazeta-egitasmo haren helburu eta zutabe nagusiak. Alegia: •H izkuntzaz, euskara hutsez eta ez elebiduna. •F untsez, alternatiboa. Erdarazko egunkarien lehia zuzenean sartuko ez zena eta sortze beretik aukera osagarritzat burutua. •E raz eta moldez, ahalik eta erakargarriena.
40
• I rakurlez, gogoan izanda euskal erosle arruntaren profila. • Mailaz, euskara ikasten ari zirenentzako material aproposa sortaraziko zuena.
EUSKARA HUTSEZ, EZ ELEBIDUNA Behar bada, orduan berritzat aldarrikatu genuen formulak ez luke egun eztabaida handirik sortaraziko baina, garai hartan, urraspide zeharo garrantzitsua izan zen. Kontuan hartu, DEIA eta EGIN egunkarien eskarmentuetatik gentozela eta batak zein besteak ondotxo frogatua zutela, ordurako, esperientzia elebidunek nekez izan zezaketela etorkizun oparorik euskararen ikuspegitik edo, zehatz
1~4. EGUNA ASTEKARIAREN EREDUA. LUIS ALBERTO ARANBERRI “AMATIÑO”
murritzagoa bilakatu zen euskaraz azaltzeko aukera, eta, urteak joan eta urteak etorri, azkenean euskaraz eskainitako albisteak izaten ziren, gaztelaniaz ez eman arren erdal irakurleek faltan botako ez zituztenak.
LUIS ALBERTO ARANBERRI “AMATIÑO” KAZETARIA
ALTERNATIBOA. ERDARAZKO EGUNKARIEN LEHIA ZUZENEAN SARTUKO EZ ZENA Hain zuzen ere, euskarazko egunkari batek merkatuko beste edozein egunkariren pareko izan beharko zukeela uste zutenen iritziaren kontra, EGUNA egunkari alternatibotzat proposatu genuen. Hau da, asmoa ez zen euskal irakurleari euskarazko edo gaztelaniazko egunkarien artean bietako bat erabakiaraztea, biak erosteko arrazoiak ematea baizik. Segurutik ez zen gure aldetik estrategiarik anbiziotsuena, baina bai, behar bada, errealistena.
esanda, beti ere euskararen kaltetan. Eta ez, soilik, albiste-kopuruaren aldetik, ezta albiste-mailaren aldetik ere. DEIAk zein EGINek hamar urte zeramatzaten ordurako merkatuan, eta bistakoa zen, bakoitzak bere neurrian, ez batak eta ez besteak ez ziotela inondik ere eusten hasieran euren buruari jarri zioten hizkuntzabanaketa. Hamar urteko jarduerak ondo asko erakutsi zuen egunkari elebidunek eskaini zezaketen euskarakopuruak nekez ase zezakeela euskal irakurle potentzialaren eskabidea eta, aldi berean, euskal irakurlea ase lezakeen bestekoa irentsi ezina suertatzen zitzaiola erdal erosleari. Beste horrenbeste albisteen garrantziaren maila erabakitzerakoan. Merkatu-legearen arabera, zenbat eta berri nabarmenagoa izan, are
Guk ez genuen planteatu EGUNA lehen egunkari gisa, bigarren aukera modura baino. Beti ere ahaztu gabe, bigarren bat erosteko ere arrazoi franko behar dela. Horretara, ahalegindu ginen merkatuan ez zegoen produktua moldatzen. Funtsean, geure buruari egiten genion galdera zera zen: zer eskaini diezaiokegu gaztelaniazko egunkaria ez erosteko erabakia nekez hartuko duen irakurleari eta, aldi berean, euskarazko aukeraren alde egiteko ere gertu dagokeenari?
ERAZ ETA MOLDEZ, AHALIK ETA ERAKARGARRIENA Zentzu honetan ahalegindu ginen ahalik eta diagramaziorik modernoena moldatzen, aldizkari gisako formatoa, arin samarra, kolorez, edozenbat argazkiz osatua eta abar. Gaur egun edozein egunkarik
2~4. EGUNA ASTEKARIAREN EREDUA. LUIS ALBERTO ARANBERRI “AMATIÑO”
41
42
3~4. EGUNA ASTEKARIAREN EREDUA. LUIS ALBERTO ARANBERRI “AMATIÑO”
dituen dohainak, besteak beste, baina orduan beste ezeinek ez zituena. Alde honetatik, EGUNA zen 1986an, itxuraren aldetik behintzat, kioskoan aurkitu zitekeen formatorik berriena. Itxuraz ez ezik, mamiz ere, iritzi-sailak baliotsua zen, ez bakarrik handik eta hemendik hainbat iritziemaileren esku hartzea lortu genuelako, baita puntua ezarri eta hainbat artikulugileren irizpideak kontrajarri ere. Esaterako, lehen alean, Berlingo harresiak 25 urte bete zituelarik, Emiliano López Atxurra, Martin Ugalde eta Joseba Arregi iritzi-emaileen hausnarketak bildu ziren. Labur bildu ere, orain ohikoak diren neurrietan, baina orduan edonork laburregitzat jotzeko modukoetan. Sailak, berriz, Aberria, Atzerria, Ekonomia, Kirolak eta gainerako normalak baztertu gabe, euskal irakurleak gogoko har zitzakeenak eta erdal egunkarietan inondik ere aurkituko ez zituenak. Esaterako, euskal telebistaz, irratiaz, zineaz, antzerkiaz, literaturaz, argitalpenez… Eta, sailez sail, benetan luxozko kritikoen idazlanez osatua; hau da, Jon Kortazar (literaturaz), Jose Antonio Zubikarai (musikaz), Begoña del Teso (zineaz), Edorta Kortadi (arteaz), Koldo San Sebastian (gizarteaz) eta José Luis Arriaga (nazioarteaz) tarteko. Aipagarri ere bestelako sailak, gainerako egunkarietan inondik ere normalak ez zirenak. Adibidez, azterketa grafologikoak eta “Azukre tontorra” (onerako) zein ”Asto gorotza” (txarrerako) kritika-eremuak. Berriberria ere, ausart samarra, “Txiste orlegiak” zeritzana.
EGUNA ZEN 1986AN, ITXURAREN ALDETIK BEHINTZAT, KIOSKOAN AURKITU ZITEKEEN FORMATORIK BERRIENA ITXURAZ EZ EZIK, MAMIZ ERE
IRAKURLEZ, EUSKAL EROSLE ARRUNTAREN PROFILA GOGOAN IZANDA Auskalo asmatu ote genuen edo ez, baina aitortu dezadan ez ginela inondik ere joan betidanikako euskal irakurlearen bila, ordu arte euskal aldizkaririk erosteko batere ohiturarik ez zukeenaren arrantzan baizik. Eta ahalegindu ginen, hasiera beretik, idazleen arrobia alde batera uzten eta erredakzio-taldea lanbidez kazetariak zirenekin osatzen. Gogoan izan ditzadan, aurretik aipatutako Jose Antonio Zubikaraiz gainera, Mikel Atxaga, Joseba Etxarri, Nikolas Aldai, Txemi Galarraga, Ana Sofia Eskisabel, Xipri Arbelbide, Maite Arrese, Iñaki Olano eta Xabier Arguello, EGUNAren inguruan hasi aurretik kazetari zirenak eta geroztik ere, eten gabe, kazetari lanetan, ofizioaren jabe, jarraitu zutenak eta, bizi diren heinean, darraitenak. Imanol Unzurrunzaga zuzentzailearen ardurapean, denok ere ahalegindu ginen ahalik eta kazeta-hizkuntzarik petoena lantzen, argi, zorrotz, motz, zuzen eta jator. Jakitun ginen, jabetu ginen, gure irakurlea ez zela aldez aurretik askorik aritua, eta hura ez aspertzen saiatu ginen.
EUSKARA IKASTEN ZIHARDUTENENTZAKOA Azkenik, gau-eskoletan eta euskaltegietan euskara ikasten ari zirenak ere gogoan izan zituen EGUNAk. Berrogei orrialdetik lau, “Oinarrizko mailan euskalduntzen” delako izenburupean argitaratu ziren, alez ale. Bai informazio-testu aproposak mailakatzen, bai horoskopoa edo heraldika bezalako eremu laburrak egokitzen, eta baita hitz-jokoak bideratzeko formulak eskaintzen ere, hitz gurutzatuak, letra-zopak, jeroglifikoak eta abar, esaterako.
4~4. EGUNA ASTEKARIAREN EREDUA. LUIS ALBERTO ARANBERRI “AMATIÑO”
43
1937KO EGUNAREN URTEURRENA EGUNKARIAREN ALDARRIA EUSKAL KAZETARITZAN (1976-1986) ZERTZELADAK
AITZIN OHARRA: Nire gaurko egitekoa hemen ez da azterketa, baizik eta urte horietako materialak ordenatu, garaian kokatu eta oraingo talaiatik interpretatu. Kazetaritzara mugatuko naiz, aparte utzirik une historikoari dagozkion gainerako gertakariak eta giroa.
publikoa egin zutenean. Une hori, ez da beste bat. Une hori, gertakizun bat da. Geroztik euskarazko prentsa gertakizun horren inguruan mugitu baita”.
1. 1 976, EUSKAL KAZETARITZAREN URTEA
Ezaugarri bikoitza du urtearen izendapen honek: aldarrikapen eta errebindikazioa, bateko; eta besteko, alderdi praktikoa, aldizkariaren formatu eta eduki aldaketa, newsmagazine formatua hartuz.
Urte hau erabakigarria izan da. Jesus Mari Zalakainek bere tesian “gertakari fundatzaile”tzat hartzen du: “Euskal prentsa izenez ezagutzen den fenomenoa gertakizuna da peto-petoan eta hasi 1976an hasten da Zeruko Argiak eta Anaitasunak euskarazko prentsaren alde apustu
44
Zeruko Argia izan da goiztiarrena berrikuntza bidean pausua ematen: euskal kazetaritzaren urtetzat hartzen du 1976. Anaitasuna eta Goiz Argi datoz orpoz-orpo.
