5 minute read
Kanada eta Itsas bidaia Alaskan
Urruneko Zirkuituak
Vancouver
Advertisement
Kanada mendebaldea eta Itsas bidaia Alaskan
17 EGUNEKO ZIRKUITUA
15 Gaueko egonaldia
Erref. Data Plazak Prezioa 2156 Ekainak 05 25 6.800 €
Batentzako logelaren gehigarria: 2 625 €
%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
Erreserbak Martzoak 30tik aurrera
2156 Ekainak 05 7.000 €
1. Eguna: Jatorri puntua - Vancouver
Irteera jatorri puntutik Loiu - Bilbo aireportura joateko. Fakturazio eta ontziratze tramiteak, Munich bidez Vancouver - era doan hegaldia hartzeko. Irits eta hotelera joango gara. Afaria eta ostatua.
2. Eguna: Vancouver
Gosaria. Ibilaldi bat Vancouver hiritik.Hiriko gune esanguratsuenak bisitatuko ditugu, eta Granville uhartean amaituko dugu; portu txiki batean dago kokatuta, eta ezagunak dira bertako eskulanak eta marinel giroa. Bazkaria. Arratsaldean, Vancouver hegoaldea bisitatuko dugu.CapilanoSuspension zubia zeharkatuko dugu, munduko zubi esekirik luzeena, eta bertako arroilaren ikuspegi ikusgarriez gozatzeko aukera izango dugu. Teleferikoa hartuko dugu,Grouse mendira igotzeko, mendiaren gailurretik hiriaren ikusmirez gozatuko dugu. Hotelera itzuli eta ostatua.
3. Eguna: Vancouver - Victoria - Vancouver
Gosaldu eta Victoria bisitatuko dugu. Egunari hasiera emateko, ordu eta erdiko bidaia erosoa egingo dugu ferryan. Bidean zehar artxipelago batean barrena nabigatuko dugu, herri txikiak eta landako etxeak ikusiko ditugu, eta zortea alde badugu, balea grisak, orkak eta fokak ikusi ahal izango ditugu. Auzo txinatarra bisitatuko dugu, Empres hotela eta Legebiltzarra ezagutuko ditugu, eta Government Street kalean eta Butchar Lorategietan barrena ibiliko gara. Amerikako lorategi ospetsuenak dira bertako lore eta zuhaitzen aniztasun apartagatik. Arratsaldearen hondarrean Vancouverrera itzuliko gara ferryz. Hotelera joan eta han hartuko dugu ostatu.
4. Eguna: Vancouver - Itsas bidaia Alaskan
Gosaria.Goiza libre Alaskarako itsas bidaia hasiko dugun Canada Place portura joateko ordura arte. Bazkaria, afaria eta gaua ontzian.
5. Eguna: ltsas Bidaia Alaskan - Barnealdeko pasaia
Mantenu osoa. Barnealdetik bidaiatuko dugu, munduko itsas ibilbide ikusgarrienetako batetik igarota. Ostatua itsasontzian.
6. Eguna: Itsas Bidaia Alaskan - Juneau
Mantenu osoa. Tracy Arm fiordoaren eta Twin Saywer glaziarren inguruan itsas bidaia. Juneaura eguerdiko 13:30ak aldera iritsiko gara. Juneau Gastineau kanalean kokatzen da,mendi handien magalean eta Mendenhall glaziar ikusgarriaren ondoan. Denbora librea izango dugu hiriaz gozatzeko. Gau aldera Juneautik irtengo gara, gure ibilbidearekin jarraitzeko. Ostatua itsasontzian.
7. Eguna: Itsas bidaia Alaskan - Skagway
Mantenu osoa. Skagwayra goizeko 07:00ak aldera iritsiko gara. Denbora librea izango dugu hirian paseatzeko. Urre bilatzaileen ibilbidean kokatutako herria da, bertatik igarotzen baitziren White Pass edo Chilkoot Pass - era igotzeko. Skagwayetik gaueko 21:00ak aldera abiatuko gara. Ostatua itsasontzian.
8. Eguna: Itsas Bidaia Alaskan - Glaziarren Badia
Mantenu osoa.Glaziarren Badiako parke nazionaletik nabigatzen igaroko dugu eguna.UNESCOk Biosfera Erreserba eta Gizateriaren Mirari gisa izendatu zuen. Glaziarren badiak gutxitan aldatzen den paisaia glazial batean bizi diren landare eta animalien ekosistema paregabe bat babesten du. Ostatua itsasontzian.
9. Eguna: Itsas Bidaia Alaskan - Ketchikan
Mantenu osoa. Ketchikanera goizeko 10:00ak aldera iritsiko gara, eta egun osoa izango dugu Tongass itsasartearen ertzean dagoen herri lasaia hau bisitatzeko. Creek kalean Historiaren Museoa aurki dezakegu, non Alaskako totem bilduma handiena dagoen. Ketchikanetik arratsaldeko 18:00ak aldera abiatuko gara. Ostatua itsasontzian.
10. Eguna:Itsas Bidaia Alaskan - Barnealdeko pasaia
Mantenu osoa. Barnealdetik igaroko gara, eskaintzen dizkigun leku natural zoragarriez gozatuz. Ostatua itsasontzian.
