2 minute read

Intxaurrak, gorputza eta burua

Next Article
Elurra

Elurra

Osasunerako propietate onuragarri

Amaia Núñez Yarza

Advertisement

Intxaurrek betidanik izan dute burmuinarentzako onak direnaren fama. Garai batean, baserri bakoi-tzaren aurrean zegoen intxaurrondoa, udako egun beroetan itzala emateaz gain, negurako elikagai preziatuak eskaintzen zituena urte amaieran. Belaunaldiz belaunaldi igaro den legendatik haratago, zientziak osasunarentzako dituen onurak ere aitortu ditu. Burmuinarentzako bakarrik ez, hainbat propietaterengatik elikagai osoa dela ziurtatu du. Ikerketek erakutsi dute intxaurrak jateak siste- ma kardiobaskularrak, nerbio-sistemak, digestio-sistemak eta ugalketasistemak laguntzen dituela, eta loa eta memoria hobetzen dituela.

Hogeita bat intxaurrondo espezie daude, baina lau dira nagusienak persiarra edo europarra (Juglans regia), intxaur beltza (J. nigra), intxaur txuria (J. cinerea) eta kaliforniarra (J. californica). Guztietan zabalduena persiarra da, hemen inguruan ezagutzen dena, ale handi eta azal nahiko fina dituena.

Europan erromatarrek sartu zuten IV. mendean.

Propietate ugari dituen fruitua dira intxaurra, bai bitamina zein mineralen aldetik. Horrela, antioxidatzaile gehien dituen fruitu lehorrak dira eta mineral ugari ere eskaintzen ditu, hala nola, potasioa, zink-a, magnesioa eta fosforoa. Burmuinaren eta muskuluen funtzionamendu egokian laguntzen duen B1 eta B6 bitaminak ere eskaintzen ditu. Burmuinaren kasuan, itxaurrak jateak memoria hobetzen duela adierazten duten ikerketak badira, baita garunaren funtzio kognitiboa hobet- zen dutela ondorioztatzen dutenak.

Era berean, E bitamina ugari ere badute intxaurrek eta, honekin, alde batetik, azal osasun-tsuagoa, leunagoa eta gazteagoa izatea lortu dezakegu. Bitamina honek propietate antioxidatzaileak ere baditu, azala babesten laguntzen dutenak. Horrela, ikerketa batzuek ondorioztatu dutenaren arabera, azaleko gaixotasun batzuen tratamenduan laguntzen dute.

Asebetegarria

Horretaz gain, fruitu oso elikagarria ere bada, energia handia ematen duena. Erraz asebetetzen laguntzen du eta horrela, pisua jaisteko dietetarako egokia da. Gainera, intxaurrak jateak serotonina maila igotzen du, gose-sentsazioa gutxitzeaz gain, umore onez egotera laguntzen diguna.

Intxaurren 25 gramotatik ia 15 koipeak dira. Beraz, intxaurrak fruitu lehor bezala kontsumitzeaz gain, olio bezala ere hartu daitezke, fruituak zanpatuz egiten den prozesu batekin. Fruituek duten koipetik %90a insaturatu bezala ezagutzen direnak dira, hau da, bihotza babesten laguntzen duten omega-6 eta omega-3 motakoak. Aipatutako 25 gramoak janez, egun bakoitzerako gomendatutako koipe horien kantitatea hartuko genuke.

Fruitu honek dituen koipeek kolesterol maila altua duten pertsonentzat onuragarria da, hau gutxitzen laguntzen duelako. Aldiz, ‘kolesterol ona’ izenekoari ez dio eragiten.

Kolesterol altua izatea arriskutsua da gaixotasun kardiobaskularrak dituztenentzako, besteak beste, arterosklerosia, bihotzeko atakea eta istripu zerebrobaskularra.

Kaltzio eta magnesio handia dute gainera bere baitan eta horregatik osteoporosia saihesteko egokiak izan daitezke. Halaber, intxaurrek oxalatoak dituztenez, kaltzioa duten beste elikagai batzuekin batera jatea gomendatzen da, jogurtak edota gazta esaterako. Bitamina, nutriente eta koipe horiek guztiek fruitu hauek jatea inmunitate-sistemarentzako onuragarria egiten dute eta, aldi berean, eragile patogenoen presentziari emandako erantzunean modu positiboan eragiten dute.

Azken urteko uzta oso txarra izan zen intxaurrak belzten dituen plagak jo zituelako intxaurrondo asko. Bi larba motek eragin dezakete hau: intxaureuliak eta carpocapsa izeneko sitsak, sagarrondoa bezalako fruta-arbolei ere eragiten diena. Salmentara iritsi ziren aleak ere ez zuten ohiko itxura. Hala ere, fruituari bakarrik erasotzen dio eta horregatik, datozen urteetan berriro ohiko uzta jasotzeko aukera dago. Hala ere, larba hauentzako tratamenduak badaude eta plagaren zergatia aztertzen ari dira, datozen urteetan beharrezko erantzuna emateko.

Sukaldean modu askotara erabili ditzakegu, bai bere horretan zein xehatuta. Gozogintzan aukera asko ematen duen fruitua da intxaurra, baina xehatuta, gari-irinaren ordezko gisa erabili daiteke. Labean egin beharreko edozein elikagaietan erabiliz gero, zaporea sustatzen du eta ura finkatzeko gaitasuna hobetzen du. Hauetatik lortutako olioa ere merkaturatzen da. Sukaldean gordinik erabiltzea da egokiena, berotzean koipeak ahuldu egiten baitira. Izan ere, koipe delikatua da eta azkar zaharmintzen da. Horregatik botila opakuetan eta hozkailuan gorde behar da. Entsaladetan erabiltzeaz gain, azalarentzako ere osasungarria da eta erabilera honetarako intxaur-koipeak ere merkaturatzen dira.

This article is from: