1 minute read

Elurra

Next Article
Inguruan

Inguruan

Joxe Landa, eguraldian aditua

Elurrak ateak itxi esan ohi zuen gure amak. Izan ere, sukaldeko epelean egoteko hobea izaten da elur denbora. Ba, aurten ondo ari da portatzen elurrari dagokionez. Goietan behin-tzat koska dezenteak egin ditu berandu samar hasi zen arren. Beti ere alde handia izan ohi da gure lurralde hauetan bosteun edo seireun metrotik gora edo hortik behera. Kostaldean gutxitan egin ohi du elurra eta goietan berriz sarritan zuritu eta koska galanta egin ere bai. Zeozergatik lehenago ere artzainak kostaldera jo ohi zuten negua pasatzera.

Advertisement

Aurten ere horrelatsu dabil. Nahiko negu formala dijoala esango nuke nik. Berandu samar hasi den harren nabarmentzen. Neguan negu giroa hobe dela pentsatu izan da, gero udaberri oparoa etorri dadin. Elur urte, gari urte. Elurra, lurra gaitzetatik sendatzeko enplastoa. Oraingo ibili beharrarekin eta abar ez dakit ba sendatu baino gaixotu gehiago ez ote den egingo. Beheko aldeetan salbo gaude oraindik, baina Otsailaren erdi aldera bisitatxoren bat egin nahiko duela dirudi kostaldera ere.

Kandealari hotz, negua joan da motz, kandelario bero negua dugu gero. Aurten ez hotz eta ez bero. Beraz tamaina ederreko negua alajaina. Egutegiari dagokionez, Santa Ageda eguna dugu neguaren erdia. 45 egun igaroak eta beste horrenbeste pasatzeko. Oraindik badauka astia negu puska bat egiteko. Otsailak hotzaren fama badu, baina hotz ikaragarriak baino hobe elurra mardul botatzea eta azkar urtu. Aldakortasuna da lurralde hauetako eguraldiaren ezaugarririk nabarmenena. Horregatik da hain zuzen interes handia sortzen duena. Aldez aurretik asmatzen zaila ere bai. Hala ere gaurko aurrerapenekin ia-ia bete-betean asma daiteke. Baina jendeak ez du erraz ulertzen prebisioen adierazpena. Nola esan somatzen dena, hobea eta ona berdin direlakoan. Makurra, txarra, kaskarra, eskasa, pattala, zoragarria, bikaina, ona, ederra, eta beste hainbat hitzekin egin behar jokoa.

Oraingoan ez daukat astirik gehiagorako, baina hurrengoan lezio txiki bat jarriko dut eguraldia asmatzeko. Modu errazean jakina. Ziur-ziur ezin da behin ere asmatu baina hur samarrean ibili daiteke egun batzuetarako behintzat. Matematikoki ez, baina gutxi gora bera bai. Naturak berak ere baditu hainbat sinale eta horien arabera esaera zaharre zaharra franko ere bai. Epe motzerako bakarrik izaten dira gehienetan eta horien arabea esaera zaharra franko ere bai. Epe motzerako bakarrik izaten dira gehienetan horiek. Pulamentu handirik gabeak ere izan ohi dira baina askok dute esanahi berezia eta laguntzen dute teknologia modernoetan moldatzen diren iragarkiak osatzen.

This article is from: