Hermes 66: EAJ/PNVren etorkizuna, orainaldia eta iragana

Page 1

PENTSAMENDU ETA HISTORIA ALDIZKARIA REVISTA DE PENSAMIENTO E HISTORIA DICIEMBRE 2020 ABENDUA. Nº 66 ZBK. 5€

EAJ/PNVREN ETORKIZUNA, ORAINALDIA ETA IRAGANA


PERTSONEN BEGIETATIK IKUSTEA, GIZARTEAREN BELARRIETATIK ENTZUTEA

4

XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK

6

EUSKADI 2045. GURE LEHIAKORTASUNARI EUSTEKO ETA HOBETZEKO GAKO NAGUSIAK, GIZARTE ONGIZATEA BERMATZERA BEGIRA

30

GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

46

EDIZIOA: SABINO ARANA FUNDAZIOA MANDOBIDE, 6-3º. 48007 BILBAO. T: 94 405 64 50. idazkarit za@sabinoarana. eus www. sabinoarana. eus ZUZENDARIA: JOSÉ ANTONIO RODRÍGUEZ RANZ. EDIZIOAREN KOORDINATZAILEA: OLGA SÁEZ. DISEINUA: LGRTM. INPRIMAKETA: FLASH IMPRESIÓN. L.G. : BI-986-01. ISFN: 1578-0058


PERTSONEN BEGIETATIK IKUSTEA, GIZARTEAREN BELARRIETATIK ENTZUTEA Jesús Sarria abertzaleak, 1917an, ´Hermes´ aldizkaria argitaratzen hasi zenean, bere proiektuaren helburua azaltzeko esaten zuen “jardunari pentsamendua lotzen zaiola”, eta horregatik aukeratu zuen greziar jainkoaren izena bere argitalpenaren izenbururako, “ideien mezulari hegalduna, elokuentziaren jagolea” zela gogoan izanik. 1917 eta 1922 bitartean `Hermes´ hura abentura zoragarria izan zen eta, besteak beste, Zuluagaren, Artetaren, Regoyosen, Zubiaurretarren eta Urzelairen lanak eta Unamuno, Baroja, Maeztu eta Ortega y Gasseten saiakerak jaso zituen bere orrialdeetan. Gure Herriko eta gure mugetatik kanpoko intelektualik eta artista plastikorik emankor eta bikainenek topagunea eta adierazpidea aurkitu zuten Hermes aldizkariaren orrialdeetan. 2001etik aurrera, Sabino Arana Fundazioak, antzeko asmo eta izpirituarekin, aldizkari hau argitaratu du eta, seguruenik, Euskadin pentsamendu askotariko eta irekienak eskaintzen dituen ekimena da gaur egun. Oraingo honetan, neroni

4

dagokit "Hermes" aldizkariaren zenbaki berezi honen hitzaurrea egitea, bere orrialdeetan oso eduki berezia baitakarkigu. Aski ezaguna da 2020 urte hau, beste hainbat arrazoirengatik -eta benetan espero dut pandemia bedeinkatu honengatik soilik ez izatea- Euzko Alderdi Jeltzalearen historian urrezko letrekin idazteko urtea izateko sortu zela, Alderdi honen 125. urteurrenera iritsi garelako. Politikoki eta sozialki antolatutako sentimendu abertzalearen entitaterik antzinakoena denari aurten zegokion ospakizunak antolatzea -neurri batean bertan behera utzi behar izan direnak- eta halako aukera hau baliatzea “jarduna eta pentsamendua” bateratzeko eta bere ibilbide orria berrikusteko, gaur egungo gizarteari begiratzeko, bere barrura begiratu baino lehen eta Herri honetako jendeekin bestelako harreman berri bat sortarazteko. Forondan esan genuen Alderdi Eguna ospatu ezin izan genuen egun hartan: Jendearen Alderdia izan nahi dugu, jendearen


begietatik ikusten duena, kaletik dabilen jendeak arnasten duen aire berbera arnasten duena. Gaurko gizarteari begiratzeko modu hoberik ez dago bere begi-ninietatik begiratzea baino. Behar bada, horixe izango da prozesu horren ezaugarririk nabarmenena. Alderdiak ez die bere `pentsalariei´ edo adituei eskatu orainaz eta etorkizunaz hausnartzen has daitezela, ezta euskal gizarteak gure erakundearengandik espero duena interpreta dezatela ere. Gizarte honi ez genion begiratu nahi gure alderdikide itzaltsu eta adituen begietatik, gizartearen beraren interpretazioa nahi genuelako, gizarteak berak esan zezan zer nahi duen eta EAJ-PNVrengandik zer espero duen. Horregatik, hogeita hamar bat pertsonari deitu genien, gaur egungo Euskadi osatzen duten pertsonen ordezkaritza zabal eta anitzari deitu genion. Azken hilabete hauetan sare-lana egin dute eta horren emaitza da ondorengo orrialdeetan aletuta aurkezten zaizkizuenak. Pertsona horietako bakar bat ere ez da gure Alderdikoa, baina denek dute konpromiso irmo eta ukaezina Aberri honekin. Ordainetan, honen bidez bihoakie gure aintzatespenik zintzoena eskaini duten hausnarketa eskuzabal eta mamitsuagatik. Pertsona horietako askok eskatu diguten anonimotasuna errespetatuz, `Hermes´ zenbaki honetan eskaintzen dugu beren lanaren emaitza. Azterketa zorrotzak, proposamen probokatzaile eta askotarikoak, gurea moduko alderdi instituzionalaren ikuspegiaren beste aldean dagoen ikuspuntutik eginiko begiradak. Garenari eta izan behar dugunari buruzko ekarpen eskerga eta kualitatiboa. Gure nortasunari buruzkoa, gure bideragarritasun sozial eta ekonomikoari buruzkoa eta bizitzeko ditugun beharrizanei buruzkoa. Agiri honetan jasotzen diren hainbat gauza eta proposamen muga abertzaleen gaindi koka genitzake, beste batzuk gure ideariotik kanpo

daude argi eta garbi, baita EAJk azken berrogei urteotan eraman duen praktikatik ere. Hainbat proposamen ikusita, gure ordezkari asko asaldatu egingo dira eta galdetuko dute: “Eta hori, nola egiten da eta nola ordaintzen da?”. Bada, horixe da hain zuzen talde-lan honen baliorik nagusiena: probokazio argia diren hausnarketa eta proposamenen aurrean jartzea. Aitortzen dugu erronka bat dela aurreikusgarri jotzen den Alderdiarentzat, bere oinarriak sendo eta ia aldaezin jotzen dituenarentzat. Baina, barneratzeaz gain eta ahalik eta probetxurik handiena ateratzeaz gain, hausnarketa horiek euskal gizarte osoarekin partekatu nahi ditugu. Horregatik, Sabino Arana Fundazioari eskatu diogu horren izen ona duen tribuna hau uztea hausnarketa prozesu hau gizarte osoari aurkezteko. Hiru dira agiriak: “ XXI. mendeko euskal emakume eta gizonak”. “Euskadi 2045: Gure lehiakortasuna hobetzeko gakoak gizarte ongizatea bermatzera begira” eta “Gizarte kohesioa Euskadiren etorkizunerako”. Jatorrizko `Hermes´ hura izan zen Espainiako estatu osoan Rabindranath Tagoreren idazkiak lehen aldiz argitaratu zituen aldizkaria. “Aberria ez da lurra. Hala ere, lurrak elikatzen dituen pertsonek aberria egiten dute” esan zuen bengaliar poetak. Hori da, hain zuzen, guk `Hermes´ aldizkari honen zenbaki honekin bilatzen duguna, ehun urte beranduago Herri honetako jendea elikatzen jarraitzen baitu, gero eta aberri askeagoa eta bidezkoagoa eraiki dezaten.

ANDONI ORTUZAR EUZKADI BURU BATZARRAREN PRESIDENTEA

5


N O R T A S U N A


XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK

N O R T A S U N A

XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK

SARRERA EUSKALDUNA IZATEA DA EUSKALDUNEK IZAN NAHI DUTENA (DUGUNA)

1. Aurrera egiteko, pertsonok hurbileko komunitatee-

6. Beren burua euskal herritartzat jotzen dute-

tan oinarritu behar dugu, eta identitateak adierazten digu gizarte - mundura nola moldatu, elkar zaintzeko eta laguntzeko arrazoi bat ematen digu, kidetza - zentzu bat.

nen taldetik kanpo daudenek uste dutena ere garrantzitsua da; izan ere, nortasun horren zilegitasunaren zati bat eurengan datza, gu nor garen adostea nahiko zail gertatzen delako. Gauza bera ikus daiteke gure bando - historia sekularrari begiratu azkar bat egiten badiogu: oinaztarrak eta ganboatarrak, agaramontarrak eta beamontarrak, karlistak eta liberalak, demokratak eta frankistak, abertzaleak eta estatalistak.

2. Gure elkargoari dagokionez, euskaldun izatea zer den galderari erantzun desberdinak eman zaizkio historian zehar. Horrela, arraza, hizkuntza, kultura, historia edo adierazpen politikoan oinarritutako erantzunek formulatu ziren garai ezberdinetako giroan aurkitu zuten oinarria.

3. Komunitateak gehiago definitzen dira bizi dituzten aldaketengatik inolako jarraitutasunagatik baino, baina egia da, halaber, ez dituztela inoiz erabat baztertzen antzinako identitateak edo horrenbeste goresten den tradizioa. Gaitasun narratibo eta artistiko edo adierazkorrei esker irauten dute, eta denboran zehar, erantzun desberdinak garai bakoitzera egokitutako identitatearen pertzepzio soziala bilbatuz eta osatuz doaz.

4. Garrantzitsuena da identitateak ezaugarri bereizgarriak ematen dizkiola gizakiari, eta ezaugarri horiek, euskal kasuan, ez daude ustezko antzinatasunean, erresilientzian baizik, bere hizkuntzari, kulturari eta erakunde politikoei eusteko garaian adierazitako borondatean,hain zuzen.

5. Euskaltasunaren etengabeko definizio horretan, beren euskaltasuna etengabe formulatzen ari direla, ikur bereizgarria da autogobernurako borondatea eta botere politiko gehiago eskatzea.

7. Beraz, inguruabar objektiboak, hala nola jatorri komuna edo hizkuntza, kontuan hartzeak ezinbestean bete beharreko beste inguruabar subjektibo bati lotuta egon beharko du gizarte ireki baten esparruan: euskaldunen euren borondatea. Hori dela eta, XXI. mendean euskal herritar izateari eman beharreko erantzuna agindu demokratiko batekin erantzun beharko da: “Euskal herritarrek nahi (nahi) duguna da euskalduna izatea”. Euskaltasunaren auto  -  baieztapena eta auto - identifikazioa euskaldunen erabaki askearen emaitza izango da, gai komunitario eta politikoak direnean.

8. Herrialde honetan bizi izan diren gizon  -  emakumeek behin eta berriz berrasmatu behar izan dute beren burua, etenik gabe gertatu diren eszenatoki - aldaketei aurre egiteko. Aro historiko bakoitzean, beren garaiko seme - alabak izan dira, beren lurraldean sustrai sendoak izan dituztenak, baina mundura irekiak, unean uneko teknologiak

7


XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK

N O R T A S U N A

bereganatuz eta garaiko joera artistikoetan parte hartuz. Bidaia gorabeheratsu honetan, guri egokitu zaigu euskal herriak XX. mendean zehar aurre egin behar izan zien erronken lekuko hurbilak izatea, baita erronka horiei heltzeko moduaren lekuko izatea ere, herri sentimendu indartsu batek, auto -  antolatzeko gaitasun nabarmen batek, berezko kultura eta hizkuntza batek, euskarak, eta bere patuaren jabe izateko nahiak bultzatuta.

9. Une honetan, ondorengo galdera planteatzen zaigu: XXI. mendeko euskaldunok non gaude gaur egun eta zer izan nahi dugu? Hasteko, 2020ko euskal herritarrok gizarte digitalaren parte gara, mundu globalizatu eta multikultural batean murgilduta gaude, non migrazio - mugimendu etengabeak gertatzen diren. Klima - aldaketak eta biodibertsitatearen galerak kezkatzen gaitu. Jakin badakigu botere geopolitiko berriak sortu direla eta gune tekniko - ekonomikoak lekuz aldatu direla. Kezkaz

ikusten ditugu demokratizaziorik gabeko joera globalak eta ongizate - estatuaren higadura progresiboa. Bereziki, COVID - 19ak sortutako osasun - krisian murgilduta gaude. Pandemia hori planeta osoan zabaldu da, eta haren ondorio ekonomiko eta sozial suntsitzaileak gaur egun aurreikusten eta kuantifikatzen zailak dira.

10. Bestela esanda, munduko gainerako biztanleekin batera, zibilizazio global bakar eta gatazkatsu bateko kide gara. Mundua gero eta konplexuagoa da, eta lankidetza eta elkarri laguntzea ezinbesteko gertatzen dira; hala ere, norbanakoaren eta esparru pertsonalizatuaren garrantzia handitzen ari da. Mundu honetan identitateak, pertsonalak zein kolektiboak, gero eta pluralagoak, sinkretikoagoak eta nomadagoak dira (1), identitatea ez baita ez estatikoa ezta egonkorra ere. Denboran zehar etengabe eraikitzen eta berreraikitzen den zerbait da, eta, beraz, euskal kasuan ere (identitatea) etengabe aldatzen ari da (2).

KOMUNITATEKO KIDE SENTITZEA

1. Osotasun baten parte sentitzea, dela talde batena, dela geografia batena, giza garapenerako oinarrizko eta funtsezko hiru premia psikologikoetako bat da, autonomiarekin (egin ahal izatea) eta gaitasunarekin batera (egiten jakitea) (3).

2. Pertsonok, egiten dugunari eta gure existentziari esanahi eta helburu ematen dion kolektibo batean integratuta, onartuta, partaide sentitu behar dugu. Gure beharrak eta xedeak asetzen dituen kolektibo bat, jarrerak eta balioak balioztatzeko erreferentziak ezartzen dituena. Kolektibo horren ezaugarrietan islatuta sentitzen gara, gure auto - estimua indartzen du eta, gainera, bizitzaren etengabeko jariakinean jarraitutasun - zentzua ematen digu.

3. Nortasuna, identitate sentimendua, beraz, ondoren aipatuko ditugun sei beharrizanen inguruan sortzen eta egituratzen da: 1. Nor garen (ezaugarri bereizgarriak - integratzaileak) 2. Beharren asebetetzea 3. Kide izatea sentitzea (onartuak garela sentitzea, integratuak, parte hartzaileak)

8

4. Auto - estimua 5. Jarraitutasun zentzua (..bizitzaren bilakaeran) 6. Esanahia (egiten dugunari zentzua eta xedea ematea)

4. Laburbilduz, euskal identitateaz hitz egiteak esan nahi du kontzeptu zabalago eta inklusiboago batetaz hitz egitea, pertsona baten genealogiari edo bere jatorriari erreferentzia egitea baino, nahiz eta bi erreferentziak ere erabat baliozkoak izan. Aitzitik, euskal nortasunaz hitz egitea, euskal espazioko pertsonen arteko eguneroko elkarrekintzaren bidez sortzen eta atzeraelikatzen den bizitza izateko eta ulertzeko moduaz hitz egitea da. Familian, lanean, eskolan, plazetan, tabernetan, gimnasioan, estadioetan edo kontzertu aretoetan pertsonen artean gertatzen den harreman hori, adibide batzuk aipatzearren. Era berean, komunitate baten partaide sentitzeaz hitz egitea da,zeinarekin sinboloak, tradizioak, oroimen historikoak, kultura, erakundeak eta hizkuntza bat, euskara, partekatzen den. Horrek denak ematen dio komunitateari bere izaera berezia.


XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK

N O R T A S U N A

XXI. MENDEKO EUSKAL NORTASUNA 1. NOR GAREN 1.1. BIZITZA ULERTZEKO MODU BAT: HORRELA IKUSTEN DUGU GURE BURUA 5. Garrantzia handia ematen diegu familiari, justizia sozialari, koadrilari, ondo jateari. Tratuan ez gara oso formalistak. Kirolzale amorratuak bai, ordea: 8 milak Himalaian, txirrindularitza, arrauna, mendiko maratoiak. Kirol probak jai bihurtu ohi ditugu  - Tourreko Pirinioetako etapa, Zegama - Aizkorri edo Behobia San Sebastian-  eta festa,ordea, arrisku - kirol  - San Fermin jaietako entzierroak.

6. Gizon eta emakumeen arteko harremanetan berdintasunaren aldekoak garela ere esaten dugu. Ingurumena edo lurra zein itsasoa zaindu eta babestu beharra aldarrikatzen dugu. Partekatzen dugunarekin konprometituak. Desberdinarekiko enpatikoak gara eta aniztasuna errespetatzen dugu beren adierazpen desberdinetan…

7. Ziur esaten dugun horretan guztian egia dagoela, gure baieztapen batzuk ere objektibagarriak izan daitezke, baina ikuspegi autokonplazientea da, ederregia egia absolutua izateko. Askotan, izan beharra izatearekin nahasten dugu. Harrotasuna eta nagusitasun zentzu faltsua nahasten ditugu. Herri gutxituen portaera arketipikoa da.

8. Oso gauza bestelakoa da gurearekiko harrotasuna sentitzea, nork bere mugak onartzen jakitea, eta komunitate gisa norberaren ahaleginaren bidez guztiok aurrera egiteko deia egitea. Kennedyk egin ohi zuen galderari erantzutea da: galdetu zeure buruari zer egin dezakezun zure herrialdearen alde.

9. Ez da osasuntsua etengabe gure auzokoak baino hobeak garela pentsatzea. Auto - engainu pixka bat ere badago horretan; izan ere, gure bizilagunek, batzuetan, emaitza orokorrak lortzen dituzte, ez gureak baino askoz ere txikiagoak, eta ez handiagoak. Urrunago begiratzen hasi behar

dugu, gorago ere bai. Europako lehen mailarekin alderatzeko eta emulatzeko erreferenteak bilatu behar dira, Erdialdeko Europan, Frantzian, Eskandinavian. Ariketa horrek errealitate - printzipio batean oinarritzea ekarriko luke, eta gure herriari ekintza - programa bat ematea, gure buruaz, izan nahi dugun horretaz, dugun ikuspegiarekin bat etor dadin. 10. Ezinbesteko gertatzen zaigun apaltasun horrekin batera, euskal gizartearen nortasun - ezaugarri ikusgarrienetako bat alde batera uztea egiari huts egitea bezala litzateke, komunarekin konprometituta egotearekin zerikusia duen zerbait. Euskaldunok gizarte zibil gisa geure burua antolatzeko dugun gaitasunaz ari gara. Ezaugarri identitario horren azpian lankidetza  -  eta ekintzailetza - balio batzuk daude, gure gizartean dauden elkarte  -  modu ugarietan eta anitzetan agertzen direnak.

1.2 IZATEKO ERA BAT: HORRELAKOAK GARA uskaldunon kooperazio eta ekintzailetza E 11. Belaunaldiz belaunaldi euskaldunak bultzatu dituen lankidetza -  eta ekintzailetza - espiritua hobeto ulertzeko, maiorazkoari begiratu behar zaio. Sistema horrek lehen semearengan uzten du familia - ondasunak elkartuta mantentzeko erantzukizuna. Gainerako anai - arrebek familiaren etxetik alde egin behar izaten dute, etorkizun berrien bila. Sistema gupidagabe horrek katalizatzaile gisa balio izan zuen lankidetza - izpiritua eta negoziazio - pragmatismoa azaleratzeko, eta horiek gabe ezin izan zuten aurrera egin hemen edo mundu osoan bizia bilatu behar izan zutenen zati handi batek. Espiritu hori XIII. mendeko itsas ekimenen oinarrian dago, hala nola Paduretako Ermandadea, Liga Hanseatikoaren erreplika bat, Frantzia eta Flandriarekin merkataritzan ziharduena; edo Caracasko

9


XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK

N O R T A S U N A

Konpainia Gipuzkoarrari, zeinak XVIII. mendean, 50 urte baino gehiagotan, Venezuelatik mota guztietako ondasunak inportatzeko eta merkaturatzeko esklusiba izan baitzuen, kakaoa besteak beste.

12. Gaur egun, euskal herritarren berezko ekintzailetza hori gure industriaren buru diren enpresaburuengan agertzen da, sektore dinamiko, berritzaile eta lehiakorra baita. Herrialdean oso errotuta dagoen enpresaburu mota bat da. ETAren urterik txarrenetan ere ez zuen bere erantzukizuna bertan behera utzi eta ez dio bere onurari soilik begiratu; aitzitik, enpresan berrinbertitzen jarraitu du, eta enpresa ulertzen du gizartearentzako aberastasun  -  iturri gisa.

13. Halaber, ekitzailetza hori kooperatiben mugimenduan ere agertzen da. Mugimendu horrek 1956an sortu zuen bere lehen enpresa, lankidetza eta partaidetza sozialaren filosofiarekin. Gaur egun, 2.600 kooperatiba baino gehiago ditu, 400 industrial baino gehiago,baita unibertsitateko eta ikerketako prestakuntza - ingurune bat, gizartea eraldatzeko konpromisoarekin 14. Eta herritarrek hainbat eta hainbat gizarte - harreman sortzeko erakutsi duten gaitasunean ere islatu da. Lan horren ondorioz egin dira hezkuntza - , kultura -  eta gizarte - konpromisoko hainbat proiektu. Horien artean azpimarratzekoak dira ikastolen mugimendua, euskarazko hezkuntzaren alde egindako lanagatik, zazpi herrialdeetan sartzeagatik, eta urtero dirua biltzeko egiten diren 5 jaietarako deialdiek izandako arrakastagatik. Alderdi ludikoago batean, erreferentziala da elkarte gastronomikoen sarea, bai eta euskal gizarteak duen komunitate - kapital sozial nabarmena ekarri duten kirol - , gizarte - , kultura -  eta jai - elkarte ugariena ere. Gizarte honen bultzada ekintzaile eta solidarioaren eta lankidetza horren adibide hunkigarri bat, 21. mendean, Zaporeak proiektuan islatzen da. Espiritu erabat pragmatiko batean oinarrituta, Zaporeak taldeko kideek Kennedyk egin ohi zuen galdera erabakigarria planteatu zuten. Zer egin dezaket nik goseari edo gerrari ihes eginez itsaso, basamortu eta mendiak zeharkatu ondoren Lesbosko desolazio harresia besterik aurkitu ez duten gizon eta emakume horien alde? Bada, euskaldunoi gehien gustatzen zaiguna: jaten ematea. Bi urtetan milioi bat janari anoa baino gehiago banatu ditu Zaporeak taldeak Greziako

10

errefuxiatu  -  guneetan, denbora, dirua eta lana eman dituzten 500 boluntario ingururen bitartez.

Hizkuntza bat, Kultura bat eta erakunde bereziak Euskara 15. “Paradoxan erori gabe, esan daiteke euskaldunak, argi eta garbi bereizitako giza taldea den aldetik, hizkuntza (euskara) izate ukigarriari esker baino ez direla existitzen” (K. Mitxelena).

16. 20. mendea mugarri izan da euskararen historian. Iragarpen guztien aurka, eta milurteko luzean etengabe atzera egin ondoren, euskarak susperraldi harrigarria hasi zuen XX. mendearen erdialdean, gaur egunera arte iraun duena. Faktore askok iraulketaren aldeko indarrak batu dituzte. Baina abentura hori ezinezkoa zatekeen ahalegin horrekin konprometitutako herritarrek eginiko bultzadarik gabe, prozesu hori ahalbidetu eta garatuko zuten erakunde propioek emandako bultzadarik gabe eta euskara batuaren batasunaren lorpenik gabe.

17. Berreskuratze  -  abiadura ez da berdina izan lurralde guztietan. Hizkuntza ezagutzen dutenen proportzioa Nafarroan %50 baino gehiago igo den bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoan eman da jauzirik handiena, 80ko hamarkadatik hona bikoiztu egin baita hizkuntza ezagutzen dutenen kopurua. Ipar Euskal Herrian ez da horrela gertatu, non euskarak, hizkuntza ofizialaren estatusik eta babes politikarik gabe, ez baitu susperraldi zantzurik erakutsi XXI. mendea ondo sartu arte.

18. Prozesu honen motibazio - eragile nagusia kide izatearen sentimenduari lotuta egon da, hau da,hizkuntza berezkotzat sentitzeari, euskal nortasuna hobekien definitzen duen ezaugarri gisa. Izan ere, euskaldunok geure burua herri gisa definitzeko dugun modua ez dago lurralde, jatorri edo paisaia bati lotuta. Ez dugu esaten izotz - lurraldekoak garela, islandiarrek egiten duten bezala; edo basamortukoak, arabiarrek egiten duten bezala; edo lautadetakoak, poloniarrek egiten duten bezala. Euskaldunak garela esaten dugu, hau da, euskaraz hitz egiten dutenak.

19. Bigarren motore bultzagile nagusia izan da enplegua bilatzea edo finkatzea eta gizartean gora egiteko interesa. Ondorengo esaldian laburbil genezake: Euskara ez naiz ikasten ari aberriaren alde egiteko, lanpostua baino ez dut nahi. Arrazoi biak dira guztiz zilegi.


XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK

N O R T A S U N A

20. Gaur egun euskara ezagutzen dutenen erdiek ez dute ama - hizkuntza gisa jaso. Helduaroan ikasteko urratsa eman zuten gizon eta emakumeak dira, edo D ereduan ikasketak egin dituzten gazteen kolektibo handikoak, gurasoek hala erabaki zutelako. Gazte eta heldu guztien ahaleginak merezi du gizartearen onespena eta euskal komunitate osoaren errespetua.

21. Ezagutza eta motibazioa ezinbesteko faktore dira hizkuntza batek aurrera egin dezan, Joshua Fischman Euskaltzaindiko ohorezko kide eta filologoak adierazi bezala. Baina biak bakarrik ez dira nahikoak. Fischmanek esan zuen zikloa ixteko hirugarren faktore bat behar zela, hau da, hizkuntza horretan komunikatzea ahalbidetuko duen ingurune baten beharra dagoela. Bestela esanda, hiztunak izan behar du hizkuntza horretan norekin hitz egin, zer irakurri, zer ikusi edo zer entzun eta euskararen kasuan hori ez da beti erraza izaten. Arazo nagusia da euskal komunitatea ez dela ez trinkoa ez homogeneoa ikuspegi geografikotik. Bilbon Markinan baino askoz euskaldun gehiago dago, baina sakabanatuta daude. Markinan errazagoa da euskaraz komunikatzea Bilbon baino.

22. Euskara berreskuratzeko prozesuaren gauzarik aipagarriena da komunikatzeko baldintza txarrenetan ere, euskaldunberri helduek oztopoak gainditzeko moduak bilatu dituztela eta Mintzalagun taldeetan integratu dira, aisia eta bizipenak partekatzeko; edo lan inguruan euskaraz komunikatzeko. Une honetan ia 1.000 mintzalagun talde daude Euskal Herri osoan eta aldian - aldian 7.000 mobilizatzen dituzte.

23. Hala eta guztiz ere, motibazioen esparrua erabat aldatzen da Euskara eskolan ikasi duten gazteei dagokienez. Haientzat, Euskara lotuta dago,ia esklusiboki, jarduera akademikoarekin eta ikasketekin. Irabazi duten ezagutzak ahalbidetzen die esparru formaletan aritzea. Baina mugatuta sentitzen dira, erraztasunik gabe, testuinguru informal edo ez formaletan aritzeko. Modismoak falta dituzte, esaerak, lagunen arteko edozein elkarrizketatan ematen diren hizkera propioa.Hizkuntzek emozioak adierazteko eskaintzen dituzten kodigoak falta dituzte, aldi berean pertsonaren eta hizkuntzaren arteko lotura bilbatzen dutenak.

24. Esandako horri guztiari, beste faktore bat gehitu behar zaio motibazioen alderditik askoz

erabakigarriagoa dena, eta hori da hizkuntza ikastea ez zela norberak eginiko aukera, gurasoena baizik.Guraso horiek erronka gisa bizi zuten, konpromiso pertsonal gisa, beren indarrak batzea ikastolak sortzeko eta euskararen biziraupenaren aldeko borrokari ekitea. Beren seme - alabek, zorionez, euskara ezagutu dute hizkuntza ofizial gisa. Gazte hauentzat, ezagutzen eta praktikatzen dituzten hizkuntzetako bat da.Ondorioz, ezaugarri duten espiritu pragmatikotik, egoera komunikatibo bakoitza neurtzeko joera izan ohi dute, eta beren helburua lortzeko ondoen datorkien hizkuntza aukeratu ohi dute.

25. Faktore horiek guztiak kokatzen baditugu komunikazio digitalen agerpenak bide naturalen bidezko kultur transmisioa higatu duen une historiko batean, esan daiteke etapa berri batean gaudela. Fase berri horretan, euskararen ezagutza sustatzen duten eta eskolan eskuratutako hizkuntza maila handitzen duten mekanismoei jarraipena emateaz gain, erabilera erraztuko duten gizarte -  eta motibazio - inguruneak sortzeko estrategiak beharko dira.

26. Beraz, kultura ez - hegemonikoak transmititzeko gero eta zailtasun gehiago dituen eszenatoki batean sartu gara. Agian horregatik, bereziki nabarmentzen da tradizio sekularreko euskal kultur adierazpen bat, bertsolaritza, zirkunstantzia horietan garatzea, euskal gazteriaren zati handi bat erakartzeko eta bultzatzeko indarrari eutsiz. Bereziki, hitzezko artea izanik, “Hizkuntza ez da gorputza janzten duena. Gorputza DA” (Ruqaiya Hasan) (1985/1989 - 91) Euskal Kultura, artea eta nortasuna

27. Euskal kulturaren balio aipagarrienetako bat ahozkotasuna da, eta atal honen barruan, XXI. mendeko bertsolaritza balio handiko altxor gisa agertzen zaigu. Bertsolariek publiko heterogeneoa biltzen dute, eta bere praktika Euskal Herriko herrialde guztietan hedaturik dago. Ekarpen handia egin du euskal hizkuntzaren inguruan elkarrekin bizitzeko, dibertsio handia eskaintzen du, eta ideologia eta izaera guztietako pertsonak biltzen dituen audientzia heterogeneoa erakartzen du, hala nola hiru belaunaldiak dituzten familiak, feministak, ekologistak, pentsiodunak, preso ohiak, kirolariak eta alderdi ezberdinetako hautesleak. Bertsolaritzak, era berean, milaka jarraitzaile integratzen eta parte

11


XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK

N O R T A S U N A

hartzen jakin du modu aktiboan, bere inguruan komunitate bat sortuz. 28. Giro plural eta gazte horretara egokitzen jakin izan du bertsolariak, doinu berrituekin eta gero eta gai askotarikoagoak erabiliz. Bertsoa, hizkuntza biziaren barruan, euskararen biziraupena azaltzen duten faktore dinamizatzaileetako bat da. 29. Bertsolaritzaz gain, badira Ipar Euskal Herrian gorde diren ahozko literaturaren beste bi adierazpen artistiko ere. Pastoralez eta Maskaradez ari gara. Adierazpen biek, hitza, musika eta dantza uztartzen dituzte. 30. Ahozko literaturaren eta idatzizkoaren arteko zubia Bernat Etxeparerengan dugu, euskarazko lehen idazle, poeta herrikoi eta bertsolariarengan. Jesus Maria Leizaola jaunak ondorengo hau idatzi zuen: “Etxeparek bere bertsoak egin nahi izan ditu euskal poesian gutxienez bi mende lehenagotik ohikoak ziren metro eta ahapaldi berberetan”. 31. Etxeparek Linguae Vasconum Primitiae izenburupean argitaratu zuen bere liburua 1545ean, eta ia une horretatik XIX. mendera arte euskal literaturaren ezaugarri nagusiak izango dira bere izaera pragmatikoa eta gai erlijiosoek hartzen duten garrantzia.XIX. mendean,ordea, prosa narratiboaren sorrera izango da nagusi. XX. mendetik aurrera, gerra aurreko literatur berpizkundea, erbesteko eta gerraosteko literatura agertuko dira, eta 60ko hamarkadan, euskararen batasunaren eskutik, gaur egunera arte iritsi den letren loraldia gertatuko da. 32. Atxaga, Aresti, Saizarbitoria, Landa, Lertxundi, Urretabizkaia, Sarrionandia, Txillardegi, Borda eta Uribe dira erreferente nagusiak. Euskarazko literatura da euskal literaturaren baitan sortu den potentzia sortzaile interesgarrienetako bat, generoen espektro osoa lantzen baitu, saiakeratik hasi eta haurrentzako ipuinetaraino, eta hori guztia oso ikuspegi gaurkotu, berritzaile eta kalitatezkotik egiten du,gainera. Literatur lanek egungo euskal komunitatearen unibertso sinbolikoa elikatzen dute, errealitatearen irakurketa kritikoa eskainiz, bere kezka existentzialei aurre eginez, emozioen itsasoan murgilduz edo leihoak beste mundu posible batzuetara irekiz. Idazleen artean, ordea, bada kezka bat, bai literatur kritikariak eta bai irakurleak oraindik ere euskaraz idatzitako lanetan hizkuntza menderatzearen balioa

12

bilatzen dutelako literaturarenaren gainetik. Kezkatuta daude, halaber, euskarazko literaturaren ikusgarritasun eskasagatik,merkatua berez nahiko basatia delako eta kultura hegemonikoek duten indarra ikusirik.

33. Balioak transmititzeko mekanismo gisa indar handia duten hitzezko arteek ere atal propioa mereziko lukete. Antzerkiaz, zinemaz eta, oro har, euskarazko fikzio eta entretenimenduko ikus  -  entzunezko ekoizpenaz ari gara. Diziplina horietan, sortzaileak eta publikoak kode bera (euskara) erabiltzen dute, lotura berezia sortuz.

34. Baina gizartean izan duen eragina kontuan hartuta, euskarazko musikak azken 50 urteotan egin duen bideari erreparatzea merezi du. Batez ere, bilakaera hori izan delako herrialde honetan gertatu den eraldaketa soziokulturalaren isla. Euskal kantagintza Berria deituriko euskal musikaren panoramaren berritzea proiektu kolektibo batekin hasi zen. 60ko hamarkadaren amaieran, Ez Dok Amairu taldeak plaza publikora salto egin zuen ikuskizun berritzaile bat eskainiz, musika tradizionalari eta sorkuntza propioei lekua eginez. Garaiko joera handiak jarraitzen zituzten (Dylan, Yupanqui edo chansonier frantsesak). Beren konposizioen letrak garaiko euskal komunitatearen, pentsamenduen eta asmoen adierazpen liriko bihurtu ziren

35. 70.eko hamarkadako kontzertuetan islatutako itxaropen eta amets horiei 80ko hamarkadako punk - aren zaplaztekoak jarraituko zien, Euskal Rock Erradikalaren sorrerarekin, amorruaren eta desengainuaren adierazgarri nagusi gisa, krisi industrial larria eta langabezia handia pairatzen ari zen gizarte batek sortutakoak. 90eko hamarkadan, ekonomikoki eta sozialki lasaiagoak, soinu - txikia eta pop taldeak musika - ekoizpen dibertsifikatu baten aitzindari bihurtuko ziren, eta eskaintza etengabe handituko zen.

36. XXI. mendearen etorrerarekin, nazioarteko artisten presentzia lehenesten duten jaialdi eta makro - jaialdien ildoa ireki zen. Musika mota guztiak ikusgarri egiten dituzten eta musikaren kontsumoa turismoaren logikaren barruan kokatzen duten ereduak sustatzea da helburua (…). Gaur egun, euskal musikak osasun ona bizi du, baina ez nostalgia apur bat gabe. Sentimendu kolektibo batekin lotuko gaituen eta hirurogei, laurogei edo laurogeita hamarreko hamarkadan bezala


XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK

N O R T A S U N A

lurra astintzea lortuko duen mugimendu musikal sendoren baten umezurtzak izanik, gaur egungo eszenak erosotasuna eta kanpoko eragin estetiko handia ditu oinarri, eta horrek baldintzatu egiten du musika - ekoizpenaren eta  - erakustaldiaren esparruan ematen den urrats bakoitza. Sareko kontsumoak bultzatutako azelerazioak zaildu egiten du identifikatzea eta kontsumo iragankorra indartzea. Inoiz baino musika gehiago kontsumitzen da, eta horrek eragin txikiagoa du gizartean (Xabier Erkizia)

37. Laburbilduz, musika - ekoizpen indartsua dugu, baina norabide estrategiko mugatua. Ikusgarritasun arazoak dituen musika dugu, eta literaturak baino joera handiagoa du balio linguistikoa indartzeko. Baina badugu bertsolaritza bat ere, dagokion eginkizuna ondo egin duena eta XXI. mendean erakargarria izaten jarraitzen duena. Horri dagokionez, Jon Sarasua informazio zientzietan doktore eta bertsolariak dio azken 25 urteetan bertsolaritzak estrategia kontziente eta pentsatua jarraitu duela, ekosistema bat sortzea (...) Bertsolaritzaren mundua antolatzeko orduan hiru norabide izan ditugu: 1) Belaunaldien arteko transmisioa antolatzea 2) Sustapena antolatzea 3) Ezagutza antolatzea.

38. Bertsolaritzaren estrategia inspiratu duen ideia nagusia, hau da, prozesuan parte hartzen duten alderdi guztietan jardunez ekosistema kultural bat sortzearena, ideia desiragarria da euskal komunitateari eusten dioten eta indarra ematen dioten diziplina artistikoak biziberritzeko.

39. Baina, hitzezko arteez gain, bada beste arte - mota bat ere, hitzik behar ez duena, hizkuntza - oztopoak gaindituz unibertsalki komunikatzeko gaitasuna duena. Mendeetan zehar, artista askok hitzez egiten ez diren arteak baliatu dituzte beren sormen - emaria adierazteko eta identitate - gaiak aztertzeko. Margolariek, eskultoreek, argazkilariek eta dantza arloko artistek auzitan jarri dituzte gizartean dauden estereotipoak eta konbentzioak, eta, aldi berean, generoa, sexualitatea, arraza, nazionalitatea edo kultura  -  ondarea bezalako ezaugarriak aztertzen zituzten, beren lanaren bidez nortasun pertsonala eta nortasun soziala zehazten dituzten ezaugarriak aztertzen joateko.

40. Arteari eta nortasunari dagokienez, gizarte  - eraikuntza oro bezala, nortasuna ez da berez agertzen,

baizik eta komunitate bateko kideek egiten dute, beren kulturan eta gizarte - eta denbora - testuinguru jakin batean oinarrituta. Beraz, identitatea kulturaren ondorio da. Baina, aldi berean, identitaterik gabe ez dago kulturarik, hori existitzeko ezinbesteko baldintza baita, gizabanakoek bizitzan zehar barneratzen dituzten kultur irudikapen, arau, balio, sinesmen eta sinboloetatik abiatuta. Identitateak kultura sortzen du kulturak identitatea eraldatzen eta berregiten duen bezainbeste.

41. Komunitate bat identifikatzen dutenak dira kide bakoitzak bere pertzepzio subjektiboaren bidez hautatzen dituen ezaugarri kultural objektiboak; horregatik, ez da nahikoa talde jakin bateko kide izatea harekin identifikatzeko.

42. Joan den mendeko 60ko hamarkadan, Jorge Oteizak, Quosque Tandem izenburuarekin argitaratu zuen liburuan, euskal arimaren interpretazio estetiko bat planteatu zuen, hau da, euskaldunen artean espirituala denaren interpretazio bat, historiaurrera arte atzeratuz eta garai eta lurralde guztietako euskaldun guztiei izpiritualtasun komun bat dagoela ziurtzat emanez. Oteizak artista gisa izan zuen jarrera pertsonalak gazte belaunaldi bat markatu zuen 80ko hamarkadatik aurrera, komunikabideek, kritikariek eta korronte ideologikoek “Euskal eskultura berria” deitu zutenean elkartuta. Eta ideia hau jaso dugu: Euskal artea ezaugarri definitzaile eta desberdin batzuetan oinarritzen da, beste nazionalitate batzuetako arte - adierazpenekin alderatuta.

43. Euskal gizartea bezalako gizarte moderno batean, artearen eta haren ezaugarrien sozializazioa izaera kognitibo arrazionalekoa da emozionala baino gehiago, eta, beraz, interpretazioak, balioak, sinesmenak, portaerak transmititzeko mekanismoak… ez dira iraganeko berberak. Baina sortzaile eta hartzaile asko ditugu, herri honen esentzia den tradizioarekin identifikatu nahi dutenak. Igaro beharreko trantsizioa da, hau da, elkarbizitza eta gure iraganeko kulturaren elementu tradizionalak gaur egunera eramatea, arrakalarik gabe.

44. Artista/sortzaile garaikidea arima aske gisa ulertu behar dugu bere adierazpenean, bere herrialdeagatik, ideologiagatik edo beste inguruabar batzuen arabera toki batean edo bestean lerrokatu gabe. Baina, hala ere, “identitate

13


XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK

N O R T A S U N A

baten” adierazle gorena da, bere hizkuntzaren bidez bizi den gizartearen errealitatea adierazten baitu: gurea. Komunitate bat zer den eta nolakoa den islatzen du: haren ezaugarriak, berezitasunak eta transmisio - bideak. Eskaintza kulturala zenbat eta aberatsagoa izan, orduan eta antzekoagoa da kontsumitzailea bere komunitatearekin, eta komunitate horren sentimendua eta taupadak diren esentziaren sinbiosi eta transmisio handiagoa dago.

45. Adierazpen artistiko batzuk egokiagoak izan daitezke kolektibitatean gozatzeko: bertsolaritza edo musika, adibidez. Beraz, adierazpenak batzeko ahalegina egin behar dugu. Alderdi emozionala eta arrazionala bateratzeko. Tokikoaren espezifikotasuna orokorrean integratzeko. Eta maila horretan dagoen aldea edo espezifikotasuna baliatzen jakin behar dugu.

46. Gaur egun, gakoa ez da artearen definizioa edo izena, baizik eta elkarrekintza komunikatiboa –Komunikazio - prozesuetan parte hartzea–, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren gizabanakoei (bertan jaio zein ez) aukera ematen diena identitate - adostasunen bat sortzeko gaitasuna duen `ni´ kolektibo batean integratzen joateko.  Demokrazia, Eusko Legebiltzarra

47. XIX. mendeko Bizkaiko azken diputatu nagusi Fidel de Sagarminagak, 1880an kargutik kendu ondoren, “Euskal Herriaren historia konstituzionala” egiten saiatu zen, eta termino horietan ulertu eta azaldu behar dugu.1765ean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elite ilustratuak, gobernua bere ardurapean zuenak, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eratu zuen, eta bere estatutuen 1. artikuluak honako hau ezartzen zuen: “Elkarte honen helburua da Euskal Herriak zientzietara, letra ederretara eta arteetara duen joera eta gustua lantzea, haren ohiturak zuzentzea eta leuntzea; aisialdia, ezjakintasuna eta ondorio kaltegarriak baztertzea, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko harremanak are gehiago estutzea”. Hasierako proiektuen artean, "Gipuzkoa, Araba eta Arabako hiru probintzien historia nazionala" egitea zegoen.

48. 1793ko urriaren 30ean, Espainiako monarkiak Frantziako Errepublikari deklaratu zion gerra baten testuinguruan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako komisionatuak Bilbon bildu ziren foruak babesteko

14

eta “Euskal Herriko Konstituzioa hobetzeko eta iraunarazi nahi duten Ermandadea sendotzeko”. 1850ean Gernikan Bizkaiko Batzar Nagusietan batzartu ziren Arabako eta Gipuzkoako komisionatuek “Euskal naziotasuna” aldarrikatu zuten “Foru Konstituzioa” defendatzeko, eta 1852an Blas López eta Pedro Egaña Arabako komisionatuek “Konstituzio baskongadoaren” printzipio juridiko eta politikoak definitu zituzten, eta horien artean, foru - baimena eskatu zuten: “Inbasio bidegabe ororen aurka aurreko eskubideak defendatzeko eta salbatzeko, euskal Konstituzioak baliabide eraginkorra du. Jatorrizko independentzia: FORU - BAIMENA, zeinarik gabe, azken urteetara arte hitzez - hitz errespetatua izan dena, ezin baita bertan inolako xedapenik gauzatu eta bete, botere zentralak nahi duen, hartu duen eta zirkulatzen duen motakoa izanda ere. (...) FORU BAIMENIK gabe, autonomia baskongadoa, denek errespetatu nahi dutela diotena, formula hutsala da, eta haren apetaren mende dago".

49. XIX. mendean zehar, Batzar Nagusiek beren Aldundien edo gobernuen botere publikoa indartu zuten, euren ahalmenak eta eskumenen kudeaketa finkatzen zituzten bitartean, politika interbentzionista eginez. Lege  -  esparrua Espainiako Konstituzio liberalek finkatzen zuten, eta 1839ko urriaren 25eko Legeaz geroztik, gobernu zentralak alde bakarreko erreforma batzuk egin zituen foru - sisteman, baina bi aldeek adostutako “foru - konponketa” egiteke zegoen. Gobernu liberalekin liskarrak eta unean uneko akordioak izan ziren, harik eta 1877an Batzar Nagusiak eta haien gobernuak alde bakarrez indargabetu ziren arte, Espainiako Parlamentuak onartutako 1876ko uztailaren 21eko Legearen aurrean beren subiranotasun politikoa gauzatzen saiatzen zirelako.

50. 1917an, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako probintzia - diputatu hautetsiek, Gasteizen eratu zen asanbladan, botereak itzultzea edo foruak itzultzea eskatu zuten, edo, bestela, Autonomia - Estatutu bat onartzea. 1919an, Autonomia Estatutuaren proiektu bat izapidetzen hasi zen Espainiako Parlamentuan, eta, 3. artikuluan, honako hau xedatzen zuen: “Administrazio Zentralak ez du inolako esku  -  hartzerik izango artikulu honetan aipatzen diren eginkizun autonomikoetan”. 1936an, Espainiako Gorte Nagusiek Autonomia Estatutu bat onartu zuten, eta behin - behineko Eusko


XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK

N O R T A S U N A

Jaurlaritza bat eratu zen. 1979an Nafarroako Batzar Nagusiak eta Foru Parlamentua eratu ziren.

51. Mugarri historikoen kate horretan, Herri hau “instituzionalizatzeko” etengabeko ahalegina egin dela ikus dezakegu eta, azkenean, EAJ - PNVren sorrerarekin eta garapen politikoarekin forma hartu zuen. “Euskaldunon aberria Euzkadi da” goiburu distiratsua eta Euskal Herriari egindako deialdi zirraragarria ez ezik, ekintza politikorako gida ere bada. Ekintza politiko hori bide demokratikoetatik garatu du beti, euskal abertzaletasuna eta demokrazia gauza bera izan baitira historiaren bilakaeran. Gure historian lehen aldiz, euskaldunok erakunde komunak ditugu gure hiru herrialdeetan. Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra borondate politikoaren eta historikoki garaietan zehar iraun duen erabakimenaren ondorio dira, formulazio desberdinekin, baina beti helburu berera bideratuta: egoera bakoitzean ahalik eta botere politiko handiena lortzea eta baliatzea.

52. Erakundeak egitura - egituratzaileak izan dira eta dira. Botere propioaren erreferente publikoak eta euskaldunon arazoei irtenbideak proposatzeko eta errazteko gai diren erakundeak. Foru Aldundi prenazionalistek, beren garaian, Herria industrializatzen eta bertako nekazaritza - abeltzaintza orekatzen lagundu zuen sustapen - lana garatu zuten. Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzak jauzi kualitatiboa egin dute, eta, horri esker, lurraldean eta gizartean esku - hartze integratua egin ahal izan da, eta Euskadin politikaz hitz egiten denean, Lehendakaritza, Jaurlaritza, Legebiltzarra eta tresna politikoak dira erreferentzia nagusi.

53. EAJ - PNV izan zen erakunde horien nortasuna osatu zuena, izena eman eta martxan jarriaz. Inposizioaren edo indarkeriaren lasterbideak baliatuz eta haiei men eginez inoiz bota zituztenak izango dira kontuak eman behar dituztenak, baina EAJ - PNVn nekatu egin gara ikusteaz gugandik jasotako ideiak aplikatzen ez dituzten edo aplikatzeko asmoa ez duten baina ideia horien izenean kondenatzen gaituztenek lezioak eman nahi dizkigutela.

54. 1979ko Autonomia Estatututik sortutako Eusko Legebiltzarrak ez du aurrekari historikorik, gure bilakaeran lehen aldia baita hiru hego - mendebaldeko herrialdeetako legegintza - erakunde erkide bat daukagula. Hala ere, badira denbora luzez

irauten duten egitura legegileen aurrekariak (Braudeletik aurrera, historialariak longe durée delakoari buruzkoak dira), denbora laburreko gertaera aldakorrekin kontraesanean egon daitezkeenak. Batzuetan demokratikotzat jo dira (adibidez, Bizkaiko Batzar Nagusiak), baina zehaztu behar dugu gauza bat ordezkaritza dela eta bestea demokrazia. Demokrazia XX. mendeko fenomenoa da. Euskadin 1933tik 1936ra eta 1977tik aurrera, hauteskunde  -  botoa emateko diskriminaziorik egon ez den garai bakarrak izan dira. Hiru lurraldeetako ekintza “parlamentario” komunaren aurrekari hurbilago bat Aldundien Biltzarrak izan ziren XVIII. eta XIX mendeetan. Baina behin betikoa da Eusko Legebiltzarra ezarri izana, dagoeneko erreferente politiko gisa eratua eta indar politikoek eta herritarrek behin betiko onartua.

2. BEHARRIZANAK ASEBETETZEA 55. Euskal nortasuna egungo errealitatea osatzen duten indar “egituratzaileen” mende dago. Hau da, “Munduko ekonomiaren epe luzerako jokaera erabakitzen duten osagaiei eta harremanei modu sakon eta iraunkorrean eragiten dieten indarrek” baldintzatuta dago. Hainbat eremutan eragiten duten eta mota guztietako desberdintasun  -  arrailak sortzen dituzten indarrak dira: desberdinkeria ekonomikoa, genero - desberdinkeria, belaunaldien artekoa, hiri - eta landa - eremuaren artekoa, pertsona kualifikatuen eta kualifikatu gabeen arteko desberdinkeria, etab.

56. Desberdinkeria horiek identitate kolektiboaren eraketan eragiten dute, nekez sentituko baikara identifikatuta ondo tratatzen ez gaituen kolektibo batekin.

57. Beste edozein giza taldek bezala, euskal gizarteak baditu gainditu gabeko irakasgaiak eta gizartean parte hartzeko espazioak, hobetu beharrekoak. Baina baditu bere indarguneak ere, eta, oro har, gizarte - bidegabekeria mota desberdinen aurrean sentsibilizatuta dagoen gizartea da, eta, gainera, dinamismo handia erakusten du bere burua antolatzeko orduan, horiei aurre egitera begira. Oreka eta gizarte - kohesioa bilatzea, gaur egun, euskal nortasunaren balioetako bat da 58. Gaur egun ezagutzen dugun kohesio soziala lortzen lagundu duten lankidetza zibikoko mugimenduak ezin dira behin betiko lorpentzat hartu. Ezein

15


XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK

N O R T A S U N A

herrialderen historian ez da lortu bizitzan etengabe aurrera egitea edo etengabe hobetzea. Historia erregresioz eta ustekabeko irauliz beteta dago. Har dezagun denboran oso urrun ez daukagun adibide bat. Pentsa dezagun nolako atzeraldia ekarri zuen Gerra Zibilak gerraosteko belaunaldientzat. Ekonomiari, gizarteari eta politikari dagokienez, atzerapen handia eman zen, eta 20, 30 eta 40 urte gainditu behar izan ziren, hurrenez hurren. Beraz, 1959ra arte ez zen lortu Errepublikako maila ekonomikora bueltatzea (Egonkortze Plana); 60ko hamarkadara arte ez ziren sortu elkarte - , langile - , auzo -  edo kultura - mugimendu boteretsuak; eta Francoren heriotza eta trantsizio demokratikoa iritsi behar izan ziren herritarren erabateko parte - hartze politikoa lortzeko. 59. Une honetan etorkizunari buruz egin dezakegun edozein iragarpen beti izango da ariketa arriskutsua. Gaur egun, ordea, zentzuzkoa dirudi iragartzea epe ertainera begira proposatzen den identitate - eredu orok edo garatu nahi den edozein politikak kontuan hartu beharko dituela hainbat aldagaik gure erkidegoaren bizi - kalitatean eta ongizatean izan ditzaketen ondorioak. Batzuk unibertsalak dira, hala nola globalizazioaren indar egituratzaileak eta gizarte digitala, eta horiekin batera ongizate  -  estatuaren narriatzea, joera desdemokratizatzaileak eta migrazio handiak. Horiei gehitu behar zaie gure lurraldean eman beharko den zerbait: belaunaldien arteko erreleboa, hau da, hamarkada batzuen buruan protagonismoa hartuko duten pertsonak.

2.1. GAZTEAK: BEREN NORTASUNAK ZENTZU FUNTZIONALA DU 60. Euskal gazteak – Horrela kalifikatzen ditugu 17 eta 35 urte bitartekoak – pragmatikoak dira, helburu sozialak dituzte, parte  -  hartze politikorako lekurik ez dute eta mugikortasun geografiko eta laboral handia dute. Indibidualtasunarekiko errespetua balioesten dute eta gizarte  -  lankidetzarako joera erakusten dute, baldin eta gizabanako gisa eragiten dieten edo interesatzen zaizkien gaiak badira. 61. Natibo digital diren heinean, haien sozializazio  -  prozesuek ezaugarri bereziak dituzte. Gazteenak mundura etorri dira mugikorra eta tableta besapean, baina Internetek dena hartzen du beren bizimoduan eta haien jarduera asko pantaila batetik igarotzen dira. Sozializazio - prozesuan, hau da,

16

pertsona gisa garatu diren prozesuetan, familiak, eskolak eta lagunek ez ezik, eragile berriek ere esku hartu dute. MASS MEDIAk eta Internetek ahalbidetzen dituen komunikazio - moduek garrantzia esanahi handia izan dute beren garapen pertsonalean.

62. Gazteak arazo ukigarriak konpontzeaz kezkatuta daude: enplegua, etxebizitza eta emantzipatzeko ahalmena. Horrek zaildu egiten du beste balio ukiezin batzuk finkatzea. Ez dira sentitzen gizarteko protagonista aktibo, pasibo baizik. Mendebaldeko gazte guztien indibidualismoa eta desafekzio politikoa partekatzen dituzte. Bestalde, beren asmoak garatzeko ekintza - tarte txikia geratzen zaie, erakundeek ia dena hartzen baitute. Beren intereserako parte - hartzera irekitako indibidualistatzat edo sofistikatu eta altruistatzat jo genitzake.

63. Beren nortasuna oso lotuta dago ikurrekin: Talde gogokoenaren bandera edo lauburu bat apaingarri gisa jai - mota jakin batzuetara joateko. Euskal nortasunaren pertzepzioak ez du eragin politikorik, uste baitute politika profesionalizatu egin dela, eta, salbuespenak salbuespen, ez dute politikako profesional izan nahi. Era berean, ez dira liluratzen aberri - loriengatik, ez eta askatasunaren eta herriaren euskalduntzearen aldeko iraganeko borrokengatik ere. Haientzat, horiek guztiak beren biografian finkatuta daude. Ondorioz, beren afekzioak esanahi funtzional bat du: aberria da konpontzen duena, bizitza hobe bat lortzeko bidean funtzionatzen duena.

2.2. DIGITALIZAZIOA ETA GLOBALIZAZIOA: SILIZIOAREN GARAIA 64. Gaztedi pragmatikoak eta etorkizunaz kezkatuta dagoenak gaur egun gure prestakuntza - zentroetan eskura ditzakeen gaitasun eta trebetasunen multzoak egungo inguruabar profesionalei baino ez die erantzuten. Beraz, erraz asma daiteke, teknikak aurrera egiten duen azkartasunagatik, neska - mutil horietako askori egokituko zaiela beren burua berrasmatzea, gaur egun imajinatu ere egin ezin ditugun lanpostuak betetzeko.

65. Aldaketa

teknologikoaren abiadura apartekoa da eta etengabe bizkortzen ari da. Adimen artifizialaren eta robotikaren aurrerapen geldiezinaren aurrean, talaia unibertsitariotik ahots kualifikatuek hitza hartu dute kapitalismo digitalak izan dezakeen bilakaera ilunaren inguruan


XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK

N O R T A S U N A

ohartarazteko, non Oinarrizko Errenta Unibertsalaren azpian proletariotza kognitiboaren ordezkapen baketsua egiteko ahalegina egin daitekeen, langileen ordez lanpostuetan era guztietako robotak jarriz. 66. Etorkizunak esango du zientzia - fikziotik sortzen direla diruditen egoera horiek errealitate bihurtzen diren ala ez. Baina, gaur egun, egitate bat egiazta dezakegu: enpresa teknologiko handiak oligopolio global moduko bat dira, bilioitan zenbatu daitezkeen kapitalizazioarekin, planetako ekonomia handienen aurrekontu publikoei itzal egiten dietenak. Ondorioz, desberdinkeria sozialak areagotu egiten dira eta tentazio antidemokratiko absolutista eta totalitarioetan erortzeko arriskua dago. 67. Ez dirudi gure gizarteari David txiki hori izatea dagokiokeenik, berak bakarrik jokatuz erraldoi handia menderatuko lukeena. Hala ere, bere jarduera  -  esparruaren eskumenetatik eta bide demokratikoez baliatuz, Interneten pertsonaren duintasuna bermatuko duen lege  -  gobernantza sustatzea egokituko zaio. Premiazkoa da datuen jabetzari buruzko arauketa bat egitea, datuen jabea nor den eta horiek merkantzia gisa zein baldintzatan erabil daitezkeen adierazteko. 68. Disrupzio teknologikoak, hau da, teknologia batek merkatuko joko - legeetan, enpresa - sektoreen artean edo pertsonen bizitzan eragiten duen aldaketak, behin eta berriz pentsatzera behartuko gaitu. Aurkezten zaizkigun aukerei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko modua aurkitu beharko dugu, bai eta esparru desberdinetan sartzen diren aldaketetara egokitzeko modua ere: telelana, etengabeko prestakuntza, gizarte - harremanen aldaketa... Testuinguru horretan, ondorengo erronka planteatzen zaigu: tokian tokikoan eragitea balio horiekin bat eginik eta esparru globalean parte hartzea, erabakiak hartzeko gaitasuna elementu funtsezko izango duten elkarlaneko gobernantzak ezarriz gainerako herrialdeekin elkartasunez harremanak izateko. 69. Ekonomiaren mundializazioak agerian utzi du toki esparruan jarduteko dugun moduak zuzenean eragiten diola mundu osoan gizateriaren ongizateari.Globalizazioa prozesu kontraesankor eta paradoxikoa delako; alde batetik, gizarteak nolabait homogeneizatzeko joera duelako, eta, aldi berean, prozesu global horren forma autonomoak sortzen dituelako.

70. Testuinguru horretan, identitate - aldarrikapenak demokraziarako etorkizun berri bihurtu dira, baldin eta horiek aldakortasunera irekita badaude (Christian Coulon). Hau da, geure buruaz jabetzea, gure nortasun pertsonala osatuz, eta beste pertsonekiko ditugun antzekotasunez eta desberdintasunez jabetzea, haiek ulertzen saiatuz. Aldakortasuna, gu ezagutzearen bidez besteak ulertzeko prozesuari dagokio. Prozesu horrek harreman afektibo indartsuagoak sortzen laguntzen du, besteak errespetatzea ahalbidetzen digu, geure iritziak izateari utzi gabe. Beraz, errespetuarekin, tolerantziarekin eta askatasunarekin lotzen da, eta oinarrizko printzipioa da gizarte multikulturaletan bizikidetza harmoniatsua izateko.

2.3. GIZARTE KULTUR - ANITZAK: MIGRAZIOA ETA BERE ONDORIOAK GIZARTE - INTEGRAZIOAN 71. Ez dago benetako demokraziarik XXI. mendean kultur aniztasunari trataera egokirik eman ezean. Azterlan eta ikerketa askok positiboki lotzen dute kultura - aniztasuna erakundeen (enpresak eta unibertsitateak) eta, oro har, gizarteen sormenaren, produktibitatearen eta lehiakortasunaren hobekuntzekin. Zalantzarik gabe, gizarte ezberdinenak dira oparoenak ere. Datozen urteetan dibertsitate horrek bere potentzial osoa zabaltzen laguntzeko erronka dugu, eta horretan jarri behar dugu gure ahalegin osoa erakundeek eta eragile sozialek (Immigraziorako Euskal Itun Soziala).

72. Immigrazioari buruz Europan egin beharreko eztabaida oso urrun dago ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka izatetik. Alde batekoak ez dira arrazistak, eta bestekoak ez dira traidore irrazionalak. Ez dago eskola hoberik bidea egiteko orduan dirua eta abizena nahikoa ez diren herrialdeetan bizimodua bilatzea baino, eta lan indibiduala da kontua. Gertatzen dena da immigrazioaren ondoriozko tentsioek eragin desberdina dutela gizarte hartzaileetan, disfuntzioak edo ghettoak sortuz. Beraz, jokaera batzuk nagusitu beharko dira eta arau batzuk bete beharko dira etorkinak onartzeko, eta horiek herrialde hartzailearen funtsezko arau eta balioak onartu beharko dituzte, nahiz eta horrek haren funtsezko arau eta balio batzuk alde batera uztea ekarri.

73. Aniztasuna errespetatzea (kultura, jatorria, erlijioa, generoa, sexu - orientazioa) elkarbizitza - politika

17


XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK

N O R T A S U N A

eraginkor baten ardatzetako bat izango da.Horrekin batera, hezkuntzan oinarritutako aniztasunaren kudeaketa inklusiboa, kontzientzia kritikoaren sustapena eta gobernantza demokratikoaren garapena izango dira pertsonak ahalik eta adostasun gehien lortzera edo halabeharrezko desadostasunak kudeatzera gaituko dituzten oinarriak. Horrek eragin berezia du gure artean magrebtarren immigrazioari dagokionez; izan ere, orain arte, kulturen elkarbizitzaren alde agertu dira gehien. Etorkinak maila bateraino asimilatzen badira, denborarekin herrialde hartzaileko kide oso eta berdinak bihurtzen dira, edo Y.N. Haririk zehazten duen bezala: Haiek Gu bihurtzen dira.

74. Euskadin finkatutako immigrazioa bertakoen %10 ingurukoa da, eta, demografia - kurbaren aurrean, etorkinen kopuruak gora egiteko premia nabarmena dago. Hori dela eta, ezinbestekoa da elkarrekin harmonian bizitzea eta gizarte integratu berri bat lortzea, jaiotza - politika eraginkorrak garatzea bezain saihestezina.

75. Aniztasuna gure historia eta nortasun kolektiboaren funtsezko zatia da. Kultura eta jatorri askotariko pertsonek osatutako gizartea defendatzen dugu, kulturen arteko aniztasunaren balioekin konprometituta, gizarte inklusiboa eraikitzeko. Beraz, elkartasunean, erantzunkidetasunean, pluralismoaren defentsan, giza eskubideetan eta berdintasunean oinarritutako bizikidetzaren kultura partekatu behar dugu (Immigraziorako Euskal Itun Soziala).

2.4.  DEMOKRAZIA “ILIBERALERAKO” JOERAK ETA ONGIZATE ESTATUAREN NARRIATZEA 76. Nortasuna eragiten duten faktoreetako bat taldea osatzen dutenen beharrak asetzea izanik, bi elementu daude, duten garrantziagatik arreta eta erabateko zaintza behar dutenak: bizi - kalitatea eta ongizatea. Bizi - kalitatea, gizabanakoen ongizateari eta haien ahalmenak gauzatzeari laguntzen dioten baldintza - multzo bat ziurtatzen duelako. Horrek esan nahi du osasunean, hezkuntzan, ikerketan, etxebizitzan... inbertitzen dela. Ongizatea, segurtasuna sortzen duelako eta etorkizunerako nolabaiteko ikuspegia sortzen duelako. Bi faktore horiekin batera, bada hirugarren elementu saihestezin bat, ongizatea eta bizi - kalitatea lagundu behar dituena.

18

77. Konfiantza sortzea da gakoa. Ukiezin hori maneiatzeko moduaren araberakoa izango da, neurri handi batean, etorkizuna. Ondasun hauskorra da. Oso egoera desberdinetan erraz apur daiteke, lana ondasun urria denean, errenta ekonomikoak eskasak direnean, erakunde desberdinek (gobernua, aldundiak, udalak) batera funtzionatzen ez dutenean, osasuna bide onetik ez doanean... Konfiantza sortzea zaila da, baina are zailagoa da konfiantza horri eustea.

78. Hitz gutxitan esanda, gero eta konplexuagoa den mundu bateko hiritarrak gara, non indar egituratzaile globalen eta horien ondorioen eraginpean gauden, ziurgabetasuna eta aldaketa azkarra ezaugarri dituen mundu bateko herritarrak gara, eta egoera historiko honetan geure gain hartu behar dugu gure Herri txiki hau herrialde - eskalara eramateko erronka. · Adimentsua · Lehiakorra · Bidezkoa · Eta jasangarria Konfiantzazko giroa sortzeko eta bizi - baldintza ekonomiko - sozialak ongizatera eta bizi - kalitatera bideratzeko gai diren erakundeekin.

79. Tokiko leialtasunak komunitate globalarekiko betebeharrekin osatzen dituzten erakundeak, honako hauek azpimarratuz: · Lurrarekiko errespetua · Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna · Ezberdinarenganako enpatia · Teknologia gizakiaren mende jartzea · Komunarekiko konpromisoa

80. Garai erigarria bizi dugu. Osasunaren krisi globalaren erdian gaudela,lehen sendoa zirudien guztia desagertu egiten da. Europeismoa eta ongizate - estatua –guretzat, europarrontzat, gauza bera diren kontzeptuak -  estualdian daude une honetan. Autoritarismoaren aldeko iritziak agertu dira Euskadin ere, Txina, AEB, Singapur, Hego Korea eta Errusia ere estatu - zentinelaren eredu gisa jartzen dituztenak. Horren guztiaren eta autoritarismoaren aurrean, guk demokrazia militantea defendatzen dugu, erantzukizunean oinarrituta. Demokrazia soziala defendatzen dugu XXI. mendeko euskal nortasunaren ikur gisa.


XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK

N O R T A S U N A

3. KIDE IZATEAREN SENTIMENDUA Onartu eta integratuak garela sentitzea, parte hartzaile,azken finean

81. Kide izatearen sentimendua oso garrantzitsua da identitatea eraikitzeko orduan. Gizatalde bateko kide dela sentitu ezean, gizakiak ez luke sustrairik izango, airez egina egongo litzateke.

82. Euskal kulturaren elementu bereziek zeregin integratzailea dute komunitate baten memorian eta sinbolismoan oinarritzen den kidetasun sentimenduan. Komunitate horretako kideek espazio jakin batean partekatzen dituzten eguneroko praktiken bidez sortzen da errealitatearen interpretazio jakin bat, balio - sistema bat, jokabide - ereduak, bizimoduak eta pentsatzeko moduak, eguneroko ekintzak besteekin batera bizitzeko jarraibideak ematen dituztenak. Elkarrekin bizitzeak, futbol talde berberaren garaipenen poza partekatzeak, kale berberetatik paseatzeak eta denda berberetan erosteak zerikusi handia du gizarteratzearekin. (María Gascón Stürtze)

83. Gizarte digitalean gertatu den fenomenoaren arabera,ordea, espazio fisikoak garrantzia galdu du interakzio sozialerako topaleku gisa, eta Internet bidezko komunikazioak, berriz, besteak galdu duen garrantzia irabazi du. Ondorioz, herritarrok gero eta zabalagoa den unibertso sinbolikorako sarbidea irabazi dugu baina,aldi berean, unibertso hori gero eta zatikatuagoa da eta gero eta menpekotasun handiagoa du testuinguru eta interes globalekiko.

84. Beharrezko gertatzen dira espazio zatikatuan elementu komunak eta modu naturalean partekatutako sinbolo globalak aurkitzeko estrategiak, euskaldunen arteko lotura  -  eta harreman - elementu gisa balio dezaten.

85. Zer elementuk eta ekintzak lagunduko dute datozen urteotan euskal komunitate bereiziaren sentimendua sortzen? Zein izango dira euskal komunitatearen ardatz/balio/ikur sortzaileak belaunaldi gazteenentzat? Ez dago alderdi atsegingarri, pozgarri eta goresgarriagorik zaletasun batzuk dituzula sentitzea baino, eta zaletasun horiek modu kolektiboan bizitzearen emozioa parteka dezakezula. Eta kolektiboa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta hobeto. Handiagoa da “zerbait” jendetsuaren partaide izatearen sentimenduaren arrakasta.

Belaunaldi gazteenentzako euskal komunitatea sortzeko ardatz nagusiak hiru dira: 1) Esperientzia partekatuak: atal honetan kirol - eta musika - ekitaldiez hitz egin daiteke, bereziki. 2) Lanarekin artea sortzeko harrotasuna: atal honetan enpresa - ekintzak eta ekitaldi gastronomikoak jasoko genituzke. 3) Gure artisten adierazpenarekin identifikatzea: artistak, sortzaileak, komunitate baten arima dira. Adierazpen artistiko desberdinak uztartzearen eta kulturen nahasketaren aldeko apustua egin behar da, tradizionalaren eta garaikidearen arteko trantsizioa areagotuz. Hori guztia gauzatzeko, gainera, euskararen erabilera lehenetsi behar da deskribatutako hiru ardatzen ezaugarri diren elementu eta balio autentiko, natural eta bereizle gisa.

86. Horrez gain, nola sortu komunitatea eta komunitate - sentimendua kontsumo - gizarte globalizatu bati lotutako dinamika eta jokabide indibidualista eta berekoiak areagotzen diren mundu batean? Nola eraiki komunitatea azken hamarkadetan sozializazio kolektiboko edo narratiba sozial partekatuak sortzeko espazio tradizionalen haustura edo zatiketa gero eta handiagoa gertatu denean? Ekintzaileak gara. Oso garatua dugu asoziazionismoaren kultura. Badakigu elkarrekin lan egiten. Solidarioak gara. Espazioak partekatzea eta uneak partekatzea gustatzen zaigu. Lana ondo egiteak harrotasun sentimendua ematen digu. Gogoko dugu proiektu komun baten sorreran parte hartzea. Elkarrekin lan egiteak elkartu egiten gaitu, handi egiten gaitu. Elkarrekin sortzen dugun zerbaiten parte garela sentiarazten digu. Erronken bidez hazi egiten gara. Itun soziokultural batek komunitatea eraikitzen lagunduko liguke, oinarri hartuta lan komunaren balio kulturala gizarte - kohesiorako, komunitate desberdinen integraziorako eta harremanetarako, parte hartzeko eta kide izatearen eta identitate - sentimendua eraikitzeko espazio komun bat sortzeko oinarria dela. Euskal Herriko biztanle guztiek 4 aldiz parte hartuko lukete garapen komunitarioko proiektuei lotutako “boluntariotza” moduko batean. Herrialdeko hezkuntza - sisteman nahiz lan -  eta elkarte - sisteman integratuta, herritarrek proiektu bat egingo lukete Lehen Hezkuntzan, proiektu bat Bigarren Hezkuntzan, proiektu bat beren lan - bizitzan zehar, eta beste proiektu bat erretiroa hartu ondoren. Garapen - aldiak eta  - eremuak askotarikoak izango lirateke.

19


XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK

N O R T A S U N A

NORTASUN KOLEKTIBOEN ERAKETA ETA TRANSMISIOA Gaur egungo testuinguruan, identitate kolektiboa eraikitzea prozesu sozial konplexua da, eta subjektuek taldeko praktika kolektiboetan aktiboki parte hartzea eskatzen du; izan ere, komunikazio - prozesuetan erreproduzitzen dira taldeak, eta `gu´ kontzientzia hartzen dute. Prozesu hain konplexu horrek ingurune  -  baldintza egokiak izan ditzan, beraz, espazio fisikoetan (kalean, eskolan eta ekitaldietan) eta espazio digitaletan (komunikabideetan eta entretenimenduaren industrian) kultura anitzeko komunikazio - interakzioa sustatuko duten estrategia espezifikoak behar dira. Identitate kolektiboak espazio fisikoen bidez transmititzea Kalea. Gure kaleek eta plazek gure gizartean dauden kultura - adierazpenen barruan dauden jaiak eta ospakizunak ikusteko eta partekatzeko balio behar dute. Horretarako, komenigarria litzateke udal - erakundeek kolektibo desberdinetako ordezkariekin solaskidetza eta elkarrizketa bilatzea eta sustatzea. Hezkuntzak dauka iragana, oraina eta etorkizuna bateratzeko gaitasuna, eta, ondorioz, etengabe aldatzen ari den komunitate baten parte senti daitezke herritarrak haurtzarotik. (Eskola eta Unibertsitatea). Hezkuntzak hiritartasun eredu berria osatzen du eta aniztasunaren kudeaketa inklusiboa ahalbidetzen du. Gaitasun kritikoa eta eleaniztasuna sustatzen ditu, baita ingurumena errespetatzea eta zaintzea ere. Ikasteko eta bizitzan zehar egokitzeko tresnak eskaintzen ditu. Ez daukagu euskal estaturik herrialdea “nazionalki hezteko” tresna gisa balioko lukeenik. Frantziak, III. Errepublikan, bi erakunde nazionalizatzaileren bidez egin zuen: Armée National eta Ecole National. Ez dezagun ahaztu garai hartan, 1883an, 30 milioi biztanle metropolitarretatik laurden batek soilik hitz egiten zuela frantses hizkuntza ofiziala, Eugene Weber historialari iparramerikarrak frogatu zuen bezala. (Frantsesak, nekazari izatetik herritar izatera).

87. XXI. mendean, euskal nazioa bezalako estaturik gabeko nazio batek ez du “nazionalki hezterik” behar, eta ez du halakorik egin behar. Helburuak bestelakoa izan behar du: herriaren historia, hizkuntza, kultura, trebetasun

20

teknikoak eta ikaskuntza etikoa ezagutzen laguntzea eta ildo horretan heztea. Emaitza izango da euskal gazteriak mundua eta bizitza hobeto ulertuko dituela, eta, azkenean, jasotako ondare hori beraiek erabakiko duten moduan erabiliko dute, jakinik ondare humanistiko baten hartzaile direla. Euskal gazteria gai izango da, euskal herrialdeei eta egungo euskal komunitate globalari buruzko imajinario komun bat artikulatzeko, bertan sartzen diren pertsonak eta haien ondorengoak barne harturik. Partekatutako ondarea izango da, nortasun sentimendu askotarikoak barne hartuko eta bideratuko dituena. Haur eta gazte horien garapen integralean, garrantzitsua da kultur transmisioa, bereziki euskal kulturaren transmisioa, lortu beharreko helburu akademikotzat ez hartzea, baizik eta musikaren, dantzaren, bertsoen, antzerkiaren, literaturaren edo arteen bidez bizipen positiboen agertoki ireki gisa. Desiragarria litzateke kulturaren transmisiora bideratutako programa bat izatea, kirolaren arloan dagoenaren antzekoa. Eskola - kirola izeneko programaz ari gara. Programa horren bidez, neska - mutilek kirolarekiko duten ezagutza eta zaletasuna sustatzen da. Ildo horretan, badirudi datorren ikasturtean Gipuzkoan hasiko den kultura eskola programa, sortzaileen parte - hartzearekin eta gidarekin, adierazitako ildotik sortu dela.

88. Derrigorrezkoa da gure etxe eta eskoletan haurrei irakastea egia eta sinesmenak bereizten, sufritzen duten pertsona guztienganako errukia garatzen, Lur Planetako egoiliar guztien jakinduria eta esperientziak estimatzen, ezezagunaren beldur izan gabe libreki pentsatzen eta beren ekintzen erantzule izaten (Yuval Noah Hariri, XXI. menderako 21 ikasbide). Ekitaldiak. Gure kale eta balkoietan presentzia handiena duten banderek gure futbol, traineru, errugbi (Iparralde) taldeen koloreak daramatzate. Kolore horiek lurralde - identitateen berezko izaeran daude, eta ideologia desberdinak gainditzen dituen indar integratzaile batekin pizten dituzte bihotzak. Orain arte ez da horrelakorik gertatu euskal selekzioarekin, eta populazioaren zati handi batek konnotazio ideologikoak egozten dizkio oraindik. Bere potentzial integratzailea ukaezina da, baina marka birkokatzea eskatzen du. Oro har, kirolaren bizipen - indarra, edozein


XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK

N O R T A S U N A

adierazpidetan, garatu beharreko elkartzeko eta parte hartzeko bide bat da. Bestalde, esparru ludikoan, jai - ekitaldiek, hala nola haurren danborradak, non eskola guztietako haurrek tradizioarekin harremana estua duten, ereserkia kantatzen ikasten duten, martxak jotzen, baina ez buruz ikasi beharreko irakasgai gisa, baizik eta jaiaren benetako protagonista gisa, indar parte - hartzaile eta integratzaile handia du. Emakumea danborrada helduetan naturaltasun osoz sartzea eragin duen elementuetako bat izan da hori. Kultura - arloko ekitaldi handiei dagokienez, hala nola Zinemaldia, BBK Live, Musika Hamabostaldia edo Jazzaldiak, guztiek dituzte estrategiak, eta horiek guztiak tokiko talentuarentzako erakusleiho bihurtzen dituzte, publiko handiari begira. Komenigarria litzateke etorkizunean ildo horretan lan egiten eta sakontzen jarraitzea, eta estrategia hori oraindik praktikatzen ez duten ekitaldi garrantzitsuetan txertatzea. Euskal nortasunen transmisioa gizarte digitalean 89. “Z Belaunaldia” izena hartzen duen horrek bere aisialdiaren % 74 online egiten du, eta % 75 telefono mugikorraren bidez. Gehien kontsumitzen dutena online ematen diren bideoak dira. Youtubek %100eko hazkundea du urtean, eta youtuberrek eragin handia dute 8 eta 12 urte bitarteko haurren artean. Izan ere, gaur egun, youtuber izan nahi duten haurrak, astronauta izan nahi dutela esaten dutenak baino hiru aldiz gehiago dira. Bien bitartean, influencer - ak entretenimenduaren industriaren erreferentziazko elementu bihurtzen ari dira, aholkulariak eta kameoetako protagonistak diren aldetik, deialdi - indarrari etekina atera nahian. Natibo digitalen mundua da, hasi besterik egin ez den mundua, eta gure gizartean sartzen dena, nortasunak transmititzeko bide tradizionalak apurtuz.

a) Espazio zatikatuan elementu komunak aurkitzeko estrategiak. Euskal gazteek jasotzen dituzten bitartekaritza - espazio zatikatu gehienak globalak dira. Beraz, ahalegina egin liteke espazio global horietan gazte horiek modu naturalean partekatzen dituzten sinbolorik ote dagoen identifikatzeko. Sinbolo global partekatuak baldin badaude, euskal nortasuna berreraikitzeko

balio dezakete, euskal gazteen arteko lotura -  eta harreman - elementu gisa jokatzen duten neurrian.

b) Norberaren ekoizpena sustatzeko estrategiak: lehen aipatu dugun bezala, zatikatutako bitartekaritza  -  espazio gehienak globalak dira. Era Berean gertatu ohi da beren artean partekatzen duten edukia euskalduntasunetik kanpokoa dela. Toki esparruan ez dago ez harremanetarako bidearen ezta interakzio - edukiaren kontrolik ere. Ondorioz, komunikazio - bideetan eragitea zailagoa dela kontuan hartuta, ekoizpen propioko edukia sustatzea planteatzen da. Horrela, espazio global zatikatu horretan, berezko elementu eta sinboloak dituzten edukiak jarriko lirateke, euskal identitateak osatzen dituzten elementu gisa balio dezaketenak. 2019  -  2020 ikasturtearen hasieran, hiru joera nagusi hauteman ziren gazteek kontsumitzen dituzten edukietan: gazteen gaiko fikziozko produktuak, neska - mutilek egiazkotasunagatik identifikatzeko modukoak. Ingurumenari buruzko programak, albisteak, dokumentalak. Eta batez ere, entretenimendua. Ikus  -  entzunezkoen euskal industriak etxeko merkatura bideratutako bokazioarekin eta ikuspegiarekin funtzionatzen du. 2008ko atzeraldiak krisi handi batean murgildu zuen eta harrezkero egoera prekarioan dago. Hala ere, merkatu globalean fikzioa eta entretenimendua gero eta garrantzi handiagoa duen industriaren parte dira. Beraz, interesgarria litzateke azterketa bat egitea jakiteko zer faktorek lagun lezaketen fikzioan eta entretenimenduan aritzen den euskal ikus - entzunezko industria bat garatzen, lehiakortasun  -  baldintzetan eta nazioarteko merkatuetara ateratzeko eta berritzeko bokazioarekin. Sektorearen azterketa ekosistemaren ikuspegiarekin egin da, industria horren bi ardatzetan oinarrituta: prestakuntza (beharrezko lanbide - profilak prestatzea) eta merkatua (etxekoa eta globala). Bestalde, erdialdeko espazio zatikatuetarako edukia sortzeko beste modu bat litzateke gaur egun ekoizten denaren aprobetxamendu ekologikoa. Hau da, gomendagarria litzateke antzezlanen eta entretenimenduko telebista - programen “unerik onenetan” oinarrituta egindako pieza laburrak “zatitzeko” estrategia abian jartzea, kontsumo - bideetan jartzeko.

