![](https://static.isu.pub/fe/default-story-images/news.jpg?width=720&quality=85%2C50)
1 minute read
Inguruan
Baso-motza
Etxeetan eta lantegietan ikatza beharrezkoa zen garaian, ugariak ziren baso motzak. Ipuliño mendiaren magalean ehunka urteko zuhaitzez osatutako baso-lepatutik igaroko gara, ondoan eroritako borda bat duena. Zuhaitz horien adar okertuetako egurrak ikatza egiteko egurra zein itsasontzietarako oholak egiteko baliatuko zen.
Advertisement
Ipulino
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230207162755-fe9f5ac4f609e19b0b307f1d0b5eb901/v1/4a07d24d104d252ac36530c5490ff0f1.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Berastegi herri-gunea mendien artean kokatuta dago. Horietako bat da Ipuliño, ia Nafarroarekin muga egiten. 934 metroko altuera du eta Uzturre mendiarekin elkartzen duen Belabieta mendi-lerroaren parte da. Mendilerroan ezagunak dira puntu ezberdinetan banatuta dauden hainbat historiaurreko aztarna, besteak beste Gorosmendin. Ipuliñon, berriz, bukatu gabeko errotarri bat ikus daiteke harrian zizelkatuta, errotarrien harrobi bat egon zitekeen seinale.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230207162755-fe9f5ac4f609e19b0b307f1d0b5eb901/v1/de2306027918a29b7b62ef38eb302456.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
San Sebastian ermita
Tontor baten gainean dago kokatuta San Sebastian ermita, errepidearen beste aldean dagoen San Anton ermitaren parean. Azken urteetan bertan ospakizunik egiten ez den arren, garai batean fede handia zitzaion, legenar eta izurriteen aurkako babes gisa. Ermita hau 1340 urteko dokumentuetan jada aipatzen da, Berastegin santuaren aldeko kofradia bat sortu zenean. Eraikinean dobeladun portada eta kontrahormak nabarmentzen dira.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230207162755-fe9f5ac4f609e19b0b307f1d0b5eb901/v1/9d3de63ac161895f0d586b5eecdd8e4e.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230207162755-fe9f5ac4f609e19b0b307f1d0b5eb901/v1/ec3f348e149ba45f8a94a8924c46909f.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Txantxangorria
Neguan hemen igarotzen duten hegazti migratzaile ugari topatu daitezke mendian. Paseriforme familiakoak dira, tamaina txikiko hegaztiak. Familia honetakoak dira munduko hegaztien erdia baina gehiago, baita txantxangorriak ere. Europa iparraldeko herrietatik negua igarotzeko klima epelagoen bila etortzen dira hegoaldera. Gaur egun, dena den, urte guztia hemen inguruan igarotzen duten txantxangorriak badaude.