![](https://assets.isu.pub/document-structure/230207162755-fe9f5ac4f609e19b0b307f1d0b5eb901/v1/2e8bd6d0cf2b39f5d314e89c693c6ab5.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
3 minute read
Milaka kilometro oinetan dituzten beteranoak
Goierriko mendizaleek dena prest dute denboraldi berrirako
Agurtzane Núñez
Advertisement
Erretiratzen zarenean, badirudi mundua gelditu egiten dela, herrian paseatu edo bilobak zaindu besterik egin gabe. Duela hamahiru urte, Goierriko mendizale erretiratu talde bat ibilaldiak egiten hasi zen, Euskal Herriko mendiak ezagutzeko helburu bakarrarekin. Lehenengo taldea hogei lagunekoa zen, baina gaur egun 60 bat lagunek parte hartzen dute Goierriko Mendizale Beteranoaken irteera bakoitzean.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230207162755-fe9f5ac4f609e19b0b307f1d0b5eb901/v1/c9accf9689ddab3ba15d7d731b81a3f7.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
«180 pertsona inguru daude izena emanda, eta horiek dira taldetik pasa direnak sortu zenetik, baina batzuk erretiratu egin dira. Orain 110 bat lagunek hartzen dute parte», adierazten dute Mikel eta Anjel koordinatzaile taldeko kideek.
Mendiko txangoen sustatzailea Juanjo izan zen.
«Ordiziako Mendizaleak taldeko bazkide izan zen beti, eta hala izaten jarraitzen du, eta izugarri gustatzen zaizkio Pirinioak. Erretiroa hartu zuenean pentsatu zuen zergatik utzi behar zion hainbeste gustatzen zitzaion hori egiteari, eta batzuekin eta besteekin hitz eginez, taldea sortzera animatu ziren», zehazten du Mikelek.
Hasieran hogei gizon izan ziren, baina gaur egun emakumeak ere badaude, 39 inguru. Gehienak Goierriko herri batzuetakoak dira, «asko Beasaingoak edo Ordiziakoak dira, baina Legazpitik Legorretarainoko jendea dago, baita Abaltzisketako bat eta Tolosako batzuk ere», adierazten dute. Beteranoenak
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230207162755-fe9f5ac4f609e19b0b307f1d0b5eb901/v1/b83b1c2ede07bc20a0aa12fdc0f4960d.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
83 urte ditu, eta duela bi urtera arte egon zen parte hartzen. Otsailetik azarora bitarteko aste bakoitzean, Aste Santuan eta abuztuan izan ezik, planifikatzen dituzten zeharbideen etapa bat egiten dute.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230207162755-fe9f5ac4f609e19b0b307f1d0b5eb901/v1/37035a9d076f8023a469ba513fdbeb9f.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
«Lehen urteetan ibilbideak askoz luzeagoak ziren, hogeita hamar kilometro ingurukoak.
Juanjok asko maite ditu
Pirinioak, askotan egon da, eta hortik hasi ziren, GRak jarraituz. Baina urteekin ikusi genuen mendira gozatzera joaten ginela eta luzerak murrizten joan ginen», gogoratzen du Anjelek, «orain 20 kilometro inguruko ibilbideak egiten ditugu».
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230207162755-fe9f5ac4f609e19b0b307f1d0b5eb901/v1/c0ae95993a3a39c2d048aae9a054c84a.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Denboraldi honetarako laburragoak badituztenak aurreikusi dituzte, baina desnibel handienak dituztenak ere badira. «Mendian beti ibili diren eta horrelako ibilbideetara ohituta dauden pertsonentzako ibilbideak dira». Esperientziaz gain, baldintza bakarra mendiko federatu txartela izatea da, bakoitzak bere herriko klubaren bitartez izapidetzen duena. Urtero bezala, otsailean hasiko da, dena prest duten denboraldia: «lehenengoa Nafarroako Erriberan, abelbidea egingo dugu, lehen hilabete horietan eguraldia hemen baino hobea delako, hotzagoa, baina lehorragoa. Eta lauagoa denez, fisikoki prestatzeko balio digu», dio Mikelek.
Astero, ibilbidearen sei etapetako bat egingo dute, eta osatu ondoren, udaberri aldera, euskal kostaldeko zeharkaldiaren etaparekin jarraituko dute. «Uda aldera, Euskal Pirinioetako hiru etapa Ipar Euskal Herrian eta azkena Nafarroan». Euskal Herriko zazpi hiriburuen arteko ibilbidearekin jarraitzeko asmoa ere badute, eta hurrengo helburuetako batzuk pentsatuta dituzte: «Euskal Herria alderik alde zeharkatuko duen ibilbi- dea, ur-banalerroaren antzera». Aste bakoitzeko irteerez gain, abuztuan eta irailean hainbat egunetako zeharkaldiak an- tolatzen dituzte. «Horrela, egun gutxitan hainbat etapa aurreratu ahal ditugu. Baina haietara jende gutxiago joaten da», diote.
Talde-lana
Helburu nagusia «Euskal Herria mendiz ezagutzea» izan zela azaltzen dute. Hori dela eta, asteartean, asteazkenean eta ostegunean ibiliko dira. «Eguraldiaren aurreikuspenaren arabera, egun bat edo beste aukeratzen dugu. Euria egiten badu, ez gara ateratzen», azaldu dute, eta gaineratzen dute, «argi daukagu mendira gozatzera goazela, eta eguraldi onarekin istripu bat izateko edo norbait lesionatzeko aukera gutxiago ditugula». Mendian hain talde handia joateak baditu bere zailtasunak. Ezbeharrik gerta ez dadin, arau batzuk dituzte, hala nola, beti markatutako bidetik joan behar dutela eta taldea batuta mantendu behar dela. «Guztientzako erritmo egokia eramaten saiatzen gara, buruan doazenak gehiegi aurreratu ez daitezen eta inor atzean gera ez dadin. Eta gelditu behar bada, denok batera gelditzen gara. Gainera, denok bidetik joatea eskatzen dugu, argazkietan askotan ilaran ikusten gaituzte, ez baita kontua bakoitza nahi duen tokitik joatea, zuloren bat egotea eta baten bat lesionatzea», dio Anjelek, ibilbideetako trackak sortzeko arduradunetako batek.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230207162755-fe9f5ac4f609e19b0b307f1d0b5eb901/v1/d51b766d8fefeea4737622213c87e624.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230207162755-fe9f5ac4f609e19b0b307f1d0b5eb901/v1/001c6aea0585d6c77c14dc706bf3f7d6.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Izan ere, beraiek azaltzen duten bezala, Goierriko Mendizale Beteranoak mendi taldeak «ez du lehendakaririk, denok parte hartzen dugu antolakuntzan». Horrela, «talde bat destinoak aukeratzeaz arduratzen da, beste bat irteera bakoitzeko trakak prestatzeaz, autobusa kontratatzeaz, jateko leku bat aurkitzeaz, edo geroko kafeak zerbitzatzeaz. Web orria eguneratuta edukitzeaz arduratzen den talde bat ere badago. Bertan informazio guztia, eguneko irteeraren berri eta argazkiak jartzen ditugu. Dokumentazio guztia publikoa da eta kontsultatu egin daiteke», diote.
Beteranoen topaketa Mendi taldeak 2019an bete zuen bere hamargarren urteurrena, eta ekitaldi berezi gisa, beteranoen beste mendi talde batzuekin topaketa bat antolatu zuten. «Gipuzkoatik etorri ziren, baina baita Bizkaitik, Arabatik, Iparraldetik eta Nafarroatik ere. Aralar aukeratu genuen, eta talde bakoitza leku ezberdin batetik iritsi zen, batzuk Larraitzetik, beste batzuk San Migeletik, beste batzuk Lizarrustitik, eta Oiduin elkartu ginen. Oso ondo pasatu genuen, eta batzuek hurrengo urtean errepikatu nahi zuten, baina pandemia etorri zen eta ez da berriro egin», azaltzen dute.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230207162755-fe9f5ac4f609e19b0b307f1d0b5eb901/v1/c81a78b5d811c92f5d159d6cb8fa3d4a.jpeg?width=720&quality=85%2C50)