![](https://assets.isu.pub/document-structure/220228113153-af109b560635baef1eb42ace60a3c8ce/v1/6b5c746f3dcb799ade3e33bd0759dfed.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
5 minute read
Japoniako Kontrasteak
Urruneko Zirkuituak
Japoniako Kontrasteak
Advertisement
Pagoda de Chureito
13 EGUNEKO ZIRKUITUA
11 Gaueko egonaldia
Erref. Data Plazak Prezioa 2166 Irailak 18 30 5.750 €
Batentzako logelaren gehigarria: 1 230 €
%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
Erreserbak Martzoak 30tik aurrera
2166 Irailak 18
5.950 €
1. Eguna: Jatorri puntua - Tokio
Irteera jatorri puntutik Loiu-Bilbo aireportura joateko. Fakturatze eta ontziratze tramiteak Frankfurtera joateko. Iritsi eta Tokiorako hegaldia hartuko dugu. Gaua hegazkinean.
2. Eguna: Tokio
Tokiora iritsi eta hotelera joango gara bagajea uztera. Bazkaria. Arratsaldean paseo bat egingo dugu inguruan hiri harrigarri hau ezagutzen hasteko (gure gidari laguntzaileak lagunduko gaitu). 15:00etatik aurrera egongo dira logelak erabilgarri. 12 milioi biztanletik gorako hiria da Tokio, norabide guztietan zabaltzen den hiria da. Hiri modernoa da, ia eraikin bakar bat ere ez baitzen onik atera 1923ko lurrikararen eta Bigarren Mundu Gerrako bonbardaketen ondorioz. Hotelera itzuliko gara eta han hartuko dugu ostatu.
3. Eguna: Tokio
Gosaria. Kontrastez beteriko hiri honetako alde batzuk bisitatuko ditugu. Ibilbidean Jauregi Inperialaren plaza ezagutuko dugu: Edoren Jauregi zaharraren aztarnen gainean eraikia, dorrez eta ate ederrez hornituriko harresi batek eta barruko lubanarro batek inguratuta dago. Hiriko bihotza da, eta gaur egun familia inperialaren egoitza. Asakusa Kannonen Tenplura (Senso-Ji Tenplua) joango gara, eta saltokiez beteriko “Nakamise” azoka ezagutuko dugu, hiriburuko zaharrena. Bazkaria. Arratsaldean Meijiko Santutegira joango gara, Japoniako leku sakratuenetakora. Eta hiriko barruti bizienak bisitatuko ditugu, Harajuku eta Omotesando. Hotelera itzuli, afaria eta ostatua.
4. Eguna: Tokio - Nikko - Tokio
Gosaria. Gizateriaren Ondare bihurtutako Nikkorantz irtengo gara. Santutegia eta inguruko monumentu nagusia den Toshugu Mausoleo Xintoista bisitatuko ditugu. Mausoleo horrek arku monumental edo torii bat du aurrealdean. Bazkaria. Arratsaldean Kegon izeneko ur-jauzia ezagutuko dugu, 100 m-tik gorako altuera du. Tokiora itzuliko gara afaltzera. Ostatua.
5. Eguna: Tokio
Gosaria. Tokyo Skytree Dorrera joan eta goraino igoko gara hiriaren panoramika osoa bistaratzeko. Ginzapara auzo dotoretik igaroko gara Tokioko Badian amaitzeko, Daibako uharte artifizialean. Han, besteak beste, Askatasunaren Estatuaren erreplika bat ikusiko dugu. Bazkaria. Arratsaldean Akihabara auzora joango gara, elektronikaren eta manga komikien auzora. Hotelera itzuli eta han afalduko dugu eta hartuko dugu ostatu.
6. Eguna: Tokio - Fuji - Hakone
Gosaria. Irteera errepidez Fuji-Hakone Parke Nazionalerantz. “Fuji Subaru Line” errepidean barrena, “Mendi Sakratutzat” hartzen den 3.775 metroko Fuji Mendiko Bosgarren Geltokira iritsiko gara (eguraldi txarra egiten badu bisitarien zentroa bisitatuko dugu). Bazkaria. Arratsaldean, Hakonerantz abiatu eta gurutzaldi labur bat egingo dugu Ashi aintziran; teleferikoz Komagatake Mendira igoko gara, eta eguraldia lagun badugu, Fuji Mendiaren ikuspegi zoragarriekin gozatuko dugu. Gaur ryokan batean (ostatu japoniarra) egingo dugu lo. Trenkadarik gabeko gela handiak eskaintzen dira, zorua arroz lastoz egindako “tatami” tradizionalaz estaliak. Altzari bakarra mahai baxua dute, eta ate lerragarriekin edo “shoji” direlako ateekin daude hornituta. Gauez Tatami gainean zabaltzen den “futon” baten gainean lo egiten dute gonbidatuek, eta gainera, ryokanek eskaintzen duen “onsen” edo ur termalen urmaelaz goza dezakete. *Maletak zuzenean eramango dira Takayama hotelera Hakonen emango den gauerako eskuko ekipajea prestatu behar da
7. Eguna: Hakone - Nagoya - Takayama
Gosaria. Odawarako tren geltokira joango gara Nagoyara doan bala trena hartzeko. Iritsi eta hiria bisitatuko dugu, Nagoyako Gaztelua eta Toyotako Industria eta Teknologiaren Omenezko Museoa ikusiko ditugu. Bazkaldu eta autobusez irtengo gara “Kyoto txikia” izenaz ezagutzen den Takayamara joateko, Japoniar Alpeen oinetara. Iritsi eta ur termalez edo “onsen” delakoaz gozatzeko aukera eskainiko digun hotelean hartuko dugu ostatu. Afaldu eta ostatu hartuko dugu.