Newsmagazine eredua modakoa zen estatu espainiarrean une hartan: Cambio16, Doblón, eta beste, dozenerdi bat bai. Gurean formatu hau hartzen dute Zeruko Argiak eta Anaitasunak. Goiz Argi ere aldatzen da, baina ez formatu honetara.
1~12. 1937KO EGUNAREN URTEURRENA. EGUNKARIAREN ALDARRIA. EUSKAL KAZETARITZAN. (1976-1986) ZERTZELADAK. JOAN MARI TORREALDAI
JOAN MARI TORREALDAI SOZIOLOGO, KAZETARI ETA EUSKALTZALE. JAKIN FUNDAZIOKO BURUA
“Esanaren arabera, euskaldun zahar nahiz berriek idatzirikako zernahi, literaturaren barrunbean sartzen baldin bada, euskal literatura da. Aitzitik Euskadiko jendeak –eta jakinaren gainean darabilt izen hau, Euskal Herriaren lehen zatiaren bitartez nahastea sor ez dadin-, erdaraz, edozein erdaratan, idazten duten neurrian ezin daitezke izan euskal idazle euskaltzale sutsu agertzen baldin badira ere, erdal idazle dira. Horrela, euskal idazle genuen Silvain Pouvreau; erdal idazle, haatik, Pio Baroja eta Jean de Sponde. Eskubide osoa dute, beraz, Zeruko Argiak eta Anaitasunak iragarkietan oihukatzen dutenean: Geu gara euskal prentsa. Eta gainerakoak euskal prentsa dira euskarari sarrera uzten dieten heinean eta ez gehiagotan. Obras son amores, y no buenas razones, esan ohi da aski ezaguna dugun beste hizkuntza batean, eta ez dabiltza oker, nik uste, hori diotenak”.
ZEIN DA EUSKAL PRENTSA? EUSKARAZKOA BAKARRIK? ELEBIKOAK ERE BAI? ETA ZERGATIK EZ EUSKAL HERRIAN ARGITARATZEN DIRENAK? Euskal kazetaritzaren urtearen izendapenak bi mezu nagusi dakartza: legitimitatea eta normalizazioa.
EUSKARAZKO ALDIZKARIEK GARBI DUTE: EUSKARAZKOAK BAKARRIK
LEGITIMITATEA Zein da euskal prentsa? Euskarazkoa bakarrik? Elebikoak ere bai? Eta zergatik ez Euskal Herrian argitaratzen direnak? Euskarazko aldizkariek garbi dute: euskarazkoak bakarrik. Sortzear dagoen prentsa elebidunaren aurrean euskarazkoek legitimitatea beretzat aldarrikatzen dute. Alegia, zentralitatea, izaera (euskara=euskaldun). Euskal adjetiboaren erabilerari dagokionez, ikuspegi honi, eta geroago erabiltzen den leloari (Geu gara euskal prentsa), Koldo Mitxelenak arrazoi ematen dio esplizituki:
Zertan esanik ez da euskal prentsa deritzonak erdarazkoa edo elebikoa ez duela begi onez ikusten. Prentsa elebiduna lehiakidetzat hartzen du. Eta arriskutsutzat euskarazkoa baztertzea ekar dezakeelako, berritasunaren, indarraren eta eraginkortasun politikoaren izenean. Ez da zertan astia izan kalteen zerrenda egiteko: kazetariak edo idazleak kenduko dizkio, publizitatea, merkatu-kuota, besteak beste. Eta halaxe gertatu zen de facto. Eta, gainera, abertzale edo euskaltzale askoren kontzientzia lasaitu egin bide zuen.
2~12. 1937KO EGUNAREN URTEURRENA. EGUNKARIAREN ALDARRIA. EUSKAL KAZETARITZAN. (1976-1986) ZERTZELADAK. JOAN MARI TORREALDAI
45
NORMALIZAZIOA Normalizazioa da bigaren aldarria. Normalizazioa, (hobe: normalizaziorik ezak), zerikusi zuzena du zentsurarekin. Ez da kausa bakarra, baina bai esanguratsua eta nire ustez eraginkorrena. Euskal kazetaritzan urte hauetan egiten diren planteamenduek iragana guztiz gainditu nahi dute hainbat alorretan. Honela laburbil ditzakegu: -gaien tratamendu mugatuaren baimen baldintzatzailea gaindituz Informazio orokorrekoa izatea. Parentsi artean izan, zentsura aparatoaren erruz euskal kazetarik ez zegoela informazio orokorrekorik: politikan edo arazo sozialetan sartzeko bakar batek ere ez zuen baimenik. Bai erlijioan, folklorean, â&#x20AC;&#x153;kulturanâ&#x20AC;? komatxoen artean, edo nekazaritzan, adibidez.
NORMALIZAZIOA DA BIGAREN ALDARRIA. NORMALIZAZIOA, (HOBE: NORMALIZAZIORIK EZAK), ZERIKUSI ZUZENA DU ZENTSURAREKIN. EZ DA KAUSA BAKARRA, BAINA BAI ESANGURATSUA ETA NIRE USTEZ ERAGINKORRENA
-amateurismoa gaindituz profesionaltasuna. Profesional edo liberatuak gutxi batzuk ziren. Anaitasunak eta Goiz Argik osoki bat ere ez, Argiak hiru, oker ez banago. Etorkizunak eskatzen zuen baldintza minimoa profesionaltasuna zen, dedikazio osoko jendea, eta kazetaria. -ordena erlijiosoen babesa gaindituz jabego propioa eta egitura autonomoaren jabe egitea. Ia salbuespenik gabe kazeta guztiek atzean ordena erlijiosoren bat dute, horrela bakarrik baitzen posible
46
baimena lortzea frankismoan, Konkordatoari esker. -euskararen erabilera literarioari eranstea erabilera periodistikoaren lanketa. Literarioa, edo erlijiosoa, edo ideologikoa, berdin dio, hori izan da euskararen tradizioa, eta ez kazetaritzaren alorrekoa. Eta izan duena ere ez dugu ezagutu, ez Iparraldekoa, ez Hegoaldekoa, gerraren eta mugaren etenen erruz. Normalizazioaren proposamenak hori guztiori zuen atzean.
ASTEKARIEN ORDUA -1992 arte, urrutiko erreferentzia da egunkaria. -ahobatez onartzen da astekarien garaia dela, eta nahikoa lan dugula astekari on bat egiteko ere. Nahikoa testigantza: 24 orduak euskarazen, 1976 + Jakinen zenbaki monografikoan, 1982 + Anaitasuna eta Zeruko Argia aldizkarietan. Bi hitz, egoera petral honen atzetik zentsura dagoela azaltzeko.
ZENTSURA -Sarri edo beti testuaren gain Administrazioak egin ohi zuen kontrola da zentsura. Baina ez da hori bakarrik. Ez da txantxetakoa edo arbuiatzeko zentsuraren kontrol tematikoa. Hilabete gutxi lehentxeago jasan zuen Anaitasunak eduki zentsura, Txiki eta Otaegiren kasua dela eta. Bagoaz izenarekin idatzi genuen editoriala, eta ordezkatu egin behar izan genuen Iraun izeneko batekin. Zorte handiz ez genuen isunik izan, Luis Martinez Garnica jauna delegatu bezala sartu zen egun berean negoziatu bait genuen. Zentsuraren markak, testu zentsuratuetan arkatzaren markak jarraitzea ez da erraza baina bai egingarria. Askoz zailagoa da autozentsuraren ondorioak atzematea, zina, edota egitasmo eta saio frustratuen berri izatea. Zera esan nahi dut: zentsura enpresarialaren kalteak izkutuan
3~12. 1937KO EGUNAREN URTEURRENA. EGUNKARIAREN ALDARRIA. EUSKAL KAZETARITZAN. (1976-1986) ZERTZELADAK. JOAN MARI TORREALDAI
gelditu dira gehienetan. Frankismoan ez dago enpresa askatasunik. Enpresa editorial bat abiatzeko unean, MITen baimena eskatu behar da. Eta baimena lortu ahal izateko, bi dokumentu mota aurkeztu behar dira: batetik, eskatzaileen fitxak; eta bestetik, argitalpenaren ideologia eta objetua, zehatz eta mehatz. Zertan esanik ez da agintearen gogoko ez ziren pertsonak tarteko direnean, jai duela proiektuaren onarpenak. Eta berdin proiektuaren pentsamendua progresista edo abertzale edo euskaltzalea bada. Proposatzaileak bere benetako asmoa mozorrotzea ekar dezake honek, gezurra esanik proposatzaileen izenetan edo/ eta proiektuaren asmoetan. Lortzekotan horrela lor zitekeen baimena, baina arazoak hurrengo egunean hasten ziren, mugak gainditzearekin batera: deklaratutakoaren bat ez bazetorren, zasta!. Beraz, tranpa saduzearraren definizio perfektua da. Ez da kasualitatea euskarazko aldizkari bat bakarra ez izatea informazio orokorreko, edozein gai tratatzeko eskubidearen jabe. Informazioa, informazio orokorra alegia, Estatuak beretzat gordea zuen. Euskal aldizkariek (eta irratiek berdin, kasurako, Herri Irratiak) mugatua zuten gaia: izan zitekeen literatura, izan zitekeen folklorea edo herri kultura, izan zitekeen erlijioa, edo informazio lokala. Sekula ez informazio orokorra. Zentsurak bazuen bere hizkuntza politika ere: euskara ez zen hizkuntza osoa, normalizatua, baizik eta bigarren mailakoa, funtzio sekundarioetarakoa. Baserriaren mundukoa, bertsolarientzat balekoa, kristau dotrinarako erabilgarri. Baina sekula ez politikarako, filosofiarako, goi mailako kulturarako. Zentsurarentzat euskara ez da hizkuntza kultua. Laburtuz, 1976ko deiadarrak hori guzti hori du bere barruan. Eta berriz diot, saio praktikoa ere egin zen, newsmazine formatua hartuz, modakoa, â&#x20AC;&#x153;normalaâ&#x20AC;? komatzoen artean, modernoa, homologagarria (kontzeptu inportantea hau ere urte luzetan, gero kritikatua).
