Uhin #3

Page 31

COMMANDO VANESSA Antton Iturbe

“Commando Vanessa conveys contemporary and unfamiliar music through an all female rigorous combined action.â€? Erabaki zaila. Alde batetik ekimen artistiko bat ezagutzera eman nahi izateko gogoa, eta entzulearen atentzioa eta irrika piztuko dituzten xehetasunak modu erakargarri batez aurkezteko helburua, eta bestetik, ordea, ekimen beraren funtsa, intimitate hauskorrez eraikita dagoela eta hartzaile bakoitzaren esperientzia pertsonalaren misterioan datzala sumatuz, bere horretan mantentzeko beharra. Nondik nora jo? Ezinezko oreka dardarti batetan eta neure emozio eta sentsazio pertsonalak izkutatu gabe, zintzotasuna izango da nire hizpide bakarra. Hona Commando Vanessaren misterio santua.. Chiara Lee, Father Murphy italiar taldearen kide ohiaren e-mail batek ematen dio hasera istorio honi. Lagun batekin martxan jarri duen Commando Vanessa diskoetxearen berri eman eta bere lehen argitalpenak entzutera gonbidatzen ninduen bertan. Irudi erlijiosoez aurkeztutako hiru disko guztira entzungai, zein baino zein ezezagunagoa, ezberdinak hirurak eta era adierazezinezko barne lotura amankomun baten jabe misteriotsuak. Aurkezpenaren estetika eta jarrera guzia eta Father Murphy bezalako talde kuttun batekin zerikusia izateak, zirrara jasanezinez erakarri ninduen. Chiara-ri berehala erantzun nion elkarrizketa bat egitea proposatuz, soinu, hitz, eta iruditeria bitxi, pittin bat deseroso eta eder haien atzean zeuden pertsonen inguruan sortu zitzaidan jakin-egarri izugarri hura asetu nahian. Gauza da bai Chiara baita Commando Vanessaren barnean kide duen Carlottarekin hitz egin nuela eta gauza asko azaldu zizkidatela eta era berean ez zidatela ezer argitu. Commando Vanessaren jarduna ez dago ohiko musika merkatuaren kanon eta narratibara egokitzen. Nahiago izan dut beraz, haiekin izandako elkarrizketak utzi zizkidan hainbat burutapen, kontakizun eta sentsazio zuekin elkarbanatu eta norberak erabaki dezala kultu txiki honen partaide izan nahi al duen. Father Murphy kontzeptu oso indartsuko taldea izan zen, haren inguruan mirespen oso indartsua sortarazten duten horietakoa eta era berean bere partaideei, Chiara-ren kasu, erabateko arduraldia eskatzen diena. Kultu hitza erabili dut lehen eta orain ere, horrek lotzen baitu ,nire barnean, Father Murphy-ren musikak eta bereziki zuzeneko emanaldien erritual moduko performance hipnotikoak sortarazten duen erakarpen indarra eta Commando Vanesssako artista guztiena. Bereziki Christophe Clèbard-en doinu eta bideoek eragiten duten erakarpen indar boteretsua. Nahiz eta Carlotta berak, hasera batetan harriduraz entzun du nik planteatutako lotura hori. Bere ikuspegitik guztiz kontrakoak baitira, Christophe-ren zuzenekoa indarkeria hutsa da, konfrontaziozkoa, desatsegina eta ia agintzailea eta Father Murphy-rena ordea, kontenplaziozkoa, estasizkoa eta oso edertzat du. Christophe zuzenean ikusteak berebiziko garrantzia duela dio bere artea eta jarrera ulertu ahal izateko. Zoritxarrez ez dut aukera hori oraindik izan, baina bideoetan eta musikaren izaeran halako katarsi sentsazio eragiten dela sumatu dut une batez eta Father Murphy-ren zuzenekoan, erabateko liluraz, nire irmotasun eta oinaze guziak disolbatu eta erabat husten ari nintzenean bezala. Christophe-ren kasuan baliabide guztiz ezberdinak badira ere, antzerako emaitza lortzen dela bururatu zait. Carlottari oso ikuspuntu interesgarria iruditu zaion arren, inor ez da zuzen edo oker. Carlotta ez nuen ezagutzen elkarrizketa egin aurretik eta esan bezala, ezer gutxi dakit zehazki berari buruz elkarrizketa ondoren. Bere jarduera artistikoari buruzko aztarnarik ia ez dago sarean, Bolonia inguruko hainbat proiektuetan aritu izan den arren. Father Murphyren azken biraren argazkiak atera zituenean eman zen ezagutzera eta ordutik esposizio pittin bat izan du saren baina hori da dena eta hala mantendu nahi nuke. Carlottaren espresioa 31


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.