1 minute read

Ipuliño mendira

Leitzarango autobidearen Berastegiko irteeran, Leitzarako norabidean ezkerretara joanda eta Donostiarako bidean eskubira, mendirantz doan bidetik hasiko dugu ibilbidea. Bidean gora joango gara hamar minutu inguruan, bihurguneen ondoren dagoen zati ia zuzen batean eskuinean etxe batzuetarako bidea hartuko dugun arte. Zementuzko bidetik igoko gara etxeetaraino, eta bihurgunean zuzen ateratzen den bidea jarraituko dugu.

Segituan langa batera iritsiko gara. Gurutzatu eta mendi-bidean sartuko gara. Minutu batzuk ibili ondoren, lehenengo baso bat igaroko dugu ezkerretara eta segidan, bidegurutze batera iritsiko gara. Ezkerreko bidetik jarraituko dugu, gorantz, eta laster basoan murgilduko gara.

Advertisement

Mendi-bidea jarraituz, borda erori batera iritsiko gara, zuhaitz lepa- tuez inguratutako baso batean. Zuhaitzen tartetik igaro eta gorantz jarraituko dugu bidea. Basoa gurutzatuko dugu ia zuzenean, eta zelaiera ateratzerakoan, gorantz jarraitzen duen bidea segiko dugu. Segituan mendi tontorrerainoko azken zatira iritsiko gara, harkaitz artean igoz baso baten ondotik. Jaitsiera bide beretik egin dezakegu, edo, nahiago badugu, tontorretik basorantz zuzen doan bidetik jaitsi gaitezke. Pinudian sigisagan jaisten den bidezidorra dago, desnibel nahikoa duena. Bidezidorrak mendi-bidea gurutzatzen duenean, ezkerretarantz jarraituko dugu, beherantz, eta laster iritsiko gara berriro hasierako etxeetara.

Iraupena: 1 o. 50 min.

Zailtasuna: ertaina

Desnibela: 401 m.

Distantzia: 4,8 km.

Irteera: Berastegi

This article is from: