4 minute read
Egipto
Urruneko Zirkuituak
Luxor
Advertisement
Egipto
8 EGUNEKO ZIRKUITUA
7 Gaueko egonaldia
Erref. Data Plazak Prezioa 2161 Irailak 12 30 1.610 € 2162 Azaroak 14 30 1.640 €
Batentzako logelaren gehigarria: 225 €
%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
Erreserbak Martzoak 30tik aurrera
2161 Irailak 12 2162 Azaroak 14
1.760 € 1.790 €
1. Eguna: Jatorri puntua - Kairo
Jatorri puntutik Loiu - Bilbo edo Foronda - Gasteizko aireportura joango gara, irteera dataren arabera. Fakturazio tramiteak egin eta Luxor - era zuzenean doan hegaldia hartuko dugu. Iritsi, maletak hartu, bisado tramiteak egin eta itsasontzira garrarioa. Logelen banaketa, ostatua eta afaria.
2. Eguna: Luxor - Esna - Edfu
Mantenu osoa ontzian. Gaurko egunean Luxor hiri zoragarria ezagutuko dugu (aintzinako Tebas). Goizean Tebas Nekropolia bisitatuko dugu, Erregeen haranera joango gara ( Tutankhamon - en hilobia barne), Hatshepsut erreginaren hileta tenplua dago bertan, bai eta Memnoneko Kolosoak. Bazkaldu ondoren Luxor eta Karnak tenpluak bisitatuko ditugu, aintzinean 3 km - tko esfingeen etorbide batez lotuta zeuden. Ontzira itzuli, afaria eta ostatua. Esna - runtz bidaia jarraituko dugu, eta esklusa gurutzatu ondoren Edfú - ra joango gara.
3. Eguna: Edfu - Kom Ombo - Aswan
Mantenu osoa, ontzian. Horus jainkoari eskainitako Edfuko tenplura joango gara. Hoberen kontserbatutako Egiptoko tenplua da; usainen, perfumeen, eta antzinako giza jakintzaren tenplua. Ontzira itzuli, eta Kom Omborantz nabigatuko dugu. Arratsaldean, Sobek eta Haroeris jainkoei eskainitako tenpluak bisitatuko dugu. Bisitaren ondoren, ontzira itzuli, eta Aswanerantz abiatuko gara. Ostatua, ontzian.
4. Eguna: Aswan
Mantenu osoa ontzian. Gaur Abu Simbel hirirantz abiatuko gara errepidez, Ramses II.aren eta haren emazte Nefertariren tenpluak ikusteko. Egiptoko tenplurik handienak, osatuenak eta ikusgarrienak baitira. Kristo aurreko XIII. Mendean, Ramses II.ak zizelkatu arazi zituen mendebaldeko basamortuko labarrean. Gizateriak esfortzu ikaragarria egin zuen tenplu horiek salbatzeko; izan ere, Aswaneko presa eraikitzean eta Nasser lakua sortzean, ur azpian geldituko ziren. Ontzira itzuliko gara bazkaltzeko. Arratsaldean ontzi txiki bat hartuko dugu Philae - ra joateko, bertan argien eta soinuen ikuskizunaz gozatuko dugu. Gaua Aswan - en ontzian.
5. Eguna: Aswan - Kairo
Gosaria ontzian. Goizean Falukan ibiliko gara, belazko itsasontzi tradizionala, eta denbora librea bazkaltzeko ordua arte. Bazkaldu eta hitzartutako orduan aireportura garrarioa, bertan El Cairo - ra doan hegaldia hartuko dugu. Iritsi, hotelera garraioa eta ostatua. Gaur Cairoko gauaz gozatuko dugu, Al Muezz kaletik paseatuko gara, Cairo hiriko zaharretako bat. Unesco - k dionez, mundu islamistako altxor arkitektoniko gehien batzen dituena .Afaria lekuko jatetxe batean.
6. Eguna: Kairo
Gosaldu, eta piramideak dauden lekurantz abiatuko gara; han, Guiza esfinge misteriotsua eta mundu osoan ezagunak diren Keops, Kefren eta Mikerinos piramideak ikusiko ditugu, baita Kefren bailarako tenplua ere. Bertako jatetxe batean bazkalduko dugu. Ondoren Sakkara - runtz irtengo gara, aintzinako Menfis hiriaren nekropolia. Zoser piramidea bisitatuko dugu, Kagemni tenplu zoragarria eta baita Teti piramidea ere. Bukatzeko, Ptahhotep mastaba ezagutuko dugu. Hotelera itzuli, afaria eta ostatua.
Abu Simbel
Zuzeneko hegaldiak
Irailak 12: Gasteiztik Azaroak 14: Bilbaotik
7. Eguna: Kairo
Gosaria. Goizean, egun osoko tourrean abiatuko gara, eta Ibn Tulun meskita bisitatuko dugu. Jatorrizko eraikina mantentzen duen Kairoko meskita zaharrena da, eta handiena. IX. mende inguruan eraiki zuten, eta Samarrakoan inspiratua dago; ekialdeko eragin handia nabari zaio, eta arku eta kupula ugari ditu. Ondoren, 1902an inauguratutako Egiptoko Antzinako Museo misteriotsua bisitatuko dugu. Egiptoko historiako hainbat garaitako 136.000 objektu baino gehiago daude sailkatuta bertan. Gero, koptoen (Egiptoko kristauak) auzora joango gara. Auzoko kalezuloetan barrena paseatuko dugu, eta, leku magiko horrek eskaintzen dizkigun hainbat sekreturen artean, V. mendeko San Sergio eliza ezagutuko dugu; Herodesengandik ihesi, Familia Santua haitzulo batean babestu zen, eta, haitzulo horren gainean dago eraikita eliza, hain zuzen. Bazkaria, bertako jatetxe batean. Ondoren, Egiptoko Zibilizazioaren Museoa (NMEC) bisitatuko dugu. Museo interesgarri horretan, herrialdeko historiaren garai guztiak daude islatuta, eta bertako kultura sakonki ezagutzeko aukera ematen du, historiaurretik gaur egunera arte, faraoien, greko - erromatarren, koptoen eta islamiarren garaiak barne. Eta jakina, duela gutxi inauguratutako “Royal Hall of Mummies” bisitatuko dugu, non errege - erreginen 20 momia dauden (18 errege eta 2 erregina). Tourra amaitzeko, Khan el Khaliliko bazar zalapartatsua bisitatuko dugu, 1382an sortua. Kalezulo estuetan barrena hedatzen den zoko handi bat da; milaka denda txiki salgaiz josita, jendez betetako kaleak, mahaiak kafetegietako ateetan eta artisauen tailer txikiak. Biziki gomendatzen dizuegu El - Fishawi kafetegi ospetsua (ispiluena); duela 200 urte zabaldu zuten, eta artista asko ibiltzen da bertan. Bisiten ondoren eta Nilotik itsasontzi batean nabigatzen dugun bitartean, azken afari bat egingo dugu elkar agurtzeko, ikuskizun batez lagunduta. Hotelera itzuli, eta ostatua.
8. Eguna: Kairo - Jatorri puntua
Gosaldu, eta dagokigun orduan aireportura joango gara, Bilbo - Loiura edo Foronda - Gasteizera doan hegaldia hartzeko. Iritsi eta jatorri puntura garraioa.
Bidaiaren barnean:
• Viajes Azul Marino agentziaren joanetorri esklusiboa Loiu-Bilbo edo Foronda-Gasteiz-ko aireportura eta hortik abiapuntura • Charter hegaldiak Bilbo edo Gasteiz-tik
Luxor-era eta itzulera Kairotik • Aswan - Cairo barne hegaldia • Ostatua 5* hoteletan Kairo eta Motonavea 5* Kat (4 gaueko ibai bidaia), birentzako geletan • Mantenu osoko erregimena (lehen eguneko afaritik, azken eguneko gosaria arte), edariak ez daude barne • Gidari baten laguntza, bidaia osoan • Zerbitzuak eta bisitak ibilbidean adierazitakoaren arabera, joan-etorriak barne • Aireportuko tasak, eskupekoak eta bisak • Bidaia, laguntza eta ezeztapen asegurua
Betebeharrak:
Pasaporte elektronikoa indarrean, gutxienez 6 hilabeteko balioarekin (itzulera datatik). Gutxienez 20 laguneko taldea.
Irteera puntuak:
Donostia, Zarautz, Eibar, Vitoria, Bilbao eta Loiuko aireportua.