EUSKAL PRENTSA KINKA LARRIAN Asmoak eta ahaleginak tarteko izanik ere, ez zen lortu minorizazio egoera gainditzea. Prentsa elebiduna plazaratuta gero, okertu egin zela ere esan daiteke. 80ko hamarkadaren hasieran krisia da nagusi bai Zeruko Argian eta bai Anaitasunan. Goiz Argi ordurako bi eleko izatera pasea zen. Desafio nagusia bizirautea da urte hauetan.
EZ DA KASUALITATEA EUSKARAZKO ALDIZKARI BAT BAKARRA EZ IZATEA INFORMAZIO OROKORREKO, EDOZEIN GAI TRATATZEKO ESKUBIDEAREN JABE. INFORMAZIOA, INFORMAZIO OROKORRA ALEGIA, ESTATUAK BERETZAT GORDEA ZUEN
Zeruko Argia 1980an izenez eta jabegoz aldatu egiten da: kaputxinoen eskuetatik Zeruko Argia kooperatiba izatera igarotzen da: lan talde berria eta autonomoa da. Argiari Zeruko erori zaio. Baina jabego aldaketak karga ekonomikoak ditu, eta hauei aurre egiteko gorriak ikusi behar izan ditu ekipo berriak. Anaitasunak 1976 urtean abiatu zuen independentziaren bidea. Baina prozesua ez zen burutu. Frantziskotarren hirugarren ordenakoen esku zegoen Madrilen. Lortu zen haiek jabegoa saltzea, edo hobe saltzeko prestutasuna. Iker taldea zen erostekoa, tratuan ados jarrita baitzeuden. Baina Iker ekonomikoki krisian sartu bide zen, EHAS zela eta ez zela. Kontua da operazioa itxi gabe gelditu zela. Jabego aldetik linboan gelditu zen. Gainbehera librean, hobeto esan. Egoerari aurre egiteko, elkar hartuta aritu ziren Zeruko Argia eta
4~12. 1937KO EGUNAREN URTEURRENA. EGUNKARIAREN ALDARRIA. EUSKAL KAZETARITZAN. (1976-1986) ZERTZELADAK. JOAN MARI TORREALDAI
47
Anaitasuna. 1980ko udazkenean elkarrekin egin zuten deialdi bat, “egoeraz eta etorkizunaz guztiz kezkaturik”. Eta biek, eta gainera Jakin eta Saski Naskik, kanpaina bat egin zuten, harpidetzak eta dirua erdietsi nahita. Prentsa euskaraz izenpean eta lelo indartsu honekin: Geu gara euskal prentsa. Hemen ere euskal prentsaren esklusibotasuna euskarazkoentzat esijitzen da. Baina ez zituen konbentzitu ez euskaltzaleak, ez abertzaleak. Porrot egin zuen kanpainak. Prestigioa, gaurkotasuna, eragin politikoa, abertzaleen tiradizioa, idazleen tentazioa, publizitatea... erdarazkoetara emigratu dute jada.
HURRENGO URTEAN, 1977AN, PLAZARATZEN DIRA DEIA ETA EGIN EGUNKARIAK, EGUNKARI ELEBIDUNAK. EUSKARAREN TRATAMENDUA BI MODUTAN, BI MODU DESBERDINETAN, EGITEN DUTE
2. K AZETARITZA ELEBIDUNA Stricto sensu erdal kazetaritza edo sasielebiduna esan beharko genuke, euskarari eman zaion toki txikia eta degresiboa kontuan izanda, baina tira. Eskuzabal izanik, prentsa elebidunaz hitz egin dezagun. 1976an abiatu zen berrikuntza, goiztiarrenak astekariak zirelarik: Punto y Hora, Garaia, Berriak. Eta Hauzalan, Sorka, eta geroago Ere, etab. Salbuespenak salbuespen (PyH da bizialdi luzeenekoa, 1990 arte), iraupen gutxikoak izan dira: Garaia eta Berriak urte beterik ere ez. Bizialdi laburra, eta politikara lerratua, eta euskararen tratamendu eskasa, horra hiru ezaugarri.
48
Siadecok egin estudioan elebitasun desorekatua azpimarratzen du: “han concedido muy poco espacio al euskera. Para ser bilingües su comportamiento no llega al mínimo (...) En la mayoría de sus números no han llegado al 10%”. Hurrengo urtean, 1977an, plazaratzen dira Deia eta Egin egunkariak, egunkari elebidunak. Euskararen tratamendua bi modutan, bi modu desberdinetan, egiten dute. Laburbilduta esan dezagun, Deiak egunkaria egunkariaren barruan planteatzen duela, euskarazkoa erdarazkoaren baitan. Eta Eginek, euskarari eskaini nahi dion % 25 hori sekzioetan barrena barreiaturik. Izan ere, aurretik ere ikusia eta ikasia genuen, euskararen joera, berezkoa bailitzan, (idazleen eta irakurleen aldetik) euskaraz euskal kontuak erabiltzekoa dela. Inportantea zen, zalantzarik gabe, kasu batean eta bestean, gaien tratamendua zabaltzea eta autonomo bihurtzea. Baina ez zen hori gertatu.
EUSKARARE PRESENTZIA EGUNKARIETAN: HIRU EREDU Urteak aurrera joan ahala, gainerako egunkariek ere euskarari leku egin diote eta euskararen presentziari formula desberdinak eskaini dizkiote, bakoitzak berea. Hiru eredutan-edo bana genitzake saiook: 1. euskarazko egunkaria egunkariaren barruan: Deia (lehen aldian, euskal atalean 12 bat lagun Martin Ugalderen gidaritzapean, gero Amatiñorekin) + La Voz de Euskadi-ko Orria. 2. separata zein gehigarria (sailtxo autonomoa, baina ez periodistikoa, kulturala baizik): El Correo-ren El Correo escolar – asterokoa + El Diario Vasco-ren Zabalik (19861992, 12 orrialdeko gehigarria) + (Eginen A ze astelehena eta Egunon) + Navarra Hoy-ren Nafarroa Gaur gehigarria (8 orrialde) 3. kazetaritza integratua (sailez saileko erabilera): Egin.
5~12. 1937KO EGUNAREN URTEURRENA. EGUNKARIAREN ALDARRIA. EUSKAL KAZETARITZAN. (1976-1986) ZERTZELADAK. JOAN MARI TORREALDAI
Galdera da, gure oraingo ikuspegia kontuan hartuta noski, hauetako zeinek edo zeintzuk eman dioten bide egunkariari, eta baiezkoan zein neurritan.
3. E GUNKARI PROIEKTUAK 1976 - ERRIA “Aritz” deitu Elkarte bat sortu zen, Manu Oñatibia buru eta Joxe Murua buruorde zirela “Erria” izeneko egunkari bat argitaratzeko. Zuzendari izateko Santiago Aizarna zuten aukeratua. Euskerazaleaka elkartea eta Goiz Argi aldizkaria zeuden atzean. Aritzen idazkariaren prentsa ohar baten bidez izan genuen, zurrumurruen gainetik, berri zehatzagorik 1976ko ekainean: “Erria egunorokoa gure izkuntzan”: “guk ere, egunoro, orduoro ari bearra dugu gertatuak eta gertatzekoak euskeraz jaso ta zabaltzen. Bear orren lagungarri datorkigu ORAIN aspalditik galerazia genduan aukera, eta Euskeraz egindako EGUNOROKO bat argitara eman dezakegu laister.(...). Zenbait eragozpen gainditu ditugu ARITZ sortu genduanok. Emandako pausoak, ala ere, gure Erriak berak ebaki bear duan bidearen atari besterik ez dira. Baiña gero oberik izango den amets antzuan, ORAIN eta EMEN eskeintzen zaigun aukerari muzin egitea, GAUR egin daitekean Euskerazko egunoroko bakarari muzin egitea da. GAUR, beraz, guztion artean egin dezagun gaurkoz egin dezakegun euskal egunkaria: “Erria”, amasei orrialdeak Euskeraz lituzkeena” . Jesus Mari Zalakaini zor diogu informazio gehiago. Honela azaldu zion Manu Oñatibiak Erria egitasmoa: “Guk beti euskara izan degu elburu. Euskera, euskera eta euskera. Eta ikusten gendun emengo mezubide guztietan, bai izparringietan, bai irratietan bai alde guztietan, erdara besterik etzala. Eta jendeari euskera
irakasteko eta euskerak duan sena barruan sartuarazteko biderik egokiena izparringi bat zala. Eta bildu egiten ginen halaxe, askotan, badakizu Euskerazaleak eta beste, artian Euskerazaintza sortu gabe zegoen eta. Bildu ginen behin Donostian, Joxe Luis Iriarte, Joxe Murua, nere anaia Jon, gero zuzendari izateko aukeratua izan zen Santi Aizarna eta ni(...). Guk hemen genittun gure lagunak eta gure adiskideak zehaztu eta ikusi gendun gu ez ginela naiko. Ondoren Bizkaiko Euskerazaleetara jo gendun. Hara joan ta oso lagun onak genittun batez ere Iñaki Zubiri ta Agustin Zubikarai ta... Bildu ta esan
“GUK HEMEN GENITTUN GURE LAGUNAK ETA GURE ADISKIDEAK ZEHAZTU ETA IKUSI GENDUN GU EZ GINELA NAIKO”
ziguten, hara hau gure ustez diru aldetikan arazo oso larria da ta guk hemen Blboko dirudun jendea bilduko dugu; zuek ona etorri zaitezte, ta halaxe, Euskarazalenean bildu ginen. Batzuk ezagutzen nittun, Xabin Zubiri esate baterako; besteak ez dittut gogoan. Joxe Luix Iriarte eta biok joan ginen, gure asmoa zer zen adierazteko. Joxe Luixek azaldu zuan arazoa. Nik begiratzen nittun ta “bai, bai, oso ondo, oso ondo” esaten zuten baina argi eta garbi ikusten zuten garai artan euskera hutsez egindako egunkari bat eziña zala. Argi ta garbi ikusi nuan nik handik dirulaguntzarik ez genula izango. Beak egunkari baten bearra, ta eusk era kutsuko ta euskal sena duan egunkari baten bearra ikusten zuten. Eta haiek berak andik oso denbora gutxira ‘Deia’ atea zuten. Ori ikusita, guk soziedadea sortuta gendun, Aritz izenekoa, Consejo de Administración
6~12. 1937KO EGUNAREN URTEURRENA. EGUNKARIAREN ALDARRIA. EUSKAL KAZETARITZAN. (1976-1986) ZERTZELADAK. JOAN MARI TORREALDAI
49
ta dena sortu zan, eskriturak eta denak eginak, pentsatu gendun, “guk orain zer egin bear degu’ ta olaxe jendeak atzera egin zun”. Euskal kazetaritzako jendeak ez zuen begi onez ikusi Erria egitasmoa. Egia esan, zurrumurru ugari eta informazio fidagarri gutxi genuen, baina gerora ikusi denez egin zitzaizkion kritikak artezak izan ziren: projektu periodistikoari buruz, kazetari taldeari buruz, ekonomiari buruz, hizkuntzaren kalitateari buruz.