21


XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK

N O R T A S U N A

Gazteek erabiltzen dituzte (youtube, Snap originals, tik tok) eta hedatu egiten dituzte, beharrezko ikusgaitasuna eta publizitatea emanez, xede - publikoari zuzendutako sustapen - estrategien bidez. Komunikabideei dagokienez, komenigarria litzateke estrategia digitalaren aldeko apustua egitea, gazteei zuzendutako entretenimenduko edukiekin, bai eta haien intereseko gaiei buruzko dokumentalak eta erreportajeak egitea ere. Bestalde, euskarazko ekoizpen artistikoari dagokionez, ona litzateke irizpide artistikoetan oinarritutako sustapen selektiborako protokoloak ezartzea, kontuan hartuta horien dimentsio komertziala eta mainstream  -  dimentsioa positiboak eta eraginkorrak direla. Azkenik, gastronomiak era guztietako hartzaile eta kulturetarako izan dezakeen erakargarritasunak elementu egituratzaile gisa balio beharko luke eta hedabideetan ere bere isla izan beharko luke gure herrikide berrien gastronomia eta sukaldaritzari ikusgarritasuna emanez.

90. Euskal identitateari ikusgarritasuna ematea • Eskolan eta lan esparruan etorkinentzako ongi - etorri planak indartzea

• Herrialde ezberdinak eta euskal nortasuna ikusgarri egitea bisitari eta turistentzat

4. AUTOESTIMUA Gizabanakoak bi indarren artean harrapatuta gaude eta indar biek aldi berean eragiten dute gugan. Kide izateko beharra sentitzen dugu, talde handi bateko kide izateko beharra eta, aldi berean, ezberdintzeko beharra ere badugu, besteongandik bereiztekoa. Taldeak, beraz,norbanakoek gure onura psikologikoaren bila erabiltzen ditugun baliabideak dira. Hobeto sentitzen gara gure taldea gainerako taldeak ez bezalakoa dela uste badugu, eta zerua ukitzeraino irits gaitezke onena dela sinesten badugu. Puntu horretan eror gintezke gure buruarekin edo gure egoerarekin ederresteko tentaldian eta gure auzokideekin alderatuta beraiek baino gehiago garela sinesteko uste okerretan, arestian planteatu dugun moduan. Txanponaren beste aldean dugu taldearekiko identifikazio positibotik sortzen den autoestimuak

22

ondorio onuragarriak dakartzala, kolektibitateak pertsonak bultzatzen baititu taldearen helburuak lehenestera norbanakoaren interes edo helburuen aurrean. Lehiaketaren ordez, lankidetza bilatzea eramaten ditu. Autoestimua da nork bere kabuz pentsa dezakeela ulertzea, bizitzarako erabakiak hartzeko gaitasuna dugula, zoriontasuna bilatzekoa.

5. JARRAITUTASUN ZENTZUA SINBOLOAK ETA TRADIZIOAK 91. Euskal imajinarioa osatzen duen ondare ukiezina:oroimenaren lekuak. Komunitateak, herriak edo nazioak, beti izan ziren eta gaur egun diren bezala, tradizioak ziren, komunitate horiek beren iraganari buruz sortu zituzten kontakizun edo mitoetatik jaso direnak eta mito horietan oinarrituak. Kontakizun hori sortzea askotan asmakizuna da, baina asmatzea ez da gezurra esatea, sortzea baizik. Erakunde horien nortasuna beren kulturarekin estuki lotuta dago, eta kultura hori, funtsean, iragana orainari zentzua emateko erabiltzea ahalbidetzen duen mekanismoa da. 92. Francois Miterrand Frantziako Errepublikako presidente izatera iritsi zenean (1983), Pierre Norari eskatu zion historiaren eta memoriaren arteko elkargunea bilatzeko. Bederatzi urte beranduago, “Lieux de memorie” izenekoa atera zuten, zazpi liburutan, 120 historialari baino gehiagok egindako 5.560 orrialde atera ziren argitara. Bere oinarrietatik sortu den beste mito bat da; Frantzia ezberdinen kaleidoskopioa, nazioaren disekzioaren bidez, Errepublika eratuz, Frantzia ezberdinak bateratzen dituena, non sinboloei zor zaien garrantzia ematen zaien. Desiragarria litzateke euskaldunok horrelako obra bati ekiteko eta amaitzeko gai izatea. Oroimenaren lekuek, funtsean Kultur ondarearen ulermen nazionala irudikatzen dute eta nazioaren nolabaiteko ideia eskaintzen dute.

93. Oroimen eta ondare horren funtsezko zati bat sinboloak dira. Horregatik da garrantzitsua sinboloak nortasuna osatzen duten elementu gisa balioestea. Euskal ikur edo ondare nazional ukiezin horietako batzuk deskribatuko ditugu.


XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK

N O R T A S U N A

94. Ereserkia. Ereserkiek izugarrizko gaitasuna dute sentimendu partekatuak adierazteko, komunitate bat lotzeko. Ereserkiari merezi duen garrantzia ematen ez badiogu, gure kudeaketa politikoa izugarri disonantea izango da. Abesbatza batean kantatzen duzunean, arrazoia daramazula uste duzu, zu bezalako beste berrogeita hamar ere gauza bera oihukatzen baitute. 50 izan beharrean 50.000 badira, nortasun - adierazpen baten aurrean gaude. Gora Ta Gora (Euzko Abendaren Ereserkija), letra ofizialik ez duena (agian hobe hala izatea); jarraitzeko –musikaren solemnitateaz aparte–, bere letra ez da arranditsu jotzen diren beste herrialde batzuetakoaren oso desberdina, beren himno nazionalen letrak konparatzen baditugu (“gure arbasoen lurra”, “Ildoa”, “Isuritako odola”, “Guztien gainetik”, “Jainkoak Erregina salba dezala”,…). Beste ereserki bat daukagu, “Gernikako Arbola” izenekoa, xumea, batere arranditsua ez dena, anaiartekoa, buruz ikasteko erraza eta euskal doinua duena, zortzikoa. Gure lanaren ondorio operatiboa izan liteke `Gernikako arbola´ euskal ereserki ofiziala proposatzea.

95. Bandera. Ikurrinak onarpen orokorra du mendebaldeko hiru lurraldeei buruz hitz egiten badugu (Euskal Autonomia Erkidegoa - EAE). Lorpen handia izan da, Euskadiko espainolisten (PP) abiapuntua ez baitzen ikur hori onartzearen aldekoa. Oso bestelakoa da Nafarroako egoera, Ikurrina sinboloa baita, baina, neurri batean, nafar - euskaltzaleen eta nafar - nafarren arteko muga sinbolikoa baita. Iparraldean, bereizketa gisa, erdi folkloriko - turistikoa, erdi identitarioa eta azken hamar urteotan, batez ere Euskal Elkargoa sortu zenez geroztik, eskualdeko ikur politiko gisa onartzen da. Ondorioz, gero eta onartuago dagoen sinboloa da, arbuiorik eragiten ez duena – Nafarren zati garrantzitsu baten aldetik izan ezik – Eta nabarmendu beharrekoa. Nafarroan Ikurrinari buruzko eztabaidak ertz bereizgarria du. Duela hogeita bat belaunalditik hona Gaztelari atxiki zitzaizkion nafar herritarrena baino ez da estatu bat osatu zuen lurralde baskoi bakarra, Nafarroako Erresuma. Beraz, bere bandera orain arte babestea lortu den nortasun propioaren sinboloa da. Eztabaidagarria da gure artean Erresuma Zaharrean jatorrizko euskal estatua ikusten dutenen ideia.

96. Egunen batean euskal eskualdeen konfederazio bat eratzeko helburua lortuko balitz,

Hirurak Hiru bat, esaterako, Ikurrina Nafarroako Parlamentuko edo Gobernuko banderen patioan onartuko da, Nafarroakoarekin batera.

97. Herriaren izena. Eguneroko usadioari erreparatzen badiogu, kontua nahiko argi dago. Gaztelaniaz eta frantsesez Pais Vasco -  Pays Basque. Euskaraz, Euskal Herria. Euskadik ez du ia erabilera sozialik, eta, pixkanaka, erakundeen bizitzara murrizten ari da. Atzerritik aipatzen gaituztenek “Basque Country”, “Baskenland”, “Paesi Baschi” eta abar esaten digute, hau da, erro bera: Euskal Herria edo Euskaldunen Herria. Beraz, Euskal Herria - Euskadi, Euskal Herria - Pays Basque, lau izendapen, hiru hizkuntza ofizialetan, elkarrekin biziko diren herri berarentzat. Baina, izenen aniztasun horrek diluitu al dezake herri baten nortasuna? Ameriketako Estatu Batuak, Britainia Handiko Erresuma Batua eta Ipar Irlanda edo Jugoslaviako Mazedoniako Errepublika ohia bezalako adibideak aztertuz gero, ezetz esango genuke. Baina erabilera eta korronte historikoak ikusiz gero, egoera horiek, konposatuak edo zatikatuak, USA, UK edo jatorrizko izendapenetan amaitzen dira, xehetasun geografikoekin: Iparraldeko Mazedonia. Hizkuntzaren araberako izendapen baten erabilera (País Vasco - Pays Baque) (Euskadi - Euskal Herria) saihestezina da eta saihestezina izango da azkenean finkatuko dena, herritarren artean euskararen ezagutza eta erabilerak duen hedaduraren arabera eta (Euskadi) instituzionalak gizarte - hizkeran (Euskal Herria) duen garrantziaren arabera. Nire iritziz, Euskal Herria terminoa nagusituko da azkenean, gazteen gustukoena delako, nahiz eta gazteria, ezagutzen hasi garenez, termino homogeneo bat ez den (belaunaldi berean gazteen artean desberdinak direla esan dezakegu), ezta zuzena edo lineala ere (une historiko bakoitzean jokaera ezberdina erakusten baitu).

98. Tradizioak Tradizioa ez da iragan zaharkitu baten testigantza; orainaldia animatzen eta informatzen duen indar bizia da. Izan zena errepikatzetik urrun, tradizioa da irauten duenaren errealitatea, ondorengoei transmititu aurretik fruitua emateko baldintzapean jasotzen den ondarea. (Igor Stravinsky) Tradizioak berarekin dakartza jarraitutasuna eta eboluzioa. Komunitate bateko kideei nolabaiteko jarraitutasun zentzua emateko eginkizuna betetzen du.

23


XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK

N O R T A S U N A

Gaur egun egiten ditugun sagardotegi - planek, esaterako, ez dute zerikusirik Txirrita bertsolari handiaren garaietan egiten zirenekin. Eibarko Txikito pilotari ospetsuak ere ez zuen imajinatu Astelehena frontoiko hormak egunen batean berdez margotuko zirenik, pilota telebistako pantailetan nabarmendu zedin. Sarriegi konpositoreak ere ez zituen emakumeak danborradan imajinatu bere martxa egin zuenean. Nork esango zuen duela urte batzuk Aurreskua ezkontzetan dantzatuko zela eta Internet bidez merkaturatuko zela?. Edo Agur Jaunak solemneak letraz aldatuko lukeela laikoa izateko eta emakumeak barne hartzeko,… Tradizioa, maitasunez belaunaldiz belaunaldi pasatzen dugun ondare immateriala da. Urak bidea egiten duen bezala joan behar luke, gelditu gabe, denboran aldatzen diren orografietara egokituz, bere patua etengabeko sorkuntza eta eguneratzea da, berritzea edo hiltzea.

gabe, abertzaletasunak babes bera izango luke hauteskundeetan? Halako baieztapenik ez digu balio, zeren eta ETAk ez baitzuen Autonomia eragoztea lortu, bortizki borrokatu arren, eta ez zuen euskara iraindu besterik egin bere biziraupenaren izenean hiltzean, eta abertzaletasunaren sendotasunari dagokionez Sortu/Bildu da bere ondarea. Laburbilduz: bere esku - hartzearen ondoriorik iraunkorrena legezkotasuna onartu duen alderdi politiko bat izan da, “Lurralde - zatiketa” eta parte - hartze instituzionala barne. Osoko zuzenketa bat da, azken berrogei urteetan egin duen guztia goitik behera zuzentzea,alegia. Ezker Abertzalea izenekoak onartu ezik ETA eredu negatiboa izan zela, ondo barneratu beharko luketen zerbait urritasun moralean ez erortzeko, bere esperientziaren hurrengo kapituluak kristal oso ilun baten bidez begiratzera behartuta egongo da.

99. Gertatutakoari buruzko kontakizun bateratua / ETAren amaiera ETA izan zen lorpen politikoak kosta ahala kosta lortzeko ahalegin sutsuaren adierazpena, porrot egin zuena. Bere jatorrian mugimendu antikolonialisten tesiek eraginda, Franz Fannon garaiko ideologoak bezala (Lurreko oinordetzarik gabeak), indarkeriak kolonizatuei zapalkuntzaren paralisia gainditzen eta nortasun partekatu berri bat sortzen laguntzen diela uste zuen. ETAk ez zuen bere golkorako inoiz galdetu ea inor izan daitekeen bere indarkeriazko ekintzen biktima bat baino biktima handiagoa, haren motibazioa edo testuingurua edozein izanda ere. Era berean, ez zuen hausnartu bitarteko terroristen bidez defendatutako subiranotasun nazionalak moralki onartezin bihurtzen ote zuen legez defenda zitekeena. Are gutxiago, terrorismoa oso estrategia militar interesgarria ez dela, erabaki garrantzitsuak etsaiaren esku uzten baititu (ikus Hipercor, Vic, Zaragoza, Madrilgo aireportuko T  -  4). Terroristek ez dute armadako jeneral gisa pentsatzen, antzerki - ekoizle gisa baizik. Izuak ezin du arrakastarik izan erakustaldirik eta publizitaterik gabe. Eta horretan aritu zen, funtsean, 1977an demokrazia iritsi zenetik, gertaera politiko erabakigarrietan eragiteko gaitasuna esponentzialki eta pixkanaka murriztu zenetik. ETArik gabe, autonomia izango genuke? ETArik gabe, euskarak gizartearen onarpena, ezagutza eta erabilera izango luke? ETArik

24

6 ESANAHIA EGITEN DUGUNAREN ZENTZUA ETA XEDEA 100. Nazioa, jatorri komuna izateaz gain, bizitza ona bilatzeko, horrek hobeto funtzionatzeko eta bizitza komunean jarraitzeko erabakitasun argiz berresten duten pertsonen komunitatea da. Nazionalismoa nazio baten botere politikorako borondatearen adierazpena da, estatu anfitrioiarekiko gertakari berezietan – Hizkuntza, kultura, erakundeak – oinarritua.

101. Nire nazioak nire leialtasuna merezi duela eta nire herrikideekiko betebehar bereziak ditudala sinestea, haiek zaintzea eta haien izenean sakrifizioak egitea da nazionalismoaren forma eguneratua. Kapitalismo globalaren indar anonimo eta inpertsonalek alienatutako mundu batean bizi izan gara, osasun - , hezkuntza -  eta ongizate - sistemen “jibarizazioaren” beldur gara. Mundu osoko pertsonek segurtasuna eta zentzua bilatzen dute beren bizitzetan eta bilatzen duten hori nazioaren magalean aurkitzen hasten dira.

102. Esaten ziguten sarearen aroak nazioen aroa gaindituko zuela, baina ez da horrela gertatu. Munduak bere bidea darama eta Trump - en “America First” aldarria, Johnson - en Brexit - a, Putinen “Errusia etxea” edo Narendra Modiren indiotasuna, naziora itzultze horren adibide


XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK

N O R T A S U N A

negatiboak dira, joera horrek adibide positibo ugari dituen arren herrialde baketsu, oparo eta liberaletan, hala nola Suedian, Alemanian edo Suitzan, nazionalismo - zentzu demokratiko eta bizia baitute. Baina “naziora itzultzea” beharrezkoa izan arren ez da nahikoa; izan ere, XXI. mendeko erronka handiak, klima  -  aldaketa, migrazioak, pandemiak, energia - iturri berriak, disrupzio teknologikoa, globalak izaten jarraituko dute, denok baikara zibilizazio edo “covidlizazio” bakar eta gatazkatsu bateko kide, orainari erreparatzen badiogu. 103. XXI. mendeak funtsezko indar historikoa osatzen duten identitateen ikur zahar/berria markatzen digu etxeko atean. Gizarte globalean, behar den komunitatean oinarritutako identitate - modu berri bat da norberarengan pentsatzea, hurbilekoenekin jardutea, komunitateaz arduratzea, auzolana egitea.

6.1 AUTODETERMINAZIO ESKUBIDEA 104. Herria da inoren aurrean belauniko jartzeari

uko egiten dion nazioaren zatia, Europako estatu - nazioek barne hartzen dituzten herriek ez zuten beren nazioa aukeratu. Sentimendu nazionala eta nazioaren eraikuntza inposatu egin zitzaizkien. Hortik dator nazionalismoaren sorrera Europan. Nazionalismoa pasio bat da, eskatzen duen nazioa sortzera deliberatua, eta proposatzen duen ekintza politikoak beti izan behar du unean uneko egoerari eman beharreko erantzuna, ez eztabaida teorikoa edo sentimenduen adierazpena. Baina grina horrek ez ditu denak berdin harrapatzen. Inguruabarrei, egoerari egokitzea benetako jarrera bezain beharrezkoa da aurrez aurre jartzea demokratikoki desberdintasunak ebazteko. Konfrontazio demokratiko handiena dator nazio gisa aitorpena lortzeko modurik onena zein den denon artean erabakitzeko ariketatik. 105. Euskaldunok bi estaturen eremu juridiko eta politikoan bizi gara, Espainia eta Frantziarenean. Estatu horiek gero eta demokratikoagoak diren heinean, batasuna eta aniztasuna elkarren kontrako baino, elkarren osagarri izango dira. Bi horietako batean demokraziak beheranzko edo ahultzeko joera hartuko balu, euskal herritarroi ez litzaiguke geratuko autodeterminazio - eskubidea baliatzea baino beste aukerarik.

6.2.  EUROPA 106. Europako erregioetatik erregioen Europara. Estatu nazioanitz baten barruan eta Europaren instituzionalizazio politikoaren baitan, eraikuntza politiko post - nazionalari ekitera begira,nazioari, euskal nazioari, egozten zaizkion subiranotasun - ezaugarriak eskuratu behar dira gutxienez, hau da,Euskadiko demos  -  arekin eta borondate orokorrarekin bat etortzea, euskal komunikate nazionala baldintza onenetan egon dadin Europaren barruan politika post - nazional eta post - subiranoa egiteko.

7. KONKLUSIOA EUSKALDUNA IZATEA DA EUSKALDUNOK IZAN NAHI DUGUNA 107. Joan den mendeko azken hogei urteetan, Jugoslaviako, Libanoko eta abarretako gerren inguruan, nazio identitateen eta nazionalismoaren hilgarritasunari buruzko eztabaida sutsua eman zen. Hedapen handia lortu zuten, besteak beste, Amin Maaloufen “Identitate hiltzaileak”, Benedict Andersonen “Komunitate irudikatuak”, Anthony Smithen “Nazioen jatorri etnikoa” eta Eric Hobsvawmen “Nazioak eta nazionalismoak 1788tik” saiakerek. Azken honek, zirkulu marxistetan erreferentziazko egileak, honela formulatutako metafora eder bat egin zuen: “Minervaren hontzak hegaldia altxatzen du gaua erortzean”. Minerva erromatar jainkosa da, Grezian Atenea izango litzatekeena, eta jakinduria, arteak eta gerraren gidaritza irudikatzen ditu.

108. Hobsbawmek, lirismo politikoarekin, nazionalismoen gainbehera ukaezina adierazi nahi zuen. Beste sintagma baten ifrentzua zen: Francis Fukuyamaren “Istorioaren amaiera”, sistema liberal kapitalista munduan bakar bezala kontsakratu nahi zuena, sobietar sistemaren erorketaren ondoren, hain zuzen ere, garai horretan bertan. Hogeita hamar urte geroago esan dezakegu lehoiak ez zirela margotzen zuten bezain zientifikoak. Nazioen sorrerako mitoekin gertatzen den gauza bera gertatzen da berrogei lapurren kapitainari gertatutakoarekin ere; izan ere, Ali Babaren atea klarionaz seinalatu zuenean, konturatu zen Morganak antzeko markak jarri zituela kaleko ateetan eta ez zuela benetako adierazpena bereizteko modurik.

25


XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK

N O R T A S U N A

109. Demokrazia ez da administrazio - sistemak erabiltzen dituen prozedura formalak bakarrik, ezta eliteak, koadro politikoak edo alderdiak hautatzeko eragiketak ere. Kultura espezifikoak sortzea ere bada, tolerantzian, bestearenganako errespetuan oinarritutako bizi - arauetan, guztion ongiaren ideia sendotik oinarritutako elkartasun - moduetan edo publikoaren etikan oinarrituak, ukiezinak eta ukaezinak diren ondasun gisa. Euskal etorkizunak ez du zentzurik, demokraziaren balioak garatzearen eta sakontzearen bidetik joan ezean.

110. XXI. mendeak atean identitateen marka zahar/ berria seinalatzen digu, berebiziko indar historikoa baita. Gizarte globalean, komeni da nork bere buruaz pentsatzeari uztea, gertukoenekin jardutea; izan ere, besteez arduratzea eta besteen onbeharrez jokatzea BEHARREZKO KOMUNITATEAN oinarrituta dagoen nortasun forma berri bat delako.

111. Euskal nortasuna eta demokrazia funtsezko bi epifania dira Euskadin. Lehenengoak adierazten du herri bereizi baten existentzia, eta alemanek bateratze - prozesuaren aurretik oihukatu zutena adierazten du: Herri bat gara!; bigarrena da herri horrek bere osotasuna lortzen duela demokratikoki eta bateratuta zera adierazten duenean: Herria gara!

112. EAJ - PNV ez da inoiz demokraziaren aurka egiteko tentazioan erori.125 urteko ibilbideak demokraziarekiko konpromisoa berresten du. Hori esan dezakeen euskal alderdi politiko bakarra da, horrela izan zelako. Sekula ere ez zuen sistemaren aurkako iraultza bortitzik babestu; ez zuen estatu - kolpeetan parte hartu, eta ez zen jarduera terroristetara bideratu. EAJ -  PNV eredugarria da “Zerua erasoan hartu” nahi dutenen aurrean, nortasunaren defentsa positiboa egin nahi duelako baliabide demokratikoen eta pazientzia demokratikoaren bidez. 113. Gure estrategia da nagusitu den iluntasunetik ere abantailak ateratzea. Izan ere, Hobswam eta nazionalismoaren beste “forentse” batzuk ez bezala, komunitatea estimatzea eta komunitate batek bere burua ezagutzea, jakinduriaren hontza bezala, iluntzean iristen baitira. Eta ez dezagun inoiz ezagutu Europan XVI. mendean jada ahaztuta zeuden 450etik gora

26

nortasun politikoen madarikazioa: aberria aitortzen dela galdutzat jotzen denean. 124. Etengabeko birfundazioan definitzen diren Euskaldunen autobaieztapen horretan, ikur bereizgarri dira gure burua gobernatzea eta gero eta botere politiko handiagoa eskuratzea.

8. ERANSKINAK HIZKUNTZA, BERTSOLARITZA, LITERATURA Martin UGALDEREN “Hablando con los vascos” liburuan, Koldo Mitxelenak zera erantzuten du: “Nik diot, bai, hizkuntzaren eta herriaren artean funtsezko harremana dagoela, gure herria historikoki modu garrantzitsuenean eratu duen elementua, hots, Euskalerria, Vasconia edo beste edozein izenekin deitu, hizkuntza izan baita niretzat”. Hizkuntza  - Euskaltzainburu izandako Aita Villasantek “Euskararen auziaz” liburuan idazten duen bezala  -  normaltasunez ikasten da hiztunen komunitatean murgilduta. Komunitatea hizkuntzaren subjektua da. Eskolan edo euskaltegietan soilik irakasten den gizarte batean, transmisioa, indibiduala izateaz gain, sustraigabetu egiten da. Sustraitzeko gaitasun handiena duen komunikazio - tresnetako bat bertsolaritza da. Euskal literatura “idatziaren” hasieran bazen bertsolaritza. Bernat Etxepare, lehen euskal idazlea (1545) poeta herrikoia da, bertsolaria. Etxepareri buruz Jesus Maria Leizaola jaunak ondorengoa idatzi zuen: “Etxeparek bere bertsoak euskal poesian gutxienez bi mende lehenagotik ohikoak ziren metro eta ahapaldi berberetan konposatu nahi izan ditu”. Gaur egun, euskal gizartean euskarak duen presentziaz gozatzen dugunean, euskararen ikaskuntzaren eta euskararen erabileraren arteko desproportzio izugarriak, ahobiziaren eta belarriprestaren figuraren artekoak, bide berriak saiatzera behartzen gaitu. Ahalegin horretan bertsolaritza altxor baliotsu gisa agertzen zaigu. Bertsolariek publiko heterogeneoa biltzen dute, bertsolaritzaren praktika Euskal Herriko lurralde guztietara hedatzen da. Bere ekarpen handia euskal hizkuntzaren elkarbizitza da, ematen duen dibertsioa, eta feminista, ekologista, preso ohi, kirolari eta alderdi ezberdinetako


XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK

N O R T A S U N A

boto - emaileen audientzia heterogeneoa. Giro plural horretara egokitzen jakin du bertsolariak, doinu berrituekin eta gero eta gai gehiago erabiliz. Euskal idazleen belaunaldi berri batek gehiago estimatzen du bertsolaritza, horietako asko, izan ere, bertsolaritzatik datoz Bernat Etxeparerekin gertatu zen bezala. Hizkuntza biziaren barruko bertsoa euskararen biziraupena azaltzen duten faktore dinamizatzaileetako bat da. Bertsolaritzaz gain, badira Iparraldean gorde diren beste bi adierazpen artistiko ere, ahozko literaturari dagozkionak. Pastoralez eta Maskaradez ari gara. Biek, hitza, musika eta dantza uztartzen dituzte, baita kolore kode jakin bat ere. Urdinak ongia irudikatzen du eta gorriak gaizkia. Maskaradak inauteriei lotuta dauden bitartean, Pastoralak Europako Erdi Aroko eta Errenazimentuko Misterioen antzerki - tradiziotik sortzen dira. Pastorala euskal literaturaren adierazpen dramatiko herrikoi osoena eta garatuena da. Bertsolariek ez bezala, pastoralistek antzerki eta eszenaratze handiagoa dute. Zuberoako biztanleek antzezten dute urtero, eta ekoizpen kolektibo bihurtzen da, herriko ia herritar guztiek hartzen baitute parte eszenaratzean edo prestaketa lanetan. Pastorala eta bertsolaritza herriak eginak diren eta herriarentzat pentsatuta dauden bezala, gaur egun publiko heterogeneoa partekatzen dute biek. Pastoralak Zuberoan baino ez dira egiten eta horrek azaltzen du gaur egun bizi duen desabantaila, baina berdin jarraitzen du izaten ahoz eta kantuaren bidez adierazten zen nortasun - seinalea. Etxeparek bere liburua Linguae Vasconum Primitiae izenburupean argitaratu zuen 1545ean, eta ia une horretatik XIX. mendera arte euskal literaturak bere izaera pragmatikoa eta gai erlijiosoaren pisua izango ditu ezaugarri. XIX. mendearen etorrerak, hala ere, prosa narratiboaren, euskarazko kazetaritzaren eta olerkigintzari emandako bultzadaren jatorria markatuko du. XX. mendetik aurrera, euskal eleberria, poesia modernoa, gerra aurreko literaturaren berpizkundea, erbesteko eta gerraosteko literatura agertuko dira, eta 60ko hamarkadan, euskararen batasunaren eskutik, gaur egunera arte iritsi den letren loraldia gertatuko da. Atxaga, Aresti,

Saizarbitoria, Lertxundi, Sarrionandia, Txillardegi, Uribe eta Mirande dira euskal letren erreferente nagusiak, eta baita Landa, Urretabizkaia, Mintegi, Borda, Osoro, Jaio, Iturbe eta Rodriguez bezalako emakume idazleak ere. Genero espektro osoa lantzen den literatura baten potentzia sortzaile interesgarrienak dira, saiakeratik hasita. Bere literatur lanekin egungo euskal komunitatearen unibertso sinbolikoa elikatzen dute, errealitatearen irakurketa kritikoa eskainiz, bere kezka existentzialekin aurre eginez, emozioen itsasoan murgilduz edo leihoak beste mundu posible batzuetara irekiz.

MUSIKA Tradizioz, euskal gizarteak ez ditu bere merituak baloratu musikari buruz hitz egiten badugu. Askotan, kanpotarrak izan dira euskal artisten balioa artearen esparru ezberdinetan nabarmendu dutenak. Bitxia bada ere, euskal herria hain abeslari izanik, ia ez du egin bere herri musikaren inguruko ikerketarik .”Herrikoia” hitza erabiltzen dugu, Humboldten esanetan, “Euskal Herria baita kultura intelektual zein morala benetan herrikoia duen herri bakarra”. Musika eta ahozko alorraren barruan Pastorala dago. Pastoralean bere antzezleak ere “gizon plaza” dira, baina batez ere herriko kideak dira, antzezlanean parte hartzen dute eta bertsolariek ez bezala, pastoralistek antzerki edo eszenaratze handiagoa dute. Pastoraleko parte hartzaileek, bertsolariekin gertatzen den bezala, sentimenduak eta istorioak adierazi behar dituzte bertsoa, poesia, kantua eta dantza saihestu gabe. Pastorala eta bertsolaritza herriarentzat eta herriarentzat pentsatuta dauden bezala, gaur egun publiko heterogeneoa partekatzen dute biek. Hala ere, Pastorala Zuberoako lurralde historikora mugatzen da ia erabat. Pastoralak Zuberoan baino ez dira egiten eta horrek azaltzen du gaur egun bizi duen desabantaila, baina berdin jarraitzen du izaten ahoz eta kantuaren bidez adierazten zen nortasun - seinalea. Sorkuntza musikala da euskal herriaren nortasunaren ezaugarri nagusia, eta nortasun horren aurpegi landuenetako bat da. Izan ere, euskal nortasunaren aldeko bultzadarik handiena musikak eman zuela esan genezake. Euskal Herrian ere, nazio  -  identitateen eraikuntzari hasiera eman zion europar korronte hura aprobetxatu

27


XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK

N O R T A S U N A

zen. Hori lortzeko elementuak bi ziren. Lehena, herri - hizkuntza, eta bigarrena, herriaren adierazpen musikala. Alemania, Italia, euren identitateak aitortuak izan zitezen saiatzen ari ziren nazioen borrokaren hasiera izan zen. Hizkuntza eta Musika, euskaldunok beste nazio batzuek baino askoz lehenago genituen bi altxor. Izan ere, XVII. mendearen erdialdetik aurrera, Euskal Herriko katedralak eta basilikak ez ezik, Espainiako Estatuko zati handi bateko katedralak eta basilikak ere euskal organista eta kapera - maisuz hornitu ziren. Ondoren, Abesba-

tzen Iraultza iritsiko zen, eta, horrekin batera, abesbatzen eta orfeoi ezberdinen ugaritzea, sortzen diren hiriaren ikur bezala. Euskal Opera ere sortuko zen, hori bai, gai kostunbristetan eta historikoetan oinarrituta. Bidezkoa da jaiotza liriko honetan Bilboko Koral Elkartearen garrantzia azpimarratzea, Valle maisua zuzendari duela euskarazko lan asko ezagutzera eman baititu. Musikagileek, beren aldetik, ezaugarri musikal herrikoiak atera behar zituzten eta beren lanetan islatu, eta idazle - poetekin lan egin behar zuten testuak euskaraz jar zitzaten. Imajina daitekeenez, obra horien argumentuek lotura handia dute kide izatearen sentimenduarekin, erlijioarekin eta askatasunarekiko maitasunarekin. Euskal opera sortu berri horretan euskaldunaren prototipoa irudikatzen da artzainekin, pilotariekin, jakintsu zaharrekin eta gazte ausart eta alaiekin, hau da, ohoratzen den Herriko pertsonaiak irudikatuz agertzen da. Aldi berean, Resurrección Mº de Azkue eta Aita Donostia ahaztutako milaka abesti herrikoi ikertzen eta biltzen aritu ziren. Bestalde, klasikoa deritzon musika dagoeneko funtzionatzen duten kontserbatorioetatik elikatzen da, gero orkestra hasiberriak elikatzeko eta, aldi berean, konpositore gazteek beste herrialde batzuetara emigratzen dute euren prestakuntza teknikoa osatzeko. Musikaren aurrerapenak ez du eragozten euskal musikak bere ezaugarriak gordetzea, adibidez, melodiaren nagusitasuna, normalean lasaia izaten dena, adagio edo andantean idatzia. Gaur egun, euskal nortasuna areagotu eta sendotu egin

28

da ahozko artearen, literaturaren, antzerkiaren eta musikaren alderdi guztietan. Hala ere, abangoardian gabeziaren bat igartzen da. Denon izenean hitz egiten duen zerbait musikala falta da, aho batez ordezkatzen gaituena eta nortasun hori berresten duena. Aho batez abestutako ereserki baten falta sumatzen da, denak bere hitzak abestera erakarriko dituena, “Gernikako Arbola” kantatzen den bezala.

ARTEA ETA NORTASUNA Artea, Euskal Herrian, artearen forma tradizionala hartuta, historikoki ulertu da izateko modu zehatz bat adierazteko esparru gisa, horretarako objektu artistiko batzuk produzituz, aztertzaile batzuen aburuz euskal nortasunaren ezaugarri nabarmenenak borobiltzen zituztenak, norbanakoari dagokionez baina, batez ere, taldeari dagokionez. Arte garaikidearen esparruan izaera islatzeko artetik igaro da, egilea - lana/ irudia - aura identifikatzaile esanguratsuei esker, haiei kontrajartzen zaizkien esanahietan oinarritutako artea egitera. Nortasuna eta Kultura ez dira gauza bera, baina bata bestearen eskutik lotuta doaz bide beretik. Nortasun komunitario oro eraikitzen da komunitateari oinarria eta kide izatearen sentimendua ematen dion kulturatik abiatuta. Edozein eraikuntzatan gertatu ohi den bezala, nortasuna ez da berez edo bat batean agertzen, baizik eta komunitateko kideek eurek egiten dute, beren kulturan eta nolabaiteko testuinguru sozio - kulturalean oinarrituta. Beraz, identitatea kulturaren ondorioa da, baina, era berean, ezinbesteko baldintza da hori existitzeko, gizabanakoek bizitzan zehar barneratzen dituzten kultur irudikapen, arau, balio, sinesmen eta sinboloetatik abiatuta. Identitateak kultura sortzen du, kulturak identitatea eraldatu eta berregiten duen bezainbeste. Komunitate bat identifikatzen duena kide bakoitzak haiekiko egiten duen pertzepzio subjektiboaren bidez hautatzen dituen ezaugarri kultural objektiboak dira; horregatik, ez da nahikoa talde jakin bateko kide izatea harekin identifikatzeko. Identitate kolektiboa izango litzateke identitate indibidual guztien batura,elkarren artean oso


XXI. MENDEKO EUSKALDUNAK

N O R T A S U N A

desberdinak direnak barne. Hauek egiazkoak eta zehatzak dira; hura, abstraktua eta ideologikoa. Artearen zeregina da irudi sinbolikoak sortzea, bai eta irudi horiek sozializatzeko prozesua ere; izan ere, gizabanakoek irudi horiek ezagutu eta barneratu egiten dituzte, eta gizarte - multzo baten identitate artistikoa osatu ere egin daiteke. Nortasun artistiko  -  kulturalaren dinamikak harreman politiko, ekonomiko eta sozialen sare trinkoa dakar berekin. Hori dela eta, identitatearen eraikuntza botere - harremanei lotuta dago, eta, beraz, izaera ideologikoa duen eraikuntza  -  prozesutzat har daiteke: bere nortasuna ezartzean, praktika artistiko - kultural batek interes sozialak eta botere - harremanak eraiki, erreproduzitu edo azpi - ikusten ditu. XX. mendean zehar artea artearen politika gisa hedatzen bada, identitatearekin gauza bera gertatzen da: ez zaio horrenbeste erreparatzen “izateari”, baizik eta izatera garamatzan prozesuari Euskadin hainbat saiakera egin dira euskal nortasun artistikoa sortzeko. Modernitatearen hasieran, XIX. mendearen amaieran, abertzaletasuna eta sozialismoa beren interes ideologikoetara egokitutako ikonografia bat sortzen saiatu ziren. Artea baliagarri jotzen zuten propaganda egiteko. Zorionez, margolari eta eskultore garaikideek ez zuten mendetasun hori onartu, eta, horri esker, inoiz ezagutu ez zen loraldi sortzailea bizi ahal izan zen. Jarrera politiko horietakoren batekin ideologikoki konprometituta zeuden artistek ere (Adolfo Guiardek euskal nazionalismoarekin, adibidez) ez zituzten beren lanak kontakizun alderdikoietara hurbildu. Artearen zeregina ez zen taldeko interes materialekiko atxikimenduak piztea, errealitatea irudi sinbolikoen bidez interpretatzea baizik. Joan den mendeko 60ko hamarkadan, Jorge Oteizak, Quosque Tandem, bere liburuan, euskal arimaren interpretazio estetiko bat planteatu zuen, hau da, euskaldunen artean espirituala denaren interpretazio estetiko bat, historiaurrera arte atzera eginez eta garai eta lurralde guztietako euskaldun guztiek duten espiritualtasun komun bat dagoela gauza ziurtzat emanez. Oteizaren jarrera pertsonalak, artista gisa, 80ko hamarkadatik aurrera gazte belaunaldi bat markatu zuen, komunikabideek “euskal eskultura berri” izenarekin bateratu zutena. Azkenik,

hamarkada askotan euskal musikaz, euskal pinturaz, euskal eskulturaz hitz egin ondoren, Euskal Herriko arteaz hitz egiten hasi zen. Euskal gizartea bezalako gizarte moderno batean, artearen eta haren sinboloen sozializazioa izaera kognitibo arrazionalekoa da emozionala baino gehiago, eta, beraz, interpretazioak, balioak, sinesmenak, portaerak transmititzeko mekanismoak ez dira iraganeko berberak. Gaur egun, ez da tradizioa – emozioa –, baizik eta elkarrekintza komunikatiboa – komunikazio - prozesuetan parte hartzea –, Euskal Herrian bizi diren gizabanakoei (bertan jaiotakoak izan ala ez) aukera ematen diena identitate - adostasunen bat sortzeko gaitasuna duen “ni” kolektibo batean integratu daitezen.

