Txantxangorri 91

Page 15

1. alea 91. alea| |2013ko 2019kohilabetea ekaina

Argazkiak

15

Eskalinata igo eta puntu erdiko arkuaren bestaldean dago elizako ataria.¡¡¡ Argazkiak: Nuùez

Andre Mariaren eliza | Gaztelu Jasokundeko Andre Mariaren eliza Gazteluko herri gunean dago. XVI. mendean eraiki zen, nahiz eta egiturak hurrengo mendeetan aldaketak jasan zituen. Kanpandorrea 1770 urte inguruan eraiki zen, aurretik zegoena ordezkatuz. Elizarako sarrera nagusia eskalinata bat igota dago. Harrizko barandak ditu eta goian, alde banatan harriz egindako gazteluak ageri dira. Zimiteriorako sarrera eraikin berrienetarikoa da, 1787 urtean egindakoa baita, puntu erdiko arkuarekin, eta gainean herriko ezkutua dago. Arkupearen ondoan garai bateko hilerria dago, egun lorategia dena. Eraikin laukizuzena da eta arkupedun eliz ataria du. Sarrera nagusia gotiko estilokoa da baina neoklasikoaren iritsiera nabari da. Sarrerako sei arkiboltako arkua eta korurako sarrerako ateko dobelak dira dekorazio elementu nabarmenenak. Hala ere, eliz atarian ere elementuak falta dira, hala nola, pulpitura zihoazen eskailerak. Erretaula nagusia Juan de Basayazek egina da. Bertan deigarria da goian dagoen Kalbarioko Jesus Gurutziltzatua, Ambrosio de Bengoecheak eskultoreak egindakoa.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.