“Euskal telebistara eta irratira zuzendu ditu Eusko Jaurlaritzak ahalegin guztiak, jarraitzen zuen, hizkuntza batentzat eraginik handieneko komunikabideak direlako. Baina lan hori osatzeko euskarazko egunkari bat behar da. Askoz ere diru gehiago gastatu gabe egin diteke, gainera”.
1983an edo bai Iparragirre enpresak eta bai Orain enpresak euskarazko egunkaria egitasmoak landu omen zituzten, proiektu bana batek Deiarekin egiteko eta besteak Eginekin. Orainen proiektua 12 orrialdekoa zen, 18 langiletakoa. Iparragirrerenak, aldiz, 24 orrialde izango zituen eta 40 langile. Biek tirada berdina zuketen, 10.000 ale.
Prentsa elebidunaren porrota: “Berri bat sortzea baino lehengoak euskalduntzea ez al da bide hobea?, galdatuko du norbaitek. Iritzi horretakoa nintzen ni ere, baina ezinezkoa dela erakutsi dit bizitzak. Gero eta leku gutxiagorekin geratzen da euskara. Eta leku pittin hori ere gehiegizkoa gertatzen zaio egunero bete beharra duen kazetariari, gai, berri eta gertaerarik garrantzizkoenak erdarak harrapatzen bait dizkio. Egunkari barruan orrialde batzuk euskaraz emanaz ere ez da arazo hori konpontzen, soluzio horren aldekoa eta gurasokidea izan banaiz ere”.
Berri dokumentaturik ez omen dago eskura. Oso gutxi dakigu Iparragirreren proiektuak, ia deus ez, eta gehixeago Orainekoaz. Ez dakit, bestalde, zein garapen maila izan zuten.
Atxagak funtsean proposatzen duena, zera da, Egin, Deia, Diario Vasco eta La Voz de Euskadin argitara ematen diren orrien ordez, egunkari osatu bat egitea.
1983 - I PARRAGIRRE ETA ORAIN
4. E GUNKARIAREN ALDARRIKAPENAK ETA EZTABAIDAK 1982- M IKEL ATXAGA, AITZINDARI Mikel Atxaga izan da egunkariaren gaia modu sistematikoan plazara atera duen lehena, euskalgintzak astekariak hobesten zituen aldi berean. Lehen artikulua hauxe da: “Euskarazko egunkari bat kaleratzeko modua”, Deia, 1982-11-28. Abiapuntuko bi oinarri zituen Atxagak: bat, telebista eta irrati ostean egunkariaren ordua zela, alegia; eta bestetik, prentsa elebidunean egindako saioen porrotaren ondoren, proiektu autonomoa behar duela egunkariak:
50
“EITB osatzeko Euskarazko egunkari bat kaleratzeko ordua da”,
Proposamenak ez zuen aurrerabiderik izan. Utopikotzat eta bideraezintzat hartua izan omen zen, dio Atxagak berak 1984ko otsailean. Gaia landuz jarraitu zuen Mikel Atxagak, hala ere, 1983ko udazken -neguan eta 1984ko hasieran. Dozena erdi bat artikulu bai. Hauetan, ordea, ez du bere ikuspegia sistematikoki lantzen. Eztabaida giroan ematen ditu iritziak.
1983- A RGIA, SEKTOREAREN ALDE Argiak, aldiz, bestelako ikusmoldea zuen. Euskal prentsak duen arazo nagusia konpontzeko modua ez da egunkaria. Erakundeek euskal prentsa bere osotasunean hartu behar dute, eta herri iniziatiba babestu. Egunkaria bere bakardadean planteatzea, “fuite en avant” izan daiteke.
7~12. 1937KO EGUNAREN URTEURRENA. EGUNKARIAREN ALDARRIA. EUSKAL KAZETARITZAN. (1976-1986) ZERTZELADAK. JOAN MARI TORREALDAI
Mesfidantza handiz ikusten du Argiak Atxagaren proposamena, Argiak berak duen egoera propioa eta sektorearena oro har kontuan hartuta: -”hainbat urtez Anaitasunak bere hiltzoritik eta ARGIAk bere asteroko presentziaz euskal prentsaren izateko eskubidea erreibindikatzen pasa ondoren oihartzun faltak etsiturik gintuenean hara non aurten, bazter guztiak astintzen eta buruz gora ipintzen hasi bait da egunkariaren asunto horrekin”. (1983.10.02) -”bide bakar hori aldarrikatzen duten ia guziak frustraziotik datoz, hau da, euskara prentsan sortzeko nolabaiteko saioa egin ondoren ustel irten diren horietako batetatik. Hala nola, egunkari eta aldizkari diglosikoetatik. Egia da guztiok sufritu dugula egunkari eta aldizkari diglosikoetan euskarari emandako tratamenduak sortutako frustrazio hori, baina guztiok dakigu frustrazioa ez dela abiapunturik onena edozein korapilori irtenbide jator bat topatzeko orduan”. (1983.10.09) 1983ko udazkenean lau editorialetan landu zuen bere ikuspegia Argiak. Bi pasarte hauetan laburbildu daiteke ikuspegi hau, gureari dagokionez: - “Euskal prentsa osoa babestu behar da: Ez da aski egunkari baten projektuarekin aurrera jotzea; gure abururako egunkari hori aurrera ateratzen ematen diren bitarteko berdinak eskeini behar zaizkie martxan dauden edo eginkizun leudeken beste medio edo prentsabide guztiei”. (1983.09.25) - “ Egunkariak ezin du berak bakarrik euskal prentsaren normalizazioa lortu: Euskal prentsaren errealitatea, iragana eta esperantza, egunkari bakar batetara mugatzea, desbideraketa arriskutsuenetako bat dela deritzogu”. (1983-10-9)
5. E USKO JAURLARITZAREN ESKUHARTZEAK ESTATUTUA Eusko Jaurlaritzak Gernikako Estatutuari esker badu eskubiderik telebista, irrati eta prentsa propioa sortu eta garatzeko.
EUSKO JAURLARITZAK GERNIKAKO ESTATUTUARI ESKER BADU ESKUBIDERIK TELEBISTA, IRRATI ETA PRENTSA PROPIOA SORTU ETA GARATZEKO
19. artikulua 1.- Euskal Herriari dagokio giza kominikabideei dagozkienetan Estatuko oinarrizko arauen legeria aurrera eramatea, Konstituzioaren 20. artikuluan agintzen dena beti ere errespetatuko delarik. (...) 3.- Artikulu honetako lehen parrafoan esaten den bezala, Euskal Herriak erregula, sor eta atxiki ditzake bere telebista, irrati eta prentsa propioa, eta, oro har, bere helburuak lortzeko behar dituen giza komunikabide guztiak.
EUSKO JAURLARITZAREN KOMUNIKAZIO POLITIKA Eusko Jaurlaritzak berariaz EITB landu du, hau da, telebista publikoa eta irrati publikoak. Gainerako komunikabideak, garai hartan telebistarik ez baina bai irratiak eta idatzizkoak
8~12. 1937KO EGUNAREN URTEURRENA. EGUNKARIAREN ALDARRIA. EUSKAL KAZETARITZAN. (1976-1986) ZERTZELADAK. JOAN MARI TORREALDAI
51
euskararen normalizazioaren ikuspegi soiletik lagundu zituen. Egunkariari buruz, kasurako, ez dut ezagutzen egitasmo landurik. Gaia plazaratu zenean ere gorabeheratsua izan da jarrera, noiz pribatuaren alde, noiz publikoaren alde, noiz partekatuaren alde edo instituzionalaren alde.
GAIA PLAZARATU ZENEAN ERE GORABEHERATSUA IZAN DA JARRERA, NOIZ PRIBATUAREN ALDE, NOIZ PUBLIKOAREN ALDE, NOIZ PARTEKATUAREN ALDE EDO INSTITUZIONALAREN ALDE
Bi ekimen ekarriko ditut hona, albiste agentzia eta Eguna eta Hemen aldizkari-egunkariak:
ALBISTE AGENTZIA Albiste agentziaren gaia behin eta berriz agertu da urte hauetan. Defendatzailerik sutsuena, Euskara Zerbitzuaren Arduraduna (19821985) zelarik eta gero ere Martin Ugalde izan da: aurrena albiste agentzia eta gero egunkaria. Behin eta berriz errepikatu ohi zuen, inoiz edo behin kazetari eskola tartekatuz. Hori ote zen Eusko Jaurlaritzaren tesia? Ez da gauza segurua. Martinek beti esan ohi zuen bera iritzi pertsonalean mintzo zela. Hona Martin Ugalderen esaldietako batzuk: “hasi behar dugu pentsatzen egunkariarekin batera edo aurretik, euskal ajentzi bat behar dugula.(...) Ajentzi honetarako aski litzateke 10-12 itzultzaile on, eta hauek izango ziren, azken finean, euskaraz idatzitakoa mantenduko luketenak”. (1984) Gure herrian euskal ajentzia bat sortzen ez den bitartean oso
52
mugaturik geratzen dira euskarazko komunikabideak. Euskal egunkaria? Noski. Baina euskal agentzia behar dugu lehendabizi”. (1985) Ez du ematen Eusko Jaurlaritzak albiste agentzia abian jartzeko gogo bizirik izan duenik. Iniziatiba ez zen berea izan, Martin Ugaldek makina bat aldiz proposatu arren. Eusko Legebiltzarrean Euskadiko Ezkerrak egin zuen proposamena 1985ean. Eta Gobernuak aurrekontuetatik 20 milioi pezeta gorde zituen. Baina Legebiltzarraren konpromisoa edo agindua ez zuen berehalakoan bete, Luis Bandres Kultura Sailburuak esan zuen uste baino zailagoa zela erabakitzea, bost edo sei proiekturen artean aukera egitea. Kontua da indarrean jarri, ez dela jarriko 1987ko abendura arte, beraz Eguna eta Hemen atera eta gero. Eta orduan ere ez da albiste-ajentzia izango Vasco Press ajentziarekin egindako kontratuaren bidez itzulpen-zerbitzu bat besterik. Ez du ematen, bestalde, erabiltzaile asko izan duenik. 1992an, bost urteren buruan, berritu gabe bertan behera uzten da zerbitzu akordioa, berritu gabe, eta kitto.
EGUNA ETA HEMEN Formula bitxia da astean behingo egunkariaren hau. Nola deitu? Astekari-egunkari? Ontzat emango nuke Zalakainenek bere doktorego tesian darabilena: astegunkaria. -Eusko Jaurlaritzak 1986ko uztailaren 22ko aginduaren bidez finkatu zituen diru-laguntzak. Bertan esku hartzeko hiru baldintza jarri zituen: “beharrezko lege-nortasunez horniturik” egotea, “behar den azpiegitura” izatea eta “Ekonomia eta Herriogasun Saileko 1986.eko otsaileko 28ko agindu bere osotasunean” betetzea. -Eta gero baldintza teknikoak: sei erredaktore izatea, ohiko egunkariaren atalak oro izatea, goizeko egunkaria izatea, 32 orrialdekoa eta
9~12. 1937KO EGUNAREN URTEURRENA. EGUNKARIAREN ALDARRIA. EUSKAL KAZETARITZAN. (1976-1986) ZERTZELADAK. JOAN MARI TORREALDAI
horietatik % 75 aktualitate-informazioz osatzea, Euskal Herriko lurralde guztietan banatzea eta gutxienez 10.000 ale argitaratzea. -Polemika iturri izan ziren presa eta datak: susmagarri egin ziren baldintza tenporalak: uztailaren 22an egin zen deialdia, projektua prestatu eta aurkeztu abuztuaren 15erako egin behar zen, eta egitasmoa abian jarri irailak baterako. Dena opor garaian. -Jarritako baldintzen arabera zera uler daiteke, enpresa periodistiko jada bazirenentzat prestatua zegoela deialdia. (Egunkari elebidunen esperientziatik harago doa planteamendu hau, baina ez nahikoa nire iritzian. Ematen duenez, erdarazko egunkaria atera ohi duten enpresa periodistikoen azpiegitura baliaturik planteatzen du Eusko Jaurlaritzak balizko euskarazko egunkaria, bide honetatik jotzekotan behintzat. Eta ez enpresarialki autonomo. Horixe salatu nuen 1986an Jakinen (Ohar laburrak euskal prentsa berria dela eta), Euskaldunon Egunkaria usaitu ere egiten ez nuen garaian). -Iparragirre eta Orain enpresak aurkeztu zuten projektu bana. Argia ere aurkeztu omen zen deialdira, baina lehiatik kanpo utzi omen zuten “projektuek egunkari baten estrukturan integratuta egon behar dutelako”, Zumalaberi sineste aldera. Mikel Etxebarriak ukatu egiten dio Jesus Mari Zalakaini Argiak Administrazioari aurreproiekturik aurkeztu zionik. Iñaki Zarraoarrekin polemikan (kioskoetan Argiak ez zuela zabaldu nahi, dio honek), Joxemi Zumalabek hau dio “Gaizki eta gaizto” editorialean: “ARGIAK, uda hartako abuztuan, nire sinadurarekin Kultura eta Turismo Sailak Uztailaren 24ean argitaratutako aginduari erantzunez aurkeztu nuen proiektu idatzian azaltzen ditu bere egitasmoaren ezaugarri nagusiak. Proiektuaren bigarren puntuan, Produktoaren zehaztasun teknikoak izenburupean, honela ageri da: “...igandero goizez argitaratuko da, goizean goizetik gisa horretako gainerako egunkarien ordu berean salgai ipiniko delarik. Proiektoarekin batera
doa ere banaketak estaliko dituen salmenta-puntu guztien zerrenda”. -Formula bera ere eztabaidagai izan zen, hots, formula hau egokia eta emankorra al da Egunkaria prestatzeko edo lortzeko? Josu Legarretaren iritzian, “hartutako jokabide hau, bihar-etzi egunkari-egunkariak lortzeko lehen pauso bat baino ez da (1986.09.11)”. Luis Mari Bandresek bide esperimentaltzat jo zuen. Mikel Atxagaren ustez frogaldi bat izan da: “Eguna eta Hemen ez ziren astekari izateko sortu, egunkari eguneroko bilakatzeko frogaldi bat egitearen baizik. Hori zen nere ustez behintzat hasierako asmoa. Frogaldi hori beharrezkoa zen kazetarion trebakuntzarako eta azpiegituraren eta baliabideen erabilera egokia lortzen ikasteko, baina frogaldiak eman duen emaitza, ona gainera... egunkari bat egiteko gai garela erakutsi dugu behintzat (1987, Argia urtekaria)”.
IPARRAGIRRE ETA ORAIN ENPRESAK AURKEZTU ZUTEN PROJEKTU BANA. ARGIA ERE AURKEZTU OMEN ZEN DEIALDIRA, BAINA LEHIATIK KANPO UTZI OMEN ZUTEN “PROJEKTUEK EGUNKARI BATEN ESTRUKTURAN INTEGRATUTA EGON BEHAR DUTELAKO”, ZUMALABERI SINESTE ALDERA
Joxemi Zumalabek besterik uste du: “Ez egunkari ez asteroko, astean behingo egunkari izate horrek mugatzen dizkie sustraietatik beren posibilitateak –beren borondatearen aurka seguruenik- eta eduki zezaketen emaitza ezinezkoa zaielarik esfortzu hori egin ondoren”. (1987, Argia urtekaria)
10~12. 1937KO EGUNAREN URTEURRENA. EGUNKARIAREN ALDARRIA. EUSKAL KAZETARITZAN. (1976-1986) ZERTZELADAK. JOAN MARI TORREALDAI
53
Iritziak iritzi, badira abi pisu espezifikoa dutenak, bi zuzendarienak. Joxean Agirre, Hemenen zuzendariarena ez da azken ordukoa, bi urteko eskarmentuaren buruan egina baita, baina nago 5 urteren buruan ere bere iritzia ez zatekeela desberdin. Kontua da biek ala biek balorazio edo balantze arras diferentea egiten dutela:
EGUNA-K BERAK AZKEN PORTADAN: “EGUNAREN AZKEN ALEA DA GAURKO HAU. EUSKO JAURLARITZAREN DIRU-LAGUNTZAK SORTARAZI ZUEN ETA BERE LAGUNTZARIK EZAK BUKARAZTEN DU”
JOXEAN AGIRRE, HEMEN-EN ZUZENDARIA: kitu
“Ez dugu gizartean lekurik aur-
Egin dugun lana ukatzen ez badugu ere ez gara harro sentitzen eta erronkarik gabe, pittin bat frustraturik segituko dugu, itsusi jaio zirenen patua erremediatzen. (...). (Bi urte pasatu dira), eta ez dugu gizartean lekurik aurkitu. Ez dugu horretarako meriturik ere egin. Ez dugu esklusiba merkeenik ere kaleratu, ez dugu gure inguruan, txarrerako edo onerako, esamesik sortu. Ez dugu, besterik ez bada ere, eskandalu liparrik eragin. Eta koño!, laugarren boterea dela presumituz dabilen erakunde bilakatzeko, isil samarrik gabiltzala aitortu behar!”.
AMATIÑO, EGUNA-REN ZUZENDARIA: “Merezigarria ezezik derrigorrezko formula” “Hemen”ek zein “Egunak”k heuren apaltasunean, zenbaitek uste
54
baino eskaintza oparoagoak egin dituzte euskara eta euskal prentsa normaltzeko bidean. Batetik, beste ezein aldizkarik ez bezala, kioskoan erosi behar izaten dira, astez aste, eta ez etxean postaz edo harpidetzaz. Hau, besterik gabe, nolabaiteko iraultza da euskal kazetaritza munduan, bai ohitura-aldaketa dakarrelako, bai erosle jakineko irakurle segurua bihurtzen duelako eta baita, guzti honek, euskal prentsaren gizarte-presentzia zuzpertzen duelako ere. Bestetik, eta ondorioz, kioskora joan beharrak, eta erosle-irakurle bikotearen arteko binomio zuzenak eta aipatutako gizarte-presentzia horrek noizbaiteko egunkariaren bidea urratu eta erraztu dute. Auskalo laster euskal egunkaririk ote den ala ez; auskalo egunkariaren sorrerak bi izpirringi hauek itxiaraziko ote dituen ala ez; baina horrela balitz ere, nik uste dut transizio formula hau, merezigarria ezezik derrigorrezkoa izan dela”.