29


E K O N O M I A


E K O N O M I A

EUSKADI 2045 GURE LEHIAKORTASUNARI EUSTEKO ETA HOBETZEKO GAKO NAGUSIAK, GIZARTE ONGIZATEA BERMATZERA BEGIRA

I. Z EIN IZAN DIRA ORAIN ARTE GARATU DEN GARAPEN EKONOMIKO ETA SOZIALAREN ARRAKASTAREN GAKOAK? Azken hamarkada hauetan, Euskadik ekonomiaren garapenerako eredu bat berrasmatzen, eraldatzen eta arrakastaz garatzen jakin du, gizarte - ongizatea aurrera eramateko oinarria izan den ekonomia sendo bat sortzea ahalbidetu duena. 1980tik aurrera Euskadik autogobernu zabala izan du, Ekonomia Itunaren elementu bereizgarriarekin; eta jasotako transferentziak gero eta gehiago izan dira, nahiz eta oraindik osatu gabe egon. Horri esker, arrakasta hori ekarri duten baldintzak bideratu dira: a) inbertsiorako eta garapen ekonomikorako ingurune - baldintzak sortzera, b) gizarte -  eta enpresa - egitura sendoa ezartzera, eta c) euskal gizartean garapen ekonomikoa babesten duten kultura eta balioak ematera. Euskadik, urte hauetan zehar, inbertsiorako eta ekonomiaren garapenerako baldintza egokiak sortzea eta iraunaraztea lortu du, maila ekonomiko altua lortzea ahalbidetu dutenak. Ondorengo ezaugarri hauetan laburbil daitezke: •E usko Jaurlaritzak proaktiboki bideratu duen eta gainerako euskal erakundeek babesten duten herri apustu bat: garapen ekonomiko - sozialeko estrategiaren ezaugarri nagusia da esparru publikoaren lidergo argia; izan ere, 70eko hamarkadaren amaierako krisi sakonaren esparruan, Eusko Jaurlaritzak, 1980an eratu zenetik,

industria - politika aktibo baten buru izatea lortzeko apustua egin zuen, 90eko hamarkadan lehiakortasunean eta elkartasunean oinarritutako “herrialde estrategia” batekin osatu zena. •D enboran iraun duen proiektua: Gobernutik exekutibo ezberdinek eginiko politikek jarraipena izan dute, eta horrek proiektuari eman diote denboran irauteko aukera, bai eta egonkortasuna eta aurrikusgarritasuna ere. Proiektuaren ardatz nagusia politika industrial bat izan da, zerga - , aurrekontu - , finantza -  eta hezkuntza - politikak egituratu dituena. 80ko hamarkadako berregituraketaren eta 90eko hamarkadako klusterizazioaren aldeko apustuaren ondoren, gobernuek industriaren aldeko apustuari eutsi zioten eta kanpoarekiko harreman ekonomikoak areagotu zituzten, sektore ekonomikoen lehiakortasunerako testuinguru egokia eskainiz eta, berrikuntza eta ezagutza oinarri hartuta, lehiakortasun - abantailak sortzen lagunduz. •A utonomia fiskal handia: zerga -  eta aurrekontu  -  autonomia handia izateak aukera eman die Eusko Jaurlaritzari eta Foru - Aldundiei estrategia eta politika ekonomiko propioak diseinatu eta abian jartzeko. Horri esker, ekonomia sustatzeko politiken ezarpena erraztu duen erakunde -  eta gobernu - esparrua garatu ahal izan da. Politika horietako batzuk aitzindariak izan dira nazioartean (adibidez, klusterren politika), eta azpiegitura batzuk garatu dira, batez ere energiaren arloan (sare elektrikoak eta gas - azpiegiturak), industriari babes handia eman diotenak, bai eta telekomunikazioen eta sare adimendunen esparruan ere, Euskadiri Europa

31


EUSKADI 2045

E K O N O M I A

mailan digitalizazio gaietan lidergoa eman diotenak, DESI txostenak jasotzen duenaren arabera. • Lankidetza publiko-publiko eta publikopribatu estua: Euskadik lankidetzan oinarritutako erakunde -sare aberatsa du. Eusko Jaurlaritzak lehiakortasun mikroekonomikorako eskumenak ditu, Foru Aldundiek zerga - arloko eskumenak dituzte eta Udalek eta eskualdeko garapen  -  agentziek lurralde - kapilaritate handia dute. Bestalde, inbrikazio publiko eta pribatu nabarmena dago, bai eta lankidetza  -  plataformena ere, eta, horrenbestez, politikak ekoizpen  -  sarearen beharretara hobeto egokituta diseinatu dira. Bi lankidetza - eredu horiek, besteak beste, Espezializazio adimenduneko Estrategia (RIS3) erraztu dute. Estrategia horretan, Euskadi erreferente bat da Europan. •L anbide Heziketako eredu sendoa: Euskadik, oro har, hezkuntza - maila altua du eta hala ulertzen da Europa mailan ere. Halaber, industriari oso lotuta dagoen Lanbide Heziketako eredua dauka programa dualekin eta sektore ekonomiko desberdinen beharretara egokitutakoekin, eta, ondorioz, enplegagarritasun - maila handiarekin. Etengabeko prestakuntzan ere posizio ona dago, oso beharrezkoa delarik lehiakortasuna ez galtzeko, LHko erreferentziazko zentroen bidezko lankidetza publiko - pribatuan oinarrituta (IMH makina - erreminta, etab.). •E redu ekonomiko  -  sozial orekatu bat: Euskadin ezarri den garapen  -  ereduak beti bilatu du aurrerapen ekonomikoak sostengatzen duen baina desberdintasun sozial handirik ez duen gizarte  -  ongizatea sortzea, eta, horren ondorioz, Euskadi Europako erregioen lehen kuartil izeneko horretan dago, garapen ekonomiko eta sozial orekatua duelako. Inguruan ematen diren baldintza on horiei esker, gizarte -  eta enpresa - egitura sendoa garatu ahal izan da, aurreko atalean aipatu diren eta zenbait kasutan erronka garrantzitsuak dituzten 5 zutabe nagusitan oinarrituta, ondoren xehatz  -  mehatz aztertuko dugun bezala: • Industria  -  sektore oso garatua eta espezializatua: Euskadiko egitura ekonomikoak pisu handia du industria - sektorean, BPGaren % 24 hartzen baitu, Europako batez bestekoa baino askoz ere handiagoa da, hain zuzen. Sektore horrek kalitate handiagoko enplegua sortzen du, egonkorragoa eta kualifikatuagoa, berrikuntzarako eta kanpora

32

GURE LEHIAKORTASUNARI EUSTEKO ETA HOBETZEKO GAKO NAGUSIAK, GIZARTE ONGIZATEA BERMATZERA BEGIRA

irekitzeko gaitasun handiagoa du, eta trakzio - efektu garrantzitsua eragiten du beste sektore batzuetan, hala nola zerbitzuetan eta, bereziki, industriari lotutako ezagutza - zerbitzu intentsiboetan. Industria - sektore dinamikoa, etengabe eboluzionatzen ari dena eta gai berrietara egokitzen ari dena, hala nola fabrikazio aurreratuarekin Industria 4. 0 esparruan, eraginkortasun energetikoarekin, digitalizazioarekin,… •A zpiegitura zientifiko teknologiko indartsua: Euskadik ezagutzan eta teknologian espezializatutako eragileen sare indartsua garatu du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen inguruan, industriari zerbitzu teknologiko aurreratuak eskaintzeko helburuarekin. Halaber, Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerketa Zentroak (BERC) eta Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroak (IKZ) sortu dira. •E npresen nazioartekotze progresiboa eta sistemikoa: azken bi hamarkadetan, goranzko joera eman da nazioartekotzeko bidean, batez ere EB - 15eko eta Latinoamerikako merkatuetan, eta handitu egin dira enpresa esportatzaile erregularrak eta osagai sofistikatuetan espezializatutako enpresak, nitxo - merkatuetan lider global gisa jarduten duten heinean (Txapeldun Ezkutuak deiturikoak). Horri esker, tokiko merkatuaren tamaina txikia ordezkatu ahal izan da, baina, batez ere, nazioartean modu estrukturalean lehiatzeko gai izan dira. Euskadi erreferentea da, bai esportazio - kuotaren portzentajeari dagokionez, bai Euskadiko enpresek atzerrian egindako inbertsio produktiboari dagokionez. • Enpresa - ekosistema ekintzailea, interkonektatua eta konprometitua: historikoki, Euskadik oso enpresa - sare ekintzailea izan du, eta bi erakundek duten garrantziagatik bereizten da: ETEak (EAEko enpresa - sarearen % 90 baino gehiago 250 pertsonatik beherako enpresak dira) eta kooperatibak. Sektore askotan balio - kate ia osoa hartzen duten enpresak ditugu. Azpimarratzekoa da, halaber, “nazioko txapeldun” jotzen direnak daudela, hau da, trakzio - enpresa garrantzitsuak, trakzio - palanka gisa jardutea lortu dutenak balio - kate desberdinetan eta osagaien hornikuntzan. Historikoki, zuzendaritza -  eta gerentzia - gaitasun nabarmena izan dugu, eta horrek nazioarteko proiekzioa duten exekutiboak sortu ditu. Horren guztiaren ondorioz, enpresa - ekosistemak balioa eman dio kalitatezko enplegua sortzeari, ingurumen -  eta gizarte - erantzukizunez


EUSKADI 2045 GURE LEHIAKORTASUNARI EUSTEKO ETA HOBETZEKO GAKO NAGUSIAK, GIZARTE ONGIZATEA BERMATZERA BEGIRA

E K O N O M I A

jokatzeari, hornidura - kate osoan aberastasuna sortzeari, foru - ogasunetan eta toki - ogasunetan zergak ordaintzeari, eta gizarteari, oro har, mesede egiteari.

dagokionez, eta exekutiboen oinarri handi bat sortu du, industrian eta bankan proiektu garrantzitsuak zuzendu dituena.

•K lusterren politika bat eta sektorea egituratzeko politika bat: Euskadi aitzindaria izan da mundu osoan, gobernuaren, industriaren eta prestakuntza -  eta ikerketa - zentroen arteko lankidetzaren bidez, klusterren politika ezarri duelako ezarpen handiko sektore tradizionaletan eta teknologia  -  maila eta eskari - hazkunde handiarekin azaleratzen ari diren sektoreetan. Prestakuntza, nazioartekotzea eta ikerketa bezalako gaietan enpresen arteko lankidetzan oinarritutako klusterren politikak garrantzi handia izan du herrialdearen lehiakortasunean eta ekonomiaren egiturazko eraldaketan.

•E rkidegoaren kapital soziala: Euskadin, Europako Erkidegoaren kapital soziala da nagusi, hau da, herrialdea dinamizatzeko eta kohesionatzeko aukera ematen duten sare eta harreman sozialak sortzeko eta mantentzeko gaitasuna (kalitate eta kantitate nabarmenean). Gertakari hori agerian geratu da hainbat une eta eremu historikotan (ikastolak sortu ziren, beren burua antolatu zuten taldeen bidez, mugimendu kooperatiboaren garapena), edo euskal tradizio historikoaren beraren zati gisa (auzolanaren kultura), hasiera batean izaera altruista eta solidario batean oinarrituta, norbanakoaren ahaleginetik kolektiborantz, helburu jakin batzuk lortzeko azpiegituretan eta zerbitzuetan. Elkartzeko eta bat egiteko kultura handi hori lankidetza publikoaren esparruan ere ikus dezakegu (Klusterrak, garapen - agentziak, Euskalit, Orkestra, Innobasque), bai eta enpresa - eremu hutsean ere, eta frogatuta dago mundu mailako gizarte kohesionatu eta dinamikoenetan Erkidegoko kapital sozialak oso rol garrantzitsua jokatu duela.

Azkenik, aurreko bi gako arrakastatsuen oinarria da euskal gizartean kultura eta balioak daudela, urte askoan sustraituak eta euskal nortasunaren parte direnak, garapen ekonomikoa babesten dutenak. Zehazki, lau balio mota nabarmen ditzakegu: • Ekintzailetza: Euskadik tradizio ekintzaile sakona izan du, bai industria - proiektu handiei dagokienez, bai lantegi edo negozio txikietatik sortutako enpresa txiki eta ertainei eta kooperatibei dagokienez ere, enpresari serioekin, erresilienteekin eta, kasu askotan, autodidaktekin, eta horiek izan ziren herrialdearen garapen ekonomiko arrakastatsua ahalbidetu zuen enpresa - ekosistema sortu zutenak. Ekintzailetza hori agerian jarri zen euskal administrazioetan ere, maila guztietan izaera berritzailea erakutsi baitute beti beren politiketan eta jardueretan, eta erreferentzia izan baitira esparru askotan. •S ustraitzea: Euskadiren ezaugarria da tokiko enpresaburu - sare bat dagoela, batez ere ETEen kasuan, oso errotua eta bere herrialdearekin konprometitua, krisiak krisi, hazkunde garaiko mozkinak berrinbertitu eta Euskadin erabakiguneei eusteko asmoari eutsi diona. Administrazio eta erakundeen kasuan ere konpromiso sendoa dago lurraldearekin. • Ahalegina eta lanerako gaitasuna: identitatearen zati bat balio kulturalen bidez adierazi da, hala nola ahaleginaren eta lanerako gaitasunaren bidez, edo bikaintasuna bilatzearen bidez. Gizarteak historikoki aitortu du ahaleginaren balioa, eta, ondorioz, aintzatespen soziala eman die epe luzera herrialdearentzat aberastasuna eta gizarte - ongizatea sortzen hasi diren eta nahi duten pertsonei. Euskadik aktibo garrantzitsua izan du kudeaketa - gaitasunari

Euskadiko garapen ekonomikoaren ereduaren arrakastaren oinarriak ez daude zenbait hauskortasunetatik salbuetsita, ondoren erronken atalean deskribatutakoetatik, herrialde gisa jorratu beharko ditugunak, hurrengo belaunaldirako etorkizun iraunkorra sortu nahi badugu.

II. ZEIN DIRA INGURUKO ALDAKETAK ETA ETORKIZUNERAKO JOERAK GURE GARAPEN EKONOMIKO ETA SOZIALARI ERAGITEN DIOTENAK? Euskadiko garapen ekonomiko eta sozialaren eredua arrakastatsua izan da, eta hamarkada hauetan inguruneko aldaketetara egokitzen jakin du. Etorkizunean aldaketa horiek gero eta zorrotzagoak eta azkarragoak izango dira. Aurreikusten zaila izango da, baina, belaunaldi baten denbora tartean pentsatuta behintzat, mega - joerak identifikatu behar ditugu, hau da, ekonomia - , gizarte - , ingurumen -  eta teknologia - baldintzen aldaketa esanguratsuak zein izango diren. Prest egon behar dugu horiei guztiei aurrea hartzeko eta, batez ere, aldaketa horiek gure garapen - ereduan nola eragiten duten ulertzeko.

~23. EL SECESIONISMO VASCO (O CATALÁN) Y LA MORAL CATÓLICA. JON SOBRINO

33

33


EUSKADI 2045

E K O N O M I A

Inguruneko aldaketa garrantzitsuak bi kategoria handitan bana daitezke: izaera orokorreko joerak eta joera ekonomiko - enpresarialak. Horiek etengabe monitorizatu beharko dira, COVID  -  19aren pandemiaren ondoren bilakaera bizkorra izango baitute. oera orokorrek gizarte osoari eragiten dioten aldaJ ketak biltzen dituzte, hala nola geopolitikoak, sozialak (desberdintasuna, zahartzea, migrazio - fluxuak, urbanizazioa, kontsumo -  eta aisialdi - ohitura berriak) eta ingurumenekoak (baliabide naturalak eskuratzea, ekonomia zirkularra, jasangarritasuna...). •G eopolitika: bipolaritatetik multipolaritatera igarotzen ari den mundu batean gaude, munduko iparraldea eta mendebaldea nagusi izatetik, Ekialdea eta Hegoaldea askoz ere garrantzitsuagoak izatera, eta eskualdeen rol aktiboagoa izatera. Bereziki garrantzitsua izango da Txinak eta Indiak munduko testuinguru berri honetan izango duten zeregin nagusia. Hori mundu mailako politiketan islatuko da, interes unilateralak eta protekzionistak bilatzen baitituzte, tokiko edukiaren pisu handiagoarekin eta merkataritza - sistema multilateralak mantentzeko interes faltarekin, eta herrialdeen aldetik oso bestelako pisu erlatiboarekin. Asia funtsezkoa izango da erabaki - , berrikuntza -  eta kontsumo - zentroak ekialderantz lekualdatzeko. Hori dela eta, euskal enpresek presentzia handia izango dute merkatu horietan, eta aliantza estrategikoak egingo dituzte merkatu horietako enpresekin, edo eskualde/estatu jakin batzuekin, zeinekin arlo publikotik arlo pribatura ere aliantzak egin baitaitezke. •D esberdinkeria: gizarte ereduak maila globalean bilakaera bat ezagutuko du, eta polarizazio handiagoa sortuko da hiri  - eta landa - eremuen, lurralde garatuen eta ez hain garatuen, kualifikazio handiagoko eta txikiagoko pertsonen, enplegu egonkor edo prekarioen artean. Horrek migrazio - prozesu garrantzitsuak eragingo ditu, etorkizuneko populazio  -  piramideen konfigurazioan eragin positiboa izan dezaketenak, hazteko beharrezkoak diren talentua, aniztasuna eta giza baliabideak erakarriz, eta haien kultura -  eta gizarte - integrazioa ziurtatuz. Baina inpaktu negatiboa ere bai, mundu mailan klase ertainak nabarmen egingo du gora eta horrek ekarriko du erosahalmen handiagoa, urbanizaziorako joera eta hirien eta mega - hirien gero eta rol eta garrantzi handiagoa. Munduan, biztanleriaren 2/3

34

GURE LEHIAKORTASUNARI EUSTEKO ETA HOBETZEKO GAKO NAGUSIAK, GIZARTE ONGIZATEA BERMATZERA BEGIRA

hirietan biziko da, eta ez dugu ahaztu behar Euskadik Beijingo auzo baten tamaina duela. •A lderdi sozialak: aldaketa sozial ugarien artean, biztanleriaren zahartzea nabarmendu behar dugu, eragin handia izango baitu gure lurraldean; izan ere, 2040rako, Euskadiko biztanleriaren adinari begiratuta, %30 baino gehiago izango dira 65 urtetik gorakoak. Egoera hori areagotu egingo da, bizi - itxaropena handitu egingo delako. osasun - sistemak eta  - teknologia hobetzeko, eta azken 10 urteetan jaiotza  -  tasa murrizteko eraman den joeragatik. Zahartzeak aisialdia, adinekoentzako zerbitzuak, osasun  -  gaiak areagotzea ekarriko du. Kontsumo  -  ohituretan ere aldaketa garrantzitsuak gertatuko dira, batez ere gaur egun pairatzen ari garen osasun -  eta gizarte - krisiaren ondoren. Joera geldiezina izango da on - line merkataritzarantz, elkarlaneko kontsumo - ereduetarantz, jabetzarik ezarenganantz, produktu eta zerbitzu osasungarriagoetarantz eta jasangarriagoetarantz, eta gizartean eta ingurumenean duten inpaktuak eta kanpo - efektuek areagotutako kontsumismoaren aurka. Azkenik, aldaketak gertatuko dira lan - ohituretan eta  - moduetan, hala nola osasun - krisi berrian posible izan den telelanari eta ordutegiak malgutzeari dagokionez. • I ngurumena: baliabide naturalen erabilera gero eta handiagoa da, populazioa eta bizi - maila handitu egiten direlako, eta, horrez gain, baliabide naturalak desegokiro erabiltzen dira gehiegizko kontsumismoagatik eta kontsumitzeko eraginkortasunik ezagatik (birziklatze - maila baxua, energia - eraginkortasunik eza, ontzi desegokiak). Hori dela eta, ingurumen - inpaktua oso larria da (berotegi - efektuko gas - isuriak, berotze globala, basamortutzea, biodibertsitatea murriztea, eta abar), eta jarduera zorrotzak behar dira egoera berroneratzeko. Horregatik funtsezko gertatzen dira eraginkortasun energetikoa, ekonomia zirkularreko ereduen ezarpena (Reduce, Reuse, Recycle, Remove), mugikortasun - ereduen aldaketak eta elektrizitate - sorkuntzaren deskarbonizazioa. Ekonomia jasangarri horren bilakaera modu adimentsuan kudeatu beharko da, Euskadiko ekonomia - , industria - , lan -  eta gizarte - sarean dituen ondorioak direla eta. Joera ekonomiko - enpresarialek batzen dituzte iraultza teknologikoari eta enpresen lehiakortasunerako ereduei eragiten dieten aldaketak.


EUSKADI 2045 GURE LEHIAKORTASUNARI EUSTEKO ETA HOBETZEKO GAKO NAGUSIAK, GIZARTE ONGIZATEA BERMATZERA BEGIRA

E K O N O M I A

•T eknologia: etorkizunean, azken urteetan sortu diren teknologia guztien nagusitasun eta erabilera handiagoa ikusiko dugu (datuen kudeaketa, IoT, blockchain, errealitate areagotua, adimen artifiziala...), eta, bateratasunaren ondorioz, bata bestearengan atxiki denez geroztik, eragin handia izango dute produktibitatean eta gauzak beste modu batera egiteko edo aurretik pentsaezinak ziren gauza berriak egiteko aukeran. Digitalizazioa ez da aukera bat, nahitaezkoa da, eta gizartearen esparru guztiak hartuko ditu bere baitan: gure bizitza pertsonalak, industria eta merkataritza, administrazio publikoak eta hiriak, eta inplikazio handiak izango dituzte ziber - segurtasunean eta datuen pribatutasunean. Mundu hiperkonektatu baterantz goaz. Bertan, teknologia disruptibo berriak garatzen jarraituko dugu, gero eta azkarrago, eta ondorio garrantzitsuak izango dituzte belaunaldi berriek eta, batez ere, adineko pertsonek eskatzen dituzten trebetasun eta gaitasunei dagokienez. Izan ere, pertsona horiek lanbide - orientazio berria beharko dute, atzean ez geratzeko, bilakaera teknologiko horrek enpleguan duen eragina minimizatzeko. Alde positiboari dagokionez, bilakaera teknologikoari esker, historikoki horietara egokituta egon ez diren lanpostuetan sartu ahal izango dira emakumeak. •E npresa - lehiakortasuna: enpresa - lehiakortasunak eraldaketa handia izango du. Globalizazioaren eta merkatuen integrazioaren bidez, lokalismorako joera batzuk emango diren arren, merkatuen tamaina hazi egiten da eta lehia - intentsitatea areagotu egiten da eremu geografiko desberdinetako lehiakide berriekin. Balio - kate tradizionalak bereiziz gero, errazagoa izango da lehiakide espezializatuak eta beste sektore batzuetako lehiakide berriak agertzea, eta horiek erabat birkonfiguratzea. Horren ondorioz, sektoreen konbergentzia eta bateratzea gertatzen ari da, eta horren ondorioz, oso sektore desberdinetako enpresak ikusiko ditugu, lehia - espazio berriak bereganatzeko lehian. Sarean jarduteak edo sarean eta lankidetza - egitura sareztatuekin jardungo duten ekosistemak sortzeak gero eta indar handiagoa hartuko du, merkatuen bitartekotzarik ezak bezala. Azken batean, sektoreen eta merkatuen arteko mugak gero eta lausoagoak izango dira, eta enpresen bizi - zikloa gero eta laburragoa izango da.

•N egozio - ereduak: negozio - ereduek hainbat joeraren eragina izango dute. Garapenaren ondorioz eta teknologia edo zaharkitze programatuen ondorioz produktuen bizi - zikloak laburtu izanak produktuen diseinura eta hauen bizitzaren amaieran berreskuratzera bideratutako hurbilketa bat egitea eskatuko du, jasangarritasuna bermatzeko. Pixkanaka - pixkanaka, erabileraren araberako ordainketa ezarriko den eredu baterantz joko dugu. Eredu horretan, produktua erabiltzeagatik ordainduko da (zirkulatutako kilometroak, erabilera - orduak, ekoitzitako unitateak, produzitutako unitateak), beren jabetzagatik ordaindu beharrean, kontsumitzaileek ez baitiote atxikimendurik ematen jabetzari eta enpresek beren aktibo fisiko ukigarriak murrizteko borondatea baitute. Zerbitizazioaren ondorioz, enpresek presio egingo dute manufaktura - kultura hutsaren gainetik finantza - orientazioa eta zerbitzu - hornidura aukeratzeko. Etorkizunari begira, berrikuntza teknologikorako eta ez - teknologikorako gaitasunari eutsiko dioten erabakiguneak izango dira enpresak, eta negozioaren elementuak maila globaleko aliantzen bidez antolatuko dituzte. Merkatuen, teknologien eta sektoreen arteko interdependentzia handi horrek, aldaketak gero eta bizkorragoak izateak, gizarteak nahiz inbertsiogileek epe laburrera egindako enfasiak, eta ustekabeko shock eta krisi - egoerek (hondamendi naturalak, gaixotasunen agerraldiak, elikagaien segurtasunik eza) enpresen eta, oro har, gizartearen lehiakortasun - ingurunean konplexutasun eta ezegonkortasun handiagoa eragingo dute. Aurreikusteko ezintasun geopolitiko, teknologiko eta sozial horren aurrean, eredu ekonomikoaren erresilientzia eta sendotasun handia beharko dugu, bai eta ekonomiaren, enpresen eta administrazioen arintasun eta moldagarritasun handiagoa ere, sortzen diren aukerak aldez aurretik jaso ahal izateko eta araudiak eta erregulazioak arin egokitu ahal izateko, batez ere kontuan hartuta negozio berri asko modu birtualean eta urrutitik egin ahal izango direla. Herri gisa, nora bideratu erabaki behar dugu, eta zeri uko egin beharko diogun.

~23. EL SECESIONISMO VASCO (O CATALÁN) Y LA MORAL CATÓLICA. JON SOBRINO

35

35


EUSKADI 2045

E K O N O M I A

III. Z EIN DIRA EUSKADIK ETORKIZUNERA BEGIRA IZANGO DITUEN FUNTSEZKO ERRONKAK? Garapen ekonomikoaren eta enpresa - lehiakortasunaren ereduaren indarra Euskadin dugun eta oraindik ere izan nahi dugun ongizate - mailari eusteko eta hura indartzeko oinarria da. Zergetatik datozen diru - sarrerek, eredu horretatik eratortzen direnek, Euskadi Europako eskualde liderretako bat bihurtzen duten politika publikoei eustea ahalbidetzen dute, oreka ekonomiko - sozialagatik eta desberdintasun - indize txikienagatik. Klase ertain indartsua eta gero eta zabalagoa garatzen jarraitu behar dugu, hori izango baita garapen ekonomiko eta sozial orekatuaren oinarria. Euskadik aurre egin behar dion erronka da gai izatea lehiakortasunari eta bere garapen ekonomikoaren ereduaren erresilientziari eusteko, kontuan hartuta datozen bi hamarkadetan ingurune geopolitikoan, sozialean eta ingurumenekoan izango diren eta hurrengo belaunaldiari eragingo dioten megajoera eta aldaketa guztiak. Euskadik oso bestelako etorkizun multilokal bati egingo dio aurre, non dena aldatuko den eta ez moldatzea aukerakoa ez den. Orain arte izan dugun arrakastaren gakoak, ahalik eta lasterren konpondu behar diren hauskortasun eta gabezia batzuk izateaz gain, ez dira aldaezinak, eta, beraz, gure garapen - eredua aldez aurretik egokitu beharko dugu ematen diren aldaketetara, desberdintasuna markatzen duten gaiak lehenetsiz. Zehazki, Euskadik pisu erlatiboa galdu du Estatuan, bertoko BPGa ez baita erritmo berean hazi, eta, ondorioz, haren diru - sarrera fiskalak kaltetuak izan dira, presio oso handia dago gizarte - gaietarako gastu publikoan, eta hori larriagotu egingo da egungo pandemiaren ondorioz, lurralde - ereduak mugak izan ditzake herrialde - ikuspegi kohesionatua lortzeko, eta haren azpiegitura fisikoak ez dira behar bezala garatu. Lehenengo eta behin, inbertsioa eta garapen ekonomikoa ahalbidetzeko baldintza eta inguruari eutsi behar diogu, ondorengo erronkei arrakastaz aurre egin diezaiegun: •A dministrazio publikoan eta maila anitzeko gobernantza eraginkor eta azkarrean aurrera egitea: administrazio publikoa eta maila anitzeko

36

GURE LEHIAKORTASUNARI EUSTEKO ETA HOBETZEKO GAKO NAGUSIAK, GIZARTE ONGIZATEA BERMATZERA BEGIRA

gobernantza efiziente eta arinak lortzen jarraitu behar dugu, erronka aldakorrei erantzuteko gai izango direnak, ekonomiarako laguntza publikoetan meritokrazia - irizpideak aplikatuz, hau da, etorkizuneko egitura - potentziala duten enpresei lagunduz. Beharrezkoa izango da EAEko erakunde  -  mailen (Jaurlaritza, aldundiak eta udalak) arteko lankidetzan aurrera egiten jarraitzea, funtzio - muga argiak zehaztuz eta eskumen - bikoiztasunak edo funtsik ezak saihestuz, herrialde - ikuspegi erabat kohesionatua lortzeko. Halaber, beharrezkoa izango da lankidetza publiko - pribatua sustatzen jarraitzea eta, horretarako, ekonomia -  eta enpresa - sarearekiko loturari eustea, enpresa - errealitatetik gero eta deskonektatuago egoteko arriskua baitugu. Azkenik, Euskadiren kanpo - presentzia sustatu beharko da, gure herrialde - interesa gure herriarentzat garrantzitsuak diren nazioarteko erakundeen erabaki - zentroetan kokatuz eta defendatuz. •A rkitektura fiskala egokitzea: are gehiago ustiatzen eta autonomia fiskala hobetzen jarraitu behar dugu, berrinbertsioa erraztuko duten, inbertsio berria erakarriko duten eta enplegua sortzea erraztuko duten pizgarri fiskalak garatuz, baita diru - sarrera fiskalen iturri berrietan pentsatuz ere. Baina, era berean, laneko eta kapitaleko errenten tributazioan oinarritutako egungo arkitektura fiskala birplanteatu beharko da, negozio - eredu berrietara eta, besteak beste, ekonomia digitalak duen pisu espezifiko handiagora egokitzeko eta Europa mailan lehiakor bihurtzeko. Gure zerga - sistemak, Ekonomia Itunaren bidez, baditu tresna batzuk, malgutasunez, zerga - bidezko erakarpen hori egingarri egin dezaketenak. • Lan  -  harremanen eredu arina lortzea: Euskadik hausnortasuna du konfrontazioan oinarritzen den egitura sindikalistaren ondorioz. Negozio - ereduak eboluzionatzen ari diren ingurune ekonomiko oso nazioartekotu batean, lehiakortasuna hobetzen jarraitzeko beharrarekin, baina, aldi berean, Euskadik dituen gizarte - gaietan duen garrantzia kontuan hartuta, lan  -  harreman onerako eredu bat behar dugu, Europakoaren antzekoa, pertsonen interesak eta kalitatezko enplegu egonkorra defendatuko dituena, prekarizazioa saihestuta, baina, aldi berean, gure mailari eusteko eta hobetzeko oztoporik izango ez duena. Ezinbestekoa da, halaber, Estatuko eta Europako beste eskualde batzuetan baino handiagoa den absentismo - maila murriztea.


EUSKADI 2045 GURE LEHIAKORTASUNARI EUSTEKO ETA HOBETZEKO GAKO NAGUSIAK, GIZARTE ONGIZATEA BERMATZERA BEGIRA

E K O N O M I A

Horri guztiari esker, gerta daitezkeen deslokalizazioak saihestuko dira, enpresa handietatik txikietara gertatzen ari direnak eta kate - mehatxu larriak direnak, eta inbertsio berriak erakarriko dira. •B ikaintasunezko hezkuntza - eredu inklusibo bat sustatzea: talentua funtsezkoa da, bereziki, aurrera egiten dugun ezagutzaren gizarteetan, megajoerek erakusten duten bezala. Gure hezkuntza - sistemak eboluzionatu egin behar du, gaur egun existitzen ez diren eta aurreabisurik gabe sortuko diren enpleguen prestakuntza  -  eskaerak asetzeko. Talentua behar dugu trantsizio energetikoan, digitalizazioan eta etorkizuneko teknologia eta sektore guztietan. Euskadik ospe bikaina du nazioartean lanbide - heziketari dagokionez, baina aurrerapen handiak egiten jarraitu behar dugu lehen eta bigarren hezkuntza inklusiboan eta zerbitzuen sektorera hobeto egokitutako Lanbide Heziketan. Batez ere, ahalegin kolektibo askoz handiagoa behar dugu gure unibertsitate  -  sistema nazioartean posizio egokian jartzeko, bikaintasuneko unibertsitate - hezkuntza finkatuz (bereziki garapen ekonomikorako funtsezkoak diren arlo eta gaietan), duala eta lehiakorra nazioartean, lan  -  munduaren beharrei erantzuna emango diena, bai alderdi teknologikoan bai ez - teknologikoan. Online irakaskuntza, heziketa duala eta bizi  -  ziklo osoko prestakuntza ere sustatu behar ditugu, eta emakumea karrera teknikoetan gehiago integratzea lortu (Stem). Erronkaren zati bat eduki egokiak garatzea izango da, baina ia garrantzitsuagoa da bikaintasuna bilatzea gure gazteen hezkuntzaren eta balioen parte gisa. •Z ahartzeari aktiboki ekitea: Euskadiko biztanleriaren zahartzea, pixkanaka ematen ari dena eta oso kezgarria dena, aukera ere bada adineko pertsonen bizi - kalitatea hobetzea bilatzen duten jarduera ekonomikoko ildo berriak abiarazteko. Negozio - aukerak ondorengo esparru hauetan kokatzen ditugu: gai gerontologikoa eta zaintzeko modu berriak, gai zientifiko  -  teknologikoak (protesiak, ekipo medikoak) eta aisialdiko gaiak, banku - negozio berriak, aseguruak, higiezinak, elikadura, etab. Horrez gain, erronkak planteatzen ditu immigrazioa eta haren integrazioa bezalako funtsezko gaien politikak definitzeko orduan, immigrazioa zahartzea prozesu hori arinago egiteko modu bat izan baitaiteke. Azkenik, aztertu beharko da nola ahalbidetu erretiratuek lan egitea eta beren esperientzia eskaintzea, pentsioa galdu gabe.

• Gure garapenerako behar den talentua behar bezala integratzea: gure garapen ekonomikoak trebetasun eta ezagutza teknikoak eskatzen ditu hainbat mailatan, eta kasu askotan kanpoko talentuarekin osatu beharko dira. Horretarako, alde batetik, inguruneko baldintzak sortu beharko dira, daukagun talentua atxikitzeko eta talentu espezializatua kanpotik erakartzeko, eta, bestetik, inbertsio handia egin beharko da lan - indar hori prestatu eta integratzeko eta gure ekonomiara egokitzeko, jarduera publiko - pribatu bateratu erabakigarri baten bidez. Funtsezko gai bat pertsona horien integrazio kulturala izango da, errotzea eta herriarekiko harrotasuna senti dezaten. Bigarrenik, gure ekonomia -  eta enpresa - egitura egokitu eta indartu behar dugu, enpresak atxikitzearen eta enpresa eragile eta ETE berriak erakartzearen aldeko ekosistema indartuz, enpresa - sare indartsuagoa eta dibertsifikatuagoa sortzeko, lankidetza publiko - pribatuko ereduzko eredu batekin. Horrela, gure lehiakortasun -  eta produktibitate - mailak hobetzen jarraituko dugu, eta, ildo beretik, honako erronka hauei arrakastaz aurre egiteko behar den erresilientzia lortuko dugu: •G ure azpiegitura zientifiko eta teknologikoa indartzen jarraitzea: berrikuntzak eta garapen teknologikoak gero eta garrantzi handiagoa izango dute. Azpiegiturak sortzeko egin beharreko inbertsio handiak erronka garrantzitsua du orain, baina zaila, enpresek eta bereziki ETEek teknologia bereganatzeko duten gaitasuna handitzea lortzeko. Halaber, RIS3 delakoan aurreikusitako bilakaeraren esparruan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea osatzen duten eragileak berrantolatu eta arrazionalizatzeko beharra sortzen da, bakoitzak sisteman dituen rolak birdefinituz eta enpresen behar aldakorretara are gehiago hurbilduz, eta haien efikazia eta efizientzia neurtuz. Etorkizuneko teknologia berrien berrikuntzari modu erabakigarrian heldu beharko diogu, sektore tradizionalagoetako etengabeko berrikuntzaz ahaztu gabe, jasangarritasunaren, deskarbonizazioaren eta ekonomia zirkularraren, digitalizazioaren eta shock eta krisi egoeretara egokitzeko gaitasuna garatzeaz gain. •E kosistema ekonomiko - enpresarialaren eraldaketa eta iraunkortasuna babestea, eskala eta presentzia multilokala lortzeko: enpresa - dimentsio handiagoa lortu behar dugu, berritzeko,

~23. EL SECESIONISMO VASCO (O CATALÁN) Y LA MORAL CATÓLICA. JON SOBRINO

37

37


EUSKADI 2045

E K O N O M I A

merkatuak garatzeko, modu iraunkorrean lehiatzeko eta nazioartean egiturazko presentzia izateko. Enpresa txiki eta ertainek eta kooperatibek gure enpresa  -  sarean duten pisu historikoa dela eta, erronka hori oso garrantzitsua da, eta beharrezkoa izango da finantzaketa lortzea, sektoreko kontzentrazio - prozesuak edo enpresa - sarea sarean garatzeko prozesuak erraztea eta egiturazko nazioartekotzea ahalbidetzea, tokiko merkatuaren mende gehiegi ez egoteko. Horrek esan nahi du, alde batetik, klusterren politika sustatu behar dela, gure garapenaren oinarria izan dena, klusterren egitura berriz ebaluatuz, rolak behar den neurrian birdefinituz eta etorkizuneko sektoreetara egokituz. Bestalde, euskal sistemaren barruko lankidetzak birkonfiguratu behar dira, berrikuntza irekiko eta lankidetzako pentsamolde bat ezarriz, elkarrekin sortzeko ereduak eta berrikuntza azkarreko komunitateak garatzeko, eta espiritu ekintzaile historikoari eusteko. Eta ETE txikien fusio  -  prozesuak finantzarioki lagundu behar diren neurrian, tamaina har dezaten, Elkargi edo FEI bezalako erakundeak erabiliz. Azkenik, funtsezkoa izango da trantsizio energetikoa, baita ingurumenekoa ere, adimenduna eta bidezkoa lortzea, inpaktu soziala minimizatzeko eta ahalik eta jasangarritasun handiena lortzeko.

•E rabakiguneek Euskadin jarrai dezatela lortzea: Aldi berean, Euskadin erabakiguneak mantentzeko eta indartzeko erronkari heldu behar zaio. Horretarako, trakzio - erakunde historikoei eutsi beharko zaie, eta, horri esker, haiei lotuta dagoen enpresa -  eta enplegu - egitura guztia sostengatu ahal izango da, sortzen ari diren sektoreak identifikatu eta etorkizuneko sektoreetan presentzia sendoa garatu ahal izango da, Euskadin ditugun nitxo - txapeldunak indartu ahal izango dira eta gure enpresen merkatu berrietan modu estrukturalean nazioartekotzen lagunduko da. Bestalde, jada behar diren lehiakortasun - baldintzak jasaten ez dituzten eta, beraz, etorkizuneko ibilbide mugatua duten ibilbiderik gabeko sektore helduak eraldatzen lagundu beharko da. Bereziki garrantzitsua da enpresa traktore edo bultzatzaileei laguntzeko politikak ezartzea, herrialdean sustraituko direla bermatuz, eta, aldi berean, azpikontratazio - katea lehiakortasun - eredu eraginkorragoetarantz prestatzea, haien iraupena bermatzeko eta, ondorioz, gero eta balio erantsi handiagoko elementuen hornidura bera bermatzeko.

38

GURE LEHIAKORTASUNARI EUSTEKO ETA HOBETZEKO GAKO NAGUSIAK, GIZARTE ONGIZATEA BERMATZERA BEGIRA

Hirugarrenik, gure kultura eta balioak errotzen jarraitzeko erronkari heldu behar diogu. Horiei esker iritsi gara iritsi garen lekura, baina arriskua gero eta handiagoa da gizarte gero eta etnikoago batean. Saihestu behar dugu gure ongizate - estatuan erosoegi egotea eta geure buruari atsegin emateko eta gauzak jakintzat emateko kultura batean erortzea, non ekintzailetza, ahalegina, lanaren etika, errotzea eta konpromisoa galtzen joango diren. Etxean eta eskolan ahaleginaren kultura, bikaintasuna eta ekintzailetza modu erabakigarriagoan sustatu behar ditugu; izan ere, funtzionario izatea nahi duten gazteen ehunekoa, Europako beste eskualde batzuekin alderatuta, altuegia da. Era berean, etorkizunean garrantzi handia izango duten balio berriak errotu beharko dira, hala nola jasangarritasuna eta ingurumenarekiko errespetua (ekonomia zirkularra). Aldi berean, exekutiboak garatzen jarraitu behar dugu ekintzaileekin eta eraldatzaileekin, epe luzeko ikuspegia duten enpresa  -  proiektu berriak sortzen jarrai dezaten. Azken urteotan hori galtzen joan gara, hazkunde  -  helburu handizaleekin eta enpresa  -  kultura berri baten ezarpena sendotuz. Enpresa  -  eredu berrian datza Herri gisa izango dugun etorkizuneko oinarrietako bat, bai lehiakortasunari dagokionez, bai nortasunari dagokionez. Apustu sendoa egin behar dugu genero - berdintasunaren alde bizitza sozial eta ekonomikoaren esparru guztietan, emakumeak dagokion lekua har dezan. Gai horri dagokionez, Euskadik nazioartean erreferente izan nahi du. Gainera, emakumea lan - munduan gehiago integratzeak arlo batzuetan dugun talentu - defizita murrizten lagunduko luke. Azkenik, katarsi bat sortu behar dugu, gizarteari martxan jartzeko premia larria ikusarazteko, batez ere egungo pandemiaren ondoriozko krisi  -  une hauetan, autokonplazentzia eta guztia bermatutzat ematea saihestuz. Lehiakortasun ekonomiko iraunkorra eta nazioartekoa lortzea gakoa da azken hamarkadetan ahalegin handiak eginez lortu dugun ongizateari eta gizarte - kohesioari eusteko eta hura indartzeko; izan ere, garapen orekatu horretan Euskadi aitzindari bihurtu da Europan. Iraganeko arrakasta ez da berme nahikoa etorkizuneko ongizaterako, eta, gizarte gisa, asmo handiak bilatu behar ditugu eta katarsi hori ematea lortu.


EUSKADI 2045 GURE LEHIAKORTASUNARI EUSTEKO ETA HOBETZEKO GAKO NAGUSIAK, GIZARTE ONGIZATEA BERMATZERA BEGIRA

E K O N O M I A

IV. Z EIN DIRA EUSKADIREN LEHIAKORTASUNA ETA ONGIZATEA HURRENGO BELAUNALDIARI BEGIRA BULTZATZEKO LANDU BEHAR DITUGUN LEHENTASUNEZKO EKINTZA - ILDOAK?

eraldatzailea, III) Ekonomia -  eta enpresa - sare ekintzailea eta asmo handiak dituena, eta IV) Ekonomia -  eta enpresa - garapena lagunduko duten azpiegitura indartsuak. Horietako bakoitza ekintza - ildo batzuetan banakatzen da, eta ekintza - ildo horiek etorkizuneko ekimen eta proiektu posibleak zehazten dituzte.

