7 minute read
Gero bat Gugan
Benetako eraldaketa gauzatu nahi ba dugu, denon artean egin beharko dugu
Advertisement
Lina Andueza eta Edurne Apalauza Ikastolako Bigarren Hezkuntzako eta Haur eta Lehen Hezkuntzako zuzendari pedagogikoak dira, hurrenez hurren. “Gero bat Gugan” prozesuaren inguruan eman diren pausuak eta emango direnak ezagutzeko hurbildu gara haiengana.
Iazko ikasturtean hasi zineten “Gero bat Gugan 2030” egitasmoarekin lanean. Edurne: Konfi antzaren Pedagogian hasi ginenetik, Euskal Herriko beste sei ikastolarekin batera elkarlanean ari gara. Duela urte batzuk, Konfi antzaren Pedagogia HHtik LHra eta Bigarren Hezkuntza osora zabaltzeko lanetan hasi ginenean, gure curriculum propioa sortzeko beharra ikusi genuen. Curriculum hori lantzen hasita, gure ikastolaren misioa eta ikaslearen irteera profi la zein zen defi nitzeko beharra sentitu genuen eta lan hori egiten ari ginela, Reimagine taldea ezagutu genuen. Catalunyan hezkuntza eraldaketa prozesuak gidatzen ari zela jakin genuen eta guk amesten genuen eraldaketarekin bat zetorrela ikusita, beraiekin lanean hasi ginen iaz 7KP-ko ikastolak. Lina: Zuzendaritza eta Orientazio Mintegiko kide batzuek Reimagine taldearekin hainbat saio egin genituen, benetako eraldaketa baterako metodologian formatzeko. Eginez ikasi dugu, bai gure pertsona eredua defi nitzen, baita pertsona eredu hori garatzeko behar diren Oinarrizko Heziketa Lerroak identifi katzen ere.
Eta zein izan da aurtengo ikasturtean burutu duzuen lana? E: Aldaketaz eta ziurgabetasunez jositako etorkizunean, ikasleek beren bizitza proiektu propioa gara dezaten nahi dugu eta horretarako eraldaketa bat behar-beharrezkoa zela argi ikusi genuen. Baina, benetako eraldaketa gauzatu nahi badugu elkarrekin eraiki beharko dugu eta eskola komunitate osoa inplikatu. Horretarako ezinbestekoa da elkarrekin amets egitea. Beraz, aldaketaren beharrarekin bat egin eta elkarrekin amesten hasteko helburuarekin komunikazio prozesu parte-hartzaile bat ezinbestekoa ikusi genuen.
Nolakoa izan da prozesu hori? L: Lehenik eta behin, prozesua diseinatzeari ekin genion. Horretarako, hasierako talde eragile hori hainbatetan bildu zen, ikastolatik kanpo, egun osoko lan saioetan antolatuta. Xavier Aragayren aholkularitza izan dugu prozesu osoan zehar. Alde batetik, hezkuntza komunitate osoarengana zuzendu baino lehen, gure ikastolako Artezte Batzordea-
ren atxikimendua lortu nahi izan genuen eta haiekin eraldaketaren beharrarekin konektatzeko saioa egin genuen. Ondoren, guk jasotako prestakuntza nolabait partekatu nahi genuen irakasleriaren artean eta horretarako etapa guztietako ordezkaritza biltzen zuen talde batekin hainbat saio egin genituen. Talde honetatik parte-hartze prozesuan dinamizatzaile lanetan aritu diren kideak atera ziren. E: Dinamizatzaile hauekin batera, ikastolako klaustro osoari, “Gero bat gugan 2030” eraldaketa proiektuaren berri eman genion, eta Linak eta biok grabatutako bideoaren bitartez, eraldaketaren beharrari buruzko ideiak denekin partekatu genituen. Familien artean, Parte Hartze Batzordeko kideak, Eskola Kontseiluetako kideak eta gela guztietako ordezkariak deitu genituen, prozesuaren aurkezpena egiteko. Pozik gaude, bai ikastolako profesionalen aldetik, baita familien aldetik ere, oso harrera ona izan duelako egitasmoak. Prozesuaren aurkezpenarekin batera, parte-hartze prozesu bat abian jarri genuen, Honetarako OPUak eratu genituen (Oinarrizko Parte-hartze Unitateak) denon artean, amesten dugun ikastola hori irudikatzen hasteko. Lehenik, Ikastolako profesionalekin egin genituen, ondoren, familiekin eta ikasturteko azken asteotan ikasleekin egin ditugu OPUak.
