![](https://stories.isu.pub/73691307/images/18_original_file_I0.jpg?width=720&quality=85%2C50)
3 minute read
«Kayak egitea ibaian sartu eta ibaiaz, konpainiaz eta abentuaz gozatzea da»
«Kayak egitea ibaian sartu etaibaiaz, konpainiaz eta abenturazgozatzea da»
Mikel Sarasola > Kayakista
Advertisement
Amaia Núñez
Hamar urtez lehiaketetan zentratuta egon ondoren, Mikel Sarasolak kayakaren jatorrira itzultzea erabaki zuen eta lagunekin ibaiaz gozatzea. Egun, muturreko kayakera bideratzen du aisialdia, munduko ibai enblematikoenak jaitsiz.
-Nola hasi ziren kayak munduan?
-Udako ikastaro batean hasi nintzen, Donostian. Gurasoek kirol guztietan izena ematen ninduten eta piraguismora apuntatu zidaten zer zen oso ondo jakin gabe. Ez zitzaidan gehiegi gustatu, baina hurrengo urtean berriro apuntatu zidaten. Beti bakarrik joaten nintzenez, nahiko mugitua izan naiz, lehenengoa joaten nintzen, beti tiraka… eta monitoreek ea piraguismo taldean sartu nahi nuen esan zidaten. Nik ez nekien zer zen ere. Hasieran ezetz esan nien. Gero esan zidaten ‘baina gu ibaira joaten gara, ur bizietan aritzen gara...’, ez nuen ideiarik ere zer zen. ‘Probatuko dugu’ esan nuen. Hamar urte nituen eta ibaira joan nintzen lehen aldian esan nuen ‘hau da niri gustatzen zaidana’. Ereñotzura joan ginen, Urumearen gorako aldera. Oso ondo gogoratzen naiz, pixka bat handitua zegoen eta korronteak beheraka eramatea, basoan sartuta egotea... hortik aurrera harrapatu egin ninduen
-Zure gustuko kirolarekin eman zenuen.
-Bai, gustuko nuen, baita giroagatik. Ez zuen nik ezagutzen nuenarekin zerikusirik. Jende berria ezagutzen nuen. Piraguan, hain jende gutxi izanik, nik hamaika urterekin udan hemezortzi urtekoekin bidaiatzen nuen. Pirinioetara zihoazen eta hiru aste pasatzen zenituen hemezortzi urteko jendearekin. Hori niretzat izugarria zen. Betiko girotik atera, lagun berdinekin, gauza berak egiten; mendira atera eta muga guztiak haustera. Atletiko San Sebastian klubean gaude, talde txikia da. Hirurogei kide inguru izango gara.
![](https://stories.isu.pub/73691307/images/19_original_file_I1.jpg?width=720&quality=85%2C50)
Txileko Newen Fall ur-jauzian.··· Paulo Garikano
Paulo Garikano
-Ordutik ibaia egiten duzu? -Ez, slalomera dedikatu nintzen beti, klub hau slalomera bideratua dagoelako. Atletikoa, hain txikia izanda, Espainiako indartsuena da. Seu d’Urgell-ekoarekin batera, Bartzelonako kanal Olinpikoa dagoen lekua, bi elkarte indartsuenak dira. Segituan izan nintzen Gipuzkoako txapeldun, gero Euskadikoa eta Espainiakoa. Lehiaketarekin itsutzen zaren zirkulu batean sartzen zara eta hamar urtera konturatzen zara kirol honetaz gustatzen zitzaizun guztia, lagunekin ondo pasatzea, naturan, presiorik gabe gozatzea... guztia desagertu egin dela. Eguna kanal artifizialetan pasatzen duzu, beti berberetan. Txikiegia geratzen hasi zitzaidan.
-Nola pasa zinen muturreko kayakera?