Euskadik eraldaketa handia eta premiazkoa behar du bere eredu ekonomiko, enpresarial, instituzional eta soziala egokitzeko eta, horrela, identifikatutako erronkei arrakastaz aurre egin ahal izateko, gure egungo lehiakortasunari eustea eta hobetzea ahalbidetuko duten gako berriak zeintzuk izango diren jorratuz. Proiektu horretan eraldaketan birpentsatu behar dugu Euskadi arlo ekonomikoan, sozialean, hezkuntzan, egituran, profesionalean, baita esparru pertsonalean eta gure balio - eskeman ere.

A) Bikaintasunezko hezkuntza: garatzen ari garen ezagutzaren gizartean, funtsezkoa da gizarte osoa ezagutza, trebetasun eta balioetan heztea, bikaintasunekoa, inklusiboa, gizartearen behar aldakorretara egokitua, talentua sortzen duena, enplegagarritasuna bilatzen duena pertsonen garapenarekin batera, eta bizi - zikloaren etapa guztiak hartzen dituena. Bereziki garrantzitsua da inor atzean ez geratzea eta emakumeek presentzia handiagoa izatea Lanbide Heziketan eta karrera teknikoetan (STEM). Ekintza - ildo nagusiak honako hauek izango dira:

Ondorengo galdera hauei erantzun behar diegu: Zein izango dira Euskadin aberastasuna eta ongizatea sortzea ahalbidetuko duten trakzio - palanka berriak? Zein izango dira gure etorkizuneko lehiakortasun industrial, teknologiko eta ekonomikorako ardatzak?, Nola integratu aurrerapen teknologikoak eta ezagutzaren aurrerapenak, trantsizio energetikoa eta ingurumenekoa, eta beste aldaketa batzuk gure egitura ekonomikoan?, Nola posizionatu, nazioartean lehiatu eta abantaila erlatibo globalak lortu indarrak ditugun eremuetan eta sortuko direnetan? Zer tresna politiko berri susta ditzakegu nodo ekonomiko berriak sortzeko eta enpresa - erabakiguneak errotuta daudela bermatzeko? Eta, Nola bermatu behar dugu enplegu betea eta profesional kualifikatu nahikoak ditugula, hurrengo belaunaldientzat aberastasuna eta ongizatea sortzeko erronkari modu iraunkorrean aurre egiteko? Gai horiei guztiei ekiteko, funtsezko ekintza - ildoak zerrendatu beharko dira. Neurri, ekimen eta proiektuen zerrenda zehatza egitea baino gehiago, herrialde gisa ditugun erronkei erantzuna eta konponbideak ematen dizkieten ekintza  -  ildo nagusiak nabarmentzea izango baita helburua, Euskadi erreferentziazko eskualde bihurtzen lagunduko digutenak, Europan eta munduan desberdina eta bereizia. Herrialde desberdin eta bereizi bat izateko, etorkizunerako lau jardun - arloak honako hauek dira: I) Bikaintasuneko hezkuntza, II) Administrazio

1. Hezkuntza  -  sistema osoan bikaintasuna bilatzea: giza baliabideak eta baliabide teknologikoak eskaintzea, errealitate berrietara egokitutako hezkuntza -  eta ikasketa - planak garatzea, on - line baliabideak eraginkortasunez erabiltzea, eta Bigarren Hezkuntza/Batxilergoa nabarmen hobetzea nazioartean kokatzeko. 2. Lanbide Heziketa indartzea: gaur egun duen bikaintasun - mailari eutsiz eta behar diren trebetasun berrietara egokituz, hala nola trantsizio energetikoaren, digitalizazioaren, manufaktura aurreratuaren, zibersegurtasunaren eta, bereziki, zerbitzuen sektorearen eta etorkizuneko sektoreen eskakizunetara, bai eta espiritu ekintzailea sustatuz ere bere lan - eremuaren barruan, eta ikasleen artean. 3. Unibertsitatea nazioarteko bikaintasun - estandarretan kokatzea: jauzi kuantiko bat egitea lortuz, nazioarteko izen handiko unibertsitate - hezkuntza lortzeko, bikaintasun akademiko eta ikertzailearekin, hezkuntza duala sustatuz eta lan - munduak bizi - ziklo osoan dituen beharrei erantzunez, unibertsitatea gizarte - , ekonomia -  eta enpresa - mundura gehiago hurbilduz. Erreferentziazko ingurune guztiek, berrikuntzaren, trakzio ekonomikoaren eta teknologikoaren ikuspegitik, kategoriako unibertsitate - ekosistema dute.

~23. EL SECESIONISMO VASCO (O CATALÁN) Y LA MORAL CATÓLICA. JON SOBRINO

39

39


EUSKADI 2045

E K O N O M I A

4. STEM/analytics ikasle - kopurua handitzea: defizit historikoa konponduz, batez ere emakumeen kasuan, Euskadin gero eta garrantzitsuagoa izango den arlo horretan baitaukagu, hezkuntza - mota hori eta haren enplegagarritasuna sustatuz. 5. Nazioarteko hezkuntza eta hizkuntzen ezagutza sustatzea: talentuaren beharrari erantzunez, hizkuntza hirueledunetan eta nazioarteko harremanetan trebatuta, nazioarteko merkatuak garatzen eta Euskadik nazioarteko erabaki - zentroetan duen presentzia instituzionala handitzen laguntzeko, bai eta nazioarteko talentua erakartzen laguntzeko ere. 6. Eredu ekonomikoaren aldaketaren eraginez, pertsonen Reskilling eta upskilling prozesuak bideratzea: pertsonen gaikuntza hobetuz, bai belaunaldi berriena, bai adinez nagusi direnena eta kanpoan geratzeko arrisku handiena dutenena ere, eta gaitasun kritikoak eta ezagutzak emanez, garapen teknologikoaren ondorioz garatuko diren sektore ekonomiko berrietan eta ekonomia digital automatizatuan enplegua lortzeko eta lan - bazterkeria egoeran erortzea saihestuz.

GURE LEHIAKORTASUNARI EUSTEKO ETA HOBETZEKO GAKO NAGUSIAK, GIZARTE ONGIZATEA BERMATZERA BEGIRA

errealitate ekonomiko, enpresarial eta sozialetik hurbil egonez, entzuteko gaitasunarekin, administrazio - prozesu azkarrekin erantzuteko bizkortasunarekin eta erabakiak hartzeko are bizkortasun handiagoarekin, beharrezkoa ez den burokrazia modu zorrotzean ezabatuz, bere erosketa  -  gaitasuna ahulduz, eta Administrazio digital zehatz bat lortuz konektibotasuna eta datuak baliatzen dituena hiritargoari eta enpresei zerbitzua emateko modua eraldatzeko, baita langile publikoek beren lana egiteko eta emaitzen arabera ordaintzeko modua ere. Halaber, Euskal sektore publiko osoa sakontasunez berrikusi beharko da, gaur egungo sozietate eta organismoak sortu ziren helburuak indarrean jarraitzen ote duen aztertuz. Azkenik, enplegu publikorako planak moldatu beharko dira digitalizazioaren eta bilakaera teknologikoaren arabera beharko diren profil berrietara. Horrekin guztiarekin batera lortuko dugu baliabide publikoen kudeaketaren bikaintasuna eta nazioarte mailan praktika hobea izatea.

B) Administrazio eraldatzailea: administrazioak eta maila anitzeko gobernantza - ereduak, euskal ekonomiaren dinamizazioan eginkizun garrantzitsua izan duenak, etorkizuneko erronketara egokitzen jarraitu behar du, bere burua eraldatuz eta euskal ekonomiaren eraldaketa bermatuz, bere araudi eta laguntza - tresnen bidez. Ekintza - ildo nagusiak honako hauek izango dira:

9. Maila anitzeko gobernantza eraginkorra ziurtatzea: Eusko Jaurlaritzaren erakundeek, aldundiek eta udalek rolen banaketan argi eta garbi funtzionatzen dutela gainbegiratuz eta bermatuz, modu koordinatuan, bikoizketarik gabe, bata bestearekin konektatuz, eta araudien eta erregulazioen aurresangarritasuna eta egonkortasuna ziurtatuz. Euskal erakunde guztiek lagundu eta indartu behar dute Eusko Jaurlaritzaren estrategia, maila anitzeko gobernantza gauzatuz. Eragile anitzeko eta lurralde - mailako gobernantza - sistema biziak behar ditugu, malgutasuna izateko, ustekabeko etorkizuneko erronken aurrean erantzun azkar eta egokiak emateko, eta metropoli - eremuek gero eta rol handiagoa dutela aitortzeko. Koordinazioan, sinergien bilaketan eta lankidetzan oinarritutako erantzun sistemikoak inoiz baino beharrezkoagoak dira, eta, horretarako, ezinbestekoa izango da lidergo sendoak izatea, baina, aldi berean, harremanetan eta erantzun kolektiboetan oinarrituta.

8. Administrazio eraginkorra eta desburokratizatua lortzeko bidean aurrera egitea: Ffdagarritasuna ziurtatuz eta indartuz, baliabideak modu eraginkorrean erabiliz, digitalizatuz,

10. Arkitektura fiskala egokitzea: Europan lehiakorra izango den zerga  -  sistema ziurtatuz, enpresak eta enplegua sortzeko inbertsioa eta berrinbertsioa bultzatuko dituena, enpresa

7. Zientziaren eta kultura zientifikoaren inbrikazioa gizartean: zientziarekiko kezka oinarrizkoarekin (bikaintasunezko hezkuntzari lotua) zein aplikatuarekin batera, gizarte horren kultura zientifikoa bera ere irmotasunez bultzatzen dela ziurtatuz. Ezagutzaren gizartea garatzeko, zientziaren aldeko apustu sendoa eta jarraitua egin behar da, ezagutza aurreratuaren oinarria baita. Zientifikoki informatutako gizartea, gainera, askeagoa eta demokratikoagoa da.

40


EUSKADI 2045 GURE LEHIAKORTASUNARI EUSTEKO ETA HOBETZEKO GAKO NAGUSIAK, GIZARTE ONGIZATEA BERMATZERA BEGIRA

E K O N O M I A

txiki eta ertainen arteko bat - egiteak bultzatuz eskala irabazteko, enpresen hazkundea eta errotzea sendotuz, eta euskal politika publikoei eta ongizate - ereduari eusteko diru - sarrera fiskal nahikoak bermatuz. Ekonomiaren digitalizazio geldiezinerako eraldaketara egokitutako zerga - sistema bat da, eta horrek zerga - sarreren iturri berriak berrikustera eta sortzera behartzen du, mundu globaleko negozio - eredu berriekin bat etorriz, bai eta zerga - iruzurra murriztuko duen diru fisikorik gabeko gizarte bat ere. 11. Lan - harremanen eredu arina errotzea: aurrez aurreko ingurune batetik elkarrizketan, negoziaketan eta akordioan oinarritutako ingurune batera eboluzionatuz, lehiakortasuna etengabe hobetzea bermatuko duena (absentismoa murriztea eta benetako produktibitatean oinarritutako ordainsaria izango dira funtsezko lehentasunak), nazioartean lehiatzeko eta inbertsio berriak erakartzeko beharrezkoa dena, eta, aldi berean, pertsonen interesen defentsa eta kalitatezko enplegu egonkorra bermatzen duena, prekarizazioa saihestuz. Eta langileek enpresaren kapitalean parte har dezaten sustatuz, bai eta langileen taldeei ematen zaien gizarte - balioa maximizatuz ere. Langileek gehiago parte hartzen duten erakunde malguagoak gainditu behar dira, Lanaren eta Zuzendaritzaren arteko banaketa tradizionala hausteko gai izan daitezen. Funtsezkoa izango da emakumeak lan - munduan maila guztietan duen rolean erabakitasunez aurrera egitea. 12. Nazioarte mailako konexioa eta inbrikazioa: Europako erabakigune instituzional eta ekonomikoetan presentzia indartuz, eta gero eta presentzia handiagoa mundu mailako beste eskualde garrantzitsu batzuetan, horrela, euskal enpresei nazioartean arrakastaz lehiatzen laguntzeko eta Euskadiri munduko geopolitikan dagokion rola jokatzeko. Euskadik bere dimentsio globalean duen indar erlatiboak pizgarri izan behar du Euro - erregioan integratzeko ahalegin handiagoa egiteko. Horrek, aldi berean, Europan presentzia eta eragin handiagoa izatea ahalbidetuko du, baita gainerako euskal lurraldeekin partekatutako estrategia baten konplizitate handiagoa ere. Gure diaspora kanpoan ere balioetsi behar dugu, bertan palanka - lana

eginez, bai historikoki emigratu duten eta Euskadin aberastasun  -  iturri izan daitezkeen euskaldun ugarien bitartez, bai hemengo enpresetan inbertituz, bai euskaldun berrien bitartez, enpresa handietako exekutiboen bidez, horiek lehentasunezko jo beharko liratekeelarik etorkizunean Herri honetan garatzeko aukera izan dezaten. 13. Euskadira erabakiguneak eta nazioarteko agentziak erakartzea: baldintza egokiak sortuz eta erabakiguneak Euskadin bertan gera daitezela bermatzeko aukerak aktiboki bilatuz, ekoizpen -  eta ikerketa - zentroetan jarraitzeko bokazioa duten inbertsio zuzenak erakartzeko, nazioarteko erakundeek bikaintasuna garatzeko moduko arloetan agentziak gure lurraldean kokatzeko. Aldi berean, ezinbestekoa izango da Administrazioaren jardun irmoa, erabaki - zentroak Euskadin gera daitezen eta, are gehiago, azken urteetan pixkanaka galtzen joan garenak benetan itzul daitezen, partzialki bada ere. 14. Lankidetza publiko - pribatuaren aldeko apustu irmoa egitea: gure arrakastaren eragilerik nagusienetako eta arrakastatsuenetako bat izan dena indartuz eta sustatuz. Lidergoari eta lankidetza publiko - pribatuari, trakzio - enpresekin eta klusterrekin batera, aukera emango die, adibidez, Euskadin balio - katea osatzeko estrategiak ezartzeko eta enpresa  -  ekimen berriak bultzatzeko. Lankidetza hori bera eman beharko litzateke zahartzearen esparruan, gure lurraldean nabarmen eragingo duela gogoan izanik. Euskadiren tamainari eta bere egoerari begiratuta, toki perfektua da mega - joera honi lankidetzaren bidez ekiteko eta eman beharreko erantzuna lideratzeko. C) E konomia -  eta enpresa - egitura ekintzailea, asmo handiak dituena: funtsezko palanka bat izan da ekonomia  -  eta enpresa  -  egitura dinamikoa, ekintzailea, irauteko borondatearekin, kudeatzeko gaitasunarekin, beste sektore eta lekuetan hazteko anbizioarekin, Euskadin enplegua eta aberastasuna sortuz, eta IGG (Ingurumena, Gizartea eta Gobernantza) printzipioekin konprometituta. Neurri batean, gure jatorrietara itzuli behar dugu, ekintzailetza, erresilientzia, meritokrazia, anbizioa, errotzea... bezalako balioen

~23. EL SECESIONISMO VASCO (O CATALÁN) Y LA MORAL CATÓLICA. JON SOBRINO

41

41


EUSKADI 2045

E K O N O M I A

gaietan, horiek funtsezkoak izan baitira gure ekonomia -  eta enpresa - sarea eratzeko. Ekintza - ildo nagusiak honako hauek izango dira: 15. Trakzio - enpresa sendoak eta errotuak garatzea, hazteko borondatea dutenak: politika egonkorrak, sustraitzea eragiten duten inguruneko baldintzak eta asmo handiko hazkundea bultzatuz, bazkide estrategikoen eta hornitzaileen sarea sustatu ahal izateko, enpresa - ekosisteman eta, oro har, gizartean trakzio - efektua sortuz. Nazioartean lehiatzeko presentzia izan dezaketen trakzio  -  enpresa handiak behar ditugu, haien inguruan enpresa - sare bat garatzea erraztuko dutenak, batez ere Euskadiren etorkizunera begira garrantzitsuen jotzen diren sektoreetan, eta epe luzerako errentagarritasuna ez ezik, interes - taldeei emandako gizarte  -  balioaren maximizazioa ere bilatuko dutenak. 16. ETEen eta kooperatiben sarea finkatzea: ETEen eta kooperatiben ekosistemaren epe luzerako sendotasuna eta iraunkortasuna ziurtatuz, eta eskala nahikoa lortzea erraztuz, organikoki edo bat - egiteen bidez, berrasmatzen, berritzen eta nazioartekotzen jarraitzeko, sareko lankidetza sustatuz balio - kateen elementu guztiak barnean hartzeko, finantzaketa lortzea erraztuz, besteak beste, eta horien espiritua sustatuz. Gure enpresa  -  sektorearen egitura dela eta, komenigarria izango da legezko tresnak ziurtatzea, errentagarriak eta etorkizunekoak diren baina eskala nahikorik ez duten negozioak eskualdatzeko eta integratzeko, bai eta ondorengotza - arazoak dituzten negozioenak ere, eta beren kapitalean inbertituko duen funts bat sortzea, haien biziraupena bermatzeko. 17. Sektoreen egitura egokitzea: euskal ekonomiaren funtsezko sektoreen beharrezko berrantolaketa erraztuz, etorkizunean sortzen ari diren sektoreak identifikatzen lagunduz, non lehia - abantaila sendoak lor ditzakegun, etorkizuneko sektore horietan enpresa - proiektuak sartzen lagunduz, eta epe luzerako arriskua duten sektore helduak aurreratzen lagunduz, eraldatzen lagunduz, etorkizuneko beste sektore batzuetara migratzen lagunduz edo kostu sozial txikienekin irteten lagunduz.

42

GURE LEHIAKORTASUNARI EUSTEKO ETA HOBETZEKO GAKO NAGUSIAK, GIZARTE ONGIZATEA BERMATZERA BEGIRA

Sektore - egitura aldez aurretik egokitu beharko da, energia -  eta ingurumen - trantsizio zentzuduna eta bidezkoa lortzeko, gizartean eragin positiboa izan dezan. 18. Klusterren politika doitzea eta lankidetza - ereduak indartzea: klusterren egitura berriz ere kontuan hartuta, Euskadiko eredu ekonomikoaren arrakastaren giltzarrietako bat izan baita, eta babestu beharreko etorkizuneko klusterrak zein diren finkatuta, eragile desberdinek eraginkortasun handiagoa lortzeko jokatu beharreko rolak zehaztuta eta eta euskal ekosistemaren barreuan ematen diren lankidetzak bultzatuz berritzeko pentsamolde irekia, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzearen bidez. 19. Enpresen epe luzeko ekintzailetza sustatzea: enpresaburuen eta kudeaketa - talde indartsuen garapena bultzatuz, nazioartean garrantzizko posizioa lortzeko asmoz, enpresak erosita eta merkatu berrietan organikoki hazita, eta euskal multinazional berrien garapena sustatuz funtsezko sektoreetan eta merkatu  -  nitxoetako lider globalen garapena sustatuz. Osagarri modura start - up berritzaileen garapena babesten jarraitu beharko da etorkizunerako bokazioarekin eta arrakastaz leihatzeko behar den gutxieneko eskalara iristeko gaitasunarekin. D) Ekonomia -  eta enpresa - garapenari lagunduko dioten azpiegitura indartsuak: aurreko hiru ekintza  -  ildo nagusien osagarri gisa, hainbat plataforma behar ditugu, eta horietan abiapuntu ona dugu, baina ezinbestekoak izango dira hurrengo belaunaldien ongizatea bermatuko duen lehiakortasun jasangarriaren helburua lortzeko. 20. Berrikuntza - ekosistema indartzea: lehendik dauden erakundeetan palanka - efektua eragiten duen egungo ekosistema (BRTA, Euskalit, Innobasque, Orkestra, SYMBOL) enpresen beharretara are gehiago hurbiltzen dela eta lankidetza - maila handitzen duela ziurtatuz, berrikuntza ez - teknologikoa sustatzen duena eta mundu mailako nodo teknologiko liderretan txertatzen dena. Euskadiko zentro teknologikoak etorkizuneko gaietan eta ezagutza nabarmena eta bikaintasuna lor daitezkeen gaietan zentratu beharko dira, alderdi horietan


EUSKADI 2045 GURE LEHIAKORTASUNARI EUSTEKO ETA HOBETZEKO GAKO NAGUSIAK, GIZARTE ONGIZATEA BERMATZERA BEGIRA

E K O N O M I A

guztietan parametro argiekin duten eraginkortasunaren arabera neurtuta. Halaber, administrazioen erosketa - gaitasuna erabili ahal izango da etorkizuneko proiektu berritzaileak masa kritikoz babesteko eta lortzeko. 21. Etorkizunerako azpiegitura egokiak sustatzea: oinarrizko azpiegitura fisiko eta logistikoak egokituz eta hornituz (errepideak, portuak, trenbideak eta aireportuak), modernoak eta gure ekonomiaren beharretara egokituak, intermodalitatea eta nazioarteko konexioa erraztuz, eta, aldi berean, ezagutza aurreratuari, datuen munduari, adimen artifizialari eta trantsizio energetikoari lotutako azpiegiturak sustatuz, eta Euskadik “Smart Country” delakorako trantsizioa sustatuz. 22. Euskal ekonomiak finantza - sistemarako sarbidea izan dezan erraztea: dauden eragileei (bankuak, aurrezki - kutxa, finantza - kutxa) haien presentzia eta laguntza indartzen lagunduz, eta proiektu berriak erakartzeko baldintzak sortuz (bitartekariak eta finantza - operadoreak, fintech, arrisku - kapitala), baita euskal erakundeak beren kapitalean sar daitezen bultzatuz ere, haien hazkundea eta hedapena sustatzeko eta laguntzeko tresna egokiak dituen finantza - sistema bat dugula ziurtatzeko helburuarekin, enpresa - proiektu berriak finantzatzeko eta proiektu enpresarial berritzaile berriak finantzatzeko. Halaber, dauden plataformen gainean aktiboen kudeatzaile bat sortzeko edo sustatzeko aukera aztertu behar da, funts publikoak (pentsio - planak, inbertsio - aurrekontuak) kudeaketa pribatu batean bilduko dituena. Euskal administrazioaren bizkortasunari eta ekintzailetza - bokazioari eta gizarte - eragileen arteko kohesioari esker, proiektu handi samar bat garatu ahal izango da, nazioarteko eredu arrakastatsuei jarraituz. Tamaina eta berezitasun horretako aktiboen inbertsiogile - kudeatzaile bat balio handiko finantza  -  talentua erakartzeko, konektagarritasuna bultzatzeko, munduan proiektuak aztertzeko talaia izateko eta berrikuntza - eragile izateko eragile bihur liteke, funts publikoen eta pentsio - planen kudeaketan bikaintasuna areagotuz. Azkenik, Elkargiren eginkizuna sustatu beharko da, bai eta FEIren eginkizuna ere, politika horien tresna kritikoak baitira, batez ere ETEei dagokienez.

Lau jarduera arlotan taldekatutako 22 ekintza - ildo horiek oinarri sendoa dira hurrengo belaunaldia biziko den Euskadi eraikitzeko. Ekintza - ildo horietako batzuek benetan markatzen dute desberdintasuna, eta horiek izango dira gure etorkizuneko garapenerako oinarrizko zutabeak; beste batzuek, berriz, ondo kokatuta gauden esparrua izan arren aurrerago eramaten jarraitu behar dugun gaiak jorratzen dituzte; izan ere, gure ingurune lehiakorra gero eta azkarrago doa aurrera, eta autokonplazentzian erortzea saihestu behar dugu. Gizarte gisa dugun tamaina eta gure enpresak falta dira, eta hori oztopo handia da. Alde positiboa du, hau da, egokitzeko erraztasun eta malgutasun handiagoa.

V. Z EIN DIRA AINTZAT HARTU BEHAR DIREN ARLOAK HERRI EZBERDIN ETA BEREIZIA ERAIKITZEKO PROIEKTUARI BEGIRA? Euskadik, bere tamaina eta dituen baliabideak kontuan hartuta, ezin du “den - dena” bilatu, etorkizunean garapen handiagoa izango duten hainbat gai eta sektoretan kokatu beharra du, dagoeneko bikaintasun frogatua duen esparruan, hain zuzen, lehia - posizio sendoa duen enpresa - sare sendoaren eta berrikuntza zientifiko - teknologikoaren bidez, eta nazioarteko lidergo - rola bete ahal duen erreferentzia bihurtuz. Datozen 25 urteetan sor daitezkeen beste batzuk alde batera utzi gabe, potentzial handiko hiru arlo ekonomiko daude: Industria adimenduna, Energia eta ingurumena, Arlo sozial eta sanitarioa. Eremu horietako bakoitzaren barruan azpisektore mota bat dago. Azpisektore horietako bakoitzak ezaugarri bereiziak ditu, eta datozen 25 urteetan eraldaketa handia izango dute, garapen teknologiko (materialak, prozesuak, teknologien bat - egitea) eta gero eta bizkorrago eta disruptiboaren eta arau - bilakaeraren ondorioz. Euskadiren presentzia arlo horietan arrakastaz garatzera begira, funtsezkoa izango da: I) Arlo/ sektore/azpisektore horietan teknologia - bilakaera lehiakorra aurreratuko duten behatokiak izatea,

~23. EL SECESIONISMO VASCO (O CATALÁN) Y LA MORAL CATÓLICA. JON SOBRINO

43

43


EUSKADI 2045

E K O N O M I A

aldaketa hain azkar eta sakonak gertatzen ari direlako, orain ikusten ez ditugun sektoreak sortzea eragiten dutenak, baina Euskadirentzat interesgarriak direnak, II) Negozio - ereduak egokitzen joateko eta lehia - posizio solido bat garatzeko aplikazioak edo merkatu - hobi horiek identifikatzeko gai izatea. Nazioarteko lidergoa lortzea, III) Berrikuntzan, ingeniaritzan eta balio - katearen eta hari lotutako ekosistemaren orkestrazioan arreta jartzea, eta IV) Nazioarteko lider teknologikoekin aliantzak sortzen ditugula eta bidea haiekin batera egingo dugula egiaztatzea. • Industria adimenduna: Euskadiko garapen ekonomikoaren oinarria izan den industria - sektorearen barruan, manufaktura aurreratuaren eta industria adimendunaren aldeko apustua egin beharko dugu. Hau da, robotikaren, adimen artifizialaren, big dataren, blockchain eta askotariko material berrien (konpositeak, grafenoak, zuntz adimendunak, plastiko aurreratuak) aurrerapen guztiak sartu beharko ditugu dagoeneko posizio garrantzitsua dugun sektoreetan. Kontua ez da azpisektore espezifikoak hautatzea (makina - erreminta, automobilgintzako osagaiak, aeronautikoa), baizik eta etorkizuneko teknologiak menderatzea eta haien balizko aplikazioak hautematea, eta, aldi berean, sektore horiek eta haien aplikazioek eskatzen dituzten zerbitzu aurreratuak indartzea. •E nergia eta ingurumena: herritarrak ingurumen  -  gaietan kontzientziatzeak eta gobernuek trantsizio energetiko adimentsu, bidezko eta jasangarri bat lortzeko duten indarrak berekin dakarte arlo horrek garapen oso handia izatea. Hiru gai garrantzitsu izango dir ondorengo hauek : I) Energia berriztagarriak, batez ere eolikoa eta eguzki - energia, eta bektore berriak, hala nola hidrogenoa, III) Rmisio txikiagoko mugikortasun jasangarria, automobilgintzaren eta sare elektrikoen sektoreari eragiten diona, eta III) Ekonomia zirkularra, eraginkortasun energetikoa barne. • Sozial eta sanitarioa: gizarte garatuetan eta, bereziki, Euskadin, adinekoen ehunekoak gora egin du, eta, ondorioz, bizi - kalitatearen eta zerbitzuaren eskakizunak ere bai. Arlo horren barruan, sektore askotan presentzia handia izan beharko genuke: I) Ingeniaritza biomedikoa, II) Bioteknologia eta genetika, III) Medikuntza eta farmazia espezializatua, IV) Elikadura osasungarria (elikaduraren teknologia).

44

GURE LEHIAKORTASUNARI EUSTEKO ETA HOBETZEKO GAKO NAGUSIAK, GIZARTE ONGIZATEA BERMATZERA BEGIRA

Lehen bi arlo ekonomiko horietan gaitasun produktibo eta zientifiko - teknologiko sendoak ditugu, bai eta merkatu zabala eta garatzeko eta dibertsifikatzeko aukerak ere. Hirugarren arloan, ordea, gaitasun berriak ditugu, baina aukerak askotarikoak dira eta merkatu - nitxo asko daude. Arlo horietan guztietan funtsezkoa izango da balio - kate sendoak eta erresilienteak ditugula ziurtatzea, batez ere Euskadirentzat estrategikoak diren gaietan. Oinarrizko jotzen diren arlo horiez gain, herrialde gisa, modu osagarrian, jakintzatik eratorritako etorkizuneko gaien alde egin behar dugu apustu, eta ez da beharrezkoa eskala handia izatea, hala nola kultura  -  industrien, diseinuaren eta sormenaren gaia, edo hiri - eremuarekin lotutako guztia (jasangarritasuna, hiri adimendunak), non herrialde gisa pilotu ona izan gaitezkeen. Hori guztia gure ekintzailetza - ekosistemari eusten eta indartzen jarraitzeari kalterik egin gabe egin behar da, sektore eta nitxo berrietan sartzen joateko eta balizko proiektu pilotuak sortzeko, nahiz eta horietako batzuek ibilbiderik izango ez dutela jakin. Bikaintasun -  eta lidergo - arlo horiek osatu egin beharko dira, eta horiei guztiei eragiten dieten gai horizontalak jorratzen dituzten zenbait herrialde - ekimenekin lagundu. Lehentasunezko ekimen estrategiko bat “Smart Basque Country” izan beharko litzateke, euskal sektore ekonomikoen, administrazio publikoen, hirien eta, oro har, euskal gizarte osoaren digitalizazioa irmotasunez bultzatzeko. Euskadi erreferentzia da nazioartean, garapen ekonomiko eta sozial orekatua lortu duelako, eta dimentsio horretako Europako eskualdeen lehen kuartilean kokatuta dago, baina Euskadi nazioartean erreferentzia izan daitekeen beste arlo batzuk hauek dira, besteak beste: I) genero - berdintasuna eta emakumearen integrazioa lan  -  munduan, II) zahartze aktiboarekin lotutako politikak eta negozioak, III) Lanbide Heziketa aurreratua. Laburbilduz, Euskadik herrialde - proiektu desberdin eta bereizi bat nahi du, garapen ekonomikoko eta lehiakortasuneko eredu jasangarri eta asmo handiko batean oinarritua; ongizatea eta kohesio soziala bilatuko dituena, nazioarteko presentzia nabarmenarekin, herrialde gisa lidergo  -  rola bete dezakeen eta erreferente izan daitekeen arlo batzuekin, nazioartean posizio lehiakorra garatu


EUSKADI 2045 GURE LEHIAKORTASUNARI EUSTEKO ETA HOBETZEKO GAKO NAGUSIAK, GIZARTE ONGIZATEA BERMATZERA BEGIRA

E K O N O M I A

daitekeen sektoreetan ardaztuta, eta etengabe eboluzionatuz joera berrietara egokitzeko. Eredu honek ondorengo ezagugarriak izango ditu oinarri: •S are ekonomiko - enpresariak ekintzailea, asmo handiak izango dituena. •H erri administrazio fidagarri eta eraginkorraren babesa jasotzen duena. •E sparru publiko eta pribatuaren arteko lankidetza estuarekin. •B ikaintasunezko hezkuntza sisteman oinarritua. •E ta garapen ekonomikoari lagunduko dioten azpiegitura modernoekin.

Gizabanako ezberdinek osatzen duten herria, ezberdintasun horretan bizitzeko gai direnak errespetuan oinarri harturik. Antzinako sustraiak dituen Herria, modernoa egunerokotasunean, baina batez ere, asmo handiak dituena eta etorkizunera begira bide luzea egin nahi duena. Bestelako Herri bat, bereizia, mundu mailako erreferentzia izan nahi duena.

Horretarako garatu beharko da I) Europako esparruan lehiakorra izango den zerga - sistema lehiakor bat, inbertitzea eta berrinbertitzea ahalbidetuko dituena enpresak eta enplegua sortzera begira, II) lan harremanen eredu arin eta erraz bat, lehiakortasunaren etengabeko hobekuntza bermatuko duena pertsonen interesen defentsa bermatzen duen aldi berean, eta III) bikaintasun, ekintzailetza, sustraitze eta komunitatearen kapital sozialera bideratutako balio batzuk, autokonplazentzian erori gabe.

VI. IKUSKERA: 2045KO EUSKADI Bere nortasun propioari eusten dakien herrialdea, baina, aldi berean, munduari irekia, inklusiboa eta solidarioa. Etengabe ikasteko eta hobetzeko prest, beste pertsona eta komunitate batzuekiko eta munduarekiko sare - konexioari eta egiturazko lankidetzari esker. Bere ingurunearekin eboluzionatzen duen herrialdea da, bere biztanleriaren eboluzioa eta garapena bultzatuz, eskuzabala bere bizipenetatik ikasitako guztia besteei eskaintzeko. Herrialde ekintzailea, balio zibiko eta solidarioetan oinarritutako hezkuntzarekin konprometitua, jakitun dena ongizate kolektiboa guztion konpromisoaren, errotzearen eta ahaleginaren mende dagoela, batzuen bikaintasunaren eta guztien lanaren mende, teknologiaren mende, baina baita hura garatzeko eta aplikatzeko erabilitako balioen mende ere.

~23. EL SECESIONISMO VASCO (O CATALÁN) Y LA MORAL CATÓLICA. JON SOBRINO

45

45


G I Z A R T E

K O H E S I O A


GIZARTE KOHESIOA

GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

SARRERA Gaur egun aurkitzen garen testuinguru sozialak aldaketa erraldoia ezagutu du azken hilabeteotan. COVID 19aren inguruan sortu den osasun krisiak eta hari lotutako zerbitzuen kudeaketarako elementuek eta bakoitzaren birformulazioak, eguneratze prozesua behar dute gizartean ematen diren errealitate berriei eta gizartearen beraren beharrizanei erantzuna emateko. Aldatzeko behar hau ez da osasun krisiaren eraginez sortu, baina krisi honek gizartea “biluztu” du, benetan sostengatzen duten zutabean agerian utzirik, bere indarguneak eta ahultasunak erakutsiz, eta orain arte pentsaezin egiten zitzaizkigun egoerei erantzun berriak emateko beharra planteatu digu. Pedro Arrupe jesuitak esan ohi zuen bezala, ezinezkoa da gaurko erronkei atzoko erantzunak ematea. Ezta biharko erronkei ere. Krisiak agerian utzi du, esate baterako, esparru publikoak daukan garrantzia hiritargoaren beharrei erantzuna emateko, gizartearengandik berarengandik elkartasunezko ekimenak egituratzeak daukan garrantzia, sistemen zereginak osatzeko, bereziki toki eta erkidego esparruan. Azken hamarkada hauetan indibidualtasunak, balore gisa, balioa irabazi duen arren, gaur egungoa moduko krisiei eman beharreko erantzunak kolektiboak izan dira. Agerian geratu da, beraz, etorkizunerako ongizate sistemak pentsatzeko orduan ezinbestekoa dela Sistema publikoak indartzea, aldi berean parte hartze sozial aktibo eta

ardurakidearen alde eginez. Kolektiboaren balioak, indibidualismoaren aurrean, eta elkartasunarenak, presenteago egon daitezke gizartearen zati batean, pandemia honen ondoren. Ikuspegi honetatik, garrantzitsua da hitzaurre honetan begiradaren garrantzia nabarmentzea, bereziki etorkizuneko ongizate sistemak pentsatzerako orduan. Begirada hori, gure aburuz, humanismoa jatorri eta helburutzat izan behar duten baloreek elikatu beharko lukete. Lehiakortasuna, aldaketa teknologikoak eta abarrak moduko elementu beharrezko eta estrategikoak aintzat hartzeari utzi gabe, (itxialdiko egunak inork imajina zitzakeen teknologia eta gizarte sarerik gabe eta gure artean interkomunikatzeko aukerarik gabe?), uste dugu ezin dela garapenik eman ezta aplikaziorik garatu, lan horren jatorrian interakzioen eta zainketaren inguruko hausnarketa humanista egin ezean. Horiek guztiek beren sorreratik pertsona bere osotasunean hartu ezik. Bigarrenez, begirada bat behar dugu, zeinaren bidez babes sistemei dagokien aldetik, bere erakundea aintzat hartuko duen pertsona erdigunean jarriko den, eta zeharkako ikuspegi baten bidez pertsonen bizimoduari eragiten dioten eta askotariko diskriminazioen xede bilaka dezaketen faktore anitzak kontuan hartuko baitiren. Pertsona erdigunean jartzeak sistemak eta esparruak birbideratzea esan nahi du, eta, horretarako, hasieratik, horien zeharkakotasuna izango duen plangintza eta orientazioa hartu behar da kontuan. Ezin da planteatu etorkizunera begira gaur egun dauden sistemetan oinarrituta abiaraziko den antolamendurik. Premia berriek eta horietatik eratortzen diren erronkek orain arte egin den modu estankoan ihes egingo duten antolaketa - modu berriak beharko dituzte: kolektiboen eta premia - eremuen arabera. Hala, jarraian proposatzen den planteamenduak oinarri ditu proposamenaren bizkarrezurra osatzen duten elementu horiek: errealitate berriaz jabetzea eta erantzun berriak esparru publiko eta komunitariotik planteatzea, erakunde transbertsal berri baten bidez, balore humanistetan oinarrituta eta bizitza iraunarazteko ikuspegitik, pertsona eta bere inguruko baldintza guztiak erdi - erdian jarriz.

~23. EL SECESIONISMO VASCO (O CATALÁN) Y LA MORAL CATÓLICA. JON SOBRINO

47

47


GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

1. KOHESIO SOZIALA ETA BALOREAK Europako Kontseiluaren arabera, “Gizarte  -  kohesioa gizarteak kide guztien ongizatea ziurtatzeko duen gaitasunean datza, eskura dauden baliabideetarako sarbide ekitatiboa, giza duintasunarekiko, aniztasunarekiko, autonomia pertsonal eta kolektiboarekiko errespetua, parte - hartze arduratsua eta desberdintasun sozial eta ekonomikoak ahalik eta gehien murriztea barne, polarizazioa saihesteko helburuarekin”. Gizarte - kohesioa gizarte - ongizateko sistema on baten emaitza da, eta, batez ere, politika eta adierazle multzo zabal bat da, desberdintasunak murrizteari eta herritar guztiei enplegua, hezkuntza, osasun - zerbitzuak eta kultura - ondasunak eskuratzeko aukera bermatzeari buruzkoa; eta, aldi berean, pertsonek sortutako kapital sozialaren, gizartean duten partaidetzaren eta haien partaidetzaren eta espazio formaletan dituzten interakzioen emaitza ere bada. Gizarte bat kohesionatuta dagoela ulertuko da, baldin eta berdintasunezko gizartea izatea lortzen badu, gizarte - ongizatea hornitzeko eta hezkuntza -  eta kultura - ondasunak eskuratzeko sistemetan maila handia badu eta gizartea osatzen duten pertsonei beren interakzioen bidez garatzeko aukera ematen badie, horrek sortzen duen kapital soziala funtsezkotzat hartuta. Kohesioak ez du esan nahi gizartean ezberdintasunik ez dagoenik, baizik eta gizarteak elkarbizitzarako gaitasuna duela anitza eta askotarikoa izan arren. Ondorioz, gizarte kohesionatu bat, pertsonen eskubideen inguruan eraikia, kide izatearen sentimendua duen eta kontzientzia soziala duen gizartea da, elkarbizitza errazten duena, eragile askotarikoen artean aurrera egiten ahalbidetzen duelako eta epe luzerako politikak egiteko aukera ematen duelako. Gizarte kohesionatu bat eraikiko bada, behar - beharrezkoa da pertsona politiken helburu bihurtzea eta gizaki guztien ongizatea sustatzea, giza duintasuna eta bizitzaren iraunkortasuna gainerako gauza guztien gainetik daudela ulertuz. Kohesio soziala eraikitzen da, batez ere, baloreetatik abiatuta. Balore unibertsal handiak, besteak beste askatasuna, berdintasuna, justizia, norbanakoaren eta taldearen erantzukizuna edo elkartasuna. Balore horiek beren edukitzailean oinarrituta izendatu eta erabili dira, baina beren edukitik aplikatzen badira, gizarte errespetuzko eta tolerantera

48

GIZARTE KOHESIOA

eramango gaituzte, jendarte ulerkor eta enpatikora; zainketen kultura bultzatzen duenera; ongizatearen unibertsaltasuna bilatzen duenera; hezkuntza eta ezagutza sustatzen dituenera; artearekiko, kulturarekiko eta edertasunarekiko sentsibilitatea sustatzen duenera; pertsonen konpromiso eta parte - hartze soziala sustatzen dituenera; eta etengabe hobetzen saiatzen denera. Bere ahultasuna eta interdependentzia onartzen dituen gizartea izango da, guztion ongia lehenesten duena, errukitsua izaten dakiena, gizarte  -  harremanak eta partekatzea balioesten dituena, eta komunitatea sortzeko gai dena. Balore horiek dira gizarte kohesioaren bultzatzaileak. Balore horietan oinarritutako begirada batetik baino ezin izango baita pertsona guztien garapena bermatuko duen gizartea eraiki, guztioi dagozkigun aukerekin, eskubideekin eta derrigorrekin.

