7 minute read

Commando Vanessa

Next Article
Editorial

Editorial

COMMANDO VANESSA Antton Iturbe

“Commando Vanessa conveys contemporary and unfamiliar music through an all female rigorous combined action.”

Advertisement

Erabaki zaila. Alde batetik ekimen artistiko bat ezagutzera eman nahi izateko gogoa, eta entzulearen atentzioa eta irrika piztuko dituzten xehetasunak modu erakargarri batez aurkezteko helburua, eta bestetik, ordea, ekimen beraren funtsa, intimitate hauskorrez eraikita dagoela eta hartzaile bakoitzaren esperientzia pertsonalaren misterioan datzala sumatuz, bere horretan mantentzeko beharra. Nondik nora jo? Ezinezko oreka dardarti batetan eta neure emozio eta sentsazio pertsonalak izkutatu gabe, zintzotasuna izango da nire hizpide bakarra. Hona Commando Vanessaren misterio santua.. Chiara Lee, Father Murphy italiar taldearen kide ohiaren e-mail batek ematen dio hasera istorio honi. Lagun batekin martxan jarri duen Commando Vanessa diskoetxearen berri eman eta bere lehen argitalpenak entzutera gonbidatzen ninduen bertan. Irudi erlijiosoez aurkeztutako hiru disko guztira entzungai, zein baino zein ezezagunagoa, ezberdinak hirurak eta era adierazezinezko barne lotura amankomun baten jabe misteriotsuak. Aurkezpenaren estetika eta jarrera guzia eta Father Murphy bezalako talde kuttun batekin zerikusia izateak, zirrara jasanezinez erakarri ninduen. Chiara-ri berehala erantzun nion elkarrizketa bat egitea proposatuz, soinu, hitz, eta iruditeria bitxi, pittin bat deseroso eta eder haien atzean zeuden pertsonen inguruan sortu zitzaidan jakin-egarri izugarri hura asetu nahian. Gauza da bai Chiara baita Commando Vanessaren barnean kide duen Carlottarekin hitz egin nuela eta gauza asko azaldu zizkidatela eta era berean ez zidatela ezer argitu. Commando Vanessaren jarduna ez dago ohiko musika merkatuaren kanon eta narratibara egokitzen. Nahiago izan dut beraz, haiekin izandako elkarrizketak utzi zizkidan hainbat burutapen, kontakizun eta sentsazio zuekin elkarbanatu eta norberak erabaki dezala kultu txiki honen partaide izan nahi al duen.

Father Murphy kontzeptu oso indartsuko taldea izan zen, haren inguruan mirespen oso indartsua sortarazten duten horietakoa eta era berean bere partaideei, Chiara-ren kasu, erabateko arduraldia eskatzen diena. Kultu hitza erabili dut lehen eta orain ere, horrek lotzen baitu ,nire barnean, Father Murphy-ren musikak eta bereziki zuzeneko emanaldien erritual moduko performance hipnotikoak sortarazten duen erakarpen indarra eta Commando Vanesssako artista guztiena. Bereziki Christophe Clèbard-en doinu eta bideoek eragiten duten erakarpen indar boteretsua.

Nahiz eta Carlotta berak, hasera batetan harriduraz entzun du nik planteatutako lotura hori. Bere ikuspegitik guztiz kontrakoak baitira, Christophe-ren zuzenekoa indarkeria hutsa da, konfrontaziozkoa, desatsegina eta ia agintzailea eta Father Murphy-rena ordea, kontenplaziozkoa, estasizkoa eta oso edertzat du. Christophe zuzenean ikusteak berebiziko garrantzia duela dio bere artea eta jarrera ulertu ahal izateko. Zoritxarrez ez dut aukera hori oraindik izan, baina bideoetan eta musikaren izaeran halako katarsi sentsazio eragiten dela sumatu dut une batez eta Father Murphy-ren zuzenekoan, erabateko liluraz, nire irmotasun eta oinaze guziak disolbatu eta erabat husten ari nintzenean bezala. Christophe-ren kasuan baliabide guztiz ezberdinak badira ere, antzerako emaitza lortzen dela bururatu zait. Carlottari oso ikuspuntu interesgarria iruditu zaion arren, inor ez da zuzen edo oker.

Carlotta ez nuen ezagutzen elkarrizketa egin aurretik eta esan bezala, ezer gutxi dakit zehazki berari buruz elkarrizketa ondoren. Bere jarduera artistikoari buruzko aztarnarik ia ez dago sarean, Bolonia inguruko hainbat proiektuetan aritu izan den arren. Father Murphyren azken biraren argazkiak atera zituenean eman zen ezagutzera eta ordutik esposizio pittin bat izan du saren baina hori da dena eta hala mantendu nahi nuke. Carlottaren espresioa 31

Commando Vanessaren irudi, kontzeptu eta musika guzian eta haren euskarri bakoitzean gauzatzen da. Hor da bera eta hor kontatzen da berari buruz jakin beharreko guzia. “Gustukoa dudana argitaratzen dut, beste inongo muga edo erregelarik gabe. Sena hutsak bideratuta, musika bizi eta erakusteko modu jakin batek erakartzen nau” Carlotta ez da musikaria eta ez du inoiz instrumenturik jo eta ez da inongo musika estilo bereziren jarraitzailea. Musika eta haren inguruko espresio artistiko guzia sortu eta bizitzeko jarrera da funtsa, eta partaideekin zerikusia ez duen eta anonimotasunean babesten dituen Commando Vanessa moduko “marka” izen bat erabiltzearen arrazoia. Kaseta euskarri perfektua bilakatzen da orduan; eta objektu artistikoa, azken batetan . Oso garrantzitsua baita Carlottarentzat, etxetik lan eginez eta prozesuaren erabateko kontrola izanik, produktuak banan-banan eta eskuz eraiki eta moldatzeko ematen dion aukera. Emaitza eskuartean duzunean, bi gurpiltxoen arteko plastikozko leihatila ere pertsonalizatua dagoela nabarituko duzu baita irudi erlijiosoak benetako estanpak direla (ez azalean inprimitutakoak) ere, zuri eta soilik zuri zuzenduak. Egun, fededunak edota praktikatzaileak inola ere ez garen arren, gutariko askoren bizitzan katolizismoak eragin handia izan du, Carlottaren antzera. “Nire hezkuntzaren zati garrantzitsu bat da. Iruditeria oso gogokoa dut, erakargarria eta oso ederra iruditu zait beti.” Adierazi ezinezko kidetasun bitxi eta ia erotiko bat sentitu dut hitz horiek entzutean. Orain arteko hiru argitalpenak hauek dira hain zuzen ere:

CHRISTOPHE CLÉBARD “SSS”: Kontzertu batetan aho bete hortz geratu eta elkar ezagutu ondoren bere Italiar birarako laguntzaile eta txofer bilakatu zen Carlotta. “Pertsona ezagutzeak bere obra oraindik eta gehiago eta biziago mirestera eraman nau”. Chiararen esanetan eta aurrean aipatu dudan bezala, Christophe-ren musika zuzenean bizi beharreko esperientzia izan arren, grabaketa honetan synth-punk-pop-darkwave moduko doinu oso finak gordetzen dira. Eta bestalde argitalpen honek beste ildo interesgarri bat irekitzen digu: zigilu, artista, plataforma, entzule eta orohar komunitate oso baten elkarlanarena, alegia. Diskoa, Maison de Retraite, Bloc Note eta Swallowing Helmets zigiluen artean plazaratu baitute. Honelakoetan, elkarlaneko sare horizontal bat irudikatzea gustatzen zait, benetako lurrazpi alternatibo batetan lan egiten duena eta bisio artistikoetan eta erlazio pertsonaletan guztiz oinarritzen dena. Chiara eta Carlotta guztiz bat datoz nirekin “kolektiboetan lan egin dugu beti , beraz elkarlana funtsezkoa da guretzat. Commando Vanessaren asmo nagusia ere hori da, elkarlan egitea eta amankomuneko zerbait sortzea. Gure funtsean dago eta horretan jarraituko dugu.” 32

Coronavirus-aren krisiaren erdian, etxean gordeta eta isolatuta, inoiz baino beharrezkoagoak iruditzen zaizkit Christophe-ren prentsa notako hitz hauek: “Musika medizina bihurtzen da, baten barnetik ateratzen laguntzeko terapia: arimaren mina goxotzeko pop-a, ahaztu ahal izateko noise-a. Dena da lagungarri, akats eta erru sentsazioa ezereztatu ahal izateko”