-Kasualitatez hasi nintzen. Arkitektura teknikoa ikasi nuen hemen, entrenatzen nuen bitartean. Karrerako azken urtean Seu d’Urgellera joaten egon nintzen eta azterketak egitera bakarrik etortzen nintzen. Amaitu nuen urtean pentsatu nuen ‘sei hilabete hartu behar ditut, kanpora joan eta beste leku batzuk ezagutu behar ditut, beste jende bat’. Australiara joan nintzen ingelesa ikastera eta entrenatzera, hain zorte txarrarekin hilabetera sorbalda atera nuela entrenatzen. Han geratzea erabaki nuen, itzuleran operatu nintzen,errehabilitazioa egin, baina konturatu nintzen agian ez zitzaidala hainbeste gustatzen lehiaketa. Espainian hiru pertsona sartzen dira talde nazionalean, oso zaila da. Uda horretan han ezagutu nituen australiar batzuk Europara etorri ziren, bidaiatu eta muturreko kayakean arraun egitera. Beraiei batu eta bi hilabete pasa genituen Norvegiatik bidaiatzen eta hau gustatzen zitzaidala ikusi nuen. Jatorrira itzuli nintzen: lagunekin disfrutatzea, leku berriak ezagutzea, ibaiak ezagutzea… esperientzia berriak bizitzea. Hain ondo arraun egitea dudanaren zortea aprobetxatuz orain beste gauza asko egiteko aukera ematen dit.
![](https://stories.isu.pub/73691307/images/19_original_file_I2.jpg?width=720&quality=85%2C50)
-Ibaia zuzen jaisten duzue edo geldialdiak egiten dituzue?
-Ibai motaren arabera asko aldatzen da. Ez da berdin Leitzaranera joatea, entrenatzera joaten gara eta buruz dakit. Ur emari ezberdina egon arren, badakit nondik joan behar naizen. Hala ere, uholdeak edo izan ziren bakoitzean gelditzen joan behar gara erdian enborrak geratu diren ikusteko. Horrek ez du zerikusirik egin izanditugun esploraziorako espedizioekin. Joan garen ibai asko ez zituen lehenago inork jaitsi. Horrek aurreko analisi bat behar du.
-Nola prestatzen dituzue jaitsiera horiek?
-Mapak atera, desnibelak kalkulatu eta intuitzen dugu ehuneko 20ko desnibela badago, hor tramu oso bertikala edo zeharkaezina dagoela esan nahi du. Puntu horretara iristen ari garenean, geratzeko lekuak begiratzen ditugu. Guztiak bere segurtasun protokoloa du.
-Zenbat pertsona joaten zarete?
-Egokiena lau pertsona izaten da. Hori da gure ideia, beti pentsatuz norbaiti zerbait pasatzen bazaio, bat berarekin geratzeko eta beste biak laguntza bila joan daitezkeela. Taldea banatu ahal izatea inor bakarrik geratu gabe. Gero zertara zoazen ere baldintzatzen du. Hori espedizio pixka bat handia bada, urrutirakoa, Groenlandian, Patagonian, Pakistanen egon ginen antzera. Azkar joan nahi baduzu, gero eta jende gutxiago hobe. Taldea horretarako prestatuta dagoenaren segurtasuna ere izan behar duzu.
![](https://stories.isu.pub/73691307/images/20_original_file_I0.jpg?width=720&quality=85%2C50)
Mikel Sarasola Nepaleko Humla Karnali-ko ‘double drop’ jauzia igarotzen.··· Todd Wells
Todd Wells
-Hasiberriei zer esango zenieke?
-Proba dezatela. Ero moduan ikusten gaituzte, baina ikusten diren gure irudiak bizitako esperientzia handiaren ondorio dira. Nik hogei urte daramatzat arraunean. Gehienak ez dute hori egiten bukatuko. Muturreko kayaka izebergaren punta da. Guk egiten dugunaz haratago doa, azkenean ibai batera sartzea eta gozatzea da, lagunez eta abenturaz. Hori da kayaka. Gero guk egiten ditugun gauzak pixka bat bereziak dira, baina ez da beldurrik izan behar. Probatu egin behar da. Egunerokoan bizitzen ez dituzun esperientzia asko ematen dizkizu.
![](https://stories.isu.pub/73691307/images/20_original_file_I1.jpg?width=720&quality=85%2C50)