2. K OHESIO SOZIALARI ERAGITEN DIOTEN ALDAKETA HANDIEN ETA ERRONKEN TESTUINGURUA Gizarte kohesioa lehenetsi beharreko gai gisa sortu ohi da gizateriak garai aldaketaren bat bizi duenean, elkarrekin egiten dugun bizimoduaren oinarriak auzitan jartzen eta narriatzen hasten direnean. Gaur egun, hainbat arrazoi nagusi daude gizateriaren historian aldaketa sakona bizitzen ari garela sinestarazten digutenak eta, beraz, gizarte kohesioaren inguruko eztabaida guztiz egokia dela. Maila anitzeko aldaketa handien lekuko izan gara, maila globalean eta dimentsio anitzetan, gure bizitzako ia dimentsio guztietan. Aldi berean, eraldaketak gertatzen ari dira ekonomietan, gizarteetan, komunikazioetan, harremanetan, mugikortasunean, kulturetan, sistema politikoetan, teknologietan, geopolitikan, zientzian, demografietan... Aldaketa horiek guztiek eragina dute gure bizimoduan, ongizate - sisteman eta gizarte - antolaketan. Gaur egun ezin zaio gure gizarteari etorkizunaren ikuspuntutik begiratu munduan eta gure inguruan gertatzen ari diren joera eta aldaketa nagusiak kontuan hartu gabe. Besteak beste, ondorengo aldaketa hauek nabarmenduko ditugu, gizarte - kohesioan duten eraginagatik: 1. Aldaketa demografikoa: Bizi - itxaropena handitu izanak eta, horren ondorioz, adinekoen


GIZARTE KOHESIOA

GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

eta oso adinekoen kopurua handitu izanak, baby  -  boomaren belaunaldiek erretiroa hartzeak, familiako eraldaketek, bizimoduan eta bizikidetzan izandako aldaketek, bereziki bakarrik bizi diren pertsonen kopuruak gora egiteak, zaintzaile potentzialaren beherakadak eta abar, mendebaldeko gizarteak inoiz jorratu gabeko erronka baten mende jartzen dituzte. 2. Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna: Emakumeen aurkako indarkeria, soldata - arrakala, emakumeen ordezkaritza eskasa botere -  eta erabaki - esparruetan, gehiegizko karga zaintzaren esparruan, lana eta familia/bizitza soziala bateratzeko zailtasunak, … Gizarteak zor bat du emakumeen eta gizonen berdintasunarekin, herritarrek gero eta indar handiagoz konpontzea eskatzen duten erronka handietako bat da. 3. Aniztasuna eta askotarikotasuna: Gizarte gero eta anitzago baterantz goaz, zentzu guztietan. Atzerritar jatorriko gero eta jende gehiago izateak jartzen gaitu aurre aniztasuna eta balio partekatuak jatorri oso desberdineko pertsonengan kudeatzeko erronkaren aurrean, bai eta iritsi berri diren biztanleen beharrei erantzuteko erronkaren aurrean ere. Beharrezkoa da aniztasunaren pedagogia egitea eta politika publikoen definizioari eta erabilera - baldintzei lotutako xenofobiari aurre egitea. Gainera, gizarte benetan plural, askotariko eta inklusibo batek dibertsitate funtzionala duten pertsonengan jarri behar du arreta, gizartean integratzeko orduan oztopo handiak baitituzte. Integrazioak aniztasunaren benetako kudeaketaren helburua izan behar du 4. Zainketen krisia: gure gizartean, zaintza - lanak familiak egin ditu gehienbat, eta horrek esan nahi du eginkizun horiek batez ere emakumeek egin dituztela. Hala ere, gizartea aldatu egiten da: emakumeak lan - merkatuan masiboki sartu dira; gero eta gehiago dira bakarrik bizi nahi duten pertsonak, edozein adinarekin, baita adinekoak direnean ere; familia - egiturak gero eta anitzagoak dira, eta enpleguaren errealitateak eragiten du familia  -  unitate bateko pertsona guztiek lan egin behar izatea horri eusteko, eta, batzuetan, urrutiko lekuetan. Horri gehitu behar zaio pertsonek gure zainketekin lotu nahi duguna ere aldatzen ari dela.

5. Eraldaketa teknologikoak: gaur egun, teknologia gizartean sartu da, eta haren funtsezko zati bat da. Aurrerapen teknologikoak aurrerapen -  eta berrikuntza - garai bat markatzen ari dira. Aldaketa sozial handiak gertatzen dira, bizimoduan, ohituretan aldaketa dakartenak. Horrek aukera handiak dakartza, baina baita arriskuak ere. Arau etiko berriak behar dira. 6. Globalizazioa: globalizazioa, ingurumen - aldaketak eta ekonomia -  eta finantza - krisiak gizarte  -  eraldaketa handiak eragiten ari dira, eta, horien ondorioz, desberdintasunak areagotzen ari dira, muturreko pobrezia, bazterkeria eta oinarrizko eskubideak ukatzen dira. Aldaketa horiek konponbide berritzaileak eskatzen dituzte, balio unibertsalak errespetatzen dituztenak, hala nola bakea, giza duintasuna, genero - berdintasuna, indarkeriarik eza eta diskriminaziorik eza. Eraldaketa sozialen eragile nagusiak gazteak dira, aldaketa horien ondorioak jasotzen dituztenak. 7. Desberdintasunak areagotzea: Desberdintasuna areagotzea –bai errenta - fluxuei dagokienez, bai hain hautemangarriak ez diren beste elementu batzuei dagokienez, hala nola ondasun higigarri eta higiezinei, harreman  -  sareei, denbora librearen eskuragarritasunari, hilkortasunari, eragin politikoari edo haurtzaroko bizi - aukerei dagokienez– da, zalantzarik gabe, gizarte  -  kohesioa gehien mehatxatzen duten arrazoietako bat. 8. Enpleguaren prekarizazioa: Lanaldi partzialeko enpleguen hedapenaren eta lan - baldintzen prekarizazioaren ondorioz, enpleguak orain arte izan duen zentraltasuna galtzen ari da. Kategoria sozial berriak sortu dira, hala nola prekariatua, kategoria hori osatzen duten pertsonen diru - sarrera txikiak zehazten duena, beste aldagai batzuk alde batera utzita. Adimen artifizialaren hedapenak enpleguen izaerara ekarriko duen eraldaketa kontuan hartu beharreko beste elementu bat da. 9. Balio - sistemaren aldaketa: globalizazioak berak balio  -  aldaketa handia ekarri du. Kontsumoa balorazio  -  irizpide bihurtzen da, eta, beraz, gauzen erabilgarritasuna daukaten kontsumo - mailan oinarritzen da, pertsonen beharrak ase ala ez. Irabazia funtsezko balioa da, eta horrela berretsi egiten dira konpetentzia,

49


GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

sofistikazio teknologikoa, etab. Balio horiekin identifikatzeak indibidualismoa areagotzen du, eta beste balio unibertsal batzuk baztertzen ditu, hala nola elkartasuna eta kolektibismoa, ezinbestekoak baitira gizarte - kohesio handiagorantz aurrera egiteko. 10. Kontsumismoa eta gero eta indibidualismo handiagoa: Indibidualismoa joera bat baino gehiago da gure gizartean, sakon hedatutako errealitatea da. Gizarte indibidualistek pertsona bihurtzen dute bere bizitzako ibilbidearen protagonista, eta ikuspegi horretatik ere aldatu egiten dira elkarrekintzaren, etxebizitzaren eta arriskuak eta erantzukizunak hartzearen logikak. Kontsumoaren inguruko ikuspegia ere aldatzen da, ongizate - gizartearen adierazle nagusi bihurtzen baita. 11. Sistemaren iraunkortasunari buruzko eztabaida: Gizarte - babeseko sistemetan inbertitutako diru publikoaren proportzioak gora egin du azken urteotan. Gizarte - premiek ere egiten dute hori. Ezinbestekoa da behar horiei aurre egiteko moduari buruzko eztabaidari ekitea, baliabide publikoen eskuragarritasunarekin uztartuz. Inbertsioaren eta gastuaren kontzeptuak birdefinitu behar dira. Gizarte - babeseko sistemak inbertsio gisa ulertzea, alegia. 12. Belaunaldien arteko harremanak: aldaketa demografikoek, sozioekonomikoek, globalizazioarekin lotutakoek eta abarrek belaunaldien arteko elkarrekikotasun - harremanak tenkatzea eragiten dute, eta harreman horiek gure gizarteko hainbat arlotan dute eragina (zaintzak, pentsioak, gizarte - kohesioa). Hurrengo urteetan, ezinbestekoa da belaunaldien arteko itun berri bati ekitea, gure gizartearen bilakaera, belaunaldien arteko trukeak eta kideen ongizatea bermatzeko.

3. KOHESIO SOZIALA LORTZERA BEGIRA ERANTZUN BEHARKO DITUGUN ERRONKA HANDIAK 3. 1. E MAKUME ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNAREN ERRONKA Emakumeen eskubideen aldeko, berdintasunaren aldeko eta indarkeria sexistarik gabeko gizarte bat eraikitzeko mugimenduaren une berri baten aurrean gaude. Martxoaren 8ko herritarren

50

GIZARTE KOHESIOA

mobilizazioak, `Ezta bat gutxiago ere´ edo `Me Too´ bezalako nazioarteko mugimenduak, emakumeen aurkako indarkeriak gizartean eta komunikabideetan duen gero eta oihartzun handiagoa  -  Matxismoaren erreakzio amorratu eta guzti  - , horren adibide dira. Feminismoaren laugarren olatuan sartu gara edo ez, une historiko hau kalifikatzera iritsi garen bezala. Zalantzarik gabe, feminismoaren inguruan egindako berdintasunak eta pedagogiak dakartzan onurei esker, lehenagoko denboretan aipatzea ere ia ezinezkoa zen eremuetara, agendetara eta diskurtsoetara iritsi gara, eta mundu osoan izan duen eragina areagotu egin da. Emakumeek eta gizonek tradizioz gizartean bete duten eginkizunak eraldaketa handia bizi du gaur egun. Emakumeek lan - merkatuan gehiago parte hartzeak, hezkuntza - maila guztietan parte hartzeak, prestakuntzarako eta kulturarako sarbide handiagoa izateak eta, neurri txikiagoan, erabakiak hartzeko eremuek aldaketa sozial onuragarriak eragiten dituzte emakumeen eta gizonen berdintasunerako bidean aurrera egiteko. Hala ere, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak bere horretan jarraitzen du gure gizartean, eta hainbat modutan agertzen jarraitzen du. Lan - merkatuari, partaidetza soziopolitikoari, zaintzako erantzukizunei edo emakumeen aurkako indarkeriari buruzko datuek erakusten dute hierarkizazioa dagoela gizonen eta emakumeen arteko harremanetan eta gizarte  -  posizioan. Sexuaren araberako jokabidearen estereotipo eta eredu soziokulturaletan du jatorria hierarkizazio horrek; besteak beste, emakumeei etxeko arloaren ardura esleitzen diete, eta gizonei eremu publikoarena, balorazio eta aintzatespen ekonomiko eta sozial oso desberdinean oinarrituta. Hala, gure gizartean emakumeen eta gizonen arteko soldata - arrakala % 24koa da, feminizatutako lanek balioa galtzen dute, emakumeen aurkako indarkeriak bere horretan jarraitzen du, emakumeek ordezkaritza txikia dute botere -  eta erabaki - eremuetan, zaintza - lanetan -  ikusezinak eta balio gutxikoak izateaz gain – Nagusiki emakumeen gain daude –, pobreziak eta gizarte - bazterketak eragin handiagoa dute emakumeengan, eta emakumeen gorputzen merkantilizazioa, kosifikazioa eta hipersexualizazioa jasaten jarraitzen dugu, egiturazko arazo horren icebergaren puntetako batzuk aipatzearren.


GIZARTE KOHESIOA

GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

Gainera, ezin dugu ahaztu emakume askok diskriminazio anizkoitza jasaten dutela; izan ere, sexuagatiko diskriminazioarekin batera, beste diskriminazio batzuk ere pairatzen dituzte, arraza, jatorri etnikoa, hizkuntza, adina, desgaitasuna, ondarea, sexu - orientazioa eta beste antzeko faktoreen ondorioz. Horrek guztiak, kasu askotan, herritar gisa dituzten eskubideak erabat baliatzea eragozten die. Egoera horren aurrean, benetako berdintasuna lortzeko, lehenik eta behin, beharrezkoa da berdintasunarekiko konpromiso politikoa hartzea. Konpromiso politiko horrek, operatiboa izateko, berdintasuna bermatuko duten neurriak behar ditu, hala nola berdintasunerako berariazko araudia sortzea, aurrekontu - baliabideak gehitzea eta politikak garatzeko, planifikatzeko eta ebaluatzeko behar bezala gaitutako eta legitimatutako egiturak eta pertsonak gaitzea. Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna bezalako egiturazko eta dimentsio anitzeko arazo bat zuzentzeko berdintasun - politikek eskaintzen dizkiguten tresnen artean, funtsezkoa da genero  -  zeharkakotasuna politika guztietan aplikatzea. Hala, erabaki estrategikoek kontuan hartu behar dituzte emakumeen eta gizonen egoera, baldintza, jomuga eta behar desberdinak, politika eta ekintza guztietan, maila guztietan eta fase guztietan. Genero  -  ikuspegia aurrekontuetan, plan sektorialetan, araudian, kontratuetan eta diru - laguntzetan sartzea. Halaber, gizarte -  eta lege - berdintasuna lortzearekin zerikusia duen mailan lan egiteaz gain, hau da, gure gizarteak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatzeko mekanismo egokiak izatearekin (aurrerapen juridikoak, eskubideen finkapena, beharrizan desberdinetara egokitutako baliabideak), bigarren maila batean lan egin behar da, balio - aldaketen esparruan, alegia. Beharrezkoa da berdintasuna gure subjektibotasunean ezartzen den balio bat izatea lortzea, gizarte honek barneratzea berdintasuna ez dela emakumeei ematen zaien kontzesio bat, eta bai haiei dagokien eskubide bat, eta, gainera, berdintasuna beharrezkoa dela, ez bakarrik justizia sozialagatik, baizik eta gizarte osoari mesede egiten dion elementu gisa. Ondorengoak dira lehenetsi beharreko jotzen ditugun jarduera - ardatzak:

ZAINKETA, BIZITZA ETA LANA UZTARTZEA, ERANTZUNKIDETASUNA

Zainketa  -  lanak gure gizartearen iraupenerako funtsezko diren arren, ikusezin bihurturik eta baloraziorik gabe jarraitzen dute, eta gehienak emakumeen esku jarri dira. Zaintzarena arlo pribatuan konpondu beharreko gaia omen da, eta emakumeek konpondu beharrekoa, antza, lehentasunezko helburu sozial eta politikoa izan beharko lukeenean, gizarte osoa erantzule eginez. Emakumeak dira oraindik ere kudeatzaileak (zaintzaileen % 85, gutxi gorabehera) eta, aldi berean, kontziliazio - estrategietan inplikatuta dauden baliabide nagusiak ere badira. Adingabea edo adingabeak badituzte eta lanean ari badira, emakumeek aukera dute lanaldi  -  murrizketa eskatzeko eta baliatzeko, edo zainketen erantzukizuna beste emakume batzuei transferitzeko, belaunaldiz belaunaldi, amonen bidez, edo nazioz gaindi, zaintzak beste emakume batzuei transferituz (gehienak etorkinak), oro har soldata prekarioaren truke. Emakumeek ere enplegua uzteko aukera dute, kasu askotan, mendeko pertsonak artatzeko. Egoera hori adingabeen eta adinekoen zaintzan gertatzen da. Zainketa  -  lanak emakumeen inguruan kokatzen jarraitzeak eta ugalketa - egoerari bizkarra emanez antolatzen jarraitzen duen produkzio  -  eta lan  -  kultura batean bizitzeak, zalantzarik gabe, era guztietako ondorioak dakartzate emakumeen bizi - ibilbidean. Horren adibide dira lan - sustapenari uko egin behar izatea egitea, lan - bizitza eta bizitza pertsonala uztartzeko arazoak, eta ondorio kaltegarriak haien autonomian, aisian eta osasunean. SOLDATA - ARRAKALA, KRISTALEZKO SABAIAK ETA TXIROTASUNAREN FEMINIZAZIOA

Soldata - arrakala (gaur egun, % 24koa da EAEn) gizonen eta emakumeen arteko egiturazko desberdintasun - arazo baten adierazpena da, kasu honetan ordainsarien arloan egiten dena, eta lan - merkatuan eta haien bizitzan zehar emakumeei eragiten dieten diskriminazioa eta desberdintasunak islatzen ditu. Hainbat kausatan du jatorria, eta, beraz, era guztietako neurriak aplikatu behar dira, esku hartzen duten faktoreei dimentsio anitzean heltzeko. Sexuaren araberako okupazio - bereizketa da soldata - arrakalan eragin handiena duen faktoreetako

51


GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

bat; bereizketa horren ondorioz, emakumeak eta gizonak genero  -  rolei lotutako lanbideetan aritzen dira, eta ikusten da soldata - arrakala pixkanaka handitzen ari dela okupazio batean zenbat eta emakume gehiago egon. Gainera, kontuan izan behar da, gizon askoren erantzunkidetasun faltaren ondorioz, emakumeek malgutasun handiagoko lanak onartu behar dituztela lanaren eta familiaren beharrak orekatzeko, eta horrek lan - bereizketa hori eragiten du. Ondorioz, lanaldi partzialeko lanetan emakumeen ordezkaritza gehiegizkoa da mundu osoan. Zehazki, lanaldi partzialeko lanaren % 80 baino gehiago emakumeek egiten dute EAEn. Soldata - arrakalaren ondorioetako batzuk honako hauek dira: emakumeentzako autonomia ekonomiko txikiagoa, pobrezia - tasa handiagoak eta eragin zuzena gizarte - segurantzako kotizazioetan eta, ondorioz, pentsioetan. Lan - eremuan, soldata - arrakalaz gain, desberdintasun handiak gertatzen dira oraindik ere, hala nola kristalezko sabaiak, sexu  -  arrazoiengatiko lan - jazarpena edo kalteak enpleguan eta, ondorioz, autonomia ekonomiko urriagoa, lana eta familia bateragarri egiteko erantzukizuna beren gain hartzeagatik. Emakumeen autonomia ekonomikoa, ordainsarietan, diru - sarreretan eta pentsioetan berdintasuna sustatzea eta emakumeen artean pobrezia borrokatzea lehentasunezko helburuak izan behar dira berdintasuna lortu nahi duen gizartearentzat. EMAKUMEEN AHALDUNTZEA

Emakumeen ahalduntzea betekizun eta berme bat da munduan emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko gizartea eraldatzeko. Duela 30 urte Emakumearen Nazioarteko IV. Konferentziak adostu zuenaren ildotik, emakumeen ahalduntzerik gabe, ez dago berdintasunik (Beijingo Adierazpena, 1995). Beharrezkoa da emakumeen ahalduntze indibiduala eta kolektiboa bultzatzea, erabakiak hartzeko prozesuetan eta boterea eta eragiteko gaitasuna eta herritartasun osoa eskuratzeko prozesuetan parte har dezaten. Maila indibidualean, emakumeak mendekotasunaz jabetzeko prozesua babestuz eta, maila kolektiboan, emakumeek beren bizitzako eremu guztietan jasaten duten mendekotasun sozialari eta diskriminazioari buruzko kontzientzia komuna har

52

GIZARTE KOHESIOA

dezaten bultzatuz. Ahalduntzea beharrezko prozesua da emakumeen eta gizonen aukera - berdintasuna lortzeko, botere - eredu hori botere - harreman hierarkikoak haustetik eta emakumeak baztertzen ez dituen botere - eredu berri bat berreraikitzetik baino ez baita etorriko. ARTATZEA ETA EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIARI AURREA HARTZEA

Emakumeen aurkako indarkeria arazo estrukturala, dimentsio anitzekoa eta globala da, eta horren oinarrian berdintasun - falta dago. Garrantzitsua da haren ondorioak minimizatzeko lan egitea, indarkeria  -  egoeran dauden emakumeei erantzun integrala emanez, bai eta adingabeei eta haien mendeko senideei ere. Erantzun integralak koordinazio handia eskatzen du aipatutako erantzunean parte hartzen duten erakundeen artean. Arreta integral hori osatzen dute babes polizialak, aholkularitza juridikoak, laguntza psikologikoak, prestazio ekonomikoek, hezkuntza - erantzunak, laneratzeak, etxebizitza eskuratzeak. Arreta horrek, gainera, ikuspegi intersekzionala izan behar du, biktima guztiek arreta integrala, doakoa eta kalitatezkoa izan dezaten, beren egoera pertsonala, soziala eta administratiboa edozein dela ere, eta, bereziki, zaurgarritasun - egoera handienean daudenek. Biktima diren emakumeei erantzun integrala emateaz gain, beharrezkoa da prebentzioan eragitea, berdintasunean aurrera eginez, berdintasun eza baita emakumeen aurkako indarkeriaren benetako sustraia. Gure gizartean, gazteek hezkuntza bereizia jasotzen jarraitzen dute. Nesken kasuan, edertasunarekin, ontasunarekin, diskrezioarekin, zaintzarekin eta mendekotasunarekin lotutako mezuak jasotzen dituzte, besteak beste; eta mutilen kasuan, orldarkortasuna, arrakasta, handinahia edo sentimenduak ukatzea. Desberdintasunean hazten ari dira, eta hori da emakumeen aurkako indarkeria sortzeko bide zuzena. Horri gehitzen badiogu haurren sexu - heziketa bortxaketaren kultura justifikatzen duten mezuek zeharkatzen duten pornografiaren esku dagoela gaur egun, premiazkoa da hezkidetzaren eta balioetan heztearen beharra. Mutilak pornografiarik matxista eta bortitzenean hezten ari gara, eta neskak, berriz, maitasun erromantikoan. Bi errealitateen arteko talka ikaragarria da. Eta indarkeriarako haztegi ezin hobea da. Gizonen sentsibilizazioa ere


GIZARTE KOHESIOA

GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

beharrezko egiten da. Emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko kontzientziazioa eta inplikazioa sustatu beharko da, eta, ondorioz, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baten alde egin.

3. 2. ZAINKETEN ERRONKA Zainketa - krisi bat bizi dugu, eta, beste faktore batzuen artean, egituretatik datorren tentsio batean oinarritzen da. Tentsio hori gertatzen da zaintzeko behar den denboraren eta bizi garen gizarte - ereduak ezartzen digun bizi - dinamikan denbora hori edukitzeko zailtasunaren artean. Zaintza, historikoki, familien esku egon da, hau da, emakumeen esku, eta batez ere esparru pribatuan garatu da. Hala ere, gure gizartean gertatu diren aldaketek egiturazko arazo hori gero eta gehiago estutu dute, eta gero eta zailagoa da zaintzaren premiei erantzutea. Lehen galdera, beraz, izan beharko litzateke sistema honek ezartzen digun bizimodua bateragarria ote den gizarte honen zaintzaren beharrei erantzutearekin. Galdera horri aurre egiten diogun bitartean, zaintzeko zailtasunei eragiten dieten faktoreei erreparatuko diegu. Zainketei dedikaturiko denborak eragin duen tentsioarekin batera, zainketen krisia ulertzeko beste faktore batzuk ere hartu behar dira kontuan, hala nola desoreka “demografikoa”  - egungoa eta bereziki gerokoa -  duela urte batzuk herrialde desberdinetako adituek iragarritakoa, zaintzak ematen eta jasotzen zituzten pertsonen artean. Bizi - itxaropenak gora egitea beste faktore batzuekin batera gertatzen da, hala nola familiek zaintzeko aukera gutxiago izatea aldagai sozial, demografiko eta kulturalen ondorioz, bereziki eraldatuak emakumeak lan - merkatuan masiboki sartzearen ondorioz, bai eta familiaren behar sozioekonomikoen ondorioz ere; edo jaiotza - tasak behera egitea; 65 urtetik gorakoen artean pertsona bakarreko familien kopuruak gora egitea; gizarte  -  aldaketak, hala nola globalizazioa, iraultza teknologikoa, lan - prekarietatea, enpresen deslokalizazioa, etab.; ongizate  -  estatua politikoki auzitan jartzea eta etorkizunean bere horretan jarraitzea, bai esplizituki (bideraezintasuna), bai inplizituki, Estatuak zaintza alorrean dituen erantzukizunak transferituz (ongizate - estatuei lotutako gizarte - politikak lortzea) gero eta urriagoa den eta zaintzeko

aukera gutxiago dituen familia batera (kopuruz); zaintzaile potentziala murriztea (goi - mailako klase dirudunentzat izan ezik), gero eta desoreka handiagoarekin oso adineko pertsonen, 80 urte eta gehiagokoak, eta haien zaintzaile izan daitezkeen 45 eta 64 urte bitartekoen artean, (2016an, 45 - 64 urteko 100 pertsonako 22 laurogeitik gorakoak izatetik, 2030ean 45 - 64 urteko 100 pertsonako 25 izatera igaroko gara; 2050ean, 63 izango dira, 45 - 64 urteko 100 pertsonako). Zahartzaroari eta mendekotasunari buruzko ikuspegi zehatz bati egin behar diogu aurre – sektore ez oso erakargarri eta denboraren poderioz gero eta handiago egiten den gastutzat jotzen da, BPGa sortzeko gai ez dena eta balio erantsi gutxikoa –, eta horrek zaildu egiten du asmo handiko politikak egitea, bai eta politika berritzaileak planteatzeko aukera ere, beharrei aurre egitea eragotziz. “Zainketak”, gainera, “ezkutatu” beharreko zerbait dira, eta badirudi ezin dela ezer egin, ezin baita sendatu, non teknologiak ez duen distirarik, non giza duintasuna galtzen den, non lana egiten den eta, ondorioz, sektoreko langileek merezi duten begirunea jasotzen ez duten. Horri gehitzen zaio gaur egun ematen den eragozpena arazo konplexuei aurre egiteko orduan (eta zaintza ere hala da, aurreko puntuetan adierazi bezala), horien aurrean ikuspegi zeharkakoago eta lotuago bat behar baita, baita gobernantza desberdin bat ere, oraindik falta dena. Zaintza afektiboaren konpromisoaren gainean eraikitako eredua, batez ere emakumeen aldetik, eta zerbitzu publikoen sarea jada ez dira nahikoak etorkizuneko beharrizan edo egoerei erantzuteko, eta horietako asko gaur egun ematen dira jada. Arestian emandako arrazoi horiengatik guztiengatik, gizarte modernoek ekidin ezin duten erronka da hau. Sektorean esku hartzera begira, beharrezkoa da galdetzea, lehenengo eta behin, gure gizartean nork zainduko duen, nola, non eta zenbat denboraz. NORK ZAINDUKO DU ETA NOLA?

Zainketak funtsezko ardatz dira gizateriaren iraupenerako. Hala ere, zaintza  -  lanak, ordainduak izan ala ez, ikusezinak dira analisi makroekonomiko guztietan, eta oso modu prekarioan eta gehiengo handi batez, emakumeen esku geratu ohi dira.

53


GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

Denbora luzez, gure gizartean zaintza - lanak familiaren eta eremu publikoaren arteko logika dualean ulertu izan dira. Ulertzen zen (oraindik ere ulertzen da) zaintza - lanen inguruko erantzukizun nagusia familiari dagokiola (eta familiaren barruan, emakumeei), eta familiak ezin duenean, beste eragile nagusiek, eragile publikoek, esku hartu behar dutela. Gure dinamika sozialean ematen den logika horrek leku gutxi utzi die gainerako esparruei, merkatuari eta komunitateari, zaintza - harremanei lotutako logiketan esku hartzeko. Zaintza izango da gizarte honek datozen urteetan izango duen erronka handienetako bat. Eta beharrezkoa izango da zaintzaren ideia indartzea, ez familia - ingurunearen erantzukizun gisa soilik, baizik eta baita gizarte osoak partekatutako erantzukizun gisa ere, eta, beraz, beharrei erantzungo dien eta zaintzak helburu joko dituen zaintza - sistema publiko bat beharko da. Ildo horretan, familia  -  inguruneko zaintzaileentzako laguntza sustatzen ari da egunotan, baina senitartekoentzako laguntza (funtsean, emakume zaintzaileena), zaintza - lanak beren gain hartzen jarraitzeko laguntza - premian oinarritua, amaitzen ari da. Zaintzaileen belaunaldi berriak ditugu, eta begirada desberdinak dituzte zaintzailearen harremanei eta eginkizunari buruz. Beren osotasun pertsonala lortu nahi dute, laguntza  -  ereduetan eta zainketen egituraketa eta antolaketan aldaketak eskatuz. Alde batetik, zaintzaile askok ez diote zaintzaile izateari utzi nahi, baina beste modu batera izan nahi dute; eta, aldi berean, zaintza hori jasotzen duten pertsonek ere ez dute modu berean zainduak izan nahi; aitzitik, ziurrenik nahiago dute zaintza informala (afektibitatean zentratzen dena) zaintza profesionalizatuekin konbinatu. Oraindik ere beharrezkoa al da zaintzaren ikuspegi instrumentala ematea? Zalantzarik gabe. Laguntza ekonomikoak beharrezkoak al dira? Seguru asko bai. Baina diskurtso “tradizionalak” biltzen duena jada ez da nahikoa. Bestela esanda, zaintzaileek aurrerapausoak aldarrikatu eta eskatzen dituzte, gizartean aldaketak egitea eskatzen digute, eta, harrigarria izan daitekeen arren, berrikuntza sozialerako aukera ere eskaintzen digute, errezelorik gabe aprobetxatu beharko genukeena. Zaintzaileek erabateko

54

GIZARTE KOHESIOA

bizitza pertsonala zainketekin uztartu nahi dute, bizitza pertsonala eta zaintzak uztartu, bizitza profesionala eta zaintzailearena harmonizatu, lana gizartean aintzatetsi, lan - eskubideak balioetsi, eta abar. Zaintza jasotzen duten pertsonek, berriz, beren nahiak eta bizi - proiektuak kontuan hartzen dituzten zainketak nahi dituzte. Eta, zainketen antolaketan familiak oso zutabe garrantzitsua izaten jarraitzen badu ere, gero eta pertsona gehiagok jotzen dute zainketa profesionaletara, batez ere zaintza informalekin batera. Benetako erronka, beraz, bi nahiak uztartzea da, bai eta zerbitzu publikoak lortzea ere, zainduek eta zaintzaileek nahi dituzten zainketak lortzeko. Zaintza ez da soilik familia - ingurunearen erantzukizun gisa ulertu behar, baizik eta gizarte osoak partekatutako erantzukizun gisa, eta, beraz, beharrei erantzungo dien eta zaintzak erdigunean kokatuko dituen zaintza - sistema publiko bat behar du. Beharrezkoa da sakonki birplanteatzea zaintza - eredua, egile askok planteatutako desfamiliarizazioa eta horren aurrean planteatu beharreko alternatiba. ZENBAT DENBORAZ?

Elkarren mendeko izakiak gara bizitza osoan zehar, baina badira bizitzako une eta egoera batzuk mendekoago bihurtzen gaituztenak: haurtzaroa, zahartzaroa, aniztasun funtzionala. Zalantzarik ez dago zainketek, unean unekoak edo denboran iraunkorragoak izan, funtsezko espazioa hartzen dutela gure eguneroko bizitzan, eta gero eta gehiago luzatzen dela zaintza - eskariaren iraupena. Zainketen erronka planteatzen denean, beraz, beharrezkoa da iraupen luzeko zainketak egitea, hau da, denbora luzez laguntza behar duten pertsonak zaintzea (batez ere, eguneroko laguntza behar duten pertsonak). Denboran zehar iraunarazten diren zaintza horiek modu desberdinean landu behar dira, horrek dakarren kostu pertsonal eta familiarragatik. Hamar edo hogei urte zaintzen, emakume askoren bizitzaren laurdena, alegia. Ez da ahaztu behar. Pertsonen baloreetan oinarritutako arreta integralaz hitz egiten da, pertsona gisa osatzen gaituzten alderdi guztiak kontuan hartuta. Eta iraupen luzeko zainketetan bihurtzen da are


GIZARTE KOHESIOA

GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

beharrezkoagoa integraltasunaren kontzeptu hori. ELGEk adierazitakoaren haritik, iraupen luzeko zainketak zeharkako politika bihurtu dira, eta laguntza  -  premiak dituzten pertsonentzako zerbitzu asko bateratu behar dira. Hala ere, iraupen luzeko zainketen prestazioaren ezaugarria, askotan, erantzukizunak zatitzea izan ohi da. Desgaitasun - , mendekotasun -  edo ahultasun - egoeran dauden pertsonek laguntza jarraitua hainbat eremutan behar dutenean, arreta - sistemak eta  - dispositiboak egokitu eta antolatu behar dira, laguntza horiek batera eta modu koordinatuan jaso daitezen. Iraupen luzeko zainketek integrazio bat eskatzen dute (soziala, pertsonala, sanitarioa), baita egiturak integratuta ez badaude ere, eta pertsona bakoitzak bere gain har ditzakeen roletan (pazientea, erabiltzailea, egoiliarra, etab.) behar duen arretaren, zerbitzuen eta zaintzaren plangintza bat, hainbat egitura eta laguntza - mailen bidez. Luzerako perspektiba bat izan behar da, pertsonak ibilbidearen fase desberdinetan artatzen dituena, pertsonak bizitzan zehar asistentzia - continuum bat izan behar du, eta pertsona hori egon daitekeen testuinguru desberdinetara egokitzeko behar besteko malgutasuna izan behar du: bere etxean, egoitza batean, hiri batean edo landa - ingurune batean. Zaintza horrek izan behar du ikuspegi globala eta diakronikoa, denboran aldakorrak diren beharrak hautematean eta ebaluatzean oinarritua, eta baliabideak etengabe ebaluatzea eta egokitzea eskatzen duena. Zaintza - lan hori erraztuko duen erakunde bat izan behar du, eta egiturak eta profesionalak aldatu behar ditu. Sendatzeari eta zaintzeari ez ezik, prebenitzeari eta birgaitzeari ere ekin behar dio, eta, azkenean, gaixotasunak arintzen laguntzeari. Hori guztia arreta soziosanitarioaren antolamendu benetan integral batetik abiatuta, pertsona ahulenen bizi - proiektua garatzea ahalbidetuko duena. Pertsona izan behar da artatze prozesu osoaren bultzagile eta helburua, erabakiak hartzeko eta bere bizitzaren kontrolari eusteko autonomia zainduz. Pertsonen zainketaz ari garenean, kalitatea neurtzen da teknikatik harago doazen bizitza kalitatearen eta gaitasunen arabera. Eta, behin eta berriro, kalitatea nahastu da prozesuen aplikazio hutsarekin, eta zainketen profesionalizazioa nahastu da gaitasun tekniko batzuk ematearekin. Zainketen

eredua, aurretik esandakoari dagokionez, pertsonaren beharretara bideratu behar da, malgutasun irizpideak bete beharko ditu eta erantzunak eman beharko dizkie beharrizan zehatzei, hau da, eredu integral eta pertsonalizatua izan beharko da. Beste alde batetik, gizabanakoek konektatuta jarraitu nahi dute, erkidegoan integratuta. Erakundeen barruan zein haietatik kanpo emaniko zainketek eta babesak komunitate barruan emaniko zainketa eta babes bihurtu behar dira. NON ZAINDUKO DUGU?

Gizarte honetako pertsona gehienek eskatzen dute zaintza  -  lan horiek, edozein fasetan daudela ere, ahal den neurrian, etxean bertan egitea. Eta, ezin bada, beren etxea bezalako tokiren batean egotea. Baina oraindik bide luzea dago egiteko arlo honetan. Eta erronka argi bat dugu: zerbitzuak egokitzea, pertsona ahalik eta denbora gehien egon dadin bere etxean. Baina ez da hori erronka bakarra. Pertsonok gure etxean bizi nahi dugu, edo “etxean bezala”; beraz, beste erronka handi bat, batez ere iraupen luzeko zainketei dagokienez, nahi ditugun egoitza - zentroen eredua da. Urteetan zehar, egoitza - plazak gehitzera bideratu dira politika publikoak. Egia da defizit bat zegoela. Baina okerra da pentsatzea egoitza - oheen eskaria biztanleriaren zahartzearekin bakarrik eta zuzenean lotzen dela. Adinekoek nahiago dute etxean geratu. Erakundeek zerbitzuen hornitzailearen ikuspegirantz jo beharko lukete, zainketen mende dauden pertsonek nahiago duten etxe - ingurunean modu independentean bizitzen jarrai dezaten, edo beren etxekoaren antzeko ingurune babestu batean bizi daitezen. Agian ez dira beharrezkoak azpiegitura zentralizatu handiak, baizik eta txikiak eta deszentralizatuak izan daitezke, zerbitzu konektatuak eta konplexuak izango dituztenak. COVID - 19aren pandemiak indar handiagoz plazaratu du bizitegi  -  ereduari buruzko eztabaida. Egoera horren aurrean, zentro batzuetan egoera benetan dramatikoa izanik, ezarri diren estrategiak kutsatzeak saihesteko osasun - irizpideetan oinarritu dira. Baina alde batera utzi dira pertsonen beste oinarrizko balio eta eskubide batzuk. Osasuna babestea da oinarrizko lehentasuna, eta hori bateragarria izan daiteke beste kontu batzuekin: Egoitzetan eta zentro sozio - sanitarioetan bizi diren

55


GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

pertsonen beharrei buruzko begirada propio eta ezberdinarekin, bai eta pertsonak bizi diren zentro horien zereginarekin ere, horietako batzuk oso kalteberak baitira. Ez du zentzurik laguntza emateko dauden egoitzak birmoldatzeak eta ospitale bihurtzeak. Egoitza - zentroak bizitokiak dira, pertsonek laguntzak behar dituztenean bizi ahal izateko baliabideak, alegia. Bizitzeko, letra larriz idatzita eta azpimarratuta. Ez bizirauteko soilik (fisiologikoki), ezta bizirik irauteko (garbi, janda eta jantzita egotea), bizitzea baizik. Eta inork ez du ospitale batean bizi nahi. Hausnartu eta hobetu pentsatu behar da, gehien behar duten pertsonak zaintzen eta beren osasuna babesten lagunduko duten neurriak bilatuz, isolamendu eta itxialdi neurriek osasun eta ongizate aldetik egoerarik ahulenean dauden pertsonengan izan dezaketen albo  -  ondorioak minimizatuz.

3. 3. OSASUNAREN ERRONKA Europako eskualdeen artean ematen diren ezberdintasunak aintzat harturik, osasun  -  sistemek antzeko erronkak dituzte adineko pertsonei eta beste kolektibo ahul batzuei eman beharreko arretari dagokionez. Hala, esandako erronken artean, honako hauek ditugu: eskariaren gorakada eta gaixotasunen prebalentzia, biztanleriaren zahartzearen ondorioz; arreta medikuaren eta tratamendu batzuen kostuen igoera; herritarrek gero eta gehiago espero dutela kalitatezko arreta, giza baliabideetan desorekak daude eskaintzari eta eskariari dagokienez; I+G - aren aldeko apustua. Osasun - sistemek erronka komunak dituzte, hala nola osasun sistemak zentralitatea “ospitaleei” ematen diela. Osasun sistemak prozesu akutuen tratamendura bideratuta jarraitzen du eta prozesu kronikoekin orekatu behar da, arretari garrantzi handiagoa emanez. Bada beste erronka handi bat ere: pertsonaren integraltasuna ez galtzea, osasun - arreta integrala eskainiz, gaixotasunei ez ezik, gaixoak ere kontuan hartuz, baita beste baldintzatzaile batzuk ere, hala nola klima - aldaketak osasun - laguntzarako eta osasunerako dakarren mehatxua edo egoera sozioekonomikoarekin lotutako osasun - desberdintasunak. Egoera horren aurrean, guztiz presazkoa da gure osasun sistemaren eta sistema sozio - sanitarioaren inguruko hausnarketa sakona egitea.

56

GIZARTE KOHESIOA

Osasuna esku - hartze estrategikoko gune bat da, krisiek uzten dituzten ondorio sozialak murrizteko ez ezik, ingurune osasungarriagoetarako sarbidea sustatzeko eta etxe behartsuenen osasunaren narriadura prebenitzeko ere bai. Lehenik eta behin, beharrezkoa da bizi - zikloan zehar inbertitzea, osasunaren narriadura - egoerei aurrea hartzeko estrategia gisa. Bigarrenik, gaixotasunen mugatzaile sozialak ikertu behar dira, osasun orokorra sustatzeko estrategia gisa. Gaixotasunak eta osasunaren narriadura - prozesuak oso baldintzatuta daude haien inguruko gizarte  -  errealitatearekin. Hirugarren estrategia osasun  -  bazterketako egoeretako mugatzaile sozialei aurre egitea da, ingurune osasungarriak sustatzeko estrategia gisa. Azkenik, pertsona ardatz duen arreta - eredua sustatu behar da, egoera ahulenean dauden kolektiboen eta gutxiengo etnikoen sarbide - oztopoak gainditzeko estrategia gisa. Pertsonarengan zentratutako arretak indarra hartu du bai espazio akademikoetan bai profesionaletan. Hartara, ikuspegi hori aplikatzeko, gaixoaren beraren bizitzara eta momentu sozial eta familiarrera egokitu behar dira esku hartzeko ikuspegia eta eskura dauden baliabideak.