YUKO ARAKI “II” Zuzeneko baten inguruan gauzatzen da hemen ere disko honi sorrera eman zion hazia. Yuko Arakik Torinon emango zuen kontzertuaren antolakuntzarako laguntza eskatu zioten Carlottari, eta haren musika entzutean katigatuta sentitu eta berehala, zigilua proiektu bat baino ez zenean, Commando Vanessarako zerbait grabatzeko proposamena luzatu zion Yukori, buruan zuen estetikaren irudi batzuekin batera. Yukok interes handiz erantzun zuen, bai estetika eta izaera pittin bat “okultista” guzti hartaz eta ekimenaren baita atzean emakumeak soilik egoteaz erakarria. Torinon emandako kontzertuan elkar ezagutu eta gero adostu zuten argitalpena. Hainbat maila ezberdinetan bat egiten duten bi pertsona, zigilua martxan jarri aurretik ere, konfiantza osozko konpromezu bat finkatuz. “Elkarlanaren adibide ezin hobea” Carlottak ondo dion bezala. Yuko-ren musika zaratatsuak Japanoise moduko soinu basatiekin lotzea ezinbestekoa izan arren, beste testuinguru batetan kokatzen dut bere lana. Noise musika “Macho” indarkeria eta erakustaldira zuzendu izan da maiz, eta oso arriskutsua eta oso aspergarria deritzot horri. Azken urteetan, Noise musika arbuiatzen hasteko puntura iritsita nengoen, egia esan, Puce Mary edo Pharmakon eta beste hainbat artista azaltzen hasi ziren arte. Emakumeek eta LGBTQ kolektiboko pertsonek egindako soinu zaratatsuek ohiko gizonezko “arruntenak” baino askoz erakargarriagoak zaizkit, guzti honekin jeneralizazio arriskutsu bat egiten dudala onartu arren. Baina bada zerbait haien musikan, ez naiz ziur zer, berezi egiten dituena. Askoz zintzoagoa, sentsualagoa eta artistaren gorputz eta arimaren osagai askoz handiagoa duela iruditzen zait. Chiara ados azaltzen da “Bai, guztiz. Yuko zuzenean ikusi nuenean emozioekin lan egiten zuela iruditu zitzaidan. Soinuaren atzean bera zegoen, bere pertsona guztiz eta barneraino sentituz. Izugarrizko esperientzia izan zen niretzako. Zuzenekoan, musika familiarra bilakatzeko zorian zegoela sumatzen zenuen aldi oro norabidez erabat aldatzen zuen. Era benetan emozional eta sentsual batetan, zuk diozun bezala. Aipatzen duzun jarrera guztiz ezberdin horren kontuan guztiz ados nago. Baina emakumeen inguruko galderak labainkorrak izan daitezke. Noski emakumeak daudela musika hauen eta zigiluaren atzean eta harrotasunez diogu hori gainera. Baina ez da hain erraza eta hain zuri eta beltzeko kontua. Commando Vanessak ez du inolazko bandera edo sailkapeni lotuta egon nahi. Jarrera femeninoa dugu baina ez kategoria bereizle baten moduan. Antzerako sentsibilitateak lotzea da benetako kontua eta motibazioa eta ez du jeneroarekin

zerikusirik. Zure burua zilegi dela sentitzen ikastea da funtsa, ez baita erraza hori lortzea. Vanessak argitaratzen duen musikak hauskortasunaz dihardu beste ezertaz baino askoz gehiago.”

MOTHER “MOTHER” Azkenerako utzi nahi izan dut, berezietan, argitalpen bereziena. Disko pittin bat izugarri eta eder hau beste bien konbinazio baten moduan dakusat: Yukoren formarik gabeko abstrakzio sonikoen eta Christophe-ren abesti moduko synth-punk piezen artean. Baina berriz ere, hain pertsonala da dena zaila dela sailkatzea. Yuko baino latzagoa izan daiteke eta era berean Christophe baina emozionalagoa, unearen arabera zure pertzepzioa guztiz alda daiteke. Baina Chiarak kontatzen didan moduan eta prentsa notak iradokitzen duen moduan, kasu delikatua eta oso pertsonala da. Beraz bere hortan utzi nahi nuke “This album is a goodbye before a metamorphosis/exile that will keep Tommaso away for at least one year. A sort of exorcism, an offering to the winner and to the defeated, prelude and prologue at the same time”. Tommasoren transformazio hori itxoiten dugun bitartean disko poliedriko honen milaka bidexkatan galdu eta altxor txikiren bila arituko gara, bada.

This article is from: