Txantxangorri 101

Page 11

101. alea | 2020ko uztaila

Sakonean

11

Hontza handia, berriro gure artean Azken mendean populazioa gutxituta ikusi ondoren, gaur egun zabaltzen ari da Mikel Olano, basozaina

I

storio askoren protagonista da hontza. Basoko begirale fina denetik, jakintsu bezala irudikatzen dute ipuin askok. Hala ere, hontza hori baino askoz gehiago da. Hasteko, mota ugari dituen hegazti espeziea da. Horietako bat da hontza handia, erreportaje honetako protagonista. Hontza handia (Bubo bubo) da gure artean dugun hontzik handiena. Europan dagoen gauharraparirik handiena da: hegoak zabalduta 180 zentimetro izan ditzake eta 75 zentimetroko garaiera. Mundu mailan nahiko hedatua dagoen hegaztia da hontza handia. Europa eta Espainia mailan ere nahiko populazio egonkorrak daude. Dena dela, gurean sekula ez da izan espezie ugaria. Bibliografia pixka bat

arakatuz gero konturatzen gara aurreko mendeetan gure artean genuela hegazti dotore hau, baina sekula ez kopuru handietan. XIX mende inguruan, eta gainontzeko harrapariekin gertatu zen bezala, asko jaitsi zen bere kopurua. Izan ere pozoia, tiroa eta abarrak nahiko ohikoak izaten ziren. ‘Alimaña’ bezala kontsideratuak izaten ziren eta sekulako kastigua pairatzen zuten. Gaur da eguna polikipoliki hontza handia bere lekua berreskuratzen ari dena eta Gipuzkoan gero eta ugariagoak dira espezie honen aipuak. Jada

Hontza handia adar batean. ··· Aitor Galdos, basozaina

2001ean, Gipuzkoako hegazti habiagileen Atlasean koadrikula bakar batzuetan aipatzen da espeziearen presentzia,

baina beti ere hilik aurkitutako hegaztiak ziren. 2006. urtera arte itxaron behar dugu ale bat kantari eta bere lurral-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.