GAURKO TALAIATIK BEGIRATUTA Trantsiziotzat hartu ala ez, nire iritzian egunkariaren bidean ez du ematen erro handirik kazetaritzaren lurrean itsatsi zutenik. Diru-laguntzei esker jarri ziren abian eta diru-laguntzak desagertzean beraiek ere halaxe desagertu ziren, bat-batean 1990eko irailean. Ez¡n argiago dio Eguna-k berak azken portadan: “EGUNAren azken alea da gaurko hau. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak sortarazi zuen eta bere laguntzarik ezak bukarazten du”. Trantsizioko formula bat da, bai, esperimentala, frogaldi bat. Eta ekarpenik bai? Bi puntu kontuan hartuta baloratuko nuke, oraingo perspektibatik: Bat, positiboa: gainditu du elebitasunaren formula eta honen porrotari darion frustrazioa: ez dira
11~12. 1937KO EGUNAREN URTEURRENA. EGUNKARIAREN ALDARRIA. EUSKAL KAZETARITZAN. (1976-1986) ZERTZELADAK. JOAN MARI TORREALDAI
nahasian ematen euskara eta erdara, baizik eta euskarazko egunkari batek eman beharko lukeen moduan, modu autonomoan. Bi, erdibidekoa: ez da planteatu enpresa autonomia, justu kontrakoa baizik. Proiektu honek ez bezala Euskaldunon Egunkariak bere 11 puntuetako batean conditio sine qua non ematen du enpresa independentzia. Alegia, euskarazko eta erdarazko egunkariak enpresa berekoak ez izatea, ez izatea elkarren lehiakide enpresa berean, bai merkatuan. Uste baita kasu horretan, periodiku berean euskara eta erdara ematean gertatzen den gauza bera gerta daitekeela, hau da, erdara lehenetsiko duela enpresak euskarazkoaren kaltetan. Dena den, Eguna eta Hemen astekari-egunkarien saio honetan ikusiko nuke aldi baten bukaera, kazetaritza elebidunaren ustezko arrakastaz eta Egunkariaren balizko etorreraz diharduena. 1988an Argiak ematen duen urratsarekin, hobe, erabakiarekin, nago Egunkari erreal bati heltzen zaiola, Euskaldunon Egunkaria izango denari.
ARGIAREN HORDAGOA 1988an Argiak egunkaria egitea erabakitzen du. Eta hitza bete bi urte geroago. Atzeak erakusten du aurreak nola dantzatu. Euskaldunon Egunkaria sortzeko lehen urrats erabakiorra 1988ko hauxe da.
diegu horri erantzuteko. Alde horretatik ikusten dugu Euskal Herrian ez dagoela beste talderik euskal prentsan kapazidade nahikoarekin hori egin ahal izateko geu izan ezik”. Taldea bakarrik ez, taldeaz gainera azpiegitura badu Argiak: “Gaur egun azpiegitura hau daukagula, egin dezakegu egunkaria, plazu nahiko hurbil batean”. (1988.11.11). Alegia, Antza fotokonposaketa, Gráficas Tamayo inprimaketa, Apika informatika-etxea, horra Argiaren azpiegitura, Euskaldunon Egunkariari bizpahiru urtez azpiegitura emango diona. Argiaren beraren eta euskal prentsaren “egoeraz eta etorkizunaz guztiz kezkaturik” egotetik urte gutxitan egunkaria egiteko gaitasuna duela lau haizetara zabaltzera iritsi da Argia. Gero gerokoak.
DENA DEN, EGUNA ETA HEMEN ASTEKARI-EGUNKARIEN SAIO HONETAN IKUSIKO NUKE ALDI BATEN BUKAERA, KAZETARITZA ELEBIDUNAREN USTEZKO ARRAKASTAZ ETA EGUNKARIAREN BALIZKO ETORRERAZ DIHARDUENA
Egineko A ze astelehena atalean (portzierto Argiakoena) formulatu zen aurrenekoz: “Argiak egunkaria egingo du”, honelaxe, Argia egunaren hurrengo egunean, 1988ko azaroaren 7an. Ezin argiago azaldu zuen gaia egun batzuk beranduxeago Laura Mintegik (1988.11.10): “Guk uste dugu egin daitekeela eta egin behar dela euskarazko egunkaria. Instituzioei adierazi nahi diegu egiten bada gurekin kontatu behar dela eta ez badute egiten guk egingo dugula. Instituzioen aurrean jarriko dugu egunkari egina eta eskatuko
12~12. 1937KO EGUNAREN URTEURRENA. EGUNKARIAREN ALDARRIA. EUSKAL KAZETARITZAN. (1976-1986) ZERTZELADAK. JOAN MARI TORREALDAI
55
RUTH JUAN Mi nombre es Ruth Juan. Soy ilustradora. Barcelona es el lugar que me ha visto nacer, crecer y desarrollar mi visión de la vida. Allí creé junto a dos amigas, D.Sastre, un taller de diseño y confección de vestuario para espectáculos de circo y teatro. Más tarde, trabajé con el Taller Maravillas, donde tuve la oportunidad de involucrarme en proyectos para compañías de mayor renombre. Desde 2009 vivo en Bilbao, donde decidí formalizar mi apuesta por aquello que siempre había sentido como mi verdadera pasión; la ilustración. Realicé un Ciclo Formativo de Grado Superior en Ilustración. En el año 2013 fui becada un año por la Fundación Bilbao Arte. El trabajo se materializó en mi primer libro ilustrado; “Bilbao la Vieja, espacio de tolerancia”. Actualmente, emprendo diferentes proyectos como ilustradora freelance y soy la creadora de la marca junitamakina.es Desde Ilustración editorial a trabajos de imagen gráfica, pasando por coloristas murales, las limitaciones de mi trabajo las marca cada proyecto en el que me embarco.
Sin tĂtulo-1 1
7/5/17 15:35
Sin tĂtulo-1 1
7/5/17 15:36
Sin tĂtulo-1 1
7/5/17 15:36
EUSKAL EGUNAREN KAZETARITZAREN SORRERA (1937), ORAINAZ ETA GEROAZ EUSKALDUNON SOLASEAN KONTAKIZUNEAN: EZINA EGINA
E
GUNA egunkariari buruzko jardunaldietan hirugarren saioa gure prentsaren eta euskararen orainari eta etorkizunari begira antolatu zen. Idurre Eskisabel kazetari eta EHUko irakaslea, Jabi Onaindia Bizkaia Irratiko zuzendaria, Odile Kruzeta Euskadi Irratiko zuzendaria eta Iñaki Mendizabal kazetaria jardun ziren, Urtzi Urrutikoetxea Euskal PENeko burua gidari zutela, “Hedabideen eta euskararen gaur egungo erronkak” izenburua zeukan saioan. Euskal kazetaritzak XXI. mendean daukan egoera eta aurrera begirako erronkak izan zituzten hizpide lau hizlariek. Jabi Onaindiak datu bati erreparatu zion hasteko: “aldaketaren datu argiena, iraganaz berba egiteko gizonak izan ditugula gaur goizean, eta etorkizunaz egiteko mahai parekidea dugula”. Bizkaia Irratiko
60
zuzendariak gogora ekarri zuen “euskararen normalizaziorako, indartsu eta sendo egoteko euskarazko hedabideak behar-beharrezkoak dira, informazio-eskubideagatik batetik, euskaraz bizitzeko bestetik, eta euskaraz ikasten edo alfabetatzen ari direnak trebatzen segitzeko”. Helburu horretarako, “guk euskara indartsu egotea behar dugu, eta euskarak gu ahalik sendoen behar gaitu gu”. “Ekosistema” berba erabili zuen Onaindiak: “komunikabide sendo eta askotarikoak behar ditugu, formatuz, iritziz zein edukiz, inor ez joateko beste hedabide batzuetara beste gauza batzuen bila”. “Euskara eta euskaldunak biziko bagara, hedabideak behar ditugu. Hiztun izatea komunitate baten gauzatzen da, eta hori hedabideetan gauzatzen da, komunitateko artefaktu guztiak barnebiltzen, sare
1~6. EUSKAL KAZETARITZAREN ORAINAZ ETA GEROAZ SOLASEAN. URTZI URRUTIKOETXEA
URTZI URRUTIKOETXEA KAZETARIA
sozialak ere bai” erantsi zuen Idurre Eskisabelek. Teknologiak garrantzia izan arren, Eskisabelen ustez “erabaki estrategiko eta politikoak behar dira, garen komunitatea garelako, gutxituak garelako, eta gutxitu izateak sustapen politika indartsuak behar ditu”. Esparru horretan, gogora ekarri zuen BERRIAn lan-baldintzak.
jarri zuen Euskadi Irratiko zuzendariak: “nik Mikel Aeistaran eta Ane Irazabal ikusten ditudanean pantailan, oso harro sentitzen naiz, luxua iruditzen zait horrelako kazetari bikainak izatea munduan barrena, gauzak gertatzen diren lekuan bizi izaten eta guk hori euskaraz jasotzen. Orain 30 edo 50 urte ez genukeen sinetsiko”. Alberto Barandiaranek Elizako sexu-erasoen kasuan egindako lana, Gaztea irratia (“Euskal Herrian gehien entzuten den irrati musikala da, arratsaldeko ordu batzuetan erdarazko irrati generalistak baino gehiago entzuten da), eta Argia aipatu zituen, ehun urteko bidean behin eta berriz asmatu eta “komunitate batentzat oso produktu duina egiten duelako”. Ondorioa, beraz: “produktua ona bada eta balio erantsia badu, funtzionatuko du”. Horretarako hainbat erronka aipatu zituen Kruzetak, hala nola, audientzia atomizatuen garaian nola asmatu jendearengana iristeko, ustezko doakotasunaren garaian nola bermatu informatzeko baldintzak eta datuen kontrastea. “Inork izango du hari galdera kritikorik egiteko modurik? Kazetaritza bera kolokan dago, eta kazetaritzarekin, demokraziaren esfera publikoa ere arriskuan”.
“PRODUKTUA ONA BADA ETA BALIO ERANTSIA BADU, FUNTZIONATUKO DU”
BALIO ERANTSIA Odile Kruzetak “balio erantsiaren” beharra azpimarratu zuen. “Gizarte eleanitz baten bizi gara, euskaraz, gazteleraz, frantsesez, ingelesez, bakoitzak dakiena tresna moduan darabil interesatzen zaiona jasotzeko eta ingurukoekin komunikatzeko. Balio erantsia eskaintzen duenak izango du etorkizuna”. Horren adibide zehatza
Iñaki Mendizabal hainbat esparrutan ibilitakoa da “27 urteko kazetaritza-bizitzan paraxut ibiltzea begitandu zait sarritan. Gauzak asko aldatu dira, positiboa naiz, baina bada garaia itun handi bat egiteko. Ekimen horretan dabil, administrazioaren eta hedabideen arteko itun potolo baten bila, bermea emango duena”.
