3 minute read
Puerto Vallarta
Urruneko Zirkuituak
Puerto Vallarta
Advertisement
Puerto Vallarta - Riviera Nayarit
9 EGUNEKO BIDAIA
7 Gaueko egonaldia
Erref. Data Plazak Prezioa 2167 Ekainak 21 24 1.950 €
Batentzako logelaren gehigarria: 280 €
%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
Erreserbak Martzoak 30tik aurrera
2167 Ekainak 21
2.100 €
Munduko Hiririk Lagunkoiena izendatu dute Puerto Vallarta, eta kultura mexikarraren autentikotasun pintoreskoarekin egingo dizu harrera, hiriko kaleetan, arkitekturan, gastronomian, tradizioetan eta herritarren berotasunean sumatuko duzunez, mugaz gaindikoa baita. Hiriko malekoian paseatzean Mexiko autentikoena ezagutuko dugu, rantxerak eta mariatxiak, takoak eta tekila lagun, “Mexiko guztiko porturik mexikarrenean”
Jalisco probintzian sortu zenetik, Puerto Vallarta hiria historiaz, mariatxiz, tradizioz, artez eta kulturaz betetako helmuga izan da. Hiria handitu eta zabaldu ahala, bertako kultur eskaintza ere areagotu egin zen: tokiko artisten lanak erakusteko galeriak eta arte adierazpenez - performanceak, ikuskizunak eta musika - gozatzeko espazioak sortu ziren. Gaur egun, musikari, zinemari eta antzerkiari buruzko nazioko eta nazioarteko hainbat jaialdi egiten dira Puerto Vallartan.
Mendebaldeko Sierra Madre mendilerroaren eta Pazifiko mexikarraren artean kokatutako hiria izaki, Puerto Vallartan ibai eta ur jauziz betetako baso tropikaletako klima hondartzako tenperatura epelarekin eta brisa freskoarekin uztartzen da; hondartza zoragarriak ditu, ura 25º - tan, eta ingurune liluragarrietan kokatuta.
Sierra Madre mendilerroaren gerizpean du kostaldea, eta hondartzak, irlak eta kala txikiak nonahi; askotariko agertokiak, itsasoak baso hostotsuekin eta mendi markaltsuekin bat egiten duenean sortzen diren kontrasteei esker.
1. Eguna: Abiapuntua - Madril - Puerto Vallarta
Abiapuntutik Madrilgo Barajas aireportura joango gara, autobusez. Fakturazio tramiteak egin ondoren, Puerto Vallartara doan hegazkina hartuko dugu. Iritsi, eta hotelera joango gara. Afaria eta ostatua.
Tarteko egunak:
Egonaldia hotelean, dena barne erregimenean. Egun horietan egingo dira “Pueblos Tour” eta “Sayulita y San Pancho” irteerak; prezioan sartuta daude.
8. Eguna: Puerto Vallarta - Madril
Gosaria hotelean, eta adierazitako orduan, bidaia aireportura. Fakturazio tramiteak egin ondoren, Madrilera doan hegazkina hartuko dugu. Gaua, hegazkinean.
9. Eguna: Madril - Abiapuntua
Madrilgo Barajas aireportura iritsi, ekipajea jaso eta abiapuntura joango gara, autobusez. Bidaiaren amaiera.
Sayulita
Sayulita eta San Pancho
Puerto Vallarta iparraldeko ezkutuko bi altxor hauek hondartza erakargarriengatik, janari goxoagatik, arte eklektikoagatik, historia aberatsagatik eta kultura biziagatik ezagunak dira, eta egun erdiko ibilaldi honek egun osoa iraungo duen giro bohemioagatik ezagunak dira.
Sayulita ezinbestekoa da Mexikoko alderdi liluragarri bat ikusi nahi duenarentzat. San Pantxon denetarik aurkituko duzu huicholen artelanetatik hasi eta komunitateko umeei sostengua ematen dieten material birziklagarriekin egindako artelanetaraino.
Sayulita eta San Pantxo kostaldeko herri ederretatik egindako ibilaldi honek eskaintzen duten guztiaren aniztasunari erreparatzen dio, baina denbora librea bainu bat hartzeko erabili nahi baduzu, ziurtatu eskuoihal bat ekartzea!
Pueblos Tour
Hasi eguna kakao - haztegi ekologiko batera bisita eginez, non txokolateari buruzko guztia ikasi eta dastatuko duzu, zuhaitzetik hasi eta haziraino, horrekin egindako produktu goxoetaraino. Ezagutu bere jatorria eta probatu maiek edaten zuten moduan.
Eman ibilaldi atsegina Sierra Madre mendien magalean barrena, herri xarmagarrietara (bertako “pueblitos” izenez ezagutzen direnak) eramango zaituen ibilgailu eroso batean, bertako eliza eta kiosko pintoreskoak miretsi ahal izateko. Ibilbide honek San Juan de Abajo eta San José del Valle herri xarmagarrietara eramango zaitu, Puerto Vallartan kontsumitzen diren produktu fresko gehienak hazten direlako ezagunak.
Bidaiaren barnean:
• Viajes Azul Marino agentziaren autobusean joan - etorri esklusiboa Madrilgo
Barajas aireportura • Charter hegaldia Madrildik Puerto Vallartara eta itzulera • 7 gau Melia Puerto Vallarta hotelean, logela bikoitzean • Otorduen erregimena dena barne • Gidari baten laguntza, bidaia osoan • Irteera hauek sartzen dira: “Pueblos Tour” eta “Sayulita y San Pancho” • Aireportuko tasak eta eskupekoak • Bidaia, laguntza eta ezeztapen asegurua
Betebeharrak:
Pasaporte elektronikoa indarrean, gutxienez 6 hilabeteko balioarekin itzulera datatik. Gutxienez 20 laguneko taldea.
Irteera puntuak:
Bilbao, Vitoria eta Donostia.