5 minute read
Costa Rica
Urruneko Zirkuituak
Arenal
Advertisement
Costa Rica ezagutzen
12 EGUNEKO ZIRKUITUA
10 Gaueko egonaldia
Erref. Data Plazak Prezioa 2158 Ekainak 18 25 3.895 €
Batentzako logelaren gehigarria: 870 €
%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
Erreserbak Martzoak 30tik aurrera
2158 Ekainak 18
4.095 €
1. Eguna: Jatorri puntua - Madril - San Jose
Irteera jatorri puntutik Loiu - Bilbo aireportura joateko. Fakturatze eta ontziratze tramiteak San Josera joateko, Madrildik. Iritsiera, harrera eta hotelera joango gara. Costa Ricako hiriburua da San Jose, eta batez ere bertako antzoki, arte erakustoki eta galeriengatik da ezaguna. Antzoki Nazionala, Kolonaurreko Urre Museoa, Jade Museoa, Museo Nazionala eta Haurren Museoa dira hiriko toki interesgarrienak. Orkestra Nazionalak Antzoki Nazionalean jotzen du. Ibilbide bat oinez egiteko denbora izango dugu, eta bizitasunez beteriko hiriguneko kale, plaza eta parkeetan murgilduko gara. Hiriko auzo kolonialenera hurbilduko gara, Amon auzora, eta bertan afalduta emango diogu amaiera ibilbideari. Hotelera itzuliko gara ostatu hartzera.
2. Eguna: San Jose - Tortugueroko Parke Nazionala
Goiz irtengo gara hoteletik, eta bidean geldialdi bat egingo dugu gosaltzeko. Aurrerago, Karibeko isurialdean, La Pavonako ontziralekurantz joango gara. Kaira bidean herri txiki batzuk zeharkatuko ditugu, besteak beste, Sarapiquí, Horquetas eta Guapiles, eta bananondo sailez beteriko finka handiak ikusiko ditugu. 11:00ak aldera ontzi bat izango dugu zain La Suerte ibaiko ubideetan barrena ibiltzeko, eguerdian iritsiko gara Tortuguero aintzirara. Bazkaria. Arratsaldean, Tortuguero herria bisitatuko dugu, karibeko herri txiki eta koloretsu tipikoa. Itsas dortoka berdeek erruteko erabiltzen duten punturik garrantzitsuena da Tortuguero, eta gidari profesional batek lagundurik ikusiko ditugu dortoka horiek. Ostatura itzuliko gara bertan afaltzeko eta ostatu hartzeko.
3. Eguna: Tortugueroko Parke Nazionala
Gosaldu eta ontziz irtengo gara Tortugueroko Parke Nazionaleko ubideetan barrena ibilbide bat egiteko, baso eder eta heze batez dago inguratuta. Parke Nazionaleko ibilbidea egin ondoren, hoteleko jatetxean bazkalduko dugu. Gauez dortokak erruten ikustera joango gara gidari profesional batekin. Hotelera itzuliko gara, afaldu eta ostatu hartuko dugu.
4. Eguna: Tortuguero - Arenal Sumendia
Gosaldu eta ontziz joango gara Selva Tropical jatetxera, hantxe bazkalduko dugu. Costa Ricako iparraldean dago La Fortuna, Costa Ricako norako turistiko garrantzitsuenetako bat da mundu osoan ezagutzen den Arenal Sumendiari esker. Turismoa da bertako jarduera ekonomiko nagusia. Hotelera iritsi aurretik nagien lurraldetik igaroko gara La Habana ibaiaren bazterretik luzatzen diren bideetan barrena ibiltzeko. Hotelera eramango gaituzte eta han sumenditik zuzenean azaleratzen diren ur termaletan bainatu ahal izango gara. Afaria eta ostatua.
5. Eguna: Arenal
Gosaldu eta oinez abiatuko gara Arenal Sumendiko bideetan barrena. Igoera eta jaitsiera Sky Tram - etan (ez tirolinetan) egingo dugu, ikuspegiekin gozatu ahal izateko. Baso tropikalean eta Sumendiak inoiz suntsitutako eremuetan sartuko gara. Ibilbidean zehar inguruko berezko flora eta fauna oparoa ikusiko dugu “Aspaldiko laba isurietara” iritsi arte (egun oskarbietan zoragarria da Arenal ikaragarriaren, Arenal aintziraren eta Chato mendiaren ikuspegia). Aurrerago iritsiko gara 40 metrotik gorako altuera duen La Fortunako ur - jauzietara, eta han bertako ur gardenetan bainatzeko aukera izango dugu. Bertan bazkalduko dugu. Bazkarian zehar, bertako sukaldariburuak zuzenean azalduko digu nola prestatzen den Costa Ricako plater ezagunenetako bat, bertako okelak dastatuko ditugu parrillan erreak, arto tortillekin, oilar muturrarekin eta chimichurrirekin lagunduta. Hotelera itzuliko gara, afaldu eta ostatu hartuko dugu.