2~6. EUSKAL KAZETARITZAREN ORAINAZ ETA GEROAZ SOLASEAN. URTZI URRUTIKOETXEA
61
Eskisabelek balio erantsiaren kontzeptuari heldu zion. “Islandian ere gutxi dira baina hemen gutxituak gara. Edozer eginda ere inguruko erdara indartsuen balio erantsia handia da berez. Gure zazpi urteko alabari Soy Luna telesaila gustatzen zaio, ez du balio erantsirik, baina hizkuntza horrek badu balio erantsia, kapital sinbolikoa, eta euskarari kapital sinboliko hori falta zaio, eta hori erabaki politiko oinarrizkoetatik dator”. EHUko irakasleak itunaren garrantzia ere nabarmendu zuen: “hitzarmenen garaia da. Hizkuntza-politikara, berdintasunera eta justizia sozialera begira hitzarmen handia behar dugu, ezker eskuin zein goi-behe. Hizkuntzaren biziraupenerako eta aurrera egiteko, hedabide sistema ondo barnebiltzea ezinbesteko denez, hitzarmena zutarrietako bat da”.
“HIZKUNTZAREN BIZIRAUPENERAKO ETA AURRERA EGITEKO, HEDABIDE SISTEMA ONDO BARNEBILTZEA EZINBESTEKO DENEZ, HITZARMENA ZUTARRIETAKO BAT DA”
PROFESIONAL MILITANTEAK “Itsasoa baino, tsunamia da gure lana, aldakorra baina beti tsunamia” esan zuen Iñaki Mendizabalek. “Inguratuta bizi gara, eta ahuleziak eta aukerak daude hemen, gaur kontziente gara ahuleziez, baina aukerez izan behar dugu kontziente”. Deiako Ortzadar gehigarriko arduradun izanak denborarekin lotu zuen balio erantsia: “nik ez dut ulertzen kazetaritza denborarekin lotuta izan gabe, zenbat denbora gehiago egon leku baten, pertsona batekin, argazki hobea eta testu hobea lortuko dituzu.
62
Teknologia beste, baliabideak kazetari ona izatea da. Eta nik inoiz ez dut ulertu kazetari onak erretiratzea adin batera iritsita, 60 urtekoak 20koak baino gehiago jakin beharko luke”. Idurre Eskisabelek lehenago bezala, kazetarien lan baldintza kaskarrak aipatu zituen, euskal kazetaritzan batez ere. Hala ere, Mendizabalek berretsi zuenez, “nik positiboa izan nahi dut eta aukeretan fokatu, lehenbailehen”. Hedabideak egote hutsa aukera dela nabarmendu zuen Jabi Onaindiak. “Gu prest egotea, euskararen alde eragin nahi dugula, egoera prekarioan izan arren, baina borondate handiz, hori gure indargunea da, aprobetxatu eta indartu beharrekoa, hitzarmenen bidez”. Odile Kruzetak hitzarmenaren balioa zabaldu gura izan zuen: “gizarte guztiarengana erabili beharko lirateke hitzarmenok”. Euskararekiko konpromisoa hartzea adibide batekin azaldu zuen: “Unai Rementeria Bizkaiko Diputatu Nagusia Euskadi Irratira etorri eta euskal autobideei buruzko erabaki garrantzitsua iragarri zuen. Euskara hutsean egin zituen adierazpenak baina hurrengo egunean Vocentok lehen orrian zituen. Rementeriak oso argi zeukan ze mezurekin zetorren. Hitzarmen zabal horren barruan horrelako ekimenak behar ditugu”. Urtzi Urrutikoetxea moderatzaileak gogora ekarri zuen prekarizazioa kazetaritzaren eremu zabalean dagoela, eta horren ondorioz, medio handi eta txikiak hurbilago egotea ere gertatzen dena. Eskisabelek erantzun zionez, “desabantailari abantaila ateratzeko tradizio oso bat daukagu, eta hori askotan euskarazko kazetaritzak egiten dituen produktuetan. Prekarizazioa gauza ikaragarria da sektorean, ez da orain hasi, gure garaian ere baziren horrelakoak. Gure abantaila da gatozen lekutik gatozela eta ikasi dugula beste molde batekin lanean, eta horiek izaten segitzen dugula”. EHUko irakasleak Iñigo Aranbarri idazleak berriki idatzitako artikulua izan zuen hizpide, gerra betean EGUNA ateratzea epopeia izan zen legez egun ere egunkaria egiteak bazuela epopeiatik. “Hau garai likidoa
3~6. EUSKAL KAZETARITZAREN ORAINAZ ETA GEROAZ SOLASEAN. URTZI URRUTIKOETXEA
dela diote, posmodernia eta hori guztia, denak gure zilborrari lotuta bizi garela, eta egia da likidotasunak jota gaudela, baina euskarazko medioetan dabiltzanen abantaila da likidotasun garaian ere harrizko izaten jarraitzea; hau da, talde-lanean trinkotuta egotea, nolabaiteko profesionaltasun militante bati eustea. Militantziak badakit ez daukala oso propaganda ona baina ez nuke hiztegitik erabat baztertuko”. Odile Kruzeta bat etorri zen Eskisabelekin: “Euskadi irratiak aurrera egin badu, bertako langileak militante izan direlako da. Adibide argia telefono agenda da. Duela 30 urte baino gehiago, irratia sortu zenean, euskaraz zekien edozein profesional aurkitzea ez zen bat ere erraza. Agenda komun bat ipini zen, eta kazetari guztiek uko egin zioten bere agenda pribatua izateari, eta denon onerako idatzi zituzten euren kontaktuak. Eta hala joan dira 30 urtez osatzen. Duela 4-5 urte erredakziora itzuli eta gozatu handia zen, Hamabostaldiari buruzko zerbait egin, eta han daude kontaktuak, eta bati galdetu: Hau nolako hiztuna da? tira, beste hori hobea”. Jabi Onaindiak erantsi zuen euskal kazetariak konplexu barik diharduela, “beharrean gabiltzanean ez dugu pentsatzen hizkuntza gutxitu baten, gure hizkuntzan baino, gure kazetaritza-lana egiten, edonon gaudela ere. Teknologiak ere ahalbidetzen du, gaur tresna bakarrarekin egiten dugu hori guztia. Edonon egonda kronika bidali, argazkiak, txiokatu eta abar”.
EUSKARA ETA PRESTIGIOA Urtzi Urrutikoetxeak gai berri bat jarri zuen: euskaldunaren profilaren aldaketa. Euskaldun kopuruak nabarmen egin du gora, baina horien profila oso desberdina da orain: lehen etxetik hizkuntza zekartenak ziren, orain nagusitzen ari dira etxetik erdara dutenak eta gerora eskolan euskaldunduak. “Eta horiei euskaltasunean
eusteko, hedabideen rola ezinbestekoa da. Kontua da hori nola lortzen den”. Jabi Onaindiak aitortu zuen ez dela erraza “kosta egiten zaigu jendearengana iristea, euskalduna izan arren, ez duelako hautatzen euskarazko hedabidea. Eta kontzientzia gutxi edo erdipurdi dakienarengana heltzeko zailagoa da. Jendearengana heltzeko estrategia berriak landu beharko dira, beste batzuekin batera, administrazioarekin batera, bideak aurkitu jendea geurera ekarri eta sareratzeko”.
“JENDEARENGANA HELTZEKO ESTRATEGIA BERRIAK LANDU BEHARKO DIRA, BESTE BATZUEKIN BATERA, ADMINISTRAZIOAREKIN BATERA, BIDEAK AURKITU JENDEA GEURERA EKARRI ETA SARERATZEKO”
Idurre Eskisabelek oso jator eta euskaltzale izanda ere elkarrekin erdaraz egiten duten ikasleez mintzatu zen: “hasieran axola ez balitzait bezala egoten naiz, baina iristen da une bat eta esaten diet “zergatik ez duzue euskaraz egiten?”, “bai, egin beharko genuke, baina ez zaigu irteten. Ez dago erantzun esplizitu on bat”. Nik susmatzen dut zer den: euskaraz egitea ez da “guay”, ez zaitu arrakastatsu egiten toki horretan. Horrek ingurune oso bat dauka, eta prestigiatze-sistemak asmatzea da bidea. Hor agintaritzetan, ardura politiko zein bestelakoak dituzten euskaldunek badute zeresan handia, jendaurreko jardunean euskaraz egiten, euskarazko jarduna toki funtsezkoetara eramaten”. “Idurrek prestigioaz esaten duena funtsezkoa da” erantsi zuen
4~6. EUSKAL KAZETARITZAREN ORAINAZ ETA GEROAZ SOLASEAN. URTZI URRUTIKOETXEA
63
Iñaki Mendizabalek. “Beti esan dugu: gauzak txukun egin. Denbora emateaz gain, testuingurua ezagutu behar du kazetariak, eta kazetari gehienak malabarista bihurtu dira, mila gauza egin behar, gaur hemen, bihar han, espezializazioa modaz kanpo gelditu da. Usoak hegadan eta berari be hegoa hautsi”. Horren aurrean, Eskisabelen ustez, “geroz eta gehiago jokatu beharko genuke euskara hutsezko esparruen zabalkundeaz. Beti gabiltza beldurrez, baztertzeaz, logika eta dinamika horretan asko sartzen gara. Bertsozale elkartearen adibidea hor dago, euskara hutsezko jardun batetik nola sor daitekeen irrika. Jarduna euskara hutsez egitea eta botere-guneek ardatz hori hartzea funtsezkoa da”.