11. Eguna: Lurreratzea Vancouver - en - Point Grey - Stevenson - Kamloops
Gosaria.Goizeko 8:30ak aldera Vancouverretik abiatuko gara.Kanada mendebaldeko paisaia ikusgarriekin hasiko dugu bidaia, eta aukera izango dugu ikusteko nola eraldatzen den paisaia mendi malkartsuetatik belardi ederretara. Bidaian zehar geldialdi batzuk egingo ditugu Bazkaria. Arratsalde erdialdean Kamloopsera iritsiko gara, eta gauzak hotelean utziko ditugu. Afaria eta ostatua.
Glaciar bay - Alaska
12. Eguna:Kamloops - Jasper / Hinton
Gosaria eta irteera Jasper - erantz. Lehenengo geldialdia Mount Robson (3954 metroko altuera) parke probintzialean egingo dugu. Bertan,Mendi Harritsuetako tontor garaienari argazkiak ateratzeko aukera izango dugu.Jesperreko parke naturalera sartu ahal izateko, Moose aintzira inguratuko dugu. Bazkaria. Jesper zain dugu; Suitzako herrien estilokoa da, eta ingurua, paradisu natural bat. PN iparraldeen kokatuta dagoen herria da, eta gainerako eremuaren antzera, historia aberatsa eta askotarikoa du. Arratsaldean, gelditzen zaigun denbora librean, aukera izango dugu herrian eta bertako dendetan barrena ibiltzeko.Hotelera itzuliko gara, afaria eta ostatua.
13. Eguna: Jasper / Hinton - Izotz eremua - Banff
Gosaria.Goiz irtengo gara Athabascako ur - jauzietara joateko.Glaziarretako errepideak Athabasca glaziarreraino eramango gaitu, Columbia izotz eremura. Zirkulu polar artikoaren hegoaldean dagoen izotz eremurik handiena da (325 km2), eta han,Ice Explorerrean bidaiatzeko aukera izango dugu. Bazkaria. Banfferako bidean, Bow aintzira eta Pata de Cuervo glaziarra ikusiko ditugu. Ibilbidean, eskualde horretako fauna tipikoa ikusi ahal izango dugu:hartz beltzak eta grizzlyak, otsoak, koioteak eta altzeak. Hotelera iritsi, afaria eta ostatua.
14. Eguna: Banff - Louis aintzira - Moraine - Banff
Gosaria. Egun honetan, Kanadako aintzirarik ezagunenak bisitatuko ditugu. Valley of the Ten Peaks bailaran kokatutako Moraine aintzira ederra bisitatuko dugu lehenik.Ondoren,parkeko lakurik ezagunenera joango gara: Louis aintzirara. Bertatik Victoria glaziarra ikusteko aukera izango dugu, munduko lekurik ikusgarrienetako bat. Bazkaria .Mendi Harritsuek, esmeralda eta turkesa koloreko aintzirekin batera, eraztun handi bat osatzen dute Banff inguruan. Ostatua.
15. Eguna: Banff - Calgary
Gosaria eta denbora librea Banff-en bertako kaleetatik paseatu eta azken erosketak egiteko. Bazkaldu ondoren irteera Calgary-rantz. Iritsi eta ostatua.
16.Eguna: Calgary - Frankfurt
Gosaria eta denbora librea hiri hontan, “cowboy” mundu ezagunaren hiriburua da, eta benetako boutique bakeroak aurki ditzakegu bertan. Bazkaldu ondoren aireportura joango gara, fakturazio tramiteak egin, eta zuzenean Frankfurtera eramango gaituen hegaldia hartuko dugu.Gaua, hegazkinean.
Bidaiaren barnean:
• Viajes Azul Marino agentziaren joanetorri esklusiboa Loiu-Bilboko aireportura eta hortik abiapuntura • Lineako hegaldi erregularra, Bilbotik
Vancouverrera turista klasean Munich bidez, eta itzulera Calgarytik, Frankfurt bidez • Gauak 3 eta 4 izarreko hoteletan,birentzako logeletan Ms Zuiderman Holland
Americako bidaia kanpoko kabinan • Mantenu osoko erregimena, 1 eguneko afaritik 15 eguneko bazkarira arte (2 , 3 eta 14 egunetan mantenu erdia) Zirkuituan edariak ez daude barne Ontzian alkoholki gabeko edari-sorta barne • Gidari baten laguntza bidaia osoan • Bisitak ibilbidean zehaztutadaude • Aireportu eta eskupeko tasak (itsasontzian eta jatetxeetan izan ezik) • Herrialdean sartzeko baimena (ETA)
Kanadan + (ESTA) EEBB • Bidaia eta ezeztapen segurua
Betebeharrak:
Pasaporte elektronikoa indarrean, 6 hilabeteko gutxieneko baliotasunarekin (itzulera datatik). Erreserba egin ondoren, pasaportearen kopia bat bidaltzea beharko genuke. Gutxienez 20 laguneko taldea. El orden de las visitas podrá ser alterado por cuestiones organizativas
Irteera puntuak:
Bilbao, Vitoria, Donostia, Zarautz, Eibar eta Loiuko aireportua.