6. Eguna: Arenal - Monteverde
Gosaldu eta Monteverderantz abiatuko gara. Monteverdeko herria 50. urteen hasieran sortu zen komunitate kuakeroak sustatuta, armagabetzeko bokazio baketsuak bultzatuta iritsi baitzen talde hori Costa Ricara. Eskualde honetan finkatu eta nekazaritzari eta abeltzaintzari heldu zien, eta gaur egun kalitatezko esnea eta gazta ekoizten dituen gune garrantzitsua da. Paseo atseginak egin ditzakegu bertako baso hodeitsu ikusgarrian barrena, landaretza trinkoa topatuko dugu goroldio, liken, landare epifito eta zuhaitz landareetan hazten diren orkidea ederrez estalita. Gainera, hainbat hegazti espezieren habitata da, baita kolibri txiki - txikiena ere. Goi aldeko baso horien ezaugarri nagusia hodei iraunkorrak dira, urteko zatirik handienean hodei horiek inguratuta egoten baitira basoak. Bazkaria. Arratsaldez ibilbide interesgarri bat egingo dugu Curicanchako barrutira iristeko, lehen harremana izango dugu baso hodeitsuarekin. Hotelera itzuliko gara, afaldu eta ostatu hartuko dugu.
P.N.Manuel Antonio
7. Eguna: Monteverde
Gosaldu eta baso hodeitsuaren alderik garaienera igoko gara teleferikoz, paisaiaz gozatu ahal izateko. Zubi esekien bideetan barrena ibiliko gara baso hodeitsua beste ikuspegi batetik ikusteko. Gure gidariak emango digu oihan hauek ezaugarritzen dituzten espezieen eta horien artean dagoen sinbiosiaren berri. Era berean, Tximeleten etxaldea ikuskatuko dugu, intsektu eder horiek sortzen diren etxaldea, eta inguru honetako mintegi handienetako batean barrena ibiliko gara. Hotelera itzuliko gara, afaldu eta ostatu hartuko dugu.
8. Eguna: Monteverde - Manuel Antonio
Gosaldu eta erdiko Barera irtengo gara Manuel Antonio Parke Nazionaleraino iristeko. Bidean geldialdi bat egingo dugu Tarcoles ibaiko krokodiloen itzulia egiteko, animalia horien populazio handienetako bat biltzen baita alde honetan. Bazkalduko dugu. Bazkaldu ondoren Manuel Antoniora iritsiko gara. Aldean Parke Nazional polit bat zuen herrixka zen Manuel Antonio, baina Parke Nazionala ezaguna egin zen heinean herria ere garatzen hasi zen. Arratsaldea libre, afaria eta ostatua.
9. Eguna: Manuel Antonio
Gosaldu eta trimaranez ibiliko gara Ozeano Barearen kostaldean, denbora izango dugu itsasontzi ondoan igeri egiteko eta snorquel pixka bat egiteko. Ontzian otordu xume bat eskainiko digute eta ondoren Parke Nazionaleko bideetan ibiliko gara. Ibilbide horiek oso ospetsuak dira bertako flora eta fauna aniztasunari esker, eta gainera, oihana eta harea zuriko hondartzak biltzen dira eremu berean. Denbora izango dugu parkearen baitan dagoen hondartzaz gozatzeko.
10. Eguna: Manuel Antonio - San Jose
Gosaldu eta San Joserantz irtengo gara. Poas sumendiaren magaletara igoko gara kafea lantzen duen etxalde tipiko bat ezagutzeko. Kafe sailetan ibiliko gara eta kafea idortzeko eta txigortzeko prozesua ikusiko dugu bertatik bertara. Etxaldean bazkalduko dugu. San Joserantz jarraituko dugu, iritsi eta ostatua.
11. Eguna: San Jose - Madril
Gosaria eta goiza libre. Bazkaria hotelean eta adierazitako orduan aireportura eramango gaituzte itzultzeko hegaldia hartzeko, Madrildik igarota. Hegazkinean emango dugu gaua.
12. Eguna: Madril - Jatorri puntua
åMadrilera iritsi eta Loiu - Bilborako hegaldia hartuko dugu. Iritsi, eta jatorri puntura joango gara.
Bidaiaren barnean:
• Azul Marino Bidaiaken joan - etorri esklusiboa Loiu - Bilbo aireportura • Hegaldiak Bilbotik San Josera eta itzulia,
Madrildik • Ostatua 4 eta 3* - ko hoteletan, birentzako gelan • Mantenu osoa 1 eguneko bazkaritik 10 eguneko bazkarira arte (edariak ez daude barruan) • Gidari laguntzailea bidaia osoan • Hegaldiak linea erregularretan, turista klasean • Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak, joan - etorriak barne • Aireportuko tasak • Bidaia asegurua, laguntza eta ezeztatze gastuen estaldura
Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke, antolakuntza edo osasun arrazoiengatik
Betebeharrak:
Pasaportea elektronikoa indarrean, 6 hilabeteko gutxieneko baliotasunarekin (itzulera datatik). Gutxienez 20 laguneko taldea.
Irteera puntuak:
Bilbao, Vitoria, Donostia, Zarautz, Eibar eta Loiuko aireportua.