Nolakoak izan dira amesteko saioak? E: Hezitzaile nahiz familiekin egindako OPUetan jaso ditugun ideiak eta ametsak izugarri aberatsak izan dira eta zer esanik ez, ikasleengandik jasotzen ari garenak. Amets horien guztien bilduma osatzen ari gara eta datorren ikasturtean ere, amets gehiago jasotzen jarraitu nahiko genuke, batez ere, familien aldetik. Ordezkarien artean, jende gehiago anima dadin nahiko genuke, familiek asko baitute esateko. L: Bestalde, polita izan da familiek eta irakasleek amesten dituztenak oso antzekoak direla ikustea. Iruditzen zait aldaketarako hainbat beharrekin denok berdin konektatzen dugula azkenean, guk uste baino gehiago.
Zeintzuk izan dira oztopo nagusiak? L: Bizi dugun osasun egoerak zaildu du parte-hartze eta komunikazio prozesua. Aurrez aurreko komunikazioa baliabide digitalekin ordezkatu behar izan dugu zenbaitetan. Pandemia honek, gainera, gure lana biderkatu du eta kudeaketa hutsari denbora asko eskaini behar izan diogu. Baina bi esku ditugu eta esku batekin pandemia kudeatu dugun arren, beste eskua libre utzi dugu etorkizuneko ikastola eraikitzen jarraitzeko. E: Amets egitera gonbidatu ditugu denak eta ez gaude ohituak horrelako gauzetan. Familien artean, bereziki, antzeman izan dugu batzuk ez direla parte hartzen ausartu, ez direlako gai sentitu OPUetan bere ekarpena egiteko, baina guk argi ikusten dugu denok amestu dugula noizbait beste eskola mota batekin eta denok dugula zer esana horretan.
Nolako ametsak atera dira? L: Oso anitzak, askotarikoak. Besteak beste, taldekatze desberdinak egiteko beharra (adin desberdinak, interesen araberakoak, batzuetan homogeneoak…) edo denboraren markoa hausteko beharra (ordutegi malguagoa, beharretara egokitzen dena, elkarrekin egoteko denbora gehiago, kalitatezko denbora…). Hezitzaile desberdinen rolak, gurasoen esperientziak, jakintza eta talentua geletara ekartzeko aukera…
Zeintzuk izango dira hurrengo pausoak? E: Eraldaketaren estrategiaren baitan, amesteko lehen pauso honek, oinarrira itzultzen lagundu digu, hezkuntzaren erantzukizun sozialarekin eta hezi nahi dugun pertsona ereduarekin konektatzen lagundu digu. Eta amets horietatik abiatuta, etorkizunerako gakoak topatu ditugu. L: Hemendik aurrera, amets horiei forma ematea dagokigu, ikastola guztirako komuna izan daitekeen oinarrizko marko bat eraikiz eta gure hezkuntza sistema birformulatuz. Hori guztia, maila jakin batean zehaztu beharko da eta pilotaje moduan gauzatu beharko da. Azkenik, ebaluazioa egin beharko da eta birformulatzen jarraitu beharko dugu, etengabe hobetzen joan beharko duen proiektua izango baita. Prozesu honetan guztian, Reimagine taldearekin eta 7KP taldearekin elkarlanean jarraituko dugu, elkarrekin ikasiz.
