Txantxangorri 101

Page 31

101. alea | 2020ko uztaila

Zaharrak berri

31

Euskal Jaiak Konstituzio plazan

Euskal Jaia Konstituzio plazan: euskal dantza, harri-jasotzea, koxkola-jokoa, e.a.. ··· Kutxateka/CC-BY-NC_4.0-ES 2020/ Fondo Marin/Pascual Marin

Urtea: 1939 Udaberria hastearekin batera mota guztietako ekitaldia hasten dira herri guztietan. Kultur asteak edo kirol asteak direla, herriko jaiak direla, ia egunero dago zer ikusi eta ospatu. Eta, ia guztietan falta ez diren ekitaldia dira herri-kirol erakustaldiak. Aragazkietan ikusi daitekeenez, aspalditik datorren tradizioa da, eta jada 1939an Donostiako Euskal Jaietan, egin ziren erakustaldiak. Euskal jaiak 1927ko irailean ospatu ziren lehenengoz Donostian, eta 1940ra arte iraun zuten, Gerra Zibilarengatik gelditu ziren arte. Beraz, argazkietakoa, azken aurreko urtea izan zen, 1961ean berriro antolatzen hasi zirenetik. Mota guztietako erakustaldiak izan ziren: koxkol-biltzaileak, harri-jasotzaileak, ahari-jokoak, eta abar, baita dantzariak ere. Irudieran ageri denez, jendetza elkartu zen Donostiako Konstituzio plazan ekitaldiak ikusteko.

Euskal Jaia Konstituzio plazan. ··· Kutxateka/CC-BY-NC_4.0-ES 2020/Fondo Marin/Pascual Marin


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.