ELKARRIZKETA
*8*$1
*HUR EDW *XJDQ
(ONDUUL]NHWD
Benetako eraldaketa gauzatu nahi ba dugu, denon artean egin beharko dugu Lina Andueza eta Edurne Apalauza Ikastolako Bigarren Hezkuntzako eta Haur eta Lehen Hezkuntzako zuzendari pedagogikoak dira, hurrenez hurren. “Gero bat Gugan” prozesuaren inguruan eman diren pausuak eta emango direnak ezagutzeko hurbildu gara haiengana. Iazko ikasturtean hasi zineten “Gero bat Gugan 2030” egitasmoarekin lanean. Edurne: Konfiantzaren Pedagogian hasi ginenetik, Euskal Herriko beste sei ikastolarekin batera elkarlanean ari gara. Duela urte batzuk, Konfiantzaren Pedagogia HHtik LHra eta Bigarren Hezkuntza osora zabaltzeko lanetan hasi ginenean, gure curriculum propioa sortzeko beharra ikusi genuen. Curriculum hori lantzen hasita, gure ikastolaren misioa eta ikaslearen irteera profila zein zen definitzeko beharra sentitu genuen eta lan hori egiten ari ginela, Reimagine taldea ezagutu genuen. Catalunyan hezkuntza eraldaketa prozesuak gidatzen ari zela jakin genuen eta guk amesten genuen eraldaketarekin bat zetorrela ikusita, beraiekin lanean hasi ginen iaz 7KP-ko ikastolak.
Lina: Zuzendaritza eta Orientazio Mintegiko kide batzuek Reimagine taldearekin hainbat saio egin genituen, benetako eraldaketa baterako metodologian formatzeko. Eginez ikasi dugu, bai gure pertsona eredua definitzen, baita pertsona eredu hori garatzeko behar diren Oinarrizko Heziketa Lerroak identifikatzen ere. Eta zein izan da aurtengo ikasturtean burutu duzuen lana? E: Aldaketaz eta ziurgabetasunez jositako etorkizunean, ikasleek beren bizitza proiektu propioa gara dezaten nahi dugu eta horretarako eraldaketa bat behar-beharrezkoa zela argi ikusi genuen. Baina, benetako eraldaketa gauzatu nahi badugu elkarrekin eraiki beharko dugu eta eskola komunitate osoa inplikatu. Horretarako ezinbestekoa da elkarrekin amets egitea. Beraz, aldaketaren beharrarekin bat egin eta elkarrekin amesten hasteko helburuarekin komunikazio prozesu parte-hartzaile bat ezinbestekoa ikusi genuen. Nolakoa izan da prozesu hori? L: Lehenik eta behin, prozesua diseinatzeari ekin genion. Horretarako, hasierako talde eragile hori hainbatetan bildu zen, ikastolatik kanpo, egun osoko lan saioetan antolatuta. Xavier Aragayren aholkularitza izan dugu prozesu osoan zehar. Alde batetik, hezkuntza komunitate osoarengana zuzendu baino lehen, gure ikastolako Artezte Batzordeasanferminikastola.eus orria
9