8
Hizketan
101. alea | 2020ko uztaila
Bizitzak sorpresak ematen ditu, irekia egoteak hori garatzeko aukera oso politak sortzen ditu Aizpea Goenaga > aktorea, gidoilaria, zuzendaria, idazlea... Agurtzane Núùez Yarza
O
so gaztetan aktore moduan hasi bazen ere, bere ibilbidea norabide askotan zabaldu da. Telebistan zein antzerkian egin du lan aktore, baita zuzendari eta idazle ere, eta hainbat liburu ere argitaratu ditu. Egun, horrez guztiaz gain, Oiasso Museoko koordinatzaile da, alor guztietan sakontzeko aukera eskaintzen diona. -Aktorea, gidoilaria, zuzendaria, idazlea‌ Batetik bestera pasatzea naturala izan da zuretzat? -Bai, egoerak ere baldintzatzen dizu. Poliki-poliki, modu natural batean uztartzen dituzu guztiak, aktore lana, zuzentzea eta idaztea. Aktore lanetan hasten zara, baina ordu batzuetan bakarrik lan egiten duzu eta idaztea gustatzen zitzaidanez, antzerkia idazten
hasi nintzen. Ipurbeltz aldizkariko zuzendaria ere izan nintzen. Gero telebistan hasi nintzen, eta telebistarako idazten ere bai, programak zuzentzen. Hirurak lotuta daude eta ofizioan oso normala izaten da, hizkuntza hori ezagutzen duzulako eta nola garatu nahi duzun buruan daukazulako. -Baten bat nahiago duzu? -Hirurak, iruditzen zait. Egia da momentu askotan igual aktore lana egiten baduzu esaten duzu ‘gustatuko litzaidake idaztea’‌ zuzen-tzea ere asko gustatzen zait. Azken boladan asko lan egin dut aktore bezala, asko gustatzen zait ekipoekin egotea, zeren idaztea bakarkako lan handiagoa da eta faltan botatzen duzu jendearekin egotea. -Idatzi dituzun lanetan emakumeen inguruko gaiak nagusi izan dira.
Aizpea Goenaga. ¡¡¡ A.G.
-Bai, asko landu dut emakumeen inguruko egoera, indarkeria ere bai, ez emakumeena bakarrik, baizik eta gure herriko egoera eta bizikidetzaren gaia. Orain dela gutxi Nueva Yorkeko an
tzerki batean ‘Invisibles’ nire obra estreinatu zen, eta horrek poz handia ematen dit. Egin dudan azkena ‘Esquinas’ izan da, aurretik ‘Omenaldia’ egin nuen, eta Atxagaren ‘Zeru horiek’ liburuaren peliku-