8. Eguna: Takayama - Shirikawago - Takayama
Gosaria. Goizean Takayamako Asaichi Azoka bisitatuko dugu. Jarraian UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako Shirakawago herrira joango gara. “Gassho-zukuri” moldeko etxe tradizional bat ezagutuko dugu, lastoz egindako teilatu oso inklinatuak dituen zurezko eraikina. Eskualdeko negu gorriari aurre egiteko xedean itxuratutako diseinu berezia dute halako eraikinek. Takayamara itzuli eta Yatai Kaikan, jaietako karrozen erakusketaz aretoa, eta Kamisannomachi kale tradizionala, etxeak eta kalea jatorrizko forman kontserbatu dituena, bisitatuko ditugu. Hotelera itzuliko gara, afaldu eta ostatu hartuko dugu.
Nara
9. Eguna: Takayama - Seki - OhmiHachiman - Kyoto
Gosaldu eta Kyotorantz irtengo gara. Bidean, katana eta labanen hiriburu Seki hirian egingo dugu geldialdi bat. Bazkaria. OhmiHachiman hirira joango gara, eta paseo bat egingo dugu auzo tradizionaleko kaleetan barrena. Ubideez beteriko hiria da, merkataritza hiriaren giroa dario. Kyotorantz jarraituko dugu. Iritsi, afaldu eta ostatu hartuko dugu.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/220228113153-af109b560635baef1eb42ace60a3c8ce/v1/84d7ccc7b9936f5f07f360c36b26be91.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
10. Eguna: Kyoto
Gosaria. Hiriaren kanpoko aldean dauden Arashiyamako Banbu Basoa, Togetsukyoko Zubia eta Tenryuji tenplua bisitatuko ditugu. Bazkaria. Kyotora itzultzean Kinkakuji Tenplua edo Urrezko Pabiloia eta Giongo auzo tradizionala, bere etxe tipikoekin, ezagutuko ditugu. Bisitaldiak egin ondoren hotelera itzuli, afaldu eta bertan hartuko dugu ostatu.
11. Eguna: Kyoto
Gosaldu eta Kiyomizudera edo “Ur puruaren tenplua” bisitatuko dugu. Kyotoko hiriaren ekialdeko Higashiyama barrutian kokatutako tenplu eta eraikin multzo bat da, UNESCOk 1994an Gizateriaren Ondare izendatua. Japoniako hiriburu zaharreko irudi ezagunenetako bat da. Nijo Gaztelua edo “bi kaleko gaztelua” ezagutuko dugu. Bazkaria. Bazkaldu ondoren Heiango Santutegi Xintoista bisitatuko dugu, bereziki ezaguna da kolore gorriko torii handia bat duelako. Eguna amaitzeko, Nishikiko azokara joango gara, leku perfektua paseatzeko eta japoniarrek zer jaten duten ikusteko. Hotelera itzuli eta bertan afalduko dugu eta hartuko dugu ostatu.
12. Eguna: Kyoto - Nara - Osaka
Gosaldu eta Fushimi Inariko Santutegi Xintoista bisitatuko dugu. Jarraian xarmaz beteriko Nara hirira joango gara, Gizateriaren Ondare izendatutako tenplu ugari ikusiko ditugu han. Todaji Tenplua (Budaren estatua handienetako bat hartzen du) eta orein sakratuen parkea bisitatuko ditugu. Bazkaria. Arratsaldean Osakarantz jarraituko dugu. Ia 3 milioi biztanle dituen hiria izanik, Japoniako bigarren hiri garrantzitsuena da ekonomiaren ikuspegitik. Hiriak ospe ona du bere gastronomiagatik, bertako Gazteluagatik eta txotxongiloen ikuskizunengatik. Iritsi eta Umeda Sky eraikineko “Lorategi Flotatzailea” Behatokia bisitatuko dugu, bertatik zoragarriak baitira hiriaren eta Dotombori auzoaren ikuspegiak. Hotelera joan eta han afalduko dugu eta hartuko dugu ostatu.
13. Eguna: Osaka - Jatorri puntua
Gosaria. Adierazitako orduan aireportura eramango gaituzte Municherako hegazkina hartzeko. Munichen Bilbora doan hegazkina hartuko dugu. Iritsi eta jatorri puntura joango gara. Bidaiaren amaiera.
Bidaiaren barnean:
• Azul Marino Bidaiaken joan-etorri esklusiboa Loiu-Bilbo aireportura • Hegaldiak Bilbotik Tokiora eta itzulera
Osakatik, Frankfurt eta Munich barrena • Ostatua 4 *-ko hoteletan (gau 1 ryokanen), birentzako gelan • Mantenu osoa 2 eguneko bazkaritik 13 eguneko gosarira arte (edariak ez daude barruan) • Gidari laguntzailea bidaia osoan • Hegaldiak linea erregularretan, turista klasean • Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak, joan-etorriak barne • Aireportuko tasak • Bidaia asegurua, laguntza eta ezeztatze gastuen estaldura • Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke, antolakuntza edo osasun arrazoiengatik
Betebeharrak:
Pasaportea elektronikoa indarrean, 6 hilabeteko gutxieneko baliotasunarekin (itzulera datatik). Gutxienez 20 laguneko taldea.
Irteera puntuak:
Bilbao, Vitoria, Donostia, Zarautz, Eibar eta Loiuko aireportua.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/220228113153-af109b560635baef1eb42ace60a3c8ce/v1/57aff60413da0c1fbabe4811c0abba4d.jpeg?width=720&quality=85%2C50)