3. 4. DEMOGRAFIAREN ERRONKA Demografiak planteatuko digun errealitatea izango da gure gizarteak datozen urteotan izango duen erronka nagusienetako bat. Euskadiko jaiotza  -  tasa txikitu izana eta bizi  -  itxaropena handitu izana bezalako fenomenoak direla - eta, gure gizartea zahartze - prozesu bizkorrean murgilduta dago gaur egun. Immigrazioa egiturazko errealitate positibo gisa kontatu eta baloratu beharko da, erronka horri erantzuteko behar den esparrua eraikitzeko. GIZARTEAREN ZAHARTZEA

Bizi itxaropena handitu izanak eta, horren ondorioz, pertsona nagusien eta oso nagusien kopuruak gora egin izanak, erronka demografiko baten aurrean kokatzen gaitu, eta horrek erantzun jasangarri eta iraunkorra eman behar die zainketei. Era berean birplanteatu behar ditu zahartze eredua bera, belaunaldi ezberdinen arteko harremanak eta pertsona nagusiek gizarteari egiten dioten ekarpena, besteak beste. Zahartzarora iristen diren pertsonen profila aldatu egingo da. Zahartzarora iritsiko dira historiako


GIZARTE KOHESIOA

GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

belaunaldi prestatuenak. Ez gerra zibila bizi izan zuena eta/edo frankismoaren aurka borrokatu zena, baizik eta haren seme - alabak. Demokrazian jaiotako gizon eta emakumeak, beren eskubideak ezagutzen dituztenak, ordaintzen dituzten zergen jakitun direnak; beren bizi - kalitateaz eta ongizateaz harro daudenak, eta, bide batez, bizimodu hori galdu nahi ez dutenak. Aldaketa nabarmena gertatuko da, batez ere, adineko emakumeen profilean; izan ere, bizi - ibilbide oso desberdina izango dute amek (ekonomikoki autonomoagoak diren eta beren eskubideak ezagutzen dituzten emakumeak dira). Adineko pertsona gehienak (nahiz eta artatu beharreko pobrezia - egoerak ere egongo diren) beren seme - alabak baino hobeto biziko dira, azken hauek bizi - proiektua garatzeko zailtasunak izango baitituzte. Adineko berriak hiriko seme - alabak izango dira, “urbanitak”, eta landa eremua “hutsago” utziko dute. Duela hamarkada gutxi batzuk bost edo hamar urte hedatzen zen erretiroa, bi edo hiru hamarkada luzatuko da kasu askotan, erretiratu berriak baby - boomeko haurrak izango dira, Euskadiko historiako belaunaldirik trebatuena. Denbora gehiago emango dugu osasun - egoera hobean, eta denbora gehiago gaixotasun kroniko gehiagorekin, bizitzeko aukera ematen digutenak, baina kostu ekonomiko eta pertsonal handia izan dezaketenak. Aldaketak gertatuko dira adinekoen bizimoduan: bakarrik bizitzea ez da hain gauza “berritzailea” izango zahartzaroan, biztanle gehiago bikotekiderik gabe biziko dira aspalditik dibortzioengatik edo hausturengatik, bakardade handiagoarekin, galera gehiagorekin eta babes gutxiagorekin, eta gizarte indibidualistago baterantz joko dugu, non komunitatea ahultzen den eta bakardadea erronka bat izango den. Familiak eraldatuko dira: bi pertsona ahulek osatutako bikote gehiago egongo dira, biak elkarren zaintzaile bihurtuta, eta laguntza  -  premia berriak izango dituzte. Independizatu ezin diren seme - alabak dituzten eta mendekotasuna luzaroago izango duten etxe gehiago egongo dira, eta, beraz, ”beheranzko” laguntza - fluxuen premia handiagoa emango da eta seme - alaba helduekin bizi izandako denbora partekatutako denboran eraldatzeko erronka emango da. Seme - alaba gutxien dituzten familiak (eta bizi garen lekutik hain gertu ez daudenak) ahulagoak izango dira, laguntza behar izanez gero, hori lortzea zailagoa

izango baita. Sandwich belaunaldi mota berri bat ezagutuko dugu: zahartzaroaren hasieran gure gurasoak goitik zainduko ditugu; eta bi belaunaldi (seme - alabak, bilobak) behetik. Faktore horiek guztiek zahartzaroari beste era batera begiratzea eragingo dute, ez bizitzaren amaieraren hasiera bezala, baizik eta bizitza berri baten hasiera bezala. Zahartzaroan sartzeko muga 65 urtetan ezartzeak ez du izango (eta ez du) inolako zentzurik. Zahartzaroaz ulertzen dugunaren muga berriak zehaztu behar ditugu, birdefinizio horrek hainbat arlotan izango dituen ondorioekin. Horietako bat lan  -  arlokoa da. Ez da ekonomikoki bideragarria hogeita hamar urte edo gehiago lan egin gabe bizitzea (erretiroa). Erretiroaz berriz pentsatu behar da, erretiroa hasteko adinaz, denborarekin zer egin behar den, pentsioez. Erretiroa berantiarragoa, malguagoa, partzialagoa eta itzulgarriagoa izango da. Horretarako, lan - mundu bat antolatu behar dugu, non adinekoek lekua izango duten, eta hori, dirudienez, zaila da. Hainbat “zahartzaro” biziko ditugu, eta guztiak desberdinak, adinekoak garenean gehiago eskatuko dugu, gizartean ikusgarritasun handiagoa izango dugu baita politikan esku hartzeko aukera handiagoa ere. Adinekoek bizi - proiektu berri bat behar eta eskatuko dute. Eredu berri bat behar dugu. Ez da existitzen, asmatu egin behar da, eta bere gizartearekin konprometitutako eta hark aintzatetsitako adineko pertsonengandik igaroko da. Belaunaldien arteko harremanak aldatu egingo dira. Euskadin (Espainian eta Europan bezala) gero eta biztanleria zahartuago baterantz goaz eta gero eta belaunaldi gehiago emango dira aldi berean. Ondorioz, gero eta eskasagoak izango dira belaunaldi ezberdinen arteko harremanak (belaunaldi bakoitzean pertsona gutxiago daude jaiotza  -  tasa txikiagatik) eta belaunaldi arteko harreman gehiago egongo direla aurreikusten da. Belaunaldien arteko harremana tenkatu egingo da, “igogailu soziala” gelditu egingo da eta horrek arrakalatu egingo du gure gizartean belaunaldi ezberdinen artean eman den ituna, gizarte kohesioa zailduz eta zatiketa gertatzeko aukeraz areagotuz. Belaunaldien arteko harreman horiek elkarri laguntzeko harreman bihurtzea izango da erronka. Horrek guztiak ondorioak izango ditu osasunean, lanean eta zahartzarora zein adinarekin heltzen

57


GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

garen eta zahartzaroan betetzen den rolaren pertzepzioan. Halaber, berehalako ondorioa izango du osasun - sistemetan eta gizarte - zerbitzuetan egin beharreko presioan, eta presio hori berregituratu egin beharko da. Bestela esanda, EAEk aurrekaririk ez duen erronka bati egin behar dio aurre, jarraibideen eskulibururik gabe datorrena, begirada luzea eta maila politiko altua eskatzen dituena, erronka horiek aukera bihurtzeko. INMIGRAZIOA

Migrazio - dinamikak aztertzeko edo haien inguruan profetizatzeko joera nabarmena dago, krisi ekonomiko erreal edo potentzialekin parekatuta. Oso zail gertatzen da marko hori alde batera uztea, azientifikoa izateaz gain, ez baita oso baliagarria migrazioak biltzen dituzten prozesu ekonomiko - sozial guztiak ulertzeko. 2011  -  2013 aldian antzeman den geldialdiaz aparte, aurreko krisiak Euskadin izan zuen eragin geroratuaren ondorioz, 2014tik aurrera hazkunde ekonomiko minimoa ikusi bezain laster, immigrazioa aurreko urtean baino askoz ere gehiago hazi zen 2019ra arte, 19. 500 pertsonako ekarpen positiboa utzi baitzuen. 2020an, koronabirusirik gabe, 25. 000 pertsona gehiago egongo ziren. Argi eta garbi diogu, gaur egun bizi dugun impassearen ondoren, “normaltasun berri, berritu edo zaharrera” itzuli bezain laster, berriro sentituko dela fluxu hori, oso aitortua ez dena baina aldi berean ukaezina dena. Immigrazioaren etorrera ikusezina da batzuetan, baina horren ondorioa agerikoa da beti. Euskadin, gaur egun, atzerritar jatorriko 260. 000 pertsona inguru daude. Hemen jaiotako pertsonen eta nazionalizatutakoen kopuruak gora egin du, eskubide osoko herritarrak baitira eta, beraz, botoa emateko eskubidea baitute, eta horrek esan nahi du asentamendu - immigrazioa dagoela. Hau da, behin betiko bizilekua Euskadin finkatuko duten biztanleak. Immigrazioa Euskadin koiunturala izango dela pentsatzea errealitatetik kanpo geratzea da. Ondorioz, erantzukizunaren etikan oinarritutako ikuspegi publiko eta politiko batetik, Euskal Autonomia Erkidegoan immigrazioa kudeatzeko eredu izan beharko litzatekeenaren oinarriak egituratu behar dira, eta lan - , hezkuntza - , kultura -  eta zuzenbide - politikak sustatu, ezinbesteko errealitate horri aurre egiteko. Eredua aipatzea eta lantzea askoz errazagoa da aurretik zegoen eredu inplizitu batetik abiatzen denean. Eredu inplizitua existitzen da, XXI. mende

58

GIZARTE KOHESIOA

honen hasieratik bertatik eraikitzen joan baita. Irtenbide errealistena, beraz, Euskadin funtzionatzen duen eredu inplizitua aztertzea da, eta, hortik, haren dimentsio nuklearrak birbideratzea, etorkizunari eta gizarte kohesionatuari begira. Euskadin bizi diren atzerritar jatorri edo etorkiko biztanleak EAEko biztanle guztien % 12 inguru dira, eta hurrengo urteetan hazten joango dira. Atzerriko jatorriko biztanleen migrazio - stocken (immigrazioak – emigrazioak) gorabeherak euskal klase ertainaren indar ekonomikoaren araberakoak izango dira. Zenbat eta indar handiagoa izan, orduan eta biztanle gehiago iristen dira, eta alderantziz. Kontuan izan behar da migrazioen trakzio - indarra aldatuz doala. Orain dela bospasei hamarkada Espainiako biztanleria Euskadira etorri zen industriaren eskakizunei erantzunez, eta gizonak eskatzen zituzten. Gaur egun, ordea, familiek eta haien zaintza - beharrek profil feminizatua eskatzen dute, esparru horretakoak baitira inmigrazioa hartzen duten enpresak. Zerbitzuen sektorea da, dibertsitate zabalean, Euskadira gaur egun egiten diren migrazioen eragilea, eta sektore hori ez da beteko tokiko biztanleekin. Enplegu - nitxoek teoriak enplegu - merkatuaren segmentazio etnikoko prozesu deitu dituenari erantzuten diote. Etorkinek kualifikazio txikiagoko lanpostuak betetzeak goragoko mailara eramaten ditu tokiko pertsonen lanpostuak. Etorkinetako batzuek gehiegizko kualifikazioa izateak betetzen duten lanpostuari dagokionez, ez du batere aldatzen eredu hori. Kontuan harturik, beraz, erreklamatzen eta hartzen duena dela inmigrazio eredu inplizitua aukeratzen duena eta, eredua erakundeek baino, gizarteak berak aukeratua dela, eredu hau feminizatua da eta Latinoamerikatik dator, gehien bat. Iritsitako biztanleen % 30 emakume latinoamerikarrak dira. Gainera, paradoxa bitxi bat gertatzen da: lehenago garrantzitsuak izan direnak ordezkatzen dituzten nazionalitate latinoamerikarrak feminizazio - tasa areagotzen ari dira. Latinoamerikako azken nazionalitateetan, Nikaraguan kasu, hamar etorkinetatik zortzi emakumeak dira. Politika publikoen ikuspegitik, euskal gizarteak emakumeak eskatzen dituen heinean, neurriak hartu beharko lirateke etorrera horretan beren ondorengoena ere errazteko. Aztertu beharko litzateke zer aukera dauden familia berriro elkartzeko


GIZARTE KOHESIOA

GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

politikak subsidiarioki legeztatzeko, bai eta lan - baimenei buruzkoak ere, Euskaditik finkatze - politikak indartu ahal izateko. Bestalde, ikuspegi geopolitikotik aztertu beharreko gai bat Ipar Afrikakoa da. Marokoko biztanleak kopuru garrantzitsuetan iristen jarraituko dute, Maroko Espainiarekin eta Europarekin lotzen duten interes ugariak direla eta. Alderdi hori aipatu beharra dago; izan ere, bertako biztanleek magrebtarrak oso begiko ez dituzten arren, hori izango da Euskadik migrazio - arloan egin dezakeen kontroletik kanpo dagoen presentzietako bat. Orain arte aztertu den errealitateak erakusten du, batez ere krisi - garaian, errealitate desberdin horrek desberdin izatearen gaitzespen -  edo bazterketa - diskurtsoak eragin ditzakeela, gizarte  -  laguntzak, eskola - jantokiak edo edozein baliabide komunitario eskuratzeko aitzakiarekin. Gure gizartean, besteenganako gorroto - diskurtsoek espazio bat izan dezakete, behar adina hazten uzten bazaie. Beharrezkoa da baztertze - agerraldi horiek gizartean ez sustraitzea. Tolerantzia  -  indize txikiena duten pertsonek hiru profil dituzte: egoeraren araberako edo koiunturak eragindako pertsona xenofoboak (egitura sozialeko espazio berberetan atzerriko jatorriko pertsonekin lehiatzen direnak), pertsona arrazista kalteberak (objektiboki eta subjektiboki zaurgarritasun pertsonal eta sozial handieneko egoeran daudenak) eta pertsona intolerante ideologikoak (atzerritarrak iristea onartzen ez dutenak). Euskadin, tradizio ideologikoen konbergentziagatik, oinarri moral partekatuak daude immigrazio  -  eredu propio bat proposatzeko, egiturazko gertaera horri aurre egiteko eta erakunde arteko izaera duen immigrazio - politika koordinatu eta eraginkor bat egiteko. Errealitatea eta oraina hemen daude. Euskal gizartean bizi diren biztanleen etorkizuna berdintasunean eta aniztasunean kudeatzea da helburua. Krisialdietatik harago normaltasunak gora egingo du, eta une horretan migrazio - fluxuek atzera egingo dute. Bi aldiz gertatu da, eta berriro gertatuko da.

3. 5. D ESBERDINKERIAREN KONTRAKO BORROKAREN ERRONKA, TXIROTASUNA ETA GIZARTERATZEA Desberdinkeriaren aurkako borroka, haren adiera guztietan, gure babes - sistemaren helburuetako

bat izan da beti. Azken urteotan, eremu horrek protagonismo handiagoa hartu du, bai prestazio ekonomikoen eta horien arau  -  garapenaren (DSBE eta GLL) bidez, bai programei emandako arretaren bidez. Hori guztia premisa argi baten pean gertatu da: pertsonaren duintasunak eskubideen subjektu gisa duen balioa (balorazioa eta Diagnostiko soziala, zerbitzu - zorroa), baina baita bere bizi - proiektuaren arduradun gisa ere. Begirada aldaketa da gakoa, kolektiboei begiratzetik (taldekatu eta estereotipatu egiten baitu) pertsonari begiratzera, bere garapen pertsonalaren protagonista bihurtuz. Babes sozialeko sistema gaur egungoaren oso bestelako testuinguru sozial batean sortu zen. Une hartan, gizonezkoen enplegu beteak eta enplegu egonkorrak nolabaiteko egonkortasun ekonomikoa ematen zieten etxe gehienei. Era berean, familia tradizionalen ahalmen integratzaileak adingabeen eta mendeko pertsonen zaintza eta arreta eskaintzen zuen. Hala ere, duela urte batzuetatik hona, gizarte - zerbitzuek gizarte - arrisku berriei egin behar diete aurre (Taylor  -  Gooby, 2004): enpleguaren suntsipen handia eta lan - baldintzen prekarizaziorako joera, mendeko biztanleriaren bolumena handitzea eragin duen bizi - itxaropenaren hazkundea, eta familia - eraldaketak, zenbaitetan, etxe barruko bizikidetzan disfuntzioak dakartzatenak. Hiru faktore horien konbinazioak planteatzen ditu Espainiako bazterkeria - prozesu gehienen ezaugarri nagusiak: pobrezia, enplegurik eza edo enplegu prekarioa, prestazioen agorpena edo gabezia eta etxebizitza - gastu handiak. Hortik aurrera, etxean adingabeak izateak edo osasun fisiko edo mentaleko arazoak izateak eta denborak berak egoerak are zailago bihurtzea eragiten dute. FOESSAren azken txostenean jasotzen diren datuen arabera, Euskadin, gure gizartean, pertsona asko (%85) gizarteratze - egoeran daude. Hala ere, daturik kezkagarriena da gora egin duela eta kroniko bihurtu dela bazterkeria - egoera larrian dauden pertsonen ehunekoa, gaur egun % 8 ingurukoa baita. COVID - 19aren krisiak sortutako egoerak are nabarmenago uzten du errealitate hori; izan ere, laguntza - , etxebizitza -  eta enplegu egonkorreko sareen gabeziek bazterkeria larriko egoerak areagotu ditzakete. Azken hamarkada hauetan aurrerapen garrantzitsuak eman dira eskubideen arloan. Euskadik

59


GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

eta Nafarroak aurrera egin dute gizarte - bazterkeriaren aurka, eskubideen ikuspegitik. Oraindik ere oztopo batzuk daude haurrentzako edo adinekoentzako politikak garatzeko, bai eta baztertutako edo atzerriko pertsonentzako politikak garatzeko ere, baina urrats garrantzitsuak eman dira gizarteratzeko eta diru - sarrerak bermatzeko bidean. Horren adibide da gutxieneko errentak jasotzen dituzten pertsonen ekonomia eta gizarteratzea bermatzeko eskubide bikoitza aitortu izana. DIRU - SARRERAK BERMATZEKO ERRENTA

Euskal Autonomia Erkidegoa aitzindaria izan zen gutxieneko errenten politika ezartzeko orduan (Oinarrizko Errenta lehenik eta Diru - sarrerak Bermatzeko Errenta ondoren). Tresna horri esker, babes  -  sare zabal bat ehundu da kalteberatasun  -  egoeran dauden pertsonekiko, gehienak emakumeak, soldata - arrakalaren ondorioz, enpleguaren prekarizazio handiagoaren ondorioz, eta horren guztiaren ondorioz, erretirorako kotizazioak txikiagoak izan baitira. Tresna hori balio handikoa izan da, datuek erakutsi duten bezala. Hala ere, egungo errealitateak behartuko gaitu pobreziaren aurka borrokatzeko tresnak birpentsatzera, orain arte ezagutu dugunaren guztiz bestelako egoera batean. Baditugu tresna batzuk beste krisi  -  testuinguru batzuetan eraginkorrak direla erakutsi dutenak. Baina egungo testuingurura egokitu behar dira. Gutxieneko errenten tresnak birpentsatu behar dira. Pobreziaren aurka borrokatzeko tresna izateari utzi behar diote, eta kalteberatasun - egoeren aurka borrokatzeko tresna bihurtu behar dira, pertsonen bizi  -  ibilbideetan sortzen diren behar berrietara egokituz. Gainera, beharrezkoa da diru - sarrerak bermatzeko politika koherente bat, sistema berean bilduko dituena gaur egun dauden prestazio ekonomikoen modalitateak. Gako horri esker, sistema osoari koherentzia eman ahal izango litzaioke, etorkizuneko osagarri gisa, gizarte - segurantzaren balizko planteamendu gisa. DESBERDINKERIAREN KONTRAKO BORROKA

Oro har, adostasun zabala ematen da hezkuntza - sistemak eta osasun - sistemak desberdintasunak murrizteko duten eginkizunaren inguruan. Adingabe guztiei hezkuntza - aukerak bermatzea erantzukizun publikoa da. Arlo honetan dauden ebidentzia zientifikoek egiaztatzen dute aukera politiko ona dela inbertsio sozialerako,

60

GIZARTE KOHESIOA

zalantzarik gabe, pertsonen sustapenean eta, beraz, gizarte - kohesioan laguntzen duelako. Erantzukizun politikoko eremu hori esku  -  hartze publikoko funtsezko bost arlotan gauzatzen da. Alde batetik, hezkuntza - baliabideak garatzea, herritarrei bizitzan zehar prestatzeko aukerak eskaintzeko, baina, batez ere, bizitzako lehen urteetatik helduarora bitarteko trebakuntzan eta prestakuntzan. Bigarren gakoa da hezkuntza - sisteman pertsona guztiak sartzeko aukerak sortzea. Horren ondorioz, osasun -  edo desgaitasun - arrazoiengatik zein ekonomia -  eta/edo etnia - kontuengatik premia bereziak eta biziak dituzten pertsonentzako hezkuntza  -  estrategiak eskainiko dituzten mekanismoak ezartzen dira. Hirugarrenik, prestakuntza estu - estu lotuta dago lurralde baten ekonomia - eta lan - garapenarekin, eta, beraz, lurralde - garapenerako estrategia eztabaidaezina da. Laugarrenik, hezkuntza  -  sistema familiei laguntzeko baliabide gisa ere finkatu da, bai seme - alaben sustapenari dagokionez, bai kontziliazio - baliabideei dagokienez. Azkenik, eta ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, gizarte  -  zerbitzuen sistemak oso zeregin garrantzitsua du, bai adingabeen eskubideak babesteko eta bermatzeko orduan, bai eta adingabeen erreforma - sistemari lotutako gizarte -  eta hezkuntza - lanean ere. Horregatik guztiagatik, hezkuntza - eremuak lankidetza - espazio eta zeharkako ekintza  -  estrategia garrantzitsuak ditu beste sail batzuekin, hala nola osasunarekin, enpleguarekin, garapen ekonomikoarekin eta produkzio - sarearekin edo gizarte - zerbitzuekin. ENPLEGUA

Enplegua izan da, urte askoan, gizarteratzearen paradigmaren elementu nagusia. Enpleguak pertsonari ematen dizkio estatus bat, gizartean leku bat, nork bere emantzipazioaren eta autonomiaren jabe izateko behar dituen diru - sarrerak, bai eta nortasuna ere. Azken urteotan, enpleagarritasunaren paradigmak pertsonaren gizarteratzea bermatzeko baliatu diren estrategiak bultzatu ditu, prestakuntzaren eta ibilbide pertsonalizatuen diseinuaren bidez. Beraz, enplegua lortzea da errealitate horretatik bertatik lortu nahi den helburua. Hala ere, inoiz baino beharrezkoagoa da etorkizuneko lan - gizarteari buruzko gogoeta egitea, herritar guztiei eragiten baitie, eta enplegu ahularekin zaila baita gizarte indartsu bat sostengatzea; dagoeneko ez da egia enplegua baino integrazio hoberik ez dagoela,


GIZARTE KOHESIOA

GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

lanpostua izan arren txirotasun egoeran dauden herritarrak daudela gogoan; beraz, enplegu  -  eskasiari gehitu behar zaio gero eta gaitasun sozial txikiagoa duela gizarteratzeko, esparru prekarizatzaile horrek, era desberdinez bada ere, barnean hartzen dituelako etorkinak eta bertan jaiotakoak. Horrela, enplegua paradigma horretatik aurresuposatzen zaion erreferentzialtasunaren zati bat galtzen ari da. Lanaldi partzialeko enpleguen hedapenak edo lan - baldintzen prekarizazioak eragin dute gero eta gehiago Guy Standingen kategoria sozialaz hitz egitea: “prekariatua” izenekoaz, hain zuzen. Enpleguak, beraz, ez du balio pertsonen gizarteratze - ibilbidea diseinatzeko bektore bakar gisa, ezta diru - sarrerak bermatzeko ere, ezta norbaiti herritartasun - estatusaren zati nagusia emateko ere, orain arte bezala. Beharrezkoa da gogoeta egitea enpleguak gure gizartean eta etorkizunean beteko duen eginkizunari buruz. Eta beharrezkoa da inklusio - ibilbideak babestea enpleagarritasunaren paradigma osatzen duten politikekin. Lehen esan bezala, nolabaiteko adostasuna dago gizarte  -  bazterkeria alderdi anitzeko fenomeno gisa ulertzearen inguruan. Fenomeno horrek, pertsonen parte  -  hartze ekonomikorako gaitasuna kontuan hartzeaz gain, gizarteratzearen espazio soziala, harremanetakoa eta politikoa ere aintzat hartzen ditu. Ildo horretan, erakundeek, adituek eta komunikabideek ahalegin kolektiboa egin behar dute herritar guztiei laneratzearen egungo mugak helarazteko eta gizarteratzeko beste modu batzuei eta gizarteari balio handia ematen dioten beste jarduera batzuei balioa emateko, hala nola boluntarioei eta zainketei. Arreta - sistemak integratu eta koordinatu beharko dira, batez ere toki -  eta eskualde  -  mailan, helburu bererantz begira egon daitezen. Hala, lehentasunezko sektoreetan garapen ekonomiko eta soziala eragotziko duten dinamikak lehen planora igaro behar dira, helburu horretan lagunduko duten garapen komuneko kooperatibak edo ekimenak sortuz. ETXEBIZITZA POLITIKA

Euskal gizartean etxebizitzaren jabetza oso zabalduta dagoen tradizioa da. Etxebizitzen prezioa etengabe garestitu da eta 2008ko krisiak neurri batean moteldu zuen joera hori, baina herri eta hiri gehienetan berriz ere gora egin du, merkatuan eskaintza nahiko urria zelako. Testuinguru horretan, abiapuntua da etxebizitza bat (edo

hura eskuratzeko laguntzak) eskura dezakeenak gizarte - egituran abantaila handia duela. Beraz, etxebizitza - politikak desberdintasunaren aurkako borrokaren ardatz izan behar du, norabide bikoitzean. Batetik, gazteei emantzipazio - prozesuak erraztuz, alokairu sozialaren aldeko apustu argia eginez. Bestetik, bazterkeria egoeran dauden pertsonek etxebizitza bat eskuratzeko aukera izan dezaten. Hori da gizartean aktiboki sartzeko lehen urratsa. Eta, enplegu  -  eta diru  -  sarreren berme - politikei eman beharreko osagarria. Politika horiek, batera hartuta, ezinbesteko elementu baitira aurrez deskribatutako gakoetan garapen pertsonala ahalbidetuko duten gizarteratze - prozesuak bermatzeko.

4. I TUNAK HERRI MAILAKO ETORKIZUN SOZIALERAKO Nahi dugun eta espero dugun Euskal gizartea sortzeko bidean, agiri honetan deskribatu diren erronka nagusiei erantzun behar zaie. Hausnarketarako azken proposamen gisa bost Herri itun planteatzen dira, etorkizunera begira lehenetsi beharreko jardueren hazia ereitea bilatzen dutenak.

1. E MAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNERAKO ITUNA Gizarte honek emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko itun bat behar du. Itun horretan, gure gizarteko eragile guztiak inplikatu behar dira aktiboki: erakunde publikoak, enpresak, sindikatuak, mota guztietako elkarteak, komunikabideak, ikastetxeak, familiak, herritarrak oro har. Beharrezkoa da eragile guztiek berdintasunaren kontzeptua barneratzea, justizia sozialari dagokionez ezinbesteko baldintza izateaz gain, aldi berean, garapenerako apustu estrategikoa dela, talentu guztia aprobetxatzea ahalbidetzen duena eta elementu bat dela gure berrikuntzarako eta etengabeko hobekuntzarako. Berdintasunaren aldeko itunak, besteak beste, ondorengoak jaso behar ditu: Berdintasunerako borondate politikoa eta gobernantza: erakunde publikoek berdintasun - politikak blindatzearen eta genero - ikuspegia osasunean, hezkuntzan, ekonomian, enpleguan, kulturan, gizarte - zerbitzuetan, segurtasunean, hirigintzan eta emakumeen eta gizonen bizitzetan

61


GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

nolabaiteko eragina duten esparru guztietan txertatzearen alde egin behar dute. Horrek esan nahi du berdintasun  -  egiturak indartzearen alde egin behar dela, bai eta berdintasuna bultzatzeko aurrekontuak handitzearen alde ere (ez bakarrik berdintasun - erakundeetara bideratuak, baita sektore - eremu guztietan berdintasuna sortzen duten ekintzetara ere). Emakumeen ahalduntzea bultzatzea: beharrezkoa da emakumeen ahalduntzea babestea eta bultzatzea; horrek esan nahi du emakumeen garapen indibidual eta kolektiboari laguntzea, genero - kontzientzia eta autonomia bultzatuz, eta, era berean, emakumeen partaidetza sozial eta politikoan laguntzea. Ekonomiak eta gizartearen antolaketa eraldatzea: egungo eredu sozioekonomikoari buruzko eztabaida publikoa bultzatu behar da, eta hori egiteak zenbait gai ikusarazi behar ditu, hala nola emakumeek EAEn duten enpleguaren prekarietate handiagoa eta pobreziaren feminizazioa, soldata - arrakala edo zainketa - lanak emakumeen inguruan naturalizatzea. Horrek, besteak beste, emakumeak zigortzen ditu lan - merkatuan eta erabaki - eremuetan. Beharrezkoa da antolamendu -  eta enpresa - kultura berdintasunarekin lerrokatzea eta berdintasunean oinarritutako hezkuntzan eragitea, besteak beste, estereotipoek eta genero - uste faltsuek markatutako lan  -  bereizketa saihesteko. Beharrezkoa da enpresetan berdintasun  -  planak bultzatzea, bereizketa bertikalari eta kristalezko sabaiei aurre egiteko eta gizartearen talentu guztia aprobetxatzeko, besteak beste. Zainketen antolaketa berri baten aldeko apustua: Zainketen gizarte - antolaketa berri bat bultzatu behar da, pertsonak eta bizitzaren jasangarritasuna zentroan jarriz, lanaren banaketa orekatuan oinarrituko dena; baita gizonen aldetik zaintzaren eta etxeko lanen ardura partekatzean eta enplegu - egiturak norberaren eta familiaren lan  -  bizitzako premietara egokitzean, eta gizarte -  eta komunitate - zerbitzuak eurak moldatzean. Indarkeria matxistarik gabeko gizarte baten aldeko apustua: premiazkoa da berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako herrialde  -  itun bat eta politika bat bultzatzea, betiere emakumeen aurkako indarkeria genero - desberdintasunaren adierazpen goren gisa kokatuz, eta berdintasunean aurrera egitea hura desagerrarazteko bide gisa.

62

GIZARTE KOHESIOA

Beharrezkoa da arreta eta segurtasuna hobetzeko apustua egitea (erakundeen arteko koordinazioa bultzatuz eta biktimak artatzen dituzten profesionalen prestakuntza sustatuz, besteak beste), eta ezinbestekoa da prebentzioaren alde egitea, batez ere belaunaldi gazteenetan eta ikasgeletako hezkidetza funtsezko tresnatzat hartuta, baita gizonekin ere (berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren kontra sentsibilizatutako eta konprometitutako gizonen kopurua handitzea) eta komunikabideen konpromisoa alde izanik, eragin sozializatzaile handia duelako gizonen eta emakumeen berdintasunezko ereduak aurkezteko eta komunikabideetan eta publizitatean emakumeen kosifikazio eta hipersexualizatzea saihesteko. Berdintasunean oinarritutako prestakuntzaren eta hezkuntzaren aldeko apustua: ikasgeletan hezkidetzaren aldeko apustu sendoa egitea. Berdintasuna zeharka lantzea, baita derrigorrezko hezkuntzako irakasgai gisa ere. Berdintasunaren arloko prestakuntza sustatzea (derrigorrezko prestakuntza administrazioetako teknikari eta politikarientzat, genero - ikuspegia unibertsitate - ikasketetan). Familietan berdintasun - balioen transmisioa bultzatzea, tresnak eta jarraitu beharreko ereduak emanez eta haien sentsibilizazioa sustatuz. Arestian aipatutako apustu guztiek gure gizartean balio - aldaketa sustatzen dute, ezinbesteko baldintza baita eredu androzentriko eta matxista batetik berdintasunezko eredu batera igarotzeko. Gizartean eta gizartea osatzen duten pertsonen subkontzientean hain errotuta dauden balioak aldatzea zaila bada ere, ezin dugu ahaztu etengabe aldatzen ari den gizarte batean bizi garela, eta belaunaldi berri bakoitzak berdintasunerako aukera berri bat dakarrela. Ez dugu ahaztu behar belaunaldi berriak gure begira daudela etengabe.

2. BELAUNALDIEN ARTEKO ITUNA XXI. mendeko Euskadi zahartzen ari da eta biztanleria galtzen ari da. 65 urtetik gorako euskal herritarrak gehiago dira 19 urtetik beherakoak baino, eta behera egin dute: 3. 619 heriotza gehiago 2018ko lehen seihilekoan jaiotakoak baino (Eustat). XX. mendean, urtean 6 hilabeteko bizi - itxaropena irabazi dugu, eta gure historian inoiz ezin izan gara aldi berean hainbeste belaunaldi elkarrekin bizi, bien arteko distantzia zabaltzen den bitartean. Halaber, gero eta zailago bihurtzen ari da haien interesak bateragarri egitea.


GIZARTE KOHESIOA

GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

Belaunaldien arteko ituna – idatzi gabeko arau horren arabera, helduek gazteak zaintzen dituzte, nagusi direnean oraingo haurrek beraiek zainduko dituztela pentsatuz (elkarrekikotasun disoziatua denboran) – gure bizikidetzaren eta etorkizunaren funtsezko ardatza da, eta hainbat arrazoirengatik tentsionatzen da, hala nola demografikoengatik (biztanleria eraldatu egiten da: adineko gehiago eta desberdinak, jaiotza  -  tasa jaistea, zaintzaile potentziala gutxitzea, etab.), sozioekonomikoak (belaunaldi gazteek gurasoek baino soldata txikiagoak dituzte, adinekoek beren soldata baino pentsio handiagoak dituzte, eta haiek ezarritako bideak baino baldintza hobeak dituzte), globalizaziotik eratorritakoak (familiako kideen arteko distantzia geografiko handiagoa, zaintzak zailtzen edo eragozten dituena eta desafekzioa sortzen duena...), bizitza idealaren eta errealaren arteko disonantziarekin lotutakoak (gazteenek uste dute ezin dutela beren baldintzen hobekuntzan eragin eta horrek alienazioa dakar); denboraren erabileran eman diren aldaketak (lan - bizitzak kolonizatu duen familia - bizitza, lanean denbora gehiago eta harremanetan gutxiago ematen duguna); ideologiaren eta balioen aldaketak (segurtasunik ezaren pertzepzio handiagoa, etorkizunarekiko mesfidantza, konpromiso eta inplikazio falta gazteen aldetik); eta zahartze - ereduen aldaketak (zahartze aktiboa, pertsona nagusiek gizarteari egiten dioten eta gizartean duten zereginaren ideiaren transformazioa …) Horrek guztiak gizarte honek bere gain hartu dituen “mekanismo” desberdinei eragiten die: pentsioak, osasun - zerbitzuak, gizarte - zerbitzuak, bizikidetza, hezkuntza, ondare - transmisioa, etab. Beraz, belaunaldien arteko itun bat beharko dugu gizartean, ondorengo puntuak kontuan hartuko dituena: ZAHARTZAROAREN PARADIGMA BERRIA

Beharrezkoa da zahartzaroaren (zer babestu nahi den eta zer babestuko ez den), erretiroaren (erretiro - adina, malgutasuna, lanarekin nola konbinatu) eta zahartzaroa eta haren kontingentziak babesteko zerbitzu publikoen mugak zehaztea. Zahartzaroa eta zahartzea ulertzeko paradigma berriak ezartzea, berdintasunezkoagoak, beste belaunaldi batzuekin erantzunkideagoak eta guztien onerako konprometituagoak, ez hain “hedonikoak” eta “eudaimonikoagoak”, malguagoak eta pertsonalizatuagoak, eta adinekoen zeregina haien rola

aitortu eta balioesten duen gizarte baten zerbitzura jarriz. Aldaketa horren aurrean, premiazkoa da pentsioei buruz orain arte zegoen eztabaida eta ekimen esparrua suspertzea. Erretiratuen eta zaintzaileen lana sustatzea. Erretiro libre malguago eta dinamikoago baten alde egitea, pentsioekin bateragarria den lan baten alde, etab. HARREMAN BERRIAK

Beharrezkoa da belaunaldi ezberdinen artean harreman  -  eredu berriak sortzea (belaunaldien arteko ituna), baita generoen artean, familia mota ezberdinen eta bizikidetza - moduen artean eta adin desberdinetako langileen artean ere, eta laguntza eta zaintzak lortzeko zailtasunak dituzten pertsona bakartiekin. Zahartzeari eta belaunaldien arteko itun berri baten beharrari lotutako erronkak txertatu behar dira agenda sozialean, politikoan eta instituzionalean, eztabaida publikoa, proposamenen kontrastea eta herritarren mobilizazioa sustatuz. Beharrezkoa da, adibidez, Euskadi osoko adinekoen zentroak eraldatzea belaunaldien arteko harremana sustatzeko eta guztion onerako baliabide gisa; edo sistema judiziala programa sozial kolektibo baten barruan kokatzea belaunaldien arteko itun berri baterako (bizitzaren eta heriotzaren arteko igarobidea, adinekoen eskubideak, ondare - eskualdaketen eta jaraunspenen aldaketak); edo belaunaldien arteko harremanetan inplikatzen diren eta seme - alabak izan nahi dituzten gazteei zaintzak ematen dizkieten enpresei zerga onurak ematea, edo PFEZ bereizia eta mesedegarriagoa aurreikustea beste belaunaldi batzuen bilakaeran behar bezala inplikatutako zaintzaile eta boluntarioentzat. Erronka baten aurrean gaude, baina baita aukera baten aurrean ere. Belaunaldien arteko itunak lankidetza publiko - pribatu integrala eta koordinatua behar du. BEGIRADA BERRI BAT ZAINKETEI

Zainketen errealitateari buruzko begirada eta fokua aldatu behar dira, zaintza horiek karga indibidual, familiar eta kolektibo gisa hartzeko ikuspegia gainditzeko eta gizarte  -  trakzioko faktore gisa identifikatzeko. Zaintzak herrialdearen aktibo bihurtu behar ditugu, bai gure BPG  -  rako, bai balioen gizartea sustatzeko. Arazo konplexu baten aurrean jarduteko gai izango diren politikariak behar ditugu, konplexutasunetik abiatuta. Gizarte zaharkitu baten aurrean, immigrazioaren integrazio erreala, proaktiboa eta planifikatua sustatu behar

63


GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

da, gizarte - kohesioaren alde egingo duena, besteak beste zainketen lan  -  sektorean laneratzea sustatuz. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu behar da, besteak beste, zaintza - lanetan erantzunkidetasuna lortzeko, batez ere emakumeen esku soilik jarrai ez dezaten. Beharrezkoa da belaunaldien arteko zaintza -  eta harreman - kultura sustatzea: lehen Hezkuntzan, DBHn eta Batxilergoan belaunaldi - artekotasunari buruzko prestakuntza ematea, unibertsitatean prestakuntza - orduak eta boluntariotza - orduak emateko eskola  -  kredituak eskaintzea, edozein motatako bekak eskuratzeko boluntariotza egiteko derrigortasuna bultzatzea, unibertsitateko ikasketetan zainketak eta belaunaldien arteko ituna sartzea, edo arlo horretako ikerketa sustatzea. JAIOTZA - TASARI LAGUNDUKO DION EGOERA

Jaiotza - tasa arazo ez izatea lortu behar da, inork ez diezaiola familia izateari uko egin, bere bizitza profesionalarekin bateratzeko aukerarik ez duelako. Horretarako, lan - denborak arrazionalizatzeaz gain, soldata - esparru duin bat ere behar da, gure ongizate - eredua eta zainketen erantzunkidetasuna jasangarri egin nahi baditugu botere publikoen eta herritarren artean, bai eta emakume eta gizonen artean ere. Seme - alabak izan nahi dituzten gazteei zainketa lanak erraztuko dizkieten enpresei zerga - abantailak ematea proposatzen da, edo gazteei sarbidea erraztuko dieten etxebizitza - politikak bultzatzea, beren bizi  -  proiektua aurrera eraman dezaten. ALDAKETAK ENPRESAN ETA LAN MUNDUAN

Beharrezkoa da enpresa - eta lan - eredu bat, ordutegien malgutasun eta egokitasun handiagoa sustatuko duena – lana eta bizitza pertsonala hobeto uztartzea –, emakumeen garapen profesionalari historikoki kalte egin dion diskriminazioa desagerraraziz. Enpresen kontziliazio - planek eta belaunaldien arteko zainketek administrazioen ebaluazio  -  irizpideen parte izan behar dute kontratazioak egiterakoan. Abantailak ematea zainketen sektorera atxikitako pertsonen Gizarte Segurantzako kuotetan. ALDAKETAK ETXEBIZITZAN ETA INGURUETAN

Beharrezkoa da irizpide konplexuagoa eta zeharkakoagoa duten politikak gaitzea zainketen erronkari buruz eta belaunaldien arteko loturak berrezartzearen garrantziari buruz: “Cohousing” delakoa, jabetza alternatiboa,…. Belaunaldien arteko ikuspegia

64

GIZARTE KOHESIOA

planteatzen duen etxebizitza  -  politika bultzatzea (adibidez, beheko solairua eta lehen solairua adinekoentzat, eta gainerakoak, familia gazteentzat, espazio komun partekatuak dituztenentzat), zainketen araberako etxebizitza - trukea (periferiatik hirigunera, hirigunetik periferiara). Hiri - inguruneetako oztopo arkitektonikoak eta landa  -  inguruneetako garraio - mugak ezabatzea.

