![](https://stories.isu.pub/73691307/images/15_original_file_I1.jpg?width=720&quality=85%2C50)
1 minute read
Andre Mariaren eliza | Gaztelu
![](https://stories.isu.pub/73691307/images/15_original_file_I0.jpg?width=720&quality=85%2C50)
Eskalinata igo eta puntu erdiko arkuaren bestaldean dago elizako ataria.··· Argazkiak: Nuñez
Núñez
Andre Mariaren eliza | Gaztelu
Advertisement
Jasokundeko Andre Mariaren eliza Gazteluko herri gunean dago. XVI. mendean eraiki zen, nahiz eta egiturak hurrengo mendeetan aldaketak jasan zituen. Kanpandorrea 1770 urte inguruan eraiki zen, aurretik zegoena ordezkatuz.
Elizarako sarrera nagusia eskalinata bat igota dago. Harrizko barandak ditu eta goian, alde banatan harriz egindako gazteluak ageri dira. Zimiteriorako sarrera eraikin berrienetarikoa da, 1787 urtean egindakoa baita, puntu erdiko arkuarekin, eta gainean herriko ezkutua dago. Arkupearen ondoan garai bateko hilerria dago, egun lorategia dena.
![](https://stories.isu.pub/73691307/images/15_original_file_I1.jpg?width=720&quality=85%2C50)
Gazteluko elizako erretaula nagusia. ··· Núñez
Núñez
Eraikin laukizuzena da eta arkupedun eliz ataria du. Sarrera nagusia gotiko estilokoa da baina neoklasikoaren iritsiera nabari da. Sarrerako sei arkiboltako arkua eta korurako sarrerako ateko dobelak dira dekorazio elementu nabarmenenak. Hala ere, eliz atarian ere elementuak falta dira, hala nola, pulpitura zihoazen eskailerak.
Erretaula nagusia Juan de Basayazek egina da. Bertan deigarria da goian dagoen Kalbarioko Jesus Gurutziltzatua, Ambrosio de Bengoecheak eskultoreak egindakoa.