4 minute read
Zenbat hontza mota ikusi edo entzun genitzake Gipuzkoan?
Istorioetatik haratago, gaueko harrapariek hainbat onura dakartzate
Mikel Olano, basozaina
Advertisement
Betidanik hontzek lilura edo jakinmin berezi bat sortu izan digute gizakioi. Agian gauez ibiltzen direlako izango da edo agian bere itxura bereziagatik. Agian bere begi handiek guri begira asaldatzen gaituztelako, baina badute zerbait berezia gu erakartzeko.
Eta mito eta fantasietatik aparte, badakigu nolakoak diren gure inguruan bizi diren hontzak? Egia da elizetako
Altuera: 37-46 zm
Garaiera: 90-100 zm
Pisua: Arrak 331-490 g, emeak 336-695 g.
Elikadura: Batik bat karraskariak eta hegaztiak ontzietatik olioa edaten dutela? Eliza eta ermitetan bakarrik bizi direla?
Beste ezaugarri batzuk: Ez du belarririk. Kolore marroikoa. Begi beltzak. Atzapar fuerteak eta ulua ere luzea eta sakona. Koloreari dagokionez aldaera ezberdinak daude. Batzuk grisak besteak gorrigoak.
Eboluzioa gure lurraldean : Zalantzarik gabe hontz mota ugariena gure lurraldean. Esan dezakegu kasik leku guztietan dagoela. Basoari lotutako espeziea baino hirira ere ondo egokitzen dena. Ez da oso arraroa baserri edo kalean ere umatzea.
Beraien uluak entzuteak zorte txarra ekartzen duela? Zer jaten dute? Non bizi dira? Denak berdinak dira? Belarriak dituzte?
Galdera hauei eta antzeko beste batzuei erantzuten saiatuko naiz ondorenean. Dakidala behintzat gure lurraldean 7 hontza mota ezberdin ikusi edo entzun genitzake. Hauek dira: Hontza handia (Bubo bubo), Hontza ertaina (Asio otus), Hontza zuria (Tyto alba), Urubia (Strix aluco), Zingira hontza (Asio flammeus), Mozoloa (Athene noctua) eta Apo hontza (Otus scops). Sakontasun handietan
Apo hontza
Altuera: Gure hontzetan txikiena. 20-21 zm
Garaiera: 49-54 zm sartu gabe banan-bana beraien ezaugarri nagusiak azaltzen saiatuko naiz.
Elikadura : Batik bat intsektuak. Karraskari eta hegazti txikiak ere gustuko ditu.
Beste ezaugarri batzuk: Belarriak ditu. Gure hontzetan txikiena. Normalean ilun kolorekoa. Begi horixkak. Bere ulu edo garrasia oso berezia da. Apo baten antzekoa. Hortik dator bere izena. Tente jartzen da zuhaitzetako enborren alboan eta kasik ikusi ezina bihurtzen da.
Eboluzioa gure lurraldean : Gurean batik bat migrazio garaian nabarmentzen da. Migratzen ari den bitartean kantatu egiten du eta orduan entzun daiteke. Bestela oso zaila ikustea. Ditugun bikoteak batik bat kostaldean kokatzen dira. Barnealdean askoz ere arraroagoa. Ez da hontz ezaguna gurean. Parkeak eta jardinak ditu gustuko.
Hainbat ondorio
Hontza hauek sekulako onurak ekartzen dizkie gizakiari. Urtean zehar milaka karraskari (sagu, satitsu, satain eta antzekoak jaten dituzte -
Hontza ertaina
Altuera: 35-39 zentimetro
Garaiera: 85-100 zentimetro
Pisua: 160-378 gramo lako. Hau, botatzen dituzten egragopiletan ikusi daiteke. Baserritar eta landa eremuan bizi diren jendearentzat lagun ezin hobeak
Elikadura: Karraskariak (sagu, satain, satitsu eta antzekoak) eta hegazti txikiak.
Beste ezaugarri batzuk: Belarriduna. Hontza handi baten antzekoa da baino askoz txikiagoa. Basoari loturiko hegaztia. Ulu oso suabea, oso gertu egon behar du entzun ahal izateko.
Beraien inguruan zabaltzen diren hainbat mito eta fantasia gezur borobilak dira. Elizetatik olioa edaten duela, bere uluak entzuteak zorte
Eboluzioa gure lurraldean: Nahiko hegazti arraroa da gurean. Egia esateko ez da azterketa sakonik egin bere populazioa zehazteko. Horren ulu ahula izateak detekzio posiblea zailtzen du. Dena dela hainbat lurralde topatu ditugu. Negu partean Europako aleak etortzen zaizkigu. Negua igaro ondoren alde egiten dute. Hala eta guztiz, eta esan, bezala bikote batzuk gurean umatzen dute.
Mozoloa
Altuera: Hegazti nahiko txikia. 21-27 zm.
Garaiera: 57-61 zm
Pisua: 124-198 g txarra ekartzen duela eta abar. Denak gezurrak.
Elikadura: Batik bat intsektuak. Koleopteroak ditu gustuko.
Beste ezaugarri batzuk: Ez du belarririk.
Gure hontzetan bigarren txikiena. Borobil itxurakoa. Marroi kolorekoa orban zuriekin. Hori koloreko begiak. Besteak beste ohikoa duen buruko mugimendu batengatik nabarmentzen da. Garrasi mota ezberdinak eta fuerteak.
