24
Gastronomia
101. alea | 2020ko uztaila
Sandwich begetala gazta eta York urdaiazpikoarekin aukera zabalduenetakoa da. ··· LuckyLife11
Ogitartekoak, jaki azkarrak baino gehiago
Jateko errazetik haratago, gastronomia mundu berezia osatzen dute ogitartekoek Agurtzane Núñez Yarza
O
gitartekoak eta sandwichak beti izan dira bigarren mailako platerak. Arratsalde erdiko me-
rienda edo afari azkar baterako irtenbidea bakarrik izango balira bezala, edota mendira goazenean eramaten dugun bazkari erraza. Baina, txorizo, txokolate edota tortillaz gain, aukera ugari daude ogi tartean jartzeko eta plater beteak prestatzeko. Edozein motako tortillez gain, osagai bat baino gehiago duten ogitartekoetan erregina begetala
da, nahi adina osagaiekin egin dezakeguna: letxua, tomatea, maionesa, atuna, baina baita gazta, York urdaiazpikoa edota oilasko bularkiak ere. Esku artean ogitik erori gabe eutsi ditzakegun osagai guztiak sartu ditzakegu. Hori bai, prestatzerakoan truku nagusietako bat osagaiak erdialdera jartzea da, behetik eutsiz. Horrela, zailagoa izango da osagaiak
behetik erortzea. Maionesa, tomatea edo edozelako saltsak garrantzitsuak dira ere, osagaiak elkarrekin mantentzen laguntzen dutelako, nahiz eta beti ez den lortzen beren funtzioa betearaztea. Arrautza frijituak Patata-tortillarena, begetala, xerra piperrekin, edota xolomoa gaztarekin, asko dira bat-batean zerrendatu ditzakegunak.