3. OSASUNAREN MESEDERAKO ITUNA ANTOLAKETA ETA INTEGRAZIO SOZIO - SANITARIOA

Premiazkoa da gure osasun - sistemaren eta sistema soziosanitarioaren etorkizunari buruzko hausnarketa sakona egitea, zeina eskari handiagora egokitu beharko baita, zahartze demografikoaren ondorioz, eta horrek baliabideak handitzeko beharra ekarriko baitu, baina baita lehendik daudenak berrorientatu eta egokitzeko beharra ere. Premiazkoa izango da osasun - arreta antolatzea pertsonaren osasun  -  premien inguruan, gaixotasunetan eta espezialitate medikoetan antolatu beharrean. Era berean, langile klinikoen eta ez - klinikoen talde integratuak beharko dira, erabiltzaile bakoitzari lagundu beharko diotenak, orientazio eta aliantza aktiboen bidez: aholkularitza eta hezkuntza emanez, jarraibideak betetzea sustatuz eta jokabide osasungarriak babestuz. Eskura dagoen ebidentzia zientifikoaren arabera osasunerako onura urriak dakartzaten praktika, tratamendu edo teknologiak berrikusi edo ezabatu beharko dira, “desinbertsio sanitarioa” sustatuz. Eta arreta komunitarioa eta soziosanitarioa sustatu beharko dira, bai eta diziplina anitzeko taldeen bidez emandako arreta integratua ere, antolakuntza barruko eta antolaketa arteko koordinazioa bilatuz, epe luzera laguntza farmazeutikoa, espezializatua eta anbulatorioa murrizten laguntzeko. PREBENTZIOA

Pertsonek beren osasuna ezagutzeko eta beren kabuz kudeatzeko eta osasun - sistema eta haren erabilera ulertzeko dituzten gaitasunak hobetzeko apustua egin behar da, batez ere talde ahulenei dagokienez (gaixo kronikoak eta iraupen luzeko prozesuak behar dituztenak). Beharrezkoa da bizimoduen eta jokabideen hobekuntzan esku hartzea, prebenitu daitezkeen gaixotasunak ezabatzeko.


GIZARTE KOHESIOA

GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

Gaixotasunen antzemate goiztiarraren aldeko apustua egin behar da, pertsonak/arrisku - egoerak identifikatu eta tratatzeko eta politika publiko osasungarriak garatzeko, hau da, sektore askoren artean integratuak, ekitatea azpimarratuz. Osasunaren kontzeptu horrek politika guztien parte izan beharko luke. LEHEN ARRETA ESKURAGARRI, OSOA, KOORDINATUA ETA IRAUNKORRA BERMATZEA

Beharrezkoa da lehen mailako arretaren ahalduntzea, baliabide nahikoekin, beste arreta - maila batzuekiko koordinazio - ahalmenarekin eta pazienteekin batera kalitatezko arreta diagnostikatzeko eta horren aldeko konpromisoa hartzeko behar adinako teknologiarekin. Lehen mailako arretak hainbat egoerari erantzuteko gai diren zerbitzuak eta sarbidea optimizatzeko teknologia gehiago izan behar ditu. Eta testuinguru horretan, profesionalen aintzatespena sustatu behar da, eta pazienteen eta zaintzaileen parte - hartzea bultzatu behar da zerbitzuen diseinuan (parte - hartze handiagoa) eta ospitale - arretarekin harreman handiagoa izateko. Zerbitzu integratuak, gizarte - zerbitzuekin koordinatzeaz harago, biztanleriaren osasun - beharretara egokitu behar dira, eta pertsonei modu autonomoan eta independentean bizitzen lagundu behar diete, adinekoengan arreta berezia jarrita. OSPITALEEN ANTOLAKETAN SAKONTZEA

Ospitaleen antolaketan, pertsonak eta haien interes eta beharrak jarri behar dira erdigunean. Hala, beharrezkoa da pertsonen eta prozesuen inguruko diziplina anitzeko unitateak sortzea, espezialitate medikoen arabera hierarkizatutako zerbitzuak izan beharrean. Oso konplexutasun handiko prozesuak zentralizatu behar dira, eta eman daitezkeen kontingentzia eta egoeretarako beharko diren osasun  -  teknologiak eta  - materialak eduki behar dira, bai eta etxeko arreta indartu ere, etxeko ospitaleratzearen bidez eta teknologia diagnostikoak eta terapeutikoak anbulatorioetara eramanez. BIZITZAREN AMAIERAKO ESKU - HARTZE PROZESUETAN AURRERA EGITEA

Ezinbestekoa da zainketa aringarriak eta bizitzaren amaierakoak pertsona guztiengana iristea, terminaltasunetik harago eta behar besteko kalitatearekin, beharrezko gertatzen diren unetik, etxeko zaintza eta arreta ere bermatuz. Diziplina anitzeko

arretan trebatutako profesionalak prestatu behar dira, tratu duina, errespetuzkoa eta errukiorra bermatuz, pertsonari eta haren familiari laguntza psikologikoa emanez bizitzaren amaierako fase osoan, diziplina anitzeko arreta - planak garatuz eta I+G esparrua hobetuz. PERTSONAK AHALDUNTZEA ETA ERANTZUKIZUNAK BEREN ESKU JARTZEA, BEREN OSASUNAREN GARAPENEAN LAGUNDUZ.

Pertsonek beren osasunean modu eraginkorrean parte har dezaten bilatu behar da, pazienteen eskubideei garrantzia emanez, osasunaren esparruan herritarren “alfabetatze eta parte - hartze” programak abian jarriz eta ebaluatuz, eta bi norabideko harremana bilatuz, osasun -  eta herritar  -  sistema eratuz, elkarrekiko konpromisozkoa, parte - hartzeari dagokionez konfiantzazko kultura bat sortzeko eta “pazienteak” osasunaren eta zainketen funtsezko eragiletzat hartuta. Gainera, inbertsioak eta gastuak arreta  -  zikloen emaitzetan oinarritu beharko dira, eta ez hainbeste banakako tratamenduetan, baita arreta oso eta integraletan ere, tratamendu bereiziak kontuan hartu ordez. Hori, hain zuzen ere, arreta bera pertsona jakin baten bizi - kalitatearen helburuetan oinarritzean datza. Behar ugari dituzten pertsonen errealitatean oinarrituta eraiki beharko litzateke arreta, ospitaleko eginkizunetan oinarritu beharrean. Ildo horretan, garrantzitsua izango da osasun mental komunitarioa eta espezializatua indartzea, ekipamenduak hobetuz eta dibertsifikatuz, zerbitzuetarako sarbidea hobetuz eta talde profesionalen eta pazienteen diziplinartekotasuna areagotuz. Klima - aldaketara egokitzeko ere inbertitu beharko da, ondorioak ahal den neurrian iraultzeko, baina baita osasun - laguntza klima - ereduen aldaketaren eraginari aurre egiteko orduan prest egotea bermatzeko ere. Hala, arreta handiagoa jarri beharko zaio osasun publikoari eta zaintza epidemiologikoari, Osasun Sailetik ahots propioa indartuz. Azkenik, oso garrantzitsua da osasunaren arloko profesional guztiak lan -  eta gizarte - arloan aintzatestea, haien prestakuntza eta gaitasunak hobetuz.

4. Z AINKETEN GIZARTE BATEN ALDEKO ITUNA Gizarte -  eta osasun - zerbitzuek tradizio desberdinak dituzte, hizkera ezberdinak erabili dituzte eta, orain arte, ikuspegi desberdinak ere bai. Pertsonengan zentratutako ikuspegiaren arabera,

65


GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

beharrezkoa da bakoitzak bere lanbide - gaitasunetatik jardutea, baina guztiak helburu bera lortzera bideratuta. Diziplinaniztasuna eta diziplinartekotasuna gainditu behar dira diziplina ezberdinekin zeharka aritzeko eta lan egiteko. Pertsonok, gaitasun askotarikoak ditugula eta laguntza  -  beharrak ere askotarikoak izanik, batzuetan ez ditugu zehatz  -  mehatz betetzen osasun - ibilbide jakin baten ezaugarriak edo gizarte - zerbitzu jakin bat eskuratzeko baldintza guztiak; edo hainbat kolektibotan sartzeko ezaugarriak ditugu, baina batzuetan ez dira nahikoak horietako baten baliabideak eskuratzeko. Gizarte bat bere burua zaintzeko gai izateak eta herritarrei zaintza on eta egokia bermatzeak irizpide nahikoa izan beharko luke gizarte hori moderno, aurreratu eta kohesionatu jotzeko. Zaintza - gizarte hori ez da derrigor gisa planteatu behar, baizik eta beste maila batean kokatutako gizarte bihurtzeko aukera gisa, konpromiso komunitario batean oinarrituta, guztiok gizarte horren parte sentitzea ahalbidetzen duen kohesio sozial batetik. Zainketen inguruko itun zabal bat behar dugu, ondorengo puntuak kontuan hartu beharko lituzkeena: ZAINKETA GIZARTEAREN ARDATZ GISA

Zaintza zama indibidual, familiar eta kolektibo gisa ulertzeko ikuskera gainditu behar da, eta zaintza lehentasun sozial eta asistentzialaren kategoriara igo behar da. Horretarako, belaunaldien arteko itun berri bat bultzatu behar da, dagokion momentuan inplikatuta egon daitezkeen belaunaldietatik harago finkatuko dena; erakunde eta eragile publiko zein pribatuen lankidetza sustatzea, harreman publiko - pribatu integrala eta koordinatua lortzeko; familia eta lana /bizitza soziala bateragarri egiteko modu berriak jorratzen dituzten politikak bultzatzea, emakume zaintzaileen diskriminazioa desagerraraziz, familia eta lana uztartzea ahalbidetzen duten ordutegiak eta soldata duinak; immigrazio - politikak bultzatzea, migratzaileen integrazioa aurreikusten dutenak, haien profesionalizazioa eta zainketen sektorean lan egitea sustatuz, zainketen sektorean sartzea ahalbidetuz eta gizarte - kohesioa erraztuz; zainketei balioa ematea prestakuntza eskatuz, haien kalitatea ziurtatzeko; eta administrazioak aldaketa horiek babestea pizgarrien, desgrabazioen eta abarren bidez.

66

GIZARTE KOHESIOA

ZAINTZAILEEN ETA ZAINTZA BEHAR DUTEN PERTSONEN BIZITZA PROIEKTU EZBERDINAK BABESTEA

Zaintzaileek – Zaintzaren ikuspegi konplexu eta dimentsioaniztun batetik – zaindutako pertsonen eta zaintzaileen biografia eta nahiak integratzen dituen eredu bat eskatzen dute, zainketak zaintzailearen bizitzako une jakin baten parte direla ulertzen duena, baina ez direla haien bizitza izan behar, “eguneroko bizitzako jarduerak” eta “eguneroko bizitza” bereizi beharra direla eta ahalbidetu behar dela zaintza jasotzen duen pertsonak eta zaintzaileak jarrai dezatela beren bizitza - proiektuekin eta beren erabakiak har ditzatela, zainketen eragile aktibo diren heinean. Horretarako, bizitza -  eta zaintza - proiektuak erraztu behar dira, eguneroko bizitza etengabe gainbegiratuz, laguntza instrumentalak eta garapen teknologikoak erabiliz; planak sustatu behar dira, zaintzaileen bizi - proiektuan neke -  edo aldaketa - egoerak aurreikustera begira, eta profesionalak, behar bezala prestatuak eta ordainduak, arduradunak eta txanda hartzeko gaituak, laguntzera sar daitezela hala ebaluatzen denean; laguntza - maila guztietan eredu berriak sortu behar dira bakoitzaren biografia, eguneroko bizimodua, atsedenaldiak, etab. barne hartuko dituztenak, haien bideragarritasuna eta egokitasuna bermatuz, gizonek zaintzarekiko gaur egun dutena baino askoz konpromiso handiagoa bultzatuz, eta zaintzaileen prestakuntza eta gaikuntza garatu behar dira elkarrekikotasunaren eta ongizatearen ikuspuntutik. ZAINTZEKO KULTURAREN SUSTATZE AKTIBOA

Beharrezkoa da hainbat balio sustatzea (elkartasuna, interdependentzia, errespetua, etab.), eta horiei lotuta indargune psikologikoak (enpatia, ulermena, pazientzia, etab.), esperientziak (atseginik gabeko ahaleginaren garrantzia), ikaskuntzak (esker onekoagoa izatea), hazteko aukera propioak, etab. Horiek guztiak zaintzak berak berezko ditu, eta zaintzan aritzen diren pertsona batzuk gai dira ulertzeko zaintzak herentzia gisa ikasgai handiak uzten dituela. Zainketen kultura horrek gure gizarte osoa hartu behar du, gizarte osasuntsu ororen funtsezko balioak baitira. Horiek sustatzea gizarte - berrikuntzarako premia eta aukera bat da. Horretarako, “Zaintzaren gizartearen” kultura eskoletara eramatea proposatzen dugu, zaintzari lotutako balioetan prestakuntza emateko berdintasunean eta aniztasunean; prestakuntzan eragiteko


GIZARTE KOHESIOA

GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

zainketen genero - ikuspegitik, adibidez, unibertsitatean boluntariotzako proiektuak babestuz (kredituak, beketarako sarbidea, etab.), zaintza - gizarte bat ikusgarri egiten dutenak; Lanbide Heziketa bultzatzea, lanean ari diren profesionalen zaintzarekin eta birkualifikazioarekin lotutako lanbide berriak barne hartzen dituena; balioen berrikuntzan eragiten duten eztabaida publikoak sustatzea, hainbat balioren lehenespena aldatzen joango dena; erakundeetatik enpresa -  eta lan - eredu berriak bultzatzea, malgutasun handiagoa eta ordutegiak hobeto egokitzea sustatzen dutenak. Lan - bizitza eta bizitza pertsonala  -  , emakumeen garapen profesionalari historikoki kalte egin dion diskriminazioa desagerraraziz eta ordaindutako baimenak ahalbidetuz, baliabide publikoen laguntzarekin. KULTURA ETA GOBERNANTZA SOZIO - SANITARIOA SORTZEA

Asistentzia  -  eredua aldatzeak, non sendatzearen nagusitasunetik zaintzan zentratutako eredura igaroko den, kultura aldatzea eskatzen du, non erakundeek eta profesionalek eredu hori partekatzen duten. Beharrezkoa da artatze malgua ahalbidetzea, hainbat gaitasunetan eta laguntza - beharretan oinarrituta, luzerako ikuspegi batetik, pertsonak artatuz bizitzaren fase ezberdinetan, pertsona baten bizitzaren fase desberdinetan pertsonei arreta emanez, eta pertsona bera aurki daitekeen testuinguru desberdinetara egokitzeko gaitasuna izanez: etxean, egoitza batean, hiri batean edo landa - ingurune batean. Ildo horretatik, denboran aldakorrak diren premiak batera detektatzeko eta ebaluatzeko prozesuak eta baliabideen etengabeko ebaluazioa eta egokitzapena ezartzea proposatzen dugu, bai eta zainketa egokien erantzukizuna eta horiek emateko koordinazio - beharra eremuko profesionalen eginkizunetan txertatzea ere, lanbide - talde guztiek, eremua edozein dela ere, ahalik eta laguntza gehien ematen jarrai dezaten, pertsona egokien jotzen den laguntza - mailan egotea lortzen den bitartean, pertsonari eta bere beharrei begira erreferentzialtasun bakarraren garrantzia azpimarratuz. Beharrezkoa da gobernantza sozio  -  sanitarioko eredu bat ezartzea, erakunde eta eragile guztien erantzukizun partekatuak definituko dituena, premia sozio  -  sanitarioak dituzten pertsona guztiei arreta emateko betebeharra egon dadin. Politikak prozesu zeharkakoago batzuetatik planteatu beharko dira. Ereduak herritarrei erantzun behar badie, ezin gara geratu zati bat bakarrik hartzen duten sektoreetan; sektore eta politika guztiak

helburu horretara bideratu beharko dira. Horretarako, gobernantza konplexu bati egokitutako finantzaketa - ereduak ezarri beharko dira. ZAINTZEKO PROZESUAK BERRITZEA, PERTSONAK ZAINTZA HORI BEHAR DUEN ESPARRUAN

Pertsona helburu izango dituen zainketa ereduez ari garenean, zainketa honek malgua izan behar du, baina ez bakarrik zerbitzu edo prestazioei dagokienez, baizik eta baita pertsona bera aintzat hartzeko orduan ere; halaber, malgutasun irizpideak bete behar ditu, behar zehatzei erantzun behar die eta eredu integral eta pertsonalizatua izan behar du. Horretarako, hain zuzen, eredu prebentiboa bultzatu behar da, gizabanakoaren autonomia sustatuz parte hartzaile izan dadin behar dituen zainketetan, ahultasun egoeren jarraipen eta kontrolean edo bakardade egoerak antzemateko edo esku hartzeko orduan. Halaber, beharrezkoa da birgaikuntza programei arretaz begiratzea, komunitatearen beraren baliabideak aprobetxatuz: eguneko zentroak, egoitzak, kiroldegiak eta bestelako instalazio eta eragileak. Pertsonen autonomia sustatzea zuzenean lotuta dago bizitza proiektu osoekin baina, beste alde batetik, zuzenean eragiten du are intentsitate handiagoko zainketen beharra txikitzea edo atzeratzea bilatzen denean. Ildo beretik egin daitezkeen beste proposamen batzuk dira etxez etxeko arreta emateko taldeak sustatzea, komunitatekoak zein espezifikoak, komunitateari eskaintzea eguneko zentroetan eta egoitzetan eman daitezkeen zerbitzuak, figura berriak sustatzea, besteak beste etxez etxeko profesional sozio  -  sanitarioak, zaintzeko formula berritzaileak garatzea teknologiaren laguntzarekin, erakundeen aldetik zainketak behar dituzten pertsonentzako zerbitzuak ematea beren etxean edo etxea moduko ingurunean bizi daitezen; pertsonei bizitzeko egoitzak eskaintzea, bizirik irauteaz aparte (fisiologikoki) edo garbi, janda eta jantzita egoteaz gain. Hau da, bizi daitezen, bizitokia erietxea izan gabe, inork ez baitu erietxe batean bizi nahi. ZAINKETETAN LAGUNGARRI GERTA DAITEKEEN TEKNOLOGIA ERABILTZEA

Ezin dugu albo batera utzi lana errazten eta ahalbidetzen duen teknologia. Zainketa lanetan ezin du pertsona ordezkatu, baina bai lagundu ahal du zaintzeko ataza batzuetan, eta gaur egungo

67


GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

egoeran, bai lagun dezake pertsonak konektatzen eta isolamendu egoerei aurre egiten. Zentzu horretan, beharrezkoa da pertsonek beren etxe barruan monitorizatzeko eta arriskuak antzemateko eta horiei aurrea hartzeko sistemak garatzea, osasun arazoei aurre egiteaz gain, esparru sozialean zahartze, gaitasungabetze eta menpekotasun egoerei aurre egiten lagunduko dutenak. Era berean garatu beharko dira aplikazio digitalak oinarrizko harremanak sortzen lagun dezaketenak zein beren senideak etxean zaintzen dituztenei laguntzekoak ere; eta prestakuntza programak garatzea erabiltzaileei, senideei eta zaintzaileei konpetentzia digitalak lantzen laguntzeko. ESKU HARTZE EREDU INTEGRALA, PERTSONA HELBURU IZANGO DUENA

Etorkizuneko Euskadin, adinekoentzako arretak erdigunean jarri behar du pertsona, haren duintasunarekiko, interesekiko eta lehentasunekiko errespetutik abiatuta, eta haren parte - hartze aktiboarekin. Zergatik? Izan ere, arreta pertsonalizatuagoa bilatu behar dugu, gure herritarrei gertatzen zaienaren ezagutza eta ulermen globala behar dugulako, eta ez begirada zatikatua zati desberdinetan, benetan interesatzen dena ez baitira zaintzaren “hornitzaileak” (zerbitzuan zentratutako begirada), baizik eta zaindu behar dugun “pertsona” eta haren familia. Pertsona ardatz duen ereduak gizabanakoari gertatzen zaiona sakonki ezagutzea ahalbidetzen du, bere bizitzako aukerak maximizatuz. Zaurgarritasuna eta laguntza - premia ulertzen laguntzen dio. Pertsona ardatz duen arretaz ari garenean, esan nahi dugu gizarte -  eta osasun - arreta integratua, malgua eta erantzukizun partekatuak ezartzen dituena pertsonaren, familiaren, komunitatearen eta botere publikoen artean. Arreta integrala behar dugu, eraginkorra eta iraunkorra, gainera, denboran zehar, non pertsonak, bere eskubideen arteko orekatik abiatuta, bere autonomia, interesak, beharrak eta benetako aukerak aukeratu ahal izango dituen. Laguntza behar duten pertsonei emango dien arreta, lehenago edo beranduago denok izango garena. EGONKORTASUNA ETA SEKTOREAREN BALDINTZAK

Zaintzaren sektorea oso feminizatuta dago, oro har. Langileen egonkortasuna eta iraunkortasuna ere bada etengabe ezbaian dagoen gaia. Dena

68

GIZARTE KOHESIOA

dela, deslokalizatu ezin den sektorea da eta, gainera, toki aberastasun handia sor dezake. Hausnartu beharra dago hori dena ahalbidetzea ekar lezaketen baldintza guztien inguruan hausnartzea, ahalbidetuko duten aukera guztiak barne.

5. B ERDINTASUNA ETA GIZARTE INKLUSIOA BERMATZEKO ITUNA Desberdinkeria eta pobrezia desagerraraztea helburu duen gizarte inklusiboaren aldeko apustuak aurrez banatzeko politika publikoen formuletan aurrera egitea ekarri behar du, gizarte - sarearekin lankidetzan eta lankidetzan arituz. Apustu horri eutsi behar zaio, ez bakarrik zerbitzuak emateko egiten duen ekarpenagatik, baizik eta baita lurralde - inklusioko ereduen aurrerabidean egiten duen ekarpenagatik ere. Gizarte - politiken eraginkortasuna defendatu behar da, oro har, bai eta baztertutako pertsonei zuzendutakoa ere. Gainera, garrantzitsua da parte - hartze soziala benetan bultzatzen duten prozesuei buruz dagoen ikuspegi instituzionala eta soziala zabaltzea, eta eraginkortasun - adierazle berrietan aurrera egitea, bizi - baldintzen (enplegua, ekonomia, etxebizitza, harremanak, etab.) hainbat eremutan hobekuntza aintzatesteko. Bidean, gizarte  -  kohesioa helburu izango duen zerumugara bideratu beharra dago, gizarte - babeseko sistemek (etxebizitza, enplegua, osasuna, hezkuntza, etab.) berezko dituzten lanbide - kulturak aintzat hartuko dituena, kultura horiek ekintza kontraesankorrak eragin baititzakete. Horretarako, garrantzitsua da fenomenoaren ebidentzia zientifikoetan oinarritutako hedapen - , gaikuntza -  eta hausnarketa - espazioak txertatzea. KALITATEZKO ENPLEGUA SORTUKO DUEN EREDU PRODUKTIBOA BULTZATZEA

Beharrezkoa da mekanismoak sortzea, hemendik aurrera sortuko diren enpleguek bermatu ahal izan dezaten gizabanakoak bere bizitza proiektua garatzea. Egia da, arestian esan bezala, gizarteratze politikek ikuspegi dimentsio - anitza izan behar dutela. Baina enplegua dimentsio - aniztasun horren parte garrantzitsua da. Lan egin behar da, baldintzak eman daitezen benetako integrazio edo gizarteratzea eratu ahal izateko. DIRU - SARRERAK BERMATZEKO NAHI DUGUN SISTEMA

Prestazio ekonomikoek, DSBEa esaterako, balio integratzaile handia dute gizarte baldintzen


GIZARTE KOHESIOA

GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

narriatzea eta familien autonomia galtzea saihesten laguntzen dutelako. Dena dela, prestazio horiek kronizitatearekin edo hartzaileen pasibotasunarekin lotzen dituzten usteak dira nagusi gaur egun. Beraz, garrantzitsua da prestazio ekonomikoen eraginkortasunaren eta gizarteratzeko duten potentzialaren berri emateko mezuak gizartean zabaltzea. Era berean, funtsezkoa da baliatzea Estatuan Gutxieneko Diru Sarrera onartu berri dela, gizarte bazterkeria egoeran erortzeko sortu den arrisku berrian egon daitezkeen pertsonei babesa emateko. ETORKINEN INTEGRAZIOA ETA ANIZTASUNAREN KUDEAKETA

Beharrezkoa da Euskal Autonomia Erkidegorako immigrazio - eredu propioa egituratzea; izan ere, atzerritarrak bertan geratzeak eskatzen du bizikidetzari dimentsio bikoitzean erantzutea: harrera  -  eredua sortzea, eta bizikidetza strictu sensu sustatzea. Eredu hori honela banatzen da: integrazio sozioekonomikoa, bizi diren etorkinen segurtasun juridikoa eta aniztasunaren kudeaketa, euskarari garrantzia emanez, gizartearen egituraketan laguntzen duen elementu nagusietakoa baita. Eredu horrek, ordena edo hierarkia aldakorra izanik, ezinbestean hartu behar ditu kontuan aurreko helburuak. Halaber, honako politika - proposamen hau iradoki daiteke: harrera, integrazio sozioekonomikoa eta segurtasun juridikoa etorkinen lehen belaunaldiarentzat eta harrera, hezkuntza, integrazio sozioekonomikoa eta aniztasunaren kudeaketa ondorengo belaunaldientzat: jatorrizko gizartean jaiotako eta harrerako herrialdean sozializatutako seme  -  alabak eta harrerako gizartean jaiotako seme - alabak. ETXEBIZITZA ETA BAZTERKERIA

Etxebizitza politikak lehen mailako politika izan behar du gizarte bazterkeria egoerei aurrea hartzeko orduan. Etxebizitza bermatzeko politika etengabe garatu behar da pertsonaren bizitza osoan eta bere ibilbide osoan. Hori hasiko litzateke, alde batetik, emantzipatu nahi duten gazteei alokairu sozialak ahalbidetzearekin. Baina baita gizarte bazterkeria egoeran erortzeko arriskuan egon daitezkeen pertsonei egoitza bermatzearekin ere. Eskubideetan oinarritutako politikak hala aurreikusi behar du.

6. K ONPLEXUTASUNAREN GOBERNANTZARAKO ITUNA Konplexutasuna gure eguneroko bizitzaren garapenaren berezko elementua da. Berarekin dakar ulertzea pertsonak konplexuak garela gure izaeran eta gure bizitza - aurreikuspenei heltzeko momentuan. Berarekin dakar, beraz, konturatzea, Alzheimerrak jota dagoen pertsona gizabanako konplexua dela eta konplexutasun maila hori areagotzen duten alderdi askori aurre egin behar diela. Berarekin dakar ulertzea zaurgarritasun maila handiagoa duen pertsona bati eman beharreko arretak dakarrela hainbat galderari erantzun beharra erakundeen agertoki konplexuan. Gure politika publikoen sistemak maila anitzeko gobernantza konplexuan oinarritzen dira, eta gobernantza horrek erakunde publikoak, hirugarren sektorea, erakunde pribatuak eta komunitatea bera integratzen ditu, inplementatzeko zailtasunik gabeko elkarrekintzan. Arlo sozialean, gobernantza hori gehiago pentsatuta eta antolatuta egon da erakunde - sarearen beharren arabera, erantzuna eman behar zaien pertsonen beharren arabera baino. Gainera, urteetan, alderdi sozialari begiratzeko moduak gizartea osatzen zuten kolektiboei begira egitea ekarri du. Begirada bat egon da haurrentzat, bat adinekoentzat, beste bat desgaitasunen bat duten pertsonentzat eta abar luze bat, hitz egiten ari garen talde edo kolektiboaren arabera. Dokumentu honetan planteatzen diren erronkek exijitzen dute erakundeetako eragileen beharrei erantzuteko pentsatutako gobernantzatik politika publikoen sistemen ekintzaren protagonista pertsona izango den gobernantzara igarotzea. Zentralitatea pertsona bada, politika publikoen sistemek pertsonari dimentsio guztietan begiratzea da erronka, erakunde - mailen araberako konpartimentu estankoetan sailkatu gabe. Pertsonak konplexuak gara eta gutxitan defini gaitezke gure ezaugarri bakar baten arabera. Planteamendu horrek berak politika publikoen sistemak ere planteatu beharko ditu. Gobernantza - sistema birpentsatu beharko da, kolektibo ezberdinen inguruan dagoen ikuspegia birplanteatuz eta pertsona bakoitzaren bizi - ibilbideak ardatz izango dituzten ibilbideak pentsatuz. Ikuspegi horren ondorioa izango da erronka nagusiena gobernantza  -  gaiei dagokienez: elkarreragin pertsonalak ardatz dituzten politika publikoen

69


GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

sistemen eskumen - sistema berrantolatzea. Egungo banaketak beste une historiko bateko beharretan oinarritutako diagnostikoa du oinarri. Inertziari eutsi dion diagnostikoa, beharrak eta eremuaren garrantzia bera denboran zehar eboluzionatu badira ere. Beraz, ulertu behar da eskumenen birplanteamenduarekin batera, ezinbestean, gaur egungo politika publikoen sistemen xedea birbideratu beharko dela, baita horietako batzuen bat - egitea ere. Ezinbestekoa izango da ulertzea bi erronkak elkarrekin lortu beharko direla. Zeharkakotasun eta birkonfigurazio handiagoa, zaintzak gobernantza - sistemaren aldaketaren ardatz nagusi izan behar duela ulertzeko. Egungo sistemak ez du ahalbidetu lidergo bultzagileko dinamikak sortzea, eta ez da eraginkorra izan lidergo hori partekatua izan zedin saiatzeko ere. Gure erakundeen egituraketak maila asko ditu eta planteamendu horrekin gobernantza - egiturak pentsatu behar dira, eta galdetu behar dugu ea erakunde guztiek protagonismo bera izan beharko luketen eta nola egin beharko genukeen aldaketa bertatik gerta dadin. Lidergo eraldatzaile bat behar da, nork bere trakzio - posizioa hartuz eskari horiek bideratzen jakin dezan. Lidergo hori iragazkorra izan behar da erakunde - maila guztiekin, eta, bereziki, eskualde - mailan txertatu behar da. Lidergo horrek ulertuko du sistema osatzen duten eragile guztiak izan behar dituela kontuan, publikoak zein pribatuak, proposamen honek mahaiganeratzen duen gizarte - kohesioko agertokia eraikitzeko. Politika publikoen sistemen gobernantza funtsezko elementua da politika horiek gizartean duten bilakaera eta legitimitatea ulertzeko. Herritarrek ezagutzen eta ulertzen dituzten sistemak legitimatzen eta babesten dituzte. Azken krisi horrek agerian utzi du arratsaldeko zortzietan osasun - sistemari modu naturalean emandako txaloak bezalako adierazle erraz bat, eta gutxitan gogoratzen dira gizarte - zerbitzuetako profesionalak. Gauza bera gertatzen da DeustoBarometrok sei hilean behin eskaintzen dituen balorazioetan. Funtsezkoa da, beraz, aurretik aipatutakoarekin batera, sistema horrek ezaguna eta ezagutua egingo duen irudia izatea. Beharrezko dugun legitimitatea lortzeko modua da. Konplexutasunaren gobernantzaren aldeko itunak, beraz, erakunde  -  sarearekin (gobernua, aldundiak, udalak) eta sektore pribatuarekin (hirugarren sektorea, enpresa - sektorea irabazi - asmoz, komunitatearen elementuak) izan behar du zerikusia. Itun horrek honako puntu hauek izan beharko ditu ardatz:

70

GIZARTE KOHESIOA

LANKIDETZAN OINARRITUTAKO GOBERNANTZA

Gobernantza  -  ereduaren oinarriak izan behar du eragileen arteko lankidetza, lortu nahi den gizarte - kohesioaren helburua bilatzeko. Garrantzitsua da argi uztea lankidetza publiko  -  pribatuaren aldeko apustua, bereziki irabazi - asmorik gabeko hirugarren sektorearekin, lurralde bakoitzean politika inklusiboen ereduak garatu eta garatzen baititu. Garrantzitsua izango da elkarlanerako gobernantza - espazioak diseinatzea, administrazio publikoaren bultzadaren eta erantzukizunaren bidez, gaian garrantzitsuak diren eragile guztiak inplikatuko dituztenak. ESKUDUNTZEN BERRANTOLAKETA

Orri hauetan jaso den ikuspegiak pertsona erdigunean jartzea esan nahi du. Eta horrek ezinbestean ekarriko du sistemak eta orain arte zegoen eskumen - esleipena auzitan jarri beharra. Zaintzaren inguruko ikuspegia aldatzeak, halaber, hura antolatzeko modua aldatzea eskatuko du, bai eta hori egiteko erantzukizunak ere, beste irizpide batzuen arabera banatuta. Hamarkada bat baino gehiago igaro da gizarte - zerbitzuen sistemari eragiten dion legeria onartu zenetik, eta oraingoa une egokia dirudi zeregin horri heltzeko. Hori bi norabidetan egin daiteke. Alde batetik, zerbitzuak eskualdeka banatzeko aukerak aztertuz, eskualde bakoitzean elkar eragiten duten eragile guztien lankidetzaren bidez. Bestetik, erakundeen arteko eskumenen berrantolaketaren bidez, epe ertainera lidergoaren eta gizarte - zerbitzuen sistemaren prestazioaren azken erantzukizuna nork izan beharko ote duen erantzun beharra ekarriko duena. BURUZAGITZA ERAGINKORRA

Gobernantza eraginkorrak lidergo eraginkorra ere behar du esparru horretan. Orrialde hauetan planteatu diren aldaketak aurrera eramateko gai den lidergoa. Askotariko borondateak artikulatu eta metatuko dituen sistema konplexua, esparru bertikal eta propiotik harago joango dena, tokian tokikoa eta unean unekoa gainditzeko moduko espazioak irudikatzeko. Lidergo karismatikoa eta talde  -  lana uztartuko dituena. Sistemak behar duen lidergoa. Lidergo hori, gainera, apustu sendoa izango da arlo horretan ikerketan, berrikuntzan eta ebaluazioan egindako ahaleginak hobeto eta modu bakarrean artikulatzeko, nazioartean nortasuna izan dezakeen proiektu bakar bat garatuz.


GIZARTE KOHESIOA

GIZARTE KOHESIOA EUSKADIREN ETORKIZUNERAKO

GIZARTE ZIBILAREN ERANTZUKIZUNA

Itun hitzak bi alderdien arteko harremana dakar. Ez da itunik egongo gizarte - politiken gobernantzaren inguruan, gizarte zibila modu aktiboan inplikatzen ez bada. Horiek definitzen direnetik inplementatzen diren arte, ezinbestekoa da gizarteak erantzukizuna hartzea beretzat desiragarria den gizarte - kohesioaren maila lortzeak eta mantentzeak dakarrenaren inguruan. Eta horretan ere inplika dadila erakundea osatzen duten erakunde eta eragileekin batera. Ildo horretan, komunitatearen eta komunitatea osatzen duten laguntza - sareen garapenaren aldeko apustu argia ere bada, gizarte - babeseko sistema garatzeko funtsezko elementua den aldetik. Elementu horiek osatzen dute konplexutasunaren gobernantzarako itun berriaren oinarria, dokumentu honetan jaso diren erronkak zeharka jorratzen dituena.

7. I RAUNKORTASUNAREN ALDEKO ITUNA EUSKADIKO BABES SISTEMAN Gizartea babesteko Euskal sistemaren jasangarritasuna eta iraunkortasuna lortzeko, elkarren artean oso lotuta dauden bi kontu bete beharko dira, hurrengo urteei begira landu beharko direnak: FINANTZAKETA OREKATUA

Beharrezkoa da sistemari finantzaketa orekatua ematea, inplementatu ahal izateko. Gai hori ere erantzukizun partekatua izango da, baina, batez ere, eragile publikoak inplikatuko ditu, eskubideak bermatzea oinarrizkoa baita, are gehiago datozen urteotan, errealitate hori bermatzea garrantzitsuagoa izango baita. Horretarako, beharrezkoa izango da fiskalitatearekin eta administrazio publikoek sistemari egiten dioten ekarpenarekin zerikusia duten gaiei heltzea. Baina kostuen politika birpentsatu beharko da, aurreko itunean formulatutako gobernantza - prozesuak birformulatzeko prozesuen bidez. ZILEGITASUN SOZIALA

Beharrezkoa da babes - sistemaren zilegitasun soziala areagotzea. Horretarako, ezinbestekoa izango da herritarrek ezagutu, erabili eta baloratzea. Pertsonek jakin behar dute sistema horiek erabiltzen ari direla, eta ezagutzera eman behar da. Sistemaren iraunkortasuna eta balizko iritzi protekzionisten uholdeen aurrean izango duen immunitatea horren araberakoa izango da.

5. ONDORIOA Gizarte honek erronka asko ditu gizarte - kohesioari dagokionez. Bizi garen gizartean areagotu egiten ari da herritarren arteko arrakala sozial eta ekonomikoa, belaunaldien arteko distantzia gero eta handiagoa da biztanleria gero eta zaharragoa delako, non emakumeen eta gizonen arteko berdintasunak oraindik lortu ez duen arauetatik errealitatera igarotzea, non egiturazko zaintza - krisia pairatzen dugun... Dokumentu honetan, zer nolako gizarterantz goazen susmarazten diguten joera, erronka eta “iceberaren tontor” batzuk aipatu nahi izan ditugu. Bizi garen sistema sozioekonomikoa eta horrek sortzen dituen bizimoduak, gazteen artean gero eta nabarmenagoa den balio - krisia edo indibidualismorako joera gero eta handiagoa kontuan hartuta, etorkizunean gizarte - kohesioa mehatxatzen duten arrisku ugari daudela ondorioztatu dugu. Egoera horren aurrean, arrisku horiek gutxitzea lortzeko egiten dugun proposamena da beti giza balioetan eta duintasunean oinarrituta jardutea, pertsonak eta haien beharrak erabakien erdigunean jarriz, bai eta arlo publikoa indartzea ere, aldi berean parte - hartze sozial aktibo eta erantzunkidearen aldeko apustua eginez. Gure ustez, horrela bakarrik egingo dugu aurrera gizarte - kohesiorantz, zainketen erronkari erantzun egoki baterantz, pobrezia ezabatzerantz, gizon eta emakumeentzako berdintasunezko bizitza baterantz, adinekoentzako bizitza duinago eta parte - hartzaileago baterantz… Pertsona guztientzako mundu bizigarriago baterantz. Horregatik, erronka bakoitzerako itun batzuk proposatu ditugu, eta premia berriei aurre egiteko antolatzeko modu berrien beharra azpimarratu dugu. Horrela, uste izan dugu jada ez duela balio gizartea premia - kolektibo edo  - eremuen arabera antolatzeak; aitzitik, zeharkako begirada integralago eta intersekzionalago baten alde egin behar da, pertsona bakar bat ere ez baita zaharra, gaztea, pobrea edo aberatsa bakarrik, edo gizona bakarrik, edo emakumea bakarrik. Izan ere, pertsona bakoitza gure bizitzari eragiten dioten faktore ugarien batura bat da, eta horien guztien konbinazioaren arabera behar desberdinak ditugu. Proposatu ditugun itunei garapen pertsonalaren aldeko itun bat erants geniezaioke, pertsona bakoitzak bere gaitasunak garatzeko, ahalik eta garapen emozional handiena lortzeko edo zentzua eta esanahia dituen bizitza lortzeko eskubidea izan dezan; baina, gure ustez, pertsona bakoitzaren garapen pertsonala, neurri handi batean, bizi den gizartearen garapenak baldintzatzen du, eta, beraz, gizarte - kohesioaren eta pertsona guztien ongizatearen aldeko apustua egin behar da. Berme bat, edo, gutxienez, akuilu bat, gutako bakoitza ere banaka gara dadin.

71


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.