Eboluzioa gure lurraldean: Sekula ez da ugaria izan gure lurraldean. Mediterraneo kutsuko hontza. Nahiko eskasa eta ezezaguna batik bat barnealdean. Landazabaleko baso txikiak ditu gustuko, zuhaitz zaharrak dituena. Haien zuloetan gorde eta umatzen du. Landazabaleko eraikinari ere ez die muzin egiten (baserri zahar, korta eta abar). Nahiz eta gure lurraldeko hainbat lekutan dagoen, batik bat kosta aldean, aipatzekoa da Deba garaiko hainbat landazabaletan dituen dentsitateak. Dagoen lekutan egunez ere ikusi daiteke. Aditu batzuk diote gure lurraldean Urubia hain ugaria izateak kalte egiten diola, akabatu egiten duelako.
Hontza mota batzuk eraikinak aukera-
Zingira hontza
Altuera: 34-42 zm
Garaiera: 85-100 zm
Pisua: Arrak 293-427 gramo, emeak 320-500 gramo
Elikadura: Batik bat karraskariak eta hegazti txikiak tzen dituzte habiak egin eta umeak ateratzeko. Batzuetan ganbaratan sartzen dira edo kanpan- dorretan edo txaletetako zirikuetan. Konturatzen bazarete hontza sartu zaizuela etxean, sekula ez itxi irteteko erabiltzen duten zuloa. Bestela bertan hilko da hontza bera eta bere txitak. Deitu 112ra. Hemendik, basozainekin jarriko dira harremanetan eta berak esango dizue zer egin behar den. Gogoratu behar da hontzak babestuak daudela eta beraiek akabatzea zigortuta dagoela.
Beste ezaugarri batzuk: Belarri (luma )txikiak ditu. Oso hegazti polita. Marroi argi antzekoa. Nabarmentzekoak bere begi horiak. Egunez ere ehizan ikusi daiteke.
Eboluzioa gure lurraldean: Gurean espezie migratzailea da. Dakigula behintzat ez du umatzen. Migrazio garaian urtero jasotzen ditugu hainbat ale oso ahulduak edo kolpatuak. Garai horretan mendi aldean tarteka egunsentian ikus daiteke hegatzen. Negu partean ere ikusi daitezke aleren bat edo beste. Leku zabalak eta irekiak behar ditu.
Hontza kumeren bat topatzen baduzue ez jaso. Deitu 112ra, basozainak joango dira eta ikusiko dute zer egitea
Hontz zuria
Altuera: 33-39 zm
Garaiera: 91-95 zm
Pisua: 290-355 g komeni den. Kontutan hartu behar da hontzen kumeak “iheslariak” direla. Oso txikiak direnean ia habiatik alde egiten dute eta inguruetan zabaltzen dira. Ez da ezer pasatzen, prozesu natural bat da. Beraiek gauean garrasi egiten dute eta helduek topatu eta jana ematen diete. Guk jasotzen baditugu prozesu natural hori eten egiten dugu. Berriro diot, deitu 112ra.
Elikadura: Batik bat karraskariak eta hegazti txikiak. Anfibioak ere jan ditzake.
Beste ezaugarri batzuk: Ez du belarririk. Oso hegazti elegantea da, estilizatua eta fina. Azpialdetik zuria, goiko aldetik hori- laranja kolorekoa , marraduna. Disko faziala “aurpegia” oso markatua, zuri zuria eta begi beltzak. Hanka luzeak eta finak. Ulu oso berezia. Zzzzzzz luze bat. Subespezie ezberdinak daude.
Eboluzioa gure lurraldean: Eliz hontza bezala ere ezagutzen da. Ermita eta elizekin daukan lotura dela eta . Garai batean oso arrunta, bere populazioa pixkanaka gainbehera doa. Landazabalari oso lotutako hegaztia, honen galerak bere populazioaren murrizketa dakar. Bestalde bere bizilekuak pixkanaka suntsitzen ari gera. Baserri zaharrak, bordak eta abar. Eliz eta ermitetako kanpandorreak ixten zikintzen dituzten aitzakiarekin. Pixkanaka espezie dotore hau itotzen ari gera. Neurriak berehala hartu behar dira hau ekidin ahal izateko.
Azkenik gogorarazi, etxean espezie basatiak edukitzea debekatua dagoela. Batzuetan animalia gustatu (kasu honetan hontza izan daiteke) eta etxera eramaten du jendeak eta gero beraiek hazten dute. Ez egin horrelakorik.
Hontza handia
Altuera: Europako gau harraparirik handiena da. 60-72 zentimetro
Garaiera: ( hegalak zabalduta): 150-180 zentimetro
Pisua: Arrak 2000-2700 gramo. Emeak dezente handiagoak izaten dira.2500-3260 gramo
Elikadura: Nahiko orojaleak dira. Habietan triku azal asko bilatu izan ditugu. Baita arratoi, katu eta hegazti mota ezberdinen aztarnak ere.
Beste ezaugarri batzuk: Belarriduna (lumak belarrien antzera jarriak).Kolore marroi antzekoa Begi handi laranja kolorekoak eta atzapar oso handiak. Normalean harkaiztegiari lotuta egon arren, basoan ere bizitzen badaki. Ulu oso indartsua, urrutitik entzuten dena.
Eboluzioa gure lurraldean: Denbora luzean desagertua egon ondoren (ehiza, pozoia eta abar) badirudi pixkanaka berreskuratzen ari dela. 6-8 lurralde topatu ditugu. Bere arazorik larriena elektrokuzioa izan daiteke.