Lina Andueza y Edurne Apalauza son las directoras pedagógicas de Secundaria e Infantil y Primaria, respectivamente, de San Fermin Ikastola. Hemos charlado con ellas para conocer de cerca cómo está avanzando el proyecto de transformación educativa “Gero bat Gugan 2030”.
“El proyecto comenzó el curso pasado”, comenta Edurne Apalauza, “hace unos años, cuando empezamos a trabajar en la extensión de la Pedagogía de la Confi anza de Infantil a Primaria y Secundaria, nos vimos en la necesidad de crear nuestro propio currículum, así como de defi nir cuál era la misión de nuestra ikastola y el perfi l de salida del alumnado”. Fue entonces cuando conocieron el trabajo de Reimagine Education Lab en transformación educativa y comenzaron a colaborar con su equipo.
Según nos cuenta Lina Andueza, “algunos miembros de Dirección y del Departamento de Orientación hicimos varias sesiones para formarnos en la metodología para una verdadera transformación, defi nir nuestro modelo de persona e identifi car las Líneas Educativas Básicas necesarias para su desarrollo”.
Tras este trabajo, decidieron dedicar este curso a la comunciación y participación en el proyecto de toda la comunidad de ikastola. “Si queremos llevar a cabo una verdadera transformación tendremos que construir juntos e implicar a toda la comunidad escolar y, para ello, es imprescindible soñar juntos”, afi rma Edurne Apalauza.
El primer paso fue conseguir la adhesión de la Junta Rectora y para ello realizaron una sesión para conectar con la necesidad de transformación. Más tarde, quisieron compartir todo esto con el profesorado y se realizaron varias sesiones con representantes de todas las etapas. Precisamente de este grupo salieron miembros que han trabajado como dinamizadores en el proceso de participación.
“Entre las familias, convocamos a los miembros de la Comisión de Participación, a los miembros del Consejo Escolar y a representantes de todas las aulas, para realizar la presentación del proceso” recuerda Apalauza, y añade que están muy contentas por la buena aceptación.
Paralelamente, se puso en marcha un proceso participativo, OPUs (Unidades de Participación Básica) para empezar a representar esa ikastola que soñamos. Primero se llevaron a cabo con el profesorado, después con las familias y, fi nalmente, con el alumnado.
Apalauza nos cuenta que las ideas (sueños) recabadas han sido muy interesantes y enriquecedoras. Ahora están realizando una recopilación de todo y esperan poder seguir el próximo curso recogiendo más sueños. “Nos gustaría que se animara más gente, porque creemos, por ejemplo, que las familias tienen mucho que decir”.
Lina Andueza subraya por su parte que ha sido muy bonito comprobar que lo que sueñan las familias y el profesorado se asemeja bastante. “Creo que todos conectamos con la misma necesidad de cambio, más de lo que creemos”.
Por otro lado, Andueza recuerda que la pandemia ha difi cultado la participación y la comunicación. “Hemos tenido que dedicar mucho tiempo a la mera gestión. Pero tenemos dos manos: con una hemos gestionado la pandemia y con la otra hemos seguido construyendo la ikastola del futuro. Apalauza, por su parte, cree que algunas familias no se han atrevido a participar, pensando, probablemente, que no serían capaces de aportar, “pero es necesaria, ya que todos y todas hemos soñado alguna vez con otro tipo de escuela”.
Los sueños que han salido son muy variados; entre otros, la necesidad de realizar diferentes agrupamientos (diferentes edades, según intereses...) o la necesidad de romper el marco del tiempo (horario más fl exible, adpatado a las necesidades, tiempo de calidad...).
Andueza subraya que “ahora toca dar forma a todos esos sueños” y se concretará en un determinado nivel y en forma de pilotaje. “Por último, habrá que hacer una evaluación y tendremos que seguir reformulándola, porque será un proyecto que tendrá que ir mejorando continuamente. En todo este proceso, seguiremos colaborando con Reimagine y con las ikastolas de la Pedagogía de la Confi anza”.