“EKITALDI GARRANTZITSU GUZTIETAN BERE TANTA BOTATZEN BADU, BILBOK PRESTIGIO HORI HARTUKO DU, URRATS KUALITATIBO GARRANTZITSUA EGINGO DU”
Mendizabalek gogora ekarri zuen oraindik prentsaurreko askotan gertatzen dena: “Mahaikoek egiten ez badute, edo agurra eta kito bada euskaraz, ez dakit zein prestigio izango duen”. Goizalde Landabasoren “Korte bat, mesedez” liburua aipatu zuen, irratirako euskarazko adierazpenak lortzeko zailtasunei buruz: “kuriosoena da, beste aldean egoten garenok, gehienok euskaldunak eta alfabetatuak garela”. Jabi Onaindiak kontrapuntua jarri zuen: “bestelakoa ere aipatuko nuke, arnasguneak hor daude, euskara normaltasunez darabil jendeak, gazteek ere bai. Normalean etxekoa darabilte, komunikaziorako, sare sozialetan, euskalkian fresko-fresko,
64
eta hori ere erabili behar da, indar hori ere ez da galtzen utzi behar. Zergatik ez gazte horiek tiratu, beste jende bat euskarara ekartzeko? Ahaldundu ditzagun, indartu, sareak sortu, eta euren artean harremana sortu. Gu esaten ibiltzea, alferrik da”.
PARTE HARTZE ANITZA Entzuleen artean hainbatek hartu zuten mikrofonoa galderak edo iruzkinak egiteko. Xipri Arbelbide euskaltzain baxenafarrak entzule kopuruaz galdetu zion Odile Kruzetari, eta ehun mila inguruan kokatu zuen Euskadi Irratiko zuzendariak. ”Neurketa batzuetan 120 mila ere bai, baina nik ez dut sinesten, euskal hiztunok garenak garela uste dut. Lehen 80 inguru izango zen. Gaztea-k, 117 mila, eta 140 ere eman izan ditu”. Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak Juan Mari Aburto alkateak EGUNAren omenezko ekitaldietan egindako adierazpenak goraipatu zituen, eta dei egin zion “ez bakarrik EGUNAren ekitaldietan, bestela ere ekitaldi garrantzitsu guztietan bere tanta botatzen badu, Bilbok prestigio hori hartuko du, urrats kualitatibo garrantzitsua egingo du”. Horrekin batera militantziaren garrantzia azpimarratu zuen: “militantzia profesionala oso kontzeptu polita da. Medikuntzako urte amaieran dekanoari koloreak aterarazten dizkioten ikasle horiek adibidez. Sasoia izan behar da, dekanoari esateko: ez da posible ikasgai horietan euskarazko irakaslerik ez izatea, eta dekanoak baino txalo zaparrada handiago dute, denek lagun izan behar duten ekitaldi ofizial baten. Hori militantziatik egiten da, kontzientziatik, konpromisotik”. Rosa Miren Pagola euskaltzain urgazleak gogora ekarri zuen “gerra denboratik gaur arte egindako urratsak ez direla errazak izan, baina lehen baino hobeak bai. Badakigu hizkuntzarekiko jarrerak aldatzea ez dela erraza, baina uste dut bide onetik goazela. Teknologiak, mehatxua baino aukera dira, euskarak asko dauka irabazteko. Euskaldun gazte asko dira
5~6. EUSKAL KAZETARITZAREN ORAINAZ ETA GEROAZ SOLASEAN. URTZI URRUTIKOETXEA
kanpoan, han dituzte familiak, eta badakigu hainbatek baliatzen dutela teknologia, umeek ETBko saioak ikus ditzaten, eta beste saio batzuk. Hori gehitzen joango da, ziur nago. Kontuan izan behar da kanpoan, diasporan, ikasten, lanean daudenak, balio erantsiari pisua eman behar zaio, kalitatetik jo behar da, gizartearekin batera, baina noski esfortzu bat egin behar da, ikusteko nola jar gaitezkeen hemengo zein kanpokoentzat informazioa ematen”. Laura Mintegi idazle eta Euskal PENeko kideak parte hartzaile bakoitzaren kontzeptu bana aipatu zuen: “Jabik esandakotik gelditu naiz ekosistema elikatu behar dela, Idurrek esandakotik baldintzak hobetu behar direla, Iñakik ituna egin behar dela, eta Odilek balio erantsi hori zeinen garrantzitsua den. Lau kontzeptu horiek zeharo lotuta daude: ekosistema hori elikatuz, denak dira inportante, ituna behar dugu euskal prentsa lehenesteko, garai batzuetako lubakiak gainditzeko, kontrolatzen ez dudan horrekin oraindik ere sumatzen diren mesfidantzak gainditu; beharrezko da baldintzak hobetzea, langileen baldintzaz gain euskal prentsaren baldintzak hobetzen direlako, eta balio erantsia eman behar diogu produktu horri erakargarri egiteko ez bakarrik euskaldun peto eta militante direnentzat, baizik eta horren kontzientziaturik ez daudenentzat eta hurbildu behar direnentzat, gurera bizitzera etorri direlako, edo hemen bizita ere urrun egon direlako euskaratik. Iruditzen zait guztien ekarpenak zeharo loturik daudela, eta eskerrak beraz begien bistan jartzeagatik”.
hartu ordez, “komeni da beregaina izango den zerbaitetan burua nekatzea. Hirugarrena, euskarak behar ditu militanteak, hiztunak, irakurleak, baina bi errealitate paralelo ditu: asko aurreratu du azken urteotan, baina bizitza publikoan, ohiko agerpenetan, ez da maila bereko aurrerakadarik antzeman. Eta bada hausnarketa serioa egin beharra. Nekez esango diegu hiztun berriei euskaraz bizitzeko hautua egitea, errealitate sozial politiko eta kulturalean errealitatea bestelakoa denean, eta hor denok pentsatu eta autokritika egin beharra dugu”.
“NEKEZ ESANGO DIEGU HIZTUN BERRIEI EUSKARAZ BIZITZEKO HAUTUA EGITEA, ERREALITATE SOZIAL POLITIKO ETA KULTURALEAN ERREALITATEA BESTELAKOA DENEAN, ETA HOR DENOK PENTSATU ETA AUTOKRITIKA EGIN BEHARRA DUGU”
Erramun Osa Euskaltzaindiko idazkariordeak hartu zuen azken berba, “galdera baino hiru gauza aipatzeko: paradigma aldaketaz dihardugun honetan komeni da gutxitasun konplexua gainditzea. Zergatik konparatu gure burua gaztelania, frantsesa edo ingelesarekin? Komeni da aintzat hartzea, onenean ere hiru milioi hiztun izango garela, beti izango garela gutxi, alperreko ahalegina da 300 milioi hiztuneko elkartearekin alderatzea”. Produktuak ere izan zituen Osak hizpide, kanpokoa mimetismoz
6~6. EUSKAL KAZETARITZAREN ORAINAZ ETA GEROAZ SOLASEAN. URTZI URRUTIKOETXEA
65
APUNTE DEL DIRECTOR
JOSÉ ANTONIO RODRÍGUEZ RANZ
HAUTUA (K) “Herriko etxeak – Las casas del pueblo” deituriko langile auzo batean jaio nintzen duela 56 urte. Etorkin dezenteko auzoa zen gurea. Nire portalean bertan, hamar familietatik zazpi kanpotik etorritakoak ziren, Extremaduratik gehienak. Nire ama hizkuntza gaztelera da. Gazteleraz hezi eta hazitako mutikoa izan nintzen. Gaztelera izan nuen nire txikitako hizkuntza: etxean, auzoan, eskolan… 17 urte nituela egin nuen jauzia. Garaiko EUTGko –egun Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusa- Hizkuntz Eskolan ikasi nuen euskara. Egia esan, ordurako nire bizi-giroa euskaldunagoa zen: koadrila, gerora lanean Andoaingo Udaletxean… Euskaldun berria nintzen. Niretzat euskara ez zen jada ikasitako bigarren hizkuntza, gaztelerarekin batera nire hizkuntza baizik. 40 urte pasa dira ordutik. Urte horietan euskaraz (ere) idatzi izan ditut artikuluak, euskaraz (ere) eman izan ohi ditut eskolak Deustuko Unibertsitatean, urtebetez Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Euskararen Sustapenerako zuzendaria ere izan nintzen… EGA eta Administrazioko 4. per-
fila ere atera nituen. Egun euskaraz (ere) bizi naiz, etxean, lagunartean, lanean…; euskaraz izaten da nire lehen hitza, nahiz eta, oraindik ere eta uste dut betirako, zenbait erregistrotan erosoago sentitzen naizen nire ama hizkuntzan aritzen naizenean. Hauxe da euskara eta biok eskutik lotuta egin dugun ibilbidea. 60/70etako hamarkadetan beste lurraldeetatik etorkizun hobe baten bila etorritako etorkin haien seme-alabak eta bilobak euskaldunak dira, euskaraz badakite. Euskal hiztunak ez ezik, eleanitzak dira gure gazteak, eleanitza da –neurri handi bateangure gizartea. Hori horrela izanik, zergatik euskararen aldeko hautua, txikiaren aldeko hautua? Geurea delako -eta geurea bakarrik-? Konpromisoarengatik? Militantziarengatik? Biziraupen hutsagatik? Identitatearen izenean? Aukera berdintasunaren izenean? Nola eman balio erantsia? Nola prestigiatu? Nola sortu kapital sinboliko erakargarria euskararen ekosistemaren inguruan? Ez dakit, ur handiak dira hauek, baina, gauza bat dut nik garbi: hautuak bi alde dituela: norberarena eta gizartearena; hautuak pertsonala behar du, hautuak gizarte osoarena behar du.
AITOR ARAKISTAIN. LEKEITIO, 1975 Licenciado en Bellas Artes por la UPV/EHU y tiene un Postgrado en Arte Contemporáneo Vasco por la Universidad de Deusto. Compagina su labor como Maestro de Taller en la Fundación BilbaoArte Fundazioa con su pasión artística. Ha participado en diversas exposiciones tanto colectivas como individuales. En la actualidad sigue trabajando en su proyecto pictórico “Zahar-Berriak” que comenzó en el 2012.
AITOR ARAKISTAIN